2009
|
|
Eta parrokiek ez dutela ezer pintatzen ez diogu guk, parrokoek
|
beraiek
baizik: joan den urtean, eskandalua sortu ondoren, zenbait parrokok apezpikuari gutun bat bidali zioten, esanez, ez zeudela ados Plataformak esaten zuenarekin, baina ezta elizbarrutiak egindakoarekin ere.
|
2017
|
|
Han egongo ziren beraz, harraparia ustezko harrapakinaren zain dagoen bezala, lepora jauzi egiteko prest, eta segada honetan, ez bakarrik
|
beraiek
baizik eta Salbaterrako soldaduak ere, jakinaren gainean zeuden. Egoera latza benetan Burgiko almadiarientzat.
|
2019
|
|
Errukarria, mundu honetara obeditzera etorri den oro, pentsatzen du Maria andreak, eta garbi zegoena berriz garbitzen du, zergatik jakin gabe bihotzeko malkoak begietara igotzen zaizkion bitartean, halabeharrak nahi izan zuen hau gertatzea bainugelako mirailaren aurrean, bere bilo ederrak ikusteak ere ez du Maria andrea kontsolatzen, une honetan. ...berdintasun bakarra solaskidean zetzan, lehen Costa delako bat izaten zen, orain doktore andre bat, agian horregatik Raimundo Silvaren ahotsaren tonua apur bat balakaria zen, Maria andreak halaxe esan ohi zuen, ai, gizon hauek, baina, zen bezain zorrotza izanik ere, ez zitzaion burutik pasatu Raimundo Silva hitz egiten ari zitekeenik gau hartan berarekin lo egin zuen emakumearekin, hain zuzen ere,
|
beraiek
baizik beste mintzaira batera, hunkiduraren mintzairara, itzuli ezin zituzten hitz neutroak erabiltzearen plazer adieraztezinaz gozatuz, hitz neutro horien bidez sentimenduak gogoraraziz, liburu esatea eta musu entzutea, bai esatea eta beti ulertzea, arratsalde on entzutea eta maite zaitut ulertzea. Maria andreak kriptofoniari buruzko oinarrizko ezagutza batzuk balitu, hemendik alde egitean sekretu guztiaren jabe izango litzateke, eta irri egingo lieke berari irri egin liezaioketela uste zutenei, hala ere aitortu behar da hisiak bakarrik azal dezakeela pentsatzeko modu hau, zeren Raimundo Silvak eta Maria Sarak ez baitute uste Maria andreari sufriarazten ari direnik, eta hala uste izan balute ez zuketen haren lepotik irririk egingo, bestela ez baitzuketen merezi bizitzen ari diren on guztia.
|
|
Karrikan gurutzatu izan balira, elkarri arrotzak zirela pariatuko zuen edonork. Egoera horretan,
|
beraiek
baizik irakurtzen jakingo ez zuten aspaldiko konplizitatearen argia josiko zitzaien begietan. Urte parrasta bat bazen, jadanik, betekizun klandestino hauek partekatzen zituztela.
|
2020
|
|
Ez zuten egin, noski, benetan estimatzen gintuztelako susmopeko kristauak ginen aldetik, Holandako erreboltariekiko guda gupidagabekoa zela medio itsasoan gero eta maizago ematen ari ziren eraso zein lapurreten galerek merkatari eta hauen bezeroen artean eragin zitzaketen auzi zein liskarrak ez areagotzearren, Erresumako hirietako bakea beti helburu. Badirudi gorenetik etorritako erabaki bat zela, katolikoek ez zutela inondik ere erantzun behar guda horretan galdutakoaz, herejeek
|
beraiek
baizik gure armadak menderatu orduko, auskalo noiz.
|