Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 120

2000
‎Asko ziren txaketa beltzak, hala ere tokitxo bat atzeman zuen barraren izkinan. Gizon haiek, gehienak behintzat, Xan bera baino aise handiagoak, aise sendoagoak ziren, edonola ere Xan, kikildu gabe, ukondoaz ondoan zuenari bultz pixka bat egin eta, beso biak barra gainean ipini zituen, toki zabalxeagoa eginez. Gizonak Eliren zain, neska berriz, nonon airatuta zegoen.
‎Eli aurrean zela, irten baino lehen ostatura biak, neska itzuli, hatz biz bere ezpainak ukitu eta, hatz bi haiexek Xanen ezpainetan paratu zituen. Xan harritu zuena baina, musua bera baino (hain azkar izan zen, ohartu orduko Eli ja barrara zegoen), hatz haien hotza izan zen: metal hotza, sentsazio arraro bat...
2002
‎Bilboko boxing bat kenduta hura zen Bizkaia osoan ring parea zuen bakarra, eta une hartan animazio handia zegoen borrokarako laukietako nagusian, klubeko izarra zen Manu Kid Sanchez, pisu astunetako txapelduna, berton ari baitzen erakustaldi bizian. Sarritan ibilia zen Joselu haren sparring lanetan, baina aurreko hilabetean hasi bide ziren beretzat gauzak aldatzen, eta bera baino maila apalagoko batzuen kontra aritu izan zen saio batzuetan, bigarren mailatik lehenera pasatua zela seinale dudabakoa. Esperantza handia zeukan uda partean soirée garrantzizko batera eroango ote zuten, eta ring era luzatutako begiradek gero eta gutxiago zeukaten inbidiatik, eta gero eta gehiago handigura eta oldarkortasunetik.
‎Edo agian ez. Marriot Fernando bera baino eszeptikoagoa zen. Eta inor gutxi bezain zuhurra.
2003
‎Esan iezadak zein amak ez duen maitatu bere semea, bere alaba, bere umea. Ez ote maitasunaren lege hori maitasuna bera baino lehenagokoa. Oiloaren arrautza eta arrautzaren oiloa bezain sortzezkoa.
‎Segundoak heriotza bera baino arinagoak direla
‎Eta hori bera baino ezin liteke izan
2005
‎Arto jorratik zetorren ilunpe batez agitu zen bortxazko apaina. Egia erran, bazen bulta bat bera baino hamabost urte zaharrago zen Bettan gerlari ohia gibeletik zuela neskatxak. Bazebilen guneetan, hura edo haren itzala igartzen zuen:
‎Suak ziraueno egoten zen sukaldeko mahaiaren puntan disertazio edo latinetik erdararako itzulpenak ontzeko, hiztegi mardulak eskumenean. Frantxua horrela ikustean, bera baino bi urte zaharrago eta apeztu zen Gilen anaia irudikatzen zuen: seminario txikitik oporretara zetorrenean grekera edo latinerako perpausak goraki arrapasatzen zituen, biak ur hegian kabala zain zeudela; agian hizkuntza desagertu haien soinuaren oinarria bilatzen zuen oraindik Frantxuaren ikasketen karietara.
‎Thierryk aldiz Easy Rider filmeko Bill-en itxura zeukan, norbait Dennis Hopper en obra hunkigarri hartaz oroitzen baldin bada. Hogeita zazpi urteko gizon gottorrak txapel handia zeraman, biloak urrin eta korapilatsu, abere hortzandi zurituz osatu lepokoa, kate eta metalezko girgilak papoan, ixkilimak adibidez, bizpahiru tatuaje besondoetan, egur mozle atorra lodiak eta bera baino zabalagoak ziren galtzak soinean, bekan xahatzearen erruz usainduak. Gizon ederra zatekeen Thierry, biziak gehiago guastatu izan balu, begi urdin bixiak zeuzkan eta eleketari gozoa zen.
‎Graxi oroitzen zen aitak nola kontatzen zituen tribuaren istorio guztien oinarrian herioa zegoen: aitatxi, arreba, izebak, bera baino lehen sortu bi umeak, denak misterioski hil ziren, sendiarengan eta partikulazki Graxiren izpirituan errua dei zitekeenaren aztarna sakonak zutabetuz. Errua biziari buruzko eskakizunekiko arrapostu ezarekin ezkontzen zenean, horma itsua eraikitzen ari zitzaion ondikoz.
‎Ibaiaren hegira itzulikatu zen eta Bernat auzo zaharra trinkili trankalaka zetorrela ohartu zen. Eskapatzeko punpa egitera saiatu zen, baina zaharra bera baino zaluago zen oraino:
‎Hori gutxienekoa da. Egia esan, bera baino gizon helduagoak gustatu izan zaizkio betidanik, neskato zenetik. Ez du heldu gabeko gizonen zozokeria eramaten sekula ikasi.
‎Beste norbaiten haragien barruan ibilitako piztia ibilia zela bereetan. Agian kontsultara bera baino lehen sartutako gizon laringetomizatuaren eztarrian behera erabili zuela tresnatzarra Aldabak.
‎Gorpua altxatzeko orduan, autopsia egiteko eskatu zuen Iruñetik etorritako epaileak. Horixe izan da albiste nagusia Baleztenean, heriotza bera baino gehiago. Ez omen da eta oso ohikoa halako gauza bat.
‎Minaren itzela. Hitz egiten saiatzeak eman zizun eztenkada, minbizia bera baino okerragoa zela begitandu zitzaizun une hartan, eta berdin berdin zitzaizukeela, deliberatu zenuen, anestesiak eragindako loalditik sekula itzartu izan ez bazina ere. Egia esan behar bada, damu zinen esnatzeaz, Damian.
‎Telesforo Monzonek hitz egin zuen lehenik, hangoa amaituta Tolosara joan beharra omen zeukan, horregatik bera lehenik, Madrilek behin eta berriz ukatzen zuen autonomiari buruzko hitzaldia ematera. Mintzaile egokia zen, ez zuen zabarkeriaren beharrik bera baino burgesagoak ez ziren politikari espainiarrak zafratzeko, gogotik txalotu zuten. Gure belea bestelakoa zen, sutsuagoa, entzuleen mailan jartzen diren horietarik zen, gure hurkoa zela sinetsarazi nahi zigun sotanaduna.
‎Marinelak, benetako marinelak behar duen aurreneko gauza, ontzia bera baino berezkoago duena, labana da. Hori ez dakite eskolan.
‎Ez zen hilabeterik joanen udaltzainek atxilotu gabe, hainbat gau emana zen txakurtegian eta horrek miresmena sortzen zigun. Inork ez zuen inoiz ikusi bera baino gazteagorik edo ahulagorik zanpatzen, bera ezin eta gu hankapean hartu nahi izaten gintuzten kukumarru haiekikoak ziren beti Oteizaren lanak, horrexegatik laketzen zen guri mehatxu egiten putzura bultzatzen erlak kentzen eskopetaz begi ematen, beldurraren jabe zelako baino lagun nahi gintuelako bere adinekoek ezarria zioten destainaren aurka.
2006
‎Baina, guztiarekin –eta hau artikuluak sorrarazten zizkion sentimendu eta ideien matazaren hirugarren elementua zen–, iruditzen zitzaion Idazlea apur bat erlaxaturik zebilela, tentsioa galduta bezala, artikulu hartan bederen, apur bat zabar, bere egiazko motibazioak eta bere egiazko ideologia ageriegi nabarmenduz, alde zaurigarria erakutsiz; eta, alde horretatik, denok konforme bazeuden ere Idazlearen aurka egiten ausartuko zen edozein garaituta zegoela bataila hasi baino lehen, oinarrizko zuhurtzia batek esaten zion Gizon Handiari ez zela komeni defentsa hesiak eraistea hain azkar; eta hortaz, iruditzen zitzaion Idazleak gehiegizko konfiantza erakusten zuela, eta gehiegizko konfiantza, norbera inmune eta zigorgabe uste izatea –hori bazekien Gizon Handiak, ongi jakin ere– amildegia, hilobia zela. Azkenik, honi guztiari gehitu behar zitzaion ezen Gizon Handiak, hainbeste karguren jabe izan eta gero, zeukan gizarte posizioa izanda, aholkulari izanda, Idazlea bera baino hamar bat urte zaharragoa izanda, ongia eta gaizkiaren gainean zegoelako itxurak gorde behar zituela, eta hortaz, ezin zuela, Idazlearenganako, pasio humanorik nabarmenduko zuen bestelako sentimendurik agertu, afektuzko kamaraderia batetik harantzago.
‎Baietz nik, txoferrarena bera baino pitin bat atzerago dagoen jesarlekutik. Goizak bizkortu egin nau, itxuraz, hortxe jesartzeko adorea izan baitut.
2007
‎Bizitza behin baino gertatzen ez dela, norbait hobea aurkituko duela, dutela, azken finean polita izan dela, eta baietz, bestea bera baino gazteagoa dela, hogeita sei urte ditu eta Irene du izena. Martinek gerritik heldu dio emazteari.
‎Entzun ezak putakume honena, Arruti. Fermin bera baino hamasei urte nagusiagoa eta Galder belaunaldi bat lehenagokoa izan arren, kartzelak guztien adinak berdintzen ditu. Euren plastikozko botilak gerizpean daude, etiketak erauzita, baita ere.
2009
‎...n; Etxeberria; Fagarasko nagusi jaun erbesteratua, beltzaran erkin bat, turkiarren atzaparretatik ihes egin zuena, Mediterraneo itsasoa igerian gurutzatu zuena, mundu erdiko atsoak limurtu eta beste munduaren erdiko mikeleteak izutu zituena, atzetik haurrak barreka eta zakurrak auriaka ibiltzen zituena, zortzi hizkuntza eta hamalau dialekto jakin arren, tanta beltza baino ez zena elurretan; ikatza bera baino listu beltzago harekin isildu ziren Martinen korneta eta Etxeberriaren orkestina.
‎Lurrera tu egin zuen ikatza bera baino listu beltz, ilunago bat. Bide bazterreko elurretan tanta beltz bat.
‎– Ikusi nuen azken aldian ikatza bera baino beltzagoko listu bat bota zuen ahotik –esan nien.
2010
‎(baldin eta lepoa bera baino
‎Eskailerak arrapaladan jaitsi, mendira alde egin, egun batzuk noraezean pasatu, auto bat lapurtu, ogi gogorra jan, iturriren batean garbitu... Erailketa gehienak segundo erdi batengatik saihesten dira, ekintza bera baino are zailagoa baita ondorioei ihes egitea. Nagikeria hutsagatik daude zientoka lagun bizirik hor zehar, norbaiten amets asasinoen jomuga direnik ere jakin gabe.
‎Baina ergela zen halako kontuetan. Gutxi ezagutzen zituen bera baino motzagoak, Oskarrez aparte. Neskaren alua begien aurrean izan arte ez zen guztiz seguru sentitzen.
‎Orain Jaionek eman zien aterpe bere besoetan nire negar zotinei, bera baino askoz handiagoa nintzen arren. Hipaka egon nintzen luzaz.
‎Kuantitatiboa, mundu mailan ezaguna zelako erasotakoa; eta kualitatiboa, segurtasun neurri zorrotz guztiak gainditzeko ahalmena erakutsi zutelako barbaroek. " Borroka armatua bera baino sofistikatuagoa bihurtu ote da arte borroka?", horra soldatapeko zutabegilearen galdera.
2011
‎Orain Maider Fostertarrenean bigarrenez sartu aurretik, polizia asko ibili da barruan. Anbulantzia bitako medikuak eta erizainak ere barneratu dira bera baino lehen. Olga Brito eta Ikko Betancourt ezagutu ditu, Mikelen lankideak dira ospitalean.
‎– Idaztea eta argitaratzea baino gehiago, idazteko posibilitatea interesatzen zait gaur egun. Idazteko posibilitatea literarioagoa da idaztea bera baino.
‎– Bai. Baina horretatik guztitik interesatzen zaidana, duelua edo trikimailua bera baino gehiago –solasaldia amaitzera zihoan ehorzlea– horra bultzatu duen patua duk; alegia, galtzailearena, zeinak azal berri bat behar duen mundu berrian, lege berrian, bizirik irauteko. Horregatik behar dik hil, bizirik segitzeko.
‎Itxoin eta itxoin eta erantzunik jaso ez. Sorbaldatik heldu behar izan dio Lazkanok Ilegorriari, ausarkeriaz, bera baino askoz ere aginte maila altuagokoa eta zaharragoa den norbaitekin inolaz ere egin behar ez lukeen gauza. " Zelula lotia" edo" zelula lokartua" hitzak oroitu ditu, eta bera jada, ordura arte konturatu ez bada ere, esna dagoenetarik bat dela jabetu da derrepente.
‎Javier Fontecha ikusi du, bera baino gazteagoa izan arren Gobernuaren delegatu izendatu berria, politikan kargu inportanteagoak betetzera deitua dagoena. Mediokre neurritsu bat iruditu izan zaio beti Agirre Sesmari.
‎Giroa oso aldatuta topatu zuen Agirre Sesmak; aspaldi etorri gabe, gorbatadunetatik gehienak ez zituen jada ezagutzen, inguruko eskoltek epaile berriak seinalatzen zituzten arren. Abokatu bat ezagutu zuen, bera baino apur bat gazteagoa, Fontecha topatzen zuen leku berberetan topatzen zuena 80ko hamarkadan. Hark, ordea, ez zuen Agirre Sesma ezagutu, edo ezikusiarena egin zuen bestela.
‎Eserita dagoela eta abrigoaren tapakiak magala estalirik, esku programa irakurtzeko ere astirik gabe, txirrinaren azken abisuak jo eta itzaltzen hasi dira argiak. Une horretantxe, bera baino beranduago antzerkira etortzen denik ere badela frogatuz, bikote bat ari da bosgarren lerrora sartzen. Diegoren ondoan libre dauden bi besaulki horiek betetzera dator bikotea.
‎Aurretik irudikatu zuen agian dibertitu ere egingo zela Gloriaren zaharrarekin, baina sufrikario bat izaten ari zen. Gloria ez zegoen bera baino erosoago. Ezagun zen aspaldiko urteetan galdua zuela aitarekin otorduak egiteko ohitura eta, batez ere, zerbitzariaren presentzia jasatekoa.
‎Buruko gaitzetan, eta horrek errudun sentiarazten zuen Lazkano, familiakoak gaixoa bera baino lehenago jabetu ohi zirela entzun izan zuen beti, eta areago, gaixoak zerbaitez jabetzen zirenean ere, gaitzaren lehen zantzuak gutxietsi eta haiei garrantzia kentzeko joera izaten zutela eskuarki, ingurukoak izaten zirela arduratu eta gaixoak medikutara premiatzen zituztenak. Arraroa zen norbere buru gaixotasuna norberak atzematea, dementziak ia beti baitzekarren berekin autoengainua.
‎ez zuten terrorista, bahitzaile edo hiltzaile izendatzen Diego, ez zizkioten GAL inizialak jartzen, ez, egia izkiriatzen zioten. Torturapean, bai, baina salatu egin zituen bere kideetako bi, zer eta benetakoak iritsi ez zirelako jostailuzko armekin banku sukurtsal bat lapurtu zutelako sasian zeudenak, krimenerako eta damurako kimu berriegiak zirenak oraindik, biak bera baino zaharragoak izanagatik zelula lokartuegi oraindik.
‎Roger ez zegoen bera baino hobeto: ingelesa ikasteko metodo bat eginarazi zioten irratirako, lehengo lanez gain.
2012
‎Zertarako, eta inori axola ez zitzaion ikerketa lan bat burutzeko. Txostena bera baino izenburu luzeagoa jartzea, hori bai, hori ezinbestekoa zen: Ingurugiroa babesteko hitzarmen internazional aldeaniztunak aplikatzeko eta betetzeko kontrol mekanismoak eta hauen bilakaera azken ehun urteetan.
‎Baina zoria zer! Zoria izan zitekeen bera baino idazle hobea, zalantzarik gabe. Are, zoriaren bidez soilik osa zezakeen norbaitek, bera egitera zihoan ipuina baino hobea...
‎David ondo ibiltzea espero du. Bere izaera zakar eta andrezalea gorabehera, bera baino militante zorrotzagorik ez du-eta ezagutzen. Sekula aitortu ez badio ere –eta hobe ez aitortzea ez badu haren purrustada ezagun horietako bat jasan nahi–, haren ikasletzat du bere burura.
2013
‎Ni ez gainerako guziak leher eginak. Madrilen bizi zen, harat esposatu baitzen gerraondoan bera baino dezente zaharragoa zen koronel edo jeneral batekin. Egun batzuk pasatzera etorria zen jaioterrira, Berara, eta gazte denboran Seierrietan izan zituen konkista guziez oroitzearekin disfrutatzen zuen, nonbait.
‎Hamabi urte zeramatzan ispilu hartan bere isla ikusten. Zin egingo luke ispilua gehiago aldatu zela bera baino. Hantxe konpondu ohi zuen makillajea etxera berandu itzuli aurretik, lepoaldea urez busti, eta lurrin tanta bat isuri, Ivesen usaina –ez ordea oroitzapena– gainetik kentzearren.
2014
‎Lotsa asma bera baino txarragoa zen. Agian ez zen lotsa, edo ez zen lotsa bakarrik, hura aipatzeko beldurra baizik; aipatuz gero, etorri egingo zen.
‎Ikasleek eskuetan eusten zuten pankarta bera baino handiagoa zen prefetaren balkoian masta batetik zintzilik zegoen bandera frantziarra. Xabi zegoen tokitik hiru koloreen arteko juntak josita zeudela ikus zezakeen, hain zen handia oihal hura.
‎Trenera itzulitakoan, poliziaren esaldia buruan bueltaka darama oraindik Xabik. Orduan ikusi du bera baino pittin bat aurrerago eserita doan bikote gaztea, elkar besarkaturik. Publikoki maitatzen dute elkar, baina ez maitasuna erakusteko xedez.
‎" Laster amaituko da ikasturtea". Bai baitzekien Xabirentzat ia asma bera baino gogorragoa zela amarik eta aitarik gabeko bakartasun eternal hura.
‎zorigaitza bera baino.
‎Berri harrigarriena Janpierra Berruetek ekarri du, ordea. Soldaduen enkarguekin, bizikleta bat harturik, herrirat jautsia zen Thys bera baino bizkorrago, hortzetako pastak, paperak eta postalak, tabakoak, xaboiak... erosteko manuekin. Han non topo egin duen Donibane Garaziko kusi batekin, ofizierren axuant ari dena Estatu Nagusian.
‎Eskualdunak ez duelarik sobera maite bera baino goragokoa, nahi du bizkitartean autoritatea.
‎Badoa Bettiri Victor Hugo karrikari buruz, non laugarren zenbakian baitu egoitza Lague tindatzaileak. Gogoan du semearen hiletako arropak beltzez tindatzera eraman zituela botiga horretarat –galdatu eta hamabi orenen buruan egina zioten lana artoski– Badoa Bettiri, hilik ote den ere ez dakien 60 urteko langile espainol horrentzat otoitzean, Bettiri bera baino doi bat gazteago den horrentzat. Badoa Gambetta karrikako bidegurutzerat, eta han utzi ditu, beti aitzinerat baitoa, Zurich asurantza etxea, Grands Magasins du Printemps, Au Robinsonen aterkiak eta Leon Bartheren armak; Dihartzeren bisuteria botiga eta A Soulard kinkaila saltzailea, Argenterie karrikan.
‎Jaiotzean baino zaharragoa zen Mircea Eliade hil zenean, baina esaldi horiek idatzi zituenean ere ez zen umea, ondo zekien nora eraman nahi zuen Errumania... Milgram bera baino arinago heldu zen Milgramen ondorioetara beraz. Horregatik idatzi zuen urte bi lehenago" Demokrazia eta errumaniar arazoa" artikulua:
‎Hogeita hamar urte geroago hitz egin zuen Irene Arriasek Olinpiar Joko haietaz lagun errusiar batekin, Olga Kulaginarekin, Olga Txeshkova ezkondu aurretik. Matematikaria, Moskuko burtsako langilea, Irene bera baino nagusiagoa Olga. 1980rako lizentziatuta zegoen, ondo gogoratzen zituen Olinpiadako egun haiek.
‎Herrian, bidaiaren hasieran, bildu zituzten jateko guztiak agortu zaizkie bidean noski, ez zuten pentsatuko, hainbeste denbora porturik gabe, ezinezkoa kalkulua. Hasi da gosea, beste ezer baino presenteago, garuna bera baino presenteago... Izan ere, zazpi urte itsasoan, sei urteren janaria baizik gurekilan ez ginula.
‎1997ko irailean, enpresak ikastaro bat ematera bidali zuen Irene Arrias enpresa txikiago batera. Zazpi ikasle zituen, bera baino nagusiagoak gehienak. Irenek ez zuen bere burua kapaz ikusten zazpietako inori ezer irakasteko.
‎Villaondoeta kaletik hasi zen jaisten Irene, Salsidu bera baino aldats pikoagoa beharbada. Kale tristea Villaondoeta, ordu hartan, ordu guztietan, zabala izan arren, zuhaitzak eduki arren alde batean.
2015
‎Arratsaldero irteten zen Sofia Astarloa lagunekin karta jokoan egitera eta une hori baliatzen zuen Zuazo mozorrotuak etxean sartzeko, Sofia Astarloa baitzen, behatxuloa medio, Peter Zuazoren etxean haren laguna zela zioenaren sartu irtenak kontrola zitzakeen bakarra. Gainontzeko bizilagunak, bikote gazte bat izan ezik, denak bera baino zaharragoak, atarian edo eskaileran aurki zitzakeen, inolaz ere ez etxebizitzan sartzen edo bertatik irteten.
‎Narratzailearentzat, gizakien artean badira mailak: bera baino gorago daude Marcel Martin eta Victoria, ulergaitzak zaizkion erreferentziak darabiltzate, bera baino askeagoak dira, zintzoagoak. Jende mota horrekin, nahi baina ezin.
‎Narratzailearentzat, gizakien artean badira mailak: bera baino gorago daude Marcel Martin eta Victoria, ulergaitzak zaizkion erreferentziak darabiltzate, bera baino askeagoak dira, zintzoagoak. Jende mota horrekin, nahi baina ezin.
‎gure literaturan bada etakide zintzo eredugarria, baina baita ere etakide zeharo gaiztoa, etakide ergela, ETAren ankerkeriarekin kolaboratzen duen hiritar arrunta, Euskal Herriaren etnozidioan kolaboratzen duen pertsona normala, konstituzionalista on eta gaiztoa, estatutuaren aldeko koldar kolaboratzailea, estatutuaren aldeko zintzo jakintsua... askotarikoa duzu eskaintza. Hori bai, nola Saizarbitoriaren obran hala ETAren inguruko euskal literaturan oro har, pertsonaiarik gorrotatuena, torturatzailea bera baino gehiago, intelektuala da, alegia, borroka armatuaren aldeko idatzi eta mintzaldi xaxatzaileen bidez gazteak zizpoleta hartzera bultzatzen dituena, eta espetxera, eta hiltzera, hura bizimodu erosoan dabilen bitartean, benetan busti eta engaiatu gabe.
‎Max Frischek Montauk en kontatzen du filosofoaren erruz utzi ziola bere lagun minarekin mintzatzeari. Frischek laguna bera baino gehiago zela naturaltasunez onartzen zuen, laguna garaia, jantzia eta aberatsa baitzen. Ordea, Frisch Ingeborg Bachmann poeta eta filosofoarekin maitasun harremanetan hasi zen, eta lagunak ezin izan zuen eraman Max koitadua Tractatus Logico Philosophicus ari buruz ganoraz idazteko moduko emakume interesgarri haren bikotekide izatea.
‎Entziklopedistak ez du harremanik bere adinkideekin. Soilik sentitzen da indartsu eta erakargarri zaharren artean, edota Bioleta bezalako bera baino askoz ere gazteagoekin. Nietzschek dio bere burua mespretxatzeko joera duen gizonarentzat neska argi baten maitasuna dela erremediorik ziurrena.
‎Nondik? Ikerketa talde hori presidentea bera baino babestuago dago.
‎Ihintza lasterka batean heldu da, alegera, bera baino handiagoa den koltxoneta laranja arrastaka dakarrela.
2016
‎Ez zion kontatu bere eskariak ez zuela inolako oinarririk, edo, hobeto esateko, oinarri bakarra irudipen bat zuela –ez galdetu zergatik edo nolatan–, hain zuzen ere bera baino azkarragoko norbait zebilkiola ziria sartu nahian.
‎Funtsean, ez zekien zer dela-eta hautatu zuen kazetaritza. Bazen Lizarrako ezagun bat, Samuel Pardo, bera baino zaharragoa, aurretik saiatua horretan. Bai Iruñean bai Lizarran noiznahi ikusten zuen delako Samuel hori parrandan.
‎...n ez zela nahikoa, sentitu zuen lipar batean Txominekin elkartzea ez zela aukera onena izan, hainbeste gizon parez pare eta hura hartu behar, konturatu zen makala zela, makala zela gauza askotan, etxeko gauzak konpontzen makala, diruarekin makala, ohiko bizimodu bat eramaten makala, geltokitik pakete ziztrin bat jasotzen makala, makala baino makalagoa, amorratu egin zen ez zuelako maitemindu behar bera baino hamabost urte zaharragoa zen gizon hartaz, bai, zaharragoa, hori da hitza, zaharragoa, hobeto izango zela erizain lanetan jarraitu izan balu, libre, aske, erabakiak bere kabuz hartzen eta inoren meneko sentitu gabe, eta hala ere, hala eta guztiz ere, bisitan joan zitzaion Ondarretako kartzelara eta negar egin zuen elkar ikusi zutenean, odolezko negarrak egin zituen, bai, Karmelek....
2017
‎Eskuinetara so egin zuen. Hantxe, bera baino baxuago, perilla errubioa, koadrozko alkandora irekia eta kamiseta zuriaren peko gihar sendoak, begiak ilunpetan, eskua, aukeran txikiegia. Irribarre egin zioten elkarri.
‎Kennethek, nonbait, bekainetan harridura keinua ikusirik, “Tom was into leather” laburtu zuen. Han 75 urte inguruan ezagutu zutela elkar, bera baino nagusiagoa zela, eta amorante egin zirela hasiera hasieratik, istorio garrantzitsua izango ez zelako jakitun garai ederrak bota zituztela, algarak, azantzak eta pozak. Eta gerora naturaltasunez, mahaigaineratu gabe, amorante izateari utzi eta adiskide bilakatu zirela, batetik besterako zeharkaldia soilik bi gayk egin zezaketen moduan ibiliz; beno, bi gayk edo bi lesbianak, edozein modutan biren arteko istorioa eraikitzeko eredurik gabeko bik. Bi “queerrek” orduantxe esaten hasi ziren bezala.
‎Erredaktorea altxatu eta bideo gelara sartu, kobazulo batera bezala. Kristalaren beste aldean lokutore bat erreportaje bati hitzak paratzen ari zen; kristalaren alde hartan erredakzio burua zegoen, Miren Akerreta, gaztea zen erredakzio burua izateko, Axik bera baino bost urte zaharrago egin zuen.
‎Kininarena omen. Josebak, bera baino areago kezkatzen zen gainera, ekarria zion hor zehar bildutako informazioa, besteak beste El Paísen argitaratuko artikulu bat, non aditzera ematen baitzuten ez zela belarri kontua baizik eta garun kontua; garuna nonbaiten edo zer batekin sintonizaturik egon eta beste kanal batera mugitzean aurrekotik geratzen zen zarata zela tinitusa. Joseba.
‎Maritererekin egoten jarraitu nuen, hark bake bakean uzten ninduen behintzat. Mandatuak egiten nizkion, kontserba latak gehienbat, eta potoak apalik garaienetan kokatzen laguntzen nion, ordurako bera baino puskaz altuagoa bainintzen.
‎Orduan ohartu nintzen aitak nahita hautatzen zituela bera baino nabarmen gazteagoak ziren neska lagunak, inozentziarekin kontrastean, bere inteligentzia arruntari distira apur bat egin ziezaioten.
‎Loditu egin nahi ote ninduen pasa zitzaidan burutik. Aitari ez zitzaizkion emakume gizenak gustatzen –”loditasuna bera baino, utzikeria hori da atzera eragiten didana”–, eta ni galkatuz paretik kendu nahi ote ninduen otu zitzaidan. Bera 50 kilo zen, gimnasioan egunero egiten zituen bizikletan hogei minutu, pisuak altxatzen, hamar, eta hiru abdominal serie.
‎hondartutako izurde bat zen, isats kolpeka ari zen, eta lagundu nahian laborari itxurako bikote musugorri bat, galtzak belaunetaraino jasota izanagatik ere gerritik behera blai eginda. Ikusmiran zeuden gainontzekoak, tartean bera baino zatiaz gazteagoa zen gizonezko bati besotik helduta zegoen Pommadere andrea, olatuekin jolasean bezala ari ziren, izurdearengandik bizpahiru metrora, bikoteari begira baina ez bustitzeko kontu emanez. Izurdeak irri eginez bezala begiratzen zuen, bere zerri begiekin.
2018
‎Eserlekutik altxatu eta hotelera joan da. Berez, hitzaldia errepasatu behar du, baina ez dauka gogorik, eta arratsaldean zer egin dezakeen galdetu dio harreran bera baino gazteagoa den emakumeari.
‎–Margoti inoiz ikusi gabeko energiarekin– Bihar esnatu eta munduari nahikoa dela esango diozu! Bere aurrean jarri eta bera baino gehiago zarela erakutsiko diozu!
‎Munduaren ikuskeran, maitasunari arrimatzeko orduan, Jose Luis Otamendi hurbilago egon da Aresti ondorengo poesiatik bera baino gazteagoek trumilka agertu eta idatzi dutenengandik baino. Formazio kontuak.
‎Zaldien koadroz betetako gela bateraino eraman du. Tatiana bera baino gertuago dago axola duten gauzetatik, hala iruditzen zaio. Horrek, Tatianarengandik gertuago egon nahi izatera darama bera.
‎“Ez dakit ongi azaldu dizudan, Ainara. Ez da Imanol baino zaharragoa dela, baizik eta bera baino askoz zaharragoa ematen duela... ”. Inor gutxik ulertzen du harremana.
‎Parisera itzuli zenetik, ez dio gutun bat bera ere erantzun. Tatianarekin mintzatzean bezala, Arakisen gutunak irakurtzean iruditzen zaio bera baino gertuago dagoela hura axola duten gauzetatik. Horrek, Arakisengandik gertuago egon nahi izatera darama bera, eta ez daki oso ongi axola duten gauzetara edo Arakisengana hurbildu nahi duen, zehazki.
‎La Coupole utzi eta Grosera aldatu behar izan du Fakirrak, honenbestez, baina ez zaio alokairua berak bakarrik pagatzeko ailegatzen. Telmo ere bera baino askoz hobeto ez dagoenez, bien artean moldatzen dira alokairua ordaintzeko. Duran tabernan itxi dute tratua jabearekin eta gauzak ongi joan dira hasieran, gasa eten dieten arte.
2019
‎Mikroaren aurrean jartzen garen momentuan publikoak ikusten duen lehen gauza emakume bat da, eta horrek baldintzatuko du zer esateko baimena dugun eta zer esateko ez dugun baimenik. Eta emakume horri jartzen zaion adjektiboaren arabera polita ala itsusia den, lotsatia ala lotsagabea den, feminista den, bertsolaritzatik kanpo jardun publikorik baduen... are gehiago mugatuko zaio mugimendu marjina eta haren balorazioan beste guztia garrantzitsuagoa izango da bertsoa bera baino".
‎Aliceren (mundu editorialean lan egiteaz gain idazle izateko anbizioa duen neskaren) eta Ezra Blazeren (idazle kontsakratua eta Nobel sarirako hautagai eternala den gizonaren) artekoa. Lisa Hallidayk berak affaire bat izan zuen Philip Roth idazle kanoniko eta bera baino 52 urte zaharragoarekin eta bistakoak dira errealitatearen eta fikzioaren arteko zubiak. Nobelan, bazkaritan ari dira Alice eta Ezra.
‎Behin Bordelera joan ziren partidu bat jokatzera, eta gero, Bordelekoak Donostiara. Joan etorri haietan bera baino sei bat urte nagusiagoa zen neska bat ezagutu zuen, eta haren eskutik iritsi zen Frantziako literaturara, klasikoetara eta ez hain klasikoetara. Arantxa liluratuta gelditu zen neska harekin:
‎Baina hastapeneko garai haietan, dena ez zen genealogia hartan bere burua ikustea bezain gozoa izan: argitaratzen hasi aurretik ere, jazarpena ezagutu zuen literatur mundutik zetorren eta bera baino askoz helduagoa zen gizon batengandik. Horrek nahaste handia sortu zion, ez baitzekien gizon hark berak idatzitako testuen gainean esandakoak benetan zeuden dohain literarioei lotuta edo interes sexualak eragindakoak ziren.
‎Gora heldu denean, betiko lekuan eserita ikusi du Jan, eskumako txokoan, ordu horretan gerizpea bera baino ilunagoa denean. Beste aldean eseri da, aurrez aurre.
‎Ikaragarri eragiten dio ilargiaren gorabeherak, eta umoreari dagokionez, lau alditan banatuta dauka hilabetea: ipurterre egoten da batzuetan, eta beste batzuetan bihurri; Buda bera baino lasaiago egoten da batzuetan, eta beste batzuetan ez du bakerik ematen. Egun hauetan, aldarte goibela suertatu arren denontzat, franko jostari dabil.
‎Azken batean zer nahi zuen, bada, iradoki? Ez al zegoen denda hartan, akaso, nahiko libururik bera baino irakurle askoz zorrotzagoak ere asebetetzeko. Oso urrun joan beharra zeukan hura bezain liburutegi ona aurkitu nahi bazuen.
‎Ez dago bera baino hoberik esan dio kuluxka eginez gero, irabazi egiten du beti; gaurkoan ere lepoa egingo nuke.
2020
‎Orduan konturatu nintzen gogoan nuen Beatriz hura hogei urteko neska gaztea zela, irudi hura geratu zitzaidala oroimenean betiko izoztuta, hiru hamarkada luzetan batere aldaketarik gabe. Haren alaba nire oroimeneko Beatriz bera baino helduagoa ikustean zimiko bat sentitu nuen barrenean.
‎Aitak beste emakume bat ezagutu zuela kontatu zidan, bera baino askoz gazteagoa, eta harekin joan zela bizitzera erdialdeko pisu txiki batera. Benetako drama bat izan zen, nonbait, amarentzat, eta baita bi anaientzat ere.
‎ARANTZAZU: Zuk hobe duzu isilik egon, Iñigito bera baino kaiku handiagoa zara eta. Josu zure alde jarriko zela uste zenuen ala?
‎Aulki ezerosoak, kuxinek arinduak. Aluminiozko marko izotzak dituzten leihoak, behinola modernoak, behinola hamarkadako inbertsiorik garrantzitsuena izan zirenak, kanpoko hotza apur bat eusteko kapazak, orain kristala bera baino hotzagoak. Eta harraska zakarra, butanozko sua, kafetera italiarra.
‎Ez preso “sozial” edo “politiko” baten laguna izateak suposatzen duen desberdintasunagatik bakarrik, baizik eta pentsatu zuelako bere presentzia zuriaren salbuespenak haien jaiotzetiko kondena ikusarazten zuela. Lagunarekin egoteko 1.600 kilometro egin beharrak herri zapalkuntzaren ardatz bat ematen bazion ere, ezinezkoa zitzaion hangoak, gertuagotik joan arren, bera baino pribilegiatuago ikustea.
‎Non edo non irakurri dut eustea zera dela, amets bat bertan behera ez uztea. Amets jakin bat burmuina bera baino potenteagoa izan daiteke.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
bera baino asko 7 (0,05)
bera baino gehiago 6 (0,04)
bera baino gazte 5 (0,03)
bera baino lehen 4 (0,03)
bera baino zahar 4 (0,03)
bera baino handi 3 (0,02)
bera baino nagusi 3 (0,02)
bera baino arin 2 (0,01)
bera baino azkar 2 (0,01)
bera baino bi 2 (0,01)
bera baino bizkor 2 (0,01)
bera baino gertu 2 (0,01)
bera baino hamabost 2 (0,01)
bera baino hobe 2 (0,01)
bera baino listu 2 (0,01)
bera baino zabal 2 (0,01)
bera baino zati 2 (0,01)
bera baino aise 1 (0,01)
bera baino aldats 1 (0,01)
bera baino apur 1 (0,01)
bera baino are 1 (0,01)
bera baino areago 1 (0,01)
bera baino aske 1 (0,01)
bera baino babestu 1 (0,01)
bera baino baxu 1 (0,01)
bera baino beltz 1 (0,01)
bera baino berandu 1 (0,01)
bera baino berezko 1 (0,01)
bera baino bost 1 (0,01)
bera baino burges 1 (0,01)
bera baino dezente 1 (0,01)
bera baino distiratsu 1 (0,01)
bera baino doi 1 (0,01)
bera baino eder 1 (0,01)
bera baino erakarpen 1 (0,01)
bera baino eroso 1 (0,01)
bera baino eszeptiko 1 (0,01)
bera baino ezin 1 (0,01)
bera baino gizon 1 (0,01)
bera baino gogor 1 (0,01)
bera baino gorago 1 (0,01)
bera baino goragoko 1 (0,01)
bera baino hamar 1 (0,01)
bera baino hamasei 1 (0,01)
bera baino heldu 1 (0,01)
bera baino hobeto 1 (0,01)
bera baino hotz 1 (0,01)
bera baino idazle 1 (0,01)
bera baino ilun 1 (0,01)
bera baino irakurle 1 (0,01)
bera baino itxura 1 (0,01)
bera baino izenburu 1 (0,01)
bera baino kaiku 1 (0,01)
bera baino lasai 1 (0,01)
bera baino lehenago 1 (0,01)
bera baino lehenagoko 1 (0,01)
bera baino maila 1 (0,01)
bera baino militante 1 (0,01)
bera baino motz 1 (0,01)
bera baino nabarmen 1 (0,01)
bera baino neska 1 (0,01)
bera baino oker 1 (0,01)
bera baino pitin 1 (0,01)
bera baino pittin 1 (0,01)
bera baino potente 1 (0,01)
bera baino presente 1 (0,01)
bera baino prezio 1 (0,01)
bera baino pribilegiatu 1 (0,01)
bera baino puska 1 (0,01)
bera baino sei 1 (0,01)
bera baino sofistikatu 1 (0,01)
bera baino txar 1 (0,01)
bera baino zalu 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia