Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 92

2000
‎" Bueno", esan zuen amatxi zaharrak," jarridazu pixka bat". " Gehiago?", harritu zen Maria; alabaina, Xanek berari eskaini ziolarik: " tira, nik ere ttantta bat hartuko dut", onartu zuen; amatxi zaharrak soineko pleguren batetik ogi kurrusko bat atera, kafetan beratu zuelarik, Mariak arbuioz begiratu zion:
2002
‎Askoz errazagoa da sortzen ari diren erakundeekin jokatzea daudenekin ohiturak aldatzea baino. Benetan aurrera egiten duen hizkuntza gutxitu baten kasuan, sortu berriak diren elkarte, enpresa edota harreman mota berri guztietan hizkuntza gutxituak leku jakina eta agerikoa izan luke; hau da, leku gehiena berari eskainita edo, gutxienez, hizkuntza nagusiaren parean, elebitasuna ezarrita. Horren ezean, gune berri horietan hizkuntza nagusiak hizkuntza gutxitua zeharo baztertuko du, eta hori ez da hizkuntza gutxitua normaltzea, diglosia egoeran sakontzea baino.
2003
‎Kantu eta bertsu jaialdiak eta ateraldi franko egin genituen, Nafarroako Bakaiku eta Arantza herrietara, kasu. Sarako Jean Battitte Elizanbururi egindako omenaldia eta berari eskainitako liburuxka ditut gogoan. Bestalde, irakaskuntzako hiru sareetako irakasleekin osatu genuen talde batek euskarari buruzko egindako liburua ere estimu handiko lana daukat.
‎Eguraldia eta Nafarroan gaur egun aginte kontuetan dabilen jendea aurka izan bazituen ere, gaitz erdi, Euskal Herri osoko elkarkidetasuna bereganatzea ere lortu baitzuen Irunberriko Arangoiti ikastolak aurten. Eta hori gutxi balitz, Nafarroa Oinez 2003ko gorabeherak gertatu aurretik, ikastola honek izan zuen beste oparirik ere, Aitor Arana idazleak berari eskainitako bi liburu, kasu: Arangoiti ikastolako bi neska mutiko protagonista dituen Irunberriko sorginak izenburuko narrazioa eta artikulu honetan hizpide izango dugun Nafarroako ipar ekialdeko euskara.
‎Medikuntza konbentzionala diagnostikoaz arduratzen da baina gehien gehienetan tratamenduaren alderdi humanoaz ahantzi izan da; esan gabe doa alderdi hau ere axola bizikoa dela, pazientearen osasuna, neurri handi batean, berari eskainitako arretaren arabera aldatzen baita.
‎Adingabetasun zibila duenak oso osoko hezkuntza eta heziketa jaso behar ditu eremu guztietan, eta izan behar du legeek haren izaera kontuan hartzeagatik berari eskaintzen dioten babes berezia.
‎Ez zuen beste ezer eraman, berari eskainia zen kodize eder hura baino. Hura irakurtzen, hura ikasten eta hura gozatzen ematen zituen egunak.
2004
‎Ez da ona askoren buruzagitza: izan dadila bateta bakarra buruzagi, bat eta bakarra errege, berari eskaini baitizkio Kronosen scme zuhurrakzctroa eta icgeak, horien bidez Biitzarrean crabakiak har ditzan (Homero, Hiude, II, 203).
2005
berari eskaini zenion.
2006
‎Aurten hil zaigu eta berari eskaini diogu aurtengo edizioa.
‎Sendaturik zegoen, eta buruz ikasitako Estepanen bertso lerro horiekin ordaindu zizkidan berari eskainitako beila astunak.
2008
‎Abenduan. Bada hantxe kokatu dut berari eskainitako poema. Horrela denak.
‎Ezen afera hori izan balitz, hau da, sabindar ordezkaritza urriegia zela Akademian, akordioren bat lortzea posible izan zitekeen, eskola hartako kide berriak inkorporatuz Euskaltzaindira. Horixe izan zen, hain justu, Bustintza berari eskaini ziotena artikulu hauek agertu eta aste bi geroago, Txomin Agirre hil eta haren aulkia bete zezala proposatzean. Bustintzaren erantzuna argia izan zen:
‎Film zikloaz gain, Nosferatu bildumaren hirugarren liburua ere argitaratuko dute, David Leani berari eskainitakoa. Liburua Jesus Angulo, Roberto Cueto eta Antonio Santamariak koordinatu dute.
‎Kartzelako lanak iaz zendutako amama ekarri zion gogora, eta egun horretan egindako lana berari eskaini zion.
2009
‎Hura hil eta ondorengo egunetan ipuin hauxe bururatu zitzaidan. Eta berari eskaintzen diot.
‎Kantore bat badut berari eskainia, nihaurek egina: Plaza gizona.
‎Nebraska utzi zuenetik zuloa zeukan eztarrian baina mugimenduan zebilenean zuloa uxatu egiten zuen, eta geldi geratzen zenean zulora berba piloa bota eta tarte batez baretu egiten zitzaion ezinegona. Eskaintzarik gabeko liburuak ziren eta denak pertsona berari eskainita zeuden. Sarak, idatzi!?
‎Handik aurrera, ikasleen aurrean ausart eta bihurri fama zuena, maritxu eta txibato fama hartzen hasi zen; Domingori kostatu egiten zitzaion hura eramatea, baina ez al zen bera. Domingo? txikikeria haiek bizkar gainean kargatzeko gai izango, Kristok munduko bekatu guztiak kargatu bazituen?; sufrimendu hura, gainera, Goikoari berari eskain ziezaiokeen, Kristok Gabino onerako bidean jar zezan.
‎bota zutenez gero. Euskaltzaindia izan zen bere atsekabe eta samintasunaren eztigarri, eta batez ere ogi lanaro amaituz gero, berari eskaini zizkion gelditzen zitzaizkion kemenak oro?.
‎Bitxikeriak alde batera utzita, gaur egungo panoramari dagokionez, hauxe daazpimarragarriena: kirol egunkaririk ez badago ere, Euskal Herrian argitaratzendiren informazio orokorreko kazeta guztiek gero eta garrantzi handiagoa ematendiote sail honi, urterik urtera berari eskainitako tartea gehituz baitoa. Espainiakofutbol liga profesionalak hartu duen abiada bizi eta zorabiagarriak izango du, seguru asko, zerikusirik fenomeno horrekin.
‎Pierre apezpikua, Georges Lacombe, Jauregiberri anderea, Jean Elizalde, Aita Donostia, Jauregiberri medikua eta Leon Leon, Moulier eta Piarres Lafitte apaizak. Bigarren aro horretan, Lafitteri berari eskaini zioten bigarren Aintzina horren ardura hartzea, baina aurrez Gure Herriaren kasuan ateratako antzeko ondoriora heldu zen Lafitte: alemaniarrak oraindik hurbil zirela eta ez zegoela idazteko behar bezainbat askatasun.
‎Dakigun bezala, eskalarrak balio bakunak gordetzen dituzten aldagaiak dira, eta array ak, berriz, aldagai eskalarrez osatutako zerrendak. Baina bi horiekin batera bada hirugarren aldagai mota bat ere, hash deiturikoa, eta kapitulu labur hau berari eskainiko diogu.
‎Oso lan pertsonala da azken hau, urte askoan ibili dut buruan. Lan hau nire bizitzako emakumei buruzkoa da; amari, neska lagunari, arrebari eta Mercedes Castaño berari eskainirikoa da. Amarekiko harremanaz hitz egiten da lan honetan, baita lehenengo maitasun harremaz ere.
‎Handik aurrera, ikasleen aurrean ausart eta bihurri fama zuena, maritxu eta txibato fama hartzen hasi zen; Domingori kostatu egiten zitzaion hura eramatea, baina ez al zen bera –Domingo– txikikeria haiek bizkar gainean kargatzeko gai izango, Kristok munduko bekatu guztiak kargatu bazituen?; sufrimendu hura, gainera, Goikoari berari eskain ziezaiokeen, Kristok Gabino onerako bidean jar zezan.
2010
‎" Zeruaren eta argiaren jainkoa zen, lurreko ondasunen banatzailea eta hiri eta estatu erromatarraren babeslea. Erromako Kapitolioko tenplua berari eskaini zioten, eta bertatik babesten zuen estatu erromatarra; bertan egiten zuten kontsulek beren karguaren zina. Era berean, zuzenbidearen eta estatuarekiko, familiarekiko eta jainkoekiko eginbeharren zaintzailea zen.
‎Azkenik, ez duela Ruper lesionatua ordezkatzeko fitxaketa bat egiteko asmorik argitu du eta igandean garaipena berari eskaini ahal izatea espero du: Ziur garaipena berari eskainiko diotela mutilek.
‎Azkenik, ez duela Ruper lesionatua ordezkatzeko fitxaketa bat egiteko asmorik argitu du eta igandean garaipena berari eskaini ahal izatea espero du: Ziur garaipena berari eskainiko diotela mutilek.
‎Hurrena dio, Pedro Telletxea bera bentero zela, aipatu Kristobal eta akusatuak ekarri zituztela sei zerri Matxariaingo Bentara, eta hari agindu ziotela handik Irunera eramateko seiak, eta hala eraman zituela, eta handik berriz Hondarribira berek eraman zituztela, eta han haragitarako saldu lau, eta beste biak benteroari berari eskaini zizkiela, baina emazte markesak frantses batengandik ikasi zuenean lapurtuak zirela, abisua pasatu eta, denak bertan utzita itzuli zela etxera senarra.
‎Halere, ezkutatuta zegoelako sentsazioa ez zait ezabatu. Han zeuden berari eskainitako lerroak, baina gutxi ziren, gutxiegi, gainerako guztien artean. Toshirok —hobe ortografia horrekin— ez zeukan leku duinik beste hainbat eta hainbat oroitzapenen artean.
2011
‎Maiatzean jakin zuen Garazi Mugerzak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak antolatzen duen Urruzuno literatur lehiaketako sarietako bat berari eskaini ziotela. Sari moduan, beste saridunekin batera irailean Bretainiara hamar eguneko bidaia egitea, hango gastuetarako 300 euro eta oroigarria jasoko ditu hamasei urteko mallabitarrak
‎Maiatzean jakin zuen Garazi Mugerzak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak antolatzen duen Urruzuno literatur lehiaketako sarietako bat berari eskaini ziotela. Sari moduan, beste saridunekin batera irailean Bretainiara hamar eguneko bidaia egitea, hango gastuetarako 300 euro eta oroigarria jasoko ditu hamasei urteko mallabitarrak.
‎Aurreko artikuluaren ondoreetarako, norbaitek enfiteusipeko finkaren jabaria besterendu nahi badu, ugazabakideari abisatu behar dio, berari eskaini izan zaion behin betiko prezioa edo jabariaren besterentzearekin berak lortu nahi duena adieraziz.
‎Michele Pirro italiarrak Marco Simoncelli omendu ahal izan du, garaipena berari eskainiz. Stefan Bradl munduko txapelduna lurrera joan da hirugarren itzulian eta ezin izan du lasterketa bukatu.
‎Kurioski, egindako lehena izan arren Burgosko prozesua bere ibilbidean gustukoen duen pelikula dela onartu dit zuzendariak; horretaz konturatu omen zen duela urte gutxi filmografia osoaren errepasoa egin zuenean, berari eskainitako liburu baten aitzakian: –
‎Pakitin Arnaiz martxako korrikalari beteranoak eta Migel Angel Perez Lasa futboleko lehen mailako epaileak hitz egin zutenean, hain justu.Francisco Arnaiz Pakitin Gizonezkoen artean urteko kirolariak Bixente Huizi gogoan eduki zuen, bultzatzaile eta irakasle izan zuen gizona, alegia. Saria berari eskaini zion, esaldi honekin: “ziur nago hor goitik edo dagoen tokitik laguntzen didala oraindik, lasterketetan jarrai dezadan”.
‎Joseba Asensio" Kirruli" duela 25 urte hil zen Herrera de la Manchako kartzelan preso zela, eta Ataramiñe elkarteak azken hamar urtetan argitaratzen duen euskal errepresaliatu politikoen literatura koadernoa berari eskaini nahi izan dio aurten. Garai hartan" Egin" egunkarian agertutako titularrak eta Erramun Landak, Jokin Urainek eta Jon Iturriaga Baltimorek eskainitako lanak bildu dituzte, besteak beste.
‎Pansori a ezagutu aurretik jarri nion berari eskainitako lehen gogoetari" Gure Ekialdea" izenburua. Ez nuen oraindik entzuna 1998ko Temps couche, ezta 2004ko Hors Ciel ere.
2012
‎gaiari eskaini ondoren? Zer egin 60 minutos estreinatu berriarekin, orain artean bi kapitulu eman eta biak gai berari eskaini bazaizkio. Zerekin beteko ditugu La Catedral Directo gisako txiro zopek utziko diguten hutsunea?
‎Lurrera etzan nintzen Enperadorearen eta Enperatrizaren eskuei muin egiteko. Nire jaun Enperadorearen baimenaz, emandako hitza betetzera etorri nintzaiola esan nion Maiestate hari, hain monarka ahaltsua ikusteko ohorea izan eta neure esku zegokeen edozein zerbitzu berari eskaintzeko, betiere neure printzearekiko eginbeharrak betez; neure zoritxarraz ez nion txintik aipatu, ez bainuen ordura arte inolako informazio ofizialik, eta neure buruak ezertxo ere ez zekiela hartaz pentsa nezakeen; eta ez zitzaidan zentzuzkoa ere iruditzen haren eskumendetik kanpo nengoen bitartean jakinaraziko zuenik Enperadoreak sekretua; honetan, ordea, laster ikusi zen oker nengoela....
‎Beranduegi jakin genuen albokook eta dirua biltzeko kontzertu itzela prestatu genuen arren, kontzertuaren aurreko egunean utzi zion mundu honetako atazak egiteari. Bera izan zen gure diskoa entzuten lehena, eta Euskal Herrian berrargitaratu dugun hau berari eskaini diogu.
‎Orain pare bat hilabete, Bertsolari aldizkariko egutegi agenda berari eskaintzea erabaki genuelarik, egun pasa bat antolatu genuen, Eskolarteko Txikien Mailako finalistekin Senperen argazki batzuk atera eta Ipar Euskal Herritik itzulia egiteko. Egutegi horretako argazkiak izango dira seguru asko atera zaizkion azkenak.
‎–Zer da Sarak dakiena, zein da liburua berari eskaini izanaren arrazoia. Autoreak ezin gaitik horrela utzi, ez dik horretarako eskubiderik!
‎Hiruzpalau egunez lo egon omen ziren, kristau batek ez zituen iratzararazi ahal ukan. Geroxago, Sainteseko apezpikuaren barkamendua ardiestea gatik bigarren barrikota berari eskaini omen zuten. Ixtorioak ez omen du eman bigarren barrikotak zer ondorio utzi zuen apezpikutegian.
2013
‎Fermín de Lasala y Collado jauna Duque de Mandas ere bazelako. Donostian, beraz, bi kale (hiribide eta plaza bana) ditu berari eskainiak pertsonaia berak. 2) Txillardegi Plazako lehoitxoaren idulkian, gure Antiguatar Handiaren honako testu hau idatz dadila, arren.
‎Ikastolen edo eskola publikoaren aldeko ospakizun jendetsu horietako bakoitzean, EITBn egiten den kazetaritzan normaltzat, obligaziotzat?? hartzen da, goiz horretan, albistegiak irekitzea hezkuntza eta kultura sailburuaren inaugurazioko mintzaldiarekin, eta berari eskaintzea goiz magazineko elkarrizketa luzea. Urteko gainerako 364 egun dauzkate sailburu horren adierazpenak nabarmentzeko edo elkarrizketa osatzeko.
‎Beteena. Beatricerena? berari eskaini nion, baina ez zuen hartu nahi izan. Niretik hondarreraino edan ondoan, zurrupada bat kendu nion harenari ere.
‎Ordutik atzera samar kaleratu zan nire lehen poema liburuxka, idatzi baino urte pilotxoa geroago: Oi, hondarrezko emakaitz! Argitaratuta ikusi ezin arren, zuzena iruditu jatan berari eskaintzea, estimazioaren erakusgarri. Geroago, pertsonaiatzat hartu neban Urtebete itsasargiagazte nobelako kapitulu batean, gerra zibilaren giroko eztabaida politiko baten aitzakian.
‎IBONek ikusten du zer dagoen. Itxura denez inork ez dauka denborarik berari eskaintzeko, beraz, alde egitea erabakitzen du.
‎Mutila zigarroa pizten ari zen. Luxua zela agerian utziz egin zuen, astia hartuz; gero zigarro paketea gudari praka marroi argietako poltsikoan sartu zuen berari eskaini gabe, eta azeleragailuari sakatu zion.
‎Normala da berari eskaintzea.
2014
‎Badakit kanpotik ikusita zaila dela ulertzea, baina kristautasuna zure bizitzan sartu eta zure proiektu bihurtzen denean, horrek esan nahi du zure barne bizitza sustatu egiten duzula eta azkenean nolabaiteko harreman pertsonala ezartzen duzula Jaungoikoarekin. Harreman horretan ikusten duzu berak osorik berari eskainitako pertsonak behar dituela. Eta egoera honek askatasuna ematen dizu jende guztiarekin egoteko.
‎egoki zaionean esijitu edo eszenifikatu egiten du; desegoki bazaio, ahaztu. Venezia Italiari atxikitzeko, adibidez, derrigor plebiszitua esijtzen zuen; bake negoziaketetan Vienak eskualde hori berari eskaini dionean, plebisziturik ez zen behar1265 Hori bai, odol gehiago isuri ez zedin bakarrik hartu ei du Venezia beretzat1266. Quanto al suffragio universale, Napoleone [III] non è tenero che quando gli torna conto. Tutti i mezzi sono buoni per lui per che acquisti potenza di territori e di influenza.
‎Nadiak, hura baitzen neska gaztea? amari itzultzen ahal zizkion horrela, ezagutu gabe baina, semeak berari eskainitako ardurak. Haren berezko onberatasunak bi aldetatik gidatu zuen ongi.
‎Nik begiratzen nion eguzkiak sekula argitzen ez duen amildegi baten hondoan datzan gizon bat goitik aztertuko litzatekeen bezala. Baina ez nuen denbora askorik berari eskaintzeko, zeren makinazainari laguntzen ari bainintzaion hondatutako zilindroak desmuntatzen, biela okertu bat zuzentzen eta horrelako gauzak egiten. Herdoila, karraskautsa, torloju, berno, giltza, mailu eta trinketezko nahas mahas beldurgarri baten erdian bizi nintzen, gorrotatzen ditudan gauzak, hain zuzen ere, horiekin ez bainaiz ondo moldatzen.
‎Nartxixari buruz ez dakit beste ezer, tamalez, baina Kredoaren aipamenak haren oroitzapena dakarkit, eta haren oroitzapenak omenalditxo apal bat berari eskaintzera narama. Baita Kredoari buruzko gogoetatxo bat egitera ere.
2015
‎Sano ondo hartu ninduan. Don Jose Migelek emon eustan berari eskeinitako liburu bat; antxinako bere lagun maitea zan. Honek, berak sortuta eukan Parisen holako zientziako erakunde bat, Archéociviliçation izena eukana.
‎Aita Berria ninduela, bai, baina lehengoa baino hobea. Lehenago baino hobeto zainduko nuela une hartatik aurrera, leku gehiago baineukan nire baitan berari eskaintzeko. Esan nion, nire barneko xaitik bota egin nituela alferrikako sareak eta tresnatzar zaharkituak, garbi garbi neukala jarrita dena barnean eta handik aurrera berarentzat eta bere hiru nebentzat izango zela ordura arte neure buruari eskaini nion alferrikako denbora hura guztia.
‎Luzera begira, gainera, mesede egingo zion Bladiri gure erabakiak: arreta guztia berari eskaini ordez, ikusminaren zati gero eta txikiagoa zegokion senide bat jaiotzen zen bakoitzeko. Hala bihurtzen zen niretzat Hans Lauerren soslaia gero eta sotilagoa, gero eta apalagoa.
‎Sevillan idatzia, 1576an, A. Rodrigo Alvarez berari eskainia ziur asko.
‎16 Ohiko bultzada honela izaten da: Jainkoaren zerbitzuan jarduteko gogo hau etortzen da samurtasun handi eta malkoekin erbeste honetatik irtetearren; baina Jaunaren borondatea bizitzen jarraitzea dela pentsatzeko askatasuna dagoenez gero, horrekin pozten da, eta berari eskaintzen dio bizitzea, beraren aintzarako izan dadila eskatuz. Honekin igarotzen da.
‎22 Egiten duzun zeregin bakoitza zuzen ezazu Jainkoagana, berari eskainiz, eta eska iezaiozu beraren ohore eta aintzarako izan dadila.
‎1571n eginiko poematxoa. Aurrekoa eskaini dion moja gazte berari eskaintzen dio hau ere; familia arteko oztopoetatik askatzearren, Medinatik Salamankara aldatu zen eta hemen egin zuen profesa 1571ko urriaren 21ean.
2016
‎Jainkoari zor diogu pertsutako dohaina. Zor hori pagatuko diogu, horren fruituak berari eskainiz
‎Albert Leon jaiotzez ez zen euskalduna; Bordelen 1883.ean sendi judutar baten altzoan sorturik, begietako gaitz batek jota, sei urte zituenerako zeharo itsuturik geratu zitzaigun; haatik, amak lehenbiziz eta emazteak geroxeago lagunduta, ikasketetan aitzina egin zuen, eta letretan lizentziatu ostean, Vendee aldeko La Roche sur Yon hiriko ikastetxean filosofia irakasle arizan zen 1909 az geroz, non doktorego tesi bi apailatu baitzituen, bata Les elements cartesiens de la doctrine spinosiste sur les rapports de la pensee et de son oljet izenburupean, eta bestea, bereziki gure interesekoa den Helene de Constantinople pastoralaren edizio kritikoa, Parisen 1909.ean argitara eman zuen 500 orrialdetik gorako liburuki mardula, Zuberoako herri antzerkiaren ikerketarako, Herelleren lanekin batera, ezin utzizkoa dena. Azken horrek Baionako lizeoan zuen ardura largatu zuenean, Leoni berari eskaini zioten katedra, eta ordutik genuen Adurreko hirian, langile nekaezin; hango Cercle dEtudes Euskariennes izeneko lagunartean partaide ahaidea zuen Hiriart Urrutiren eskutik sarturik, orduko beste euskaltzaleekin batera arizan zen Urkixo, Lacombe, Broussain, Gavel, Landerretxe..., euskarari buruz eta Euskal Herriari buruz ainitz kolaborazio ondu zituela, Gure Herria zein RIEV aldizkarian be... Albert Leon, Bordelen zendu zen 1953.ean, alaba baten etxean.
‎1593.ean apaiztu ondoren, Saboiako kalbindarren artean saiatu zen horiek Eliza Katolikora erakartzen. Ez zen denbora luzea iragan behar Genevako apezpikutegitza berari eskaini ziezaioten, eta zeregin hartan 22 urte eman ostean, Lyonen zendu zen 1622.eko abenduaren 28an. 1661.ean beatifikatu eta 1665.ean kanonizatu zuen Alejandro VII.a aita santuak, eta 1877.ean Elizaren Dotore izendatu zuen Pio IX.ak.
2017
‎optika, erlatibitatea eta mekanika; teknologiarekin erlazioa, bai eta Tarkovskyk deskribatutako" denbora zizelkatzeko" aukera ere. Ekainaren 17an Tabakaleran izan zen Deborah Stratman berari eskainitako fokuaren saio bat aurkezteko. Zineari eta politikari buruz hitz egin genuen, bai eta soinuaren bidez mundua asmatzeko erari buruz ere.
‎Zenbatekin egon zen berarekin baino lehen? Zenbat mutili eskaini ote zien berari eskainitakoa?
‎Ezin bukatu dut familiari ere eskerrak eman gabe, berari eskeintzeko denbora ustez baino gehiago kendu didalako lanak; hortaz, esker mila Beatriz emazteari eta Joanes semeari.
2018
‎Lord Darlingtonen berezko jaiduren erabat kontrakoak ziren halako agerraldi publikoak, egin egin zituen arren, eta guztiz sinetsirik nago betebehar moralaren zentzu sakon batek gidaturik gaina hartu ziola uzkurtasun horri. Garai hartan gure lord jaunaz esanak esan, eta gehienak, aipatu bezala, burugabekeria galantak izan ziren?, esan beharrean nago gizon zinez ona izan zela bihotzez, eta goitik beheraino arteza; gaur egun, oraindik ere, harro nago nire zerbitzu urterik onenak berari eskaini izanaz.
‎Horra zergatik uzten dion amak, hark ez jakin arren, kalera neskato prostituitu baten gisan jantzirik ateratzen. Eta horrexegatik daki neskatoak ere berari eskaintzen dioten arreta desbideratzen, berak diruari eskaintzen dion arretarantz. Irribarrea sorrarazten du horrek amarengan.
2019
‎Izan ere, 1952ko abenduan L. Dotres mailaz igo zutenetik, Felipe Ugarte Lambert() koronela zen Informazio eta Turismoko ministerioaren Gipuzkoako delegatu berria, lerro politiko berberari eutsi ziona (La Voz de España). J. M. Azaola bereziki saiatu zen kargu hori pertsona liberalago baten esku gera zedin, eta J. Aparicio Prensa ko zuzendari nagusiak berari eskaini zion postua, baina azkenean uko egin zion, agian zuzendari nagusiaren beldur zelako.1104 Nolanahi den, F. Ugartek telefonoz deitu zion A. Irigarayri, baina euskaltzainak ukatu egin zuen aleak banatzen ari zirenik eta adierazi zion baimena Bizkaiko delegazioan eskatu zutela. Biharamunean Gipuzkoako gobernu zibiletik deitu zieten telefonoz I. M. Echaide eta N. Oleagari.
‎Ez nuen espero orduan izango zenik, eta damu dut bezperako trakeskeria, aita makal ikusi arren ikaskide ohien afarira joan nintzelako. Dio Adelak berari eskaini ziola azken esaldia, goizean:
2020
‎Alazne Ameztoi: " Amak asko laguntzen nau, eta berari eskaini nahi nion saria"
‎Hori oso argi neukan. Amak asko laguntzen nau, eta berari eskaini nahi nion saria. Ez nekien nola egin, ezta zer esango nuen ere, baina ez neukan zalantzarik aipatu gabe ez nuela utziko.
‎Hor Jon Etxaide bat ere, besteak beste, Joanak joan eta Gorroto lege eleberriak idatzi zituena. Frankismoko garairik bortitzenetan egin zuen bere euskarazko obra meritu handikoa, baina ez zen euskaldun unibertsala, eta ez du kalerik ere berari eskainitakorik.
‎" kontzienteki, emate osoaren bidea jarraitu zuen, zeukan guztia besteei eskeiniz azken ondorioetaraino, guk geure herriaren askatasuna ikus dezagun". Hitz horiek Brouardi berari eskaintzekoak ere badira.
‎Bai, egia da. Eta zuk guzti hori dakizula, nola ez diozu zure fusila berari eskaini?
‎Alazne Ameztoi: " Amak asko laguntzen nau, eta berari eskaini nahi nion saria"
‎Eskaintza berezia zuzendu zenion berari.Hori oso argi neukan. Amak asko laguntzen nau, eta berari eskaini nahi nion saria. Ez nekien nola egin, ezta zer esango nuen ere, baina ez neukan zalantzarik aipatu gabe ez nuela utziko.
‎Berak bazekien ez zuela lapurretarik egin, eta andreak sinesten ez zion arren, itzuli zion dirua. Ez zitzaion iruditu, hala ere, horrek emakumea batere bigundu zuenik, lehen Rosariori zuzentzen zizkion hitz zakar eta ufadak berari eskaintzen hasi baitzitzaizkion.
‎Beste behin ere Lurdes Iriondorekin oroitzen da liburuaren lehen lerroan, eta berari eskaini ez ezik liburua berari zor ziola ere aitortu zuen gerora. 2005ean hil zen Lurdes, eta kolpe oso bortitza izan zen hori Xabierrentzat.
2021
‎Fernando Amezketarraren ospeak egindako bidea, aldiz, guztiz bestelakoa izango zen. Prentsan bere lehen ateraldia argitaratu zenerako 60 urtetik gora zeramatzan hila eta bitarte horretan guztian medioetan ez zen berari buruzko testu bakar bat ere idatzi, edo ez zeukan berari eskainitako rapsodiarik edo mausoleorik.
‎Lazkao Txiki ere lehen mailako protagonista izan zen, eta haren heriotza, 1993ko apirilean, aparraldiaren punturik gorenean gertatutakoa, ziklo honetan oihartzunik handiena izan zuen albisteetako bat izan zen. Egañak berari eskaini zion bere lehen txapela. Edo eskola zaharrekoak izanagatik, Joxe Agirre edo Joxe Lizaso bezalako bertsolariek ere urtero plaza mordo bat egiten jarraitu zuten luzaroan, akaso gaztetan egin izan zituztenak baino kopuru altuagoak lortuz.
‎Egun batean, Floridek entzun zuen Loretteren senarra zen kapitain hura jelosiaz leher egina zela, halako gisaz non deliberatua baitzen Amadour nola edo hala hiltzera; eta berak, bere bisaia itxurati hura gorabehera ez baitzion Amadourri neholako makurrik desira, gaztigatu egin zion berehala. Baina gizonak, lehengo lepotik burua aise, ihardetsi zion ez zela Loretterekin sekula berriz egonen, egunero hiru ordu berari eskaintzeko plazer egiten bazion; baina Floride ez zen akort izan horrekin.
‎Ilargi horia eleberriaren gaztelerazko bertsioa kaleratu nuenean (Luna amarilla, Pamiela argitaletxea) bera prestatu zen hitzaurrea idaztera. Hori dela eta, esker modura, artikulu hau berari eskaintzen diot, apalki.
‎Arratzuko merindadearen ohiko toponimiak aztertzen dituen liburuki honekin amaitzen da berari eskainitako hiru aleko saila, baina guztira, proiektuak hamar liburuki aurreikusita ditu.
‎Zure saiakera, Ezpataren ahoa, berari eskainita dago, ezta?
2022
‎Ezinegona sortzen dit Araceliri horrenbeste muxu ere lapurtu dizkiotela pentsatzeak. Zerbaitetarako balio badio, nik nireak bi bider kargatzen ditut, bereziki berari eskainita.
‎Ez. Hila da bera, eta hilobiratua, eta berari eskaini nizkion nire bihotzaren giltzak. Hila.
2023
‎Jaialdiaren hondarrean, Anne Sophie Mutter ariko da Kursaalean, Mutter' s Virtuosi bere ganbera taldearekin. Hamalau hari musikarirekin batera, Vivaldi, Bach eta Bologneren lanak joko ditu, baita Andre Previnen Nonet ere, musikagileak Mutterri berari eskainia. Abuztuaren 26an izango da emanaldi hori.
‎Zaintza lanik ezagutu ez zitzaion Pessoak galdetu dit nor zen Roger, liburua berari eskainia baita. Eta nik, aurkitutako informazioaren kontrara, Roger itsas biologoaren semea zela erantzun diot:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia