2003
|
|
Eta era berean gimnasia 187 eta nekazaritza, musika berriz apurtxo bat bakarrik adi dagoenarentzat ere nabarmen da horien egoera berean dagoela, Heraklitok agian esan nahi duena, hitzetan behintzat ez baitu garbi adierazten: " Bata barnean desberdina izanik
|
bera
bere buruarekin adiskidetzen dela, arkua eta liraren harmoniaren era berean". Zentzugabekeria handia da ordea harmonia barnean desberdina dela esatea edota oraindik desberdin direnetatik sortzen dela esatea.
|
|
Egungo burutzapen onenekin aldera daitekeen arte miragarria daukagu. Egia da ez zegoela ilargiranzko talde bidaiarik, baina norbanako soilek, beren arima eta osasunarentzako arrisku larriak mespretxatuz, esferaz esfera gora egin zuten azkenean Jainkoa
|
bera
Bere gorentasun osoan aurkitu arte, beste batzuk animalia bihurtu eta gero berriro gizaki izatera itzultzen ziren bitartean. Garai guztietan hurbildu izan da gizakia bere ingurunera zentzumen zabal eta irekiekin eta adimen emankorrarekin, garai guztietan egin izan ditu aurkikuntza sinestezinak, garai guztietan ikas dezakegu bere ideietatik.
|
2004
|
|
Urrats bat gehiago eman da, orduan, bide honetatik, balioko duena matematika
|
bera
bere indarraren osotasunean auzitan jartzeko. Aurreko argudioetan, ametsarenean adibidez, ikusi dugu azkenean bazegoela egitura logiko bat, sare bat, zalantza prozesutik kanpo geratzen zena (beti goia goian eta behea behean, 2+ 2= 4..).
|
2005
|
|
Bestela eta azkenik, hizkuntzak gizakiaren eta munduaren artean egiten duen artekari lana izan dugu hizpide eta, era honetan, hark nolabaiteko" bitarteko espazioa" osatzen duela ikusi dugu. Beti ere esan beharra dago, bukatzeko, erreflexio filosofiko linguistiko hauek guztiak beharrezkoak baldin badira ere, ezinbestekoa dela hauetaz gain bestelako erreflexio antropologiko linguistikoetara ere jotzea hizkuntza
|
bera
bere osotasunean hobeto ezagutu eta ulertu ahal izateko.
|
2008
|
|
Eta hark sonata esaten zuenean, ez zen pentsatzen ari sonata jakin horretan baizik eta sonata generoan, kulturan zehar jaso dugun forma artistikoan alegia: sonata
|
bera
bere amaierara ailegatu da, bere patua bete du, gaindi ez lezakeen bere helmugara iritsi da, disolbatzen da, agurtzen da —do sostenidoaren melodiarekin kontsolatutako re sol sol motiboaren agurraren keinua, agur bat, pieza bezain handia, sonataren agurra.7
|
2010
|
|
Arazoari aurre egiteko, lehendabizi, guztiz premiazkoa da Suarez
|
bera
bere garaian kokatzea, edo, hala nahi bada, bere pentsamenduaren aldian. Horretarako hitz egin behar da Salamancako Eskolaz, hura baitzen XVII. mendean, Espainiako monarkia gailurrean zela, hainbat pentsalariren hezileku, eta, areago, pentsamendu jakin baten sorterria:
|
2017
|
|
Ezin da inola ere alderatu Beste subjektuaren eta Beste objektuaren arteko erlazioa, esaterako, fisikako objektuaren eta pertzepzioaren objektuaren artean ezarri ohi denarekin. Beste objektua agertzen zait bera den horrengatik,
|
bera
berari bakarrik dagokio. Beste objektua agertzen zaidan bezalakoa da, besterik gabe, objektutasunaren mailan, oro har, eta bere objektu izatean; izan ere, pentsaezina da nik berari buruz dukedan zeinahi ezagutza bere subjektibotasunarekin lotzea, begiradaren kasuan bizi dudanarekin, alegia.
|