2000
|
|
Arestian aipatutako gutunean, Tractatus aren zentzu nagusia ez zegoela idatzita esaten du. 1929an emandako Etikari buruzko hitzaldian ere ideia
|
bera
errepikatuko digu: gizon batek benetako etika liburua izango litzatekeen etika liburu bat idatzi balu, liburu honek eztanda batean munduko gainerako liburu guztiak suntsituko lituzke.
|
2001
|
|
Lehen galderak arrazoimenaren interes espekulatiboa jasotzen du (Metafisika), bigarrenak interes praktikoa (Morala) eta hirugarrenak, benetan eremu berririk irekitzen ez badu ere, aurreko bi interesak biltzen ditu (Erlijioa, edo Historia). Kritika n ez bezala, ideia hau
|
bera
errepikatzen duen beste bi unetan laugarren galdera bat gehitzen du: Zer da gizakia?
|
2002
|
|
Panoptikoaren printzipioak izugarri erraztuko du epaile eta magistratuen lana; espetxeetan, horiek gaur egun dauden egoeran egonda, nazka handienaz egin behar izaten baitituzte haiek garbitasun, gustu eta dotorezia handienez egin lituzketen lanak. Gaur artean ezagutu izan ditugun plan onenetan ere epaile bakarrak banan banan ikusi behar izaten zituen auskalo zenbat gelaxkatan banaturik zeuden presoak, haietako bakoitzarekin egon behar izaten zuen eta bakoitzari galdeketa
|
bera
errepikatu behar izaten zion; egun bakar bat ehunka presorekiko lanak egin ahal izateko. Gure Panoptiko honetan, aldiz, ez da halakorik beharrezkoa izango, epaileak espetxean sartzearekin batera bere begien bistan edukiko baititu preso guztiak.
|
2004
|
|
Hau da, egiaren bermea izango litzateke badela zerbait berez existitzen dena (ni existitzen banaiz behintzat), bat dena, aldatzen ez dena, amaigabea, betierekoa, aldaezina, burujabea, ezagutza gorenekoa, ahalguztiduna, bera nire eta existitzen diren gainerako gauza guztien (egia bada existitzen direla) sortzailea delarik. Egia esan, Descartesek horrela kristautasunaren akats
|
bera
errepikatzen duela esan dezakegu, errua gizakiarengan eta ez Jainkoarengan ipintzean. Jainko bat, erabateko egia, bururatzen du, akatsgabea, eredua, jatorria eta sortzailea, eta gizakia horren menpekoa, akastuna eta erruduna egiten du, bera betiereko menpetasun batera kondenatuz, besteak beste erabateko egiaren eta, gura eta gura ez, borondate arrotz baten menpe egotera.
|
|
Tractatus a izkiriatu ondoren, Wittgensteinek uste zuen arazoak" behin betiko" askatu zituela bere hizkuntzaren kritikaren bidez, baina kontziente ere zen, laƱoki aitortu zuenez," zein gutti egin den arazoak askatu direnean" (Hitzaurrea, amaierako hitzak). Eta horixe
|
bera
errepikatzeko gogoa daukagu bere Etikari buruzko hitzaldia irakurri ondoren.
|
2006
|
|
Guztiz ongi ulertzen da, giro gerrazale horren barruan beti ere, tresna preziatuak eta aberastasunak lortzeko razziaeta pirateria ekintzak burutu behar zirenean, errege ezberdinek beren indarrak bildu behar izatea, hain zuzen Iliada n kontatzen den Troiako gerran edo Tebasen aurka gertatu bide zen bezalaxe133 Gauza
|
bera
errepikatuko zen, agian, espedizio komertzialen bat antolatzeko garaian, kontuan izanik komertzioaren eta gerraren arteko muga arras hautemanezina zela eta, bederen, halako espedizio batek babeserako gudarosteren bat zuela bizkarra zaintzen.
|
2009
|
|
Schopenhauerren ustez, historiak, hasieratik bukaera arte, behin eta berriz izen desberdinen azpian gauza
|
bera
errepikatzen du. Ez dago historiaren aurrerapen razionalik beraz, Hegelek esan bezala.
|
2012
|
|
Bestalde, gertaera bat noizean behin baino ez da izaten; beren agerpena bakarra bada ere, esanahi unibertsala duten momentu bereziak dira. Normalean, ezer berezirik gertatzen ez den egoera batean bizi gara, gauza
|
bera
errepikatzen da. Ezagutza ere gauza bera, mekanikoki errepikatzen dena ulertzean datza.
|