Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 19

2002
‎Bere ile luzea askatu, eta berriro bildu zuen motots batean. Gorrixka, nahasia eta bizia; su ilea, Irenek berak sarritan errepikatzen zuen bezala. Ileaz zegoen, hain zuzen, harroen:
2006
‎Monotonia hausteko zenefak Zenefak oso baliabide interesgarriak dira etxeko edozein espaziotako hormak apaintzeko. Oro har, kolore edo diseinu berak sarritan ezartzen duen monotonia saihesteko balio dute, baita gainazal berean eremu desberdinak banatzeko ere. Diseinu modernoek garai bateko zerrenda zuzenekin zerikusi gutxi duten zenefak dituzte, bereziki biniloak ematen dituen aukerei esker.
2008
‎baina, bestetik, euskararentzat ere zeregin guztiz garrantzitsua gorde nahi zuen, etxean eta euskaldunen artean. Esaterako, Goienetxek berak sarritan erabiltzen zuen euskara plaza-gizon aritzean, eta, halaber, euskaraz idazten zuen, eta, pentsatzekoa da irakurri ere egiten zuela. Dena den, ez du garbi uzten euskarak zein leku lukeen eskolan bertan eta gainerako gune ofizialetan.
2011
‎Eta berak sarritan so egin zuen barrurantz, alde egin ahala, egundo baino zurbilago, ea zer uste genuen galdetzera ausartuko ez balitz bezala. Gero, atea zarratu zen eta ez genuen gehiago ikusiko.
2013
‎Amabitxi zendu zenean, apiril hartan, bederatzi urte nituela, etxeko salan eduki zuten hilkutxa, lau zuziren erdian. Senide guztien isilean, berak sarritan altzoan izaten zuen Ama Birjinaren alabastrozko irudi bati kandela negarra isuri nion begietan, tak eta tak. Bi argizari tanta haiek, begiak estaliz amabitxiren begi itxiekin bat etor zitezen, agur esateko modua izan nituen.
2015
‎Testua elkarrizketa modura dago eratuta, Ernazimentuan hain ohikoa eta modakoa zen estilo klasikoari segituz; Erasmok berak sarritan erabili zuen bailabide hori (ikus, adibidez, bere Kolokioak) eta, gogora dezagun, Tomas Morok ere modu berean idatzi zuen bere Utopia (1516). Protagonista nagusiak bi dira, Julio, berriki hila eta zeruan ate joka dabilena, eta San Pedro atezaina, sartzea debekatuko diona; bion arteko elkarrizketan Julioren bizitzaz arituko dira, zerura sartzeko egin dituen merituak edo demerituak aztertuz.
‎ELA (a) izenarekin legeztatuko zen 1977an. Argitu behar da talde hura eladioena bezala ezagutua izan bazen ere —ELA berak sarritan jaurti zien goitizen hori, ia laido gisa, haiengandik bereizteko ahaleginean—, Leioakoen eta eladioen artean ez zela jarraitutasun osorik izan, ezta gutxiago ere: ESB alderdia osatu zuen taldeak 1974an eten zuen harremana Bontzoarekin (Anabitartek geroago harreman hura berreskuratu bazuen ere); alderdi berriak hasieratik egin zuen ELA ofizialaren alde eta ez zion inolako babesik eman Leioako operazioari.
2016
‎Kultura horrek osatzen duen komunitateak, gero, baliabide eta tresna propioak ditu autoeraketa horretan sakontzeko. Bestela, erreserba batean irautera kondenatuko du bere burua eta desegin egingo da denborarekin, historiak berak sarritan erakutsi digun moduan.
2017
‎Isidro Zaratiegi nire nagusia zen bulego hartan eta halaxe segitzen du gaur ere, beste guztiak adinarekin batera postuetan ere gora joan arren bera arduratu baita ni betiko, auxiliar? maila kaxkarrean eduki nazaten; Kasedakoa da berez Zaratiegi, eta erreketeen seme, biloba eta birbiloba, berak sarritan gogorarazi ohi duenez; nik ulertu ezin nuen gorrotoa zion euskal usaineko edozeri, beharbada gerrarik egin ez zuen lehenengoa zelako lau belaunalditan, eta horren ordezkotzat izango zuen agian, euskaldunen gerra?, berak esan ohi zuen moduan. Garaitsu hartan tiroketa batean polizia bat eta ETAko bi hil ziren, eta Fraga Iribarnek, bi eta bat ari gara irabazten?
‎ren izana hobekien islatzen duen artea. Izan ere, bizitzak berak sarritan obra erraldoi baten itxura du, eta obra ederrenek bezala, badu tragediatik eta badu komediatik. Obra horren zati garrantzitsuenetariko bat boterearen tirabirek betetzen dute, hau da, politikak.
2018
‎Hiztun aparta da, zorrotza, grafikoa eta koloretsua aldi berean, eta hitzetik hortzera jaulkitzen ditu umore zipriztinak, gozoak nahiz pozoitsuak, zilarrezko erretiluan zerbitzatuak betiere, berak sarritan erabiltzen duen esaerari helduz. Erretorikoki ukatzen du politikari, eta gizon?
‎Martak berak sarritan gogoratzen du bere desleialtasuna. Eszitatu egin da oroitzapenarekin.
2019
‎Baina, ondo pentsatzen hasita, egiazko errealitatea izan ote zen, ala amets egin zuen? Egia esateko, berak sarritan egin zuen diru pila batekin amets. Baina, zer zen, bada, beretzat diru pila?
‎Besteak beste, Altunaren eta Aimar Olaizolaren falta sumatzen da, baina euren enpresek beste torneo batzuetarako dituzte erreserban. Ezkurdia eta Zabaleta bikote sakandarra Sanferminetako Torneoa irabaztetik datoz, eta Zabaletak berak sarritan esana du Ogeta bere frontoirik kuttunetakoa dela, oso ondo doakiola eta nahiz eta sarritan Gasteizko Andra Maria Zuria Torneoa irabazi, aurten ere torneoa lortzeak ilusio handia emango liokeela. Badirudi ostiralean Ermuan eskuin eskuan sentitutako oinazeak gainditu dituela –Etxarrengoak oraindik ez zekien azaltzen beroketan zer gertatu zitzaion, baina baliteke takoetan burbuila bat sortu izanak eragin ahal zituela oinazeak– eta bihar Azpeitian Olaizola II.arekin batera Altunaren eta Albisuren kontra jokatuko duen partidarako prest egotea espero zuen, eta, jakina, Gasteizerako zer esanik ez.
2020
‎Alde batetik, Lacoste ezkonduta egotea ez zan iñundik ere garantia bat: horrelako iritzi xinple baten kontra mintzo ziran Pierre' ren buruan aski gora estadistikak, herriaren esanak, filmak, eta konfesionalean Pierre' k berak sarritan entzundakoak. Elsa' ren beraren iritzi lotsagabe hura joera berekoa zan:
‎Oteizak berak sarritan aipatzen zuen Neolitoko euskal gizaki haiekin begi harremana sortzeko gaitasuna zutela iruditu zitzaidan. Azkenean, Oteizaren gizaki hari aurpegia jarri niola pentsatu nuen.
2021
‎Ama Teresak berak sarritan kontau izan deusku aitak zer egin eutsan gau baten. Oheratzeko orduan, aita joan zan, eta ama be joatekoa ei zan.
2022
‎–Ai, Arantxa. Maiak berak sarritan esaten duen bezala, ez dago ikusi nahi ez duena baino itsuagorik. Goazen, bidean kontatuko dizut.
2023
‎Vincent kexu izaten zen Theok berari komeni zitzaionean bidaltzen omen ziolako dirua; baina, ez zuen esaten berak sarritan garaia baino lehen eskatzen ziola dirua eta itundutakoa baino gehiago eskatzen ziola maiz. 1885eko urtarrilaren 24an (393) Nuenendik bidalitako gutunean Vincentek Theori esaten zion asko eskertuko ziokeela Paul Renouerd en marrazki baten ilustrazioa ekarriko balio; ilustrazio horretan Lyongo ehuleen greba bat agertzen zela.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia