Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 58

2008
‎Gobernuak berak azaldu duenez, elkarrizketak hastea proposatu behar zieten bitartekariek gerrillariei. Ez dago argi norekin bildu ziren edo biltzekoak ziren Saez eta Gontard, baina zenbait iturriren arabera, Manuel Marulanda buruzagia ordezkatu zuen Alfonso Canorekin zuten hitzordua.
‎Okupazioaren alde jarri zen, eta akats barkaezina da hori, etikaren, NBEren ebazpenaren eta neutrala behar lukeen bere estatusaren aurkakoa delako». SEADeko Aljeriarako enbaxadoreak berak azaldu duenez, haren ordezkoa aukeratu du orain NBEk, eta Banek baditu, jada, hainbat izen eskuartean. Bitartekari berria edonor dela ere, Galik ez du zalantzarik Mendebaldeko Sahararen auzia konponduko dela.
‎Udaltzainen patruila bat emakumearen bila abiatu zen, eta, harengana iristean, emakumeak berak azaldu zien poliziei une batzuk lehenago bikotekideak eraso ziola. Gainera, bikotekidea eta bera elkarrekin bizitzera joan zirenetik erasoak eta irainak ohikoak zirela esan zien emakumeak.
‎Baina hizkuntz nagusietako hiztunek gutxietsi egiten dituzte, menperatze arrazoiak tarteko». Jarrera horren zergatia ere berak azaldu zuen. «Hizkuntza aniztasuna deserosoa da, boterearen gaitasuna mugatzen duelako».
‎Gizon indartsuaren sari izatea edo emakume baztertuaren baztertzaileago izatea. Lertxundik berak azaldu duenez, kanta horren espiritua bete betean sartzen da Zoaz infernura, laztana aurkeztu berri duen eleberrian.
‎Horrela pentsatzen hasita, hortik tiraka beste ideia batzuk ondorioztatzen ahal dira. Esaterako, zuzendariak irakaslearen rolean ikusten duela bere burua eta berak azaldu behar digula, xeheki azaldu ere, non dagoen ongiaren eta gaizkiaren muga labaina.
‎Eta, funtsean, Thierry Malandain Biarritz Balletako koreografoak ere hori du gustuko. Tamalez, azkenaldi honetan, begi bistakoak ez diren obretarako aukera gutxi dago, Malandainek berak azaldu duenez: Krisiagatik, ahal bezainbat sartze egiteko, publiko zabalak ezagutzen dituen izenak bakarrik nahi dituzte antzokiek.
‎TIMSS azterlana 66 herrialdetan egin zen iaz, tartean EAEn. Azterlanaren izenak berak azaltzen duenez en bi arlo horietan ikasleen joera zein den aztertzen du. Joerez gain, beste hainbat alor aztertzen dira TIMMS azterlanean, ordea.
2009
‎Probaren hasieran Jordanek oso erritmo bizia jarri zuen, berak azaldu zuenez, ez zuelako Baniren maila ezagutzen. Espainiarrak, baina, larrutik ordaindu zuen ahalegina, Banik eroso eutsi eta erasoa jo baitzuen bukaeran.
‎Enbrioien transplanteak badu antzekotasunik teknika horrekin, baina ez da berdina. Lehen kasuan, Busterrek berak azaldu zuen eran, haurdun geratu nahi duen emakumearen obulu bat hartzen da kirurgia bidez, eta laborategian ernaltzen da, ondoren emakumeari ezartzeko. Bigarren kasuan, aldiz, ez da kirurgia edo anestesiarik behar.
‎Duela 25 urte Busterrek berak azaldu zuenez, enbrioiak transplantatzeko teknika obulutegietako arazoak edo obulu akastunak dituzten emakumeentzat da egokiena, betiere beste emakume baten obulua onartzeko prest baldin badaude. Ama benetan pozik dago, eta gu harro azkenean ere lortu dugulako, nabarmendu zuen zientzialariak 1984ko otsailaren 4 hartan.
‎Ratxid Sgeirrek berak azaldu duenez, begiak estalita eta eskuak lotuta eraman zuten Dajlako polizia etxera. Berehala hasi zitzaizkien tratu txarrak ematen.
‎Orain, baina, beste behin kanporatu ditu Yongbyongo zentralean zeuden nazioarteko begiraleak, eta iragarri du bertan behera utzi dituela IAEArekin zituen hartu emanak. Nazioarteko Agentziak berak azaldu duenez, ahal bezain azkar irten dute begiraleek Ipar Koreatik.
‎Azken datuen arabera, 263 lagun hil dira birusagatik, eta 40.000 inguru zaintzan dituzte, kutsatuak daudelakoan. Dena dela, azken zifra hori handiagoa ere izan liteke, OMEk berak azaldu duenez, oso zaila baita gaixo diren guztien berri izatea. AEBen ondotik, Argentina da zerrendan:
‎Anaiarekin batera ikasi zuen apeua prestatzen, 14 urte baino ez zituenean. Eskolan baino ordu gehiago egiten omen zituen basoan, eta hura da bere pasioa, berak azaldu moduan: Ehiza aitzakia da zuhaitzetara igo, hegaztiak ikusi eta naturaz gozatzeko, azaldu du pozik.
‎Garrantzi handikoa da, NBEko klima aldaketarako arduradunaren iritziz, AEBetako presidente Barack Obama Konpenhagen egotea. Hark atzo iragarri zuen parte hartuko duela, eta AEBek konpromisoa hartuko dutela C02 gas isurketak gutxitzeko.Munduak AEBei begiratzen die C02 isurketak gutxitzeko azalduko dituzten planteamenduen berri jakin nahian; hori dela eta, UNFCCC Nazio Batuen Klima Aldaketari Buruzko Esparru Hitzarmeneko idazkari nagusiaren iritziz, erabakigarria da Obamak berak azaltzea AEBen jarrera. Goi bileraren atarian, Washingtonek iragarri du AEBen asmoa dela isurketak %17an gutxitzea, 2020rako; %30ean, 2025erako; eta %42an, 2030erako.
‎Malandainek berak azaldu duenez, barne lotura esturik gabe lotzen da Magnifique lana. Txaikovskiren suite orkestralek eta Petiparen koreografiek sorturiko emozio eta sentipenak taularatu nahi izan ditu koreografoak, sorburuko lanen giro poetikoa errespetatuz.
2010
‎Geltokietako tabernak askotan izaten dira bidaiariek helmugarekin izaten duten lehen eta azkeneko harremana. Aurreko zerbitzari berak azaldu duenez, bidaiariek maiz ematen dute Donostiaren inguruko iritzia agurreko pintxoa jaten ari direla. Gauza asko entzuten ditugu, baina batez ere autobus geltokiaren inguruko kexua entzuten dugu.
2011
‎Arintasunaren ideiaz Italo Calvinok edo Milan Kunderak eginiko gogoetak aipatuz, Gorrotxategik ere bide horretatik jo duela iritzi dio. «Harriaren eta hariaren artean, hariaren aldeko apustua egin du, eta apustu horretan, arintasunaren alde egin du».Sentipenak eta adimenaZaldi hustuak (Erein, 2007) aurreko poesia liburuan landutako gogoetari jarraipena eman dio Gorrotxategik Hariaz beste n, egileak berak azaldu duenez. Beste bide batetik jorratu du, ordea.
‎Legegintzaldi berrirako asmoak garbi ditu EAJk. Espainiako Kongresurako eta Senaturako zerrendaburuak aurkezteko Bilbon egindako agerraldian, Iñigo Urkullu presidenteak berak azaldu zituen zeintzuk izango diren alderdiaren helburuaren hiru ardatzak: «Euskadirentzako estatus politiko berria lortzea, bakea eraiki eta bizikidetzan sakontzea eta ongizatea eta lana bultzatzea».Urkulluk adierazi zuen amaitzear den legegintzaldia «biribila» izan dela, besteren artean, Gernikako Estatutua betearazteko bidean EAJk egin dituen lorpenengatik.
‎Azoka sustatu eta sustraitu zuten Jose Luis Lete eta Javier Zubikarai tartean. Keinua bota zien Gerediagako beharginei, «Itziar, Epi eta Estherri», berak azaldu bezala, «nire letxe txarra aguantatzearren».Gerediaga elkartean lanean jarraituko duela ere esan zuen.Horrekin batera, Aiert Goenaga ondarroarrak hartu zuen Irazabalen lekukoa. Ondoan izango duen taldeari egin zion Goenagak erreferentzia, eta erronka oso «motibagarria» dela azpimarratu.
2012
‎Iruretagoienak 2011 urteko Errekalde beka irabazi zuen aurkeztu berri duen lanaren proiektuarekin. Artistak berak azaldu duenez, erakusketan bildutako argazkiak performance baten arrastoak dira. «Hasieran, proiektua planteatu nuen akzio performatibo moduan; nahi nuen musikari batzuekin kolaboratu.
‎Banketxea mehatxuka Ane Martin beasaindarraren egoera ezagutarazi zuen Stop Desahucios elkarteak atzoko prentsaurrean. Martinek berak azaldu zituen xehetasunak. 6 urteko semea du, gaitasun urrikoa, eta arreta berezia behar du.
‎Epaileen kontseiluak atzo onartu zuen proposamena, eta barruti judizialetara bidali zuen, haiek ere beren ekarpenak egin ditzaten. Justizia sistema «efikazago eta efizienteago» bat lortzea da proposamenaren xedea, CGPJk berak azaldu duenez. Bestalde, krisi ekonomikoak halako neurriak beharrezkoago egiten dituela adierazi du epaileen kontseiluak.
‎Andak urteak ematen baititu bere lanak sortzen. Artistak berak azaldu duenez, ez da inoiz guztiz gustura geratzen sortutako lanekin, baina erakusketaren emaitzarekin eta Javier Baldak egindako lanarekin oso pozik dago: «Ni ez naiz inoiz geratzen guztiz pozik nire lanarekin, beti daudelako hobetu daitezkeen gauzak, baina oso pozik nago erakusten ari naizenarekin, erakusteko moduarekin eta antolatzeko moduarekin, eta hori Javier Baldaren lana izan da», azaldu du.
‎Baita gerorako natura hilak eta azken hamarkadetako artelan abstraktuak ere. Artistak berak azaldu bezala, jorratu izan dituen gai guztiak ikusteko aukera dago. Lanak gai horien inguruan antolatu dituzte, halaber.
‎Abezedarioaren arabera antolatutako bi piztiarioz osatu du liburua, eta Elkar argitaletxearekin plazaratu berri du. Txilikuk berak azaltzen du argi zer den piztiarioa: «Liburu bat da, gehienetan irudiduna, eta animaliak gai dituena, eta haien izaera nolakoa den eta zer ohitura dituzten argitzen saiatzen dena».
2013
‎Pausoka ekoiztetxearen eskutik jaio da umore saioa. Iker Galartzak berak azaldu du euskarazko umore saioaren izenaren zergatia, hein handi batean saioaren izpiritua islatzen duena: «Zuek guri begira irri egiten duzue, gu irrikaz gaude jendeak irribarre egin dezan.
‎Orbel arteko onddo kaxkar bat besterik ez, dena den, PPren politikek eskaintzen diguten argazki handiagoaren barruan. Urkullu lehendakariak berak azaldu du, etsipen puntuarekin, Mariano Rajoyri bakegintzaren arloan idatziz eta ahoz egin dizkion proposamenen erantzunaren zain dagoela oraindik ere. Joan den urtarrilaren 30ean egin zuten bi mandatariek bilera, geroztik hainbat elkarrizketa ere izan dituzte, baina Urkulluk ez du oraindik Espainiako gobernuburuaren erantzunik jaso.
‎Begirada kritiko eta zorrotzaren adierazgarri da, bestalde, orain dela bi urte Coloradon (AEB) bere lan bat erasotua izana. Artistak berak azaldu duenez, bere lanek ez dute inor hotz uzten, eta horrek AEBetako gizarteko talde kontserbadoreenen aurkakotasuna eragiten du. Artiumen artista mexikarrak jarri duen erakusketa Europan egin duen lehendabizikoa da.
‎Hark ama bilatzen lagunduko dio, baina nahiko modu xelebrean», kontatu du Gorrotxategik. Fabulen tankera Itzultzaileak berak azaldu duenez, oso estilo argian idatzita dago Jesusen haurtzaroa. Galdera asko egiten ditu idazleak eleberrian, eta gai ugari jorratzen ditu.
2014
‎Sanfilipporen edota Touretteren sindromea duten haurrekin, ijitoekin, Txernobyldik (Ukraina) etortzen direnekin... Horiei guztiei laguntzeko antolatu dute jaieguna, elkarteak berak azaldu duenez. «Behar bereziak dituzten umeen eta familien bizi baldintzak hobetzeko lan egiten dutenei proiektu egonkor baten bitartez erantzuteko ahalegina da».
2015
‎Alderdiak hala aginduta egon da isilik astebetez, baina ahoan bilorik gabe eman zituen dimisioaren arrazoiak, atzo, PPren Donostiako egoitzan egindako agerraldian. Presidente izan den denboran ez zaio liskarrik falta izan Quirogari, eta, berak azaldu duenez, Eusko Legebiltzarrean Askatasun eta Bizikidetza lantaldea sortzeko proposamenarekin gertatutakoa izan da egoera «lehertu» duen azken gertaera.Autokritika egin du horretan, baina bizikidetzari buruzko lantaldea sortzeko ahaleginean berretsi da Quiroga: «Mila eta bat aldiz aurkeztuko nukeen mozioa».
2016
‎Zilarrezko iratzea izena du bandera berriak, eta Kyle Lockwood arkitekto zeelandaberritarrak diseinatu du. Izenak berak azaltzen duen moduan, zilarrezko iratze hostoa da protagonista. Ez da nolanahiko ikurra Zeelanda Berrian, hosto bera erabiltzen du errugbi selekzioak. All Blacks ezagunak?.
2017
‎Guzti guztiei eskerrak emanez itzali dira atletismoko bi piztia handi.Aspalditik Eugenen bizi dira Eaton eta Theisen, AEBetan, eta atletismoaren eraginez egin ezin izan dituztenak egiteko asmoa daukate etorkizun hurbilean. Theisenek berak azaldu duenez, snowboarda ageri da afizio horien atzean. Eta ondoren, zer?
2020
‎Lanbroak janda dirudite paisaiaren eta giza figuren arteko mugek Vicente Ameztoiren artelanetan (Donostia,). Artistak berak azaldu zuen zergatik: «Niretzat, paisaia adierazpen modu bat da, agertoki izugarri eta ikaragarri bat.
‎Izan ere, kronologikoa da izenburuaren esanahia. Portnoy bateria jotzaileak aukeratu zuen; berak azaldu duenez, lehen diskoarekin izan zuten sentsazioa mitologikoa bazen, bigarrenarekin izan dutena futurista da. Sormena findu eta proposamen berritzaileagoa bilatu dutela azpimarratu du.
‎Atzo arte ez zenekien zenbat gauza sar daitezkeen logela itsu batean. Medikuak berak azaldu zizun izugarri handituko zitzaizula. Egia esanda, aitortu zizun Osakidetzak telefono bidezko arreta bakarrik eskaini ahal zizula eta, ikusita gaixoaldiaren araberako Garizuma paganoa antolatu behar zenuela, hobe zela abade batengana jotzea edo Logela Turistiko bat irekitzea.
‎Bigarren eta laugarren atalak airean bezala geratzen dira, bakoitza gai edo premisa batek ardazturik: bigarrena, adibidez, Espetxeko haikuak izenekoa, egileak espetxean idatzi ez zituen poemez osatua dago, berak azaltzen digunez. Espetxeko egonaldian girotuak daude, eta haikuen ohiko neurria duten ahapaldiz osatuak.
2021
‎Lau partida jokatuko dituzte finalean: lehen aldiz, galdetegi berak azalduko dira sakelako guztietan aldi berean (iluntzeko 21:15ean). Lehen hiru partidak parte hartzaile guztientzat izango dira; laugarren partida erabakigarrira, berriz, aurreko hiru partidetako 20 onenak pasatuko dira, baita gonbidatuetako bat ere (propio gonbidatuko dute txapeldun bat 4 partidarako).
‎Agirrek berak azaldu zuenez, Torrealdai «hainbat landare ernarazi zituen larre bat» izan zen, jendea bildu eta proiektuak abiarazteko zuen gaitasunagatik egitura mordoa sortu eta iraunarazteko gai izan zelako. Frankismopean euskalgintzaren inguruan bildu zirenak herentziarik gabe iritsi zirela aipatzen omen zuen, eta, horregatik, Joxe Azurmendi bere adiskide eta lankide izandakoak esan modura, «borroka balitz bezala» lan egin zuen bere bizitza osoan zehar.
2022
‎Testuok mugimendu edo abangoardia orotatik harago doaz. Hala, liburuak autorearen potreta osatzen du fikzioaren eta errealitatearen arteko muga lausotuz; argitaletxeak berak azaldu duenez, «autofikzio bat da, autofikzioa bera existitu baino lehen».
‎Ingurukoek adierazi dute zenbait aldiz konortea galtzeko arriskuan ere egon dela. Gurutze Gorriko langileen zenbait bisita ere jaso ditu; azkena, herenegun, Guridik berak azaldu duenez. Halere, iheslariaren inguruak salatu du erakunde hura egiten ari zaion jarraipena «konpromiso gutxikoa» dela:
‎Ez nuen uste halako gorpuzkera handia duen norbaitek pilotan joka zezakeenik. Josebak berak azaldu zidan baietz, joka dezakeela, ondo jokatu ere».
‎«Etorkizunera begira ari den Marcelo bat ikusi dugu», gehitu zuen. Bielsak berak azaldu zuen hainbat gauza aldatu dituela metodologian; besteak beste, entrenamendu laburren aldekoa da orain, ordubete pasatxokoen aldekoa.
‎Haren inguruan, berriz, hiru gizonezko agertuko dira (Oscar, Marcos eta Alex), filma bera beste horrenbeste pasartetan egituratuta. Rosalesek berak azaldu duenez, hiru maskulinitate ereduren ordezkari izan litezke: «Bat makarra bat da, gizon primitibo eta bortitza [Oriol Pla]; bestea garatuagoa da, baina une batetik aurrera ez du jakin ardurak bere gain hartzen [Quim Avila]; eta azkena, berriz, gizon aurreratuagoa da, gaur egungo gizartearekin bat datorrena [Lluis Marques]».
‎Eta ez da gozoa gertatutakoa. Nastasiak berak azaldu duenez, Kennan Gudjonsson bere bikotekide eta musika kidearekin zuen harremana erabat toxikoa bilakatu zen. Gudjonssonek «abusua, kontrola eta manipulazioa» erabili zituen kantariaren aurka, eta Nastasia mendekotasun egoera batean gelditu zen.
‎Arriaga antzokiko besaulki patioa ia beteta zegoela estreinatu da Ertza konpainiaren azken dantza lana, Moor Krad izenekoa. Koreografoak berak azaldu duenez, izenburu kriptiko horren esangura erraz deszifratzen da alderantziz irakurrita, orduan Dark Room (Gela iluna) geratzen zaigulako.
‎Ekologistak Martxan taldea ez dago ados Arabako Foru Aldundiak Azazetako parke eolikoari buruz egindako txostenarekin. Taldearen erranetan, «oso eztabaidagarria» da txostena aldekoa izatea, dokumentuak berak azaltzen baititu proiektuaren arriskuak: «Zortzi aerosorgailuetatik hiru sentsibilitate handieneko eremu batean daude, eta gainerakoak (bost) oso sentsibilitate handikoetan, eta, gainera, desagertzeko arriskuan dauden espezieentzat (sai zuria eta miru gorria, esaterako) eremu kritikoa den batean proiektatuta daude».
2023
‎Hiru gune ditu erakusketak: ...u2014David Argindar argazkilariaren Paretaren mintzoa lana duena oinarrian—, jokoaren, plazaren eta arkitekturaren elkar ekintza azaltzen duen erakusketa bigarrenean —Carballo komisarioaren ikerketa duena oinarrian—, eta frontoien zatia lantzen duena hirugarrenean —haien industrializazioa eta estandarizazioa dituena oinarrian— Erakusketak planteatzen duen tesia, ikerlariak berak azalduta: «Espazio irekian, pilotaren jokoa inguruko arkitektura erabilgarria baliatuz joan zela.
‎Baina haien ahotsak sartzen ditugu, edo haietako batek deskribatu zigun beretzat krisi bat bizitzea nolakoa zen, korporalki. Eta hori, adibidez, dantza piezan txertatuta dago, berak azaldu bezala. Krisiak esplikatuta, nik antsietatea ere sentitu nuen.
‎Bertsolaritzari buruzko sail berri bat abiatzeko eta haren inguruan kongresu bat egiteko asmoz, 2018an Renoko Euskal Liburutegiko buru Iñaki Arrietarekin bildu zen Xabier Irujo, zentroko zuzendaria, berak azaldu duenez. Zehazki zer gai landu erabakitzeko, harremanetan jarri ziren Artetxe, Lujanbio, Iguaran eta Jone Miren Hernandezekin.
‎Jatorrizko bertsioan, ping pong mahaia lurrean etzanda zegoen, eta, orain, berriz, hormatik zintzilik. Gizartean dagoen aukera desberdintasunaren metafora bat da, Bergadok berak azaldu duenez.
‎Nolanahi ere, maila handiko kirolariak batuko dira Eslovenian jokatu den txapelketan, eta haien artean aritzeko probestu nahi dute Euskal Herriko ordezkariek. Otamendik berak azaldu du hori: «Betiko moduan, gure lana egiten saiatuko gara, eta Europako ibilbide honetan aurrerapauso batzuk ematen eta ikasten, beti ikasten, halako maila duten segalariengandik».
‎Etxeberriak berak azaldu duenez, Atzerritarren Legearen mehatxupean, kale saltzaileek ez dute inolako babesik izaten erasotzaileen aurrean. Egoera aldatzeko eta kale saltzaileek lanean jarraitu ahal izateko «hautu politiko zuzena» egin behar dela uste du Etxeberriak.
‎«Ezinezkoa da beste bat egitea». Ruedak berak azalduko ditu proiektuaren ertzok bisita gidatuetan, asteazkenero, 19:00etatik aurrera.
‎Hawaii kantu sentikorrarekin amaitzen da End of World, Lydonek inoiz idatzi duen letrarik intimoena gordetzen duen piezarekin. Kantariak berak azaldu duenez, Japonian bira bat egin ostean, Polinesiako uhartera joan zen atseden egun batzuk igarotzera, eta egun batzuetara emaztea batu zitzaion. Han bizitzako «intimitate unea» jaso du Lydonek Hawaii-n, sekula baino goxoago.
‎Jaurlaritzaren izenean, Azpiazuk berak azaldu zituen lehen bilera sailaren nondik norakoak, hasi orduko joko arauak finkatuz: «Ez ditugu egiturazko aldaketak egingo, ez aurrekontukoak, ez beste atalekoak ere».
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia