2008
|
|
Hartan, baina, markesa anderea eta aita kalonjea ziren jakitunak, eta Reginak ez zuen haien esanetara jarri besterik egin, haiek markatu eta finkatutako norabidean. Egun batean, ordea, Nataliaren gelan sartu ez beste. Natividadek emana zion ahizpa zaintzeko agindua,
|
berak
hirira joan behar zuen eta, egitekoren bat egitera?, haren begiradarekin topatu zen: Nataliak zurbil zurbil zuen aurpegia, izerdi hotzak hartua bezala, azala hezurrei itsatsia, halako eran, non, materiaren egitura hartan, begiak, betinguruak are handiagotuak, heriotzaren eremuan argizko bi iturbegi bizi?, guztiz nabarmentzen baitziren; bi begi baino gehiago, ordea, bi garrasi ziren haiek, isilak bezain ozenak, haragi setiatuak jaurtiak, erreboltatik zutenak sufrimendutik bezainbeste; hain ziren barru barrukoak eta hain ziren haragizkoak, non nora ezean gelditu eta nora ezean jarraitu baitzuen Reginak, Natalia honela mintzatu zitzaionean, mespretxuz eta erdeinuz:
|
|
Hartan, baina, markesa anderea eta aita kalonjea ziren jakitunak, eta Reginak ez zuen haien esanetara jarri besterik egin, haiek markatu eta finkatutako norabidean. Egun batean, ordea, Nataliaren gelan sartu ez beste –Natividadek emana zion ahizpa zaintzeko agindua,
|
berak
hirira joan behar zuen eta, egitekoren bat egitera–, haren begiradarekin topatu zen: Nataliak zurbil zurbil zuen aurpegia, izerdi hotzak hartua bezala, azala hezurrei itsatsia, halako eran, non, materiaren egitura hartan, begiak, betinguruak are handiagotuak –heriotzaren eremuan argizko bi iturbegi bizi–, guztiz nabarmentzen baitziren; bi begi baino gehiago, ordea, bi garrasi ziren haiek, isilak bezain ozenak, haragi setiatuak jaurtiak, erreboltatik zutenak sufrimendutik bezainbeste; hain ziren barru barrukoak eta hain ziren haragizkoak, non nora ezean gelditu eta nora ezean jarraitu baitzuen Reginak, Natalia honela mintzatu zitzaionean, mespretxuz eta erdeinuz:
|
2015
|
|
Ostatu eta jatetxe haiek, usu, marry mill bihurtu ziren, neskame single haien eta artzainen arteko ezkontetxe. Angelek, baina, ez zuen mendira joan nahi; han bizi ziren emakume askok sekulako bakardadea bizi izana deskribatzen dute, eta
|
berak
hirira joateko aukera zuen, lehengusinaren etxean lekua egingo baitzioten.
|
2019
|
|
Saltzaileak mahaitik era horretako janzki asko hartu eta banan banan erakutsi zizkion eskribauari, eta saiatu zen haien alabantzak egiten, baina bakar bat ere ez zitzaion egokia iruditzen; bata luzeegia bazen, bestea estuegia; batean oihala lakarregia zen, bestean prezioa handiegia. Hainbat eztabaidaren ostean, eta saltzaileak eskribauari esan zion arren, ahaleginaren mugak ondotxo gaindituz, burgu maisuak
|
berak
hiri zaharrean erabiltzen zuen janzkiaren fina ez zela eskuetan zeukan haren erdia ere, azkenean ez ziren adostu, eta eskribaua ezer erosi gabe joan zen dendatik.
|