Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 160

2000
‎Eta zergatik elefantea, jakin baliteke, Bonilla jauna?". " Bada, elefantea piztia zintzoa, burutsua, zuzena eta legeak errespetatzen dituena delako; ilargi berria denean, ibaira jaisten da purifikatzera; ahalkea delako, eta emea errespetatzen duelako; eta bera baino animalia txikiagoekin errukitsua delako, eta gizon bat bidean galduta topatzen badu, bide onera etortzen laguntzen diolako. Horregatik elefantea:
‎gure atzera aurreretan, oihuak eta algarak handiagoak izan ziren sartu irtenean zebilen jende dotorearen artean. Guztiarekin, sarrera bera baino harrigarriagoa irteera bera gertatu zen: dutxa bat hartu eta, hiria ezagutzeko geratu ginenean, denok oso bestelako itxura agertu genuen; Dan eta Tom salbu, denok dotore baino dotoreago azaldu ginen behingoz elastiko turistikoak alde batera utzita.
‎Orduan haiek ez dute onik izan ikusi eta fotografiatu dituzten toki guztiak aipatu arte (gaurkoan bakarrik bi errollo amaitu eta dagoeneko argazki errebelatuekin agertu dira, eta batean baino gehiagotan Danekin batera agertzen ziren edo hura bakarrik ezustean aterea). " Bai horixe, New York bera baino monumentosoagoa dugu Dan gidaria. Ez al zaizu gazta puska ederra iruditzen?".
2001
‎Hasiera horrek izan ditu ondoreak; bera baino hobeak beharbada, ez hala ere behar adinakoak. Etxepareren deiak laurehun urteren buruan bakarrik izan du erantzun betea:
‎Eta euskara biziko baldin bada –eta gure aurrekoena ez baina geure izaera benetan azalduko baldin badugu–, gure herrietako biziera nahasia euskaraz jarri behar nahitaez: gaurko ezinegona, bizibeharra eta ezin bizia, handinahia, diru gosea, maitasun gorrotoak; gaurko gizonen ametsak, zuhur edo zoro; ezerezaren gau beltzean –hiltzeko sortua–, nondik datorren eta zertarako den ez dakienak daraman huskeriazko ibilera galdua eta bera baino goragoko zerbaiten alde gizona bere buruari uko egitera behartzen duen indar ezkutua. Eta goazen lehenbailehen Lizardik bere maitearekin amets bideetan barrena egin zuen bidaldi luzea berritzera.
‎Gu, gainera, jakintza hutsaren eta soilaren premia larrian gara, haren fruituak ezagutzen baititugu hura bera baino areago. Eta jakintzak darama batik bat mundua dabilen bideetatik.
‎Bestetan esan dudanez, erdaraz ugari bezain euskaraz urri idatzi zuen Larramendik. Nekez aurkituko dugu, beraz, bera baino lekuko egoskorragorik zenbaitek orain, gau eta egun, dioena gezurtatzeko. Larramendik euskal letretan utzi zuen hatza eta oinatza ez da berehalakoan galduko.
2002
‎Saldua!, malgorra!, txaranda! Itsasoa bera baino ahaltsuagoa nintzen.
‎Entzun egin behar zitzaiola hari. Banaketa bera baino, seme alabak galdu izana zuela sufrikario. Emazte ohiek, seme alabak berentzat harturik, mendekuzko hutsune izugarri bat oparitzen dietela ordu arte bikotekide izandakoei.
‎predikuetan ibili bai, baina bestek bete beza agindua. Eta nola ikasle hark euskararen erabiltzeko aldarrikatzen zuen erdaraz, eta komunista hura eredugarri bihurtzen zen langileentzat bere bizitokian igerileku olinpiko pribatu bat eginez, berdin gertatu izan da Sabino Arana bera baino abertzaleagoak diren zenbait politikorekin. Hizkuntza arazoak beti gertatzen dira istilutsu, baina hemen aukera izan denean, anitzetan politikoek euskararen eta euskaldunen kontrako aukera egin dute lanerako erdaldunak deitu izan dituztenean.
2003
‎Juliak apenas ekartzen ditu hizpidera gazte garaiak. Daniren argazkia kolaborazioaren ondoan ikusten duenean zer edo zer esaten du, baina Ane gehiagotan aipatzen du Dani bera baino. Eta ez onerako.
‎Amaren ohiko galtzerdi, kulero eta galtzontziloekin batera, semeak inola ere espero ez zuen baloi gogor hura jarri zuten arrebatxoaren opariaren ondoan. Maria txikiak berehala heldu zion bera baino dezente handiagoa zen trapuzko panpina erraldoi hari. Semea, berriz, baloi ondoan makurtu, eta esku batetik bestera ibiltzen hasi zen, interes handirik gabe.
‎Imajinatzen zuen Eusko Armadak aterako zuen bere hiltzearen biharamuneko agiriaren edukia: traidore eta etsaien sailean kokatuko zuten, bera baino leialagorik izan ez zelarik. Naz  ka ematen zion pentsatzeak.
‎Gorputzean kaltea eragiteaz jardun dugu orain artean, baina ez dute testuetan leku gutxiago hartzen arimako kaltea edo kalte morala eragiten dutenak. Heriotza fisikoa bera baino askoz okerragoa izan daiteke eskandalua –besteri bide okerra erakustea, alegia–, betiko galbidea baitakar. Bakarka bekatu egitea baino okerragoa da, gainera, arima gehiago kaltetzen baititu:
‎Ingurukoengandik bereizten gaituen katolizismo etniko hori argi azpimarratuko du Sabino Aranak, jakina denez, baina bera baino lehenago eta geroago ere euskal jendearen eliz  koitasun biziaz hitz egiten duten testigantzak kontaezinak dira. Datu objektiboren bat ematearren, hona hemen herri hau apaiz herria izan dela frogatzen duten estatistika batzuk.
‎Gaur eta hemen, ezagunagoak dira alderdien irakurketa nazionalak (gihar nazionalak), irakurketa sozialak (gihar sozialak) baino. Gure artean, bere definiziorik ezean, naziogintza goragoko koska batean dago gizartegintza bera baino. Baina egia da gizarte egituraturik gabeko herriak ez duela proiek  zio luzeko naziorik izango:
2005
‎Hain zuzen ere, sofa berria oparitu nien gurasoei, eta orobat koloretako telebista. Soldata amari ematen nion, eta neuretzat gordetzen nituen eskupekoak, askotan soldata bera baino dirutza handiagoa. Amak soldataren erdia xahutzen zuen, eta askotan hori ere ez, eta gainerakoa aurrezki kutxa batean sartzen zuen nire izenean.
‎bizitza bera baino handiagoa dena:
2006
‎Nik une hartan ulertu ez nituen hitz misteriotsu horien ondoren, isiltasun ia erabatekoan murgildu zen Umberto. Ez zuen ezer esaten eta nik ez nekien zer egiten nuen han, liburu haien guztien artean hautsa bera baino ezgaiago.
2007
‎Batzuetan, bera baino lehenago etxeratzen zen semea, eta iristen zenerako afaria prest aurkitzen zuen. " Afaria, andrea", esaten zion irribarretsu, zerbitzari imintzioak eginez.
‎Merkataritza gune bat garbitzen jardun zuen garai bateko lankideak ziren tarteka deitzen ziotenak, bera baino dezente helduagoak, berarekin lanean aritutako gehienak bezalaxe, bide batez esanda, hegoamerikarrak heldu ziren arte, behinik behin. Amakeriaz ibiltzen zuten beti, eta kargu hartzen zioten atsedenaldietan, gaueko txandak zirenean batik bat, kanutoak etengabe erretzen zituelako.
2008
‎Crissek, bere amak, bai. Eta horregatik, Frieda bera baino asaldatuago zegoen autoan eserita ikusi zituenean, motxilak inguruan zituztela, eskuekin agur egiten. Friedaren ahizpa txikiak, Meretek, samurraldi ederra hartu zuen besteak auto barruan urruntzen ikusi zituenean.
‎Hiru dira bere familian. Carlek bi arreba ditu bera baino nagusiagoak. Arreba gazteenaren izugarrizko antza du Meretek.
‎Sagranek bere herritik alde egin zuen arraro xamarra zela sentitzen zuelako. Berlinen lasai asko dabil bera baino askoz arraroagoak dabiltzalako solte. " Hemen hirutik bi daude jota", esan ohi du, eta badakit Sagranek gehiegizka aritzeko joera duela, baina ulertu egiten da esan nahi duena.
‎Berriro entzun nituen hitzok. Rosaren esanera, ni ez nintzen bera baino gehiago. Zirkunstantzia berdintsuak egokitu izan balitzaizkit, ni ere zulo berean eroriko nintzatekeen.
‎[De gustibus...] Nere gostuko edo iritzirako, gustua barrurago sartua daukagu iritzia bera baino. Iritzia errespetagarria baldin bada, gustua sakratua da.
‎Ahozkotasuna: hizketako grazia galdutakoek hotsen gainera ixurtzen duten izerdi lika kontzeptuala, kasik letra bera baino totelgarriagoa.
‎Arrazoi polemikoa borrokara ateratzen da ustez, baina, izatez, zeresan bat jartzea besterik ez du egiten, zeresan zaratatsu bat, pixkaterako berriketa entretenigarria bihurtzen dena. Arrazoi polemikoa arrazoi pakeoxoa bera baino ezdeusagoa da maiz.
2009
‎Ikaragarria zen heriotzaz pentsatzea. Heriotza bera baino ikaragarriagoa zen heriotzaz pentsatzea.
‎Emakume heldua zen, bai, Danielen begietara. Emakume harenganako miresmen ia erlijiosoa sentitzen bazuen ere, hautematen zituen berak ere haren hazpegi eta jarrera eder bezain nobleak, bera baino lehen aita seduzitu zutenak, Danielek halakorik ez jakin arren. Seme batena eta maitemindu batena zen aldi berean Sylvierenganako sentitzen zuen miresmen samurra.
‎Haren logela behean zegoen, sukalondoaren aldamenean. Ange eta bera baino ez zeuden etxean. Behin Angek esan zion:
‎Erosleek bezperan gaizki utzitako liburuak txukun jartzeari lotu zitzaion hurrena. Horretan ari zela, Claudioren marmarra iritsi zitzaion hurbiletik; eta marmarra bera baino lehenago, El Búhoko nagusiak erabiltzen zuen koko ukituko lurrina, inguruan zebilela salatzen baitzuen. Nagusiak lehengo purrustadarekin segitzen zuen.
‎Claudiok beti esaten zion, ez zela Larson bezain zorrotza, eta harengatik ikasteko. Brunok, ordea, asko estimatzen zituen ofizioan egindako adiskideak, egia absolutua bera baino gehiago ia. Halakoetan, errukitsu jokatzen zuen lumarekin, adiskidearen lan eskasa nolabait zurituz edota ahuldadeak saihestuz.
‎Udaberri hartan bertan, Lidia yogako klaseetara itzuli zen, izoztea urtzen denean jaiotako lorea bezala, eta Anandaren orduetan eman zuen izena. Edertasun bitxiko emakume bihurtua zen, eta bera baino gutxienez hogeita hamar urte zaharragoa zen gizon batekin agertu zen; gizonak berebiziko errespetuz tratatzen zuen, Fatiman edo Lourdesen agerturiko birjina balitz bezala. Lidiak elurrezko azala zuen, eta ebanozko adatsa, Edurne Zuri birjaioa.
‎Beren asmoak gauzatzeko lehen urrats gisa, euskal yoga bat diseinatu nahi zuten, lauburuaren sinbologian oinarritua, Patanjali edo Samkya filosofia bera baino lehenagoko tradizio batzuekin lotua. Ananda zen yogari buruzko filosofian eta praktikan aditua, eta harengan jarria zuten uste osoa lan horretarako.
‎Zaldi madarikatua baino droga okerragorik baduk, kontzientziak maneiatzea hain zuzen, norberarenetik hasita, santuarena eta onberarena eginez, Anandak bezala, Aro Berriko eredu putakume hori, hain zerbitzaria, hain maitagarria, hain eztia, aldi berean oso modernoa noski, ez garai bateko santu eremutarrak edo indiar aszetak bezalakoa, baizik eta itxura besterik ez eta putamadre bizi den señorito bat. Gerra bera baino bortxazkoagoa duk hori, gutarrek egiten dutena baino okerragoa. Anandak ez duela inor hil?
‎eragin itzela dute herritarren hizkuntza ohiturak errotzean eta hizkuntza gaitasunaren garapenean; esana dugunez, bi horiek hizkuntza erabileretan eragin erabakigarria duten faktoreetariko batzuk dira. Asko da euskarak jokatzen duena hedabideen partidan, hizkuntza guztien antzera, baina bera baino pisu handiagokoak diren hizkuntzek dituzten baino arrisku handiagoak saihestu ditu gure hizkuntzak, ezinbestean. Hizkuntzek hedabideetan hartzen duten tokia da hizkuntzen bizi indarraren erakusle garrantzizkoenetako bat, eta nabarmena da hori euskarari dagokionez.
‎Diglosia aurreragarri eta iraunkorraren proposamenak hizkuntzen bizikidetza du helburu eta, aldi berean, ikuspuntu pragmatikoa baliatzea dakar berarekin; beraz, garenaren neurriaren araberako helburu egingarriak jarri behar zaizkio euskarari. Horrek berak dakar, ordea, zenbait gune eta eremutan euskara izatea erabilera hizkuntza nagusia, konbentziturik gaudelako, halako (arnasa) gunerik gabe, ezinezkoa dela bera baino askoz indartsuagoa den hizkuntza baten ondoan irautea, haztea eta indarberritzea. Eta hori guztia ahalbideratzeko ezinbestekoa da adostasun soziala eta politikoa.
‎Liberalismo ekonomikoaren isla besterik ez da tolerantziaren jarrera hizkuntza kontuetan, bitxia bada ere liberalismo politikoarekin zerikusirik ez duena. Nozitzen ari garen krisi finantzarioa gainditu nahian, ekonomia kontuetan inor baino liberalago direnak Keynes bera baino esku hartzaileago bihurtu zaizkigunean, espero dezagun hizkuntza bizikidetzaren auzian tolerantzia hutsaren jarrera ere gainditzeko bidean izango garela, ez delako bidezkoa, ez delako eraginkorra ere.
‎zenbait eduki euskaraz egote hutsagatik pozten ginen garaiak. Eskaintzen zaigunaren artean hautua egiterakoan, gero eta erabakigarriago dira edukien erakargarritasuna eta balioa, euskara bera baino erruz erabakigarriago.
‎Horrela jardunez gero, gainera, zauriek ere orbandu gabe jarraitzen baitute ezinbestean. Eta zintzoki jokatu nahi duenak aitortu du Espainian hainbat esparrutako zenbait erakundek hizkuntza aniztasunaren sustapena euren jardunbidetik kanpora utzi baldin badute, eta Espainiak berea duen hizkuntza pluraltasunari, mespretxua bera baino gogorragoa izan ohi den axolagabekeriaz ez bada, espresuki kontra eginez begiratu baldin badiote, ez dela izan legeriak inor hartara behartu duelako edo legeriak justu bestelako zerbait egitea eragozten duelako. Ez.
‎Munduko Osasun Erakundearen arabera, munduan ia 400 milioi lagunek nozitzen dute depresioaren zartada. Emakumeen artean, zenbait urtetako datuei erreparatuta, bularreko minbizia bera baino patologia garrantzitsuagoa izan da. Urtero, munduan bi milioi deprimitu gehiago ei ditugu, eta 2020rako aurreikuspenak edonori ileak tente jartzeko modukoak dira:
‎Lur azpian dagoen petrolioaren erdia baino gehiago kontsumitu dugula esan nahiko du horrek. Hortik aurrera, amaitu zen petrolioa merke kontsumitu ahal izatea (AEBetan gasolina da eros daitekeen likidorik merkeena, ura bera baino merkeagoa da). Zalantza, honako honetan baino ez dago:
‎Ekintza eta ekintzaren bilakabidea bera obra da. Agian emaitza bera baino obrago.
‎Ikasle interesatua bazara, irakatsi egiten dizu. Badago, ordea, sufrimendua bera baino arrisku latz eramangaitzagoa: duintasuna gal dezakezu.
‎Atzera begiratu eta mutil koskor bat ikusten dut, zortzi bat urtekoa, harri zabal baten gainean eserita eta inguruan hiruzpalau ume, bera baino txikiagoak, dituela. Mutilak komiki bat dauka zabalduta belaunen gainean eta hizketan ari zaie beste umeei.
‎Ez zen ariketa kontsolamendurik gabea: poemon oihartzunek gaztarora eramaten ninduten, haurtzarora eramaten ninduten, haurtzaroa bera baino garai zaharragoetara eramaten ninduten, non, Baudelaireren poema ezagunean bezala, longs échos qui de loin se confondent dans une ténébreuse et profonde unité entzuten nituen.
‎Dena dela ikurraren jatorria, esan beharra dago gaur egun esanahi nazionalista garbia duela? 70eko urteetan Telesforo Monzonek berreskuratu zuenetik, abertzaletasunaren ikur erabilienetako bat da. Esan dezagun ezen, Euskal Herriaren lurralde batasuna adierazteko, Arrano Beltza ikurrina bera baino erabilgarriago dela. Izan ere, Nafarroak ere badu bandera instituzional bat, ikurrina ez dena.
‎Irudi edo gertaera mitikoak halako berezitasun aura batez beterik daude: Gertaera pribilegiatuak dira, eredugarriak, esanahi edo fantasia kolektibo batean beren forma partikularki garbiari darion bizitza bera baino handiagoak(...). Mitoa, beraz, esanahi batzuk egoera argitsu batera jasotzen dituen ideologiaren erregistro partikular bat da (Terry Eagleton.
‎Horixe duk gaurko bareen politika. Mukiz kutsatuta bukatuko duk, ezer lortu gabe, politikoa barea bezain bigun, baina barea bera baino askoz bareago, kieto temoso eta mukitzuago, bere berean, bere barean egonkortuko baitzaik!
2010
‎Jende askok pentsa lezakeenaren kontra, Saizarbitoria eta Aldekoarekin egindako afarietan ez genuen ia inoiz hitz egiten nire tesiaz. Gaia ateratzen zenean Saizarbitoriak desanimatu ohi ninduen eta beti esaten zidan bera baino askoz idazle hobeak zeudela munduan tesi bat egiteko, eta beste edozeinekin askoz gehiago ikasiko nuela literaturaz, eta nouveau romanaz egin nezakeela adibidez, edo mugimendu horretako idazleetako batez, edo Max Frischez.
‎Nire zaletasun handiena garai hartan, literaturarekin batera, literatura bera baino garrantzitsuagoa, musika zen. Txikitan entzuten nuen gehiena aitak ipintzen zuen klasikoa zen.
‎Ezin nuen imajinatu horrelako gauza ausartak egin zitzakeenik ere, oso beldurtia eta lotsatia zela uste nuelako. Azkenean Sarrionandia bera baino gehiago inplikatu zen borroka armatuan. ETAko kupulan zegoela egunkarietan irakurri nuenean ia ezin izan nuen sinetsi.
‎Euskal Dramaguneak eszenografia enkargatu zidan lehenengo produkzio dramatikorako, Aliceren abenturak lurralde miresgarrian liburuaren beste bertsio bat hain zuzen, Carroll en liburuaren atal bakar batzuetan oinarritua, Lander Iglesiasen zuzendaritzapean. Alizia bera baino gauza modernoago eta aldi berean postmodernoagorik egin daitekeenik ez nago ziur, baina tira, nire eszenografiak guztiak harritu lituzke garaiko bertsio bati dagokion mailan. Pozez nahiz malenkonia apurrez gasolindegiko lana abandonatzeko sasoia heldu zitzaidan moduan Claudiuri soldata finko eta legala izateko aukera heldu zitzaion; zeren ezkontza onartzeko jarri nion baldintza bakarra izan baitzen Juan Ignacio Iribarren aduana agente ohiarengandik inolako lanik ez onartzea.
‎Eta bai, ez baitakin hori? Hiru anaia zitunan, Agusti bera eta bera baino aise gazteagoak bi, eta beren emazteak ere hemen gaindikoak ziztenan, Bankako, Duzunaritzeko edo holako zerbait... Aita hilez geroz familia horiekin dinat ene eskuara apurra xerbitxatzen...
‎Oraindik, Gurutzen izaeraren adierazgarri, bera baino gazteagoak diren anaia arrebek, nahiz eta barnetegietan, etxetik kanpo, egiten zituzten egonaldiak direla-eta elkarrekiko harremanak tartekakoak ziren, gazte azkar, sentibera, isil eta barnerakoi gisa gogoratzen dute, beti irakurtzen eta idazten buru belarri ziharduena. Zoritzarrez, ez dago horretaz eman daitekeen datu zehatzik.
‎Alargunaren senarra zenaren izena sartu zuen bilatzailean. Silva de la Dehesa Espainiako enpresari handienetako bat izan zela deskubritu ahal izan zuen, bera baino askoz gazteago batekin ezkondua eta lau urte lehenago zendua. Itsasontzien munduarekin lotura handiak zeuzkan, esaten zutenez, eta Espainiako arte bildumarik garrantzitsuenetakoaren jabea zen.
‎Nondik norainokoa izango litzateke? Bi metrokoa baldin bada, ohea bera baino hirurogei bat zentimetro zabalagoa. Honek metro eta berrogei zentimetroko zabalera izango du, nireak bezala.
‎Erdi aroko kontua ematen dik, baina orain dela berrogeita hamar urte horrelako gauzak gertatzen zituan. Tartean apaiz nazkagarri hori baldin bazegoen, edozein gauza sinetsiko diat eta bera baino okerragoa oraindik Pepita Bollo!
‎Ipuin luze edo nobela labur honetan hilzorian dagoen emakume batek bere seme bakarra izan zenaren aitari eskutitz bat idazten dio. Kontatzen dizkion hamaika gauzen artean oso gaztetan ezagutu zuenetik berarekin seko maiteminduta gelditu zela kontatzen dio; denboraldi batean ikusterik izan ez bazuen ere, aurrerago elkar topatu eta abentura bat izan zutela, honen ondorioz haurdun gelditu eta berari ezer esan gabe aurrera nola egin zuen semearekin eta nolako bizimodu latza egin zuen, semea nola oso gazterik hiltzen zaion eta bera baino askoz zaharragoa den gizon baten anparoan bizitzera pasatzen den xehatzen dio, beste gauza askoren artean.
‎–Haren oroitzapena oraindik bihotzean sartuta neukala sumatzeak bere onetik ateratzen zuen. Zuei ulertzen zaila egingo zaizue, baina Don Juan Antoniorentzako oso garrantzitsua zen mojen gainean zeukan eragina; eta beste inorekin ez zuen konpartitu nahi, are gutxiago bera baino itzal handiagokoa izan zitekeen beste apaizik bazegoela onartu. Beste moja guztiak bere gustura maneiatuko zituen baina ni artaldetik ihes eginda bezala nengoela sentituko zuen azeri maltzurrak eta bere modura neurriak hartu zituen.
‎Baina Zenon zaharrak ez zuen asebeteta egoteko itxurarik erakusten ustez bere teoriak zuritzeko balio zuen froga haren ondoren, hau da, Akilesek, nahi adina laster eginagatik, inoiz ere ezin izango zuela bera baino lehen, edo bestela pixka bat aurrerago, abiatutako dortoka harrapatu. Agurea triste eta atsekabetu samar zegoen erakustaldi engainagarria iruditu zitzaionaren ondorioz.
‎Akilesek ez zuen erbiak adierazitako kontrako argudioari aurre egiteko arrazoibiderik aurkitzen. Tor torrekin gertatzen zitzaion gauza bera gertatzen zitzaion, eta ez zegoen prest indarrean nahiz erresistentzian bera baino maila beherekoagoa zen izaki batekin eztabaidatzeko.
‎Nabarmen geratzen da hori hitzaurrean bertan: gehiagotan aipatzen dira Eusko Alderdi Jeltzalea eta EA, ETA bera baino.
‎Lehen lehenak Aita Donostia eta R.M. Azkue erraldoiek bildutakoak dira. Aita Donostiak berea 1912an jaso bazuen ere Azkuek ordurako bildua izango zuen noski, bera baino lehenago hasia baitzen herri kantuen bilketan.
‎Zer izango, eta... txindurri marroixka bat, bera baino kide handixeagoa aurreko bi besotxoetan bere burutxo gainetik aupaka zuela, pauso axkar bixi zuzenekoan, aurrera eta aurrera... eta gora.
‎Ez dirudi modurik etikoena etsaiak tratatzeko. Egia esateko, gutariko bakoitzak eduki ditzake Kristo bera baino hobeak diren eredu etikoak.
2011
‎Zarata batzuk entzun ziren atzealdetik; polizia guztiek egiten ari zirenari utzi, eta hantxe jarri zituzten begiak. Oraingoan ere, kazetari batzuk ziren, CT1 kanalekoak; nonbait, poliziaren irratia eskaneatzen zuten, eta zerbait gertatu orduko, di da batean ailegatzen ziren, baita polizia bera baino arinago maiz. Janek ez zuen grabaziorik nahi, izan ere frogatuta zeukan ikerketarako kaltegarriak gerta daitezkeela gehienetan.
‎Beste batzuen iritziz, ordea, izen berriak beste jatorri bat du, nahiz antzeko samarra izan: Ikustean alde batetik zein ausarki eta bortizki egiten zuten eraso kantabriarrek, eta bestetik ikusirik nola erailtzen zituzten euren agure, atso eta umeak arerioaren eskuetan ez erortzearren, erromatarrei iruditu zitzaien basapiztiak baino ankerragoak zirela eta Cain bera baino bi aldiz basatiago; hortik, bada," bis+ cain" esamoldea.
‎Ba ez, izan ere, bien arteko aldarte onak egun gutxi batzuk baino ez zuen iraun. Bere burua sendo eta indartsu ikusi zuenean, aitari berriro erne zitzaion seme harenganako ezinikusia, agian ezin eraman zuelako egiaz seme belar biltzailea indartsuagoa eta sendoagoa zela bera baino, hain handi eta gihartsua izanda ere.
‎Florentinorekin, emakumezko espioi belgikar txiki batekin (Dédée) eta hegazkinlariekin ibiltzen zen. Florentino bera baino gehiago zela esaten zuen, baina ez zuela mendia berak bezain ongi ezagutzen. Florentinok tragoxka bat hartzeko eta hotza kentzeko koñaka eta txokolatea ezkutatzen omen zuen mendian, eta batzuetan Dédéeri esaten omen zion" Tira, Pescadilla, etorri hona!", eta neskak besora egiten omen zion salto eta zerbitzariak bandeja bezala eramaten omen zuen, baina gehiegi edan zuela konturatzen bazen" bojjacho" deitzen omen zion.
‎Bai, baina inmanentista, existentzia fisikotik haratago ez lihoakeena. Halere, nik uste dut poesiaren eta edermenaren sustrai beretatik sortzen dela erlijioarekiko kezka eta interesa; miresten ez dakienak, harridura handiari amore eman ez dionak, horrek behar bada ez du sentitzen bera baino handiago izan daitekeen ezeri buruzko errespeturik.
‎Nik Lekuonatarren etxean aurkitu nuen giro oso berezi bat, kulturarekiko atxikimendu bat eta maitasun bat eta bereziki euskal kultura herrikoiari buruzko aipamen asko eta datu asko eta halako humus bat, ongarri bat, hori aurkitu nuen. Eta gero, jakina, horrekin batera, ni Julenen laguna nintzen batez ere, gazteena zelako bera, eta ni bera baino gazteagoa, eta han, Lekuonatarren etxean biltzen ginenean afariak eta egiten, ba menturaz baldin bazen ere, topatzen nintzen besteekin ere Andonirekin. Andoni Parisen zegoen Soziologia estudiatzen, eta familia guztia izan da literatur zalea eta arte zalea eta orduan, ekartzen zituen handik frantses kantari Chansonnieren kantak itzulita, eta Brelenak eta, eta oso polita zen istorioa.
2012
‎Telekomunikazioetako ingeniaria da eta gustuko du irakaskuntza; inori buruz esatekotan Mikeli buruz esan daiteke bokazioz dela irakasle. Denetan da ona; arlo batzuetan bera baino trebeagoak egon arren, gutxi izango dira bera bezain osoak edo beteak. Askorentzat jasanezina izango da, aurretik doalako eta zorrotza delako ardura bat esku artean hartzen duelarik; zorrotza, edonola ere, bere buruarekin, lehenengo eta behin.
‎Pasabidean, ikasketaburua dela azalduz, bera baino arra bat garaiago eta sorbalda nahikotxo zabalagoak dauzkan irakasle batek eskaini dio eskua. Aurpegiera abegikorra duela esan daiteke, batik bat begirada apalaren eraginari esker; lehenbiziko topaketa honetatik ezin ondoriozta daiteke agerkera mazal hori gizajotasunaren isla den ala urteetan onduriko ziurtasunarena.
‎Baina erabakita neukan bost urteren buruan itzuli eta elkarrekin ezkonduko ginela. Hamazazpirekin, ordea, ezkondu egin zen; gizona, oso jatorra, bera baino askoz ere zaharragoa zen. Amaordearengandik libratzeko nik uste dut edonorekin ezkonduko zela.
‎Orain pentsatzen jarrita, eta Brigitteren aurpegiera oroituz, haren hitzak parte txarreko, ia deabruzko argitasun batez argitzen dira, neskazahar haren arima nire begien aurrean biluztu balitz bezala izan zen. Sekula ezin izan zion barkatu Hélèneri bera baino maitatuago izatea. Cécilek nire izeba zahar baten hitz ikaragarriak gogorarazten dizkit:
‎Gorroto zintuen ia berak jakin gabe. Zu bera baino gazteagoa, politagoa, zoriontsuagoa zinen. Zu zoriontsua izan zarelako.
‎Tenorearen kantatzeko moduak inoiz ez bezalako indarra zeukan, atzera eramaten zuen jendearen gogoa, haurtzarora, haurtzaroa bera baino eremu are babesgarriagoetara, arbasoen erraietara, isiltasunaren eremutik oso bakanetan manifestatzen denera, eta jendeak ezin zion eutsi barrengo korapiloari.
‎Nola eutsiko dion egoerari duintasun apur batez. Unetik unera, bere kabutan darabilen lehia latzagoa da gaitzaren albistea jaso izana bera baino.
‎Erraz bilatuko zuela bera baino hoberik, horixe erantzun zion neskak irakasleari, erraz bilatuko duzu ni baino hoberik, hitzok esan zizkion, baina begi ezpainen mugimendu aratz batzuekin lagundurik. Bat batean, ordea, koketeriaren keinuak nabarmenegi erakutsi izanaren egonezina nagusitu zitzaion neskari.
‎Ez zitzaiola ezer faltatuko nire ondoan. Ez nuela inoiz inor gehiago maite izan bera baino.
‎Garai eta une berean, 1859an, Ministro berberak, J. Posada Herrerak, hiru euskal Aldundien arteko bilkurak(" konferentzia" izenekoak) gobernadore zibilaren babespean() egiten ez zirenez, debekatu egin zituen. Errege aginduak agertzen zuen pentsamoldea eta filosofia politikoa, debekua bera baino adierazgarriagoa dugu: 117
2018
‎Koilararekin ematen zizkion Olivier indarberrituak. Gazte hura Olivier bera baino gertuago zegoen heriotzatik, eta horrek, nolabait, bere heriotzaren unea atzeratzen laguntzen zion.
‎Muntatu aurretik ere ederra. Agian muntatu aurretik ederrago, batzuetan puskak osotasuna bera baino ederrago izan ohi  diren bezala. Etxe hutsak etxe beteak baino ederrago diren bezala.
‎Korridoretik doala, Maider dator atzetik, bera baino azkarrago. " Jo, mundiala, lehengo ostiralekoa", esaten dio ahapeka belarrira, mundiala hitzaren lehenengo" a" asko luzatuz, eta eskuineko begia keinatuz.
‎Barrikadaren atzeko galtzada harriak mailaka antolatuta zeuden, eskailera moduko bat osatuz, goiko aldera erraz igo ahal izateko. Gurdiaren gainean gizon bat zegoen, gurdia bera baino handiagoa, igitai bat zorrozten, beste armarik ez eta. Aldamenean, zenbait emakume, labanak gerrialdean; haietako batzuek zuziari eragiten zioten; beste batzuek, botila petrolioari; eta fusilak edo errebolberrak zeuzkaten apurrak ere hantxe zeuden, euren senar eta neben ondoan borrokan egiteko gertu.
‎Atarira ailegatu zenean, morroiloa kendu, eta kalera irten zen. Zaratak deituta, auzoko batzuk zeuden kalean, bera baino izutuago. Ahopeka ari ziren haien artean.
‎Egoeraren larriak bultzatuta, Thiers eta bere Gobernu kontserbatzailea Parisetik atera, eta Versaillesera bildu ziren. Guardia Nazionalak kanoi ugari zeuzkan, eta bestelako armamentua, herritarrek jarritako diruaz ordaindua, eta Frantziako kontserbatzaileek mehatxu larriagotzat jotzen zuten langile armatuen gudaroste hura, hiria inguratzen zuen atzerriko armada bera baino.
‎Haien bizkarrera, denda bateko mutilak saski bat zeraman besotik eskegita; txakur bat zetorkion atzetik, arkakusoz betea eta gosez amorratua, otarretik jakiren bat eroriko zitzaiolako esperantzan. Espaloian jesarrita, neskatxa bat, hura ere ile harrotua zorriz eta azal zikina arkakusoz beterik, aurpegia zikin, atso begirada, sudurretik mukia zeriola, eta txakurra bera baino gosetiago, erregaliz bati xurga eta xurga ari zitzaion tripa-zorriak engainatzeko.
‎Eztena bera baino burutazio zorrotzago bat zen gehien kezka  tzen eta amorrarazten ninduena. Seguru al hago ezer garbirik aterako duala adeitasun inozo horren bidetik?
‎Justizia atzetik duelako, agian; jaun konde gorrotagarriak bortxa ez dezan... Milaka izan daitezke kausak, Otto, milaka oinazeak, ihesa bera baino minberagoak.
‎Jonane nire ondoan eseri zen, eta burua nire bularrean pausatu. Kantari hasi zen, haize firfira bera baino leunago:
‎Dama Beltzarengandik ihesi (son, son eta son), giza inurri ilara zenbat eta luzeagoak, orduan eta etsiagoak ikusten ziren bideetan, atzetik nahiz alboan zituztela atuxez betetako gurdiak, gelditzen zitzaizkien abere ajetu urriak. Iparralderantz zihoazen batzuk, kalamatxino koipez egindako ukendu aurkitu berri baten harrigarri sonak erakarrita; hegoalderantz bestetzuk, fraide mortuliar santu fama baten mirari, famerial eta azti errezoen itxaropenez; zenbait ekialderantz, oroimena bera baino zaharragoko ekanduak berrituz, zerua urrikalduko zitzaielakoan; hainbat, berriz, mendebaleko plazerenea eta putetxeetara, atsegin ahal zuten etengabeena hartuz leunagoa izango zuketelakoan azkentzea. Hala, bide eta bidezidor, estrata nahiz mandabide oro zeuden jende lerroz beteta, itxaropen zaharrek ezertarako balio ez, eta itxaropen berriren bati eusteko gogoz.
‎Zer lotura zeukaten Erregek eta sator jaleen balbeenak? Zeren mehatxu egin zenidan, balbeena bera baino zerbait hobea agindurik: jendearen esamesetako tramankulu beldurgarri hura, mutuak ere hizketa bidean jartzen omen zituena?
2019
‎" Inoiz ikusi dudan neskarik ederrena zara", esan du lehen saialdian, eta berehala baztertu du. Lale seguru samar dago neskak ez diola bere buruari eder iritziko, ilea larru arras moztuta eta bera baino askoz handiago batek ibilitako arropak jantzita. Ez du ideia zeharo baztertzen.
‎Aretoaren barrenetik, emakume batzuk agertu ziren eta barra alboan zeuden taburetetan banatu ziren. Nadia ez zegoen haien artean, eta bera baino gazteagoak ziruditen haiek. Haurtzaroa ozta ozta atzean utzitakorik ere bazen tartean.
‎Polizia etxeko pasagietan, agerian bera baino abertzaleagoak ziren aurpegi zurrunak segitu zituen pasatzen, ongi zainduak. Arduradun politikoak.
‎Aita oso Jakintsua izango da, baina ez daki zer erantzun. Orduan artzainak dioena esaten du (artzainak, aldi berean, bera baino argiagoek diotena errepikatzen du, informazio hobea dutelako han Amerikan). Aitak esan du:
‎Aldaketa hori indar sekretua eta izugarria da, Deabruak eragina balitz bezala. Batek barruagotik ezagutzen du Deabrua Jainkoa bera baino, hori ere esan beharra dago. Deabrua gure baitan dago bera delako gure bizioa eta ahulezia, gure duintasun eza.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
bera baino asko 13 (0,09)
bera baino handi 8 (0,05)
bera baino gazte 6 (0,04)
bera baino gehiago 6 (0,04)
bera baino hobe 4 (0,03)
bera baino lehen 4 (0,03)
bera baino lehenago 4 (0,03)
bera baino eder 3 (0,02)
bera baino ez 3 (0,02)
bera baino txiki 3 (0,02)
bera baino zahar 3 (0,02)
bera baino abertzale 2 (0,01)
bera baino arin 2 (0,01)
bera baino bi 2 (0,01)
bera baino dezente 2 (0,01)
bera baino gauza 2 (0,01)
bera baino gutxi 2 (0,01)
bera baino trebe 2 (0,01)
bera baino adierazgarri 1 (0,01)
bera baino ahaltsu 1 (0,01)
bera baino aise 1 (0,01)
bera baino aiseago 1 (0,01)
bera baino animalia 1 (0,01)
bera baino apenas 1 (0,01)
bera baino ar 1 (0,01)
bera baino are 1 (0,01)
bera baino areago 1 (0,01)
bera baino argi 1 (0,01)
bera baino arrisku 1 (0,01)
bera baino asaldatu 1 (0,01)
bera baino azkar 1 (0,01)
bera baino azkarrago 1 (0,01)
bera baino behartsu 1 (0,01)
bera baino bizi 1 (0,01)
bera baino bortxazko 1 (0,01)
bera baino bost 1 (0,01)
bera baino burutazio 1 (0,01)
bera baino busti 1 (0,01)
bera baino dirutza 1 (0,01)
bera baino egin 1 (0,01)
bera baino erabilgarri 1 (0,01)
bera baino ere 1 (0,01)
bera baino eremu 1 (0,01)
bera baino erru 1 (0,01)
bera baino esku 1 (0,01)
bera baino ezdeus 1 (0,01)
bera baino ezgai 1 (0,01)
bera baino gaizto 1 (0,01)
bera baino garai 1 (0,01)
bera baino garrantzitsu 1 (0,01)
bera baino gertu 1 (0,01)
bera baino gogor 1 (0,01)
bera baino goragoko 1 (0,01)
bera baino goseti 1 (0,01)
bera baino hamar 1 (0,01)
bera baino harri 1 (0,01)
bera baino harrigarri 1 (0,01)
bera baino heldu 1 (0,01)
bera baino hiru 1 (0,01)
bera baino hirurogei 1 (0,01)
bera baino hogei 1 (0,01)
bera baino hotz 1 (0,01)
bera baino ikaragarri 1 (0,01)
bera baino itzal 1 (0,01)
bera baino izutu 1 (0,01)
bera baino kezkagarri 1 (0,01)
bera baino kide 1 (0,01)
bera baino lehenagoko 1 (0,01)
bera baino leial 1 (0,01)
bera baino lekuko 1 (0,01)
bera baino leun 1 (0,01)
bera baino liburu 1 (0,01)
bera baino maila 1 (0,01)
bera baino maitatu 1 (0,01)
bera baino merke 1 (0,01)
bera baino minbera 1 (0,01)
bera baino nagusi 1 (0,01)
bera baino oker 1 (0,01)
bera baino ozta 1 (0,01)
bera baino patologia 1 (0,01)
bera baino pisu 1 (0,01)
bera baino sasoi 1 (0,01)
bera baino seguru 1 (0,01)
bera baino totelgarri 1 (0,01)
bera baino txar 1 (0,01)
bera baino urte 1 (0,01)
bera baino urtebete 1 (0,01)
bera baino zerbait 1 (0,01)
bera baino zikin 1 (0,01)
bera baino zoriontsu 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia