Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 138

2001
‎Apur bat kezkatuta hala ere. Nobela beltz bat nola arraio idatzi behar duen pentsatuz. Baina gustura dena den.
‎Romak asko maite behar zuela pentsatu zuen Marcosek.
2003
‎irteten hasi aurretik eten zitzaion txiza Matiasi, izoztu egin zitzaion txiza; iceberg hori bat zen Matiasen txiza. Horretaz ere pentsatu behar zuela pentsatu zuen.
‎Aurreneko egunetan ez didate leihoez bestaldeko inorekin hitz egiten utzi, inkomunikatuta bainago, nik ez dakidan arren. Ama ikusten dut han, harrituta begiratzen didan poliziaren ondoan, ni ez beste norbait zaindu behar lukeela pentsatuko balu bezala. Amak kemena atera du niri irribarre egiteko.
‎Eta Escarlata izeneko leku horrek auskalo nolako itxura zeukan. Nola edo hala aitzakiaren bat bilatu behar zuela pentsatu zuen. Putz egin zion flekilloari.
2004
‎Ez nekien zer esan, zer pentsatu; bertan geratu ala kanpora irten. Eta bat batean, nitaz gehiago jakin behar nuela pentsatu nuen. Ausardia hartu eta, beldurrak ia itota egon arren, galdezka hasi nintzaion mutil hari:
‎Zortziak. Oraindik gauez zer egin behar duen pentsatzen jarraitzen du sofa gainean dagoen gizonak. Zerbait egiteko ordua heldu zaiola pentsatu du, azkenik zerbait erabakitzeko ordua.
2005
‎Gero, lapur batzuk jatetxean lapurtzen ahalegintzen dira, ostikoka bidaltzen ditugu, eta handik ordu batzuetara bihotz bat josten dute nire etxeko atarian. Dena lotuta egon behar zuela pentsatu nuen, baina Ander zergatik hil zen jakin arte nuen beste guztia argitu.
‎Oraindik uda zen arren, ez dakit zergatik, trajez jantzita joan behar nuela pentsatu nuen; arreba, ordea, kotoizko soineko arin batekin joan zen. Hanka bat Alberto Larrañaga izena zuen norbaiten hilobiaren gainean jarri nuen gorbataren korapiloa laxatzeko.
‎–Zeu ere seme arrunta zara... –bota dio amak urduri, esan nahi ez dituen hitzak esatera derrigortuta balego bezala– Baina ez dut sekula leihotik behera bota behar zaitudanik pentsatu.
‎Sustoak zuri eta zurbil utzi gintuen. Zena zela, zer edo zer esan behar nuela pentsatu nuen, oraindik dar dar nengoela ez nabaritzeko bederen.
2006
‎–Ospitaletik irteten denean nora eraman behar dugun pentsatu dugu –esan dio izekok.
‎Bisigua saltsan, atuna tomatearekin... Errezetak diktatzen zizkion bitartean, zeharka begiratzen zion eta hasperen egiten zuen, neska harekin zer egin behar zuten pentsatuz. Beti bere munduan galduta, irakurtzen zituen erdipurdiko liburu haiek kutsatuta zegoen neska hura.
‎Lotuta geratu zirela berea ez zen lurralde hartara. Bere herrialdetik joandako gehienek bezala, izekok ere hutsune bat sentitu behar duela pentsatu du, Piliren amak sentitu dezakeena bezalakoa.
‎Berriz egin diote min nebaren hitzek, aurrekoan amarekin zer egin behar duten pentsatu behar dutela esan zionean bezala. Isilik geratu dira.
‎–Dolores –esan du, irribarre batekin. Eta, hitz horren pisua neurtuz gero, kilo batekoa izan behar duela pentsatu du Nereak. Bi librakoa, izekok esango lukeen modura.
‎Nerearen amarekin batera, Dolores ageri da, eta hauen ama Petra eta izeko Bittori ere bai. Etxera heltzean argazkia aurkitu behar duela pentsatu du eta amari erakutsi, bere oroitzapenak esnatzeko. Izagirre jatetxearen garaiko kontu zaharrak gogoraraziz, egun nor den ere gogora dezan.
‎Anek bere kemen guztiaren beharra izan zuen ez gelditzeko. Kutxan ordaindu zuenean bere buruaz harro sentitu behar zuela pentsatu bazuen ere, bere baitan ahotsa entzuten jarraitzen zuen.
‎Zenbat eta aurrerago, orduan eta kirats minagoa usaintzen hasi ginen. Aurrera egin genuen, leihoxka hura aurkitu behar genuela pentsatuta. Ihes egiteko gure bide eta esperantza bakarra zen.
‎Aldian aldian, laparen bat, otzarara barik, ahora eraman eta grinaz karraskatzen zuen hortzekin. Lapak gordinik jateko, goseak amorraturik egon behar zuela pentsatu eta buelta hartu nuen, neskak ikusi baino lehen alde egiteko. Une hartan, baina, aldapako lur troko bat labaindu eta beheko harritzaraino jausi zen, bilin bolo.
2007
‎–Urduri jartzen nau ni ere zerbait egin behar dudala pentsatze hutsak.
‎Hura irenstean, soinu bat entzun dut, metalezko zerbait errodatzen. Atetik ikusten den korridore zatira begiratu dut, han burdinazko kanikaren bat pirritaka ikusi behar nuela pentsatuta, baina ez, ez dago han kanikarik. Eta, antza denez, ez du inork ezer entzun, telebistari begira baitaude denak.
‎Hostorik gabe, urrunean, haize bolada indartsuei ahal bezala aurre eginez dago arbola. Kanpoan hotz egin behar duela pentsatu duzu.
‎Eta susmatzen hasi zara ez dakiela kartzelan egon zarenik azken hamasei urteetan. Herri osoan bakarra izan behar duela pentsatu duzu.
2008
‎Hilobi aterik gabearen aurrera iritsi eta alde banatara geratu ziren guztiak, bi emakumeak erdian zirela. Errautsen ontziak pisu dezentea izan behar zuela pentsatu nuen eta beharbada txandaka zekartela bi emakumeek, baina Nadiak bere horretan jarraitu zuen, altzoan ontzia zuela, eta bere indar guztiekin besarkatzen zuela iruditu zitzaidan, une batetik bestera kenduko ziotela jakitun. Betaurreko beltzak zeramatzaten eta apenas ikus nezakeen haien aurpegian adierazpenik, saminarena izan ezik, Nadia negarrez ari baitzen, halaxe iruditu zitzaidan.
2009
‎Nik ere hori egin nuke: burua leihotik behera bota, baina ez dut Simonen adorea, ez dut sekula izan, isilik eta aurrera begira gelditu zen, ez zuen jadanik barre zantzurik aurpegian, zerbait esan behar nuela pentsatu nuen, baina ez nekien zer.
‎Azidoa jaurti neskatxari eta, bidean behera zihoala, aizkora ikusi zuen. Eskutan hartu eta azken aldiz gizonarekin mintzatu behar zuela pentsatu.
‎Horixe da Nora Busturiri Elias Eskilarapekok bere etxean entzuten dion lehen esaldia. Eskuak lehortzen dabilela, oraindik Sararen alaba ezagutuko duela jakin gabe, Martinek neskato honekin ezkondu behar luke pentsatuko du. Piper berdeen pentsamenduarekin amaren pentsamendua etorriko zaio.
‎Haren heriotzaren egunera arte. Azkenean haren arima ere zulatu behar zuela pentsatu nuen eta ez nintzen urrun ibili. Isidro eta Santi ere haserretu egin ziren azkenean.
‎Summertime? Erregina baten ahotsa izan behar duela pentsatu du. Erregina bat baita Beatriz.
‎Maritxu hil da. Eta nik zorabio moduko bat sentitu nuen, ahizpa nigandik hain urrun lurperatu behar zutela pentsatzean, bere herritik hain urrun. Hil zen arte ez nintzen konturatu zein urrun zegoen.
‎Ezin du bere telefonoa erabili, inhibitzaileak daudelako inguruan, eta emakumeak etxeko telefono finkoa eskaini badie ere, konexioak egiteko, ez da ausartu etxe horretatik euskaraz hitz egiten. Etxean, Silvio Rodríguezen diskoak daudela ikusi du, eta pentsatu du, menturaz, emakumea ez dela PPkoa izango, baina euskaraz hitz egin behar duela pentsatze hutsak, goiz hartan, Madrilen, 2004ko martxoaren 11n, goizeko bederatziak eta hogei hor nonbait, amorrua eman dio. Beste kazetariari azaldu dio, eta honek ulertu du.
2010
‎esaten genion elkarri?. Goiz hori joan zen, arratsaldea ere bai, eta zuzendariak aurkikuntza nola zabaldu behar zuten pentsatzen ari zirela, Oscar Escribanok jakinarazi zien denei bera zela grafitoaren egilea. Dena broma bat izan zela.
‎Marioren alkandoraren poltsikoan sartu eta bertan gelditu zen, batere mugitu gabe. Isil isilik geratu ziren biak (hirurak!), baina, eskaileretan gora pausoak entzun zituztenean, bihotzeko taupadek salatu behar zutela pentsatu zuen Amaiak. Gorputza Carlosen alkandoren eta Marioren artean zuen estututa, baina norbaitek atea irekitzen bazuen, ez zuten ihesbiderik izango, hori gauza segurua zen.
‎Azkenean unibertsitatean matrikulatu nintzen ikasturte berrian, lehengo karrera berean baina Parisen. Hori baino nobedade handiagoa izan zen andregaia atera zitzaidala, Solange, Lyongo neska bat; hark ez zekien ezer nire egoera bereziaz, ulertu ere nekez ulertuko zuen, eta hori izan zen arrazoi bat gauzak bideratzen hasi behar nuela pentsatzeko.
2011
‎Behin edo behin egokitu zitzaidan bere lanak bukatu ondoren, estatua izateari utzita, alegia, aktore bilakaturik ikustea ere, ondoko aulkian eseri eta txanponak kontatzen. Gogorra izan behar duela pentsatu nuen, adin batetik aurrera, emandakotik bizi beharra. Begira zeuden umeak jarri ziren aktorea egondako lekuan, eta gelditasunaren artean ahalegindu ziren, baina arrakasta gutxirekin, egia esan behar bada, barrez lehertzen hasten baitziren lehen balantzak egin orduko.
‎–Bosgarren emakumearekin, ordea, ezkontzea erabaki zuen, baina eguna gerturatu ahala sekulako zalantzak etorri zitzaizkion. Egun jakin batean, goizeko hamarrak eta erdietan, Libengo gazteluan ezkondu egin behar zuela pentsatze hutsak urduri jartzen zuen eta sekulako egonezina eragiten zion. Arazoen aurrean ihes egitera ohituta zegoenez, tabernara joaten zen edozein ordutan, eta han urduritzen hasten zenean beste batera.
‎Honezkero igo da ilargia zerura. Sukaldera beste zerbeza baten bila noan bitartean, abstrakziora jo behar dudala pentsatu dut. Zu niretzat zer zaren, horixe margotuko dut kartulina jada zikinean.
‎Duintasun ez erregalatuaren harrotasuna zuten, jaiotzetik zutenen eredu beretan irabazi zutena, baina berena, iraultzarekin zerikusirik ez duena egiazki. Nire aita pobrea zen, pobrea produkzio bideak noren esku behar luketen pentsatzen ez jartzeko moduan, hezurretaraino sartzen den pobrezia mingarria, duintasunaren prezioa multiplikaturik. Baina berak pentsatu egin zuen, galdetu egin zuen apaizez gain bera zapaltzen zuen sistema horrek nori egiten zion mesede, eta, batez ere, inoiz ez zuen barkamenik eskatu lapurtu zuenetan ere, penitentzia guztiak aurretik eginak zituenez.
‎Aurrera jarraitu behar nukeela pentsatu dut; dena oso mantso doa, idaztea errazagoa da egitea baino, bat batean zalantzak sortu zaizkit ausardia erakusketaren aurrean, orain ezagutzen ez banau zer,, bainujantzi polita?, ezpainak gorriz pintaturik errez bezala, Sara Montiel banintz moduan. Aurpegira begiratu dit zuzenean, uste dut ez zuela lehenago inoiz egin.
‎Begirada jasotzen ahalegindu zen, baina ilun zegoen eta bide ondoko zuhaixken itzalak baino ez zituen ikusten. Besoekin burua babesten zuen, arrakasta gutxirekin, eta Tuercasek bertan hil behar zutela pentsatu zuen, une batez seguru egon zen.
2012
‎Etxearen aurrera heldu zirenean, Pablok ez zuen motorra itzali ez atera, eta, ama semeak jaitsi zirenean, zerbait esan behar zuela pentsatu zuen.
‎Betaurrekoak ekarri behar zenituela pentsatu duzu. Begiak gorritzen hasi zaizkizu, izan ere.
‎Gizakia, gizajoa, beti tragedian korapilatua, bere arima salbatu behar duela pentsatzen.
‎Emakume eder harekin hitz egin behar zuela pentsatu zuen Andreasek. Hamar minuturen buruan, Nourrek mikrofonoa hartu eta bertakoak agurtu zituen, arabieraz lehengo, alemanez ondoren.
‎Ahotsaren doinua ezaguna iruditu zait une batez, baina, ororen gainetik, grazia egin dit ateraldiak, nik ere Paul izan behar nuela pentsatzen ari nintzelako. Beste idazle zapuztu bat, apika?
‎Hirugarren solairuan, aldagelako ispiluan nire bularrak argi zuriaren pean ikusi ditudanean, zinez erreanimazioa behar dutela pentsatu dut, ahoz ahokoa gutxienez. Horregatik erosi dut parpaila eta zulotxo gehien zituen bularretako beltz bat, garestiena, aldagelaren pareta batean itsatsitako posterrak erakusten duenaren antzekoena.
‎Aduanariak Balnibarbiko hizkuntzan hitz egin zidan, dagoen merkataritza ugariaren eraginez ulertzen baitute hiri hartan, batez ere itsasgizonek eta aduanetako enplegatuek. Zenbait xehetasunen berri eman nion labur, eta neure istorioa ahal bezain sinesgarri eta egoki eratua aurkeztu nion; baina zein herrialdetakoa nintzen ezkutatu egin behar nuela pentsatu nuen, eta holandarra nintzela esan nion; izan ere, Japoniara joateko asmoa bainuen, eta banekien holandarrak zirela erresuma hartara sartzeko baimena zuten europar bakarrak 91. Honela, bada, esan nion aduanariari, ontzia Balnibarbiko kostaldean hondoratu eta harkaitz baten gainean geratu nintzelarik, Laputa edo Irla Hegalarira eraman nindutela (haren berri sarritan izana zuen) eta ... Gortetik aginduak jaso artean atxilotuta geratu behar nuela esan zidan aduanariak, baina berehalaxe idatziko zuela eta hamabosten bat egunen buruan erantzuna hartzea espero zuela.
‎Ahal izanez gero, jende gabeko irlatxoren bat aurkitzea zen nire asmoa, neure lanaz bizitzeko behar beste emango zidana ordea, niretzat zoriontasun handiagoa izango zena Europako Gorterik bikainenean lehen ministro izatea baino, beldurgarria baitzen niretzat yahooen artean eta gobernupean bizitzera itzuli behar nuela pentsatzea. Nik nahi nuen bakardadean behintzat, gozatu ahal izango nuen neure gogoetekin eta houyhnhnm imitaezin haien bertuteak atseginez hausnartu, neure espeziekoen bizio eta ustelkerietan jausteko batere aukerarik gabe.
‎Eta eskua pasatzen zion ile artetik, geldiro. Sentsazio honen eztitasunak astunago bihurtzen zuen bere tristura; bere izate osoa etsipenez lur jotzen sentitzen zuen galdu behar zuela pentsatuz, noiz eta Emmak, aitzitik, bereganako sekula baino maitasun handiagoa aitortzen zuenean; eta berak ez zuen ezer aurkitzen; berak ez zekien, ez zen ausartzen, berehalako irtenbide baten hertsamenduak azken erremateraino nahasten zuelarik.
2013
‎Nola sentitzen ote dira egunak eta egunak pasatu eta ia gehienetan inor ikusten ez dutenean? Bizitza aurrera ateratzeko eta egunen batean aske sentitzeko kamioilari batzuen sosak behar dituztela pentsatzeak gogorra izan behar du. Zergatik aukeratu ote dute bizitza hori?
‎Horrek patua izan behar zuela pentsatu nuen.
‎Institutura joan aurreko azken uda zen, eta ikasturte berrian ezagutuko genuen jende berriari buruz hitz egiten genuen geure artean, beste herrietatik zetorren jendea nolakoa izango ote zen eta lagun taldeak nola aldatuko ziren galdetzen genion elkarri; filosofia klaseak lehenengo aldiz hartu behar genituela pentsatzeak helduago sentiarazten gintuen. Nietzscheren idatzi batzuk gainetik irakurriak nituen, ezer ulertu gabe bazen ere?
‎Gehienbat nire izaera barnerakoiarengatik zen, sentimenduak eta gauza pertsonalak kontatzerako orduan behintzat, eta berak ez zuen inoiz saiakera handiegirik egin nik hasieratik jarritako barrera hura botatzeko. Eguneroko gauza arruntetan oinarritutako berbaldiek osatzen zuten beraz gure erlazioa, eta, gurasoen banantzeak ohitura berri horiek egun batetik bestera aldatu beharra inplizituki bazeraman ere, nik ere denbora bat behar nuela pentsatzen nuen aitarekin dibortzioaren osteko harremana osatzeko.
‎Aste batzuen buruan, Roberta Bacciren bulegotik pasatu behar zuela pentsatu zuen Markelek. Eskerrak emateko.
‎Pentsatu nuen. Eta orduan hasi nintzen Dinko akabatu behar nuela pentsatzen. Bai, gizateriak eskertuko dit.
‎Biharamuneko egunkaria erosi behar zutela pentsatu zuten bi turista alemaniarrek,, irakurri dugu?. Gero erreparatu ziren ez zutela tutik ulertuko.
‎Amaicha. (Ama Aita sosegatuak atzean uzten dituen ume bidaiariaren eran (Ama Aitak babesleku izan behar dutela pentsatu zuen (bere kasuan Ama baino ez zen babesleku (Aita arriskuleku zen, gehiago. Babesa eskaini baino gehiago arriskuak eta bakardadea eta joatea eskatzen zion)))).
‎Klandestinitatea mundu itxia da eta endogamiko samarra ere bai, baina hortik ezin zitekeen ondorioztatu, berak txostenean egiten zuen bezala, nire emaztearengana gerturatzeko komandoan sartu nahi zuenik. Burugabekeria bat iruditu zitzaidan, bazterrak nahasteko gogoa behar zuela pentsatu nuen zurrumurru batzuk gorabehera inor baztertu nahi izateko. Txostenetan agertzen ziren izen deiturez galdetu nion emazteari, bere miresleen artean izen horietakoren bat gogora al zezakeen jakin nahi izan nuen, baina ez dut uste ezagutzen zituenik, garai hartan bere miresleen zerrenda oso zela luzea erantzun zidan.
‎Ikuskizun ederra da, baina gogorra aldi berean irudikatzen ari den senarrarentzat, maitasunaren indarra adierazten duelako. Elkar horrela maite badute, emaztea galdutzat eman behar duela pentsatzen du. Beste batzuetan, noski, eszena arruntagoa da eta gordinagoa ere bai:
‎Ezetz esan zuen Amaiak buruarekin, hura bere urtebetetze eguna zen arren, emakumeak burua galdu behar zuela pentsatzen zuen bitartean. Berehala, ordea, andrearen pentsamenduak lasaitu bide ziren, eta zuzen begiratu zuen Amaiaren begietara:
2014
‎Mikel Strogoffi arropa haiek Livoniako jantzien moldea zutela iruditu zitzaion zenbait xehetasunengatik, eta neska gazteak probintzia baltikoetakoa izan behar zuela pentsatu zuen.
‎Gau beltza zen jadanik, eta ostatura itzuli behar zuela pentsatu zuen, atseden pixka bat hartzera. Volgaren bideari jarraitu zion itzuleran, ura nekez ikusi arren, hainbeste ibai ontziren forma itzaltsuek estalita.
‎Blusa janzten ari den bitartean, eskuko poltsan zer sartu behar duen pentsatzen hasi da. Google en. Lopez de Arcaya abokatuak?
2015
‎Karla eta bion harridurarako, bi tipoek euren autoan sarrarazi naute, hiltzaile arriskutsua izango banintz bezala, eta Dalkeyko polizia etxera eraman. Hasieran, txantxa bat izan behar zuela pentsatu dut. Hala ere, Claire polizia etxera bila etorri zaidanean, haren aurpegi gorri gorriari zerion hirak momentuan kikildu nau.
‎Plektroa sinatzen amaitu duenean, ezkerreko eskua hartu dit maitekiro, eta ahurrean jarri dit. Zororen bat izan behar zuela pentsatu dut eta, garrantzi handirik eman gabe, thank you esan diot irribarretsu. Eta, besterik gabe, tipoa altxatu eta joan egin da.
‎Ingelesez hasi dira hitz egiten, ingeles garbian itzultzailea eta afrikar doinu eta ebakera nabarmenarekin neska, ingelesa baino gehiago nire belarri ohitu gabeentzat kreoleraren bat zirudien hizkuntza batean. Ni baino bakarrago eta babesgabeago egon behar zuela pentsatu dut hasieran, bere sorterritik urrun dagoen lurralde arrotz batean, baina itzultzailearen ahots ulerkorrak asko lagundu diola dirudi, ataka larri horretan ondoan laguntzeko norbait izateak kontsolatu eta adoretu egin duela. Askoz okerrago nago ni, bertakoa izan arren, bakarrik eta inoren anparorik gabe.
‎Bera ere irribarrez ari zen, harritu zen Erre, galtzaile atera zen bikoteko kideek lege onez eskua estutzen zioten bitartean. Trago bat behar zuela pentsatu zuen, koñaka, edo brandy bat.
‎–Bai, Thelma eta Louise berriak?, erantzun zion Mirenek, txantxetan, baina ilusioa egiten zion berari ere. Zoritxarraren erdian irribarrerako tarte bat egon behar duela pentsatu nahi baitzuen, erantzukizunen artean norberaren atseginerako beta eta tokia. Eta benetako oporra izan zen, zinez, helburu jakina eta aurrez ezarria izan arren nahieran ibili baitziren bidean, nahi zuten tokian eta orduan geldituz, dela zerbait ikusteko, dela zer edo zer jan eta edateko.
‎Izen hori ere gogoan hartu behar zuela pentsatu zuen Estebanek. Lazarraga.
‎Ene kontzientziarekin lasai egoteko baimen guztiak ditudala sinesten hasi behar izan dut. Joek, oheratzerakoan, arrangura eta barrendamua sentitu behar duela pentsatuz hartzen nau loak; eta uste horixe bilakatu da, nire baitan, pilula ilusio saltzailea.
‎Mikelak, Luziaren amak, kezkatuta ikusten zuen egoera eta, zerbait egin behar zuela pentsatuz, jaiak bukatu ondoren eta gizonak itsasora joan bezain laster, Karmenen etxera jo zuen arrazoiren bat bilatzeko asmoz. Karmen ez zegoen etxean eta hau ez egotea egokiago iruditu zitzaion Mikelari.
‎Hara iristean, pertsona bat ikusi zuen panteoietariko baten eserita. Haren jabea edo senideren bat izango zelakoan ez zion jaramonik egin, eta, hura handik joan arte itxaron behar zuela pentsatuz, hurbilen zegoen hilobi gainean jesarri zen bera ere. Ez ziren igaro minutu batzuk baino, hara non entzuten duen bere izena.
‎Bihar goizean Amelia etorriko da asteazkenero moduan etxea txukuntzera. Nire gorpua ohean hilik ikusten duenean oihu batek irtengo dio ahotik eta berehala, ikusten dihardudala ematen du?, burua lasaitu eta zer egin behar duen pentsatuko du. Amelia beti izan da pertsona zentzuduna eta.
‎Etxean zer edo zer susmatzen hasiak zeudek. Gauez ateratzen naizen bakoitzean, istilu politikoren batean sartu behar dudala pentsatzen ditek. Gaur egin behar duguna jakingo balute!
‎Beharrean ari zen bitartean Caritasetik deitu zioten beste lan bat eskainiz, mediku bikote baten seme alabak zaintzeko. . Ikusten nuen gizona hil egin behar zela, baina azken unean norbait ondoan behar zuela pentsatu nuen, eta hantxe gelditu nintzen, zerbaitek esaten zidan hantxe gelditu behar nuela, eta gero, gero aterako nintzela nolabait aurrera?.
‎Hamarretan, idazten hasi behar nuela pentsatzen hutsak zorabioa eragin zidan.
‎– Zer bilatu behar duzuen pentsatzea.
2016
‎Istorioa bukatu behar zutela pentsatuz, aurrera jo egin zuen, Jainkoaren krudelkeria aipatuz, balizko kreatzaile horren gaiztakeria. Eta zer esan bere fiertasunaz, agintari gorenez jantzirik zegoen mehatxuez eta mendekuez.
‎Te l Aviven, aldiz, beti serioski ari ziren, gauza erabat desberdinak esaten, doinu ospetsu eta galant batez. Baina ez zen bakarrik hori, liburu sainduak gaurkotzeko asmoa baitzuten, denen eskuetan izan zitezen, gaurko gizarte modernoa, nahiz eta judua izan, praktikatik urruntzen ari zen, eta liburu sainduak gaurko gizartera egokitu behar zituztela pentsatu zuten, balizko irakurleak berriz behar zuten ohiko ildora ekartzeko, eta hori zen filmaren helburua. –Denek ongi dakizue gazteak eta bereziki haurrak behar direla federa hurbildu lehenik, sinesmenaren funtsa har dezaten eta jadanik, horretarako daude eskolak...?.
‎Gure etxera heldu naiz, borturat joan aitzin afera batzuk deliberatu behar ditudala pentsatu dut. Ongi prestatua joan behar naizela ere erabaki dut.
‎–Bueno, ba, jokatu nahi ez baduzue, edan behintzat egin dugu! , trago luzea egin zuen Kortazarrek, kosta ahala kosta burua argi mantendu behar zuela pentsatuz. Tabernariari botila whiskia eskatu eta mahaikideen kopak goraino bete zituen?.
‎Jakinarazpenak harridura eragin zuen, logikoa baitzen herriko agintariek horren berri izan behar zutela pentsatzea.
‎Kezkatuta. Oraingoan denak ondo irten behar duela pentsatzen. Eta pentsamendu horietan dabilela, kontserbagile desberdinak dauden pabiloi batzuetara ailegatzen da.
‎ezagunaren ezagunez, ez dakigula nondik hasi ere, Alsinarentzat dena baita berri, dena ezezagun, dena jakingarri. Dena dauka ikusteko eta inor ez erakusteko, aireportuan ez baitu inor zain, inork ez daki datorrenik, ezin jakin lezake, kontinente osoan ez baitu inor ezagutzen; bat batean, hegazkinetik jaitsi, maletak jaso, eta nora joan behar duen pentsatzen hasi denean, munduko pertsonarik bakartiena, errukarriena eta babesgabeena bera dela iruditu zaio; tristurazko ozeano baten barruan ito beharrean sentitu da eta itxaroten daudenentzako besaulki batean eseri behar izan du negarrari emango ez badio, gajoak. Tristea da gero, euskal odol eta jatorriko alaba bat, arbasoen lurrera itzuli eta berotasun pixka bat ez aurkitzea:
‎Marlen arduratsu, artatsu eta bizkarroi hori gainetik atera bai, baina guretzako lanean behar genuela pentsatu dut:
‎Edota Ernairen helburu estrategikoen artetik euskara desagertu izana. Egia da ezker abertzalean bagaudela euskarak toki handiagoa izan behar duela pentsatzen dugunon kolektiboak, baina, gaur gaurkoz oso desorganizatuak egonik, ez dugu gure irizpidea nagusitu dadin lortzen. Gure borroka da ezker abertzalean euskara zentral bihurtzea, gero gizartean zentral bihur dadin».
2017
‎Gabrielak ez ditu inoiz ikusi eta ez daki zer diren. Hainbeste jende egoteko zerbait polita izan behar duela pentsatu du. Pozik dago etxe biribilaren aurrean.
‎Musua berriz noiz errepikatuko zain zegoen, eta behin baino gehiagotan amestu zuen horrekin. Agian Babarekin hitz egin behar zuela pentsatu zuen, baina berehala baztertu zuen aukera hori. Azken finean, biak ziren gazteak eta biek maite zuten askatasuna.
‎Tatxuelaz betetako larruzko jaka beltz bati edo galtza gorri pare bati begira gera zitekeen pitin bat estasiaturik erakusleiho batean eta, ederki asko egongo zinateke?, esaten zuen maitasun begirada ezin eztiagoarekin begiratzen zidala, itsustasunaren tenplu iruditzen zitzaizkidan denda punk horietako baten atarian. Gehiegikeriarik ez nuen egin, baina belarriko gingila zulatzen utzi nion garagardo gehiegi edan nuen kontzertu baten ondoren, eta etxean Marak oparitutako piercing bat jarrita ibili ohi nintzen bakarrik nengoenean, punk bihurtzekotan traumarik gabe bihurtu behar nuela pentsatzen bainuen.
‎Tragikoa hitz gogorregia da beharbada, baina ez zait egokiagorik etortzen, txiki sentiarazten baitzintuen. Horrelako zeru batek hilgarria izan behar duela pentsatu nuen agorafobia duen batentzat. Tarteka laino zuri gizenak igarotzen ziren kruzero erraldoien patxadarekin, harro, presarik gabeko jitoan.
‎Bai ikastaroko gela birtualean eta bai orain, Astigarragara bidean autobusean gindoazela, Euskal Herriaz hitz egiten hasten nintzelarik, gure izaeraren apologia egiteko joera nuela ohartu nintzen, eta horrek herri txiki gisa ditugun konplexuekin zerikusia izan behar duela pentsatu nuen. –Sukaldari horiek gure aurrekoen ondarea hartu eta berrerabiltzen, birziklatzen, beste modu batera formulatzen asmatu zuten?, esan nuen, Goldsmithek ikastaroan zehar behin eta berriz errepikatu zigun irizpidearen aipamena eginez.
‎–Oraindik hemen al hago? , galdetu zion sarjentuak, eguneroko kontu haiek berez eginak egon behar luketela pentsatuko balu bezala?. Sar dezatela janaria barrura, kabu.
‎Galdera haiek burrunbaka zebilzkidan buruan, lo hartzea eragotziz; izan ere, Gerra Zibilaren 60.urteurrena zela-eta zenbait elkarrizketa egin nituen herrian, gerran alde batean edo bestean ibilitakoekin, eta konturatu nintzen orduko oroitzapenak bizi bizi zeuzkatela oraindik batzuek, orduko zauriak artean itxi gabe, galtzaileek batez ere. Han ere galtzaile baten historia egon zitekeen, egon behar zuen, eta historia hura ezagutu behar nuela pentsatzen ari nintzenean iritsi zen Goierritarra ko neska, ilunpetan ahalik eta mugimendu isilenak egiten saiatuz.
‎Hain zuzen, burua okupatuta mantendu dut huskeriekin, benetan pentsatu behar nituzkeenak alboratzeko. Batzuetan akitu egiten naiz pentsatu behar nukeen horretan guztian pentsatzen, eta ondoren pentsatzen jarraitu behar dudala pentsatzen; beraz, ariketa konplexu baten ostean erabaki dut une honetan zerbezak burua lausotu eta aurretik pasatzen zaizkidan gorputzak ebaluatzen igaroko dudala iluntzea. Uler bedi, sexualki ebaluatzen.
‎Ezpainak pintatu gabe dauzka, baina gorrixkak dira berez. Azala zuria, markarik bakoa, eta leuna izan behar duela pentsatzen du haurrak. Gorputzera begiratzen hasten zaio ondoren.
‎Baina justu garai hartan osasun arazoak izan nituen, eta zortzi hilabetean ezer egin gabe egon nintzen. Suspertutakoan, aurrena birziklatu egin behar nuela pentsatu nuen, eta arte grafikoei lotutako ikastaro bat egin nuen. Amaitu nuen, eta nire kontaktuei deitzen hasi nintzen.
‎Desio zuen bakarra zen denbora ahalik eta azkarren pasatzea, berriz ere bere herrian, bere etxean eta bere lagunekin egoteko. Harremanetarako ez zen oso trebea, ez behintzat barnetegi hartan, eta ahalegina egin behar zuela pentsatze hutsak nagia ematen zion. Nagia eta beldurra.
2018
‎Sinesten du zortean. Bestela ez baitzuen Itzi ezagutuko, Herriko ezagun hark anaiarena kontatu izan ez balio; ezer sentitu ez arren, amari zerbait esatera joan behar zuela pentsatu izan ez balu; erdi inertziaz bazen ere, Drogaren Aurkako Elkartera joan izan ez balitz amaren eskutik; han agertu baitzen Itzi, bere ile beltzaran luzea bezain luze eta ilun pausoa, behor baten antzera, Gaizkaren begietara. Haurdun geratu izana.
‎Nire ibilbide literarioan ez zela inoiz eragozpena izan eta oraingoan ere ez zela izango. Momentu batez gure oporraldi hura gogora ekarri behar zuela pentsatu nuen, New Jerseyn nobelarako dokumentatzen igaro genuena. Baina ez zuen New Jersey aipatu.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia