Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 158

2000
‎Kanpo analepsi hauek pertsonaiaren izaera ezagutzen laguntzen digute. Are gehiago, oroitzapen hauek antolatuz eta interpretatuz pertsonaiak berak bere burua ezagutzeko bideari ekiten dio. Bestalde, denboraren jarraikortasun ezak askotan jada aipaturiko zenbait pasarteren errepikapena dakar.
‎Duela urtebete, kalean geldiarazi ninduten, Errenterian. Ni bertako hizkuntzalarihandi bati buruzko zerbait idatzia nintzen arin eta bromoso, Koldo esaten zitzaiolaorain, berak bere buruari beti Luis esaten zionari. Ba, hartaz galdetu zidaten hainzuzen ere, ea zer esan nahi nuen harekin.
‎—Mattinek dituen atzaparkadak, ordea, ez dira tigreak eraginak, eta bai Mattinek berak bere buruari...
2001
‎Arrazoimenak bere erabilera hutsean ez du ezer positiborik lortzen eta, gainera, zentsura, diziplina behar du bere ilusioei muga bat ezartzeko. Baina, bestalde, diziplina hori berak bere buruari ezartzeak, goian beste botererik izan gabe, konfiantza ematen dio. Horregatik, Filosofiaren balio handiena, eta agian bakarra, negatiboa da, ez baitu ezagutza zabaltzen, baizik eta diziplina mugatzailea da.
2002
‎Funtsean, euskara ikasteko metodo bat da «Beginner' s Basque», gramatika liburu bat. Aitor Aranaren hitzetan," hau bere horretan, oinarrizko euskara ikasteko metodoa da, ondo dagoena eta gehiago eskatu ezin zaiona, izan ere, liburuak berak bere burua horrelaxe mugatzen baitu". Hala ere, oinarrizko izate horretan oso ongi hornituta datorrela adierazi digu.
‎Euren ezkontzea, ostera, guztiz ezegokia. Bakotxak berak bere burua galtzen dau, eta bestea hondatu, ganera. Osagileren batek edo bestek, urdail eridunei, ardaoari ura zertzeko esan ei deutse.
‎Mezuak berak bere buruarekiko harremanean sortzen duen funtzioa da hau, estetikaren diziplinetan aurkitu ohi duguna. Komunikazio poetikoan, garrantzitsuena ez da mezua bera, mezuaren edertasuna baino.
‎erraz galdu zuen berak bere burua emanda.
‎Zerbero eta Furiak eta argirik eza eta Tartaro, ahotik gar izugarriak ok eginez, ez dira inon eta izan ere ez daitezke benetan. Baina bizitza honetan gaizkintza larriei penen beldur larria dagokie, eta krimenaren zigorra, espetxea eta haitz erpinetik behera jaurtitze lazgarria, idizilkadak, borreroak, lakioa, bikea, xafla goria, zuziak; eta honelakorik ez badago, gogoak, hala ere, gaizkintzen jakitun, aurrez beldurturik, berak bere burua eztenkatzen eta zigorkadaz erretzen du eta ez dakus bere gaitzen muga zein izan daitekeen ez zein izango den bere penen azkena, eta beldur da penok ez ote diren hiltzean handituko. Hortxe bilakatzen da infernu, hain zuzen, tentelen bizitza.
‎Sara, berriz, bere oposizioekin zebilen. Inorekin kontatu gabe –ez Karmelerekin eta ez enekin–, berak bere buruari ezartzen zion lehen ardura eta lehen apustu benazkoa zen hura, eta hargatik, beharbada, gogor hartu zuen hark ere bere egitekoa. Bere buruarekin konfiantza hartuz baitzihoan, eta gutxieneko indarrarekin sentitzen baitzen hartarako.
2003
‎Esan nahi nuen kazetariak gero eta gehiago agintzen dietena kontatzen duten txotxongiloak direla. Salatu nahi nuen kinka horretan zentsura ez dela beharrezkoa, kazetariak berak bere burua zentsuratzen duelako. Baina kereilaren albistearekin topo egin dut, eta ikusi dut zentsura zuzena oraindik beharrezkoa dela.
‎Baturantzako bidea hartuko dau, baina bere Bizkaiko euskerea lantzeari itxi barik. Baekian berak bere buruaren barri, eta zer ziran bere ahaleginak: geroago burutu nahi eban lan bikainago baten lehenengo pausu apal badaezpadakoak, baina guztiz beharrezkoak.
‎Mikelek Teologia ikasten ziharduan. Ordurako, euskera kontuan, bere ikaskide guztien ganetik egoan eta holantxe ikusten eban berak bere burua. Eta, hau holan dala, konturatu nintzan Mikel gurea, euskerea guztiz alde batera itxi barik, beste gai batzukaz egoala guztiz zaletuta; eta bildur izaten hasi nintzan ea ez ete eban Mikelek lehengo euskalzaletasun gartsua galduko...
‎Sektoreak pizgarri bat eskatzen du horrelako haragia kontsumitzeko, gutxi ezagutzen dena eta, batzuetan, eskuraezina dena, azken kontsumitzailearentzat. Horrelako haragiei buruz ezarri den berariazko araudiak azkenean merkaturatzen diren haragiei bakarrik eragiten die, eta ez ehiztariak berak bere burua kontsumitzen duenari edo senide eta lagunekin partekatzen duenari. Salbuespenezko erregulazioa Ehizakiaren segurtasuna ehiztariarena, jatetxearena edo merkatariarena da.
‎Batzuetan, problematxo batzuk jartzen zizkiguan: " Karamelu batek xentimo bat balio badu, hamar xentimoz zenbat eros ditzakezue?"; eta berak bere buruari istantean erantzuten zioan: " Hamar!", guk deus pentsatu baino lehen.
‎Baina oso oso gutxitan. " Zergatik asteburuan bai eta astegunetan ez?", galdetzen zion berak bere buruari. Turroiarekin berdin berdin jokatzen zuen aitak.
2004
‎Haren aukeraketak zuzentzen ahalegintzeak berak bere buruarekin eta bere bizitzarekin duen ardura ezestea adieraziko luke.
‎Haren estetika erromantikoa ez beste guztia baita, klasikoa –edo klasizista behinik behin– izan gabe horregatik. Idaztearen eskulangile soil bat kontsideratzen du gaur berak bere burua, eta gurago ditu ahaztu, behiala kezkalarritu izan duten beste komeria guztiak. Teoriarik ez du nahi.
‎Apala, azkenik, fedean ere. Ziurtasun harrorik gabe (erlijioa –Freuden neurosi kolektibo hori–, aspaldian filosofiak, soziologiak, psikoanalisiak, ikerketa historiko kritikoak, nobelak berak, eta zerk ez, nahiko arakatu kritikatua dago, kasi bibisekzionatua, eta erlatibizatua, besterik ez esatearren, inor oraindik seguruegi sentitzeko horrekin), berak bere buruari ematen dion konfiantzatxoaz bakarrik afrontatzen du heriotza. Beti joan eta joan denboraren itsaso ertzgabean(" izatearen poza/ izangoaren kezkaz/ gazi gozatuz"), nora goaz?
‎Manexek berak bere buruaren formakuntza bide horretan eman zuen bizitza osoa: bere burua kulturaz janzten, irakurtzen eta idazten, ikasten eta irakasten, euskal obrak eta agerkariak biltzen eta hedatzen...
2005
‎Txillardegi aspaldian sartuko zen Euskaltzaindian ez baldin balu berak bere burua desegin. Beharbada ez nuke erran behar, bozen sekretua baita, baina aspaldian baita hori, erranen dut.
‎Gerald Holton Fisika eta Zientziaren Historia irakasle da Harvardeko Unibertsitatean. Einsteinen paper argitaragabeak aztertuak dituenez, zientzialariak berak bere buruari buruz zer zioen jakiteko moduan gara Holton irakurlearen bitartez. " Hark besteak bezalako hiritarra zela uste zuen.
‎" Pentsatzeko modu berezi eta ausart hori, alegia, Einsteinen jeinutasuna ulertzeko era bat da. Beste bat, berak bere buruari buruz esan ohi zuena: ' Bi dohain ditut:
‎Hizkuntza, alde batetik," produktu" bat bezala agertzen zaigu eta honengatik hitz egin dezakegu bere dimentsio edo izaera" estatikoaz" (ergon). " Hizkuntza, nahiz eta pentsatze ekintza bakoitzean bakarrik izan baliozkoa, independentea da bere osotasunean eta, honengatik, existentzia berezia ematen dio berak bere buruari" 80 Hizkuntza, bestalde," jarduera" bezala ikus dezakegu eta, zentzu honetan, posible zaigu haren dimentsio edo izaera" dinamikoaz" (energeia) hitz egitea. " Hizkuntza ez da hainbeste bizitzarik gabeko produktu bat bezala kontsideratu behar baizik eta askoz gehiago produkzio bat bezala", hau da," ez hainbeste erloju mekanismo hil bat bezala baizik eta bere baitatik sortutako kreazio bizi bat bezala" 81 Bi aspektu hauek oinarrizkoak eta elkarren osagarriak baldin badira ere, hark garbi ikusten du —bere garaikide askok ez bezala eta baita geroago F. Saussurek eta N. Chomskyk ez bezala— bigarrenari eman behar zaiola garrantzia82.
‎Hizkuntzak Ni eta Munduaren arteko bitartekari lana egiten du. 4, Hizkuntzaren baitan du gizakiak bere formaziorako aukera, bere mundu ikuskera zabaltzeko eta bere Ni-a lantzeko aukera, baina baita berak bere buruaren ulermena irekitzeko aukera ere. 5, Hizkuntza, organu konfiguratzaile bezala, beti da ‘energeia’ edo espirituaren tentsio iraunkorra.
2006
‎Aurretik ikusi ditugun aldagai ekologikoekin lotuz, badirudi bizimodu ezkonbentzional bat eramateak ez duela negatiboki eragiten gaitasun handikohaurren garapenean edo errendimenduan (Feldman eta Piirto, 2002). Autore horienustetan, haur horien errendimendurako garrantzizkoena kohesio familiarra da, hauda, familiak berak bere burua familiatzat duenean eta haurraren gaitasunak baloratzen direnean, nahiz eta familiak ez eduki ohiko konposizio edo baliorik. Hauguraso bakarreko familietan gertatu ohi da.
2007
‎No empieces a correr, que se acabara el camino y no sabras que hacer". Hitz hauek ez dira nireak, berak bere buruari idatziak baizik. Alabaina, joan berri den udaldian, Pirinioetan gindoazela, Posets Maladetako mendikatean, hori bera esateko beharra izan nuen behin baino gehiagotan.
