Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 39

2000
‎Baina ikasitako guztia ahalegin pertsonal handi bati esker ikasi zuen bi hilabete pasatxoko tarte hartan, inoren laguntzarik gabe, liburutegi eta hemeroteketan begiak erretzeraino lan eginez. Autodidakta izatea egokitu zitzaion, eta ez berak hala nahi izan zuelako, beste erremediorik izan ez zuelako baizik. Jendeak Lauaxeta ikusi eta entzun egiten zuen, Lauaxetak egunkaria eros eta irakur zezakeen, irratia entzun, telebista ikusi, zinemara joan, jan eta edan ere egiten zuen, ondoriozko hondakinak gerripetik hustu, lo eta amets edonork bezala, trenean edo autobusean ibili...
2003
‎Eta bada kantu bat ere: " Nire herriko apaizak semetxo bat badu, osaba esaten dio, berak hala nahi du".
‎2 Betebehar horiek guztiak borondatezkoak edo nahi gabekoak dira. Arean ere, gizakia aske dela abiapuntutzat hartuta, gizakiak betebehar batzuk bereganatzen ditu berak hala nahi duelako. Baina, era berean, jainkozko ordena honen barruan, Jainkoak berak zenbait betebehar ezartzen dizkio gizakiari, eta horrek ezin du ezer egin halakoak saihesteko.
2004
‎Joxemari Iturraldek, aldiz (Gar a, uztailak 17), alderantzizkoa zioen: nahi gabe, berak hala nahi gabe gertatu zaizkio Imanol kantariari hainbeste gauza bere bizitza motzean. Nahi gabe hil baita hain gazte, hori segurua da; nahi gabe hil baita Euskal Herritik urrun, berak nahi gabe urrunarazi baitzuten hemengo zenbaitzuek eta horrela hiltzea, desterruan bezala eta halako herrimin handi eta saminez, benetan penagarria da.
2006
‎Eskatzeko euskalduna, berak hala nahi badu, zeren gerta liteke aukeran jarri eta bestea nahi izatea. Esango nioke Osakidetzan ez daudela geldirik, ari direla pixkanaka pausoak ematen.
‎Gidari eta ideologo sozialek esaten dute kartzelak ez duela ezertarako balio. Ni nago nola konpondu lapurreten gaia, delinkuentziarena, ongi baitakit hemen ez dagoela delinkuenterik berak hala nahi duelako, delinkuentziara erortzen da lana falta duena, horixe da arazo horren jatorria. Beraz, delinkuentziaren arazoa konpondu nahi bada lan iturriak sortzeko apustua egin behar da.
2007
‎Deseroso zegoen norbait aurkeztu eta norbait horrek bi musu ematen bazizkion, aurkeztutako hura neska izanez gero. Nik ematen nizkion besarkadak motzak ziren, eta aseptikoak, berak hala nahi zuela antzematen nuelako. Eta suposatzen zen gu lagun minak ginela, konfiantza osoa genuela, eta, beraz, onargarriak behar zutela gure arteko afektu adierazpenek.
‎Diccinok zirkua itxi bazuen, ez zen izan berak hala nahi izan zuelako. Aitzitik, badakit ezinezkoa egin zela zirkuarekin aurrera egitea.
2009
‎Gandiagak barne sentimendu leherketa izan zuen nonbait Leturiaren Egunkari Ezkutua irakurtzean, eta sentimendu horretatik atera zitzaion barru barrutik olerki apasionatu hori. Liburuan sartu, berriz, Gandiagak berak hala nahi izan zuelako sartu omen zuten. Txillardegirekin idantifikaturik gertatu zen Gandiaga, liburua irakurtzean;" Zeurekin noa":
‎Aginte Judizialaren Kontseilu Orokorrak muzin egin die, beti muzin, arlo honetan dituen betebeharrei, ez baitu neurririk hartu edo proposatu gaztelania ez beste hizkuntza ofizialak Justizia Administrazioan zerbitzu eta lan hizkuntza moduan normaltasunez erabil daitezen. Ez aipaturiko Kontseilu Orokorrak ez Espainiako Gobernuak berak ere ez dute deus arautu epaile, fiskal eta idazkariek izan luketen euskara gaitasunari buruz, nahiz eta, legeriaren arabera, herritarrak eskubidea izan, berak hala nahi badu, prozedura judiziala euskaraz egin dadin.
2010
‎Ikusi egin behar nolako erreakzioa zeukan pintoreak, baina bera han ikusita poztu egingo zela pentsatzea zen logikoa. Gonbita etxera iritsi baldin bazitzaion, Nicolasek iradokita izango zen, berak hala nahi eta eskatu zuelako, bestela ez baitzeukan inolako zentzurik. Danielaren presentziak, beraz, poza eragin behar zion, harriduraz gainera.
‎Gustura esan izango nion ez neukala Axperaino joan edo sukalde afrodisiakoen beharrik igogailu hartan bertan berarekin egingo nuen guztia probatzeko eta Paradisuko Atea niretzako etxe hartakoa izan zitekeela berak hala nahi izango balu.
‎Ni iritsi naizenean, lehengo asteazkeneko irakurketaz ari ziren; baina Donald, tartetxo baten ondoren, nire Obabako lehen amerikanoa famatzen hasi da, eta ipuinaren irakurketa proposatu du. Nik ezin nuela esan diot, irakurtzeko berak hala nahi bazuen.
2012
‎Bai noski, jauna, berak hala nahi badu.
2013
‎Lady Catherine ikusi, eta Elizabethek ezin izan zion eutsi zera gogoratzeari, berak hala nahi izan balu, ordurako iloba gai gisa aurkeztua izango zatekeela haren aurrean; andereak hartuko zukeen erresumina ere ezin zuen irribarrerik gabe gogoan erabili. «Zer esango ote zuen?
‎Literatura espezializatuan eta legedian «duintasunez hiltzeko eskubidea» esaten zaio jada kasu horri. Bigarren joerak, ostera, baztertu egiten du gaixotasun terminalaren baldintza, eta, sufrimendu fisikotik harantzago joanda, pertsonak, berak hala nahi duenean, «hiltzeko eskubidea» izan behar duela defendatzen du.
‎Hala ere, gaixotasun batek harrapatu zuen ezustean azken asteetan; erorikoren bat ere jasan zuen. Oraindik Garro baserriko (Leizotz auzoa) ukuiluan txekorrak gobernatzen zituela aurkitu zuen heriotza, berak hala nahi izan zuen bezala. Bizitza osoan berarekin eraman zuen umorea ere ez zuen galdu azken eguna arte, eta horren lekuko dira azken egunetan zaindu duten erizain eta medikuak.
2015
‎Baina egun batean, berak hala nahi gabe, berri on bat gordetzen zuen gutun bat banatu zuen: bere herriko Erruki Etxeak dirutza izugarri bat jasoko zuen emari anonimo baten bitartez.
‎Itzul gaitezen gure gaira, itzul gaitezen Nafarroara. Abagune berezi bat baliatu zuen Fernando Aragoikoak bereganatzeko eta, hortik aurrera ere, katolikoen eta protestanteen arteko gerrek Espainiako erregearen interesen alde jokatu zuten beti, nahiz eta XVI. mendearen bigarren erdian aukera berri bat zabaldu independentzia berreskuratzeko, Joana Albret eta bere seme Henrikeren bidez. Baina, finean, Henrike bera ere katoliko bihurtu zen, ez berak hala nahi izanda, baizik eta halabeharrez, egoera politikoak behartuta, Frantziako jargoian eseri nahi bazuen. Zeren Parisek ederki balio baitu meza bat.
2016
‎Kontzeptu estetiko modura hartu zuen irudikatze hori, eta hala ekin zion disko berria izango zuenaren kantuen lanketari. Baina, berak hala nahi eta bilatu gabe, inolako gonbitik egin gabe, heriotzaren itzala ia etengabe inguratzen hasi zitzaion. «Hileta gehiegitara joan naiz azken bi urteotan....
‎Beharbada, nirekin egin zuen bezalaxe, bere beroki tolestatuaren gainean burua jarri eta hartuko zuen lo ikastaro amaierako afariaren ondoren, Haize Orraziaren ondotik ikusiko zituzten ozeanoa eta Donostiako hiria esnatzen eta, ukitzen duzun guztia literatura bilaka dezakezu? esango zion neskak, eta gizajoak zin egin ziezaiokeen idatziko zuela eleberri bat, idatziko zuela berak hala nahi bazuen. Pare bat hitzordu egingo zituzten eta idazleak lehen proposamenak emango zizkion, bere aurreko testuetakoak bezain konbentzionalak, eta literatura eta bizitza uztartu behar zituela esango zion neskak, niri esan zidan bezalaxe, eta hasiko zen kritikoren bat harrituta utzi duen istorioa idazten.
‎Gaitzizenen garaia jadanik gaindituta zegoela uste genuenean hara non etortzen zaigun berri bat. Etorkizuneko ikertzaileak zomorro horren atzean nor ote zegoen asmatzen holakatuko badira ere, gerok bederik ez dugu desiraturiko nortasun ezkutatzea urratuko, jarrai beza bada zirigileak ezezagun berak hala nahi dueno.
2017
‎Eta lesbiana talde batek Bilboko Santiago plazan elkarri muxu ematea erabakitzen badu, herritarrak asaldatu egiten dira. Ez direlako neskak, aizue, lesbiana zerriak omen direlako; baina Santiago plaza haiena ere bada, santuak berak hala nahi ez lukeen arren. Ni ez naiz lesbiana, edo bai, edo ez dakit zer pentsatu ere honezkero, baina animatzen ditut ezberdintzat ditugun guztiak kaleak hartzera, eta Bilbon lesbianei oldartu zitzaien gizon haren modukoak gera daitezela etxean, euren anbientean; hobeak baitira bakarrik egoteko elkarbizitzarako baino.
‎Limek iradoki zuen Martinsek artikulu bat idatz zezakeela nazioarteko errefuxiatuen laguntzarako lanari buruz, eta Martinsek bere ohizko arloa ez bazuen ere, baiezkoa eman zion. Horrek oporraldi baterako aukera emango zion eta oporraldi baten premia larrian zegoen Dublineko ustekabearen ondoren eta Amsterdameko beste ustekabearen ondoren; burutik uxatu nahian, emakumeak «ustekabe»tzat jotzen zituen beti, berak hala nahi gabe berez gertatzen zitzaizkion gauzak, adurrekoak, aseguru agenteen hitzetan. Itxura zurbila zeukan Viennara ailegatu zenean eta bizkar gainetik begiratzeko ohitura, horregatik hasiera batean susmo txarra hartu nion, harik eta konturatu nintzen arte beldur zela bat edo bat, demagun, sei pertsonaren artetik azalduko ez ote zitzaion.
‎Estatuaren etsaitzat joa zuten poesia. Beraz, berak hala nahi gabe, Estatuaren etsai bihurtua zen.
‎Hots, alderdi berri horrek ere ukan ditu buruhauste batzu... Hala nola Emmanuel Valls bere hautagai gisa onartu behar zuen ala ez, berak hala nahi eta... Denen buru ez du onartu bainan Valls hautagai izanen den tokian alderdiak ez du nehor agertuko...
2018
‎Diotenez,, alde zentral eta komun? horrek ez dauka beste taldekideek baino eskubide gutxiago, baina ezta gehiago ere; beraz, kide orok du aukera bere kontratua bukatzeko, berak hala nahi izanez gero. Alabaina, ezein langilek bere ardurak saihestu ez ditzan (alegia, polizoiaren problema esaten zaion hori eragozteko), begirale bat behar da.
‎Eta, azkenean, mutilak utzi egingo du; hori seguru. Bizitza eder bat izango zukeen aurretik, berak hala nahi izan balu. Urte baten edo biren buruan etxe txikiren batean etxezain jarduteko prestatuko nukeen.
‎Anak azken urteetan gertatutako gorabeherak aipatu zizkion, eta horrelako gauzetarako denborarik ez zuela esan zion barne amorru batek irentsita. Ez zela aita ez zen beste inorengatik kezkatzeko gauza, nahiz eta berak hala nahi izan. Aita mugitzeko gauza izango bazen, seguruenik hilerritik pasatuko ziren bisita bat egitera, baina ezin.
2019
‎100 Esanguratsuki, Homenaje a D. Julio de Urquijo e Ybarra liburuko bibliografia zehatzean ez da artikulu hori jasoko, agian J. Urquijok berak hala nahi izan zuelako (cf. Bilbao 1949).
‎bai arnasguneen garrantziaz jabetzeko da argigarri, bai ingurumen hauek zer nolako egoeran dauden jakiteko eta bai, azkenik, bide egokienari eusteko zer egin zehazteko. arnasguneak ez dira ghetto batzuk bihurtu behar; ez da kanpotik erabaki behar bertako biztanleek zer egin behar duten eta zer ez. asmoa arnasguneetatik bertatik etorri behar da eta instituzioek eta kanpoko eragileek lagundu behar diote bertako biztanleriari bere helburuak lortzen. horretarako gune horietako biztanleak beren izaeraz eta izaeraren horren garrantziaz jabetzea ezinbestekoa da: ...n kopurua hain mugatua izanik, horrezaz gainera, politika eta jabetze lan hori gehiago zabaldu behar dela iruditzen zait eta gune euskaldunen arteko loturak eta harremanak bultzatu egin behar direla. testuinguru soziokultural, sozioekonomiko eta tekniko berri honetan iraunkorrak izango diren arnasguneen egitura berria sortzeko ahalegina egin litzateke, beti ere bertoko biztanleria errespetatuz eta berak hala nahi baldin badu. ez badu nahi zergatik ez duen nahi aztertu da: arrazoi praktikoak diren, ideologikoak edo beste arrazoi batzuk.•
‎Bai, bidean, Magalik Nekane galdu zuen. Ez berak hala nahi izan zuelako; ahizpak bizkarra eman ziolako, baizik.
‎Unitate bakoitzak, bere artean eta bere baitan ezin konpon ditzakeen auzientzat baino ez du jotzen eskala honetan bere hurrengoko mailara. Eta, beti, unitate horrek berak hala nahi izanda eta dena delako auzia beste maila horretan konpontzeko zilegitasuna berak emanda.
2020
‎Edonola ere, berak hala nahi edo ez, Thomas Bernhard betiko biziko da, idazle izan nahi dutenen eredu izateko.
‎Izan ere, hemeretzi edo hemezortzi urterekin eduki izan banindu, nire ama izan zitekeen, ez dakit baina imajinatu egiten dut. Eta sekula izango ez delako, nire ama, berak hala nahi balu edo nik hala nahi banu ere, baina nik ez dut horrelakorik nahi eta berak ere ez. Lehen bezalakoa izaten naiz, batzuetan.
‎Eta hemeretzi edo hemezortzi urteetan eduki izan banindu, nire ama izan zitekeen, ez dakit baina imajinatu egiten dut. Baina ez da sekula izango nire ama, berak hala nahi balu edo nik hala nahi banu ere, baina nik ez dut horrelakorik nahi, eta berak ere ez. Eta musu eman diot, ahoan eman diot musu, eta erantzun dio berak, eta besarkatu nau, eta nintzen bezalakoa naiz ni oraindik, batzuetan.
2021
‎Azti bat ez da inoiz berandu iristen, ezta goiz ere; iristen da berak hala nahi duenean». Gandalf grisaren esaldia da, John Ronald Reuel Tolkienen Eraztunen jauna liburukoa().
2022
‎Ez absentziak, ez heriotzak berak ere, ezin zezaketen ezabatu iragana: Gastonen arrosa koloreko mantala, asunek eskutxoa erreta negarrez etorri zitzaionean zeukan aurpegiera behinola existitu ziren eta, bizi zen bitartean, existitzen jarraituko zuten berak hala nahi bazuen. Nahikoa zuen horretarako bakardadea, isiltasuna, eta altzari haiek, bere semearekin partekatu zituen gauza haiek inguruan edukitzea.
2023
‎Eliseo jauregian guti aski erakustera eman dute haatik Macron ondoko egunetan entzunen dugula, berak hautatu tenorean. Egia erran, aspaldian badakigu hori, ez zaiola hain laket berriketariekin mintzatzea, salbu berak gustukoak dauzkan zonbaitekin, berak hala nahi duelarik, arras bakan zernahi gisaz, eta berak finkatu molde batean.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia