2015
|
|
Beste on handi batzuk ere badakartza honek
|
berarekin
batera, baina gauza hauek eragiten dituzten ondorioez hainbeste esan eta esango denez gero, ez dut nahi neure burua eta zuek nekatzerik; biziki ohartarazten dizuet, ordea, Jaunak arimei mesede hauek egiten dizkiela jakin edo entzun dezazuenean, bide horretatik zuek eraman zaitzatela sekula ere ez eskatzeko ezta desiratzeko ere; [15] oso ona iruditzen bazaizue, eta estimu eta begirune handiz hartu... lehenengoa, apaltasunik eza delako inoiz merezi ez duzuena zeuei eman dakizuela nahi izatea, eta hala uste dut ez duela apaltasun handirik izango desira hori izan dezanak; izan ere, nekazari xume bat errege izatea nahi izatetik urruti dagoenez, ezinezkoa iruditzen baitzaio, merezi ez duelako, horrelaxe dago pertsona apala ere halako gauzei dagokienez; eta nik uste dut ez dela inoiz gertatuko, Jaunak mesede horiek egin aurretik norbere buruaren ezagutza handia ematen duelako.
|
|
Jaunaren mesedea da,
|
berarekin
batera norberaren lotsa handi handia eta apaltasuna dakartzana. Deabruarena balitz, guztiz kontrakoa izango litzateke.
|
|
14 Kontuan hartu behar duzue, lehen egoitza hauetara ia batere ez dela iristen oraindik Erregea dagoen jauregitik irteten den argirik; izan ere, [egoitza hauek] arima bekatuan dagoenean bezain ilunduak eta beltzak ez badaude ere, nolabait ilundurik dago ez ikusteko, bertan dagoenak ez ikusteko, esan nahi dut? eta ez gelaren erruz, ez dakit nola esan?, baina
|
berarekin
batera sartu ziren suge, sugegorri eta gauza pozoitsuekin, ez diote uzten argiari erreparatzen. Norbait eguzkiak biziki jotzen duen alde batean sartzea eta begiak lurrez estalirik izatea bezala da, ia ezin baititu begiak ireki.
|
|
Nik badakit badela zertan beldurrik izan kasu honetan, eta ezagutzen ditut nahiko nahigabeturik naukatenak eta ikusi dut esaten dudana, hainbesteko maitasunez adiskidetzat eman nahi izan zitzaienagandik eta hori egintzekin erakutsi nahi zienagandik urrundu zirelako. Esan eta esan ari naiz ez jartzeko arriskuetan, deabruak ahalegin handiagoak egiten dituelako arima hauetako bategatik, Jaunak mesede hauek egin ez dizkienengatik baino; kalte handia egin diezaioketelako beste batzuk
|
berarekin
batera eramanez, eta baliteke mesede handia egitea Jainkoaren Elizan; eta Haren Maiestateak berariazko maitasuna diela ikustea baino besterik ez balitz ere, nahiko da deabruak eginahalak egiteko gal daitezen; eta horregatik eraso latzak izaten dituzte eta, galtzen badira, beste batzuk baino are galduagoak izaten dira.
|
|
Askatasuna eskatzen dio Jainkoari, beste batzuetan esan dudanez; baina hemen hain oldartsu egiten du askotan, non arimak gorputzetik irtetea nahi duela baitirudi askatasun hau lortzera, ez dute ateratzen eta. Erbestean salduta bezala dabil, eta nekagarrien zaiona
|
berarekin
batera kexatzen diren eta hau eskatzen duten beste asko ez aurkitzea da, baizik eta bizi izatea dela eskuarki nahi izaten dena. Oi, ezeri loturik ez bageunde eta geure poza munduko gauzetan jarria ez bagenu, beti hura gabe bizi beharrak bai leunduko lukeela heriotzaren beldurra benetako bizitzaz gozatzeko desirarekin!
|
|
36 Behin, eliza santu hartan Jauna hartu berri nintzela, bildutasun handi handiak hartu ninduen, neuretik irtenarazi ninduen gainezkaldiaz. Egoera hartan emakume santu hau agertu zitzaidan adimenezko ikuskari bidez, gorputz aintzatsu gisa, eta aingeru batzuk
|
berarekin
batera. Ez etsitzeko esan zidan, eta aurrera egiteko fundazio hauetan.
|
|
5 Iritsi zen ezkonarazi nahi zuteneko garaia, baina berak ez zuen nahi, ezta ez zuen hartarako desirarik. Frantzisko Velázquez ek eskatzen zuela jakin zuen,
|
berarekin
batera etxe honen fundatzailea zenak, bere senarrak; eta, haren izena esan ziotenean, prest agertu zen harekin ezkontzeko ezkonarazten bazuten, bere bizian egundo ikusi ez bazuen ere; baina Jaunak ikusten zuen hori komeni zela, Haren Maiestatea zerbitzatzeko bien artean egin duten egintza ona burutu zedin. Izan ere, gizon bertutetsu eta aberatsa izanez gainera, hain maite zuen bere emaztea, non atsegin ematen baitzion guztian eta arrazoi osoz; izan ere, emakume ezkondu batengandik eska daitekeen guztia eta gehiago eman zion Jaunak.
|
|
Ni poz pozik nengoen haiek bakean ikusirik, guztiz jakitun nengoelako haiek ez zutela inolako errurik izan printzesaren haserrean; alderantziz, abituaz egon zen bitartean zerbitzu egiten zioten, abiturik ez zuenean bezala. Esan dudanetik zetozen andre honen arriskua eta pena bera ere, eta
|
berarekin
batera eraman zuen neskame batengandik, dirudienez, honena baitzen erru guztia. Azken batean, Jaunak baimendu zuen.
|
|
Gauza bat egin zuten ongi, jaio zenerako bataiarazi zioten apaiz bati. Gauez hura estimatzen zuen emakume bat etorri eta gertatzen zenaz jabetu zenean, laster batean joan zen hila zen ikustera, eta
|
berarekin
batera ama bisitatzera joan ziren beste pertsona batzuk, orain esango dudanaren lekuko izan zirenak. Emakumeak besoetan hartu zuen negarrez, eta esan zion:
|
|
...e iritziz, naturaz gaindikoa (hau da, nire ahalegin eta ekinez lortu ezin dena eginahalak egin arren, baina bai hartarako prestatu eta oso harira etorri behar du), ariman sentitzen den barruko bildutasunbat da; arimak han beste zentzumen batzuk dituela dirudi, hemen kanpokoak dauden bezala, arimak bere baitan bildurik kanpoko zalapartetatik erretiratu egin nahi duela dirudi; eta horrela, batzuetan
|
berarekin
batera eramaten ditu; begiak ixteko nahia izaten du eta ez luke nahi ez entzuterik, ez ikusterik eta ez ulertzerik une hartan ariman duena baino besterik, Jainkoari emanda gehiago egotearren. Eta hau, gure Jaunak hori eman dionarentzat, erraza izango da ulertzen; eta eman ez dionarentzat hitz eta konparazio asko dira.
|
|
Eta prioreak, zuhurtziaz, joera handiagoa ager dezala apaltasunean, hilduran eta obedientzian nabarmentzen direnak goraipatzen, Jainkoak oso naturaz gaindiko otoitz bide honetatik daramatzanak goraipatzen baino, guztiek beste bertute haiek badituzte ere. Izan ere, Jaunaren espiritua bada, apaltasuna dakar
|
berarekin
batera, beheratua izatea atsegin duen apaltasuna, eta berari ez dio kalterik egingo, eta besteei bai mesedea. Izan ere, honetara beren indarrez iristerik ez dutenez gero, Jainkoak nahi duenari ematen diolako, ez lukete onik izango beste bertute hauek izan arte; hauek ere Jainkoak eman arren, hemen ahaleginak gehiago egin dezake eta estimagarriak dira oso erlijiorako.
|
|
8 Izan ere, izen hau lehen baino gehiago erabiltzen da orain, eta norbere borondatea den guztiari eta askatasunari orain malenkonia deitzen diote. Beraz, uste dut, etxe hauetan eta Ordenako guztietan ez litzatekeela ahotan erabili behar izen hau,
|
berarekin
batera askatasuna dakarrela dirudielako; gaixotasun larria deitu behar zaio, horixe baita, izan ere, eta halakotzat harturik sendatu behar da.
|
|
15 Harrezkero biziki hazi zitzaidan txiroa izateko gogoa, eta munduko gauzak gutxiesteko askatasuna geratu zitzaidan; izan ere, haien gabeziak barruko ondasuna handiarazten du eta, egiaz,
|
berarekin
batera dakar bestelako asetasun eta baretasun bat.
|
|
11 Hona etorri nintzenez gero, ez du aitortzen dagoeneko lehen aitortzen zuenak, eta ez dut uste gehiago aitortuko duenik ere, horrelaxe komeni delako herriarentzat, guztia oso ikaragarri baitzegoen, eta, egia esan, ona da beste baten agindupean gertatuko balitz. Jainkoak barka biezaio etxe hau hondatzera eragin zionari, berak probetxu aterako baitu eta
|
berarekin
batera guztiek. Argi ikusten du egiten denerako badela arrazoirik, eta ikustera etortzen zait, eta ni oso gozo agertu natzaio, orain horrela komeni delako?, eta, egiaz, atsegin zait haren apaltasuna.
|
|
9 Gure ama Erramu bezperan iritsi zen hona; ni
|
berarekin
batera. Ama Brianda hainbeste odol bota ondoren hain gaizki aurkitu genuen, non azken oliadura eman nahi izan baitzioten.
|
|
Izan ere, egiaz, apaltasun handikoa da norbere burua errurik gabe kondenatua ikusi eta isilik egotea, eta erru guztiak kendu zizkigun Jaunaren antz antzera jokatzea da. Eta, honela, kontu handiz ibiltzeko eskatzen dizuet, horrek irabazi handiak dakartzalako
|
berarekin
batera; guk geure burua zuritzen saiatzeak, ordea, bat ere ez, egia ez esateak haserre edo eskandalua ekar dezakeen kasuren batzuetan izan ezik. Hau nik baino zuhurtzia handiagoa izan dezanak ulertuko du.
|
|
Dena dela, lehen idazketak (Escorialeko eskuizkribua) interesik ez du galdu eta horregatik dakargu hona osorik: , bestea ere espirituala da, baina
|
berarekin
batera doa gure sentsualitate eta argaltasuna; hau da kasu honetakoa: maitatzeko bi era daude, inolako grinaren eraginik gabeak, eragin hori gertatzen denean harmonia hori erabat hausten baita; eta esana dudan maitasuna neurriz eta zuhurtasunez badaramagu, mesederako izango da guztia, sentsualitatetzat jotzen duguna bertute bihurtzen delako; baina hain nahasian doa, non batzuetan ez baitago ulertzerik, batez ere aitor entzuleren batekin denean; otoitzari emanda dauden pertsonek, santua dela ikusten badute eta beren jokatzeko era ulertzen duela, maitasun handia hartzen diote.
|
|
12 Bi eratako maitasunaz jardungo dut: bata espirituala da, dirudienez, ezerk ez duelako ukitzen ez sentsualitatea ezta gure izaeraren samurtasuna ere, garbitasuna eragozteko eran behintzat; bestea ere espirituala da, baina
|
berarekin
batera gure sentsualitate eta argaltasuna edo maitasun ona daude, ustez zilegi dena, ahaide eta adiskideei diegun maitasuna adibidez. Honetaz zerbait esanda geratu da.
|