2017
|
|
Jon mutil arrunt bat zen, baina ez oso normala, ez zitzaizkiolako gustatzen
|
bera
bezalakoak ez zirenak.
|
|
Oraindik ere puztuta zetorren indar guztia erakutsiz. Ximenorentzat, bizitza
|
bera
bezalakoa zen, han, Pirinioetan jaio eta auskalo non bukatuko zena, bizitzaren zaina, zain boteretsua, apetatsua, gupidagabea, bortitza eta barea aldiro, derrigorrez gobernatzen jakin behar zena, hango ur hotzetan betirako erori nahi ez bazenuen.
|
|
In hominem sibi similem non habet misericordiam, quis exorabit pro peccatis illius? Bere lagunaz,
|
bera
bezalakoaz ez du miserikordiarik eta ez errukirik; nork egingo du, bada, otoitz halakoaren bekatuengatik?
|
|
Begira soldaduok. Zaldi hori espiritu gaizto baten jabe da eta
|
bera
bezalako beste batzuk erakar ez ditzan egin behar dugu esandakoa. Erritual horretan nik bere odola edango dut, gero sua eman eta herrira bueltatuko gara.
|
2018
|
|
Poltsikoa gero eta beteago zeukan, Francoren gobernu espainiar faxistak ongi saritzen baitzituen beraren alde egindako zerbitzuak. Zorioneko urteak izan ziren Saturrentzat eta
|
bera
bezalako guztientzat. Iruñean etxe eder bat erosi zuen eta Blanca Pegenauterekin ezkondu ondoren, lau seme alabetako familia kristau eta espainiar ederra hazi zuen.
|
|
Nafarroa aparte mantendu zuten, eta Saturren lagunek botereari eutsi zioten. Alderdi berri bat sortu zen eta bertan bildu ziren
|
bera
bezalakoak. Garai bateko su beroa apaldu behar izan zuten.
|
|
Ezta pentsatu ere! Joxemiel basozainak erabil zezala halako sorginkeria, eta ez
|
bera
bezalako profesional batek.
|
|
Izko jauna eta
|
bera
bezalakoak pozik egongo dira Nafarroako Parlamentuak ez duelako onartu euskara ofiziala izatea. Euskara ofiziala?
|
2019
|
|
Sinesgaitz baina zintzotasunez erantzun zion Adamek: istorio guzti hura telebistako saioetan ageri ohi diren horietako bat ematen zuen, ez zirudien
|
bera
bezalako pertsona arruntei gertatzen zaien zerbait, eta horregatik susmoa zuen hasiera batean ez ote zioten dirua eskatuko, istorio guzti hura ez ote zen izango iruzur baten estaldura. Hala ere, pozik lagunduko ziela erantzun zien, baina ez zeukala zer eskaini, bera ere bere jatorriaren bila baitzebilen, adoptatua baitzen.
|
2020
|
|
Bere ekarpena, halere, azkenean argitaratu zena baina askoz luzeagoa zen, eta liburuari buruz iruzkin kritiko zorrotza eskaini nahi zuen; hori
|
bera
bezalako edozein irakurlek egin behar zuela esan genion, baina; irakurketa gauzatu aurretik ulermenerako bide guztiak arakatuz gero balizko irakurleari irakurketa bera baldintzatuko ziola azaldu genionean, bere hitzaurrea modu" laburrean" kaleratzea onartu zuen.
|
|
Hasieran, Koldori kontatzen zionean, gaininterpretazioan erortzen ari ote zen galdetzen zion, barrez, bere buruari, baina Koldok esaten zion zergatik ez, gauza horiek gertatzen zirela, erakarpen intelektuala egitate bat zela, eta mutilak pena pixka bat ematen ziola. Elena ez zen sekula emakume ederra izan, baina hori, bere buruari aspalditik esaten zion bezala, abantaila bat zen epe luzean, gaztetan oso goapoak zirenek areago egiten zutelako behera adinarekin,
|
bera
bezalakoek ondo, are hobeto eusten zioten bitartean. Gainera, hor zegoen erakarpen intelektuala, noski, itsasargi bat bezain indartsu.
|
|
" Aztarnak" ziren supermerkatuak, eta ez" oroimen" hutsak, oraindik bat edo beste gelditzen baitzen. Zeren, esan bezala, Fidelek eta
|
bera
bezalako beste gutxi batzuek ez baitzuten sekula smart fridge bat erosi ezta euren erosketa ohiturak aldatu ere. Erresistente gutxi hauentzat supermerkatu gutxi eta erdi ezkutu batzuk aurki zitezkeen oraindik hirian.
|
|
Arte Ederrak ikasi zituen eta diseinuan berezitu zen Florentzian. Horraino betetzen zuen Maxek diseinatzaile gaztearen estereotipoarekin, hortik aurrera, beste edozertan,
|
bera
bezalako beste bokaziodun couturierengandik nahiko ezberdina zen. " Diseinatzaile berri" guztiek normalean euren sorkuntzen erakusleiho ibiltari bat dirudite, baina ez Maxek.
|
|
Esatera nindoanez Maiak berreskuratu zuen ildoa, dirua bukatzear zeukanean, nagusiegia zen Mari lanean hasteko, nagusiegia inolako eskarmenturik ez zeukan emakumezko batentzat. Lanik egiteko gogo handirik ez zuela izango ere suposa daiteke,
|
bera
bezalako jatorri burgeseko andre batek, bizitza osoan lanik egin gabe bizirautera ohituak. Gainera, diru eskasiaren momentu hau higiezinen burbuilaren momentu gorenean etorri zitzaion.
|
|
Ez naiz hain inozoa nire burua On Bildur buruzagi duen erakunde baten nahierakeriatik libre ikusteko. Amak berak gaztigatuta ninduen halako batean bera ere bele beltzen epaitegiraino eramana izateko etengabeko arriskutan zegoela, ezagun bazituela
|
bera
bezalako lagun judu pila bat bataioa hartu eta gero halako funtsik gabeko salaketei aurre egin behar ziotenak. Aitak ordea gogoratzen zidan behin eta berriro Garzia de Olarterrak betiereko leinu kristaukoak ginela, ez nuela alde horretatik ezeren bildur izan behar gure arbasoak Taborniga herriko aitoren seme alabak eta batik bat kristau zaharrak zirelako.
|
|
Horregatik nire aita itsasoan egiatan gertatutakoari buruz gezurretan zebilen leloa zabaldu egin zuten bolo bolo. Bera bezalako juduek zein kristau berriek oso ohiko zuten iruzur bat zela,
|
bera
bezalako judu zein kristau berriek Flandes zein Frantziako herejeekin harremanetan zeudela aspaldi aspalditik Espainiako Errege txit katolikoaren kalterako. Zorionez Burgoseko kontsulatukoek ordea gezurtatu egin zituzten funtsik gabeko salaketa guztiok.
|
|
Itsasadarraren beste aldeko etxean ematen du egunaren zatirik handiena. Eguna zabaldu baino lehen, abiatzen dira
|
bera
bezalako emakume gazte ilunak alde eguzkitsuan dauden etxe erraldoietara. Asun eta Martina elkarrekin joaten dira etxe berera asteko sei egunetan.
|
|
Oso maiz disenteriak eraginiko hilketak aipatzen ziren. Asaldaturik konturatu zen, Arla barnean
|
bera
bezalako bi gonbidatu hil zirela gaitzak jota.
|
|
Bangeraren chang a amets. Eta aurreko eguneko auzoko bikote laguna,
|
bera
bezalako ume batek dituen maitasunetan lehenengoetarikoen artean zegoena, beragana zetorren zuzen.
|
|
Alegia, adinekoen egoitzetara joan ohi zen haiek bisitatzera, haiekin solasean egitera, haientzat pianoa jotzera. Eta gainera" biloba ponteko" boluntarioen elkarte bat sortu zuen
|
bera
bezalako beste bihotz oneko heroi eskuzabalekin.
|
|
Nolakoak? Bada, Alain
|
bera
bezalako gazte garbi, serio, dotore eta heziketa onekoak ematen zuten guztiek, Alain bezain gatzgabeak. Ez zirudien despedida jai baterako talde egokiena.
|
|
Lasai egon zitekeen eta, aldi berean, eskerrak eman zitzakeen ere Egurrolak. Eskerrak munduari, unibertsoari, patuari,
|
bera
bezalako norbaitek merezi ez zuen zortea izateagatik. Jurdanek zelatatze eta ikerketa prozesu guztiaren ondoren ateratako beste ondorio argi bat zen hura, hots, Endika Egurrolak ez zuela merezi Alain bezalako norbait.
|
2021
|
|
Ez dut inora ihes egiteko gogorik. Ez behintzat nire lehengusu Hâkimen dendaraino bere erretolika hutsala entzuteko, ez eta nire amarenganaino ere azkenik bere mehatxua bete dezan
|
bera
bezalako emakumezko batek inola eta inoiz ere sartu behar ez duen taberna batera lagunduz. Eta zer esanik ez nire anaia beti kanpotik dabilenaz, ezin igarri nola jokatuko, beraz zenbat eta kanpoagotik gero eta hobeto.
|
|
Noski baietz, eta horrexegatik ere berriro bereganatua nintzen zeharo burumakur,
|
bera
bezalako gizon jakitun eta gizabidetsu baten laguntza ezinbestekotzat jotzen nuelako nire bizikleta petrala behingoz berreskuratzeko.
|
|
Ez dakit emakumea konturatu egin zen ala ez, baina bere eskeintzak, edo, hobeto esanda, aginduak, harri eta zur utzi egin gintuen. Ez zen, ez, batere normala
|
bera
bezalako nasri batek guztiz ezezagun, arrotz, zituen bi etorkin magrebiar etxe barruraino sartzeko eskatzea. Ez genekien nola jo, noraino komeni zitzaigun gehiegizko konfiantza horri gizalegez eustea ala, bestalde, gure senak orduantxe eskatzen zigun zuhurtziari men egitea nasriekin behin baino gehiagotan egon ohi diren balizko gaizki ulertuak baztertzearren.
|
|
Baditut ere nire gorabeherak sarri askotan astapotro galanta egina den Mâredekin zer esanik ez, hegaztei harrika egitearena bere ideia izan da; baina, ez dut beste lagun jatorrago eta zintzoagorik ezagutzen denbora hain gustura alperrik galtzeko, batez ere kezkatzen nauen ezertaz ez pentsatzeko. Hala eta guztiz ere, Mâred maite dut, oso, baina ez nuke inola ere izan nahi
|
bera
bezalakoa, hau da, bera bezain arduragabea. Badirudi Mâredek ez duela ezer seriotan hartzen, egunero potrojorran jarduteak ezer gutxi axola diola, bere etorkizunari aldez aurretik uko egin balio bezala.
|
|
Kontatu zigun gaizkile batzuek speed, koka, heroina eta estasia sartu nahi dituztela salneurri merkean. Asteburuetan ibiltzen dira diskoteketan, baina gaueko taberna arruntak ere kontrolatu nahi omen dituzte, eta
|
bera
bezalako hatxis eta maria saltzaile txikiak kanporatu nahi dituzte. Mehatxuka ari dira.
|
|
Espero dezagun mafia hori gelditzea. Gure iloba eta
|
bera
bezalako gazteak arriskuan daude. Badirudi droga gogorren garaira itzultzen ari garela.
|
|
Eta etsimendu horretan itzuli zen Alençonera, eta hara joan zen luze gabe haren amorante gaiztoa, ohi zuen bezala hitz eginez engainatzeko asmoz. Baina mutilak erran zion sainduegia zela, gauza sakratuak ukitu berria zenez,
|
bera
bezalako bekatari batekin hitz egiteko, eta hain damu handia zuela horregatik, non bekatua berehalaxe barkatuko zitzaiola espero baitzuen. Emakumea, ulertu zuenean bere kasua agerian zegoela eta aitzakia, zin egite edota berriz halakorik ez egiteko promes oro alferrik zela, apezpikuarengana joan zen haren kexuz.
|
|
Gaur goizean oso berandu iritsi berri naiz agentziara, eta Kikeren aurrean aitzakiak emateko edo aiko maikoetan hasteko astirik izan aurretik, nik uste bere lagunetako bat behingoz bilakatzeko asmotan edo, den dena, hau da,
|
bera
bezalako astapotro batek bakar bakarrik asmatuko zituen mota guztietako detaile lizun zein zikinez, duela adierazten dit. Berriro ere, hau da, egunero edota une oro legez, popatik hartzera bidaltzekotan nago.
|
|
Eta ez, ez pentsa aspaldi egin barik nengoenez, aspaldi egiazko pasioaz egiten ez nuelako baizik, aspaldiko partez
|
bera
bezalako neskato atsegin, lirain eta fin bat topatzen ez nuelako.
|
|
Noski ezetz, ezin zait
|
bera
bezalako andre dotore, harro eta buruargi bat edonoren besoetan begitandu, oso gogoko izan behar du gizonezko bat, haren tankerakoei guztiz preziatua izan behar zaien ustezko duintasuna arriskutan ipin dezan, hau da, nire moduko arlote batekin oheratzera umildu dadin birritan.
|
|
Nik egina badut eta horregatik hurrengo topaketa, gure artekoa benetan aurrera joan dadin benetan nahi izan ezkero, nire urtegi ondoko etxean izan behar dela horrenbestez azaltzen diot, beharbada oso makala den aitzaki bat gaineratuz; Kikeren jakin minaren beldurra. Ez baitut inola ere ezkutuan erabiltzen dudan giltzaren falta sumatu orduko zer edo zer asmatzeko motibo franko ematea, kontuan hartuta, batez ere, nire lankidearen berezko maltzurkeria, hau da,
|
bera
bezalako saltzaile lukurreroei berezkotzat egotzi ohi zaiena, beti zelatan ea edozein huskeriarengatik hanka sartzen dudan, nire uztez berehala nire osabarengana kontuaz joateko, niri egindako mesedeari zein muzin eta oker erantzun diodan erakustearren edo.
|
|
Eskertu egin diot zintzotasuna, ezinbestez. Laura zuzen dago, ez nuen besterik espero
|
bera
bezalako emakume buruargi eta batez ere zuhur batengandik. Dena dela, bai teorikoki nire semearen amarekin ezkondu aurretik eta bai esperientziaren bitartez berarengandik banandu ostean, emakumeez inola ere ez fidatzen eta areago gogoan ez hartzen ikasi egin dudalakoan nago, ondotxo jakinda ere nire oraingo misoginia babes edo zuribide moduko jokaera inozo bat besterik ez dela.
|
|
Baina ikaragarri gustatuko litzaidake benetan sinistea, aitzakia bikaina bailitzateke gaurdaino egon garen bezala luze jarraitzeko, ez baita Laura bakarrik inolako konpromisorik gabeko harreman baten bila dagoena; nik ere
|
bera
bezalako ohaide baten zain nengoen aspaldiko partez.
|
|
Nolabait ere, baliteke Laurak hori inola ere ez ulertzea, baliteke
|
bera
bezalako milioika gizakumek berdin egitea, nik neuk oraindik ere ulertzen ez dudan bezala, ez behintzat orduan egin bezala, neure konpromisoa norainokoa izatera heldu zen jakinda, bost axola niri garai hartan bizi edo sartuta egon nintzen giro benetan itogarri eta eroak eraginda edo, hots, ezagun nituen lagun zein gertaeren eragina, dena delakoa, eta zinez diot, zeharo damutzen naiz, dagokidan he...
|
|
Laurak ere arduratu nahi bezala, bere amarengandik ihesi etorritako alabatxoa, bere jaioterrian senitartekoak baino ez dituena, egunak hurrenez hurren euren osaba izekoen etxetik lanera eta lanetik nire etxera iragaten zituena, konfiantzako gizabanako bakarra ni nauena, hiri honetan, munduan agian, hain bakarrik dagoena. Lauraren bakardadea neure presentziaz betetzen saiatzen naizela dirudi; bestela ezin dut inola ere ulertu zergatik ari naizen
|
bera
bezalako neskato eder, lirain eta azkar batekin ohe jokoetan, ezin baitut amodio berba inondik ere erabili gure arteko edade aldea hain agerikoa izanda eta orain kontura ez datorren beste hainbeste bateraezintasun, esan nahi dut, sozio-kulturalak edo antzekoak, nik behintzat ez hain aspaldi aintzakotzat hartu ohi nituenak. Argi dago biotako bat gutxienez denbora alperrik galtzen ari dela, biotako batek etorkizun oparoago bat merezi duela, biotako batek noizbait eta nahitaez sufrituko duela.
|
|
Ez nuen Laurarengandik espero eta ez nuen merezi hain erantzun zakarra. Tira ba, geure arteko ageriko adin eta klase ezberdintasunak kontutan hartuta ez dakit zenbat aldiz esan diodan nire buruari ea zer demontre egiten dudan nik
|
bera
bezalako señorita larrusendo batekin tratuetan badirudi noiz edo noiz errieta izan behar genuela, nahiz eta hamaika aldiz gure artekoa hain kitzikagarria, hain bikaina, hain behin behinekoa zela elkarri esan. Dena dela, ageri da atzo arratsaldean egotzi egin nion zerbaitegatik asaldatu zela, hots, kezka zuela nik esan niezaiokeena, ez ninduela ohaide begiko eta berbalapiko bat baino izaten.
|
|
Eta aurrera joateko modurik ez baldin badago, zer egingo diot, ez da nire lehenengo porrota amodio kontuetan izango, ez da ere segur asko azkenekoa, halakoetan amore emateko inolako asmorik ez baitut, oraindik oso sasoian nago sexuari bizkarra emateko. Laurarekikoa bukatu beharrak, aldiz, pena ikaragarria emango lidake inolako dudarik gabe, aspaldi ez baitut ezagutu
|
bera
bezalako emakume jator eta bizkorrik, sarritan hain/ harroputza/ ipurterrea izanda ere. Baina, ez naiz ni zinez komeni zaion gizona, ez behintzat etorkizunerako planak egiteko beste, nik bere sasoian Edurnekin egin nituen bezalakoak, bizi osorako maitasun ezinezko eta ia ia betebeharrezko hura, ezerezean geratu zena, gaztetako amodio zoro eta luze guztiak geratu ohi bezala.
|
|
Ez dago eztabaidatzekorik, bere aurpegian ezin argiago nabarmentzen zaio bere erabateko ezadostasuna, ezin du bere burua etxe honetan ikusi txikiegia, zikinegia eta behar bada ere bitxiegia baita
|
bera
bezalako emakume fin eta pospolin batentzat, eta gutxi balitz bezala ikaragarri garestia ere hiriguneko beste antzerako pisu batzuen aldean.
|
|
Hori dela eta, nik ere pisu kaskar honetan topatzen ditudan faltak eta akatsak zenbatu eta zehazteari ekiten diot. Nik ere ezin dut
|
bera
bezalako neskato bat hemen sartuta irudikatu, batez ere aldez aurretik jakinda azkeneko maizterra pikadero modura erabiltzen zuela, bere behin behineko amodio ustelak honaino erdi arrastaka eta ezinbesteko alkohol kopak zurrupatu ondoren erakartzeko asmotan, Kikek behin baino gehiagotan kontatu bezala maizterraren laguna omen baitzen, egia esan amaigabeko irribarretxo batez eta derrigorrezko kein... Bestalde, eta neskak inolako lotsarik gabe bere diru estualdia aitortu didala medio, nik uste dut egon behar direla halabeharrez beste pisu zabal eta merkeago batzuk, baita Alde Zaharrean bertan ere.
|
|
Ez dakit zenbat aldiz batere ardura ez didala erantzun diodan, eta hala eta guztiz ere bera etengabe barkatzeko eskatuz. Ez dakit ere nire eskuzabaltasuna zuritzeko edo niri bizitzari buruz eman dizkiodan zertzelada eskasak gehiegizkoak diren edo agian, eta
|
bera
bezalako neska pertxenta bati egindakoak bereziki, apurtxo bat susmagarriak ere nire benetako intentzioen aldetik; inor etxean nire zain ez dudala aitortu berri diot-eta, alajaina. Baita hemendik hogei kilometrotara, eskualdeko urtegiaren ondoko txalet xume eta ikaragarri moñoño batean bizi naizela ere.
|
|
Hainbat arlotan, halere, ez bide zuen haren informazioa aintzat hartu nahi izan: " Hucbald dit encore que, dans son exil, saint Amand alla instruire Rictrude dans sa propre patrie, c' est à dire, ajoute t il, en Vasconie... avec l' espoir d' y être martyrisé" (Menjoulet 1869, 23; g.l.e.). Horren arabera, Amandok oso garbi zekien zer nolako eginkizun akulturatzaileek zeramaten Auñemendira eta nola har zitzaketen bertakoek
|
bera
bezalako pertsonak.
|
|
8 Ezaguna da euskaldun irakurleak aitzakia gutxi behar izaten duela euskaraz idatzitakoak ez irakurtzeko edota baztertzeko, eta are gutxiago baldin beste euskalki batean onduak badira testuak. Ezin euskaltzaleagoa zen" Kirikiño" k berak 1916an konturatzeke konstatatu zuen moduan, hurbilagokoa egin ohi zaio
|
bera
bezalako edozein bizkaitar adituren gogo belarriari Kanpionek goi mailako gaztelania landuan egindako testua, Gregorio Muxikak gipuzkeraz egindakoa baino. Honatx haren hitzak:
|
|
Beraz, haren ontasuna kristautasuna erakusteko premiagatik ere esanarazten zaio Adalbaldori esaten duena, hots, injustizia egoera kanpotarrek ekarri izan dutela Auñemendi delakoak sinbolizatzen zuen Euskal lurraldera eta, gauzak horrela, damu edo zirela
|
bera
bezalako kristau zintzoak beraiek inposatutako egoera hartaz.
|
2022
|
|
Gizonezko irudirik gabeko heziketa ez zion inposatu nahi, baina jakin bazekien aitonarik ez ziola aurkeztuko, harreman toxikoa baino hobe baitzen harremanik ez ukaitea. Hamaika itzuli eman zion kontuari erabaki aitzin, ez baitzen nolanahiko deliberoa haur baten ekartzearena, bere sustraiak moztea, ingurumen berria inposatzea, hori dena
|
bera
bezalako emakumeen eskasiak osatzeko.
|
|
dena segurataz eta poliziaz josita zegoan, Santa Anak balizko bisitariei babes gutxitxo eskaintzen dielakoan edo. Izkina bakoitzean, bertan zegoen tipo armatuak oso modu atseginean adieraziko zian nondik segi, hor ezkerretara eta segi aurrera, hurrengo izkinan
|
bera
bezalako beste bat aurkitu arte; eta ez sartu eskuin aldera, segi ezkerretik. Eta horrela goraino.
|
|
argazkia atera eta jiratu haizenean ikusi duk: 18 urteko mukitsu bat,
|
bera
bezalako beste biren abaroan.
|
|
Antsok ongi hartu gintuen eta lagundu ere bai. Zaila izango da
|
bera
bezalako erregea izatea...
|
|
Fernando, berriz, argiagoa zen, maltzurra eta ez zuen luzaroan menpekotasuna nolanahi onartuko. Antsok maite zituen seme alabak, baina Gartzia gehien,
|
bera
bezalakoa baitzen: indartsu, itxura onekoa eta asmo handikoa.
|
|
Bizilagun guztiak kokoteraino daude. Zergatik ez dute indio eramaten
|
bera
bezalakoentzako egoitza batera. Laster, Jessicak erran digunez, sinadurak biltzen hasiko dira bizilagunak, Indio eraman dezaten.
|
|
Gauzak horrela, libre zegoen denbora gehienetan ihes egiterik lortzen bazuen berriro ibiltzen zen mozkortuta. Dadotan ematen zuen asperraldia
|
bera
bezalako alproja batzuekin. Jokoa sinplea zen, puntu gehien ateratzen zuenak besteen dirhemak bereganatzen zituen.
|
|
Herensugearen odola ongarritzat hartua izan da (Frazer 1981: 358), menturaz arrazoibide analogikoaz berriz ere, inork ez diolakoan
|
bera
bezalakoari erasotzen. Arrazoi horregatik oinaztarri deitzen diren harrizko aizkorek oinaztutik babesten dute (Barandiaran 1973b:
|
|
Emakumearen harremanak ez ziren anitzak. Familiakoak aparte, laneko harreman arruntak eta
|
bera
bezalako beste emakume latinoamerikar batzuk. Aparteko harreman bakarra, Lucrecia, Lulu zen, lagun minena.
|
2023
|
|
Ospatzeko, bere etxera gonbidatu zituen Kirmenek. Kontatu zien nola etxe hura indiano batena zen, ia
|
bera
bezalako bat, dirua Amerikan egin eta gero bere palazioa herrian egin zuena. Baina istorio edo legenda zaharrek ziotenaren arabera, jaun hura tenteldu eta tematu zen etxean lanean zeukan zerbitzari gaztearekin.
|
|
Harritu zuen, maiatzeko astearte buruzuri bat izan arren, tontorrean zegoen jende mordoak: erretiratu kuadrilla bat,
|
bera
bezalako ibiltari bakarti bat gurutzetik aparte samar jarrita Bizkaiko aldera begira sagar bat janez, zakurrarekin jolasten ari ziren hiru mutil gazte, bi bikote elkarri argazkiak ateratzen... Egin zuen berak ere baten bat gurutze legendario harekin.
|