Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 86

2000
‎Horretarako, bizikletak hartu, eta Turkia aldera abiatu ziren, handik India, Txina, Nepal, Irak, Japon eta beste herrialde asko bisitatzeko asmotan. Zoritxarrez, traste pilo batekin atera ziren etxetik, 50 kilo baino gehiagorekin, eta bizikletek ere, beraiek baino gehiago pisatzen zuten. Beraz, errepideetan eta, ondo samar moldatzen ziren arren, eskailerak igotzeko gainean hartu behar zituztenean, ai ene!
2002
‎Ez zitzaion nagusiari oldartuko. Zakurrek badakite nor den beraiek baino indartsuago.
2004
‎Ihes eginda daudela denak, bazterren batean lokartuta. Eta halere, izan dira beraiek baino iheslari nagusiagoak. Txoriak, esaterako.
2005
‎Herrialde pobreetan, haurrak laster iristen dira helduarora; eskolatuak osasuntsuagoak dira, senar emazteen adina bospasei urte atzeratzen dute eta arazo gutxiago sortzen dituzten erditzeak izaten dituzte, familia plangintzara gehiago iristen dira, beren progenea zaintzeko gaitasun handiagoa dute, eta, hiesaren kasuan, hobeto ezagutzen dituzte arriskuak eta ama semearen infekzioa saihesteko modua. Gainera, ama bihurtu ondoren, beren seme alabak, haurrak, beraiek baino hobeto hezi daitezen borrokatzen dira, horrela lekuko itxaropentsu bat hurrengo belaunaldira pasatuz. Save the Children ek gomendatzen du garapen bidean dauden herrialdeetan irakaskuntza publikoa doan izan dadin bultzatzea; nesken asistentzia diruz laguntzea eta irakasleak prestatzea, eskolan konfiantza izan dezaten.
‎Trafikoa ezkerretik, dirua difere ntea, neurriak ere bai... Europakoei ez, baina Estatu Batuetakoei begirunez begiratzen diete, eta beraiek baino maila goragoan daudela aitortzen dute. Eurak, ordea, Europako beste nazio guztiak baino gorago daudela uste dute.
‎Biek funtsean. Los Angelesko polizia zerbitzuetako funtzionarioak izanagatik pobreak ziren, bazekiten hargatik Aingeruen hirian, eta beren barranda ibilaldietan frogatzen zuten, beraiek baino askoz pobreagoak bazirela. Basamortuko gerorik gabeko erreserbetarik etorri indio hipnotikoak, Asiatik ontzi doietan heldu xinaurri familiak, Deprezione Erraldoiaren ondotik Mississippi ibaiaren haran hezeetarik goseteak bultzatu zuri zurbailak, sator zuloetan metatuak bizi ziren beltzak eta aberastea helburu zeukaten euskaldunak, ez bakarrik Los Angelesen, baizik eta Kalifornia osoan biltzen ziren denak.
2006
‎Ainhoa Arburua proiektuaren sortzaile nagusiak aipatu digunez «helburua bi aldeetakoek deskantsatzea izanen da; adimen eritasun kroniko bat duten gaixoek eta beraien familiakoek. Izan ere, aunitzetan gaixoen familiakoek deskantsatzeko behar handiagoa izaten dute gaixoek beraiek baino eta horregatik denak elkartuko ditugu asteburu pasarako programa honetan». Talde ttikiak eginen dituzte, 7 lagunekoak, eta asteburu osoa pasatuko dute Larraburuan, gisa guztietako ekintzak eginez.
‎Nola irudikatzen zuten beren burua handitan, edo hori irudikatzeko betarik hartzen ote zuten. Ingurukoak beraiek baino hobeto bizi ziren irudipenik ba ote zuten, edo beraiek bezain ondo gutxi bizi zirela sentitzen ote zuten. Eta lagun onak izan ote zituzten.
2007
‎Litekeena da eskultoreek beraiek baino lorpen handiagoak egitea margolari arkaikoek, obrarik gehienak galdu diren arren, testigantza literarioetan eta, batez ere, zeramika margotuetan gorde diren lekukotasunetatik ondoriozta daitekeenez261 Freskoak ez ezik, taula (pinax262) handi batzuen gainean egiten zituzten margoak pintoreek eta grapez josten hormetan, batez ere tenpluak eta eraikuntza publikoak apaintzeko: gai mitologikoak eta patriotikoak izan ohi ziren263 Pinakotekarik ere ezagutu zuten helendarrek:
2008
‎arropa, gasolinaren dirua… Badiolak hitza eman zigun gauza batzuk hobetuko zirela, ea egia den.Azken partidua Anoetan iragarrita zegoen baina azkenean Zubietan jokatu zenuten, nolatan. Bi aste lehenago berdina egin ziguten. Nik ulertu dezaket mutilek lehentasuna daukatela eta beraiek baino lehenago jolasteak zelaiarentzat txarra dela. Baina, hori aurretik badakite.
‎Zuen tropak herriminez daude; guardia jaisteko gogoa dute haurrekin daudenean. Baina umeak azkarrak dira, enpatiarik ez dute eta prest daude egiteko beraiek baino zaharragoak ausartuko ez lirateken basakeriak".
2009
‎Inbidia! Ezin jasan baitute aita beraiek baino gehiago izatea. Eta kalumniak asmatzen dituzte.
‎Renaissance (1999) poema liburuaren gaztelaniazko itzulpena Houellebecqen fenomeno mediatikoak eragin zuen. Horren aurreko poema liburuak (batzuk eleberri ospetsuak beraiek baino lehenagokoak) beste bilduma batean, Supervivencia (2007) izenekoan, plazaratu zituzten. Barne galera, hutsunea salatzen dute poemek, eta baita kanpo galera ere, gizarte ero batekiko desadostasuna bainoago deserosotasun erabatekoa.
‎Inbidia! Ezin jasan baitute aita beraiek baino gehiago izatea. Eta kalumniak asmatzen dituzte.
‎Villafrancak egunero esplikatzen zion bere lagunari," Compañero!", metrailetaren nolakoa, eta bi tiro emateko mugitzen zenari. Lazkaoko mutil gazte bat zen," Umia!", eta beraiek baino beldur handiagoa izaten zuen Villafranca lotarako prantatzen zenean.
2010
‎Pedro Aizarna mendizaleen bozeramaileak azaldu duenez, atzo Galdakaora heldu zirenean, herriko jendea mendizaleak beraiek baino okerrago egon direla nabaritu zuen. Besarkadak ziren nagusi, azpimarratu du.
‎Juan Antonio Mogel, Fray Bartolome, Añibarro, Lizarraga Elkanokoa, eta, Agirregandik oso hurbil, Gerriko, Amundarain eta Otegi (Villasante 1979; Elortza 1996), soilik ezagunenak aipatzearren. Idazle horietako askok, beraiek baino lehenxeago predikatzen aritu ziren Mendiburu eta Kardaberazen (hots, jesuiten) moldeak jarraitu zituzten, baita frantziskotarrenak ere, bereziki Zarauzko komentukoena.
‎Oso emaitza onak proposatzen dituzten metodoek (egia izateko, seguru asko) ez dute funtzionatuko. Gehigarriak erostea saihesteak dirua aurrezten laguntzen du, batez ere gehigarrietako mantenugai horiek beraiek baino elikagai elikagarri eta gozoagoak aukeratzen direnean. Kalitatea kantitatea baino lehen Osasuna izan behar da pisua aldatzea dakarren edozein estrategiaren helburu nagusia, bai pisua galtzeko unean bai irabazi nahi denean.
2011
‎Lur ere gonbidatu nuen plana martxan jarri nuenean, hori nire kontra, eta alabek ez zuten ezer ulertu, nire jarrera, Lur, erabakiak harturik zetozen, erotzen ari nintzela pentsatzen zutelako gainera, eta nire alabak oso delikatuak dira, traumaren zorian jartzen ditu edozerk, batez ere berenarekin ez ateratzeak. Arrazoia dutela hain ziur daude beti, ezen guztiz antidemokratikoa iruditzen baitzaie beti beraiek uste dutena ez betetzea, sumindurik sentitzen dira dena beraiek planeatu bezala ez denean, norbait beraiek baino zoriontsuagoa baldin bada batez ere.
‎–Gutxitan aztertzen da zer eragin duten hizkuntz ereduetan beste zenbait politikak, esate baterako, politika ekonomikoak, sozialak, hezkuntzazkoak, eta lurralde plangintzazkoak. Baina ziur aski izugarri eragin handia dute hizkuntz eremuan; agian hizkuntz politikek beraiek baino garrantzi handiagoa dute. (?) Hizkuntz politika marko zabal baten barnean formulatzen eta inplementatzen da, marko zabal baten barnean ematen ditu bere emaitzak; eta marko hori sare konplexu bat da, prozesu ekonomiko, sozial eta politikoaz osaturiko sare konplexua?
‎Ondorio pertsonalak 24 ordu behar izan daitezke Espainian. Zerbitzu honen erabiltzaileek ez dute nahi ekipajea beraiek baino lehenago iristea. Segurtasun arrazoiak direla eta, edo beste pertsona batzuek maletak pilatzen diren etxean bitxikeriarik egin ez dezaten, norbaitek erabakitzen du ekipajea lokal batera bidali eta hara iristen denean jasotzea.
‎Lehenengo erroskilla ardotan bustitzeko zeremonia egiten ari zelarik, esan zuen: orain, beraiek baino informazio gehiago daukagu. Gure indar guztiekin jotzeko prest gaudelakoan nago.
2012
‎Holandarrek ohitura dute euren txisteak zuzenean nederlanderatik ingelesera itzultzeko, hitzez hitz, eta ez dute inongo zentzurik. Ikusten duzu beraiek baino ez dutela barre egiten eta esan behar duzu" hizlariak txiste bat kontatu du…" edo holakoren bat, eta ahal baduzu baliokide umoretsuren bat sortu. Eta futbol eta errugbi emaitzen jakinaren gainean egon beharra daukagu, beti tartekatzen dituztelako" zure herrialdeak nirearen aurka galdu du" eta halako txantxak.
‎Nahiz eta irla hartan gaizki erabili nindutenik ezin dudan esan, halere aitortu beharra dut neure burua baztertuegia sumatzen nuela, eta mespretxatua ere bai neurri batean. Zeren eta ez Printzeak ez jendeak ez baitzuten beste jakintza arloekiko jakingurarik, matematika eta musikarekiko izan ezik, zeinetan beraiek baino askoz gutxiago bainintzen, eta ondorioz aintzakotzat hartu gabea.
‎Struldbruggei buruz kontatu dudana irakurlearentzat entretenigarri izan zitekeela pentsatu dut, ohikoaz kanpoko zerbait dela ematen baitu; ez dut nik behintzat gogoratzen antzerako zerbaitez topo egin dudanik eskuetara etorri zaizkidan bidai liburuetan; eta oker banago, hona nire aitzakia: herrialde bera deskribatzen duten bidaiarientzat beharrezkoa dela sarritan xehetasun berberez aritzea, beraiek baino lehen idatzi zutenengandik mailegatu edo transkribatu izanaren kritikarik merezi gabe.
‎Esan nahi dut, horrelakoetan, esplizituki esan gabekoen eta esandakoez ondorioztatuen epaitzera edo haiengandik defenditzera jotzen dela euskararen mundu hipersentiberatsuenetan. Kasu hauetan bozeramale “koalifikikatuak” sartu ohi dira tirabiratara irainduak guztiok izan garela esanaz eta kanpaina gisako baten antzekoa gertatzen da, non esanaren kontrakoaren aipuek bozgorailu indartsuagoak izan ohi dituzte esanek beraiek baino, defentsa nazional gisako bat, zehaztasun guztiak galtzeraino, antzekoak adiskide baino etsai bihurtzeraino.
‎Gure herriaren abertzale, hemengoa naizelako, euskalduna naizelako eta Euskal Herri hau zanpatua delako. Nazionalista soil batek, isatsetik bururaino nazionalista, esango luke ezetz, nire jarrera hori angelismoa dela, hemen ere indarraren modeloa hartu behar dugula eta pentsatu gure etsaiak gure auzoak direla eta auzoak zanpatzeko beraiek baino indartsuago izan behar dela; gure lagun batek duela hogeita hamar urte esan zigun bezala," mundu honetan izan behar duk mailu hala ingude eta nik ez diat ingude izan nahi". Eztabaida izaten genuen urte haietan, Palestina eta Israel zirela eta42; gu hiper ezkertiarrak Palestinaren alde, bera, zentzuduna, Israelen alde, noski.
2013
‎Muga horien aurrean Sortuk «krisi sistemiko» deitzen duen horretaz baliatu nahi dute, populismoaren edo, zuzenean, manipulazioaren baliabideak aprobetxatu, azken hauteskundeetan kolokan ikusi duten hegemonia politiko horren lorpen bidea erraztuko dien talde gogo aldarte bat islatzen saiatuz. Garbi uzten ari dira inposizioan oinarritzen den kultura politikoan mugitzen direla, egolatria politiko antzeko batean zentratzen den eskema irreal batean; besteak beraiek baino askoz okerrago, akastunago ikusten gaituzte; beraz, euren ikuspegitik, desadostasunetik bada ere, harreman demokratiko bat ezartzeko gutxieneko errespetua ere ez dugu merezi. Baina denok zor diogu errespetua elkarri.
‎Hori bai, amoranteek, ezkondu bitartean, ez zioten elkarri bisitarik eginen, berritsuek eta berri ipurdiek, beren esamesa eta iruzkin morbosoekin, jendea nahasten hasteko aukerarik tipiena izan ez zezaten, familien izen ona eta ospea ororen gainetik baitzegoen, inola ere arriskuan ezin jar zitekeena. Kartak, berriz, hautazkoak izanen zituzten, baina amoranteei argi eta garbi utziz beraiek baino lehenago irakurriko zituztela etxeko jaunek.
‎Harburuak ez dira zuri beltzean ikusten, batzuetan pentsatzen den bezala, baina pertsonek baino kolore gutxiago nabaritzen dute eta iluntasunean beraiek baino askoz gehiago ikusten dute
‎Hori bai, amoranteek, ezkondu bitartean, ez zioten elkarri bisitarik eginen, berritsuek eta berri ipurdiek, beren esamesa eta iruzkin morbosoekin, jendea nahasten hasteko aukerarik tipiena izan ez zezaten, familien izen ona eta ospea ororen gainetik baitzegoen, inola ere arriskuan ezin jar zitekeena. Kartak, berriz, hautazkoak izanen zituzten, baina amoranteei argi eta garbi utziz beraiek baino lehenago irakurriko zituztela etxeko jaunek.
‎Beste guztiei behin eta berriro esaten zieten nahikoak ginela iazko hamarrak ilunpeko lanetarako. Besteak uxatzen aritu dira, beste inori sarbiderik eman gabe; batik bat beraiek baino gazteago ziren batzuei, gelditu nahian zebiltzan eta. Zertarako, ordea?
2014
‎...sgaberen batekin solasean ari direlarik eztarrian ezten deseroso bat nabaritzeko, ustez edozein gizon heterosexualen amets errealitate bilakatu horri, larrua dastatzeko aukera erraz eta korapilorik gabekoari muzin egin izanagatik, beraien urguilu matxoa kolokan jarriz, adoretsuenentzat hausnarketarako bazka bilakatuko dena biharamunean, aldaketa edo kritikotasun izpi baten atari; koldarrek, aldiz, beraiek baino maskulinitate are zalantzagarriagoa dutenei erasoz baretuko dute larrimina, orekatuko dute egoera;
‎polizia gehienak ergelak dira. Gaizkileak harrapatzen dituzte beraiek baino are ergelagoak direlako. Jipoien eta txibatoen bidez argitzen dituzte kasuak.
‎zutenean? beraiek baino pobreagoa nintzela, nirekin haserretu eta sekulako jipoia eman niri gorputz osoan: goian eta behean, buruan eta barrabiletan (barkatu, Felisa), ni kordegabe gelditu arte, hilzorian?
‎Bertze aldetik, apirilaren 9an, Berako zahar etxeko bizilagunek berriz aukera izan zuten zinemara joateko eta, nola ez, modan dagoen" 8 apellidos vascos" ikusteko. Zein beraiek baino hobeak, zortzi abizen euskaldunak dituztenean.
‎Jotzen didate beraiek baino argiagoa naizelako.
2015
‎Erreferenteen kasuan ezagunak eta gertukoak izan daitezke: musikariak, kirolariak, aktoreak, kirol jarduerako entrenatzailea, beraiek baino helduxeagoak diren gaztetxoak... Eta bizipenek ere garrantzia handia dute:
‎Garai bateko after shave kolonien iragarki bat dirudi. Eta beraiek baino dozena bat urte gutxiagokoentzat, hori ere ez. Marrazki kutre bat.
‎Jende jatorra iruditu zitzaion. Gazteak, beraiek baino gazteagoak gehienak. Larre motzean ohituak zeuden haiek ere ordea.
‎Jainkoak gorde zaitzatela hartatik; izan ere bekatu handirik ez dutela uste dute, eta beste batzuk ikusten dituztenez gero, ziurtatu egiten direla dirudi; eta haiek oso kaskartzat jotzea ez da, noski, apaltasun handiko gauza. Baliteke askoz hobeak izatea, beren bekatuagatik negar egiten dutelako, damu handiaz, eta, beharbada, zentzatzeko beraiek baino askoz ere asmo sendoagoaz, Jainkoa ez gauza txikian ez handian egundo ez iraintzera eramango dituenaz. Beste hauek, haietako gauzarik ez dutela egiten eta, askatasun handiagoa hartzen dute beren atseginetarako; hauek, gehienek, beren ahozko otoitzak egingo dituzte, ez ongi eginiko errezoak, kontzientzia finik ez dutelako.
‎Eta zu Elkarteko lehendakaria zarenez, beraiek baino garrantzitsuagoa zara?
‎Nola liteke Afrikako vudu mediku batek beraiek baino hobeto ulertzea gai hau?
2016
‎Ziotek ere antzinako garaietan bizimodua aurrera ateratzeko ordu asko jardun behar zela lanean, eta gaur egun, oro har, denbora libre gehiago dugula gure zaletasunak lantzeko. Hori idazten dutenek beren buruari galdetu ote ziotek ea beren denbora libre hori ez ote datorren hemen eta bereziki hemendik urrun, ikusten ez ditugun eremuetan, beraiek baino ordu askoz gehiago lanean jarduten dutenengandik. Ba ote zekitek iraganean, eta gaur egun oraindik oihan sakon batzuen gerizapean, merkaturik gabe bizi zituan eta dituan leinuetan beraiek gaur egun baino askoz gutxiago lan egiten zutela eta dutela?
‎Tolosa hiribideko trafiko zarata gero eta ozenagoa ari zen bihurtzen, hurbil zegoen seinale. Kritikari batzuei zaila egiten zitzaien beraiek baino gazteagoak zirenen lanak mirestea, eta Joseba ere horrelakoa zen, multzo horretan sar zitekeen. Bere akatsetako bat zen, bazekien, objektiboa ez zelako, baina gazteen liburuak beti egiten zitzaizkion interesbakoak,, déjà vu?
‎Hirugarren estamentuaren iritziz, bozketa sistema hori iraingarria zen. Onartezina zen nobleek eta kleroak beraiek baino boto
‎Beraz, jainkozko esango diogu, naturaz gaindiko izateagatik gizakiak baino indartsuago den izaki bati. Gizakiek hura beraiek baino indartsuagotzat jotzea da jainkozkotasunaren funtsa, eta horren gainean eraikiko dira gero nortasun ezaugarri multzo bat eta gizakiekiko harreman sorta bat.
‎Ikernek zabaldu du giltzarrapoa. Hantxe dago aita, beneditar arropaz jantzita, gazte, oso gazte, beraiek baino askoz gazteagoa, 49 urterekin hil baitzen aita eta seme alabek orain hirurogei urtetik gora dituzte. Toki lehorrean egon izan delako edo, hilotzak baltsamatua ematen du, azal fin fina dauka, ilea, dena.
2017
‎Ez dira gutxi kulturan lan egin arren, turismoa pasiotzat dutenak. Gehiago pizten ditu alemaniarrak Guggenheimeko ilaran ikusteak, museoko erakusketek beraiek baino. Are anitzagoak dira fikziozko liburu batekin beharrean, politikako berriekin engantxatzen direnak.
‎...lde bat eta bertako biztanleen ongizatea gobernatu, eta horrek ondorioak dakarzkiela beste emakume edo afrikar amerikar batzuen aldean; aitzitik, haien arteko lotura da ez daukatela gizonek edo zuriek edo aberatsek adinako prestigioa, kapital ekonomikoa, soziala, politikoa eta kulturala, beren lurralde, nazio, familia eta/ edo komunitatea gobernatzeko; komunitate, nazio edo familia berekoak izanik beraiek baino kapital gehiago daukaten gizonak, zuriak edo aberatsak.
‎Oasi barruko gizonezkoek bromak egiten zizkiguten guri, mutiloi, gameluak eskainiz gure emakumeen truke. Hasieran guri ere grazia egin zigun, baina txiste berdinarekin jarraitzean beraiek baino ez zuten barre egiten; guk gorrarena egiten genien.
‎Hala, bada, mundu guztia deseroso: mutilak, beren buruari galdezka nola arraio moldatuko diren; neskak, zapuztuta, mutilek ez dituztelako beraiek baino hobeto ezagutzen ez beren gorputzak, ezta beren fantasien lurraldeak ere.
‎Hirugarren estamentuaren iritziz, bozketa sistema hori iraingarria zen. Onartezina zen nobleek eta kleroak beraiek baino boto gehiago izatea. 1789ko ekainaren 17an, hirugarren estamentuak Nazio Biltzar izendatu zuen bere burua.
‎Downen sindromea duten pertsonak gizarteratzeko ahalegina ez da inoiz nahikoa izango; beraiek baino gehiago, gu ateratzen gara irabazten.
‎“Gau beltz hiltzaile eta odoltsuak” gurera ekartzea protesta horretako parte hartzaile gutxi horiek kriminalizatzeko nazkagarria bezain larria da. Gure bizilagun hauek, inolako interes ekonomikorik gabe Azpeitia hobe baten aldeko borroka xumean dabiltza, diruan igerian dabiltzanen interesetara bideratutako ertzain armatuen aurrean etxera joan ez zirenak nahiz eta ia beraiek baino gehiago izan.
‎Muguruzatarren hautua ez zen hutsetik sortua, noski: beraiek baino lehenago Errobi, Niko Etxart eta beste batzuk izan ez balira, beren garaian Hertzainak eta M-ak oholtza kide izan ez balituzte, apika ez zuten erabaki hori hartuko. Nolanahi den, Kolpez kolpe diskoak erabateko zentralitatea eman zion hautu bati.
‎Ez dakit, baina hobe dugu beraiek baino lehen aurkitzea.
2018
‎Cioranek errumaniera laga eta frantsesa hautatu du. Eta frantsesei frantsesa beraiek baino hobeto idazten duela demostratzea izango da haren enpeinu unamunotarra. –El paso de Cioran a la lengua francesa, idatzi du G. Liiceanuk?
‎Denak ziren mutilak han; eta eurak biak neska bakar. Mutilei erakargarri egin zitzaien beraiek baino neskatila gazteago hura, kinkien ibilkerak imitatuz sartu zena, ezpainak gorri margotuta eta txiklea bueltaka ahoan, ondo funtzionatzen zion harrotasun antzeztu batekin, eta Itzik bazekien, zigarroa mutilei ezpainetatik ostu eta beretzat hartzeko zuen ausardia horrekin. Azal zuria eta ilea beltz, ilun eta luze, sorbalden gainetik ondulatua.
‎Aralarrek hainbat momentu goxo eman dizkigu, baina zenbait unetan bere aurpegirik latzena erakutsi digu. Mendi hauek inork baino hobeto ezagutzen gaituzte, guk beraiek baino hobeto; gure eboluzioa ikusi dute, gure lehen pausoak, gure irribarre zabalenak, gure bizitzako momenturik ederrenen testigantza dute, guzti guztia dakite gutaz. Ez da mendia eta animaliak gustuko ditugula, baizik eta behar ditugula.
‎Gobernu espainolak hezkuntzan aldaketak egiten dituenean, beldur ikaragarria izaten du guk hezkuntza ideologizatuko ote dugun. Baina beraiek baino gehiago inork ez! Guk ikasi genuen historia errekonkista izan zen:
‎Suntsipenetan lorturiko materiala harresiak indartzeko erabili zen. Albako Dukearen neurri hauek 1512ko udazkeneko Iruñeko setioak sorturiko ekintza militarrek beraiek baino kalte handiago ekarri zieten Iruñekoei, Esartek dioenez.
2019
‎Horietara iristea lortzen duenak izugarrizko dirutza eramaten du, izugarri ordaintzen dute. Azken finean diru asko dute eta merkatua irabazten doaz pixkanaka, izan ere, behin monopolioarekin geratuta, beraiek baino ez dute erabakiko zein pelikula egin eta zein ez. Errezelo hori daukat aspaldidanik, eta jada gertatzen ari da.
‎Bikotearen harremanak Hanbre sagardotegian aurki daitezke batez ere. Hanbre sagardotegian beraiek baino jende zaharragoarekin ia egunero egotea ere, Senarrak inposatua izan daiteke. Eleberriaren momentu batean gainera, baieztatu egiten da Florak Cancunetik itzulitakoan adierazi zuela ez zuela Hanbrera joateko gogorik" ez egunero gerrako historia berberak kontatu eta kontatu ari den zahar koadrila horrekin gaua pasatzeko" (22).
‎Euripean kieto geratu dira guztiak, zapuztuta. Hiru ume ari dira pilotan jolasten, beraiek baino urtebete gazteagoak, erdaldunak, eskola publikoan ikasten dutenak. Hartuta zegok esan du Josuk nabaria dena deskribatuz, maketo batzuk zeudek.
‎Horrela esaten zioten bere amaginarrebak eta haren lagunek: Elias zaharra, beraiek baino gazteagoa izan arren.
‎Mogueimek dio, gauaren isilean izan zen, egunsentira arte zain egon ginen, sakan estali eta ezkutuan, hiritik hain gertu non harresiko zaindarien oihuak entzuten baikenituen, zaldiak uhaletatik heldurik geneuzkan, irrintzirik egin ez zezaten, eta ilargiaren aldia iritsi zenean, kapitainek ulertu zutelarik zaindariak erdi lo zeudela, denok lekuak hustu genituen, sakanean morroiak zaldiekin baizik ez ziren gelditu, eta bidexka harturik Atamarmako iturriraino iritsi ginen, iturriari izen hau eman zioten bere ura goxoa delako, eta pixka bat harantzago joanez harresira hurbildu ginen, baina justu une hartan erronda pasatzen ari zen, eta ezinbestean geldi geratu behar izan genuen, berriz ere, isil isilik gari alor batean, eta nirekin zeuden guztien buru egiten zuen Mem Ramiresi ongi iruditu zitzaionean, malda igotzen hasi ginen, azkar azkar, gure asmoa zen zurubi bat lantza baten gainean paratu eta harresian eranstea, baina zorte txarra eduki genuen, edo Txerrenek hala oztopatu nahi izan zuen gure lana, zeren zurubiak irrist egin baitzuen, hots handia ateraz, eta eltzegile baten teilatu gainean erori zen, gu guztiok atsekabeturik eta larriturik utziz, zaindariak iratzartzen baziren ekintza galduko baitzen, kizkurtu ginen, harresiaren itzalari josiak, eta gero, mairuek fitsik ere ateratzen ez zutenez, Mem Ramiresek dei egin zidan, ni bainintzen denetan altuena, eta agindu zidan bere sorbalda gainean igo nendin, neronek erantsi nuen zurubia han goian, gero bera igo zen, ni berarekin, eta gero beste bat, eta besteak noiz igoko zain geundenean zaindariak iratzarri ziren, eta horietako batek galdetu zuen, Menfu, esan nahi baita, Nor dabil hor, eta Mem Ramiresek, arabieraz mintzatzen dena mairua bailitzan, esan zuen errondakoak ginela eta atzera itzuliak ginela hala agindu zigutelako, eta mairua dorretik jaitsi baitzen, burua moztu zion, eta burua kanpora bota genuen, guretarrek seguru jakin zezaten plaza barruan geundela, baina bigarren zaindaria konturatu zen nortzuk ginen eta deiadarka hasi zen, Anauchara, anauchara, beren hizkuntzan Kristauen segada esan nahi duena, ordurako hamar ginen harresi gainean, orduan erronda etorri zen, arineketan, eta alde bietatik labankadak hasi ziren, Mem Ramiresek oihu egiten zuen Espainiako patroia den Santiagoren laguntza eske, eta Afonso erregeak, kanpotik, garrasika erantzuten zuen, esanez, Santiago eta Andredena Maria, lagun iezaguzue, eta hori ez ezik beste hau ere esaten zuen, Hil itzazue denak, ez dezala bakar batek ihes egin, tira, betiko oihuak, bitartean beste aldetik beste hogeita bost guretar igo ziren, ateetara jo zuten hauek irekitzeko asmoz, baina ez zuten lortu kanpotik burdinazko borra bat jaulki zieten arte, horrekin hautsi zituzten sarrailak eta maratilak, eta orduan sartu ziren erregea eta bere gizonak, erregea belauniko erori zen atearen erdian eta Jainkoari eskerrak ematen hasi zen, baina laster asko zutitu zen, mairuak bazetozelako atea defenditzera, baina hiltzeko tenorea iritsia zitzaien, guretarrek, arrabolaren moduan aurrera eginez, hil baitzituzten, eta horiek ez ezik emakume eta haur asko, baita azienda ugari ere, eta isuri zen odolak ibai bat osatu zuen kaleetan zehar, eta honelaxe irabazi genuen Santarem, bertan izan nintzen, baita hemen nirekin dauden beste batzuk ere. Aipatutako batzuek baietz egin zuten buruaz, zalantzarik gabe edukiko zuten haiek ere zer kontatua, baina beti hitza falta duten horietakoak izanik, lehenbizi nahikoa hitz ez dutelako ezagutzen, eta bigarrenik etortzeko eskatzen dietenean ez direlako etortzen, zeuden bezala gelditu ziren, hau da, isilik eta portugesez mintzatzeko artean beraiek baino trebeagoa zenari adi, eta barkatu gehiegikeria, munduko hizkuntzarik aurreratuena edukiko baikenuke baldin eta, orain zortzi mende eta erdi, graduaziorik gabeko militar soil batek eratu ahal izan balu halako mintzaldi garbia, zeinean aurkikuntza narratibo zoriontsuak ere badiren, luzea eta laburra tartekatzea, bat bateko etena, plano aldaketa, suspentsioa, are eta ironia poxi begirune gabe ... Erreklutetako batek, gerrako esperientzia bakartzat armada pasatzen ikustea zuenak, baina zorrotz eta zentzudunak, guardia zaharreko inork ez zuela mintzatu nahi ulerturik, esan zuen seguru asko denak pentsatzen ari zirena, Nik uste dut Lisboa hezur gogorragoa izango dela, metafora interesgarria, berriz txakurra eta txakurrak harira dakartzana, txakur asko da, asko baina, handik goitik erronka egiten diguten harresi garai eta kementsuei, non armen dirdira eta albornozen zuria antzematen baitira, hortza sartu ahal izateko.
‎Orokorrean eskatzen duten gauza bakarra da beraiekiko begirunea eta ez baztertzea lanean jarraituko duten bitartean. Askotan pentsatu izan dut arduradun erdaldun horiek gehiago sinesten dutela euskalduntze prozesuaren balizko arrakastan, arduradun euskaldunek beraiek baino! Eta hor badugu arrisku latz bat:
‎“Taldeak irabazteko moduko partida egin du. Partida bukaerara beraiek baino justuago iritsi gara, beraiek errotatzeko jokalari gehiago zituztelako. Guretzat, ordea, partida bakoitza gerra bat izango da denboraldi osoan.
2020
‎Ez ziren indartsuegiak, oraindik ere soroetan besoak gihartzeko denborarik izan gabeak. Bi adiskideak ez ziren trebeegiak herriko futbol zelai bakarrean, beraiek baino gazte arinago eta abilagoak ugari baitziren herrian. Aitzitik, biziak ziren biak ala biak, oso biziak.
‎Ados nago horrekin, baina arrakala handia dago hirugarren adinean emakume eta gizonek egiten dituzten gauzen artean. Eta emakumeen kasuan batzuk daude oso egoera itogarrian, zeren zaintzen ari dira beraiek baino zaharragoak direnak eta ilobak, hau da, sandwich belaunaldia. Bestalde, horrelako gaiez hitz egiten dugunean, joera dago bikoteez hitz egiteko eta nik uste dut horretan gai izan behar dugula pixka bat begirada zabaltzeko.
‎" Bestalde, ezagutzen dudan jende batengan ikusten dut badagoela ondoez bat mugimendu sindikala ahulago dagoelako oro har –ez Euskal Herrian preseski, ELA, LAB eta ESK beste analisi batzuk egiten ari baitira– Eta horrek halako ondoez bat sortzen du, beste mugimendu batzuk, beste lidergo batzuk –haien ustez, sektorialak edo periferikoak– ari direlako sendotzen. Eta gaizki eramaten dute 16 urteko neskato batek beraiek baino mobilizazio gaitasun handiagoa edukitzea".
‎Cañok abokatuek baino hobeto zekien zer esan zezakeen eta zer ez. Azken finean, beraiek baino epaiketa gehiagotan egona zen, eta ez ikusle gisa.
2021
‎" Beti daude esaten kanpokoek ez dugula ulertzen. Baina agian kanpokoek beraiek baino hobeto ulertzen dugu bertan ez daudelako gure bihotzak eta barnekotasunak jarrita. Guk hotzean ikusten dugu".
2022
‎Estatxara hurreratu direnean bazekiten arraunerako baldintzak ez zirela lehenengo txandako berberak. Bigarrengoan aritu diren lau eskifaiak ez dira gai izan, ustez, beraiek baino ahulagoak diren ontzien denborak hobetzeko. Hala gertatu da hirugarrengoan ere:
‎Pastelaren gozotasuna ahoan itsatsita nuela, eskolako jolastokiraino hegaldatu zitzaidan gogoa. Ez zen zaila handiak irudikatzea beraiek baino gazteagoak zirikatzen. Hori ez zitzaion gertatuko nire arrebatxoari, neure esku zegoen guztia egingo bainuen denek errespeta zezaten.
‎Zu laguntzera etorri naiz. Baserrian beraiek baino lehen agertu izan ez banintz, hilik egongo zinen. Eta larriagoa dena:
‎–Arrunta naiz oso, sentitzen dut –barre egin dugu biok– Ostiral arratsaldeetan nire ilobekin geratzen naiz, eta gozoki dendara sartzeko beraiek baino gogo gehiago izaten dut. Azukrezko adreilu zuri gorriek erotu egiten naute –aitortu dit ahapeka– Ez esan inori, e?
‎Beste behin ere, izugarria iruditu zaigu esaten eta salatzen ari ginen horretatik kanpo kokatzeko zuten gaitasuna; interpelatuta ez sentitzekoa. Bazirudien, beste behin ere, bazeudela beste gizon batzuk, beraiek baino gaiztoagoak eta maltzurragoak zirenak, eta beste gizon horiek zirela, egiatan, gure saioa ikusi luketenak. Aspaldiko trikimailua da norbera salbatzeko beste norbait seinalatzearena.
2023
‎lehen estribilloak halakoa behar du, eta abar. Gizateriaren azken ahalegin desesperatua dira, laster algoritmo batek lan hori beraiek baino hobeto egingo baitu. Hori saihestu nahi nuke:
‎«Eta nahiz eta guk nahi ez, gero eta lehenago ireki behar ditugu kontrolak. Aurten bertan, Beriain tontorreko kontrolekoek esan ziguten beraiek baino lehen iritsi zirela lehenbizikoak, 08:15erako. Hogei bat kilometro eta 1.200 metroko desnibela dago Beriain tontorreraino, eta bi ordu eta laurdenean iristea astakeria bat da.
‎Haurrek etorkizunean zein lanbide edo ikasketa maila lortzea nahi den, modu errealista batean. Guraso etorkinek, orokorrean, seme alabek unibertsitate ikasketak lortzea nahi dute, seme alabek beraiek baino lan hobea izatea. Guraso autoktonoek, agian, garrantzi txikiagoa ematen diote:
‎bertakoek jan ohi duten pho a eskatu dugu, xerra zatiz eta fideoz eginiko zopa. Mahaiaren bueltan eserita, azkar ohartu gara kanpotarrak larrituago gaudela eguraldiagatik beraiek baino: agidanez, horrek ez die eguna aldatuko.
‎Guk ere partida gogortu beharra genuela jabetu ginen, eta horretan saiatu ginen. Tarte horretan beraiek baino gehiago asmatu genuen, eta abantaila nahikoa hartzea lortu genuen, bukaerara arte mantendu genuena. 25 eta 18 irabazita, oso kontentu gaude.
‎Hala bada, baldin badaude, ustez, exekutatuak izan diren militar presoak, epaileak beraiek baino justuagoak izan direnak, hortik ez al dugu segitu behar egongo direla, halaber, bidegabekerien biktima diren kartzelandreak. Kontrakoa pentsatzeak emakumeen arlo guztietako bazterkeria onartzea dakar.
‎Jakintsuen bizi ohiturak dira froga onenak. XV. eta XVII. mendeetan, jakintsuek erronkak botatzen zizkieten elkarri; beren aurkikuntzak publikatzen zituztenean, frogen kateamenduan katebegiak nahita gordetzen zituzten, edo kateamenduaren ordena itzulipurdikatzen zuten haien lankideei erabat ulertzea eragozteko; horrela lehiakide batek beraiek baino lehenago aurkikuntza bera egin izana erratetik babesten ziren; Descartesek berak aitortu zuen hori egin izana bere Geometrian. Horrek frogatzen du Descartes ez zela egiazko filosofoa Pitagorasentzat eta Platonentzat hitzak zeukan zentzuan, hau da, Jainkoaren zuhurtziaren maitalea; Greziaren desagerpenaz geroztik ez da gehiago filosoforik izan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
ELKAR 31 (0,20)
Berria 6 (0,04)
Pamiela 6 (0,04)
Argia 5 (0,03)
Consumer 4 (0,03)
Susa 4 (0,03)
Open Data Euskadi 4 (0,03)
Uztarria 3 (0,02)
Guaixe 3 (0,02)
Jakin 2 (0,01)
erran.eus 2 (0,01)
Alberdania 2 (0,01)
Maiatz liburuak 2 (0,01)
EITB - Sarea 1 (0,01)
Euskaltzaindia - Liburuak 1 (0,01)
goiena.eus 1 (0,01)
Karmel Argitaletxea 1 (0,01)
Ikaselkar 1 (0,01)
Karkara 1 (0,01)
Jakin liburuak 1 (0,01)
Labayru 1 (0,01)
Bat Soziolinguistika Aldizkaria 1 (0,01)
Txintxarri 1 (0,01)
Hitza 1 (0,01)
Booktegi 1 (0,01)
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia