2005
|
|
Honengatik hark, batetik, ezinbestekotzat du" aniztasun linguistikoa, kulturarentzako oztopo kaltegarri bezala, eta hizkuntzen ikaskuntza, hezkuntzarako beharrezko gaitz bezala" 162 ikusten duen hizkuntzaren kontzepzio oro alboratzea. Modu berdinean, bestetik,
|
beharrezkoa
iruditzen zaio ere hizkuntza" bitarteko huts" bezala kontsideratzeko joera duten interpretazio guztiak gainditzea, alegia, hizkuntza" berau hitz egiten duen nazioak edo honen idazleek elkar ulertzeko bakarrik erabiltzen duten artekari soil bezala" ulertzen dutenak163 Azken batean, hizkuntzak, gizakiarenganako bere barne loturagatik edo, berezkoa du esanahi antropologikoa eta, ... Honengatik, gogoz eta askotan azpimarratzen du berak" hizkuntza ezberdinak", egiaz," ez direla gauza baten hainbat deitura, baizik eta gauza beraren ikuskera ezberdinak" 164 Hizkuntza batetik besterako aldea ez da bakarrik nominala edo formala, baizik eta baita eduki mailakoa edo kualitatiboa ere:
|
|
Gizakiaren esentzia bera, azken finean, kontsideratu ere ezin da egin bere berezko linguistizitatetik at edo, bestela esanda, hizkuntza kontuan hartu gabe ezinezkoa da jakitea gizakia zer den eta zer izatera irits daitekeen. Honengatik, hain zuzen,
|
beharrezkoa
iruditzen zaio bere" gizakiaren teoria"" hizkuntzaren teoria" baten ildotik garatzea eta, honela, bere estudio antropologikoa estudio linguistiko bezala berregitea. Ideia garrantzitsu hau azpimarratu nahian edo, zera idazten du H. Meschonnic ek:
|
2007
|
|
Beraz, egokiago dirudi, ikuspuntu etiko horretatik bederen, ez hainbeste" euskal hezkuntza elebidunaz", baizik eta batez ere" elebitasunerako euskal hezkuntzaz" hitz egitea: zentzu honetan
|
beharrezkoa
iruditzen zaio Iztuetari" ikastolen betiko helburua" gogora ekartzea, alegia," irakaskuntzaren bidez euskal gizarte osoa, Hegoa eta Iparra, hiri handiak nahiz txikiak, dena euskalduntzea" 267 Euskara da Euskal Herria egiten duena —hura galduz gero beste zerbait izango litzateke hori—, eta, horrexegatik, elebitasunaren aldeko diskurtsoa —erretorika errazetik urru... Horren haritik zera dio Moreno Cabrerak:
|
|
Kontua da, bada, aniztasun antropologikoaren diskurtso teorikoa gure errealitatera ekarri beharra dagoela eta, orduan, ezinbestean hitz egin behar dugula giza eskubide orokorren baitan kokatu eta ulertu beharreko euskal hezkuntza, hizkuntz eta kultur eskubideez. Horrela, bada, eta etika komunikatiboaren haritik,
|
beharrezkoa
dirudi gure euskal hezkuntza elebiduna, funtsean, elebitasunerako euskal hezkuntza bezala planteatzea, zeinak egiazko —bazterketarik gabeko eta baldintza berdinetan gauzatutako— elkarrizketa ahalbidetuko duen. Euskal hezkuntzaren inguruko gure azterketa, beraz, hezkuntzaren zentzu" paidetikotik" eta pedagogia linguistikoaren funtzio humanizatzailetik burututakoa izan da, bertan propioki gurea den problematikari —euskararen auziari— bakarrik heldu nahi izan diogularik.
|
|
Gure nahia, baina, ez da galdegai horiek zuzenean jorratzea eta horiei berehalako erantzun bat ematea —beroriek idazlan honetan kontsideratuko baditugu ere—, baizik eta horren guztiaren atzean dagoen problematikaren nondik norako funtsezkoenak argitzen saiatzea. Horregatik, bada,
|
beharrezkoa
iruditzen zaigu, aurretik, hezkuntzaz eta hizkuntzaz orokorrean hausnartzea, eta, zentzu honetan, idazlan hau autore honek Humboldten teoria pedagogiko linguistikoari buruz argitaratutakoaren2 jarraipen bezala har daiteke. Ondoren bakarrik —hezkuntza berez zer den eta hizkuntzak berez ze interes pedagogiko duen aztertu eta gero— joko dugu euskal hezkuntzara, berori bere oinarrizko eta erreferentziazko elementuetan ulertzen ahaleginduz.
|