Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 77

2000
‎Ostatuko atea ireki zen tupustean. Horra bortz minutu lehenago Charlyri ireki zion bera, kankailu bat, 1,90 m eta 100 kg bai aise, bere ama bera hil izanikoaren itxurak zituena. Urrunegi izan ni, haren arrazoiak konprenitzeko, baina konbentzigarriak izan behar; seko isildu zen ate ondoko morroi oihukaria.
2003
‎Jainko Guztiz Boteretsu Egiazkoaren aulkia hartzen duen jainkoaizun hori deitzen da Leviathan. Ez da harritzeko, Idolo berri horren historia hasiz geroz, baldin horrelako nagusiaren ordezkari bazeukan Richelieu batek bere burua, kardinale jaunak berak preso sartzea eta bera hil arte preso atxikitzea Saint Cyrango abade kristau zintzoa, Jean Duvergier Haurannekoa gure herritarra.
2004
‎–Ez dakit. Baten batek bera hiltzeko adinakoa, ematen duenez.
‎Gödel pixka bat atzerago gelditu zen, gainontzekoak urduritasunez aztertuz. Ez ote zen hango norbait bera hiltzera etorritako espioiren bat. Nora joan ez zekiela, azken errenkadako eserlekua hartu zuen Gödelek, oharkabean igaroko zelakoan.
‎Non ote dira bost urte inguru nituela ikusi nituen ondasun haiek? Don Nikolas bera hil zen. Makina bat bider ikusi nuen bere ortuan, aitzurrean, alkandora zuri eta praka beltz nasaitan, lanean, inongo sotanarik gabe.
2005
‎Alarguntzagatik jasotzen zuen apurra bere hilkutxa ordaintzeko gorde zuen, ez baitzen fio, seme alabek hilkutxa duin bat erosiko ote zioten. Eta etxea semeei utzi zien, bera hil ostean gurasoen etxean bizitzen jarrai zezaten.
2006
‎Garai hartan nik ez nekien iruditxoa benetakoa zenik. Egia erran, bera hil arte ez dut jakin.
2007
‎Elvis hil zen urte hartan, lehenengo aldiz izan ziren hauteskundeak Espainian berrogei urte pasatxoan, Elvis bera hil baino lehentxeago. Sigla saltsa hartan ez dakit nik zenbateraino bereizten genuen zer zen bata eta zer bestea, zein neurritan egiten genuen bat honekin edo bestearekin, baina gogoan geratu zait huntaz eta hartaz hizketan ari ginen egun haietako batean gure artean sortu zen solasa.
2008
‎Hantxe topatu ditugu Lulu eta Toti. Espainiako telebistan urte asko eman zituzten Bartzelonan lanean, musika programak eta dokumentalak egiten, handik Dakarrera eta azkenean Casamanceko azken puntara heldu dira, herrialdeari izena ematen dion ibaia bera hiltzen den lekuraino. Etorkizuneko ostatu ederrari azken ukituak ematen ari dira.
‎Ez dakit gogoratuko duzun. Eleberri bat irakurtzen ari den irakurlea zen zure eleberriko protagonista, eta orriak pasatu ahala ohartzen da eleberria ez dela bera hiltzeko norbaitek asmatu duen trikimailu bat besterik. Hiltzailea zein den jakiteko, ordea, idazlearen izena ezagutzeko alegia, ez du irakurtzen jarraitzea beste biderik.
2009
‎Azkenean lur horretan bere barneena berriro deskubritzen du, Orbelaundik Arantzazura, latina ikastera, desbaserritartzera, jendetzera, Eliza Erromatarreko apaiztera, humanitateen irakasletzera, etengabe atzerritartzera, urte eta urteetan beti bere buruagandik urrunduz eraman duen odisea luze baten buruan. Eta bera hilko da. Baina hurrengo urteetan Urbian egingo diren indusketetan, Gandiaga fragmentoak joango direla lur azpitik ateratzen, bera eta beste gizon emakume primitiboen espiritua, badaki orain, eta hori eskertzen dio Mertxeri.
‎–Eta zer aurkitu nahi zenuen? Eman dezagun Anak bezeroren bat kaltetu edo haserretu zuela, bera hil nahi izateraino. Paper horietan ez zenuke halakorik aurkituko.
‎–Ez nioke barkatuko neure buruari, nebak ni salbatzeagatik bera hiltzea, eta konpainiaz aldatu nahi nuke, esan zion, nebarekin izan zuèn hutsegitea kontatu ondoren, jarraian, bere argudioa indartzeko edo, esaldi efektibo bezain efektista erantsiz?: Nire ahulezien gainetik dago iraultza, kapitaina!
‎gau hartan amets hura: bera hilda zegoen, itsasontziaren bizkarrean etzanda; baina, hilda zegoen arren, bizirik balego bezala zen: ikusi behintzat ikusten zuen, baina ez bere ohiko bi begiekin, beste batekin baizik, zeinak ikusia izan gabe guztia ikusten baitzuen, bai barrualdera eta bai kanpoaldera ere; barrura begira, bihotza zukeèn tokian, hutsune bat ikusten zuen; kanpora begira, berriz, neska bakarra ikusi zuen nasan:
‎bere bila ari zirela eta hil egin nahi zutela. Esaten zidan birritan edo hirutan ahalegindu zirela bera hiltzen. Baina ikazkinek hemendik milaka kilometrora funtzionatzen dute, inoiz ez dira Londresen egon, horregatik etorri ginen gu.
‎Baina ikazkinek hemendik milaka kilometrora funtzionatzen dute, inoiz ez dira Londresen egon, horregatik etorri ginen gu. Douglasek, hala ere, uste zuen Mitrofanek Tadeuz bidali zuela Londresera bera hiltzera. Nik esaten nion hilda zegoela Tadeuz, atentatuan hil zutela, ezin zela Londresen egon?
‎Ehizaldiko azken gauean, mozkor arraildurik aitortuko zidanez, bera bizkartzeko ekarriak zituen Guiseko dukeak. Nonbait, mesfidaturik zebilen ehizan ateratzeko nire tema ez ote zen bera hiltzeko amarrua. Noizbait pentsatu dut Frantziako erregek esperantza hori bazuela joateko baimena eman zigunean.
‎–Ez nioke barkatuko neure buruari, nebak ni salbatzeagatik bera hiltzea, eta konpainiaz aldatu nahi nuke –esan zion, nebarekin izan zuèn hutsegitea kontatu ondoren, jarraian, bere argudioa indartzeko edo, esaldi efektibo bezain efektista erantsiz–: Nire ahulezien gainetik dago iraultza, kapitaina!
‎Domingo, beraz, zegoèn tokian zegoen, itsasora egin berri zuen arren lehorrean balego bezala, lurrari lotzen zuèn zilbor hestea hautsi barik lurrari lotuta jarraitzen baitzuen ezinbestean, bi arreben oihuak eta haien keinuak –eskua ezpainetara eraman eta musu bat igortzen ari zitzaion Ada une hartan– utzi berri zuèn lurraren taupadak balira bezala –uso ikusezinak ere izan zitezkeen, ausaz–, Domingori airearen hegaletan iristen zitzaizkionak; Domingok horrelako zerbait sentitzen zuen, beharbada, eta horregatik izan zuen –baliteke– gau hartan amets hura: bera hilda zegoen, itsasontziaren bizkarrean etzanda; baina, hilda zegoen arren, bizirik balego bezala zen: ikusi behintzat ikusten zuen, baina ez bere ohiko bi begiekin, beste batekin baizik, zeinak ikusia izan gabe guztia ikusten baitzuen, bai barrualdera eta bai kanpoaldera ere; barrura begira, bihotza zukeèn tokian, hutsune bat ikusten zuen; kanpora begira, berriz, neska bakarra ikusi zuen nasan:
2010
‎hil zen, bada, bere ekintza hartan, gure anaia; berdindu zuen lurrak? baina ai, nola irudikatu nuen haren arima, bera hil zutèn hegazkinen gainetik hegan eta hegan, lurraren min guztiak garaitu dituen hegaldian?!; hain hunkituta gelditu nintzen, non anai arrebak heroi eta martiritzat hartu izan baititut ordudanik?
‎Tartalo agertu zaizu? Edo Herensuge??; eta berak ezetz, ez zitzaiola ametsetan ez Tartalo, ez Herensuge eta ez zepelin beltzik agertu; ikusten nuena ikusten nuen nik, ordea, eta orduan, malko artean esan nion ez nuela bera hiltzerik nahi?; baina izeba gaizki zegoen, bai, eta zerbait egin behar nuen hiriburura itzuli aitzin; eta hala, gau hartan, oherakoan, belaunikatu eta, Ama Birjinari hiru agurmaria errezatu ondoren, amets bat eskatu nion Jainko ahalguztidunari, baita Jainkoak entzun ere, edo, amonari laguntzeko saioan, nik neuk asmatu ote nuen amets hura?, horixe ez baitakit zehatz mehatz?: amets hartan zerura zihoàn zepelin zuri bat ikusi nuen, amonaren arima zeramana, aingeru zuri batek gidatuta; eta amonari ametsa kontatu, eta hura pozezko negar batean urtu zen, eskerrik asko eta eskerrik asko?; handik egun gutxira hil zen, ni jada Regina enera itzulia nintzela?, irribarrez hil ere, osaba Ismael eta izeba Bittoriren esanetan?
‎–Duela bi aste eskutitz hau eman zidan, eta zin eginarazi zidan bera hil ondoren emango nizula; sekula ez lehenago. Tori bada, eta egiten duzuna egiten duzula jakin ezazu guk guztiok berdin berdin...
‎Lehendik ere bagenekien, aitak gerran jasotako gutunaren bidez, zuhaitz baten itzalean zeutzala anai arrebak, eskuak baturik, beraiek bizi izan zutèn maitasun platonikoaren irudi ezin doiagoan, eta hura ere ez zen, ez, kontsolamendu txikia; Bibiren ezusteko berriak, ordea, nire esperantzarik onenak gainditzen zituen, eta nik hartu nuen orduan poza eta bozkarioa...!, Ada eta Domingo heroiak bezala hil baitziren, zinez; Domingok bizitza osoan egin nahi izan zuen hegan, eta hara non egin zien Francoren hegazkinei aurre, bere pistolarekin... hegazkinek balaz josi zuten arte: hil zen, bada, bere ekintza hartan, gure anaia; berdindu zuen lurrak... baina ai, nola irudikatu nuen haren arima, bera hil zutèn hegazkinen gainetik hegan eta hegan, lurraren min guztiak garaitu dituen hegaldian...!; hain hunkituta gelditu nintzen, non anai arrebak heroi eta martiritzat hartu izan baititut ordudanik...
‎Tartalo agertu zaizu? Edo Herensuge?"; eta berak ezetz, ez zitzaiola ametsetan ez Tartalo, ez Herensuge eta ez zepelin beltzik agertu; ikusten nuena ikusten nuen nik, ordea, eta orduan, malko artean esan nion ez nuela bera hiltzerik nahi...; baina izeba gaizki zegoen, bai, eta zerbait egin behar nuen hiriburura itzuli aitzin; eta hala, gau hartan, oherakoan, belaunikatu eta, Ama Birjinari hiru agurmaria errezatu ondoren, amets bat eskatu nion Jainko ahalguztidunari, baita Jainkoak entzun ere —edo, amonari laguntzeko saioan, nik neuk asmatu ote nuen amets hura?, horixe ez baitakit zehatz mehatz—:... amets hartan zerura zihoàn zepelin zuri bat ikusi nuen, amonaren arima zeramana, aingeru zuri batek gidatuta; eta amonari ametsa kontatu, eta hura pozezko negar batean urtu zen, eskerrik asko eta eskerrik asko...; handik egun gutxira hil zen —ni jada Regina enera itzulia nintzela—, irribarrez hil ere, osaba Ismael eta izeba Bittoriren esanetan...
2011
‎Uther Pendragoi hil zenez geroztik burdin aroa bizi genuela esan zuen kronista batek. Izkiriatzaile hori bera hil zen burdinazko ezpata baten azpian, baina zu, zu urrezko koroa baten azpian bizi zinen.
‎Militar espainolak bera hil nahian bertan dituela egiaztatzea bezain beldurgarri eta zorabiagarri izango zaio Anttoni bere bizialdi osoko jarreraren gauezko arrakalatzea.
‎Azkenik, gainerako etakideenak legez, Irenerenak ere heriori lotuak dira. Lehenbiziko ametsean maitasun harremana zenduko da aurrena, maitea bera hilko dute gero. Bigarrenean utopia zuri bat dugu, eta nabarmena da ezinezkoa nahi izaten tematzearen eta hil nahiaren arteko lotura.
‎bizitza eman eta kentzeko prest egotea. Etxebarrietak trafiko polizia bat hil eta gero bera hila izanik frogatu zuen subjektu horren egiazkotasuna. Subjektu hori da gaur egun jokoz kanpo gelditu dena.
‎–Baina bizitza seduktorea da, zergatik ari naiz gainerakoan berriro nobela argitaratzeko prest, odoletik baletor bezala, zeldako telebistatik Coca Colaren iragarki bitalistek hunkitzeraino; heriotzak sortzen duen beldurra ere bere egiten du, mugaz bestaldekoak desafiatzen gaitu, ohez ohe, eta etsaiarekin koketeatzen dugu morbo beharrez bagabiltza, heriotza ere bizitzaren alde. Elisaren nahia ez da pisuzkoa, bera hilik dago, horrek esan nahi duen guztiarekin. Ez dakit noiz arte jarraituko nukeen nire letaniarekin, Elisa haserretuko nuke bizi balitz, beharbada konbentzi nazakezu liburua argitaratzeaz baina berez ez nuke egin behar, Elisari hala aginduta ere, nik ez dut bizitzan hainbeste sinesten, itsutzen nauena izan arren, ziur nago pasibo mantentzea dela egin dezakedan justizia ekintza bakarra, baina agian Elisa da arrazoi duena, nork daki, nahiz nik ez diodan sinesten.
‎Antolatzaileak berak afari baterako konbokatoria egin du sendatu dela ospatzeko;, bizitza maite zuen?,, langilea zen?,, alaia?;, beragatik ez balitz ez ginateke inoiz elkartuko?? hurrengo batean izango da, ez bera hiltzea, neure burua hiltzeko ganora izatea baizik liburu bat idazten jarri aurretik, edo alderantziz, liburua inor hil baino lehenago idaztea, edo idazteko errealitatearen beharrik ez izatea.
2012
‎–Ez zuen zertan gezurrik erran. Jipoia aspaldiko kontu bat zen, eta bera hiltzear zegoen. HIESak aste batzuk geroago eraman zuen putakume hura infernura.
‎–Erreta zeunden Moure horrek espetxetik deitu eta bera hil nahi izateaz akusatu zintuelako. Orduan, titi handi hura agertu eta...
‎Gizajoak, urrutitik bere etsai basatia hil nuela lehenago ere ikusi bazuen ere, ez zekien nola egin nuen, eta harri eta zur zegoen, dardarka eta astinduka, eta erabat asaldatua, ia zorabiatzeko punturaino. Ez zuen ikusi tiro egin nion antxumea, eta ez zen konturatu hil nuenik, aldiz bere jaka zabaldu eta zauritua ote zegoen begiratu zuen; eta berehala jabetu nintzen bera hiltzera nindoala sinetsita zegoela; izan ere, niregana hurbildu eta belauniko jarri baitzen, eta nire belaunak besarkatuz ulertu ez nizkion gauza pila esan zituen, baina erraz konturatu nintzen ez nezala hil esan nahi zidala.
‎Emmak so egin zion. Charles ohartu zen, hartu zuen eta ganbarara eramatera joan zen; bitartean, besaulki batean eserita (bere gauzak bere inguruan ipintzen ari ziren), Emma bere ezkonberri pentsatzen ari zen, kartoi batean bildurik baitzegoen, eta bere buruari galdetzen zion, amets eginez, ea hartaz zer egingo ote zuketen baldin eta menturaz bera hiltzea gertatuko balitz.
2013
‎Estigia izeneko aintzira, hain zuzen ere, non lurra bukatu eta hildakoen mundua hasten baitzen, edo baita. Ez al dago ba Versus bera hilik. Baietz pentsatzen du sarritan.
‎Orain bera hil dute, Kankaleko hondartzan.
‎Daniel Fernandez Leibaren lankidea zen, eta, Frantziako Poliziari adierazi zionez, lankide errefuxiatuen aurkako atentatu bat egiteko asmoen berri izan zuen Leibak, eta asmo horren inguruan ohartarazi zituen iheslariak. Daniel Fernandez sala zezakeelakoan, Leiba bera hiltzea erabaki zuten horren arabera.
‎Nik esaten nion lana uzteko, baina hark esaten zuen bizi egin behar genuela. Nik uste dut ez zuela pentsatuko bera hilko zutenik, zeren, bestela, nik uste zerbait egingo genuela, lekuz aldatu edo», gogoratu du Martinezek.
‎Ez zekien nola deszifratu sekretua eta ez zekien ermandadeko beste kideak nor ziren, baldin eta inor gelditzen bazen. Horregatik zen inportantea bera hil aurretik sekretua norbaiti kontatzea.
2014
‎Bera izan zen enteratzen azkena, ihesaldian parte gutxiena zuena? Eta bera hil zuten.
‎Ez nengoen seguru ezta zegokion fardela eman zidan ere. Izan ere, susmatzen dut beste paper sorta baten ardura eman nahi zidala, bera hil ondoren zuzendariari lanpara azpian aztertzen ikusi nionarena, hain justu ere. Eta neskak hitz egin egiten zuen, bere pena nire begikotasunaren segurtasunean arinduz; gizon egartiek nola edaten duten, hala hitz egiten zuen berak.
‎Ni gizon sinple bat naiz. Pentsatu zuen, beldurrez hanka egingo zenutela, amore emango zenutela, bera hiltzat joz. Nik ezin geldiarazi.
2015
‎Badakit X ren bizitza beste guztiaren gainetik egon litzatekeela, baina jakin badakit nukeela jasan ni uzteak sortuko lidakeen mina; bera hiltzeak sortuko lidakeenaren parekoa. Edo are indartsuagoa.
‎Eta ez, ez zen morfina izan. Ondotxo zekien zer esaten ari zinen, eta bera hiltzean umeak zure aitarekin uztea erabaki egokiena izan zen. Guztientzat.
‎«Rayleytarrak»; eta eskua umeen jolasgelako atean zeukalarik antzeman zuen besteekiko sentimendu batasun hura, emozioak eman ohi duena, hormak mehetu, lasaitasunezko eta zorionezko sentimendua zen? eta dena jario bakar bat bihurtu balitz bezala, eta aulkiak, mahaiak, mapak, berarenak balira bezala, haienak, berdin zen norenak, eta Paulek eta Mintak jario harekin segituko balute bezala bera hildakoan ere.
‎Nire amona Teresaren lehengusua zen don Jose Larrea, apaiza eta jatorria Errekarten zuena, haren aita bertan jaioa baitzen, nirea den bezala. Don Jose honek Larreatarren zuhaitzari ekin omen zion, eliz artxiboetan arakatuz eta, eta bera hil ostean ilobaren bati utzi omen zion altxor hura, nire aitaren lehengusu txiki bati beraz, segida eman ziezaion. Atzerago ezin eta aurreraka ari omen da hau arbola osatzen, gaurko kimu gazteen ezkontzak eta jasoaz.
‎Zeren pertsona batengan gehiegi oinarritzen den prozesu politikoa buka daiteke pertsona hori hiltzen denean. Eta oraingo duda hori da, ea Fidelek gidatu duenak nahiko sendotasun duen bera hiltzen denean bizirauteko?.
2016
‎Milaka magnolia zuri eta arrosa bere etxeko atarian, beragatik zimeltzen. Ehunka ume bere izenarekin, gurasoak? bera hil zen egunean sortu zintugun?,, bere musika da gure maitasun istorioaren soinu banda?, eta gisa horretako kurtsiladak esaten, baina ze polita zugatik izatea!?. Hamarnaka artista berri bere kanten bertsioak egiten, euren aukeraren zain.
2017
‎«Axola dizu ba zuri, hemen ezkutuka bera hil orduko. Baina ez duzu ezer aurreratuko.
‎That Evening Sun izeneko ipuina irakurri behar aipamena ulertzeko. Ipuin zoragarri horretan Nancy izeneko zerbitzari beltzaren beldurra, izua, erakusten zaigu, etxe ondoko zangan gizon bat gordeta dagoela uste baitu, bera hiltzera etortzeko momentu aproposaren zain.
‎Kontua zera da, ezin zuela eraman, nik uste, ni zerbait izatera heltzea. Zerbait onik egitera heltzen banintzen, ezin bait nintekeen izan jaiotzerakoan bere ama bera hil zuen munstro doilorra. Eta hala izan beharra neukan.
‎– Atzeraka aztertzen hasiko naiz, bera hil zenez geroztik. Zu bertan zinen, eta gizon hori, Cooler, eta txoferra.
‎Nik uste dut izpirituaren beste egiazko suizidio bat horixe dela. Sukaldeko labana handiaz hiltzen ditu bere ideiak, eta ideiekin bera hiltzen da autoengainu berriaren sokatik urkatuta.
‎Baina bat batean, ametsek duten magia horren ondorioz, desagertu egiten zen I komunetik. Korrika ibiltzen nintzen bera hil nahi zuten gizon ilunen atzetik, aitak tipula txikitzeko erabiltzen zuen labana handia hartzen nuen, eta prest sentitzen nintzen, prest gizon haiek hiltzeko, neure ahizpa lapurtu nahi zidaten gizon ilun haiek sastakatzeko eta akabatzeko. Alabaina, neure indar guztiekin korrika egin arren, ihes egiten zidaten beti gizonek.
‎Baina ez nuen ikusi nahi. Edo bai, ikusi nahi nuen; baina sentitu nuen ez neukala eskubiderik aititaren alboan egoteko bera hiltzen zenean. Berarekin egon ziren amama, izeko, aita, ama eta aititaren anaia.
‎Noiz bukatuko zen aitaren amesgaiztoa? Hil zelarik sekulako pisua kendu izanaren sentsazioa izan zuen, borroka luzeegien ondoren gerra betiko bukatu izan balitz bezala, eta orain, bera hiltzearekin ere aitaz libratzea posible izanen ote zen ari zen zalantzan paratzen jada.
2018
‎Ezer gertatu ez balitz bezala. Norbait bera hil nahian dabilela ahaztuta.
‎Ziurtasun osoz eta errukirik gabe bere atzetik datorren horrengandik ihesi. Bera harrapatu, bera lotu, bera hil nahi duen horrengandik ihesi. Ikusi ezin duen arren, ongi baitaki ehiza ez dela gelditu.
‎Posible du mutikoa salbatzea, bai, baina hurrengo segundo ehunekoetan, gizonak erabakitzen du ez duela egingo. Modu horretan, handitzean, ezin izango du bera hil.
2019
‎MUSEOAREN PROIEKTUAREN AURKA gogor egin bazuen ere, Jorge Oteizari ez zion deuserako balio izan, bera hil eta urtebetera Guggenheimek haren lanaren atzera begirako bat osatu baitzuen. Atzera begirakoak mendekurik ankerrenak izaten dira.
‎Louise de Chaulieuk amodioan oinarritu nahi du ezkontza: bere pasio gehiegizkoa dela eta, hil egiten du lehenbiziko senarra; gero, bera hiltzen da, bigarren senarrarenganako jelosiazko beroaldi batean. Renée de L. Estoradek, berriz, sentimenduak sakrifikatzen ditu bere arrazoiaren alde, baina amatasunaren bozkarioa bada aski ordaina harentzat, eta luzarorako zoriona beretzen du.
‎Neskek adiskidetasun bat edo flirt bat abiatu nahi badute, kontu handiz ibili behar dute beren ekimenez ari diren itxura ez emateko; gizonei ez zaizkie gustatzen mari mutilak, mari maisuak, emakume argiak; beldur ematen die ausardia, kultura eta adimen handiegiak, nortasun handiegiak. G. Eliotek dioen bezala, eleberri gehienetan emakume ilehori tuntuna gailentzen zaio izaera maskulinoko emakume beltzaranari; The Mill on the Flossen [Flosseko errota], Maggie alferrik ahalegintzen da rolak iraultzen; azkenean, bera hila da, eta Lucy ilehoria ezkontzen da Stephenekin; The Last of the Mohicansen [Azken mohikanoa], Alice gatzgabeak bereganatzen du protagonistaren bihotza, eta ez Clara kementsuak; Little Womenen, Joe sinpatikoa haurtzaroko lagun bat besterik ez da Laurierentzat: hark Amy txepel ile kizkurrari ematen dio maitasuna.
‎Garai hartan enperadorea irteten zen tarteka Pragako gaztelutik; ez zebilen oraindik beti beldur anaia Matias eta beste arerio batzuk bera hiltzen noiz saiatuko. Eta hala, goiz batean, eskribau publikoz jantzita, soinean zapata higatuak eta janzki maiztua, gerrikoan bi idazluma eta tintontzia, lepotik zintzilik medailoi bat eskribauen zaindari Santa Katalinaren irudiarekin, oreinak zeuden babes hobiko atetxo batetik irten eta, gidari zuela Cervenka gelaria, kale estu hutsetan barrena joan zen ibaiaren beste aldeko Kontrabaxueneraino, non baitzeukaten lantegia, atzeko hegalean, jostunak eta margolariak.
2021
‎Agian zerbait galdu dut; inoiz sentitu banu, hura baztertzearen erronkari aurpegi emateko aukera izango bainuen. Beharbada, Darwinengatik sentitzen dudana da horren antzekoena; ez dakit barruan zerbait urratuko litzaidakeen bera hil banu, baina bera menderatzearen plazerari ere lotuta dago nire sentimendua. Bera izan da nire langile burua azken urte bietan, bera izango da nire koronela, gaurdanik.
‎Izan ere, Davidek ondo zekienez, immateriala zen utz ziezadakeen jarauntsi bakarra. Bestea, materiala, etxandiak eta haietan gordetako ondasunak, administrazio nagusiak banatuko zuen ausaz, bera hil eta gero, hogei urte beteta independizatzen zirenen artean. Baina, esan legez, bere eskuzabaltasuna erakutsi behar zidan Davidek jarauntsi hori laga baino lehenago.
‎Herri langileko itsastarren alarguna ere izan zen, itzalezko sinbiosian. Eta bera hil den egun honetan, Maisuaren jarraitzaileetako inork ez daki hil denik ere. Horietarik hemen zirenek, ezin alargunaren jarraitzaileak zirenik esan; kanpoan zirenek, gerrako erbesteratuek, nondik nora jakin heriotzarena?
‎Francoren kriptonita. Ni jaio eta bera hil.
‎Hilik egon da geroztik, eta orain, erakundea desagertzean, berpiztu egin da ezustean, baina ez da bizidun osoa, mamu bat baizik, gehienbat bera ahaztu nahi baina ezin dutenei agertzen zaiena: bere nebari, mutil lagun ohiari, bera hil zuen lehergailua jarri zuen etakideari...
‎Eta aldi berean zalantzak. Eta gero iruditu zitzaidan Itziar desagertu zela gutarra ez zelako, bera hilik zegolako eta, segur aski, nire baitako irudipena zelako. Bera hilik zegoen, eta gu, bere anaia, koinata, laguna behar zuen Ander hura, bizirik geunden, eta biziak eta hilak elkarrekin bizi dira, baina gehiegi nahastu gabe.
‎–Eta bera hiltzeko eskubiderik banuen? –esan zuen Blomartek.
2022
‎PYDk bazekien kurduentzako soilik izango zen egitasmo politiko batek ez zeukala etorkizunik, baina Muslimek aipatutako demokrazia erradikala herriz herri garatu zen, behetik gora. 2013ko udazkenean, PYDtik sorturiko YPGko indar armatu kurduek (Herriaren Babes Unitateak) Al Qaedaren inguruko taldeen eskuetan ziren dozenaka herri –kristauak horietako hainbat– askatu zituzten –Salih Muslimen semea bera hil zuten jihadistek borroketan–; askok, kurdu izan zein ez, indar askatzaile gisa ikusi zituzten milizia haiek. Hala, gainerako komunitateekiko elkarlana landu zuten, eta gune kurduetan bultzatutako ahalduntze ariketa gainerako herrietan ere abiarazi zuten, nork bere administrazioa eta milizia eratuta.
‎Glotkin hilzorian dago. Bisitan joan natzaio negar zotinka eta barkamena eskatuz, bera hiltzeko zain amorratzen egon naizelako. Negar artean eman dit barkamena eskuzabal, eta ultzerarako ezkur kafea hartzea gomendatu.
‎–Guk ezin genuen haurrik izan –kontatu zien malko artean– Jean Michel hiltzean, kontu hauek guztiak ahaztu eta xafla berarekin lurperatzea erabaki nuen. Ez zara gogoratuko agian, baina bera hil eta urtebetera izan zinen etxe honetan bazkaltzen, heriotzaren urtemuga ospakizunean.
2023
‎" Pena handirekin jakin dugu Tristan Vermandois hil zela gerlan. Gure herrian jaun maitatua zen, sei haurren aita, azkena San Martin biharamunean sortua, bera hil eta sei egunen buruan. Ez bada izugarri!
‎Bere heriotza desiratzera iritsi naiz. Eta bera hil ondoren sentituko nuen lasaitasunarekin egiten nuen amets. Lasai sentitzen nintzen Dorleta hilik imajinatzean, beste inorekin egongo ez zela ziurtatzen zidan ebidentzia bakarra hura zelako, heriotza, bere heriotza...
‎Ikusten da gertaerak urteka itzultzen direla irteera laukira. Bere hileta, utzi ninduenetik urtebetera; tesi honen amaiera, bera hil eta urtebetera.
‎Jhonny beilatzen ari zirela entzun zituen Juanak, eta" andre haiek entzutean, samina azaletik barruraino sartu" zitzaiola kontatu zion gero lagun bati. Eta esan zion bera hiltzen zenean alabaoak nahi zituela.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia