Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 102

2000
‎Ilusioa hiltzea zein den gogorra. Eta Txemaren ilusioak Connemarako malkarren batetik egin zuen salto, eta berarekin batera Eiderrekiko maitasunari eusteko gogoak, eta sentimenduen zurrunbilo hartan arrazoi bat bilatu nahiak, eta denak egin zuen salto malkarretik. Denak, Txemak izan ezik.
‎Dublin ez da aldatuko, ezta ehun urtetan ere, eta beti izango dut bueltatzeko aukera. Gainera, nire gidaren azaleko argazkiak gogorarazi zidan lurralde esmeralda deskubritu behar nuela, eta berarekin batera irlandar musika zoragarria sortzen den epizentroa. Ametsa gauzatuko zaidan tokia bilatu behar dut, nire buruko txoko guztiak betetzen dituen Irlanda pusketa hori.
‎" Iazko uztailaren 13an Lahinchen (Clare konderria) bost lealista hiltzeko IRAk antolatutako sarearen buru izateagatik atxilotu zuten atzo Ian Donnelley (Ralph ezizenez ere ezaguna), Derryko bere etxean. Atentatu hartan, IRAk sator lana egiteko erabili zuen Donnelley, eta berarekin batera beste zenbait aktibista atxilotu dituztela adierazi dute iturri polizialek". Azpian argazki txiki bat, ostia!
‎Oroitzera gonbidatzen zuten hormak botatzea geratzen zitzaion, kaleak apurtu, gomuta izpi bat ekartzen zioten oheak, hitzak, eskaparateak, katiluak, portuak, datak, hondartzak, prakak, ondoko herriko jaiak, abestiak... eta mundu bat eraikitzeko nahikoa ziren bost hizkiak ere erre. Eider, eta berarekin batera unibertso oso bat erre.
2001
‎Naierak bi milioi pezeta aurreratuak zituen. Indiako Bankuan sartu zituen, gizona ere berarekin batera jabe eginik.
2004
‎Eta bere buruarekin ere gogoratu da, hori ere egin behar delako aldian aldian; eta gogoratu da zelan egin behar izan zuen alde etxetik eta zelan dabilen orain mundutik, jakin barik non amaituko duen edo sekula bueltatuko den. Gogoratu da Habana barkuan berarekin batera joandako umeekin, eta pentsatu du akaso ume horietako batzuek, gaur, errusieraz egingo dutela eta ez besterik, eta gogoratu ere ez direla egingo jaioterriaz, eta badutela horiek ere zerbait kontatzeko. Askok baino gehiago dutela kontatzeko, Tourrean etaparik irabazi ez duten arren.
‎Astiro zihoan motorra, eta berarekin batera sidecarra. Gizon beltzak eta Caribek beraneante bi ematen zuten, hondartzara pololoekin eta bibote handiekin joaten ziren haietakoak.
2006
‎eliz taldeak zituen gela batzuetara, eta han ezagutu nuen pertsonalki, lehen aldiz, Lurdes Iriondo. Eta berarekin batera Benito Lertxundi, Joxe Anjel Irigarai eta besteak. Mikel Laboa artean Bartzelonan bizi zen, neurosikiatria ikasketak amaitzen ari zelako.
‎Terride Orthezen gotortua zela jakin bezain sarri deliberatu zen haren ehizan abiatzera. Arros eta berarekin batera Nabarrenkoxen hiru hilabete eta erdiz setioa pairatu zutenak ez ziren oraino kanpainan joateko maneran. Ni nintzen salbuespena.
2007
‎–Badakizu noiz datorren Miguel? , galdetu dio berarekin batera barran lan egiten duen beste neskari.
2008
‎Gero, esandakoaz damutu balitz bezala, hatza ezpainetara eraman zuen Reginak mugimendu ia erreflexu batean? baita betartean irri bihurri bat loratu ere segidan, gero eta irriago egin zitzaiona, gero eta bihurriago, barrez hasi zen arte, barrez eta barrez, berarekin batera senarra.
‎Ordurako, baina, baita lehenago ere, frai Millanek ohartua behar zuen, halaber, Ernestina izaki berezia zela, mojagai sartu zèn egun berean beste zortzi neska gazte berarekin batera komenturatu eta biharamunean frai Millanek solasaldi labur bat izan baitzuen haiekin. Agurrak eta diosalak egin ondoren, bakoitzak bere izena eta sorterriarena eman zituen?, frai Millanek galdetu zien ea nola pasatu zuten lehen eguna, eta mojagaiek nork bere erantzuna eman zuten; gero, berriz, zergatik sartu ziren komentuan?
‎–egin zuen oihu mister Smollettek?. Grayk ez dit ezer esan eta nik ere ez diot ezer galdetu; areago esango dizut, hori baino nahiago nuke uharte osoa zurekin eta berarekin batera eztanda egiten eta pikutara joaten ikusi. Horra zer iritzi dudan horretaz.
‎Baina, marinel hankamotz harengan pentsatze hutsak hainbeste izutzen baninduen ere, kapitainari berari askoz beldur gutxiago nion nik beste inork baino. Zenbait egunetan, eraman zezakeena baino askoz ron gehiago edaten zuen; eta orduan, eseri eta bere itsas kanta zahar latz, gaizto haiek kantatzen zituen, inoren axolarik gabe; baina beste zenbaitetan edaria eskatzen zuen denontzat, eta bezero kikildu guztiak bere kontuak entzutera behartzen zituen, edo berarekin batera kantatzera. Maiz sentitu nuen etxe guztia dardarka. Tra la rai, botila bete ron?
‎Ostegun hartan lokal txikia erdizka baino betetzen ez zuten jatunek, denak atzerritarrak, tresnak mahaian utzi eta umore onez bete zuten kantariaren eskaria. Entzuleen ezohiko konplizitatea sumatuz, andreak ahaleginak egin zituen denek berarekin batera kanta zezaten fadoaren azken leloa, baina ez zuen arrakasta handirik izan eta bere ahotsa baino ez zen aditu:
‎Lemazain batek sekula ez ditu bere nabigazio kartak erakusten, lehorreratzen denean berarekin batera eramaten ditu erroiluak etxera.
‎Begoñan gora zihoala, baina, berarekin batera ihesi zihoan José Luis Meler izeneko gizon tatar bat tiroz jo zuten.
‎Harro zegoen koadroaz eta halaxe esaten zien lagunei ere, huraxe zela beharbada ordura arteko bere koadrorik onena. Horren harro zegoen Regoyos koadroarekin ezen ez zuen saldu nahi izan bizitza osoan, eta berarekin batera eramaten zuen, egun zoriontsu haien oroigarri gisa edo.
‎Gero, esandakoaz damutu balitz bezala, hatza ezpainetara eraman zuen Reginak mugimendu ia erreflexu batean... baita betartean irri bihurri bat loratu ere segidan, gero eta irriago egin zitzaiona, gero eta bihurriago, barrez hasi zen arte, barrez eta barrez, berarekin batera senarra.
‎Ordurako, baina, baita lehenago ere, frai Millanek ohartua behar zuen, halaber, Ernestina izaki berezia zela, mojagai sartu zèn egun berean beste zortzi neska gazte berarekin batera komenturatu eta biharamunean frai Millanek solasaldi labur bat izan baitzuen haiekin. Agurrak eta diosalak egin ondoren –bakoitzak bere izena eta sorterriarena eman zituen–, frai Millanek galdetu zien ea nola pasatu zuten lehen eguna, eta mojagaiek nork bere erantzuna eman zuten; gero, berriz, zergatik sartu ziren komentuan... eta batek erantzun zuen Jainkoaren deia bihotzean aditu zuelako, eta antzera beste guztiek:
2009
‎Juan Antonio Ubillos filosofiako profesore eta euskal idazleak Philosophia naturalis edo Fisikako Traktatua, estudiante frantziskotarren eskuliburua, Peñafloridako Kondeari dedikatu zion. Eta honen lagun eta berarekin batera Elkartearen fundatzailea izan zen Pedro Balendin Mugartegikoa, anaia zen Pablo Jose Mugartegiko fraidearena, filosofiako irakaslea berau ere, 1769an Mexikora joana eta handik Kaliforniako Misiora frantziskotar euskaldun andana batekin, horren gutunketak anaiarekin erakusten duenez, ez baitzegoen interesatua indioen ebanjelizazioan bakarrik, baina baita nekazaritzaren antolaketa efikazean e... (A.
‎Ixabelek bai, bai esan eta, presaka, eskukada bat azukre xorro atera du kafe makinaren azpiko tiraderatik. Eskura eman dizkio emakume gazteari, eta berarekin batera atera da kanpora. Eutimiok ere aulkia arrastaka atzeratu eta aterantz egin du, neskaren laguna nola dagoen ikustera.
‎Kopa goratu zuen Xantik. Nik ere, purua eskuz aldatu eta topa egin nuen berarekin batera. Hitzik gaineratu gabe eman genion zurrutada biok, begirada telebista azpiko mahaian iltzatuta.
‎Horixe bere etxeko soinua. Batzuetan, berarekin batera igotzen nintzenean, etxe hartako isiltasuna usaindu egin zitekeela iruditzen zitzaidan, egun nire etxekoa usaintzen den modura. Eta gogoratzen dut eztul egiteak ere errespetua ematen zuela etxe hartan.
‎Iritsi ziren egunean, marraz betetako jantziak banatu zizkietenean, holandar batek esan zien berarekin batera mila iritsi zirela urrian, eta hiru hilabete geroago bera zela bizirik jarraitzen zuen bakarra. Primo Levi idazle italiarrak, Hau gizona bada liburuan, azaldu zuen haien bagoian 45 zirela, eta lau bakarrik itzuli zirela etxera.
2010
‎Betiko. Neuk ere ez nekiena, medikuak esan zidanez sabelean neraman haurtxoa, hiru astekoa, galdu egin nuen, eta berarekin batera haur gehiago izateko aukera oro.
2012
‎Ez nuen pelikula asko ikusten, ezta nobelarik irakurtzen ere, Matematikak nituen gustuko, eta gauza arruntak egitea, baina amamak erabateko uneak biziko nituela zioen, nahitaez, ezustean, eta haiek ezagutzen ikasi nuela. Amama hiltzen ari zen eta bere teoria guztiak berarekin batera birrinduko zirelakoan nengoen.
‎Hemen nauka, gaur ezin naiz beste inorena izan. Eta berarekin batera negar egiten dut.
‎Washingtonen eta Oregonen egiten dira munduan jaten den %90 Altxortzat dituzte inguru haietan. Aita Oregoneko jubilatuen elkarte bateko bazkidea zen, Pear' s friends, eta, aldizkariak bidaltzen zizkigutenean, berarekin batera esertzen nintzen ni sukaldeko mahai inguruan, ingelesetik itzultzeko. Haserretu ginen arte bai, bederen.
‎Ozelo orbanek, esaterako, argiaren kinadak jasotzeko balio dute, eta orekaren organuluek gorputzaren posizioaren berri emateko. Animalia primitiboen artean knidarioak izan ziren antolaketa konplexua garatu zuten lehenetakoak, eta knidarioen artean leku berezia eskaini genioke Velella velella espezieari, eta berarekin batera polipo espezializatuez osatutako koloniei. Horixe baita Velella, ondo antolatutako kolonia bat, eta ez animalia bakarra.
‎Gogoratzen dut Asierrek, hamabi edo hamahiru urte bete arte, beti behar ninduela alboan. Ama, eseri hemen esaten zidan, eta lekua egiten zidan sofan, afalorduan berarekin batera telebista ikusteko. Ez zion esaten nionari jaramonik egiten, baina han nengoela sentitzea gustatzen zitzaion.
‎Zein jertse jantzi duen ere ez dakizula joan da, lagunekin bokata bat jatera. Orduan lurrera jausten zaizu eskuetatik sukaldeko trapua, eta berarekin batera lurperatzen dira oraindik eman nahi dizkiozun laztanak, muxuak kopetan, kaletik eskutik hartuta joatea, elkarrekin bidaiatzea, belakiarekin haren sorbalda igurztea baineran, zure semea biluzik ikustea... Egun batean ez dizu biluzik ikusten utziko, bere gelako atea itxiko du, eta hamaika metro karratuko gela hura jada ez da zure etxea izango, nahiz eta notarioaren eskriturek hala esan.
‎Gema ez da baratzera irten oraingoan, baina, bere platera harrikora hurbildu duenean, berarekin batera altxatu da Gorka mahaitik, eta, platerean geratzen diren hondakinak konposta egiteko ontzira botatzen dagoela, belarri ondora esan dio:
‎Itzuli nintzenean, Londresen finkatzea erabaki nuen, nire maisu Bates jaunak horretara bultzatu baininduen, baita berak gomendatu ere zenbait gaixori. Judutegi Zaharreko etxe txiki baten zati bat hartu nuen errentan; eta egoera zibila aldatzeko aholkatu zidatelarik, Mary Burton andereñoarekin ezkondu nintzen; hau Newgate kaleko galtzagilearen, Edmon Burton jaunaren, bigarren alaba zen, eta berarekin batera laurehun liberako ezkonsaria hartu nuen.
‎Ontzilari matxinatuek ni lehorreratzeko agindua eman zuteneko kostalde hartara berarekin batera joatea izan zen lehen eginkizuna. Gain batera igo eta itsasorantz alde guztietara begiratuz, ipar ekialderantz irla txiki bat ikusten nuela iruditu zitzaidan; poltsikoko kataloxa atera eta orduan garbi ikusi ahal izan nuen bosten bat legoara, kalkulatu nuenez; baina hodei urdin bat besterik ez zela iruditu zitzaion moxal beilegiari, zeren eta, bere herriaz gain besteren ideiarik ez zuenez, urrutiko gauzak bereizten ezin izan horretan hainbeste jardun dugunok bezain iaioa.
‎–Bai, hil zen; baina nekaldi luzea jasan ondoren, eta guk ere ikaragarri sufritu genuen berarekin batera. Gaueko hamarrak aldera bere senera etorri zen; gu ohe alboan eserita geunden; begiak ireki bezain laster, Petxorini deika hasi zen.
2013
‎Gorpua etxera ekartzen ere ez ziren molestatu. Bere izendun plaka bat Galdakaoko hilerrian dago, berarekin batera gerran hil ziren hainbaten ondoan. Batzuetan pentsatzen dut ez dela egia gorputzak hara eraman zituztela, eta gure aitaren hilotza ez dagoela han lurperaturik.
‎Zetazko galtza beltzak janzten zituen eta kasaka moduko blusa morea, hau ere zetazkoa, larruzko bota beltz luzeak zeramatzan, ia belaunetaraino ailegatzen zitzaizkionak. Builaka ari zen, saltoka geratu gabe, batera eta bestera, esku batean vodka botila bat zeukan eta bestearekin pistan dantzan ari ziren emakumeei heltzen zien eskutik, besotik, lepotik eta berarekin batera jirarazten zituen. Batzuetan, oihu ozenez lagunduta, kukubilko jartzen zen zango bat luzatuz eta bilduz, segidan beste zangoarekin gauza bera egiten zuen.
‎Biak ageri ziren biluzik eta menekotasunez begiratzen zioten mozkor itxura zuen Rasputini. Pankartarik handienean Neguko Palazioko logela bat ikusten zen, eta bertan Alexandra tsarina azaltzen zen biluzik, ohe gainean belauniko jarrita, eta berarekin batera, txortan egiten, Rasputin azaltzen zen, biluzik, esku batean vodka botila zeukala. Rasputin irribarretsu azaltzen zen eta tsarinari larrua jotzen zion, atzetik, zakur bat balitz bezala.
‎Goiko erreserbatu horiek, oso garestiak omen dira, horietako bakoitzean edariak, janaria eta ohe handi bat omen daude dena prest gozatzeko. Erreserbatura igotzeko eskaileretan hasi omen zen Rasputin arropa eranzten eta berarekin batera zihoazen bi dama haiei esan omen zien biluzten hasteko eurak ere.
‎Mutilzahar zaharra. Bakarrik bizi zen, berarekin batera amilduz zihoan etxe batean. Herriko irteeran topatuko duzu gura baduzu.
‎berak erabakitako jokabideaz arriskuan ipini baitzituen besteak: zer jazoko zen baldin eta erasotzaileak, Paularen jokabide zuhurgabeagatik, ikastetxean atzera sartu eta, berarekin batera, beste ikasle batzuk eroan izan balituzte, gero akabatu eta edozein bide bazterretan uzteko??
‎Nire erantzunak irri motz bat eginarazi zion, eta berarekin batera irri egin zuten, orobat motz, gainerako mahaikideek.
‎Bixente Tabernari ere ez diot denbora guti kendu Iruñeko plano zaharretan lekuak kokatzen. Ez dut, ezta ere, ahanzteko Txema Larrearen eta, berarekin batera, Bilboko tropa guztiaren arnasa urruna. Ezta anai arreben. Xabi, Patrizia, Jon, Natalia, Pablo, Gilen?
‎eskuizkribuaren segida nahi du Agerrek. Hondar egun guztietan berarekin batera bidaiatu da esperantza hori. Inork ez du orain oporrik uzten ahal.
‎Gela horretantxe zegoen Darcy andereñoa gonbidatuei abegi egiteko, eta berarekin batera Hurst anderea, Bingley andereñoa eta Londresen Darcy andereñoarekin bizi zen dama ere hor zeuden jesarrita. Georgianak oso harrera gizatsua egin zien; alabaina, lotsa lotsa eginda agertu zen haien aurrean, eta, lotsa hori herabetasunetik eta gauzak txarto egitearen beldurretik etorri arren, erraz ulertzekoa zen beren burua jende xeheagotzat zutenek Darcy andereñoa harro eta barrukoia zela pentsatzea.
‎alde batetik, izan ere, begi onez ikusten zuen bere jokabidea –zer ziren, bada, militar haiek, hiltzaile harroputz batzuk baizik, irainak eta irainen gaineko irainak merezi zituztenak? –; bestetik, baina, ama nagusiaren argudioak nagusituko zitzaizkion apurka, baita halako errudun uste bat ere... berak erabakitako jokabideaz arriskuan ipini baitzituen besteak: zer jazoko zen baldin eta erasotzaileak, Paularen jokabide zuhurgabeagatik, ikastetxean atzera sartu eta, berarekin batera, beste ikasle batzuk eroan izan balituzte, gero akabatu eta edozein bide bazterretan uzteko...?
2014
‎Denen aitzinean zertan ari ziren kontatu nahi ez eta, azkenean, Asanbladako presidentea zen Abelardo Elgea gasteiztarra hartu eta tunela erakutsi zioten. Zuloa ikusita, berehala apuntatu zen bera ere planera, eta berarekin batera beste lagun batzuk.
‎Komunerantz abiatu naiz korrika, eta pentsatu dut ez nintzela helduko, baina ailegatu naiz, eta, segundo bategatik izan ez balitz, korridoreko alfonbran egingo nuen oka. Baina heldu naiz, eta zulotik behera joan da ez dakit nondik datorren behazun horixka, eta berarekin batera nire barruan dagoen ekaitzaren zati bat. Eta horrela jarraitu dut ez dakit zenbat minutu luzez, itsasoa botaka.
‎Baina A ren bizira heltzean, S k uda ekarri zuen berarekin batera, eta eguzki printzaz, bizi izpiz busti zuen A ren mundua.
‎1861ean, familia osoa Varsoviara aldatu zen, bertan ari baitzen mamitzen, gero eta azkarrago, erresistentziazko mugimendu nazionalista, 1863ko matxinadan gauzaturik porrot egingo zuena. Horren ondorioz, Apollo atxilotu, eta Vologdara erbesteratu zuten (Errusiako ipar ekialdea), emaztea eta lau urteko seme bakarra berarekin batera eramanda. Ama berehala hil zitzaion, eta aita lau urte geroago; hortaz, osaba kontserbadore baten tutoretzapean gelditu zen Jósef, hamaika urteko haurra zela, eta lehenengo aldiz joan zen eskolara.
‎Basoak geldi geldi zeuden; begira zegozkigun maskara bat bezala, astun, espetxeko ate hertsiak bezala; ezkutuko jakituriaren, pazientziazko aditasunaren eta isiltasun mukerraren jabe izateko aire batekin. Errusiarra azaltzen ari zitzaidan ez oso aspaldi jaitsi zela Kurtz ibaira, berarekin batera ekarriz aintzira horretako tribuaren gerlari guztiak. Zenbait hilabetez egona omen zen kanpoan, bere burua adoratzeko, pentsatzen dut?, eta ustekabean jaitsi omen zen; itxura zenez, ibaiaz bestaldean edo ibaian behera sarraldi bat egiteko asmotan.
2015
‎Kazetaritza ikasten zebilen. Handik hiru astera Collado Villalban emandako errezitaldian biok lakio beltzak jantzi genituen, eta hitz sentitu batzuen bitartez, arrebari eta berarekin batera hildako beste 191 pertsonei dedikatu zizkien Schumannen lied horiek guztiak nire pianistak.
‎Eta kezko ideiak izan litezke bukatzea ezinezkoa den esaldi perfektuegi bat, parabola matematiko baten pareko; izan liteke Brahms-en biolontxeloarentzako sonata bateko beherengo notaren marruskadura grabea gogorarazten duen berba bat; edo akaso izan liteke sentsazio bat, saihetsen posizioaren araberakoa esaterako, edo segun zenbat bustitzen dizkidan arnasak barruko paretak: izan litekeelako arnasa besterik barik hartzea eta zuzenean joatea gora eta behera, bertigorik bako igogailua legez; baina izan litekeelako, aitzitik, arnasa hartu eta berarekin batera jostea zure kontzientzia, eta horrela, arnasa nora doan sentitzea, laringeko paretetatik transpiratu eta erraietaraino zelan hedatzen den antzematea, tantaz tanta; ihintza belarraren gainean datzan moduan, ia ia izatera heltzen ez den laztan izoztu batez.
‎Zutitu eta leiho ondoan geratu zen galtzerdi gorrixkarekin eskuetan, aldez senarragandik ihes egiteko, aldez orain ez zitzaiolako axola faroari begira egotea, senarra zelatan eduki arren. Bai baitzekien senarrak burua biratu zuela, berarekin batera; berari begira zegoen. Bazekien pentsatzen ari zela:
‎Horra hor Jose kuttuna, Jose aspaldikoa. Eta berarekin batera, Jakobek bere bi bilobak ere ezagutu eta bedeinkatu zituen:
‎Barre algara bat egin zuen gero. Eta nik, astiro astiro, negarrari utzi, irribarre egiten hasi, eta barre zantzoka amaitu nuen, berarekin batera jarraitu ere. Negar eta barre, kaka berde.
‎Gero, hura ere agurtu, niri berriro ere eskerrak eman, eta une batez ingurumarira begira geratu da. Eta, berarekin batera, Nada. Aitaren atzealdean erdizka ezkutatua.
‎Zer adostu zuten hor? Zer paper jokatu zuen hor Azpilkuetak, eta berarekin batera Piarres Nafarroakoak, bi urte lehenago kartzelan hildako mariskal mitikoaren seme eta errebeldeen buruzagi militarrak, eta haren anaia Frantzisko Nafarroakoak, Orreagako prioreak, edota Migel eta Joanes Jatsuko anaiek, biak Azpilkuetaren ahaideak (San Frantzisko Xabier beren anaia gazte guztiz ezaguna bezala). Nola negoziatu zen amnistia hori?
‎Horrekin batera, Anjelmarik, ni baino apur bat lehenago apaiztegia utzitako lagun batek, bizilekua aurkitu zidan berarekin batera Paris X distrituan. 200 Otis Mygatt kaleko Buzenval Pensionnatean.
‎Abuztua amaitzear zegoen. Abuztua, eta berarekin batera, Errusian pasatako udaberri usaineko uda. Laster batean, irailak udazkeneko haizea ekarriko zuen, berotasun aspertu batez betea, euriaren hazi.
‎Gogo txar nabarmenez, mahaitik jaiki eta bakoitzak bere txapel eta zamarrak janzteari ekin zion. Jatetxetik irteterakoan, Alegriak berarekin batera azkena geratzeko modua bilatu zuela konturatu zen Kepa. Hamaikagarren zigarroa erretzen ari zen, serio.
‎Nahiz eta Teodora agurrik esan gabe agurtu. Nahiz eta ez jakin Izaskunek zer erantzungo zion, bidaia hura berarekin batera egin zezala eskatzen zionean. Berak ere bidaia hura bakarrik egin nahi ez zuela esaten zionean.
‎Instrukzioan astebete eskas egin eta, fusil banarekin kamioi batean sartuta, borrokara eraman zituzten lehen egunean bertan. Ugalde astapotroa ere han zen, berarekin batera. Errezil aldeko mendi zoko batera iritsi eta sasi artean ahal zuten moduan babesteko agindu zien Saseta kapitainak.
‎Urtean behin Adonis jainkoaren irudizko hiletak egiten zituzten emakumeek, lantu, dantza eta hileta kantuekin. Hiru egunetako festak izaten ziren eta jainkoarekin elkartzea, jainkoaren hiletak eta berarekin batera berpiztea ospatzen zen bertan. Berpizte hau ontzietan landatutako landareekin adierazten zen.
‎–Ez, eta gainera ohera bueltatu behar dugu?, esan du Josunek altxatuz, eta berarekin batera altxatu dira gainerako neskak.
‎Eta horrek egiten du handi nobela, gizakiaren kezkez ari dela, kezka unibertsalez. Den denok ari gara geure bizitzan balea zuriaren atzetik, balea zuriaren atzetik amore eman gabe eta ondokoei sinistu gabe; eta azkenean, aurkitzen dugunean, berarekin batera eramaten gaitu hondora.
‎Euskal nazionalismoaren funtsa eta motorea zein den galdetzen badugu, euskara dela izango da jasoko dugun erantzun ia bakarra. Izan ere, euskara euskal nazionalismoaren ikurra da, baina, berarekin batera, lurraldeak ere (lurralde jakin baten bizitze hutsak) paper erabakigarria jokatzen du, eta hau ostenduta geratu izaten da, ikurra den euskararen papera ez beheratzearren. Lurraldearen garrantzia, ordea, ezinbestekoa da, nazionalismoa helburu politikoak bilatzen dituen mugimendua baita eta helburu horiek zabalgarri egin nahi izaten baitizkio normalean (ez beti) lurraldeko biztanleria osoari.
‎Nazio ikuskera desberdinei dagokienez, orokorpen batzuk egin daitezke, baina ez dira nahikoak nazionalisten arteko desberdintasunak azalarazteko, gaur eguneko nazionalismo motarik jarraituena (hizkuntza lurralde nazionalismoa) zenbait aukera politikok bereganatzen du eta. Nazionalistak gehien banatzen dituena, ordea, ikuspegi politikoa da (ideologia, jarduera eta tresna politikoak, helburu politikoak...) eta, berarekin batera, nazio ikuskera.
‎Aipuok iruzkintzen hasita, esan dezagun egia dela 1976an eginiko apustuari esker euskara hutsezko esparruaren aldeko hautua berretsi zutela euskal prentsan, prentsa diglosikoaren proposamenak berarekin batera zekarren kale itsurako bideari aurre eginda. Dena dela,, apustu historiko hartan sustraitzen dela gaurko aberastasuna?
2016
‎Gailu bat erosten duzunean argibideak etorri ohi dira berarekin batera.
‎Kaskarin eta buru huts samarra eta, oharkabean, krudela zela, hori ere ezin ukatuzkoa zen. Ez al nuen gogoratzen nolako aurpegia jarri zion Bruno gizajoari, berarekin batera jokatzean, Desirée Baggioli eta Claudio Montemezzo bikotearen kontrako errebantxako partida ospetsu hura galdu zutenean. Batez ere berak galdu zuen partida, eta ez Brunok, egin zuen huts bikoitz mordoarekin (hiru behintzat game bakoitzean).
‎EZPAINETAKO kafe arrastoak ehunezko ahozapi zuriaz garbitu ondoren, aulkitik altxatu eta liburu azokara bere kasa joango zela esan zien berarekin batera Frankfurtera bidaiatutako lau poetei eta Etxepare Euskal Institutuko zuzendari andereari, Maite Odriozola aktore beterano ezaguna. Emakume luzea eta argala zen, eta oso serioa, irribarre guztiak bere bizitzan parte hartutako komedia ugarietan agortu balitzaizkio bezala.
‎e) Euskal Herrian protestantismoaren errotze sendoago bat ziurtatzea ondo legoke, noski, ez bakarrik, sekta historiko nafarzalearen jarraitzaileek uste duten bezala, arrazoi politikoengatik, edo hori dela medio euskara hizkuntza ofiziala bihur zitekeelako, baizik eta, batez ere, protestantismoak alfabetzatze programa sakon bat ekarri ohi zuelako berarekin batera, ez zituena hartzen bere baitan gizonezkoak soilik, baizik eta baita emakumezkoak ere. Eta hori funtsezkoa da XVIII. edo XIX. menderako Jane Austen edo Brönte ahizpa euskaldun batzuk izan nahi baditugu, Bizenta Mogel baino ausartagoak, eta idazle hobeak?
2017
‎Bat batean, berriro hasi zen airatzen gaitzeko jauziekin, tematua bezala naturaren legeak bortxatzera, zangoak hegal bihurturik airean gora hegan partitzera. Gorputz pipiatu eta zaildu harek ezagun zuen arimak zerabilèn borroka haragia beragana tiratzeko eta berarekin batera meteoro bat bezala ilunpetara oldartzeko. Arimak gorputza gora pusatzen zuen, baina gorputza, airean luzaz egoteko gauza ez izaki, berriro erortzen zen lurrera, eta orduan arimak berriro ziztatzen zuen gorantz, gupidarik gabe, apurtxo bat gorago aldi bakoitzean, baina gorputz gaixoa beti lurrera jausi, hatsantua.
‎Urtaroen hurrenkera erritmikoa, munduaren gurpil jirakaria, Lurraren lau bazterrak eguzkiak txandaka argituak, ihesi doan bizitza, berarekin batera egiten dugun bidaia... Gauza horiek guztiek berriro bete zuten nahigabez nire barrena.
‎Malkorrean, trebezia falta zuen neskak. Harriaren izaera bikoitzaz jabetzen ari zen, aldi berean lagun eta etsai; oinen sostengu eta eskuen euskarri, bere izaera bizigabeari eusten zionean, eta ibiltaria berarekin batera amiltzeko gauza, edo beheragokoarendako jaurtigai, bat batean bizidun bilakatzean. Eskola beldurgarri hori zerabilen, izerdi betean eta mihi mehea ahotik kukuka, esku zango zalantzatiak atxikigailu bila aurreratzen zituen aldiro.
‎Esango dizut zer egingo dudan, esan nion?. Datorren igandean zortzi Sam Gaddis kanpainako lehen speech a botatzera irteten denean ni ere hantxe igoko naiz berarekin batera plataformara. Nire babes moral guztia duela, horixe esango dut.
‎Ez zegoen berogailurik kafetegian, eta Martinsek txandaka berotzen zituen eskuak sasi kafe katiluari helduz, konta ezin ahala katilukada. Normalean nire gizonetako bat zegoen berarekin batera, baina hogei minutuoro edo txandakatzen nituen, gutxi gorabehera. Ordubete baino gehiago pasatu zen.
‎Baten batek bere buruari su eman eta Francoren gainera salto egin zuela ere kontatu zigun Mikel Arratibelek, diktadorea berarekin batera erretzeko asmotan.
‎–Urge for going?. Kaleko trafikoari isiltzeko eskatu nahi diot une honetan, eta berarekin batera entzun. Ezer esan gabe, entzun.
2018
‎Barre egin zuen, eta, beste apur batean pentsatu ondoren, berriro egin zuen barre. Neuk ere barre egin nuen, berarekin batera. Sorbaldarekin ukitu, eta esan zidan:
‎Leteri eman zion giltza eta beste talde batengana joan zen irakaslea. Urduri zegoela nabaritzen zen, ardura asko berarentzat eta berarekin batera joan zen beste irakaslearentzat. Bazekien erlaxatu egin behar zela, gauzak beste modu batera hartu behar zituela, disfrutatzeko tartea ere hartu behar zutela, baina une hartan bidaia hura erokeria hutsa begitantzen zitzaion.
‎Zergatik lagundu dio kontzertu aretotik ihes egiten? Zer dela eta sartu da berarekin batera auto hartan, hiltzaile bat atzetik duenean?
2019
‎Elkarrizketetan haurrak tarteko direnean, euskara gehiago erabiltzen da. Datu honen aurkia da etorkizunari euskaraz egiten zaiola, baina berarekin batera darama, nagusien, hizkuntza, eta beraz prestigioduna, erdara izatearen ifrentzua.
‎Trikiren antzinako lagunetatik ere ez zen inor geratzen; berarekin batera drogen munduan sartutako adiskide haietatik bakar bat ere ez. Machorekin hil zen kuadrillako azkena.
‎Paulineren irribarre xume bat nahikoa da Floriane zutitu eta, berarekin batera, etxera bidean jartzeko. Pauline, metro batzuk egiten dituelarik, gelditu egiten da:
‎Inaxioren ohartarazpenak are urduriago jartzen du Manuel. Oraingo honetan, armak biltzen dituen zapiari atxiki eta, ezpondaren ertzerantz gorputza arrastaka aurreratuz, berarekin batera darama, armak ezker aldean eta esku eskura gelditu arte. Bere babesa, haritza, hortaz, pare bat metro atzean utzi du, bere burua benetako arriskutan jarriz.
2020
‎Honela, egun ez da zaila imajinatzea ehiztari batek Afrikako erdialdeko oihanetan gaixorik dagoen animalia bat ehizatu," basa okela" hori errepide bazterrean saldu, hiriburura bidean doan funtzionario edo enpresari batek erosi, etxean jan, eta ordu gutxitan nazioarteko bilera batean Europa iparraldeko, Amerikako edo Asiako ekialdeko hainbat herritako beste politikari eta enpresariekin tertulian aritzea. Eta berarekin batera, oihanean gaixo zegoen animaliak zekarren gaitza Afrikatik mundu osora egun gutxitan zabaltzea. Halaxe gertatu zen duela hamarkada bat pasa SARS gaitzarekin, ordu gutxitan Asiako merkatu batetik mundura zabaldu baitzen.
‎Hau da, ea errailez aldatu gabe berriro ere trenari abiada eman eta zuzen zuzenean amildegirantz jarraituko dugun, edo errailez aldatu eta benetan iraunkorra izango den etorkizun ezberdin baterantz abiatuko garen. Edozein kasutan, eta zientzialariek diotenaren arabera, hamarkada honetan hartzen ditugun edo hartzen ez ditugun erabakiek baldintzatuko dute, onerako edo txarrerako, planetaren eta berarekin batera belaunaldi berrien etorkizuna.
‎Alabaina, nahita galdegin dio, Teresa atarian ikusi duelarik, Matilderentzat Martinek Paristik bidalitako gutuna etorri baitzaio gogora. Kontzientzia karguak akuilatzen du tarteka; zazpi urte dira Martinek bidali zuela, berariaz eskatuz Luisaren bitartez helarazteko; Esteban hil zenean, baina, berarekin batera galdu zen eskutitza. Migueli aspalditxo esan zion bilatzen ahalegintzeko, Teresari ematea pentsatuta zeukala, noizbait agertuko balitz.
2021
‎Modernoa izateko ezinbestekoa zen arrazoi zientifikoa fedearen gainetik jartzea, norbanakoa estamentuen gainetik, aurrerapen dinamikoa estatismo kontserbadorearen gainetik. Ilustrazioa dugu horren adierazle zuzena, eta berarekin batera emantzipazio pertsonalaren zein kolektiboaren aldeko ideologiak. Aurrerabidearen leloan, etorkizun hobea eskatzen zen guztiontzat.
‎Ez da etorkizunik geratzen eta mundua ezabatzen ari da. ...e bihotzera doakizun odol horren antzera; zure betazalak altxatzen direnean ere, gauzak ez dira zuregandik bereizten, hortxe daude, agerian eta bizitzarik gabe, amets batean bezala; munduak bere trinkotasuna galtzen du, zure barnean murgiltzen da; zurbilduz doan eta itzali egingo den dirdai motela baino ez izan arte mehetzen da; etorkizuna unearen mugiezintasunean uzkurtzen da; laster ez da izango berarekin batera gertatzen den orainaldia baino; ez da denborarik izango, ez da mundurik izango, ez da inor izango. Dantzan zenbiltzan zu, nire kontra estututa, eta jadanik hasi zen bilbatzen zure hilzorirantz naraman lotura; jadanik zure bizitzan sartu nintzen, egunen batean zure heriotzaren atarian geratu ahal izateko, bakarrik eta nire gogoz bestera.
2022
‎Aspaldi ilundu du. Michel berokia janzten hasi denean, joateko garaia dela ulertu dute guztiek eta berarekin batera altxatu dira.
‎Findu egin du aukera denborarekin, birekin geratu arte. Lehenengo avatarrak bere burua islatzen du fidelki, bere aurpegiaren eskaner batetik abiatua baita, eta berarekin batera zahartzeko programatuta dago, astiro eta sotilki, traizioan. Ezagunekin topo eginez gero, hauek laster identifika dezakete izenari begiratu beharrik gabe.
‎Harekin egon den azkenekoetan Elisak ez du hala deitu. Beharbada, berarekin batera atera den gazteagatik egin du. Edu ez ohi da izenez oroitzen baina honena bai, auskalo zergatik, etorri zaio gogora:
2023
‎Ezagunen bati, berarekin batera semaforoari itxaroten dagoen baten bati onargarria irudituko zaio: AEK k zerbait txarra egingo zuela, ez dagoela su gabeko kerik.
‎Ingurumariari begiraturik, pausoa azkartu, eta alboko atetik desagertu zen. Eta, berarekin batera, Gabriel eta biok, elurretan kasik irristaka.
‎Rodrigok zekien hori guztia. Beldur naiz berarekin batera datu gehienak ere ez ote diren galdu, edo esku ilunagoetara pasa.
‎–Ez daukat denbora askorik –erantzun diot, baina berarekin batera hasi naiz oinez. Barru barruan bere barkamen eskea entzuteko desiratzen bainago.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
bera batera eraman 6 (0,04)
bera batera joan 4 (0,03)
bera batera altxatu 3 (0,02)
bera batera amildu 2 (0,01)
bera batera atera 2 (0,01)
bera batera beste 2 (0,01)
bera batera egin 2 (0,01)
bera batera ekarri 2 (0,01)
bera batera senar 2 (0,01)
bera batera auto 1 (0,01)
bera batera azken 1 (0,01)
bera batera barra 1 (0,01)
bera batera belaunaldi 1 (0,01)
bera batera Benito 1 (0,01)
bera batera berpiztu 1 (0,01)
bera batera bidaiatu 1 (0,01)
bera batera birrindu 1 (0,01)
bera batera datu 1 (0,01)
bera batera droga 1 (0,01)
bera batera Eider 1 (0,01)
bera batera elkarte 1 (0,01)
bera batera emantzipazio 1 (0,01)
bera batera entzun 1 (0,01)
bera batera erre 1 (0,01)
bera batera eseri 1 (0,01)
bera batera eztanda 1 (0,01)
bera batera Frankfurt 1 (0,01)
bera batera galdu 1 (0,01)
bera batera gerra 1 (0,01)
bera batera gertatu 1 (0,01)
bera batera hasi 1 (0,01)
bera batera haur 1 (0,01)
bera batera hil 1 (0,01)
bera batera igo 1 (0,01)
bera batera ihesi 1 (0,01)
bera batera irlandar 1 (0,01)
bera batera irri 1 (0,01)
bera batera jabe 1 (0,01)
bera batera jarraitu 1 (0,01)
bera batera jirarazi 1 (0,01)
bera batera jokatu 1 (0,01)
bera batera josi 1 (0,01)
bera batera kanta 1 (0,01)
bera batera kantatu 1 (0,01)
bera batera laurehun 1 (0,01)
bera batera lurperatu 1 (0,01)
bera batera meteoro 1 (0,01)
bera batera mila 1 (0,01)
bera batera negar 1 (0,01)
bera batera ni 1 (0,01)
bera batera Paris 1 (0,01)
bera batera Piarres 1 (0,01)
bera batera plataforma 1 (0,01)
bera batera polipo 1 (0,01)
bera batera semaforo 1 (0,01)
bera batera sidekar 1 (0,01)
bera batera telebista 1 (0,01)
bera batera unibertso 1 (0,01)
bera batera zahartu 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia