Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 89

2002
‎Profilaktikoa da egun antisorgailurik erabilienetako bat, bera baliatzeko sendagilearen preskripzioa ez baita nahitaezkoa eta, gainera, sortzeaz kontrako eginkizuna betetzeaz gainera, sexu bidez transmiti daitezkeen gaixotasunen (hala nola hiesa, gonokozia, sifilisa edota hepatitisa) kontagioa galarazten duelako.
‎Xori kopuruaren asmatzeko, denak konta genitzake edo ainara kopurutik abia gaitezke W!, 21, 22, 23,...). Zenbakien balioa (20 eta 5) eta zenbaki handia lehenik finkatua izaiteak egin molde honi ohartzea errazten dute. C n, egin molde bera balia daiteke lehen zenbakia 20 ez izanik ere.
2004
‎Xabier Aldai, berriz, hizkuntzaren eta ideologiaren arteko lotura harrotu nahian datorrela ematen du. Interes euskaldunen aurka joka al daiteke euskara bera baliatuz. Paradoxa berba darabil gertatua adierazteko:
2006
‎Aldian behin oparitxoak egiten zizkioten, ematen zioten soldata eskasa zuritze aldera. Alferrik zuen kontu eske hastea, egunak joan eta egunak etorri bezero batzuek eta besteek aitzakia bera baliatzen baitzuten gutxi ordaintzeko: eragozpentxo burokratikoak zituztela auskalo nongo bankutan gordea zuten dirua eskuratzeko; lasaitzeko, ordea, Hitler luze gabe eroriko baitzen; eta orduan bai, orduan oso gogoan izango zutela Öchlerren leialtasuna.
2007
‎Ikusita erabilera horiek (eta beste hainbat, paragrafo barrukoak, eman ez ditugunak), eta jakinda zelan erabiltzen diren gaur egun horrelako egiturak, zelako hurrenkeran, badirudi galaxia banatakoak direla gaur eguneko euskara eta Axularrena perpaus konpletiboen arloan, hainbesteraino ezen biak ezin baitaitezke ondo egon. Ikusirik zelako hurrenkera darabilen Axularrek, ordena bera baliatzen dute beste idazle klasiko batzuek ere, hala nola, Tartasek, Asteasuko Agirrek, Mogeldarrek...
‎Morales presidentziara iritsi zenean, ordea, hedabideek segituan aldatu zuten euren txipa. Orduan, herriak presidente berria izendatzeko erabiltzen zuen ezizen bera baliatzen hasi ziren: El Evo.
2008
‎enfermedad> de> Bright, > ropesías; > ez, ordea, euskaraz), nahiz eta beste batzuetan zabalkunderako idazteak testuaren birformulazioa dakarren eta, beraz, azalpenaren bidez hainbat kontzeptu eta arazo zehazkiago deskribatzen dituzten (Arrigain 1994), eta hainbat gaitz bereizten ere ahalegina egiten duten (nafarreri> roa, > reria). Bestalde, ez dirudi testuinguru horretan, sarpullido? > (elgorriak eragindako exantema, alegia) hitzaren ordainik behar denik eta gaitzaren izena bera balia daiteke harako hura adierazteko (elgorria>). Baina, esan bezala, zailagoa dugu jokabide hori gaitz exantematiko guztien paradigman.
‎Bertan aurkitu dituzte hainbat konpositorek beren lanetarako melodiak. Bere garaian Guridik, adibidez, Diez melodías vascas piezako hamar doinuetatik zortzi Azkueren kantutegitik atera zituen, eta egun Oskorri bezalako folk taldeek bilduma bera baliatzen dute. Azkuek berak egindako harmonizazioak eta obra originalak, ordea, onenean partituran gorde dira (operen kasuan galduta daude hainbat particella), inon grabatu gabe, ia ezezagun176 Ezin jakin, egun entzunez gero, ea garaikideei bezain zail eta astun irudituko ote litzaizkigukeen.
‎Emakume guztiak dira gai?, dio Campanak. Hala, wing tsun borroka arteko teknikak irakasten ditu; horren bidez, erasotzailearen indarra bera baliatzen dute emakumeek. Ikastaroan parte hartu duten 26 andreak pozik daude horrelako ekimenekin.
2009
‎Talibanek, 2007tik kontrolatzen dute harana, eta joan den igandean hamar eguneko su etena iragarri zuten, borondate oneko keinu gisa. Tarte hori bera baliatu dute bi aldeek bake elkarrizketak martxan jartzeko. Bakea, ordea, ez da doakoa.
‎gaitzigarria. Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak hitz bera baliatu zuela ekarri du gogora. Espetxeetako erreforma burutuko zuela agindu zuen Sarkozyk.
‎Beharrezkoa dugu aipatu berri ditugun lau gertakari nagusi horien zergatiak ahalik eta ongien ezagutzea, aurreiritziak alde batera utzita. Paradoxikoa da ikustea nola ezagutzaren eta erabileraren arteko aldea mutur batekoek euskararen etorkizunaz mezu apokaliptiko eta agoniazkoak plazaratzeko erabiltzen duten, eta nola beste muturrekoek alde hori bera baliatzen duten euskararekiko gizarte atxikimendua artifiziala edo gezurrezkoa dela esateko. Ez bata ez bestea ondoriozta daitezke hizkuntza errealitatearen eta bilakaeraren argitan, ez behintzat gure iritzian.
2010
‎3.Itun honetako estatu alderdietarik edonork etete eskubidea baliatzen badu, berehala informatu ditu itun honetako gainerako estatu alderdiak, Nazio Batuetako idazkari nagusiaren bidez, eten dituen xedapenen inguruan eta etete hori eragin duten arrazoien inguruan.Komunikazio berria egingo da, bide bera baliatuta, etetea bertan behera uzten den datan.
‎" Ze ondo, zuek biok elkarrekin, e?". Hor adar soinua aditzen nien, baita halako malezi punttu bat sumatu ere, baina izan zitekeen –pentsatu nahi nuen nik– Felixinekiko adeitasunezko jarrera bat, ume txikiekin erabiltzen den hizkera zozo bera baliatzea umetzat hartzen segitzen dugun gaixo mental, atzeratu eta abarrekoekin.
2011
‎Azkenean, bere burua hil omen zuen hiriko plazan adiskideari eraikitako estatua baten oinean. Hogeita hamar urte lehenago erabili zuen pistola bera baliatu omen zuen horretarako. Aberriagatik bere adiskidea hil zuen gizon honen istorioa kontatu dezake eleberriak, esan nion neskari, eta honek, bere aulkitik altxatu eta nire lepora egin zuen jauzi.
‎Hala, «oroitzapen apetatsuen» modura aurkezturiko testu honek autobiografiak idatzi dituzten hainbat egi­lerekiko harremanetan jartzen du. Urrutira joan gabe, adjektibo hori bera baliatu duen Enrique Vila Matasen Autobiografia caprichosarekin, esate baterako.
‎Ikastetxeetan bi linea markatu ziren batez ere. Bata pelikulen lengoaiaren analisia landu eta gero kritikak egitea eta, bestea, film laburrak egitea, bideogintza bera baliatuz. Hori ere ikus entzunezko hizkuntza lantzeko, kontzeptuak sartzeko eta poliki poliki, maila oso apalean beharbada, baina bide horretatik abiatzen joateko.
‎Barkatu esatea, baina liburuari dioan errespetu hori ez duk benetakoa. Egunkariaren paperak ogitartekoak biltzeko balio duela, eta kazetariek beti alibi bera baliatzen duzue. Tranpa egiten duzue, ordea.
2012
‎Nik ere, Julen Orbegozok erabiltzen duen garraio bide bera baliatzen dut. Berak aurreko zutabe baten ongi adierazi bezala, abiadura salbu, gure gaurko gizartean nagusi diren balio indibidualisten isla den trena.
‎Nik ere, Julen Orbegozok erabiltzen duen garraio bide bera baliatzen dut. Berak aurreko zutabe baten ongi adierazi bezala, abiadura salbu, gure gaurko gizartean nagusi diren balio indibidualisten isla den trena.
‎Baloia Alemaniak izan zuen kontrolpean, Oezil jokoan sartzen hasi baitzen. Horixe bera baliatu zuen Portugalek kontraerasoan jokatzeko. Lehen zatian agertu ez zen Cristiano Ronaldo zelai erdian kokatu zuen entrenatzaileak, eta eskertu zuen taldeak.
‎Tropelak abantaila apur bat hartzeko baimena eman zien hamabost lagun horiei, baina nahikoa izan zen atzean Sky lanean hastea aldea murrizteko. Azken igoeran jan zituzten guztiak, eta momentu horixe bera baliatu zuen Quintanak aurrera egin eta etapa irabazteko. Sailkapen nagusiari begira ere izan zen zer gozatua.
‎EEPk 1.160.000 euro jarriko ditu eta Eusko Jaurlaritzak 440.000 euro. Funtsean, iazko kopuru bera baliatuko dute aurten, eta horrek irakurketa gazi gozoa eragin du euskalgintzako gizarte eragileen artean. Batetik, poza, krisialdi ekonomikoa egonik ere, ez delako funtsa txikitu.
‎Bost minutu nahikoak dira tontorrera igotzeko. Gero, zidor bera baliatuta, antenetara doan zerbitzuko pistara irtengo gara. Ubal mendatetik igotzen den antenetako zerbitzurako pista baliatuko dugu autora bueltatzeko.
‎Coraline bikaina egin zuen etxe berak ondu du ParaNorman, eta hainbat detailetan sumatzen da kidetasun hori. Nabarmenena zuzendariek animazio teknika bera baliatu izana da; stop motion ek ez du digitalaren ikusgarritasuna, horren aldean irudiei halako giza berotasun eta sinesgarritasun inperfektua emateko balio du. Horrexegatik, lasterketa zoroetan, zentzurik gabeko jira-biretan eta antzeko su artifizialetan ez da galduko filma, eta hori zinez eskertzekoa da, gaur egungo animazioak duen gaitz nagusia bihurtu baita.
‎Adibidez, XIX. mendean, fisikari batzuek esan zuten planeta batek egon behar zuela Eguzkiaren eta Merkurioren artean. Argudio gisa, Neptuno iragartzeko erabilitako argudio bera baliatu zuten; alegia, Merkuriok oso orbita arraroa zuela, eta beste planeta batek esplikatuko zuela orbita hura. Ustezko planetari Bulkano izena eman zioten, eta gogoz bilatu zuten.
2013
‎Donostiara doan errepide nagusira iritsitakoan, Zubiberrira itzultzeko unea izango da. Bide bera baliatuta, Jaitzubiko ibilbide nagusira iritsiko gara. Padurak ezkerrean lagata, mendebaldera egiten jarraituko dugu.
‎Baina zer diot, ordea. Ez al zenuen metafora bera baliatu zeuk ere. Zorrotik aterata, atzekoz aurrera errepasatu nuen aldean neraman gutuna, amonaren ahots durundia izan zitekeen esaldiaren xerka:
‎Edukiz, hor daude, xehe xehe aztertuta, mundu mailako lehen gerra hartan euskaldunek euskaraz jaso zuten informazioaren nondik norakoak. Informazioa ez ezik, informazio horren zirrikitu guztiak eskaintzen zaizkio irakurleari eta, orobat, gaia bera baliatzen da euskal kazetaritzan eredu izan zen Eskualduna kazetaren egileak nor eta nolakoak ziren azaltzeko.
2014
‎«Hauteskundeak egin eta gero osatuko den gobernuak hutsetik hasi ahal izateko», azaldu zuen. Datorren maiatzaren 25ean Europako Parlamenturako hauteskundeak eginen dira, eta data hori bera baliatu nahi dute sozialistek ere Nafarroako Parlamentua osatzeko bozetarako. «Hori litzateke aukerarik egokiena», azaldu zuen Jimenezek.
‎Esan bezala, EUBaren bulkadako edo joaneko sareentzat, ur hotzeko sareentzat erabilitako kalkulu metodo bera baliatuko da, betiere emari balio hauek erabiliz, eta horrelako eraiki netan erabili ohi diren aldiberekotasun koefizienteetan oinarrituz.
‎problemaren ebazpena. Ondoren, ebatz itzazu triangeluei buruzko honako problema hauek, ebazpen egitura bera baliatuz.
‎aitzindari bati arratoiaren gorpu hila erakutsi, eta hark egindako paperarekin erreximenduko moltseroarenganat joan sosa kobratzerat. Ez du balio buztana soilik eramateak, eta bertan suntsitu behar da arratoia, bertze soldadu batek ez dezan gorpu bera baliatu bertze sos baten kobratzeko. " Pozoirik ez duzue bada?", Fourcaderen galdea.
2015
‎Bietan ere egin molde bera baliatu du EKAHASek. Aldikal, txosten bat bazuen prestaturik, gomitei aurkeztu diena; ondotik, batzuek eta besteek bere ikusmoldea eman dezaten.
‎botere oso edo partziala lortzeak zentratzen du nazionalismoaren jarduera. Hala ere, bai, alde batetik, nazio bakar eta bateratuaren mezua helarazten duelako; eta bai, bestetik, arerio politikoak, estatua normalean, beraren intelektualekin?, ideia bera baliatuz, herri osoaren atxikimendua lortu ez izana leporatzen diolako, zenbaitetan halako zapuzketa sentsazioa nagusitzen da mugimendu nazionalistan, helburua biztanleriaren atxikimendu osoa izango bailitzan. Errepikatzen ari naizen jite politikoa ahazten denean gertatzen da gaizki ulertze hori; bestela, argi egongo bailitzateke gehiengoaren euskarria (eta ez da lorpen makala, gero!) erdiestea dela helmuga nazio eraikitze fase horretan.
‎Irrati hori bera baliatuta, uda bat edo bestez Piarres Larzabal, Roger Idiart, Pantxoa Etxezaharreta eta beste lagun batzuek lehen euskal emankizunak igorri zituzten; gutxi iraun zuten ordea saiook, euren abertzale kutsuarengatik baztertu zituzten-eta. 1967an, ordea, Ipar Euskal Herriari dagokionez jauzi garrantzitsua eman zuen irrati horrek (Xarriton, 1979:
‎“Hainbat informazioen arabera, Urduñako industrialdeko buru gisa, De Miguelek aholkularitza kontratuak izenpetu zituen Urbanorma Consulting enpresarekin, Jon Iñaki Echaburu inputatuarena zena eta Miñanon estalki gisa erabili zena, 2006ko uztailean. Biek ustez milioinaka euro bidegabeki erabiltzeko Miñanon egindako modus operandi bera baliatu zuten aurretik gure hirian.”
‎Heziketa zikloetako diplomak banatu dituzte, gaur arratsaldean, IMHn, eta ekitaldi hori bera baliatu dute 2015eko IMH sariak banatzeko. Lau sari banatu dituzte, eta horrez gain, bi aipamen berezi egin dituzte.
‎Laguntzeko prest direnek deitu dezatela (Ana) telefono zenbakira. Zenbaki bera baliatu baita, tonbolarako opariak utzi nahi dituzuenok.TonbolaEguna: maiatzak 17, igandea.Ordutegia:
‎Elkarrizketa politikoaren atalean, lehendakariaren testuak indarraren erabilerari uko egitea jartzen zuen elkarrizketarako baldintza etiko bezala. ELArenak, aldiz, distentsio ekimenak eskatzen zizkien bi aldeei (su etena eta presoen hurbilketa) gatazka gizatiartzeko eta elkarrizketa errazteko; gainera, ELArenak kritika zuzena egiten zion estatuaren estrategiari, gatazkaren konponbideari muzin egiteaz gainera, gatazka bera baliatzen ari zelako zilegiak ziren planteamenduak kriminalizatzeko, desobedientzia zibila adibide.
‎Ikusten dut argi gorrietarik, eta ez ttipiena... Estandarra egin dugu, ongi, segur aski Euskaltzaindiko buruak eta Eusko Ikaskuntzako buruak beren artean idiolekto bera baliatuko dute, berdin batua... oso ongi. Gero, familietan, eskualdeen arabera aldatzen da.
2016
‎b) Simulazio bera baliatuz, kalkula itzazue honako arrazoi trigonometriko hauek:
‎Eztabadak ere badira zeren eta gisa hortan berritu eta handitu eskolak aterbetuko du ere ikastola, hori helduden urtetik goiti. Haurrak eskola publikoan dituzten buraso elkartea arrunt kontra, baizik eta ikastola eskola pribatu bat dela eta ez beraz eskola publikoaren toki berean izaiten ahal, ez eta diruztatze bera baliaturik...
2017
‎Deskribatuko dugun sistema anbulantzian fabrikatik instalatuta datorren aire girotuaren sistema izango da; gidatzeko kabinako tenperatura erregulatzen du sistema horrek. Zenbait anbulantziatan sistema hori bera baliatzen dute asistentzia kabina hozteko, hoztutako airea mugitzen den hodien bitartez, baina, gaur egun, fabrikatzaile gehienek aire girotuko bigarren sistema bat jartzen dute asistentzia kabinarako; anbulantziaren goiko aldean kokatuta egoten da. Bigarren sistema hori gidatzeko kabina hozteko sistemarekiko independentea da eta automatikoki jartzen da martxan, bateria osagarriak elikatzen duen motor elektriko baten bitartez.
‎Askotan, bezeroak bulegoko, negozioko edo etxeko funtzio batzuk bakarrik automatizatu nahi izaten ditu, instalazio garestirik gabe, elektrifikazio edo kable instalazio berririk egin beharrik gabe eta igeltserotza berrikuntzarik gabe. Prestazio apaleko eta instalazio errazeko soluzio bat nahi den kasuotan, korronte garraiatzaileetan oinarritutako sistemak kontuan hartu beharrekoak dira; izan ere, instalazio elektrikoa bera baliatzen dute automatizazio sistema desberdinak konektatzeko. Hala, gailu horiek puntu estrategikoetan entxufatuta, euren artean komunikatzea lortuko dugu instalazio elektrikoaren bidez (instalazio elektrikoak ez du eraginik izango horren ondorioz).
‎Goi mailako teknikari gisa, inoiz, bezeroak bulegoko, negozioko edo etxeko funtzio batzuk bakarrik automatizatu nahi izango ditu, instalazio garestirik gabe, elektrifikazio edo kable instalazio berririk egin beharrik gabe eta igeltserotza erreformarik gabe. Prestazio apaleko eta instalazio errazeko soluzio bat nahi den kasuotan, korronte garraiatzaileetan oinarritutako sistemak kontuan hartu beharrekoak dira; izan ere, instalazio elektrikoa bera baliatzen dute automatizazio sistema desberdinak konektatzeko. Hala, gailu horiek puntu estrategikoetan entxufatuta, euren artean komunikatzea lortuko dugu instalazio elektrikoaren bidez (instalazio elektrikoak ez du eraginik izango horren ondorioz).
‎b) Simulazio bera baliatuz, kalkula itzazue honako arrazoi trigonometriko hauek: a sin 45 b cos 75 c tan 15
bera baliatzeak inplikatzen du erabiltzaileak bertako eduki
‎nire transzendentzia atzeman ahal izateko, transzenditu egin nuke transzendentzia hori. Baina nire transzendentziak, hain zuzen, transzenditu besterik ezin du egin, bera naiz, ezin dut bera baliatu ‘transzendentzia transzenditu’ bezala eratzeko: kondenatua nago betiro nire ezereztapen propioa izatera.
‎Buztinezko eltzetan ezartzen ziren hainbeste zati, xerriaren urinean egonen ziren andeatu gabe. Urina bera baliatuko zen sukaldean arroltze ala lursagar freitzeko. Artekiak eta xingarrak gatzak atxikiko zituen.
2018
‎Ezagutzak, boterea denez, ez du mugarik, ezta izakiak esklabo bihurtzen edo munduko jaunei atsegin egiten ere. [...] Gizakiok naturatik ikasi nahi duguna, bera baliatuz, natura bera guztiz menderatzeko modua da, ez natura bakarrik, baita gizakiak ere. [...] Boterea eta ezagutza sinonimoak dira.
‎Arazoak arazo, hizkuntza bakarrarekin halako trikimailuak egin badaitezke, hainbat hizkuntzatako mapak uztartuz are gauza harrigarriagoak lortu dira. 4 irudian ageri denez, euskarazko eta gaztelaniazko mapa bana gainjarriz Euskal Herriko hiriburuen erdal ordainak erauz daitezkeen bezala, embeddingekin ere oinarrizko printzipio bera baliatzen da hitz arrunten itzulpenak induzitzeko [1, 6]. Bide horretatik, gizakien inolako gidaritzarik gabe ikasteko gai diren itzultzaile automatikoak garatu dira berriki [2, 9], hainbat hizkuntzatan idatzitako testu luzeak irakurri eta, bestelako laguntzarik gabe, haien arteko itzulpenak egiteko gai direnak.
‎1968ko erakundeetako jokalariek zein ihardukitzaileek, komunista ortodoxoek zein ezkertiarrek, maoistek zein troskistek, guztiek hizkuntza komuna erabiltzen zuten: " klaseen lexikoa, klaseen arteko borrokarena, borroken zuzendaritza proletarioarena, masen antolaketa eta alderdiarena" (On a raison de se revolter, 38 or.). Gero, erantzunak eta ikuspegiak ezberdinak izaten ziren beraien artean, baina hizkuntza bera baliatzen zuten. Horixe izan zen bandera gorria bera, turistentzako auzoetan eta demokratentzako parlamentuetan agertzen ez dena.
‎" [Idazleak] darabilen helburua ez da egunen batean norbaitek idazki hori aurkitzean, bera baliaturik dialektologiako azterketa bat egiteko aukera izan dezan bermatzea, helburua ez da izkribu horretan idazlearen herrian erabiltzen ez den hizkuntza aldaera bat bera ere ez agertzea, idazlea gehienetan ez da horretaz sobera kezkatzen; idazlea mezu bat argi eta xuxen transmititzeaz eta era errazean ulertarazteaz arduratzen da nagusiki" (Camino, 2009, 313).
‎Belardi koloregabetuetako lur freskoetan mokokatzera etortzen da, basa satorrek, beren zuloak egitean, goiti igortzen baitituzte, elurtegien ondoan.Ohartarazten dut euskarak huntza eta hontza hitz beraz izendatzen dituela, segur ere huntza zuhaitz enbor eta etxe zaharretan lotzen baita, non egunaren etsaia, hontza, egoten den. Hitz bera baliatzen da euskaldunen artean jende ttonttoak izendatzeko, zeinen izpiritua ilunpean egoten baita, eguzkia sekula ikusten ez duen txoria bezala, haren argiarendako itsua baita. Grekoek eta erromatarrek, aitzitik, Minerva jainkosari kontsakratzen zioten hontza, zuhurtasun eta adimenaren ikurra baitzen.
2019
‎Beraz, sartze gehiago badugu erreanimazioan, baina zaharrago eta eriago sartzen direlakoan, nahi ala ez, gero eta hil gehiago bada. Hil orduko, beste bat sartzen da eta ohe bera baliatuko dugu, beti jardunean gara. Horretako dira ohe bat edo bi hutsak gertatzen.
‎Tarte horretan beste bi bekatu leporatu dizkiote: Nissan eko 20152018 irabazien parte bat gordetzea eta, bi aldiz jukutria bera baliaturik administrazioa nahitara engainatzea.
‎Teknika hori bera baliatua omen da jadanik Bizkaian, Joseba Belaustegiren arabera.
‎Hurrena, hondaturik geratu den kutxa konpontzeari ekiten dio, ateratako iltzeak atzera sartuz. Soka ostera ere kutxaren gaineko zirrindolan korapilatu eta, soka bera baliatuz, gora igotzen da, lehen baino motelago igo ere.
‎Esan den bezala, ikurrinaren debeku frankista 1977ko urtarrilean altxa bazen ere, Hego Euskal Herriarenzatiketa estatu auzi izan zen trantsizioan, eta, ondorioz, 1982ko Foru Eraentza onartu zeneaneuskaldunon ikur nazionalari ez zitzaion lege aitortzarik eman Nafarroan. Halere, debekurik ere ez zenezzehaztu, hori bera baliatu zuten herrialdeko dozenaka udalek ikurrina, Nafarroako ikurrarekin batera, normaltasunez erabiltzeko.
‎Bakoitzak bere margoa inprimatuko du ala irudi bera baliatuko dute denek. Bietara egin izan dut. Erabakitzeke dago oraindik baina seguruenik nahikoa librea izango dela.
‎Belarria jarri eta ikasten joan ahala, bertakoek esandakoak eta kontatutakoak ulertzen hasi arte. da Odiseo ibilitako lekuetan eta Homerok entzundako mitoetan, errealitatearen eta fikzioaren arteko muga beroetan, jendeak eta pertsonaia mitikoek greziera izango zutela lingua franca, eta uste izatekoa da Homerok Hollywoodeko filmen konbentzio linguistiko oro berdintzaile bera baliatu zuela avant la lettre. Imajinatzekoa da, halaber, hizkuntzek beren arteko harremanen arragoan aurkitzen zutela berritzeko aukera, harreman hori gabe Homerok nekez etxera zitzakeela kontatzen dizkigun istorio eta balentriak.
2020
‎Gure ustez, bereziki garrantzitsua da Konstituzioaren 233 artikulua analogikoki aplikatzeari ekitea onartu izana, artikulu horrek, baldintza jakin batzuetan, Errepublikako lehendakaritza Asanblada Nazionaleko presidentearen «ardurapean jartzea6» baimentzen baitu. Eta noski, horixe bera baliatu zuen Guaidók bere burua lehendakari aldarrikatzeko.
‎Mitt Romneyk, 2012an errepublikanoen presidentetzarako hautagai izandakoak, demokratekin batera bozkatu zuen Trump kargutik kentzearen alde, eta alderdikideen haserrea eta estatuburuaren mespretxua eragin zuen. «Mitt Romneyk nire aurka egiteko erabili duen energia bera baliatu izan balu Barack Obamari aurre egiteko, ziurrenik hauteskundeak irabaziko zituen», idatzi zuen Trumpek sare sozialetan.
‎Hiru M nagusirekin lotzen da globalizazioa, MTV (denok gauza bera ikusten dugu, informazio bera jasotzen dugu), Microsoft (denok bide bera baliatzen dugu komunikatzeko, mundu osoa lotuta dago, bai eta kontrolpean ere), eta McDonalds (denok gauza bera jaten dugu, denok gauza bera kontsumitzen dugu). Definizio sinplea, baina egia ere bada, globalizazioaren muina bere gain hartzen duena.
‎Euskararen Gramatika hau idazteko ez da EGLU idazteko erabili zen metodologia bera baliatu. Orduan, atalak banatu ondoren, kideren batek idatzi txostena mahaian uzten zuen, eta bizpahiru aldiz (baten batean lau aldiz ere) eztabaidatzen zen denen artean, lerroz lerro, hitzez hitz, goitiago argitu dudan gisan.
‎Gure ustez, bereziki garrantzitsua da Konstituzioaren 233 artikulua analogikoki aplikatzeari ekitea onartu izana, artikulu horrek, baldintza jakin batzuetan, Errepublikako lehendakaritza Asanblada Nazionaleko presidentearen" ardurapean jartzea6" baimentzen baitu. Eta noski, horixe bera baliatu zuen Guaidok bere burua lehendakari aldarrikatzeko.
2021
‎Sarasolaren ustez, ez dago itzulpen lanak eta sorkuntza lanak zaku berean sartzerik, baina, fenomeno bitxi bat dakar ondoren: itzulpena bera baliatzen da lanen literaturtasuna balioesteko, lan bat itzultzea lan horren
‎Beraz, Sarasolak itzulpena bera baliatzen du itzulitako obrek xede eremuko literatur lan gisa izan dezaketen balio literarioa ukatzeko. Bada, azken hori paradoxikoa gerta daiteke, literatur lanen legitimazio bidetzat ere jotzen duelako itzulpena; 13 halere, nolabait, behin lan bat itzulita, balio linguistikoa besterik ez du itzuli den eremuan Sarasolarentzat.
‎Euskararen Gramatika hau idazteko ez da EGLU idazteko erabili zen metodologia bera baliatu. Orduan, atalak banatu ondoren, kideren batek idatzi txostena mahaian uzten zuen, eta bi, hiru edo lau aldiz eztabaidatzen zen denen artean, lerroz lerro, hitzez hitz. Eztabaida luzeak gertatzen ziren horrela kideen artean.
‎Zentzu horretan, baliabide literarioak ikasten dituztela azaltzen dute, baina gero sorkuntza prozesu hori testua sortzeko kontsignarekin amaitu ohi dela salatzen dute, eta hortaz, ez dela irakaslearen gidaritzaz aldamiatzen. Modu berean, sorkuntza alderdi teorikotik lantzera mugatzen dela kritikatzen dute, sorkuntza ariketa bera baliatuta sortzen ikasi ordez, narrazioa bezalako testu generoen kasuan, batik bat (GL, LI6). Horrelakoetan, testu generoaren ezaugarriak, osagaiak eta egitura ikasten dituztela diote, baina sorkuntzatik eta sormenetik abiatu gabe; adibidez, ipuingintzaren kasuan (LI6).
‎Natura, artea eta euskara uztartu ohi ditu bere lanetan Hernandezek, eta, orain ere bide bera baliatu badu ere, euskarri berriak landu ditu azken urteetan: koadroetatik hasi, eta bideo sorkuntza lanetaraino.
‎PPk termino bera baliatu du egoera deskribatzeko, baina kontrako norabidean. Iñaki Oiarzabalen esanetan, ardogintza" zatitu eta politizatzeko saiakera" izan da EAJk burututakoa, baina" ate kolpea" eman zaio orain.
2022
‎Züberoako eüskalkiaren kasüan, hitz berezien zonbata edo nonbrea hamarretarik hirukoa izan leite. Egia da ere, aditzaren gaintitik berezitarzünak badirela, hots, egünko egünean, Züberoan bera baliatzen diren moldadüra elibat. Beste berezitarzün zonbait ere badira Züberoako mintzoan, hala nol a ahomintzoko H horik, Ü gisa ahozkatzen den hizkia edo letra, U ere badügülarik halere, eta azken aitzineko hizkin edo silaba delakoan zapatzea, beste eüs kaldünek, aldiz, azkenekoan zapatzen düelarik.
‎Biharamunean, gosaritan, Isabelek tonu hori bera baliatu zuen Ujunwaren ondoan eseri eta esan zuenean ezen segur aski, holako hezur egitura dotore harekin, errege erregina nigeriarren etorkikoa behar zuela. Ujunwari hasteko eta bat bururatu zitzaion Isabeli galdetzea ea inoiz behar izan zuen errege erreginen odola Londresko adiskideen itxura ederra azaltzeko.
‎Ataza bera baliatzen da familiariez beste izaki mitikoetatik begiratzeko, eta eraginkorra izaten da, denak ez baitira mamarroak bezain erneak: " Erpurutxo" ipuinaren bertsio batean, ogroari agindu zioten haurrek, harengandik ihes egiteko denbora izateko(" Le petit Poucet" T 327" The Children and the Ogre" Delarue 1957:
‎Eremu hari Black Place izena jarri zion O' Keefek. Hori bera baliatu du Koetherrek erakusketak berezkoa duen iluntasuna izenburura ere eramateko.
‎Molde bera baliatuta, beste zenbait aktibistak ere aldarri ekologistak hizpidera ekarri dituzte: besteak beste, zikindu dituzte jada Vermeerren Perladun neska Herbehereetan, Van Goghen Ereilea Erroman, Claude Moneten belar meten bildumako lan bat Berlinen, eta eskuak itsatsi zituzten Pablo Picassoren Masakrea Korean laneko markoan.
‎«Jaurlaritzaren politika motz geratu zen, eta hedabide handiei mesede egin zien». Aurten berriro ere eredu bera baliatu izana deitoratu zuen, «hedabide txikienak albo batera utzita eta irizpide kuantitatiboak lehenetsita».
‎Begira azpiko hitza nola osatua den, eta atzizki bera baliatuz hitzak sor itzazu. euskara duena euskalduna bizarra duena dirua duena mustatxa duena bizirik iduri duten marrazkiak marrazki
‎Testuan" erraldoi indartsua" erran moldea bada. Atzizki bera baliatuz, azpiko hitzak osa itzazu. indartsu – koloretsu – zorion – lore – mendi – kemen
2023
‎Paul santuak errana zuen emazteak elizan isildu behar zirela. Erreformako artzainek adierazpen bera baliatu zuten emazteei debekatzeko sermoiak egitea, edo konsistorioko36 gauzez arduratu nahi zutelarik. Uste zuten, Florimond de Raemond legegizonak bezala, lege naturalen kontrakoa zela ez baitzien emazteei adimen aski eman mintzo santuaren ulertzeko.
‎Era berean, berdinen arteko lanketari ere ezarriko dizkiogu hizkuntza helburuak. Ikasleak ikaslea aurrean duela, hau da," ikasle ikasle" harremanen arteko elkarreraginerako uneak baliatuz, talde lanean, eraikiko dituzte ikasleek egoerari aurre egiteko ezinbestekoak dituzten ezagutzak, eta talde lan hori bera baliatuko dugu eskuratu beharreko hizkuntza helburuetara iristeko.
‎2018an onartutako beste lege batek eskumena ematen dio gobernuari Damaskon ezarritako «berrantolaketa» bera baliatzeko herrialde osoan. Hala, hasiera batean, desjabetutakoei 30 eguneko epea eman zieten jabetza dokumentuak aurkeztu eta erabakiari helegitea jartzeko.
‎Ahots konplexuak dira, inondik ere, eta, horretarako, hizkuntza du tresnarik behinena. Hizkuntzak, finean, «gauza bat eta haren kontrakoa» adieraz dezake aldi berean, eta hori bera baliatzen du tentsio momentuetan beldurra, bakardadea, abandonua, etena, bazterketa eta antzeko grinak adierazteko.
‎«Ukrainari eman nahi diote Europako herritarren eta hungariarren dirua», azpimarratu du gaur Hungariako lehen ministroak. Talde komunitarioaren asmoa da horretarako bere aurrekontua bera baliatzea. Orduan, hori hala izanik, Orbanek esan du atzera abiatzekoak diren negoziazioak «aukera ona» izan daitezkeela Hungariari dagokion dirua emateko.
‎Ordurako zorion agur edo oharrik baldin baduzue, irailaren 11 baino lehen helarazi erredakzioa@noaua.eus helbidera. Argibide gehiago jasotzeko, helbide bera balia dezakezue edo telefono zenbakia.LurraldebusHilabete hasieratik" neguko ohiko zerbitzua" ari da eskaintzen Lurraldebus. Informazio gehiagorako: 900 300 340lurraldebus.eus
‎bata, alkatea, Unai Larreategi, dedikazio osoarekin, eta, bestea, Maite Quintanilla zinegotzia, %80ko dedikazioarekin. Bi dedikazioak ordaintzeko 2023ko aurrekontuan liberazioetarako izendatuta dagoen partida bera baliatuko dute.
‎Norbere bertutea erakusteko molde hori hain da eraginkorra, hitzorduak egiteko aplikazioetan ere erabiltzen baita. Humanitarians of Tinder izeneko webgune batean, emakume (eta zenbait gizon) zuri ausart, maitagarri eta abenturazale porrokatuen argazkiak biltzen dira, denak ere besarkadak banatzen, haur txikiei maite maite egiten eta ohiko dantza" natiboetan" parte hartzen.3 Alegia, gaur egun, Enslerrek eta Gatesek jendearen onespena lortzeko edo dirulaguntzak eskuratzeko erabili izan duten molde bera baliatzen da sexu kideak erakartzeko. Beti bezala, aurpegi beltz eta marroiak atrezzo hutsa dira proiektu zuri batean.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia