2022
|
|
Eta dirulaguntzen truke bertan amaituagatik, talde lan saioan bildutako emakume askok errepikatu zuten ideia bera: emakumeak
|
beraien
parte hartzea kontuan ez hartzeko jarri dituzten kasuetan, emakume horiek parte hartze eskubidea ezin badute baliatu jartzen dizkieten trabengatik, handik joatea zilegi da, nahikoa lan dute eta. Kasu horietan, horren ondorioz elkarteak dirulaguntzarik gabe gelditzen badira ez da emakumeen errua:
|
|
Niri gertatu izan zait emakume nekazarien partaidetzaren inguruko ikerlan bat entregatu eta beste aldetik jasotako erantzuna izatea gaiarekin zerikusirik ez duten kontuak aipatzen direla, lekuz kanpo daudela iradokiz, emakumeekin egindako saioetan adierazi dutelako (eta nik hala jakinarazi) sektoreko prezioak kontuan hartuta ezinezkoa dela egun dauden egiturak existitzea horien mantentze kostuekin, dagoen pertsonal kopuru handi eta soldata altuengatik, haiek hilabete amaierara heltzeko komeriak dituztenean; edota proposatu dutelako ezin dela zenbait kargutan egon lehenago sektorean modu profesionalean esperientzia izan ez duenik, egoera ulertu ezean ezinezkoa delako erantzun aproposak ematea. Niri ulergarriak egiten zaizkit aldarriok, eta zerikusi zuzena dute
|
beraien
parte hartzean: egituretan konfiantzarik izan ezean, aldeko elementu beharrean bizkarroi gisa hartuz gero, lehendik ere parte hartzea liluragarria iruditzen ez bazitzaien horrek eragiten dielako errefusa.
|
|
Esnatzeko garaia iritsi zaigu. Nekazaritzak bizi aukera bat izan behar du, emakume nekazariek beraien jarduna aurrera eramateko modu berrituak topatu, bideragarritasun ekonomiko eta bitalaz gain,
|
beraien
parte hartze soziopolitikoa ere ahalbidetuko duena. Liburu hau jaio den munduko toki honetan, egunean hiru otordu egiteko aukera dugu askok; elikagaiei, paisaiei eta (bizi) moduei ez zaie bakarrik eusten.
|
|
Sistema patriarkal honen beste edozein esparrutan aurki daitezkeen eragozpenei landa eremuak eta nekazaritzak bereak dituen konplexutasunak gehituz, irakurleak erraz deduzi dezake emakume nekazariek ez dutela erraz erraza
|
beraien
parte hartze eskubidea gauzatzea. Duela hogei urte Millanek esan zuen nekazaritza erakunde sozioekonomikoetan, nekazaritza sektoreari eta landa garapenari eragiten dieten neurriak benetan hartzen diren eremuetan, emakumeen presentzia eta parte hartzea oso urria zela, eta horrek erabakiak hartzeko unean oso maskulinizatutako sektorea dela ondorioztatzea ekar lezakeela, egunez eguneko landa lanean hala izan ez arren.
|
|
Eta are gehiago apaltzen da honakoa ikustean: lehenik, titular edo titularkide gisa agertzen diren emakume askok ez dutela ustiategietako benetako gerentziarik egiten; eta, bigarrenik,
|
beraien
parte hartze eta ordezkaritzari dagokionez, nekazaritza erakunde eta elkarte gehienetan emakumeek ordezkaritza txikia dutela (ez dago datu zehatzik). Hau da, titular edo titularkide gisa azaltzeak ez du esan nahi erabakiak hartzeko foro horietara doazenik.
|