Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 43

2008
‎Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, atxilotuak hainbat ukitze egin zizkien neskei dantzalekuko kanpoaldean. Iturri horrek berak adierazi duenez, goizaldeko hirurak aldera izan ziren Donostian ustezko abusuak, Zurriola etorbideko dantzaleku batean.
‎Jokalariren bat fitxatu dezakete. Realeko Xabi Castillo zen aukera bat, baina jokalariak berak adierazi zuen atzo ez duela jaso eskaintzarik.
‎«Zoriontasuna, hitzak berak adierazten duen bezala, zorio on tasun, esan liteke eraikin ideologiko bat dela ia ia. Eta berdin alaitasun bezalako hitzekin.
‎Horiek hala, Bush ez da nazioarteko zuzenbideko adituek legez kanpokotzat jo izan duten gerraz damu. NBE Nazio Batuen Erakundeko Idazkari Nagusi izandako Kofi Annan berak adierazi zuen hori duela bost urte. NBEren Segurtasun Kontseiluaren agindurik gabe ekin zioten AEBek eta haren koaliziokoek Irak erasotzeari, izan ere.
‎Bide beretik, Torturaren Prebentziorako Europako Batzordeak presoak torturatzea leporatu zion Greziako Gobernuari iazko txostenean. Karolos Papulias estatuburuak berak adierazi du lehentasuna izan behar duela espetxe sisteman «aldaketa erradikalak» egitea.
‎Jaiaren izenak berak adierazi bezala, 12 orduz nahi adina ekintza eta ekitaldi izango dira. 09:30ean hasi eta 21:30 arte egitaraua beteta egongo da.
2009
‎Sindikatuak berak adierazi duenez, ia 600 lagunek parte hartu dute gaur hasiko den kongresuan, 480 ordezkari sindikalek eta beste ehun gonbidatuk. Han izango dira, besteak beste, Joseba Azkarraga Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburua eta Juan Jose Loroño sailburuordea, Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordea eta Javier Madrazo Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua.
‎Baina uste hori okerra da. Jaurlaritzak berak adierazi du iaz Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan tratu txarrak pairatu zituzten emakumeen laurdenak zirela etorkinak, eta erasotzaileen %65 euskal herritarrak. Beraz, asko dira etorkinak nahastutako kasuak, baina askoz gehiago dira euskal herritarrek eragindakoak.
‎Ez da, hala ere, dohainik emandako babesa izan. Avigdor Liebermanek berak adierazi bezala, Netanyahuri lehen ministro kargua eskuratzen lagunduko badio, batasuneko gobernua eratu du Netanyahuk. Alderdi nagusiak Likud, Kadima eta Yisrael Beiteinu ados jarri lituzke, hortaz, Bibik, Lieberman eta horren alderdikideekin bat egiteko.
‎Ziur nago Aimarrek [Olaizola II.ak] partida bikaina jokatuko duela finalean, eta irabazteko aukera izango dugula. Goizuetakoak goraka egin du txapelketan, eta, berak adierazi duenez, iragan astelehenean egin zuen pilotaleku entrenamendurik onena. Hitz horiek Roberto Garcia Ariño, Asegarceko intendentea, lasaitu zuten.
‎Dena dela, izenburuak berak adierazten duen bezala, erakusketaren elementu zentrala teleskopioa da. Makila xumea besterik ez, baina gaur egun zientziaz aditzera eman nahi zaigunaz bat datorren ideia erakusten du:
‎Orain, Patxi Lopez lehendakari bilakatzeak eginen du miraria, posible bihurturik ezinezkoa zena. Miguel Sanzek berak adierazi du Euskadiko gobernuburu berriarekin biltzeko duen gogoa, baldin eta harreman berrien oinarria elkarrenganako, errespetua, bada.
‎Bereziki, sexualitateak mendebaldean eta ekialdean izan dituen ikuspegiei buruz ariko da. Novok berak adierazi duenez,, erotismoa kulturak sortutako zerbait baita, gizartearen barruan integratuta?.
‎Bai, badakit. Izenburuak berak adierazten du ez dudala irudimen handirik, are gehiago, ideia falta nabaria dela nirea eta burua lehortu zaidala udan (gehiago lehortuko zait, uda ez baita oraindik bukatu). Auzo lotsa sentituko duzue gutxi batzuek, beraz, azkar pasa zaitezte hurrengo orrialdera (eta ahaztu gaurkoa).
‎Bizi testamentua eta eutanasia bereizi beharraz dihardute osagileek. Eutanasian, gaixoak berak adierazi behar du, argi eta libreki, hil nahi duela, eta, horretarako, botika konposatu bat injekta diezaiotela eskatzen du. Beraz, eriak konortedun egon behar du; bizi testamentuaren bidez, ordea, argibide horiek idatzita uzten dira, etorkizunean kontuan hartuak izan daitezen, gaixoak bere nahia adierazteko ahalmenik izango ez balu.
‎Ekainerako, %6 lortua zuten. Eta orain dela gutxi egindako batzar batean, zuzendaritzak berak adierazi zuen helburuak betetzeko modu bakarra soldatek eragindako kostuak murriztea zela. Hori da, beraz, dosierra aurkezteko arrazoi bakarra?.
‎Atzo Afflelouk jakinarazi zuen beste hiru urtez jarraituko duela taldea diruz laguntzen, eta taldean leku gehiago hartzeko asmoa duela. Afflelouk berak adierazi zuen Dourthe kargutik kentzea beranduegi erabaki dela. Futbolean egin zuen bezala, Affelou Baionako presidente bilaka daiteke.
‎Bassik berak adierazi du bere lanen artean handinahiena dela azken sorkuntza. XIX. mendeko utopia aurrerakoien munduaren inguruko hausnarketa da.
‎Kanpaina honek, azkenean, Espainiako Gobernuaren aldetik zuzenketa bat ekarri du. Zapaterok berak adierazi du ez dela webgunerik itxiko epailearen aurretik pasa gabe. Egia esan, horrek gurean ez du askorik esan nahi, adibide bat ematearren, gaur egun oraindik Egunkaria auziarekin gertatzen ari denak argi erakusten digu Estatu Espainiarrean justizia hitzak beste esanahi bat duela.
2010
‎Jon Anzaren gorpua Tolosako (Okzitania) gorputegi batean agertu ondotik, zalantza asko daude argitzeke, baina iazko maiatzean Rubalcaba berak adierazitako hipotesia Anzak dirua hartu eta ihes egin zuela erabat baztertuta dago. Horri buruz inolako zehaztapenik eman gabe, Rubalcabak auzitegietara jotzeko asmoa agertu zion herenegun RNE irratiari:
2012
‎Hezkuntzaren egoera ebaluatzeko erabiltzen du Eusko Jaurlaritzak berak. Probaren gogortasunik ezak berak adierazten du, datuetan sartu gabe ere, ikasleek euskaraz egiteko duten ezina. Gaztelaniako probarekin alderatuta, oso bistakoa da aldea.
‎Horrek erakusten du oraindik baduela abiadura, bizirik dirauela txapelketak. Alonsok berak adierazi du txapelketa ez duela galdua ikusten, orain arte egindako lan ona hemendik aurrera ere luza dezaketelako: «Ez dezagun ahatz oraindik txapelketako buru banaiz denboraldi hasierarekiko autoa asko hobetu dugulako dela, eta dauzkagun lanabesetatik ahalik eta gehien ateratzeko gai garelako».
‎Mexikarrak egungo taldean duen pisu eta garrantziaren adierazle argi. Aurrelariak berak adierazi duenez, bere tokia aurkitu omen du Zubietan. Bilakaera bat antzeman daiteke haren jokoan.
2013
‎Izan ere, herrialdeko biztanle gehienentzat gauza jakina da aurreko gobernu eskuindarren politika neoliberalek eragin zutela 2008ko krisia. Lehen ministro Johanna Sigurdardottirrek berak adierazi du «ironikoa» izango litzatekeela alderdi eskuindarrek hauteskundeak irabaziko balituzte: «Jendeari ahaztu egiten zaio Alderdi Progresista izan zela 2003an hipoteken maila etxebizitzaren prezioaren %90era igotzea proposatu zuena, eta neurri hori dela, hain zuzen, herritar askoren sufrimenduaren arrazoi nagusia».
‎San Telmo museoan izango da emanaldia, 20:00etan hasita. «Perkusioko eta elektronikako kontzertu bat izango da» gaur Aparicik Musika Hamabostaldiko egitarauaren barruan egingo duena, perkusionistak berak adierazi duenez, «barne birtuosiosmoz betea, konplexua eta, arlo askotatik begiratuta, maila tekniko handikoa». Emanaldiak bata bestearekin alderatuta oso ezberdinak diren lanak entzuteko aukera emango duela ere iragarri du.
‎Eta ez ezazu okerretik hartu, Zorrotzaurreren kontra ez dut ezertxo ere ez. Izenak berak adierazten duen legez, Zorrotzaren aurrean dagoen zatia da, hau da, inoiz dirurik bada eta Deustuko zati hori Manhattan bilbotarra bilakatzen badute Abrara begiratuko (eta begiratzen) duen azken azken muturrean dagoena. Botika zaharra da, ordea, kokatuta dagoen tokia.
2016
‎Azken hogei jardunaldietan, hamasei aldiz hasieratik zelairatu zuen. Gainera, Moyesek berak adierazi izan zuen Real Madrilen bertan jokatzeko maila bazuela Pardok. Hala ere, iritzia aldatu zuen gero, aurreko sasoiaren hasieran gero eta gutxiago zelairatu baitzuen.Moyesen agurrarekin bat heldu zen Eusebio Realaren aulkira, duela urtebete pasa, eta orduan hasi zen benetan jokalariaren gainbehera.
2017
‎Gustatzen zaigun musika egiten dugu, eta euskaraz. Besterik ez».21' 44 disko laburra da, izenburuak berak adierazten duen bezala: sei kantu eta bonus track bat.
2020
‎Moskito bosgarrena izango du, eta aitatasunaz, bikote harremanaz, nazioaz eta heriotzaz ari da bertan. Amaia Iturbideren Isiltasunaren ildoetan, azkenik, izenburuak berak adierazten duen bezala, isiltasunari egindako aitortza da.
‎Erkorekak berak adierazi zuen atzo administrazioak diligentziak ireki dizkiola Verter Recycling enpresari, lan eta ingurumen deliturik egin ote duen ikertzeko. Enpresa horri egotzi zion erantzukizun guztia, eta esan zuen azkeneko egunetan ez dela behar beste laguntzen ari.
2021
‎in, ortxok ere ez daki zer den eta, batez ere, zer izan den. Nola izango dugu, bada, gure Historiaren berririk?»; berak adierazi zuen, aurrekoaren ondoren, etengabe asmatu zuela: «eta ez da oraingoz, zenbait lan banakaren gaitasuna edo borondatea beintzat aitortuaz, euskal historiaren izena merezi duen gauzarik.
‎AZET Alde Zaharreko Etxebizitza Taldeak azaldu zuenez, 07:30 aldera lau furgoneta agertu ziren Arriaga antzokiaren atzean, eta egun osoan Areatzan eta Zazpikaleetan ibili ziren. Auzokideak mesfidati agertu ziren haien aurrean; izan ere, Desokupak berak adierazi du Ertzaintzarekin elkarlanean aritu izan dela. Apirilaren 15ean enpresak Abadiñon (Bizkaia) egindako etxegabetzearen harira egin zituzten adierazpenak; Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak ukatu egin zuen hasieran, «asmakeria» zelakoan, baina atzo onartu egin zuen Abadiñon elkarlanean aritu zirela.
2022
‎Bordak berak adierazi du idazki oro, gainera, lau hizkuntzatara itzuli dutela: euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez irakur daitezke.
‎Antzeko zerbait ezartzen du bere 1.105 artikuluak (Fuerza Mayor aipatu gabe): «Legeak beren beregi aipatzen dituen kasuetatik kanpo, eta betebeharrak berak adierazten dituenetatik kanpo, inork ere ez du erantzukizunik izango, aurreikusi ezin diren gertaerengatik, edo, aurreikusita ere, saihetsezinak direnengatik». Espainiar jurisprudentziak azentua jarri du gertakari horien efektuen eutsiezintasunean, jasanezintasunean, saihetsezintasunean eta aurreikusezintasunean.
‎Mahai Politikoaren hautagaiak azaldu du «bestelako udal bat« behar duela Bilbok, «gertukoa eta gardena». Del Riok berak adierazi duenez, mugimendu feministako eta giza eskubideen defentsaren aldeko militantea da, eta azken alor horretan zenbait lan egin ditu. Horrez gain, bitartekari gisa ere aritu da.
‎Feijoo hizpidera ekarrita: ez al zaizue iruditzen sedizio delitua Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia ez berritzeko aitzakia gisa baliatu izanak berak adierazten duela zein ahul dagoen, zein behin behinekoa den. Iruditzen zait ezaugarri hori beste ebidentzia bat baino ez dela, agerian uzten duena Ayusok markatzen diola politika Feijoori, eta eskuin muturreko jarreren bidean dabilela Feijoo.
‎«Erreformaren arabera, 18 eta 29 urte bitarteko gazteek egiaztatu egin dute eskaera egin baino urtebete lehenagotik gutxienez modu independentean bizi direla. Gazteen Euskal Behatokiak berak adierazten duenez, EAEn bizi diren 18 eta 34 urte bitartekoen %60 baino gehiago ez dira emantzipatzen, eta, beraz, larria da lege berriak baldintza gehigarriak eskatzea gazteek DSBEa eskatu ahal izateko», prentsa oharrean azaldu dutenez.
2023
‎Planteamendu hori okerra dela uste dugu, zuhaitz zaharrez jositako eremu bati eragiten baitio. Udak gero eta beroagoak dira klima aldaketaren eraginez, eta HJPEak berak adierazten duen eta Europak behartzen dituen ingurumen konpromisoekin, itzal ugari eta freskagarria duten zuhaitz masadun hiri espazioak ezabatzea erokeria eta ausarkeria da, eta zuzenean eragiten die Zabalguneko bizilagunen eta, oro har, Iruñeko herritarren ongizateari.
‎Pat Ryder Pentagonoko bozeramaileak zehaztu du uneotan AEBak globoaren mugimenduak «aztertzen» ari direla, eta berehalako neurriak hartu dituztela Txinak ez dezan «informazio delikaturik bildu». Ryderrek berak adierazi du aurreko urteetan ere detektatu izan dituztela horrelako gailuak.
‎Viterok berak adierazi zuen Gasteizko alkatetza hartzetik «mila botora» dagoela EH Bildu. «Euskal Herria Bilduk hauteskundeak irabaztea da Gasteizen gobernu aurrerakoi eta aurrerakoi bati atea irekitzen dion giltza, gure gizartean dagoeneko nagusi diren balioak udalean ordezkatuko dituen gobernu bati atea irekitzen diona.
‎Ez zuen, baina, asko iraun postuan, Itziar Nogeras zuzendari nagusiak dimisioa eman ondoren Europako Kultur Hiriburutzaren Fundazioaren Patronatuak kargutik kendu baitzuen Etxebarria. Nogerasek berak adierazi zuen ez dela «egokitu» proiektura. «Kultura zuzendaritzaren soslaia ez zaie egokitzen 2016 proiektuaren ezaugarriei, eta hori arazo handia izan da azkeneko zazpi hilabeteetan», esan zuen Nogerasek.
‎Batzuek uste dute hosto iraunkorreko zuhaitzak direla, nahiz eta, gizonen kasuan, burusoilak izan, eta hor dabiltza 70 eta 75 urtekoak gaztetxoen pare gizakien basoan engainu batean. Gizarteak berak adieraziko dio gazte garaiak pasa zitzaizkiola.
‎Romak berak adierazi duenez, 280.000 orduko ikus entzunezko eskaintza batuko du, guztira, 3Catek. Apustu handia bada ere, ikus entzuleak erakartzeko erreminta egokia dela uste du zuzendariak:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia