Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 82

2000
‎Gaua, dirudienez, borrokan pasa zuten, zein baino zein. Benetako txoriak kristalezkoa jotzen zuen mokoaz, eta azken honek erantzun bera ematen zion benetakoari. Indar berarekin eta istant berean.
‎Ordea, izenetarik eta hotsetarik haratago biziko bagina, izenik ez duen Hura edirenen genuke, izenik ez duelako berez dena eta izen guztiak bere baitan biltzen dituena, eta edirenen genuke, halaber, agian, geure zinezko izana... Horregatik, hartaraz gero, noiz eta neure buruari galdetzen baitiot zer naizen, katoliko edo protestant, ihardespen bera emaiten diot: bietarik ere zerbait naizelarik, ez naiz ez bata eta ez bertzea.
‎Eta, bazkaldu ondoren, noiz eta ikusi bainuen Mattin, han bere ohean, ahozpez, aurpegia alde baterat, bere ohiko handitasunean tipi, ez nintzen urrikaldu; aitzitik, berak bere garaitietan emaiten zidan tratu bera eman nion nik ere, eta, halatan, irri maltzur batekin umiliazioneari umiliazionea eransten niola eta atsekabearen eta sufrimenduaren azal minduan hatz egiten, bihozgabeki eta ahalkegabeki, erran nion:
2003
‎Ez da ahantzi behar, garai bertsuan, Espainiako erregeari eskubide bera emaiten ziola Erromako errege aita sainduak, baimen horren arabera bere gogara hauta zitzan Gaztelako, Aragoiko, Nafarroako apezpikuak, bai eta ere haien ondotik menperatu zituen beste lurralde eta kolonia guztietakoak.
‎Anartean gure belaunaldia badoalarik, han harat, bide handiz, ikusi ditut, zenbait aste barne, Hazparne ene sorterrian bi adiskide handi, bat Ximun ene haurreko laguna, bestea Janpiarre ene ikasle ohia, biak lekukotasun bera emaiten beren ehortzetako elizan, frantses bandera handiaren orde, euskaldun ikurrina hautatu dutelarik hilkutxaren gainean agertzea. Eta aitortzen dut egitate xume horrek bihotza itxaropenez bete didala.
2004
‎Eta aita eta ama imajinatzen nituen hil edo biziko galderarekin, nor bere aldetik: " Eta hik, norekin nahi duk, seme?", biei ala biei aldez aurretik prestatutako erantzun bera ematen niela: " Nik amonarekin nahi dut!".
2006
‎Etxe barneko bozak, orduan, nire izena galdegin zuen. Beltzuntzeri emandako erantzun bera eman nion hari ere.
2008
‎Dentistak, izan ere, kontsulta bukatu ahala, aholku bat eman zion izeba Ursulari, bere eri guztiei emateko ohitura zuena: edan zitzala egunero Mariani markako hiru kopatxo ardo, ardo magique hura kemen eragile aparta zelakoan; Nazariori ere aholku bera eman zion, jakina, nahiz eta Nazariok ez zuen aholkua bete, ardoak halako zapore bat zuelako, kemena ere soberan zuen Nazariok, ardo magiko hartaz baliatu gabe ere!?, berari atzeraka eragiten ziona; izeba Ursulari, aldiz, izugarri gustatu zitzaion, batek ez zekien benetan gustatzen zitzaiolako, edo botilak aita santu Leon XIII.aren argazki hura zeramalako, propaganda gisa, izebak bertatik bertara ikus zezakeena une hartan, dentistak bai baitzuen bere kontsultan ardoaren erakuskari bat; argazkia aurrez aurre zuen arren, baina, ederki kostatu zitzaion emakumeari dentistak eta Nazariok esaten ziotena sinestea, hark gazteleraz eta ilobak euskaraz:
‎Dentistak, izan ere, kontsulta bukatu ahala, aholku bat eman zion izeba Ursulari, bere eri guztiei emateko ohitura zuena: edan zitzala egunero Mariani markako hiru kopatxo ardo, ardo magique hura kemen eragile aparta zelakoan; Nazariori ere aholku bera eman zion, jakina, nahiz eta Nazariok ez zuen aholkua bete, ardoak halako zapore bat zuelako –kemena ere soberan zuen Nazariok, ardo magiko hartaz baliatu gabe ere! –, berari atzeraka eragiten ziona; izeba Ursulari, aldiz, izugarri gustatu zitzaion, batek ez zekien benetan gustatzen zitzaiolako, edo botilak aita santu Leon XIII.aren argazki hura zeramalako, propaganda gisa... izebak ber... iaz hil zitzaigùn aita santu Leon XIII.ari ere erruz gustatzen zitzaion; hainbeste gustatzen zitzaion, ardogileari urrezko domina bat eman zion, baita bere irudia erabiltzeko baimena ere, propaganda gisa; eta izeba Ursula, bere herritik inoiz atera ez zena, harri eta zur; eta izeba Ursula, propagandaren mundutik urrun bizi zena, lekuz kanpo; eta izeba Ursula, begien bistan zuena ikusi arren, ezin sinetsirik:
2009
‎Eta urradura bat zuen bere urguiluan, gainera, anai arrebek barre egin ziotelako, aitaren kontsentimenduarekin, hori bai; eta patinik gabe gelditu zen, hori okerrena, ez ezkerrekorik ez eskuinekorik? ez halabeharrez, beharbada, orduantxe piztu baitzitzaizkion, menturaz, irudizko patin batzuk irudimenean, ezkerrekoa eta eskuinekoa, biek ala biek Domingori agindu bera ematen ziotela: mendeka nazazu, mendeka nazazu?
‎Itxuragatik hala ematen du, gainera, eta, Adaren burua beregana erakartzen zuela, kopetan musu bat eman, eta txantxa batekin bukatu zuen bere jarduna?: Ginger Rogers bera ematen duzu?
‎leuntzen eta eztitzen ziona neguko gauetan, beste erremediorik ezean; esan nahi baita bizipozak hartua behar zuela, une hartan, Domingok, eta bizipozak hartua, halaber, nebaren pozak poztua, besteak beste?, Adak: horregatik erantzun zion honek erantzun zion bezala nebaren txantxari?. Ginger Rogers bera ematen duzu???, ezpainetatik irri zabal bat zintzilikatzen zuela, masailetako gorritasunak, herabetasunaren adierazpidea ez ezik koketkeriarena ere izan zitekeenak, zabalagoa egin zuena, gero eta zabalagoa, bi sagar gorriak irriaren zabaltasunean urtu ziren arte; ondoren, irriak hitzari leku egiten ziola, honela mintzatu zitzaion Ada:
‎Ez da erraza bere burua maite ez duen norbaitekin bizitzea. Ez dakit behar bezala hezi dugun, baina Olatzen hezkuntza bera eman diogu eta Olatz hain da diferentea.
‎–Ezta hori ere. Trukean, segurantza bera emateko prest dago, baizik eta Frantziak ez lukeela muturra sartuko gure erresumaren barne aferetan. Fedeari dagozkionetan ere ez.
‎Apalduta eta minduta zegoen arren, izeba Ernestinaren hitzek babestuta sentitzen zen Domingo; izeba ondo ondoan zuen, gainera, urrats batera baino ez, halako moduan, non bere burua bi aldiz babestuta ikusi baitzuen, ausaz, izebaren hurbiltasuna beste babes mota bat balu bezala; eta hitz batzuk zituen ezpainetan, esan ez esan, susmoa baitzuen munduko babes guztiak ez zirela aski izango aitaren balizko erreakzioa, Domingoren beraren aurkakoa, eragozteko edo hari aurre egiteko; baina Domingok, bere baitaren baitan, errabia handi bat zuen, aldi berean –haren begiei bertatik bertara so eginda, edonork aitortuko zuen halako su berezi bat zeriela, ezin izan zitekeena amorruaren adierazpena baizik–, errealitatearen pertzepzioa zailtzen ziona eta arriskua gutxiesten; hain zen biribila, bestalde, burura etorri zitzaiòn esaldia...! Eta urradura bat zuen bere urguiluan, gainera, anai arrebek barre egin ziotelako, aitaren kontsentimenduarekin, hori bai; eta patinik gabe gelditu zen, hori okerrena, ez ezkerrekorik ez eskuinekorik... ez halabeharrez, beharbada, orduantxe piztu baitzitzaizkion, menturaz, irudizko patin batzuk irudimenean, ezkerrekoa eta eskuinekoa, biek ala biek Domingori agindu bera ematen ziotela: mendeka nazazu, mendeka nazazu... amak beste eztenkada bat sartu ziòn une berean:
‎Itxuragatik hala ematen du, gainera –eta, Adaren burua beregana erakartzen zuela, kopetan musu bat eman, eta txantxa batekin bukatu zuen bere jarduna–: Ginger Rogers bera ematen duzu...
‎gogoz onartzen ere, batzuetan, adimena aberetasunari gailentzen zitzaionean; gogoz kontra, besteetan, bi joeren arteko borrokan aberetasuna nagusi, adreilu bero batek –eskuoihal batean bildu eta izterren artean jartzen zuenak– leuntzen eta eztitzen ziona neguko gauetan, beste erremediorik ezean; esan nahi baita bizipozak hartua behar zuela, une hartan, Domingok, eta bizipozak hartua, halaber –nebaren pozak poztua, besteak beste–, Adak: horregatik erantzun zion honek erantzun zion bezala nebaren txantxari –" Ginger Rogers bera ematen duzu..." –, ezpainetatik irri zabal bat zintzilikatzen zuela, masailetako gorritasunak –herabetasunaren adierazpidea ez ezik koketkeriarena ere izan zitekeenak– zabalagoa egin zuena, gero eta zabalagoa, bi sagar gorriak irriaren zabaltasunean urtu ziren arte; ondoren, irriak hitzari leku egiten ziola, honela mintzatu zitzaion Ada:
2010
‎Urkulluk bertsio bera ematen du funtsean: –Urriaren 31ko bileran testuaren zirriborroa itxita utzi genuen.
‎Denek banan banan txostenak irakurri eta esplikatu ondoren, [Eliseo Gil] isildu egin zen, eta txanda iritsi zitzaionean bere txostenaz galdetu genion. Lehen eguneko txosten bera eman zidan orduan. Galdetu nion zer zen hori, eta esan zidan eranskin bat zeukala.
‎Bainutik irten zenerako bizkarra agerian uzten zion gau soinekoarekin gizonaren garaiera bera ematen zioten zapatek. Hark ez zuen zalantzarik izan.
2011
‎Elkarri ezer esan gabe jarraitu dugu arraunean, ni gidatuz, bera emanean, tontakeriak utzi eta aurrera egiteko gertu, bidea zena izanik, hobe seriotasunez hartuz gero. Erabaki zorigaiztokoa, seriotasunak hori baino ez baitakar, seriotasun gehiago, min gehien ematen dizuna garrantzitsuena dela sinesteko joera; hobe dispertsatu bagina, are zerbezaren bat bagenu animatzeko.
2012
‎Gazteen bertsioa dudan jarri zen lehen unetik. Baina biek bertsio bera emateak, ez batek ez besteak zuzenketarik ez egiteak eta, batez ere, gezurretan ari zirela inork ezin frogatzeak sinesgarritasuna eman zien, neurri batean behintzat. Asko ziren, adibidez, LSD hartu ostean autoa gidatzeko moduan ezin zitekeela egon ziotenak; hor iritziak kontrajarriak ziren.
‎–Ilajea, bizarra?, bera ematen du baina?, ez nago seguru.
‎Ondo erreparatuta, gizonak gaztea ematen zuen, indartsua, ez zen lehengo Gabriel bera, ezta nire amak betidanik ezagutzen zuen gizajo hura ere, biluzik zebilena. Ez zuen bera ematen. Ez zen Gabriel, hain zuzen.
‎Hitz egiten dugun bitartean, leihotik begiratzen dut. Gizon bat irten da Klaudiaren etxetik; lehengo egunean gurera etorri zen bera ematen du. Berarekin hitz egin nahian omen zebilen, baina ez zuen inoiz harrapatzen.
‎Neure kezka adierazi nion hain sarri yahoo deitzen zidalako, animalia higuingarri harekiko izugarrizko gorroto eta mespretxua sentitzen bainituen; ez zezala hitz hura niretzat erabili erregutu nion, eta agindu bera eman ziezaiela etxekoei eta ni ikustera etortzen uzten zien lagunei. Erregutu nion, halaber, gorputzean sasi azala neramalako sekretua ez zezala beste inork jakin, berak izan ezik, orduko jantziek iraun bitartean behintzat; eta beraren gelazain zen moxal beilegiak ikusi zuenari buruz, jaun ohoragarri hark eman ziezaiokeela isilik gordetzeko agindua.
2013
‎Hamabost urtean ikusi ez zituen izeba osaba, gelakide ohi, udako lanetan lankide izandakoak, bizilagunak? ikusteko eta guztien ahotik gauza bera entzuteko eta guztiei azalpen bera eman behar izateko.
‎–Allahren bila zinez dabiltzanak saindutegietan itotzen dira??. Eta zuri, Raissa, aholku bera emanen dizut: egin dantza etxean eta egin dantza zelaietan:
‎Istanteko utzi genuen esku artean genuena. Branka aldean, ofizialek agindu bera eman zieten ontziko gerla gizonei, eta pilotuak marinelei. Zainak zainei gehitu zitzaizkien galerako zoko eta bazter guztietan.
‎" Allahren bila zinez dabiltzanak saindutegietan itotzen dira...". Eta zuri, Raissa, aholku bera emanen dizut: egin dantza etxean eta egin dantza zelaietan:
2014
‎Mezu honi ere lagun taldekoari emandako erantzun bera eman dio.
‎Tsarraren kabinetetik haria moztu aurretik bidalitako azken telegramak agindua eman zien gobernadoreari, goarnizioari eta biztanleei, zirenak zirela, Krasnoiarsk bertan behera utzi, gauza baliotsuak edo tatariarrentzat onuragarriak izan zitezkeenak eraman, eta Irkutsken babesa hartzeko. Eta manu bera eman zieten probintziako herrietako biztanleei. Basamortua utzi nahi zuen gobernu moskutarrak inbaditzaileen aurrean.
2015
‎Eskerrak gidari trebea zaren, bestela galduta nengoke ezinbestean beste behin ere. Kale bera ematen dute kale denek. Biziki erraza da hiri honetan galtzea.
‎Oraindik su eta gar. Begirada botetan eta lotsa aurpegian, zuzen zebilela Vallana onartu behar izan zuen berekiko Kepak. Goizeko entrenamendu saioan argi geratu zen jokalari guztiak punta puntakoak izan arren, talde gisa ez zutela maila bera ematen. Normala zen alde batera, jakina.
‎Inork eskaini gabeko hurbiltasun horrek, Alemaniako terrorista gogorrenaren andrea euskal herritarra izateak, alegia, senitartekoen eskubidea bera ematen ziela iruditzen zitzaien journalistei, eta ez zuten ulertzen ahal zer dela eta ez zuen Rita Zabaletak fitsik esan nahi kamera mikrofonoen aurrean. Zer dela eta mesprezatzen zituen hain biziki kazetari lanbideak emandako eskubide santua bete nahian zebiltzan piztia haiek.
‎Batera gertatzen dira, eta elkarri eraginaz, baina euren arteko harremana ez da egonkorra ere. Hala, globalizazioa sendoa denean, testuinguru lokalak bateratu egiten dira, eta esangura bera eman izaten zaie objektu, irudi edo irudikapen globalizatu guztiei leku guztietan. Globalizazio ahuleko faseetan, berriz, lokalak globala asimilatzen du, eta esangura propioagoa ematen dio leku bakoitzean (Friedman, 1994:
‎Are gehiago, bere teoriaren mamiari dagozkiola esango nuke, nazioa hizkuntzan oinarritzean ezina baitzaio hizkuntza horretatik kanpo geratzen den kultur ondarea balio berez onartzea. Euskal nazioaren ardatza euskara eta euskal kultura badira, balio bera eman diezaiokegu gaztelaniaren kultur esparrukoa den (nafar) jotari?
‎Behinik behin bere paraia, eta situazino arraia eta arinaren kariaz, eta bigarrenekorik bere eskuara garbiaren edertasuna dela kausa, zeina hain handirozki baita laudatua ez xoilki Laburdin, baina bai oraino Espainiako eta Franziako bertze Eskual Herrietan ere. Eta orai garbiki egia derradan, nik behintzat, izatu naizen herri guztietan, bethi entzun izatu dut (bat bederak entzun ahal izatu duken bezala), guztiek aho batez aithor hau eta laudamen bera emaiten diotela Sarako eskuarari.
‎Lekukotasun bera eman zuen Mogelek (1800: XIV XV):
‎Hori zela-eta, bosgarren zenbakian (1981 XI) Pettan Irolak eta Mikel Dupacek igorritako gutun bana irakur zitekeen, besteak beste Ager-en euskara gutxi ageri zela eta argibide eske. Biei erantzun bera eman zien aldizkariak:
‎4 Grafi koak era askotakoak izan daitezke eta denek informazio bera emateko balio dute.
2016
‎Trajea eta gorbata utzita, gaur arropa informala jantzita etorri da, ostiral gehienetan bezala, baina ile beltz ugaria beti bezain ondo orraztuta. Trajerik gabe ere betiko irmotasun inpresio bera ematen zuen, baina gizaseme sendo haren begiradan zaintzaileak berriz ere berak ezagutu zuen gazte urduriaren zantzuak sumatu uste izan ditu, aitak okerbidetik atera eta Ingalaterrara bidali aurretik zuen ezinegon eta hauskortasun berbera. Zaintzailearen mututasunaren aurrean, zuzendariak jarraitu du hizketan.
‎Ezker abertzalearen zerbitzutan bizia bera eman dutenak datozkit gogora aurrenik, jakina, baina niretzat hildako horiek ez dira izen abstrakto batzuk, ahots eta begirada bana zituzten. Eustakio Mendizabal, eta Garmendia Korta eta Aranguren. Iharra?
‎Halakoetan, historialariaren perspektiba beharrezkoa dela uste du Joseba Asironek. . Errenteriako alkatearekin eta Donostiako alkate ohiarekin hitz egin dut behin baino gehiagotan, eta biek ala biek aholku bera eman didate: agintaldiaren hasieran, kontuz ibili hurbileko jendearekin.
‎Talde erregionalistako ordezkaria argi mintzo da eremuak bereiztearen alde: «Euskarari ezin zaio tratamendu bera eman Fontellasen eta Elizondon. Hori gertatzen da Quebecen eta Alemanian; baita Katalunian ere aranerarekin.
‎Ez du bakarrik euskalduna babesten: herritar guztiei hizkuntza eskubide berak aitortzen dizkie, bi hizkuntzei erabilera balio bera emanez eta herri aginteei obligazio legala ezarriz hizkuntza eskubide pareko horiek progresiboki gauzatzeko». Hala ere, ez du ukatu agian «egokitzapen batzuk» dituela legeak.
‎Bestalde, frantsesak ez lezake deus gal euskarari ofizialtasuna emanez. Ez bazaio frantsesaren hein bera ematen euskarari, beti bigarren mailako hizkuntza bat geldituko da».
‎Eta bereziki bat, grekoa edo greziera erakasten ziguna. Egia da ez nintzela ikasle ona, baina halere, ez nuen onartzen beti nota bera eman ziezadan. Egun batez, ohartu nintzen eskolako paperak, eskailera batetik beheiti, sure hartze aldi batez joan nintzen delako, kopia?
‎a) Lehen begi kolpean, biek informazio bera ematen dutela esango zenuke. Zergatik?
2017
‎205). Antzekoa zen egoera Ingalaterran, Italian eta Espainian ere, 48 eta argi erakusten du horrek industria proletariotzak egin zitzakeen borroken goi maila bera eman zezakeela herrixketako kapitalismo aurreko mundu hark, Marxek, landa inguruetako uzkurkeria, izendatuz gutxietsi bazuen ere.
‎Ayrault Miarritzen prentsaurrekoa ematen ari zen bitartean, haren kabineteko arduradun bat Baionan zen, suprefeturan, Ipar Euskal Herrian bake prozesuaz arduratzen den lantaldeko kide batzuekin. Mezu bera emateko.
‎da orobat, are politiko militarra (abertzalea), testuinguruan garbi dagoenez: Atenasko hiriaren interes partikularren gainetik solidaritate nazionala dago, atenastarrak gertu egoteraino atzerritarren aurka haurride grekoen defentsan ondasunak galtzeko eta bizia bera emateko. Perspektibaren diferentzia bai, baina ez dago nazio kulturalaren eta politikoaren oposiziorik; ez dago politikoa ez den nazio kulturalik.
‎Otu zait, bidaia hau beste zerbait izango bada, ez dagoela hasierara bueltatzea besterik, eta gauzak zer diren, lehen aldi horretan eman zidaten gela bera eman didate gaurkoan ere, bederatzigarrena.
2018
‎Horren ondorioz, adibidez, prostituzioaren aldeztaile kontraktualista batek esan izan du, prostituzio komertziala, bere zentzu modernoan?, antzinako tenpluko prostituziotik datorrela. Esanahi sozial bera eman zaie, besteak beste, jarduera guztiz ezberdin hauei: antzinako Babiloniako tenpluko prostituzioari, emakume behartsuek beren buruarentzako eta seme alabentzako jana lortzearen truke beren gorputza saltzeari, emakumeen trafikoari, soldaduentzat borrokaguneetan jarritako burdelei, esploratzaile zuriei emakumeak eskaintzeari, eta Nairobiko prostituzio malaioari edo maisons d, abattages direlakoei.
‎Aurreko atalean, aipatu dut Lévi Straussek trukearen arketipotzat jotzen zuela ezkontza, eta orain argi ikusten da zergatik. Ezkontza, edo emakumeen truke ordenatua, gizon guztiei sexurako aukera bera ematen diena, horixe da kultura edo zibilizazioa eratu duen truke jatorrizkoa. Kultura sortuta, emakumeek, suspergarri natural?
‎Postrea heldu zenerako, Iñaki guztiz gogaituta zegoen Gabonekin eta amaren etengabeko bakarrizketa harekin; gainera, goizean gertatutakoaren ondoren, edozein galdera egin balio ere, erantzun bera emango ziokeen.
‎Argazki handiak ziren, formatu berdinekoak denak, marku doratu polit batzuk jartzen zitzaizkien eta arbasoen aldaretik gertu egoten ziren zintzilik. Argazkietako jende guztiak, jende asko ikusi dut hala, argazki bera ematen du ia, ikaragarria zen haien arteko antza. Eta ez soilik zaharrek elkarren artean duten antzarengatik, baizik eta erretratuei halako ukituak egiten zitzaizkielako beti, eta hala, aurpegiaren berezitasunak, artean halakorik gelditzez gerotan, itzali egiten zirelako.
‎Postrea heldu zenerako, Iñaki guztiz gogaituta zegoen Gabonekin eta amaren etengabeko bakarrizketa harekin; gainera, goizean gertatutakoaren ondoren, edozein galdera egin balio ere, erantzun bera emango ziokeen.
2019
‎Molde zinikoago batez, Balzacek ideal bera ematen du aditzera. –Hona emakumearen destinoa eta loria bakarra:
‎Helduak jainko jainkosak iruditzen zaizkio: berari izatea bera emateko ahalmena dute. Begiradaren magia sentitzen du, bera aingerutxo xoragarri nahiz munstro bilakatzen duen begirada horren magia.
‎Proba, ordainsari, epaile, lagun denez, emakumea zera da Stendhalen lanetan, Hegelek une batez ametitzeko tentazioa izan zuen hura bera: beste kontzientzia hori, zeinak bere buruari onartzen dion egiatasun bera ematen baitio beste subjektuari, elkarren aitorpenean. Amodioan elkar aitortzen dutenen bikote zoriontsuak desafio egiten die unibertsoari eta denborari; aski zaio bere burua, eta absolututasuna mamitzen du.
‎Bestea singularki definitua da Norberak bere burua agertzeko aukeratzen duen era singularraren arabera. Gizon guztiek askatasun eta transzendentzia gisa berresten dute beren burua, baina guztiek ez diete zentzu bera ematen hitz horiei. Montherlantentzat, transzendentzia egoera bat da:
‎Barrena, hala, bere gurtzarako tenplua bihurtzen zaio. Marie Baxkirtseffek garrantzi bera ematen die hala bere inguruan sortzen duen koadroari nola bere janzkerari:
‎Osasunez zelan zegoen galdetzen zioten aldiro, Mordechai Meislek erantzun bera ematen zuen, hotz bezain motz.
‎Izan dadila behin etorri zitzaizkigun gizon haiek eraikitako guztia eraitsi eta geronen mundua, lehen zenaren antzekoa, edo bestelakoa, agian, berreraikitzeko. Jaun boteretsu horren ondoan badago andere boteretsu bat, eta min bera ematen dit lepoa zapaltzen didan oina jaunarena nahiz anderearena izan. Lotsaz diot baina, egun emakumeengandik datoz sorginen aurkako salaketa gehienak.
‎Bertute horrek Abereak gizaki bihurtzen ditu Gizonak nahas daitezen, bertute horrek lortzen du, Abereen ikasgaia dela medio, Gizonek basapiztia izateari utz diezaioten. Dabid arranguratzen zen etxe abereek ukuilua baizik ez zutelako ezagutzen, han bilatzen baitzuten jatekoa, eta ez ziotelako jaramon egiten Jaunaren eskuari, bera izan arren jatekoa ematen ziena, baina kasu honetan, Antoniok hala agindurik, berezkoa zuten esker txarra ahantzirik, lau hankako esker oneko honek jatekoari eta ukuiluari muzin egin zien, jatekoa ez ezik izatea bera eman zion Jaun egiazkoa gurtzeko. Ala animalia zorionekoa.
‎Jarrerak eta portaerak garrantzitsuak diren arren, egile guztiek ez diete pisu bera ematen, eta badira lehen aipaturiko bi faktoreei askoz ere garrantzi handiagoa ematen dietenak. Nik uste jarrerek eta motibazioek garrantzi handia dutela gurea bezalako egoera batean, eta gero eta garrantzitsuagoak izango direla, hizkuntza hegemonikoen hedatze indarra aintzat harturik.
‎Erantzun bera eman al duzu galdera guztietan. Segur aski ez, denok baitugu historia eta ibilbide linguistiko jakin eta propio bat, sentimenduz, bizipenez eta oroimenez betea, eta, bizitzaren alor gehienak bezala, aldaketaz, ilusioz, etsipenez eta kontraesanez josia.
‎Bada, zerrenda hau euskaltzale edo irakasle talde bati erakutsi eta erantzun horiek argota, euskalkia, mailegua edo erabilera okerra diren galdetuz gero, ezetz denek erantzun bera eman! Batentzat argota dena bestearentzat erabilera okerra izango da; urliarentzat euskalkia dena, sandiarentzat argota izango da eta berendiarentzat mailegua?
‎Baina zertaz ari gara erakargarritasunaz ari garenean? Denok esanahi bera ematen al diogu hitz horri. Hiztegietara joz, erakarri aditzak dituen esanahien artean, euskarari dagokionez, hurbilarazi adierazi nahi izaten dugu, eskuarki.
‎Hizkera guztiei balio bera emanez gero, haiek darabiltzaten euskara desberdinetako hiztunen jarrera hobetuko litzatekeela iruditzen zait. Bestalde, euskalkiduna vs euskalkirik gabea binomioa alde batera utzi eta mintzatzeko molde guztiak hizkeratzat hartuz gero, hiztunen arteko berdintasuna bultzatuko genuke, 1 eta 2 mailako euskaldunen banaketa gaindituz.
2020
‎–Astakeriak esan zituen baina bazuen arrazoi puntu bat ere, editore buruak zuen errealismoarekiko eta memoria hurbilarekiko obsesio hori ez baita normala, bulegotik igarotzen diren idazle gazte guztiei aholku bera ematen baitzien, modu errealista batean gure iragan hurbilari heltzeko, gure memoria hurbilaren irakurketa literaturak erabaki balu bezala?, jarraitu zuen Maiderrek.
‎–erantzun zion telefonoa eskuan, gertatutakoa ulertu ezinik– Oso arraroa dena. Gainera oso ahots arraroa zuen, ez zuen bera ematen.
2021
‎Nik punturik nahi ez izatea, tira. Baina orain artekoetan erosketagatik ematen izan dituzten eskaintza tiketetatik bat bera eman ez izana, larrialdia!
‎Baina 20 urteko bati ematen diozun soldata ziztrin bera emango didazu, ezta?
‎Lasterka hasi zen Sestaora ibaiertzetik. Gogoratu zuen harrigarria egiten zitzaiola beti ibaiak hartzen zuen zabalera itsasora hurbildu ahala, ia itsasoa bera emateraino. Baina ez erreparatuarena egiten zion orain.
‎Aurpegiari erreparatu nion. Bera zen, baina ez zuen bera ematen, ez ezagutzeraino zegoen zahartua, forma disekatu baten moduan. Natural hartu zuen kartzelatik atera eta lau urtetan bisitarik ez egin eta orain egin izana.
‎Batean, berak ezagutzen zituenak bezalako gela bat ageri zen, eta ondoan gela beraren beste argazki bat zegoen desordena kenduta, eta ideia berekin zuela. Ez zuen inolaz ere gela bera ematen. Aurreneko aldiz bere bizitzan, Patek etxeratzeko gogoa sentitu zuen.
2022
‎ez dago hainbesteko alderik simulaziotik egitatera. Guk balio bera ematen genion benetako edo alegiazko ekintza bati. Eta zuek oso nota onarekin gainditu zenuten.
2023
‎Inortxok ere ez zuen popatik hartu nahi, ez kideek, ez poliziek; eta berak ere ez zuen eztei gaurik inorekin izan nahi. Jakintsua zen, ametsetarako atea zabaltzen zigun eta, adinagatik igual, Jakob bera ematen zuen.
‎Kazetarien begi dirdiratsuak nabarmentzen zituen bere aurrean, denak bere eleei jarraikiz, erne eta irrikaz, ematen ari zitzaien albisteak telebistako informatiboen tarte nagusiak eta egunkarietako lehen orrialdeak beteko zituela zekitelako; Rosa Miranda amets batean sentitzen zen. Ikusleek bazka gehiago nahi zuten, eta bera emateko prest zegoen.
‎–Gure ustez argi dago –hasi zitzaion ingeniaria– edateko uraren hornidurak sortzen duela arazoa. Horrela gertatzen da ura konpartitzeko akordioa sinatu zenean lursailak ureztatzeko sistemari eta edateko hornidurari irtenbide bera eman zitzaielako; erran nahi baita, bi erabilera desberdinak bereizi ordez, ura zirkuitu bakar batez garraiatzea erabaki zutelako. Hori errore bat izan zen, bi lanek kudeaketa diferentea eskatzen dutelako.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia