2017
|
|
Bekatuak konfesatu gabe, denbora luzeaz
|
bere baitan
barrena gorderik eta estalirik dauzkana baitan esku handia du Deabruak; nagusi da harentzat. Baina egin eta berehala agertzen eta konfesatzen dituenari beldur zaio, goganbehar zaio, ez zaio sobera fida.
|
|
Aditzen da Jainkoak bere zerbitzariei halako dohainak eta aberastasun espiritualak ematen dizkiela
|
bere baitan
barrena, non haiek baitira ehunetan ere handiago eta baliotsuago mundu honetako atsegin, plazer eta ontasun korporal guztiak elkarri eratxikirik baino.
|
|
Nola bertuteak, prestutasunak eta kristau on izateak baitakarke berarekin,
|
bere baitan
barrena, bozkario bat, alaitasun bat eta pozbide handi bat, hala bekatuak eta bekatutan ibiltzeak ere dakarke berarekin nahigabe bat, atsekabe handi bat, hain handia non baldin infernurik ez balitz ere, zeren bekatua bera bere baitan baita hain itsusi eta bere buruarentzat penagarri eta gaztigu, hargatik beragatik ere behar baikenuke bekatu egitetik begiratu.
|
|
Orduan erreko da
|
bere baitan
barrena, suminduko da, tristatuko da, malenkoniatuko da, eta guztiz ere baldin bere haserre hartan kolperik egin badu, barberu-beharrean inor ezarri badu edo bere hitzetan inork bahirik hartu badio.
|
|
Badu gutarik batbederak
|
bere baitan
barrena Jainkoak emandako aitzindari bat, gidari bat eta argi-egile bat. Eta hark erakusten digu zer dagokigun ongi eta zer gaizki, noiz goazen makur eta noiz artez.
|
|
Gaiztoa, beste etsairik gabe, bere kontzientziak berak,
|
bere baitan
barrena, zigortzen du, ausikitzen du, zauritzen du, larrutzen eta penatzen du.
|
|
Eta gerta baledi ere munduan zenbait pertsona hain santurik, justurik, fama handikorik edo dohatsurik non ez ledin inor ausartu haren baitan mihirik ipintzera eta ez haren ohorea ukitzera, egia izango da orduan ere jondoni Paulok dioena: tentatuak eta pertsegituak izango direla justuak, zeren
|
bere baitan
barrena bederen, bere haragiaren mugidez eta desira desordenatuez tentatuak eta frogatuak izango baitira.
|
|
urguiluak gerla handia egiten dio umiltasunari, abariziak liberaltasunari, haragiak kastitateari, inbidiak karitateari, gulak abstinentziari, kolerak pazientziari, nagitasunak diligentziari. Eta honenbestez, justu guztiak dira pertsegituak eta etsaigoan jarriak,
|
bere baitan
barrena bederen.
|
|
Lehenbizikoa: zeren oraingo konfesatzeak, lege zaharrekoak ez zuena, badu
|
bere baitan
barrena indar grazia emateko. Lege zaharreko konfesatzeak eta orduko beste sakramentuek ez zuten berek bere indarrez eta bertutez graziarik ematen, baina ematen zuten grazia ematen zuten errezibitzen zituenak zuen disposizioaren, debozioaren eta aparailuaren arabera:
|
|
Ad cuius tactum, commota sunt viscera eius (Kt 5:4). Edo, behintzat, badute
|
bere baitan
barrena atsekabe bat, kontzientziaren alhadura eta minberatasun handi bat, hain handia non ezin ongi bere bekatuetan jar baitaitezke eta ez sosega.
|