‎deitzen den horretan). Jada Hegel-ek, guztiaren historikotasun jariokorrari eutsiko dio eta erradikaldu ere (natura ere historizatua izango da; Jainkoak berak bere buruaren bilakaera isurketarian dihardu), baina historiaren joaira, izpirituarena, inoizko razionalista hertsiena berak bururatu du.
‎Frantziako Iraultzak itsuki egin duena, Kant-ek razionalki argitzen du. Kant-en kritikak subjektuaren askatasuna eta beregaintasuna deklaratu du, subjektua bere lotura zaharretatik( berak bere buruari ipiniak!) jaregin du, horretan Rousseau-ri jarraituz (eta «Robespierre ezer ez da Rousseauren eskua besterik», idatzi du Heine-k) 27 Kant ez da suntsitzaile handia bakarrik; errealitate ororen orpoa subjektuan ezarriz. Sub/ jektua, Sub/ stantzia?, Kant-ek mundu berri bat, bere baitan, bere izpirituan, oinarritua, jada berak sortu du.
‎Kontua da, Bollnowen ustetan, filosofiaren azkeneko hitza ezin daitekeela pedagogia baino izan, edo, bestela esanda, gizakia ezagutu nahi izate ororen zentzua, sakon sakonean, gizakiaren garapena sustatuko duen ekintza bat ahalbidetzea dela. Horregatik, bada, autore horrek ez du inoiz" filosofo huts" edo" pedagogo garbi" moduko deiturarik onartu; aldiz, berak bere burua —argitara emandako bere azken liburuaren izenburuan irakurtzen dugun bezala—" filosofia eta pedagogiaren artean" 273 kokatzen du.
‎zer da? Giltza bat da harrapatu nahi dutena edo Gexan Hiriartek hik harrapatzea desiratzen duena, berak bere burua ez zikintzeko. Ez dinat ezer ulertzen.
2008
‎Estres egoera bizi du pertsonak bere inguruneko eskakizunek eta berak bere buruari ezarri dizkion erronkek berak dauzkan gaitasunak gaindituko dituztela eta egoera honek bere egonkortasuna eta oreka arriskutan jarriko dituela atzematen duenean.
‎Segur aski oihu egin genuen biok geure begiek topo egitean; baina nirea izu garrasi zorrotza izan zen, eta berea, aldiz, ekitera doan zezenaren amorrazio orroa. Aldi berean, berak bere burua aurrerantz bota eta nik alde batera egin nuen jauzi, brankarantz. Hura egitean, lemaren kaina askatu nuen, eta haizebe aldera jira zen indarrean; eta nik uste horri esker salbatu nuela bizia, bularrean eman baitzion Handsi bete betean, eta ez nora eta ez hara utzi zuen une batez.
‎–Nazio zaharra, mespretxuz nazio etnikoa deitzen dena, ez da ezer, antropologoen entretenigarri ez bada. Herri/ etnos horrek ez ei du berak bere burua hiritar deklaratu eta bere buruari Konstituzio bat emateko eskubiderik, beste hartan urtua ez bada. Hiritarra da, bai, baina zein nolako hiritarra izatea daukan eta ez, bestek erabakitzen dio?.
‎Bizitza eta moral kristaua edukitzea Azkueren kezka funtsezkoa zen ikusten denez. Eta berak bere buruari halako zorroztasuna eskatu ez ezik, adiskideei ere eskatzen zien, haiek hala egin ezean harremana hausteko prest egoteraino.
‎Agian bere iritzi hori ez zen nazionalismo ortodoxoan sartzen, kasu horretan independentea izanik bera. Baina «si así no puede uno ser nacionalista» esatean, inplizituki beste era batera baietz, berak bere burua nazionalistatzat zuela esaten ari zen. Halaber ohargarria da Azkuek Espainia inon ez aipatzea:
‎Berrogoi ta hamabi urte baizik ez zituen; eta itxurala, zen baino ere gazteago emaiten zuen. Hurbilenetik ikusten zutenek zakiten bakarrik, artaren beharra bazuela; baina berak bere buruaz baino gehiago baitzuen ordean bertzeen osasunaz. Eta, erran dena, azkarraren itxura zuen.
‎«Ebazpen judiziala eta penala izaki, agindu bat badu zehatz mehatz egin behar du, interpretaziorako tarterik utzi gabe». Garzonek berak bere burua saltzen duela uste du abokatuak autoa udalei igortzean «jakinarazteko eta ondorioak kontuan hartzeko» dioenean. «Zer ondorio?
‎Zertarako euskaraz idatzi? Gaur da hemen» erantzun zion, horrenbestez, idazleak berak bere buruari, «eta borroka egin beharra dago gaur hemen, paisaia esaten dioten horren alde. Paisaia esaten dioten hori neu sortu nindutenek sortu baitzuten, eta, horrela, gizon emakume horiek bertan bizi baitira, artean.
2009
‎Dena dela ere, bere hitzetan, ez da lotsatzeko zerbait. Bi organo genital ditu, emakumezkoena eta gizonezkoena, baina berak bere burua emakumetzat omen dauka. Gainera, bisexuala denez,   bi sexu organo izateak asko aberasten ditu nire harremanak.
‎nola bilakatzen da nor bat Antigona? Idatzitako legeen aurka, idatzi gabeko legeari eman diona bere bizia; zentzu komunaren aurka, oportunismoaren eta erosotasunaren aurka, inguruaren eta egunero ohikoaren eta arrazoizkoaren aurka, bere existentzia osoa kontzientziari entregatu diona,, ezerezari?, berak bere buruari jarritako obligazioari, ideia baten alde sakrifizioari, bere zorigaitzari hitz batean. Zer abere da gizaberea, haren espezimen nobleenen existentzian garrantzirik goren gorena behin eta berriro hain zuzen inutilitarismoak edukitzeko?
‎Unibertsoa materia da, eta materia, eternala: inork ez du sortu, berak bere burua ez bada. Fenelonen testua Démonstration de l, existence de Dieu Meslierrek paragrafoz paragrafo anotatu eta errefutatzen du.
‎–Gauzak dauden bezala, Tasio, nahikoa lan badik berak bere burua zaintzen.
‎Gero, baina, bularra emateari utzi bezain laster, bere buruari galdezka hasi zitzaion, argi baten bila, fedeko emakumetzat baitzuen berak bere burua; Reginak, izan ere, Ama Birjinari eta Kristo gurutziltzatuari debozio berezia zien, eta debozio haietatik iristen hasi zitzaizkion erantzunak.
‎Esan nahi baita Domingok ez zuela, beharbada, azken gehiegikeria hura aurreko guztiak bezala sentitu? izan ere, ez baitzen besteak bezalakoa izan, ausaz, edalontzi betea gainezka ipintzen duen ur tanta beste ur tanta guztiak bezalakoa ez den bezala; edo gauzak ez ziren guztiz horrela, beharbada, Teofilo Mariak zapaldu izan zuen bakoitzean Domingok beti sentitu izan baitzuen anaiaren kontra altxatzeko odol bultzada hura, bere berezko errebeldiak eragindakoa, balizko altxatze hura, gero, berak bere buruari zuzendutako hitz hutsetan geratzen bazen ere: hurrengoan erakutsi behar diot nazkante horri, hurrengoan eta hurrengoan?
‎Adak konplimenduzko irri bat egin zion, nebarenganako nazka eta gorrotoa estaltzen zuena, Teofilo Maria langelatik irten ez beste halako keinu bat egin baitzion, beso bat bestearen azpitik katapultatzen zuela; Adaren nekea, baina, psikologikoa zen fisikoa baino gehiago, itxura batean, bestela, buruan zituèn arazoei saihesteko edo? lanean eta lanean aritzen baitzen, enkarguzkoak ez ezik beste lan batzuk ere egiten zituela, berak bere buruari ezarriak, brodalanak batez ere: zamauak, ezpainzapiak eta mokanesak; lanean ari zen bitartean, baina, Adaren buruak zerbaiten zain behar zuen:
‎–Hala izanik ere, sistemarik hoberena da?. . Gakoa da erreminta hauek erabiltzea demokraziak berak bere burua defendatzeko sortu dituen mekanismoak apurtu gabe?, nabarmendu du Gorostizak.
‎Sortzez belgikarra, Parisko belgikarra izendatzen zuen bere burua Michauxek berak bere buruaz idatzi biografia entseguan, 1939ko Peintures olerki bilduman. Familia burges batean sortua.
‎...on, nebarenganako nazka eta gorrotoa estaltzen zuena, Teofilo Maria langelatik irten ez beste halako keinu bat egin baitzion, beso bat bestearen azpitik katapultatzen zuela; Adaren nekea, baina, psikologikoa zen fisikoa baino gehiago, itxura batean, bestela –buruan zituèn arazoei saihesteko edo– lanean eta lanean aritzen baitzen, enkarguzkoak ez ezik beste lan batzuk ere egiten zituela, berak bere buruari ezarriak, brodalanak batez ere: zamauak, ezpainzapiak eta mokanesak; lanean ari zen bitartean, baina, Adaren buruak zerbaiten zain behar zuen:
‎Bai baitzirudien ezen Domingok amore eman zuela, bai, baina amore eman orduko berriro matxinatzeko, ez baitago bestela ulertzerik nola Domingok ez zion Teofilo Mariari istantean erantzun, honen haserreak eta agindu estuak –erregea beti errege eta soldadua soldadu! – eskatzen zioten bezala; aldiz, erantzuna hiruzpalau segundotan luzatu zuen, bere buruarekin oso ados ez zegoen seinale; Domingok, izan ere, beti jasan izan zituen anaiaren gehiegikeriak kutsu militarreko jolas haietan, amen, amen eta amen, ordura arte bai behinik behin, baina zergatik segitu behar zuen ardirik otzanenaren jarrera hartan? ...sentitu... izan ere, ez baitzen besteak bezalakoa izan, ausaz, edalontzi betea gainezka ipintzen duen ur tanta beste ur tanta guztiak bezalakoa ez den bezala; edo gauzak ez ziren guztiz horrela, beharbada, Teofilo Mariak zapaldu izan zuen bakoitzean Domingok beti sentitu izan baitzuen anaiaren kontra altxatzeko odol bultzada hura, bere berezko errebeldiak eragindakoa, balizko altxatze hura, gero, berak bere buruari zuzendutako hitz hutsetan geratzen bazen ere: hurrengoan erakutsi behar diot nazkante horri, hurrengoan eta hurrengoan...
‎Gero, baina, bularra emateari utzi bezain laster, bere buruari galdezka hasi zitzaion, argi baten bila, fedeko emakumetzat baitzuen berak bere burua; Reginak, izan ere, Ama Birjinari eta Kristo gurutziltzatuari debozio berezia zien, eta debozio haietatik iristen hasi zitzaizkion erantzunak.
‎Subjektu ezagutzaileak berak bere burua ezagutu behar baldin badu, nahitaezkoa da bertze subjektu bat, hau da, bere burua ezagutzen duen subjektua behar da: subjektu transzendentala.
‎Subjektu ezagutzaileak berak bere burua ezagutu behar baldin badu, nahitaezkoa da bertze subjektu bat, hau da, bere burua ezagutzen duen subjektua behar da: subjektu transzendentala.
‎Auto kitzikatze aldera txapelduna zen. Ez zuen berak bere burua salbatuko. Halaz sentimenduak nahasten zitzaizkion eta itsumandoka zihoan ardura zoritxarreko Edipo mainguaren ildotik, Lamdarekin amodiotan bistan dena bai eta noiztenka gurutzatzen eta bihotza uzkailtzen zioten maitale tximistatsuekin.
2010
‎Dena den, izarren behatzailea ez ezik, astrologoa eta alkimista ere bazen Brahe. Eta oso posible da berak bere burua merkurioarekin artatu nahi izana, garai hartan ohikoa baitzen merkurioa erabiltzea sendagai gisa.
‎Herri euskalduna den heinean, alde batetik, eta Nafarroako inguru edo eskualde honetan duen kokapenaren eta erreferentzialtasunaren ondorioz daukan" erantzukizunagatik", bestetik. Izan ere, esplizituki ez bada ere —eta batzuetan esplizituki ere izan da—, Leitzak berak bere buruari eta baita ingurukoek ere herriari, nolabaiteko erreferentzia izaera aitortu izan diote. Euskararen normalizazioaz ari gara, noski, baina ez da gutxi.
‎Prozesuaren objektu hori identifikatzeko eskatutako tutela mota (adierazpen hutsekoa, eratzailea edo kondenazkoa) eta horrek babesten duen ondasun juridikoa zehaztu behar dira, eta biak egokiro deskribatu. Demandatzaileak berak bere burua ordezkatzen eta defendatzen badu, epaitegia kokatzen den tokian helbide bat adieraziko du, berarekin egin beharreko eginbide guztiak bertan gauzatzeko. Profesional batek lagunduta edo ordezkatuta agertzen bada, haren helbidea adieraziko da (LPLren 53 art).
‎Pentsatu ote zuen inoiz lanposturen bat eskuratzea EHUn? Lagunak bazituen mugaz honuntza, adibidez, lehenago aipatu dugun Joseba Agirreazkuenaga, eta beste hainbat ere; beraz, harremanak izan zituen, eta onak, baina ez dirudi berak bere burua Iparraldetik kanpo ikusten zuenik. Bestelako kontsiderazioak alde batera utzita, ziur aski neurri batean bere hautua izan zen17.
‎Ohikoa da oso enpresa globalizatuek eskubide sozialen multzo hori borondatezko izaera duten aldebakarreko tresnen bidez aurrera eramatea. Hartara, modu autonomoan arautuko ditu enpresa horrek lan esparruko harremanak" halako moldez non araudi horren egozpen eremua enpresak berak bere buruari —eta berak definitutako enpresen arteko lankidetza elementuei— egiten dion aipamen hutsa besterik ez den" 21 Publizitazio ikaragarria izanagatik, asko dira aldebakarreko tresna horiek dituzten arriskuak: kanpo araudien beharra urritu eta sindikatuek lantokietan duten zeregina ahultzeko balizko tresna gisara erabil daitezke, besteak beste.
‎Testuinguru horretan, Epikteto filosofo berezia dugu, jatorriz esklaboa izanda ere, bere jarraitzaileak erromatar gizartearen goi mailako jauntxoen artean ere aurkitzen baitziren. Izan ere, Marko Aurelio enperadoreak berak bere burua Epiktetoren jarraitzailetzat hartuko du, eta horrela adieraziko du bere obraren lehenengo atalean, bere maisuei eskerrak ematen dizkienean (cf. Pentsamenduak I, 7).
‎" Existentzia esentzia baino lehenagokoa bada, ezin izango dira gauzak esplikatu giza natura eman eta finko bati erreferentzia eginez; bestela esanda, ez dago determinismorik, gizakia librea da, gizakia askatasuna da, gizakia kondenaturik dago librea izatera. Kondenatua, ez duelako berak bere burua sortu, eta gainera librea, zeren mundura sortu denetik berak egiten duenaren arduraduna delako". 1319
‎Besteak ez bezala, Mustafa ez zen leku hartara joaten amets gozorik xerkatzera, gutiziarik bat ere ez zuen aldetik. Aitzitik, ke beltzaren laguntzarekin bizialdiko doluak oro biltzen zituen bere gogoan, fortunak deparatu zizkion haietaz landa, bereziki berak bere buruari eragin zizkionak ere, zein baitziren dolurosenak: aitari egin erdeinuak, amari eragin doluak, lagunei egin traizioak eta amodio hautsiak.
‎Niri ez zait iruditzen berak bere buruari egindakoa izan zenik. Norbaitek lagundu ziolakoan nago, zaindarien onespenarekin.
‎Lortu du urteotan zenbait testu kokatzea, aldizkarietan batez ere, eta liburu bi ere plazaratu ditu, bata Madrilgo argitaletxe abangoardista batean, baina ez da berea benetako karrera izan. Jarraitzen du idazten, eta idazletzat daukat nik, berak bere burua bezalaxe, baina, bizi, itzulpengintza literariotik bizi da. Azken boladan, nire liburuak gazteleratzetik, besteak beste.
2011
‎Eta hurrengo igandea heldu eta, obligaziozko meza entzun ondoren, hondar mezetan, berak bere buruari halaxe aginduta, komulgatzeari utzi zion?, bi emakumeak korridorreetarik batean zebiltzala, ume batzuen oihuak entzun zituzten; hondoko leihora iritsi, handik begiratu, eta Anastasiak erran zuen:
‎Eta horrelaxe ikusten du Anttonek berak bere burua: –ez nabil ni ondo, eta ez gutxiagorik ere.
‎Hala, gehien gehienetan hizkuntza eta ohitura batzuk izan ohi dira ezaugarri bereizgarri horiek, eta, orobat, lurralde jakin batekin nolabaiteko lotura bat ere ba omen dute, nahiz eta lurralde hori aldakorra izan litekeen. Gizatalde hauek kanpotik begiratuta etnikotzat hartu izan ditugu, hots, jatorri eta historia bera partekatzen duten gizataldetzat, nahiz eta, dirudienez, gizataldeak berak bere burua batzuetan halakotzat ez hartu. Gaur oraindik ere talde etnikoak non nahi idoro ditzakegu munduan, eta ez soilik Afrikan eta Asian; aitzitik, Europako estatuen baitan ere bada etniarik.
‎Gizarte batean belaunaldiz belaunaldi «bietako bat» mezua nagusitzen bada, azkenean populazioak berak bere burua erreprimitzen du, hizkuntza propioa transmititzeari uko egiten dio, eta gainera, gizartearentzat onuragarria dela pentsatuta. Honen adibidetzat jo daiteke XIX. mendean irlanderak izan zuen galera.
‎Ezkorra, alkoholzalea, xake eta poesia maitalea, eta indarkeriaren kontrakoa. 1953an kaleratutako The long goodbye eleberrian Marlowe k berak bere burua azaltzen zuen:
‎Hori dela-eta ezin harrigarriago deritzogu honako baieztapen honi: " Urteotako ibilbidean are gehiago aurreratu ez bada, ez da izan baliabiderik ezagatik" (229 or.). Sailburuordeak berak bere burua gezurtatu du, 10/ 1982 Legea onetsi eta 27 urtera," elebidun pasiboaren mailara arteko euskara ikasketak ikasle heldu guztientzat doan izateko aukera aztertu eta bideragarri den neurrian ahalbidetzea" proposaturik (290 or.).
‎Laborantzako tresnez, halaber, aipatu du asko. Hitz batez, betidanikako euskaldunen bizipideaz, bizipiderik baitezpadakoenaz, laborantzaz, ziren alha haren gogoa eta luma, aste guziez, berak bere buru eta eskuetako lanaz ikasiak, euskaraz jakitzen zaizkigularik. [...]
2012
‎Bere buruari ikaragarri eskatzen dion entrenatzaile bat da. Eta berak bere buruari beste eskatzen die ingurukoei. Haren lantaldeak bazeukan horren berri, baina ez, ordea, Lezamako langileek, ezta jokalariek ere.
‎Nire arreba ere ni bezalakoxea zen, neurri batean. Baina berak bere buruari bakarrik egiten zion kasu, eta ama eta aita berriz ere elkarrekin egongo ziren jakitea beste ezer baino garrantzitsuagoa zen berarentzat.
‎eta, eternal? gisa aurkeztu dituzte beren itzulpenetan, eta estereotipatze horrek izugarrizko eragina izan du ez soilik zibilizazio mendebaldarrak Hirugarren Mundua ulertzeko moduan, baizik eta baita sorburu kulturak berak bere buruaz duen pertzepzioan ere. Hori horrela izanik, baliorik gabe gelditzen dira, Niranjanaren ustez, guk postmoderno gisa deskribatu ditugun hainbat teoria, besteak beste Gideon Touryk proposatutakoa, 46 zeina itzulpenak xede hizkuntzaren eta
‎atalean elkarrizketatzen zituen solaskideen iritziak aski esanguratsuak dira, berariaz galdetzen baitzien Egan aldizkariari zer irizten zioten. Eta horien artean, edo horiekin batera?, Mitxelenak berak bere buruarekin egindako, solasaldia, edo, bakarrizketa?
‎149 Mitxelenak berak bere buruari egindako elkarrizketa bakarrizketaz dihardugu: –Etxekoekin hizketan?
‎Mitxelenak egindako elkarrizketak, eta bereziki berak bere buruari egindakoak, gerraondoko euskal irakurleari buruzko hainbat datu ezagutzeko erabili ditugu.
‎Unamuno ez zen okildu.1924ko otsailean diktatoreak bere kargu guztiez gabetu eta Fuerteventura uharteraerbesteratu zuen. Uztailean indultua eman zitzaion arren, justizia nahi zuela, ez grazia, eta, indultuari muzin eginez, Parisera autoexiliatu zuen berak bere burua, handikerregeari eta gobernuari tonurik iraingarrienetan atakatzen jarraitzeko. Sozialistaketa UGT ere gogor kritikatu zituen diktaturarekin konpontxo egin zutelako.
‎Autore horiek, zortzi pentsaera distortsionatu mota bereizten dituzte, depresioa duten pertsonei aplika dakizkiekeenak: ...»egunero gauza bera egiten dugu eta aspertua nago» gisako pentsamenduak); 5) pertsonalizazioa, hau da, norbere inguruan gertatzen diren gauza negatibo guztien ardura norbere buruari leporatzea (adibidez, inguruneko norbaitek esaten badu«, pentsatzea besteak hori dioela bere erruagatik, berari plan dibertigarririk bururatzen ez zaiolako); 6) gogamenaren irakurketa, hots, gainerakoek ere banakoak berak bere buruarekiko duen irudi negatiboa dutela uste izatea (adibidez, «zergatik begiratzen ote dit hark. Ziur begira ari zaidala gero bere lagunei kontatzeko inozo bat naizela eta haiekin nitaz barre egiteko» gisako pentsamenduak izatea edozein delarik ere beste pertsona begira egotearen arrazoia); 7) kontrol gabeziaren ustea, hau da, banakoak uste izatea ezer ez dagoela bere esku eta egiten duena egiten duelarik ere, gauzak izan behar duten modukoak izango direla (adibidez, pertsona batek uste izatea gauza negatiboak gertatzen zaizkiola zorte txarra duelako eta zorte txar hori gainditzeko ezin duela ezertxo ere egin); eta 8) arrazoiketa emozionala, hots, pertsonak argudio logikoetan oinarritutako arrazoiketa erabili ordez, arrazoiketa bere emozioetan oinarritzea (adibidez, pozik dagoen pertsona batek pentsa dezake bere bizitza primerakoa dela, baina, bihar triste badago, bere bizitza desastre hutsa dela pentsatuko du).
‎Beraientzat oso garrantzitsua da gauzak modu" berri" batean egin nahi dituztela azpimarratzea, politikaren etorkizuna horri atxikita dago. Hemen Badiouk Deleuzerekiko duen hurbiltasuna azpimarratzen du; eta baita, bere arabera, Deleuzek Platonekiko duen hurbiltasuna ere, Deleuzek berak bere burua antiplatonikotzat jotzen badu ere. Peter Hallwardek Deleuzeri buruz idatzi duen liburuan jorratzen du gai interesgarri hori (Hallward 2006).
‎Gertakari hau Notre Dame de Paris katedralean iragan zen. Pio VII.ak gantzutu eta, Napoleonek berak bere burua koroatu zuen, Joséphine de Beauharnais bere emaztea koroatu aitzin.
2013
‎Maite Iturbek, eitb.com atariko langileak, 20 direla dio, baina M4F enpresako —EITBk berak bere burua azpikontratatzeko sortutakoa— 60 langile greba mugagabean daude, gezurra publikoki salatzeko.
‎Maite Iturbek, eitb.com atariko langileak, 20 direla dio, baina M4F enpresako —EITBk berak bere burua azpikontratatzeko sortutakoa— 60 langile greba mugagabean daude, gezurra publikoki salatzeko. EITBk aginduta, enplegu erregulazio espediente baten ondorioz, M4Fko 27 lagun kaleratuko dituzte, beste lauri erdira murriztuko zaie lanaldia, eta geratzen diren gainerakoei soldata %25era arte jaitsi, prekarioa zena duintasunik gabe lagaz.
‎Bertsio faltsua Pasadizo haren harira, guardia zibil horrek uretan nola bukatu zuen azaltzen duen istorio bat zabaldu da. Kontakizunaren arabera, indar polizial horretako hainbat kide neska bat erreskatatzen ari zirela ito ziren, eta berak bere burua salbatzea lortu zuen. Baina hori ez da egia, Isasiren arabera.
‎Gero, isiltasun tirabiratsu bat nagusitu zen, musika jotzen segitzeko oztopo salbagaitz bihurtu eta Abdel Haqqi halaxe erranarazi ziona, betartean irri urduri bat erakusten zuen bitartean, berak bere buruari behartutakoa iduri:
‎–Horrekin, egin zuen hots Elizabethek?, Bingley jaunak bere gogo ona merezimendu osoan agertu ez duela besterik ez duzu frogatzen. Askoz ageriago jarri duzu zeuk orain, berak bere burua baino.
‎Mutil koskorretan aitaren erabat mende egoteak berez molde apal apalak eman bazizkion ere, harroxkotasun burugabeak, bakarreko bizitzak eta ustekabeko gaingora goiztiarrak emandako hantusteak ondotxo moteldua zuten Collins jaunaren jatorrizko apaltasun hura. Hunsfordeko erretoregoa hutsik geratzean zorioneko halabehar batek gomendatu zuen gizona Lady Catherine De Bourghen aurrean; eta, alde batetik, damari babesle gisa zion benerazioak eta haren goi mailak sortarazten zion begirune handiak eta, bestetik, Collinsek berak bere buruaz, bere elizgizon aginteaz eta erretore eskubideez zuen iritzi bikainak, harrotasun eta morrontzaren arteko nahasketa bat bihurtua zuten, burgoikeriaren eta apaltasunaren arteko zerbait.
‎Etxetik kanpoko elkarraldiak inoiz baino monotonoagoak ziren; eta etxean, berriz, amak eta Kittyk euren inguruko guztiaren gogaikarria deitoratzen zuten eten barik, etxekoen gainean ilundurazko oihal bat zabalduz; burmuinak nahasi zizkioten asaldariak joanak zirelarik, Kitty, denborarekin, bere ohiko zentzura etorriko zen beharbada; baina beste ahizparen izaerak gaitz handiagoak itxaroteko modua ematen zuen, eta bainuetxearen eta kanpamentuaren arrisku bikoitza zeukan toki batean, bere txorakeria eta hantuste guztia sendotu egingo zen segurutik. Azkenean, beraz, batzuetan gertatzen dena gertatu zitzaion Elizabethi, irrikatan itxarondako jazoera batek ez zuela ekarri, benetan jazo zenean, berak bere buruari agindutako poztasun guztia. Ondorioz, beharrezkoa zen benetako zorionaren hasiera markatuko zuen beste aldi bat izendatzea; bere gogo eta esperantzak ezartzeko beste punturen bat edukitzea, eta, puntu hori aurrean izatearen atseginean, orainerako kontsolamendua hartu eta beste errakuntza baterako prestatzea.
‎Heldu zen ahizparen ezkontzaren eguna; eta segurutik Janek eta Elizabethek nahigabe handiagoa hartu zuten Lydiagatik, Lydiak berak bere buruagatik baino. Kotxea bidali zieten bila___ ra, eta kotxe berean etortzekoak ziren bazkalordurako.
‎Baina­ nik beti erra­ten diot lau urtez bi hiz­­kuntza eta ber­tze gauza aunitz ikasi dituela». Onartu digu aitatasunarekin berak bere buruaz ezagutzen ez zituen ezau­garriak garatu dituela, eta gaineratu digu ez lukeela deus ere aldatuko: «orain­ nire le­hen­ta­su­na nire semea da, bera da niretzat dena eta le­he­na.
‎Gero, isiltasun tirabiratsu bat nagusitu zen, musika jotzen segitzeko oztopo salbagaitz bihurtu eta Abdel Haqqi halaxe erranarazi ziona, betartean irri urduri bat erakusten zuen bitartean, berak bere buruari behartutakoa iduri:
‎Baina berak bere burua kondenatu du eta zu memeloa izan zinen bere atzetik joanez.
2014
‎bezala aurkeztearen kritika. Hori Moderniaren mitologiarekin operatzea da, alegia betiere jarraitzea Modernia horrexen historia progresiboaren ideia espekulatiboarekin eta historia horretan Moderniak berak bere burua uste izan duen etapa pribilejiatuaren uste ustelarekin, historiako fase horri oraindik dogmatikoki balio normatiboa aitortuz (beste batzuek Antzinate Klasikoari edo Erdi Aro kristauari halakoxe balio normatiboa aitortu nahi izan dioten eran). –Modernia, alabaina, anbibalentea da?
‎Ivan Ogareff konturatuta zegoen, mehatxuak mehatxu, torturak tortura, andre siberiar hezigaitz hura ez zela mintzatuko. Jai zuen harekin, tsarraren mandataria nor zen aurkitzeko, baina Mikel Strogoffek berak bere buruari traizio egingo ziola espero zuen. Barne indar batek biak galduko zituelakoan zegoen, ama semeak bata bestearen aurrean egoterakoan.
‎Simeón Santagracia Bustamantek bazuen, SS ohikoaz gain, bertze ezizen bat, berak bere buruari jarria eta ezin atseginago zuena: Bushtamante, hain zen XX. mendearen bukaeran eta XXI.aren hasieran agintean egondako George Bush AEBetako presidente ohiaren mireslea, munduan gerra hotsak zabaldu, kriminala halakoa!?
‎Eta hori guztia da, irakurle eta idazle moduan, Gabriel Arestiri maileguan hartu izan diodana eta gero beste idazle batzuengan, beste literatura eta beste geografia batzuetan, berretsi izan du dana: nortasun literarioa, horrekin estu lotuta doan arlo guztie tako askatasuna, idazleak berak bere buruari ematen diona, ikusmen talkak sortzeko joera, burmuinetik begietara eta alde rantzizko bidaiak prestatzen dituena, hizkuntzarekiko jarrera za bal hori, naturaltasun landuaren peskizan eta ahozko literatura tradizional eta berriarekiko begirunea, gero erabat itxuraldatzeko bada ere.
‎Hurrena ikusi dugu Iholdi beste literatur pertsonaiek nola ikustenduten. Literatur pertsonaien harremanak aztertu ondoren, berak bere burua nolaikusten duen aztertuko dugu, azkenik Iholdik besteak nola ikusten dituen ikasteko.Begiradaren norabide horien guztien azterketa interesgarria da, batez ere, ikasleenbegirada aztertzeko balioetsiko dugulako. Horrela jakinaraziko zaie begirada anitzdagoela, eta begirada horiek hain zuzen laguntzen dutela gure identitatea gorpuzten, begiraden autokudeaketa autoestimu ariketa ere izan daitekeela jakitun egingoditugu.
‎4 Gau lehorretan zoriondu eta sariak ezarri. Ez haserretu adingabearekin, baina, lehor dagoenean, zorionak eman. Horrek berak bere buruarengan duen konfiantza indartzen du, eta arazo horri aurre egiteko elementu garrantzitsua da. Puntuen taulak erabil daitezke, egun lehorrak kolore desberdinekin markatzeko egutegiak, bai eta pisa egiten zaien egunak ere.
‎Betelan izaera horrek, antza, Antxoren etorkizuna behartu du. Betelan izateak berak bere burua doako zerbait balitz bezala ulertzera bultzatu izan balu bezala; ekidin ezineko garapenaren kolpeek min egingo ez baliote bezala, ezerezetik sortu den horri, kasualitatezko horri, lokatzetik sortua, amen.
‎Aurkeztu dezala berak bere burua.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia