Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 108

2000
‎Eta, neure Felisa galtzen nuela —ene haurtzain eta inude izan zena—, nola areagotu zitzaidan bertze amaren beharra —neure egiazko amarena: andere Grazianarena! —, zeren, Felisak enegan utzi zuen hutsaren betetzeko, non aurki nezakeen, bada, andere Graziana baino pertsona egokiagorik, doiagorik eta justuagorik, andere Grazianak eragin zidan urte luzeetako hutsa Felisak berak bete zuenez gero?
2002
‎Hargatik egin zidan irri, nik uste: nik bete nezakeelako, apika, berak bete ezin izan zuen ametsa, soldadutza egitekoa eta soldadu on bat izatekoa: gudari on bat, alegia; eta hargatik ere ilundu zitzaion betartea irri egin orduko, keinu harekin esan nahi balit bezala:
2003
‎Hedapen horrek, MAPAren arabera, komenigarri egiten zuen plan hori sortzea. Atzo aurkeztutako dokumentuaren helburua erreferentzia esparru gisa balio izatea da, sektoreak berak bete beharreko helburuei eta ekintzei buruzko eztabaida orokorra egiteko, administrazio publiko eskudunen laguntzarekin. “Eztabaida horretan hitza dute nekazaritza erakunde guztiek, ekoizleen elkarteek, egileek, merkaturatzaileek, banatzaileek, sukaldariek eta kontsumitzaileek, baita ikertzaile eta hezitzaileek ere”, adierazi zuen Arias Cañetek.
2004
‎Izan ere, eliteko futbolaria izatea zen aitaren urrezko ametsa, futbolari guztiena eta futbolzale gehienena bezala; hura ez zen, ordea, errejionaletik pasatu, eta behe mailetako zerrenda amaigabeak osatzen dituzten jokalari gris anonimo haietako bat izan zen, bere garaian. Horregatik, ohartu zenean edo iruditu zitzaionean nik futbolerako gaitasun aparta nuela, bizitzak bigarren aukera eskaintzen ziola bururatu zitzaion, aitak nigan bete baitzezakeen, ausaz, berak bete ezin izan zuen ametsa.
2005
‎Irtenbiderik egokiena, askotan, stand up edo stayman a egitea da. Hots, kazetariak berak betetzen du irudia kamerari begira eta, era berean, idatzitako testua esanez. Grafikoak erabiltzea, ahal den neurrian, komenigarria da kasu horietan, informazioa errazteko ikusleari eta bide batez memorian hobeto txertatzeko.
‎Substantzia horiek leku batetik bestera garraiatu behar dira zelulen beharrizanei erantzuteko. Printzipioz, animaliaren muskulaturak berak bete dezake funtzio hori, baina oso laster inefikaz bihurtuko da, eta zirkulazio aparatuak garatuko dira. Zirkulazio aparatua, izatez, fluidoen mugimendurako balio duen edozein egitura edo tresneria da, eta bere izaera animaliaren tamainarekin, konplexutasunarekin eta bizimoduarekin erlazionatuta egoten da.
2006
‎a. Alderatzen diren ondasun edo zerbitzuek helburu edo premia berak bete dituzte.
‎Microsoft en ohikoegiak diren praktika horiek monopolistikotzat hartzen dituzte bai analistek bai iraganean (Windows Media Player en kasuan) Europako Batasuna bezalako erakundeek, beren produktuak kontsumitzailearen aurrean jartzen baitituzte lehiakideekiko abantaila argi batekin: kontsumitzaile gehienek ez dute programa berririk instalatzen (nahiz eta hobea izan) sistema eragileak dagoeneko antzeko bat baldin badu eta funtzio berak betetzen baditu.
‎Alde horretatik, garatutako herrialde gehienek argi eta garbi inportatzen dituzte elikagai gordinak; elikagaiak jasotzen dituztenek, berriz, garapen bidean dauden herrialdeetatik jasotzen dituzte. Herrialde inportatzaileak bere tokiko legeria ezarri ohi du, bere eskumenen esparruan kontsumitzen diren elikagai guztiek arau berak bete eta segurtasun maila bera izan dezaten. Gaur egun, alde handia dago Estatu Batuetako eta Europako filosofien artean.
‎Sustapen Sailaren operatiboa hilaren 15ean jarri zen martxan, aerolinea ixteko agindua eman ondoren, eta joan den ostegunean, hilaren 21ean, amaitzen zen, baina ostiral gauean eta atzo goizean hegaldi bana iritsi ziren Barajasera, eta aurreikusita zeuden. Magdalena Álvarezek zuzentzen duen sailak 5.400 pertsona inguru eraman ditu 16 hegaldi berezitan eta Air Madriden ibilbide berak betetzen zituzten hegazkin konpainiek eskainitako plaza hutsen bidez. 300 pertsonak osatu dute gailua, eta 53.000 dei baino gehiagori erantzun diete. Madrileko konpainiaren aurkako 7.000 erreklamazio tramitatu dira.
‎Ministroek muturra belztu zuten, baina ez ziren ausartu kontra egitera. Montamateko baroiak berak bete zuen nire goporra:
‎Ez al da ospatzekoa? Euskara hutsezko kultur aldizkarietan berak bete ditu lehen aldikoz 50 urte.
2007
‎Behin mutuak agiriak beteta, mutuak berak bidaliko dio enpresaburuari elkartze agiriaren ale bat, eta, hala denean, erantsitako estaltze agiriaren ale bat, aurreko 3.2 idatz zatian ezarri betekizunekin. Mutuak berak bete behar dituen agiriak jaso eta hurrengo hamabost egunetan bidaliko dizkio ale horiek enpresaburuari, kotizazio kontuaren kodea adierazita.
‎Ikuspegi profesionaletik, nik pentsatzen dut beste edozein komunikazioarduradunek dituzten funtzio berak bete behar dituztela.
‎Galiziako Legeak, 2004ko urtarrilaz geroztik indarrean dagoenak, txakurrak lepoko bat eraman behar du beti, uhalaren bidez lotuta. Higiene eta osasun neurriei dagokienez, laguntza txakurrek etxeko animalientzako oro har eta “beren ezaugarrietarako” aurreikusitako neurri berak bete behar dituzte. Hala, esterilizatuta egon behar dute, pertsonei transmiti dakiekeen gaixotasunik ez izan, amorruaren aurka txertatuta egon behar dute, ekinokosiaren aurkako aldian behingo tratamenduan egon behar dute, barruko eta kanpoko parasitorik gabe, eta emaitza negatiboa izan behar dute leishmaniobra, leptospirosi eta bruzelosiaren probetan, bai eta osasun agintariek egokitzat jotzen dituzten proba diagnostikoetan ere.
‎Azpeitiko ordezkarien arteko bat orain arte udaletxeko gerentea izan da. Orain Julian Eizmendik (EAJ) gerentearen lekua berak betetzea eskatu zion Iñaki Errazkin alkateari. Udalbatzarrean azaldu zuenez alkateak, Udal Elkarteko batzordera alderdi bakoitzak ordezkaritza izatearen asmoarekin joan ziren, baina bestelako proposamen bat egin zuen Zestoako Udaleko EAJko ordezkariak.
2008
‎Benicio Del Toro aktore puertorricarra da pelikularen protagonista, berak bete baitu Che Guevararen rola. Harekin batera, aktore ugari ikusiko ditugu bertan, batzuk ezagunak, beste batzuk guretzat ez hain ezagunak, baina euskal labeleko aktore bat ere izan da tartean:
‎–Beñardo, harro nagok azken urtean egin duan aldaketaz, baina jakin ezak Nazario maiorazkoa dela eta Nazarioren esanetara egon duala, berak beteko baitu nire lekua, ni hiltzen naizenean: ulertu al duk??
‎Lan egiteko modu horrek, gainera, langileari txandak edo ordutegi aldaketak eskatzen dizkio egun edo aste jakin batzuen arabera. Adituen arabera, txandakako lanaren bi bereizketak “batera” egin behar dira, eta ezin da txandakako lanaz hitz egin, baldin eta lanpostu horiek txandaka baino betetzen ez badira (adibidez, goizeko lanaldia eta arratsaldeko lanaldia baldin badaude lanpostu berak betetzeko, baina ez bada aldatzen langileak lanpostu batera edo bestera atxikitzea). Txandakako lan bat ere ez da langile berarentzako ordutegi aldaketak dituena, baita lanpostu berak bata bestearen atzetik okupatzeagatik ere, instalazioak saturatzeko edo jendeari etengabe laguntzeko, baizik eta zerbitzuaren beste behar edo komenigarri batzuengatik.
‎Joan den urtarrilean onartu zuen Eusko Legebiltzarrak Merkataritza Ordutegien legea. Orain arte, 400 metro koadrotik gorako lokalek urtean zortzi igande eta jaiegunetan soilik irekitzeko aukera zuten, baina igande honetatik aurrera 150 metro koadrotik gorakoek ere baldintza berak bete dituzte. Horrez gain, astean gehienez ere 72 ordu eman ditzakete zabalik.
‎–Beñardo, harro nagok azken urtean egin duan aldaketaz, baina jakin ezak Nazario maiorazkoa dela eta Nazarioren esanetara egon duala, berak beteko baitu nire lekua, ni hiltzen naizenean: ulertu al duk...?
2009
‎Komisio hartzaileak berak bete behar du jasotako agindua eta komisio emailearen adostasuna behar du beste norbaiti agindua eskuordetu ahal izateko, aldez aurretik ez bazaio baimenik eman eskuordetza hori gauzatzeko; hala ere, mendeko eragiketetan dependenteak erabil ditzake, beraren erantzukizunpean, baldin eta, merkataritzako ohitura orokorraren arabera, eragiketa horiek halakoen esku uzten badira.
‎bazekien, bai, zergatik egin zion jauzi: esan nahi baita istantean ulertu zuela atsoak utzitako lekua berak bete behar zuela, antzeko aukerak behin bizitzan!; hala, neska eserita zegoèn bankua atzetik inguratu eta, haren aurrean paratzen zela, erarik abegikorrenean, betartean irri bat, urduritasunak marraztua, galdetu zion:
‎Socketatik eskaerak jaso behar baditugu (ezarpen pasiboak), aldiz, gure portua adierazten da. Bigarren kasu honetan, aplikazioak zein portu dagokion baldin badaki (adibidez, erreserbatua denean), aplikazioak berak beteko du eremua. Bestela, sistema eragileak esleitutako portu dinamiko bat bada, aplikazioak eskatu behar dio sistemari eremu horretan esleitutako portu dinamikoaren balioa grabatzeko (getsockname funtzioa erabiltzen da horretarako).
‎Hileko eguna ere aukeratu daiteke, ordaindu ahal izateko, urtean bi kuota atzeratzeko eta 12 hileko aukeran. Kreditu pertsonal bat erabiltzea Eskaintza espezifikoa oso zabala ez denez, neska lagun batzuek kreditu berezien funtzio berak betetzen dituzten irtenbideak aukeratzen dituzte: epe laburreko kreditu polizak (hiru edo sei hilabete) eta sei hilabeteko maileguak, epemugan amortizatu eta likidatu beharrekoak.
‎Edo ez, erdi tintarik ez. Betidanik baldintza berak bete behar ditu bezeroak erakundeak kreditua eman diezaion, Gregorio Izquierdo Azterlan Ekonomikoen Institutuko (IEE) Azterlan Zerbitzuko zuzendariak azaltzen duenez, baina krisiak baldintza horien atalase aldaketa eragin du. Orain erakundeak zorrotzagoak dira.
‎Horrek ez du esan nahi izendapenen eta titulazioen edukien artean erabateko korrespondentzia dagoenik, baizik eta biek ematen duten goi mailako hezkuntza parekatzea. Horrek aukera ematen die atzerritarrei beren prestakuntza gure herrialdean aitortua izateko eta Espainiako tituludunei lan merkatuan sartzeko eskatzen zaizkien baldintza berak betetzeko. Katalogo ofizialeko titulu bat homologatzeaz gain, ikasketak onartzeko bide azkarrena atzerriko titulazio bat gradu akademiko batekin parekatzea da.
‎Kasu horiek, orain, legean jasotzen dira, 25 artikulua aldatu ondoren. Kasu guztietan, baimenaren indarraldia urtez urte luzatu ahal izango da, betiere luzapenean zeuden baldintza berak betetzen badira. Ezinbestekoa da 180 egun baino gehiagoko ikasketak dituzten ikasleek horren berri ematea bisatua tramitatzen den bitartean.
‎Oñatiarrak orkatiletako bat bihurritu du eta, aurrenekoz denboraldi honetan, ez da aterako hasierako hamaikakoan. Aurreko larunbatean Xerezen kontra zelai erdian aritu zen Añibarro, eta berak beteko du, ziurrenik, Urzelairen tokia defentsaren erdialdean. Lombraña, berriz, hamaikakora itzuliko da, txartel horien pilaketa tarteko zigortuta egon ondoren.
‎Agindu horrek. Eusko Jaurlaritzak berak bete beharreko funtzioak udaletxeei agintzen dizkie?, EAJko legebiltzarkidearen iritziz, horien, baliabide eskasak kontuan hartu gabe?. Horregatik, arau berri hori zein legeren arabera egina dagoen galdetu du EAJk.
‎goikoa –sudur betinguruak– gerizpean, eta behekoa –ezpain kokotsak– argitan; baina, argiaren eta itzalaren eremuak bereizten zituèn lerroa garbia zen arren, haien artean ez zegoen hausturarik, eta bai jarraipen bat, ez fisikoa baina bai beste era batekoa –jarraipen metafisiko bat, beharbada–, bi eremuak misterioaren haloak bildu balitu bezala; Domingok ikusten zuèn fotogramak, beraz, gehiago zuen irrealetik errealetik baino; une hartan, gainera, fotogramaren bazterretik urmaeleko zisne bat eta bizpahiru ahate agertu ziren, lerro lerroan zeudenak eta emakume gaztearen norabidean zihoazenak, misterioari misterioa erantsiz; edo hala iruditu zitzaion Domingori, txartelean idatzitako esaldiaren eta begien aurrean zuèn irudiaren arteko kointzidentziak eta bat egiteak bultzaturik edo; Domingo, ondorioz, istant haren magian harrapatuta zegoen, gertatuak kasualitatea baino gehiago behar baitzuen, itxuraz, patuak edo Probidentziak bideratutako zerbait, agidanez; hargatik begitandu zitzaion emakume gazte hura, beharbada, polita ez ezik, ederra ere; edertasun hura begiesten zegoela, baina –atso zaharra bankutik orduantxe altxatu zelako edo–, bihotzak jauzi egin zion; Domingok –beste alor batzuetan bere zalantzak izan zitzakeenak– bazekien, bai, zergatik egin zion jauzi: esan nahi baita istantean ulertu zuela atsoak utzitako lekua berak bete behar zuela, antzeko aukerak behin bizitzan!; hala, neska eserita zegoèn bankua atzetik inguratu eta, haren aurrean paratzen zela, erarik abegikorrenean –betartean irri bat, urduritasunak marraztua– galdetu zion:
‎Ultrakapitalismoaren diskurtsoak diosku falta zaiguna berak fabrikatuko digula. Hutsa sortu ostean, huts hori berak beteko duela. Eta norbanakoak ametitzen du merkatu protesien bidez" osatua" izango dela, faltan baititu erresistentziarako helduleku kolektiboak:
‎Zuk zer norma eta norena ipini behar diozu, milaka urtean derizkion gisako norma duenari? Norma inork betetzen badu, aroak berak betetzen du libre asko berea!... Eguraldiarena beti da" normala"!
2010
‎Hortxe dugu NI deitu dugun hori hitza hartzeko daukan ardura erakusten; berak betetzen ditu eginkizun banaketak, eta gogorarazten ditu bakoitzari esleitu zaion egitekoa; auto moderatzailea da eta heteromoderatzailea. Bere gain du diskurtsoaren kontrolaren alderdia:
‎Sistemas alternativos de solución y autonomía colectiva, op.cit., 267 or.) oinarritze hori alderdi demandatuaren babes gabezia ekiditeko galdatzen da, prozesu horietan eztabaida egitatezkoa baino juridikoagoa dela aintzat hartuz. Betekizun berak bete behar ditu lanagintaritzak epai organo eskudunari bidaltzen dion komunikazioak. Magistratuak lan agintaritzari komunikazioak izan ditzakeen akats, huts edo zehaztugabetasunak jakinaraziko dizkio, 10 eguneko epean zuzen ditzan (LPLren 156 art.).
‎LANDA LANEAN, galde sorta autoaplikatuaren formula erabili dugu informazio hori jasotzeko: inkestatuak berak bete du bere galde sorta, lehenago taldean bildua izan da bere adinkideekin eta inkestatzaile batek inkestaren mekanika azaldu dio, bai eta galde sorta horretarako material audiobisuala erakutsi ere5 Galdera batzuek erantzun kodifikatu eta itxiak planteatzen zituzten; beste batzuek, aldiz, irekiagoak (inkestatuari zazpi bat lerroko espazioa utziz bere inpresioak idazteko).
‎Safari nabigatzaileak Greasmod izeneko osagarria du. Greasemonkey ren funtzio berak betetzen dituela, Internet Explorer ek “user scripts” erabiltzeko aukera ematen du GreasemonkIE bezalako luzapenak o Trixie. Azken hori ez da eguneratu duela urte batzuetatik, beraz, zenbait murrizketa izan ditzake Internet Explorer en egungo bertsioak.
‎Horrelako dietarik ez duten emeekin parekatzen direnean, gurasoek emakume ondorengoak sortzen dituzte, glukosarekiko tolerantzian eta intsulinaren jariaketan akatsak dituztenak. Jakina da obesitatea edo diabetesa duten gurasoek joera handiagoa dutela baldintza berak betetzen dituzten seme alabak izateko, baina ez dakigu ondo zer ekarpen egiten duen ingurumenak. Espezie baten lehen azterketa da hau, eta erakusten du koipe askoko dieta baten eraginpean egoteak diabetesaren progresioa hasten duela ondorengoengan.
‎Ez zuen negarrik egiten, baina erortzeko zorian ematen zuen. Ulertu egin nuen, bat batean, ni ezkutatu nintzen egunaz gero alaba bat izan zela nire amarentzat, berak bete zuela nik utzitako hutsunea, eta esker ona sentitu nuen berarekiko.
2011
‎Eta hain zuzen ere horixe zen bere kasua: uhin batek jarri zuela, hogei bat urte lehenago, atxilotua izateko zorian, eta uhin hark organizaziora eraman zuela; eta uhin batek okertu zuela enpresario baten bahiketa eta horren ondorioz berak bete egin behar izan zuela organizazioak emandako agindua, gizon hura hiltzekoa; eta uhin batek, baita, igorri zuela bere anaia Kropotki beragandik urrun; uhin batek ekarri zizkiola, azkenez, Jon eta Jone hotelera. Kolpe itsu haien aurrean zer egin zezakeen bere borondateak?
‎Hau da plan horien abiapuntua: haurren eta gazteen hezkuntzan parte hartzen duten gizarteko sektore guztiek modu planifikatuan eta antolatuan egiten badute lan helburu berak betetzeko, emaitza hobeak lortuko dituzte bakoitzak bere aldetik lan egingo balu baino. Zentzu horretan, esaten da hezkuntza sinergia bat sortzen dutela.
‎b) eta d) kasuetan terraza, balkoia edo galeria sistema iraunkor baten bidez ixten bada, aparatua instalatu ondoren, errekuntza produktuak irteteko hodiak luzatu egin behar dira itxitura zeharkatzeko. Horretarako, a) kasuan horma edo sareta zeharkatzeko adierazitako irizpide berak bete behar dira.
‎Hasierako atal hori amaitutakoan, pazientearen txanda heltzen denean, odontologoarengana lagundu diogu eta aurkezpena egingo dugu. Denboraz gaizki bagabiltza, galdeketa pazienteak berak bete dezake, zain dagoen bitartean.
‎Landa lanean, galde sorta autoaplikatuaren formula erabili dugu informazio hori jasotzeko: inkestatuak berak bete du bere galde sorta, lehenago taldean bildu da bere adinkideekin, eta inkestaren mekanika azaldu dio inkestatzaile batek, bai eta galde sorta horretarako material audiobisuala erakutsi ere.
‎Aplikazioei dagokienez, taupada markagailu adimendunak arritmia motel guztietan erabil daitezke, hala nola bradiarritmietan, nodo sinusalaren gaixotasunean eta bentrikuluaren barneko blokeoan. Eguneroko bizitzari dagokionez, eramaileek gailu generikoekin erabiltzen dituzten arau berak bete behar dituzte, hala nola aireportuetako arkuak eta interferentzia elektromagnetikoak saihestea eta EM ez egitea.
2012
‎Uriarte – Gutxiengoaren hizkuntza eta elebitasunaren hizkuntzek estatus bera duten legez, ahulenak (B hizkuntzak) bestearekin lehiatu behar du hiztunak erakartzeko eta besteak betetzen dituen funtzio berak betetzeko gizartean. Horrenbestez, bi kide mota daude gizartean:
‎Betebehar horiek epaile edo auzitegiak ezarriko ditu, kaltearen izaera eta errudunaren beraren inguruabarrak nahiz beraren ondarearenak kontuan izanik. Era berean, erabakiko du betebeharrak errudunak berak bete behar dituen ala beraren kontura betearazi ahal diren.
‎Testa. Aurreko metodoek baino informazio zehatzago eta objektiboagoa eskaintzen du testak. Ahozkoak edo idatzizkoak izan daitezke, eta erabiltzaileak berak bete ditzake (hala hezitzaileak nola gurasoak) edo haurrei buruzko behaketatik abiatuta osatu.
‎a. Alderatzen diren ondasun edo zerbitzuek helburu edo premia berak bete dituzte.
‎Baina, zer gertatzen da janaria hirugarren herrialde batetik inportatzen denean? Profesionalen sare batek produktu hori segurua izan dadin eta erkidegoko elikagai batentzat eskatzen diren osasun baldintza berak bete ditzan zaintzen du. Mugak gainditzen dituztenean, hirugarren herrialdeetako elikagaien kontrol ofiziala funtsezkoa da kontsumitzailearen elikagaien segurtasuna bermatzeko.
2013
‎Elkarte hauek Udalak herriko taldeen artean diru-laguntzak emateko ordurako onartutako oinarri berak bete dituzte (Gizarte Segurantzarekin eta Ogasunarekin zorrik ez dutela ziurtatu).
‎Gauza batzuk ez ziren berak bete beharrekoak, baina berak zaindu zuen Oierrek betetzea. Oierri bere mugikorra kendu zioten eta beste bat eman, berezia.
‎Artikulu honek hau deskribatzen du: argi mutiloiak eta haien erabilerak lorategian, haiek nola instalatu eta eguzki lanparak nola erabili azaltzen du, funtzio berak betetzeko. .
‎(partziala edo osoa), baimenduta dagoen, zigorrik behar duten edo zenbatekoa kontu korrontera joan arte zenbat denbora igaroko den. Aurrezki edo inbertsio produktu batzuk arazorik gabe desegin daitezke berehala, eta beste batzuek komisioak kobratzen dituzte Jakina, bankuak araudi berak betetzen ditu. Hala, batzuk arazorik gabe desegin daitezke zenbatekoa azkar eskuratzeko; beste batzuk, berriz, beste batzuek kostu ekonomikoa izango dute komisio gisa, edo inbertsioaren zati bat galduko da.
‎Hizkuntzaren funtzio mailakatuak aletuta, euskarak baditu eta izango ditu zailtasunak funtzioak eskuratzen joateko. Bide horretan, eskura dauka funtzio bat, azken geruzakoa, lurralde honetan berak bete dezakeena: hizkuntzen berdintasunaren mezua igorri eta mamitzea.
2014
‎Bigarren motako laguntzak jaso ahal izateko, aurreko diru laguntzaren baldintza berak betetzeaz eta agiri berak aurkezteaz gain, ideiaren bideragarritasun plana ere aurkeztu da. Diru laguntzak ere berberak izango dira:
‎Finantzen ikuspegitik haiek bezain garestiak diren eta populazioarentzako hain zamatsuak izanik, zergatik ez da berdin egiten osasun publikoko proiektuekin? Bitartekorik onenak eduki behar ditugu, horretarako funtzio publikoaren kontabilitate arau berak bete araziz eta ez finantzatuz herritarrei benetako onurak ekartzen dizkieten proiektuak baizik.
‎...erminoetan dihardut borrokan eta institutuan argitasunak ez zidan sekula ahaldunen gainean botererik eskuratu; izan ere, guztiok jakin arren ikasturte amaieran edo eztabaida dialektikoetan aise bikoizten nituela, horren inguruan ez zuen inork harrabotsik altxatuko eta azken finean mundua Alfa eta bere anaientzat dago eraikia, zerbaitetarako dago kristalezko sabaia hor ipinita, ni aparta izan arren berak bete ditzan lanpostu garrantzitsuak, hots, dirua ematen dutenak, eta mirariren bat dela-eta edo are bere gaitasun gabezia ezkutaezina dela-eta egunen batean ailegatzen banaiz ere soldata hanpatuagoa kontukorronteratzera, ez naiz bera bezain zabarra eta ez dut xahutuko bere moduko jendilajearentzat ulergarria den modu bakarrean, alegia, nire ezintasun sexual erabatekoa ordezkatuko duen audi bidega... Hortaz, desirarena da erdiets dezakedan garaipen tangibleena, senti dezala egunsentian bertan heriotzara kondenatuko balute egin nahi lukeen gauza bakarra, zoriontsu eta damurik gabe hiltzea ahalbidetuko liokeen ekintza berdingabea, nirekin larrua jotzea dela, edo, bere terminologia pornografía mainstream misoginoak blaituan zehatzago esanda, nire bagina antzutu arte zakilkatzea eta gero nire uzkia odoldu arte erdibitzea, ukabilaz masaila zanpatzen didan bitartean bere ahalmenak zurlurtuta gozamenaren gozamenez jaurtiko ditudan erregu garrasietan loriatzea, intziriek nire eztarria urratzea, eta azkenik, plazerak goia jotzean, semen (uh) oldeak zintzurra itotzean nire ahotsa mututzea.
‎Biharamunean, Iñigori gaixo nengoela esan nion, eta, ordurako lana berriro jaisten hasita zegoenez, ez arduratzeko esan zidan, berak beteko zuela nire tokia. Soldata bat aurreztuko zuen.
‎Aratzek ez zuen aitaordea aspalditik begi onez ikusten, eta hori egitea traizioa iruditu zitzaion, traizioa amari eta baita traizioa berari eta Jurgiri ere. Gainera, aholku moralak ematen zizkien, berak betetzen ez zituenak. Orduan, Aratz eta Ikerrek, lagun gorra, motoduna?
‎SOIko kide izan ez bazen, hildakoak gutxienez 1.800 eguneko kotizazioa izatea edo Nahitaezko Langile Erretiroaren erregimenekoa izatea eskatzen da. Eskatzaileak pentsiodun pentsiodunaren kasurako 1967ko urtarrilaren 1a baino lehen ezarritako baldintza berak bete behar ditu. Nola tramitatu SOVI pentsioa Eskaera eta beharrezko dokumentazioa Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren (GSIN) arreta eta informazio zentroetako edozeinetan aurkeztu da, edo, itsasoko langileen kasuan, Itsasoko Gizarte Institutuaren (ISM) probintziako edo tokiko zuzendaritzetan.
‎Erosi hemen: Amazonen orria. 2 Appleren iPod shuffle bat 49 euroren truke.. bertsio errazagoa Appleren musika digitaleko erreproduzitzailetik desagertzeko zorian dago, iPhone ak funtzio berak betetzen baititu. Baina horregatik bakarrik, 50 euro baino gutxiago gastatu behar da bertan, bi gigabyte abestiena agian maitasunezkoa, guregatik jarria eta gure bikoteari eskainia, burutazio zoriontsua izan daiteke.
‎haragi gorriak, arrainak edo arrautzak, eta, beraz, arrisku handikoak dira. Ez dituzte ezaugarri berak betetzen ogiak, galletak, zerealak edo fruitu lehorrak. Artikuluak azaltzen du zein diren arrisku sanitario txikiko elikagai nagusiak eta zer faktorek minimizatzen duten.
2015
‎Ikuspegi teknikotik, ordea, domeinu normal normala da: lehen mailako gainerako. com edo. net domeinuak bezala funtzionatzen du, eta baldintza berak bete behar ditu. Berezitasunez, normaltasunaz, ibilbideaz eta etorkizunaz ari da Josu Walio.
‎Bion arteko itun moduko bat izan zen begirakizun hori. . Nik agindu, berak bete?. Iritsi ginen egoera arraro horrek bere alde ona ere bazuela pentsatu nuen:
‎Lehendik emandako urrats berak ematen ari zela begitandu bide zitzaion, ez zela ate hura zabaltzen zuen lehen aldia. Bi ohe zeuden logelan, biak hutsik, eta berak bete zuen haietako bat.
berak betetzen dituen funtzioak aztertzea. Baina zein dira izaki bizidunek bete behar dituzten
‎...z ere gehiago izan behar zuela; izan ere, Jaunaren hitzak gugan egintza eran gauzatuak direnez gero, dagoeneko prest zeuden arimetan, gorputz erakoa zen oro arimatik bereiztea eta espiritu hutsean uztea eragingo zuen, bat egite zerutar honetan kreatu gabeko espirituarekin bildu ahal izateko, egi egia baita gu kreatura den oroz hustu ahala eta hartatik Jainkoaren maitasunagatik askatu ahala, Jaunak berak beteko duela bere izatez. Eta horrela, Jesu Kristo gure Jaunak behin apostoluen alde otoitz eginez, ez dakit non?
‎Tongo! Uzkuduni hura ez zitzaion batere gustatu, berak bete zuelako txapeldun handi bati eska dakiokeen modura. Ginga, bere onetik erabat atera zuena, biharamunean suertatu zen, Hotel Sevillako jangelan gosaltzen ari ziren bitartean, adiskideetako batek komentario bat egin zionean bertako kirol kazetari baten kronika irakurtzen ari zela, aipatzen baitzuen boxeolariaren irribarre berezia, azpimarratuz goialdeko masailezurrean preso batzuk bezala ilaran sartuak zizkioten urrezko hortz bitxi haiek.
2016
‎85). Bestela esanda, euskarak bizi esparru propioa zuen, gizarte bizitzako funtzio gehienetarako erabiltzen zen, esparru hori hurrengo belaunaldiari transmititzen zitzaion, eta, gaztelania/ erdarek ez zituzten arriskutan jartzen ez euskara ezta berak betetzen zituen funtzioak ere. Nolanahi ere, aurreko herri gehienak landa eremukoak ziren, izaera horrek daramatzan ezaugarri guztiekin, hala nola, biztanleriaren zati garrantzitsuena nekazaritza eta basogintzatik bizi zen, dentsitate demografikoa txikia zen eta, ondorioz, bertako gazte askorentzat bertan ez zegoen etxebizitzarik ezta lanik ere; gainera, herri horien garapenerako jasotzen ziren laguntza administratiboak, biztanle kopuruen araberakoak izaten direnez gero, ez ziren nahikoa azpiegituren berrikuntzarako.
‎«Zerbitzu bat eskaintzen ari zarenean, berdintasunez aritu behar duzu; hori adierazi genion Eusko Jaurlaritzari: turismo mota berriek besteon baldintza berak bete behar dituzte derrigortasunaren aldetik».Lege proiektuaren bestaldean daude Interneteko atarien bitartez beren etxebizitzak edo logelak eskaintzen dituzten erabiltzaileak. Eusko Legebiltzarrak legea onartuz gero, aurrerantzean beren ostatuak erregistratu dituzte Araba, Bizkai eta Gipuzkoako erabiltzaileek, Nafarroakoek, Lapurdikoek, Nafarroa Beherekoak eta Zuberoakoek egin behar duten moduan.Airbnb ren webgunean ohartarazpena ageri da:
‎Neskameari deitu, eta koñak botila eta kopak eskatu zituen. Nagusiak berak bete zituen kopak brandy botila zabal hartatik ateratzen zen koñak ilunarekin. Zaintzaile berriagatik topa egin, eta lantegia inauguratu berritako kontuak gogoratzen hasi zen nagusia.
‎Bi publikoen artean amildegi bat dago, transmisioaren gelditzeak zulo hori ekarri baitu. Zuloa obrak berak bete lezake, baina horretarako publikoa behar da eta hau da kolokan, publikoa beharrezkoa da dirua behar baita obren eraikitzeko. Idazlearen aniztasuna ere beharrezkoa da publikoa erakartzeko.
‎Ikuspuntu aberatsa eta ederra benetan: . Unibertsoa Jainkoagan garatzen da; berak betetzen du dena. Hortaz, bada mistika hosto batean, bidean, ihintzean, behartsuaren begitartean.
‎DB komunikazio sinkrono baterako behar diren bederatzi kontaktuak erabiltzen ditu. Kontaktu horiek 25 kontaktuko estandarraren funtzio berak betetzen dituzte.
‎Saltzailearen eguneroko lana kontrolatzen duen txostena da. Saltzaileak berak betetzen du.
‎Izaki bizidun oro zelulaz osaturik dagoela ikasi baduzu ere, ez pentsa bizitza zer den definitzea gauza erraza denik. Izaki bat biziduna den ala ez erabakitzeko, oso lagungarri izango zaizu bizitzak berak betetzen dituen funtzioak aztertzea. Baina zein dira izaki bizidunek bete behar dituzten funtzio nagusiak?
‎Elikagai horien identifikazioaren barruan, nabarmendu behar dira elikagai hauek, nutrizio kalitate txarreko osagaiak dituzten plater prestatuak, hanburgesak, arroz eta artoa, eta jaki prestatuak eta aurrez prestatuak: Berriro ere elikadura osasungarriaren gomendio koherente eta logikora itzultzen gara; izan ere, osasun kardiobaskular egokia izateko, bizimodu osasungarria izateko jarraibide berak bete behar dira: landare jatorriko lehengaietan oinarritutako dieta, proteina eta gantz osasungarriekin eta prozesatu gabe.
‎Eta hain zuzen ere horixe zen bere kasua: uhin batek jarri zuela, hogei bat urte lehenago, atxilotua izateko zorian, eta uhin hark organizaziora eraman zuela; eta uhin batek okertu zuela enpresario baten bahiketa eta horren ondorioz berak bete egin behar izan zuela organizazioak emandako agindua, gizon hura hiltzekoa; eta uhin batek, baita, igorri zuela bere anaia Kropotki beragandik urrun; uhin batek ekarri zizkiola, azkenez, Jon eta Jone hotelera. Kolpe itsu haien aurrean zer egin zezakeen bere borondateak?
‎Martinek berak bete nahi zuen mandatua, kosta ahala kosta.
2018
‎Osasun arloan gero eta gehiago erabiltzen ari dira, gaixotasunen baheketarako, pazienteen ebaluaziorako eta jaAitor Montes – Nazioarteko kolaborazioa arretaren normalizazio prozesuan rraipenerako. Batez ere esku hartzeen emaitzak ebaluatzeko tresnak dira, pazienteak berak betetzen dituenak. Edozein ikerketan baliagarria izan daitezen, tokian tokiko hizkuntzara itzuli behar dira.
‎Esate baterako, erratzeko beldur handirik gabe esan daiteke, administrazio publikoan ezarritako neurrien eragina, berak betetzen duen espaziotik harago joan dela. Hau da, administrazio publikoko lan munduan integratzeko gizarte honek erakutsi duen nahia akuilu izan da haur eta gazteen euskalduntzean.
‎Hasierako atal hori amaitutakoan, pazientearen txanda heltzen denean, odontologoarengana lagunduko diogu eta aurkezpena egingo dugu. Denboraz gaizki bagabiltza, galdeketa pazienteak berak bete dezake, zain dagoen bitartean.
2019
‎946 J. M. Azaolaren ustez, L. Dotres Informazio eta Turismo ministerioaren Gipuzkoako delegatu eta diputatu ohiak ez zion prentsari dimisioaren berri ematen utzi, hutsunea berak betetzeko asmoa omen zuelako, baina dimisioaren onarpena da atzeratu zena (Sancho el Sabio Fundazioa, José Miguel Azaola funtsa: J. M. Azaolaren gutuna F. Pérez Embidi,). izendatu ere uztailaren 7ra arte:
‎ez diotela errespetatzen, horixe izaten da aitzakia, gauzak ez dituztela, berak nahi bezala? egiten; egia, ordea, zera da, ez duela nahi jakinik, ez ideia partikularrik; hain zuzen, eginkizunak berak bete balitu bezalaxe betetzea beste batzuek, horixe zaio amorragarria. Horra hor eguneroko bizimodua pozoitzen duten familiako eta etxeko eztabaida guztien sorburu nagusietako bat:
‎Gehitu beharra dago emakumearen sentsualitate oratzailea asebetetzea dela apainduraren xedeetako bat; lesbianak, ordea, ez ditu estimatzen belusaren, zetaren kontsolamenduak: Sandorrek bezala, gogoko du halakoak lagunengan ikustea, edo neska lagunaren gorputzak berak beteko du toki hori. Orobat, horregatik gustatzen zaie lesbiana batzuei edari biziak hartzea, zigarro lodiak erretzea, hizkera gordina erabiltzea, ariketa bortitzak egitea:
‎Light a. Etiketa hori duten produktuek “eduki murriztua” terminoaren baldintza berak bete behar dituzte. Elikagaiak arinak izateko ezaugarriak adierazi behar ditu ontziak.
‎Oharrak ez dio segurtasunari eta baliorik kentzen produktuari: jatorria edozein dela ere, produktu guztiak EBn merkaturatuta, baldintza berak betetzen dituzte osasun arlokoak. Nutrizio informazioa Balio energetikoa bere homologoaren antzekoa da azukre erantsiak (514 kcal/ 100 g eta 556 kcal/ 100 g).
‎Amaitu den agintaldiaren zer balantze egingo zenuke. Agintaldi honetan, EAJk sei zinegotzirekin erabaki zuen batzordeen buruzagitza guztiak eta liberazio guztiak berak betetzea. 6.000 biztanle eta zortzi milioi euroko aurrekontua duen herri batean lan asko dago egiteko, eta batzorde guztiak EAJren esku egotea ez zen erabaki zuzena izan.
2020
‎Noiz ematen da alta etxean? Amaren altak koronabirusak kutsatutako edozein pertsonaren adierazpen berak bete behar ditu. Gainditu gabeko probak edo emaitza negatiboak dituzten jaioberriak etxera joan daitezke, eta haien zaintzaileek kutsatzea saihesteko jarraibide orokorrei jarraitu behar diete.
‎Deseskaladarekin, hiriak biziberritzen hasi dira, eta saltokiek berriro ireki dituzte ateak.' Horietako asko eskaintzekin, deskontuekin eta merkealdiekin egiten dituzte, “denda fisikoetan zein online salmentan onartu dira”, baina, pilaketarik sortzen ez badute, Pedro Campo Espainiako Merkataritza Konfederazioko presidenteak (CEC) gogorarazi du. Merkealdiak egin nahi dituzten establezimenduek salgaiak ateratzeko egin dezakete, eta pandemia baino lehen eskatzen ziren baldintza berak bete behar dituzte, hala nola bi prezioak agertzen diren etiketak izatea (aurrekoa eta beheratua), janzkiek sasoikoak izan behar dute, etab. Hala ere, erosketetan ere nabarituko dituzu aldaketa batzuk, bereziki osasun eta higiene kontuetan: Segurtasuna eta higienea.
‎Ekoizpen ekologikoa, organikoa edo biologikoa? Termino bakoitzaren arabera gauza desberdinak ulertzen diren arren, praktikan, legeriak (Europar Batasuneko 2018/ 848 Araudia) adierazten du hiru hitz horietako batekin etiketatutako produktuek (ekologikoa, organikoa edo bioa) printzipio berak bete behar dituztela, besteak beste: sistema eta ziklo naturalak errespetatzea. lurzorua errespetatzen duten laborantza eta laborantza praktikak erabiltzea. energiaren eta baliabide naturalen (ura, lurzorua, materia organikoak eta airea) erabilera arduratsua. genetikoki eraldatutako organismoak (GEO) erabiltzeko debekua.
‎«Joan zaitezte lasai Europatik, gero merkataritza akordioak egingo ditugu eta». Bistan da mezu horrek ez duela balio herrialde guztientzat, baina, badaezpada, tentazioak murriztu nahi ditu Bruselak, eta Londresi esan dio Europako arau berak bete dituela Europarekin merkataritza itun sakon bat nahi badu. Boris Johnsonen erantzuna:
‎Eta antzerkitik datozenek hori diote: antzerkian, antzerkiak berak betetzen duela eszena. Erretilu bat imajinatzeko, ez da bandeja bat agertu behar; nahikoa da pertsona bat, zerbitzari eran, eskua jasota agertzea.
‎Zoritxarrez, Arizmendiarrieta desagertzearekin batera, berak betetzen zuen funtzioa ere desagertu egin zen, eta jada sortua zegoen horren kudeaketa horizonte berrien esplorazioari gailendu zitzaion. Nire pertzepzioa da Mondragoneko kooperatibismoak amesteari utzi ziola, eta gure esperientziaren ereserki bilakatzeko bidean den kantuak dioenaren kontrara, bi hankak lurrean iltzatu zituela.
‎Ez dakit heriotzan egin daitezkeen bihurrikeriak konparatzerik dagoen hemen, bizitzan –bestalde honetan–, egiten direnekin: amari ezti poto itxietan hatza sartzen diodanean bezala, eta handik gutxira, potoak entregatu behar dituenean, ohartzen denean potoa berak bete baino hutsago dagoela; edo aitari Alabama komuneko egurrezko balda baten azpian ezkutatzen diodanean, eta lanetik iritsita ez duenean topatzen. Ez dakit hangoak hemengoekin alderatzerik badagoen.
‎Baina aitak horrekin jada ezin izan du gehiago. Ez zaio gustatu egia dena gogoraraztea eta berak betetzen duen lekua agerian uztea. Asaldatu egin da apur bat eta ordena jarri nahian esan dio:
2021
‎Bainan, Iñaki Aldekoak idatzi duen Historiaren (147) kontra azalean, Mikel Hernandez Abaituak dio monografia asko falta dela oraindik euskal literaturaren historia baten osatzeko molde eroso batez. Aurkezpen hortan, M. Hernandez Abaituak azpimarratzen du ere I. Aldekoak berak bete dituela ordu arteko hutsuneak bere" Historia orokorra" idatzi duelarik, autore eta obra askoz ez baita kasik deus aurkitzen eginik kritika mailan.
‎adibidez, Mitxelenaren adibidean, kontzesiozkoa eta kausazkoa juntatzen dira. Oro har, edozein juntadura mota gauzatu ahal izateko bete beharreko baldintza berak bete behar dira hemen ere.
‎Hala ere, gainerako osagaien kalitate eskasaren ondorioz, produktua ez da oso gomendagarria. “Bihotza zaindu” nahi bada, elikagai osasungarriak hartu behar dira, gantzaren baldintza berak betetzen dituztenak: fruitu lehor gordinak edo txigortuak (hurrak, intxaurrak, anakardoak…) edo arrain urdinak (sardinzarra, amuarraina, izokina…).
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia