2015
|
|
Egin dezagun, zentzumen eta ahalmen hauek (esana dut gaztelu honetako jendea direla, zerbait esaten asmatzearren hartu dudan gaztelukoa), kanpora joan direla eta egunak eta urteak dabiltzala jende arrotzarekin, gaztelu honen onaren etsaiak direnekin; eta honezkero, beren buruak galduta ikusirik, gaztelura hurbilduz doazela, baina barrura sartzea lortu gabe, izan ere, ohitura hau okerra da?, baina ez dira jadanik traidoreak eta inguruan dabiltza. Gazteluan bizi den Errege handiak haien borondate ona ikusiz, bere erruki handiagatik, bertara itzularazi nahi ditu eta, artzain onak egiten duenez, txistu leun leunaz, ia
|
beraiek
ere ezin adituzkoaz, bere ahotsa ezagut dezatela egiten du eta ez daitezela ibil hain galduak baizik eta itzul daitezela beren egoitzara. Eta hain indar handia du artzain txistu honek, non murgilduak zeuden kanpoko gauzak utzi alde batera eta gazteluan sartzen baitira.
|
|
13 Eta, egiaz, oso nekagarria da, eta kontuz ibili beharra dago, batez ere emakumeekin, handia delako gure ahulezia eta kalte handia etor daiteke deabrua dela argi argi esanez gero; ongi begiratu behar da, eta izan daitezkeen arriskuetatik urrundu, eta isilean abisua eman haiei, kontu handia izan dezaten eta
|
beraiek
ere isilik gorde dezaten, halaxe komeni da eta.
|
|
9 Beste batzuekin ere izan zuen harremana, hainbeste urtetan eta beldurrekin horretarako abagunea izan delako; batez ere hainbat tokitan fundazioak egiten zebilenean, proba ugari egin ziren, guztiek nahi zutelako hari argi egiten asmatzea; eta horrela, ziurtasuna eman diote eta
|
beraiek
ere ziur geratu dira.
|
|
Nik trata dezaket eta maitasun handia izan arrazoi askorengatik, baina haiek guztiek ezin izango dute, ezta prelatu guztiak ere ez dira nire aita bezalakoak, hainbesteko sinpletasuna eraman ahal izateko. Eta, Jainkoak altxor hau berorren ardurapean jarri duenez gero, ez du uste izan behar guztiek berorren aitatasunak bezala gordeko dutenik; egi egiaz esaten diot, askoz ere beldur handiagoa diodala gizakiek ostuko diotenari deabruak osteko dionari baino; eta ni esaten eta egiten ikasten nautena (izan ere, badakit norekin ari naizen, eta neure adinagatik egin dezaket),
|
beraiek
ere egin dezaketela usteko dute, eta arrazoi izango dute. Eta hau ez haiek ez maitatzea, bihotz bihotzez maitatzea baizik.
|
|
Hura guri ematen zaigun bezala, hain erabaki sendoz, Haren Maiestateari ematen ez gatzaizkionean, nahiko egiten du gu gogoetazko otoitzean uzteaz eta gu noizbehinka bisitatzeaz, bere mahastian dauden morroiak bisitatzen dituenez. Baina beste horiek seme alaba kutunak ditu eta ez luke nahi bere ondotik kentzerik; ezta ez ditu kentzen, honezkero
|
beraiek
ere ez dutelako nahi handik alde egiterik; bere mahaian eserarazten ditu, berak zer jan hura ematen die, ahora daramana bere buruari ukatzeraino haiei ematearren.
|
|
Bai, axola zaio eta ez gutxi, horrela kalte bikoitza egiten baitu: bata, hori entzuten dutenak otoitzari ekiteko beldur izatea,
|
beraiek
ere engainatuak izango direlakoan. Bestea, Jainkoagana pertsona asko ez hurreratzea; bada, esan dudanez, hain ona dela ikusirik, askoz ere gehiago hurreratuko lirateke, orain bekatariekin harreman onak izan ditzakeelako.
|
|
10 Elkar maitatzearen gaira itzuliz, hori aholkatzea alferrikako gauza dela dirudi; izan ere, beti elkarrekin harremanetan egon eta elkarrekin bizi eta kanpoko pertsonekin ez hizketaldirik ez bestelako harremanik eta solasaldirik izaterik ez, eta Jainkoak maite gaituela eta
|
beraiek
ere Jainkoa maite dutela sinetsirik, Haren Maiestateagatik guztia uzten baitute, non da hain jende zakarrik, elkarri maitasuna hartuko ez dionik. Batez ere bertuteak maitatua izatera gonbidatzen du beti; eta hau, Jainkoaren laguntzaz, itxaro dut beti izango dela etxe honetakoen artean.
|