Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 31

2006
‎Lehengo batarekin itzuli nintzen handik. Ez dut esango agure ezindu haren aurrean erdi biluzik agertzeak lotsatzen ninduenik baina, herabe samarra naiz izatez, eta, bestalde, Juliani bere begiradak batere axola ez zitzaidala adieraztea gutxieste moduko bat izango zen, bera halako harroa eta minbera izanda. Beraz, argia itzali, bata erantzi eta ilunpetan sartu nintzen ohean, kaleko leihotik sartzen zen erdi itzalezko errainuari esker erabatekoa ez zen ilunpetan.
‎Hala ere, ez nuke esango zeure hitzei jarraitzearren egin nuenik, edo ideia hori bestela ere bururatuko ez zitzaidanik. Azken batean, zure gutunak jasotzea bera halako estortsio bat zen niretzat, nahi ez nuen izorramendua, bilatu ez nuena, merezi ez nuena; haiek jaso aurreko garaira itzuli nahiko nukeen, eta zuk sekula idatzi ez izana iguriki. Dagoeneko gertatua aldatzea ez zegoen nire esku, bistan da, baina gertatu haiei ez jaramonik egitea izan zitekeen nire ondoeza azaltzeko modu bat:
2007
‎Hizkuntzan eta pentsamenduan mailak bereizi behar dira: pentsamenduan, maila (edo pentsaera) intuitiboa eta maila hausnarketakoa; eta hizkuntzan, hizkuntza bera halakoa bezainbatean, eta hizkuntza hausnarketaz erdietsiriko ezagupen ez hizkuntzazkoen gordeleku gisa. Hizkuntza pentsamendua da bera denaz bezainbatean ere:
‎Hizketan ari da, baina ez dio ezer ulertzen. Irudi hori bera halako batean telebista pantaila baten barruan ikusi du. Agureak hizketan segitzen du, eta odola masailetik behera tantaka ari zaio.
2008
‎1926an abiaturiko gaztelania­euskara hiztegia. Azkue pertsonalki inplikatu zen horretan, eta lan­batzorde eraginkorra osatu zuen Olabide, Ormaetxea eta Eguzkitzarekin batera387 Baina, jakina, ez zen gauza bera halako proiektuetan hiru­lau pertsona aritzea, edo, diru gehiago egon izan balitz egin zitekeena egitea. Gainera proiektu hauek, ezinbestean, «barne» mailan garatu ziren, Akademia barruko lan gisa, zabalkunde handirik gabe.
2010
‎Euskarari dagokionez, berriz, amona Ursula izan genuen ezinbesteko erreferentzia, baita zutabea ere, guk, anai arrebok? euskarari nola edo hala eutsi ahal izan geniezaion, ez amonak planteamendu politiko bat zuelako, bistan da, baizik eta bera halakoa zelako, euskararekin, erdararekin ez bezala, arraina uretan bezala sentitzen zena; gero, joan zen amona Regina enetik, hil zen?
‎Barrutiak egiteko intentzioak, hots, modu bitarrean funtzionatzeko jokabideak, hiru abiaburu sozio diskurtsibo edo ideologiko ditu: batetik, errealitatea bera halakotzat hartzea; bigarrenik, kristauentzat zerbait anbibalentea edo debate gai izan daitekeena, ezabatu nahi izatea; eta, azkenik, bilakaera dialektikoa eta historikoa bazter uztea. Alegia, sermoiak beti uste sendo eta osotasun itxura ematea.
‎Baina bai, galdetu nionean ea Euskal Herriari buruzko galdera batzuei erantzungo ote zion eta, gainera, euskarara itzulita, baiezkoa eman zidan. Zeren eta bera halakoa da: bere herriaz maitemindua, edonori laguntzeko prest, eraman onekoa eta gartsua.
‎Euskarari dagokionez, berriz, amona Ursula izan genuen ezinbesteko erreferentzia, baita zutabea ere, guk —anai arrebok— euskarari nola edo hala eutsi ahal izan geniezaion, ez amonak planteamendu politiko bat zuelako, bistan da, baizik eta bera halakoa zelako, euskararekin —erdararekin ez bezala— arraina uretan bezala sentitzen zena; gero, joan zen amona Regina enetik, hil zen... eta euskara galduz eta galduz joan ginen, baina ez era traumatiko batean, erarik naturalenean baizik, itxuraz...
‎Esate baterako, San Frantziskoko badiako inguru guzian, 100 kilometro luze eta 70 kilometro zabal, 7 milioi biztanle bizi dira. Euskal Herria bera halako eskualde metropolitanoa izan daiteke, hau da, hiri, herri eta baserri konstelazio bat. Hirigune eta bazterrauzoen arteko, hiri eta baserrien arteko dikotomia tradizionalak gainditu egingo direla ematen du, 1289 bestelako lekuak tartekatuko direla espazio horretan.
2011
‎Mikelek biraoa bota zuen hortz artean. Nor zen marizikin hura, bera halako delitu batean nahasteko. Telefonoa hartu eta Armentiaren zenbakia bilatu zuen jasotako deien artean.
2012
‎Ikaskide haien proposamenei ezetz esateko beste arrazoi bat ere piztu zitzaion Inasi barrenean: bere kabutan uste zuen aita Ambrosiori ez zitzaiokeela gustatuko bera halako saltsatan nahastea, eta pentsatu gabe ateratzen zitzaiona zen aita Ambrosiori inolako atsekaberik ez sorraraztea. Horrenbestez, bere bizileku berrian babesgarritzat zeuzkan bi pertsonen iritziak halakoak zirela jakinik, ez zuen lan handirik hartu beharrik izan ondorioa ateratzeko.
2013
‎Hurst andereak ahizparekin batera kantatu zuen, eta, zeregin horretan zihardutelarik, Elizabethek, pianoaren gainean zeutzan zenbait musika liburu gainetik begiratzen ari zen bitartean, Darcyren begiak zein sarritan zeuden beragan josita ohartzea beste biderik ez zuen izan. Ezin zuen bururatu zertan izan zitekeen bera halako gizon handi baten miresgarri; eta, hala ere, gizonak gogoko ez zuelako begiratzen ziola pentsatzeak are arraroagoa zirudien. Azkenean bakar bakarrik otu zitzaion, Darcy jaunak zuzentasunari buruz zituen iritzien arabera, berak gelako beste inork baino zerbait oker eta itsusgarriagoa izango zuela eta horregatik atxikiko ziola begia.
2014
‎Galdezka etorri zitzaigun: adierazi zigun jakin nahi zuela zer gertatzen zen bere burmuinean idazlearen lanak irakurtzen zituenean, bera halakoetan oso ondo sentitzen zelako». Lanari ekitea erabaki zuten.
‎Halaber larunbatean Pantzo Irigaray ren'' Lezafin'' antzerkiaren ikusteko. Hemen jendea goxatu da irriz antzerkia bera halakoa delako bainan ere Makeako'' Jostakin'' taldea hein bat ederki ari izan baita. Uzta Hitzan aratseko bertsu afariarekin bukatu da, gehixago entzule zukeena.
2015
‎Ziurtasun handia eman zidan eta, nire ustez, on egin zion berari ere; bada, bera oso ona bazen ere, handik aurrera otoitzari gehiago eman zitzaion eta bere Ordenako monasterio batera baztertu zen, bakardade handia zegoenera, otoitzean hobeki jardun ahal izateko. Han bizi izan zen bi urte baino gehiago, eta obedientziak atera zuen handik; asko sentitu zuen, baina beraren beharra zuten, bera halakoa zelako.
‎...dudanez, inguruetako arimentzat hain mesedegarria izan baita; eta santa honen penitentziari erreparatuz, kontura zaitezten, ene ahizpak, zein atzera geratzen garen gu, eta saia zaitezten berriro gure Jaunaren zerbitzuan; bada, guk ez dugu zertan izanik haiek baino gutxiago, ez baikatoz jende hain fin eta nobleagandik; honek garrantzirik izan ez arren, esan egiten dut, bizimodu guria izan zuelako, bera halako familiako izanik, Cardonako Dukeengandik baitzetorren, eta izena ere halakoa baitzuen: Katalina Cardona anderea.
‎deabruak egin dezakeen gaitz handia eta berandu kontuan hartzen dena, honela, nondik jakin gabe, perfekzioa galduz joan daiteke. Izan ere, aitor entzuleak munduko huskeriari leku eman nahi badio bera halakoa delako, besteei ere hori ez dela ezer sartzen die buruan. Jainkoak gorde gaitzala horrelako gauzetatik, Haren Maiestatea denagatik.
‎Pertsonaia nagusienak herrikoiak dira, bizi sinplekoak. Mariano bera halakoa zen, Baztan Ikastolako haurrek kantatu duten bezala, Bittor Elizagoien arraioztarraren bertsuak xaramelatuz," Baztango seme kuttuna, jende xumeen laguna...". Erloju edo ordulari bat ere kokatu du abentura hortan Mariano Izetak:
2017
‎Azkenik, diferentea da norberak bere barrutik duen autoidentitatearen pertzepzioa eta kanpotik besteek dutena. Diferentea da tuterarrak edo kaskantearrak berak nola senti lezakeen (edo ez) bere burua Euskal Herritar, eta nik nola eduki nezakeen bera halakotzat (edo ez). Beraz, tuterar edo kaskantearra nola har daitekeen Euskal Herritartzat, ezin da egon erantzun bakarra.
2018
‎Morroi nahiko txikia zen, hezurtsua, burua gorputza baino nabarmen gehiago hazi zitzaiola zirudien, eta horrek, begi beltz handiekin batera, argazki zahar batzuetan ikusten diren ustezko estralurtar horietako baten itxura ematen zion. Txikitasunak eta itxurazko hauskortasunek ez zioten galarazten bera halako bi zen morroiari erronkaz begiratzea.
‎Irakurleak, kontakizunaren adiera semantikora mugatu beharrean, testuaren plazer horri eutsi dio, hitz bakoitzak eta isilune bakoitzak sorturiko emozioak dastatuz. M.D.k argi utzi izan du beti eleberri tradizionalaren metodoak kolokan jarri nahia; horretarako idazkera anbiguoa darabil, irakurleari askatasun handia uzten diona, kontakizuna bera halako egitura tematiko batera mugatzen duelarik, non pertsonaiak, heroi ez baina halako zeinu edo arketipo bihurtzen baitira, gisa horretan literatura tradizionalaren logika tematiko eta argumentala gaitzesten dituelarik.
‎Galtzerdiak atera ditu goiko tiraderatik, eta ohean eseri da haiek janztera. Añesi begi bistakoa egin zaio zein urrun dagoen bera halako gela bat izatetik.
2019
‎Oker jokatzen du tentazioari amore emanda, baina gizonari ez zaio zilegi emakumeari huts egin izana aurpegiratzea, berak tentatu baitu. Bien artean liskarra pizten denean, bakoitzak pentsatuko du bestea dela egoeraren erruduna; emakumeak, hain zuzen, bera halakoa egin izana leporatuko dio: ez didate erakutsi arrazoitzen, bizimodua ateratzen...
‎Gure aurrekoek uste zuten urtearen hasierako lehen hamabi egunetan emaniko eguraldia, gero hilabetez hilabete betetzen zela. Urtarrilaren lehen eguna nolako, urtarrila bera halako. Urtarrilaren 4a nola, apirila hala.
‎Ez zait iruditu bikainegia, apur bat nahasia ere bai, baina balekoa. Baliteke testua bera halakoa izatea, nahasia, txekieraz esan nahi dut. Nahasia izan behar du derrigor, jatorrizkoa berez ez baitago txekieraz, hori aspaldi dakigu, baina ez dakigu Pedro Iturriak idatzitako jatorrizko hori ingelesez, gaztelaniaz edo euskaraz idatzita zegoen...
2020
‎Horregatik, Neerbale izeneko gazte batek, bere fortuna osoa gorteko bizitzan gastatuta, aditurik Alibech bizirik zela, haren bila hasi eta aurkitu ere egin zuen, gorteak aitaren ondasunak ondorengo faltan bahitu baino lehen, eta ondoren Gafsara eraman zuela Rusticori arindu ederra emanaz, neska, gogoz kontra behartuta, han emaztetzat hartu eta haren ondare handiaren hartzaile bihurtzeko asmoz. Baina andreek galdetu ziotenean Alibechi desertuan zela zertan serbitzen zuen Jainkoa, Neerbale ez baitzen oraindik harekin oheratu, erantzun zien deabrua infernuan sartuz serbitzen zuela eta Neerbalek bekatu handia egin zuela bera halako zerbitzu handi batetik ateratzean.
‎Utzi, bera halakoa da.
‎Ez ditu gauzak kontatzen, bera halakoa da.
2021
‎halako+ zenbatzailea edo baino+ zenbatzailea+ aldiz/ bider...+ ago egiturek esanahi bera dute: Zaldiek lepoa luzatzen dutenean lehengoa halako bi dutela badirudite (Anabitarte); Bi urteren barruan jokatu zen gutxienez hamar aldiz, bera halako bi handi zirenekin eta guztietan irabazi zuen (Iztueta); Edozeinek halako bi balio zituen eta horrexegatik behartu ginen bat gutxiago egitera (Anabitarte); Bere luzera halako bi falta zitzaion gabarrari ibai ertzera iristeko (K. Zabala); Makineriaren hobekuntza dela eta, eskulan kantitate berdina enplegaturik, galtzerdi kantitatea lau halako egin ahal bada...
2022
‎Alde batetik, nagusiari zor zion obligazioa zegoen, harengandik zituen hartuak ongi eta ohoreak; bertzetik, bere etxearen ohorea, arrebaren onestasuna eta kastitatea, zeinak, ongi baitzekien, halako gaiztakeriarik ez baitzuen sekula onetsiko, ez bazen haren engainuz edo bortxaz menderatua bederen; gauza damugarria hura, zeinak betiko ekarriko baitzuen beraren eta etxekoen izena zikintzea. Eta hala, deliberatu zuen nahiago zuela hil, arrebari Italia osoko emazterik onestenetakoa bera halako jukutria gaiztoa egitea baino; izatekotan, bere herria libratu behar zuela halako tirano batez, zeinak bortxaz zikindu nahi baitzuen beraren etxea. Izan ere, segur zen, dukea hil ezean, bere eta bereen bizia ez zegoela segurtatua.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia