2015
|
|
7 Baita kontuan izan, gorpuzkera ahulak dakartzala pena hauetako zenbait gauza, edozein gauzatxogatik negar egiten duten bihotz samurreko pertsonengan batez ere; izaera horrek mila aldiz sinetsaraziko die Jainkoagatik egiten dutela negar, eta ez da horrela. Eta horrez gainera (negar malko ugari datozenean, hau da, une batzuetan Jainkoari buruz hitz erditxo bat entzun edota pentsatu orduko, negarrari ezin eutsi diotenean) gerta daiteke bihotzean humoreren bat biltzea, eta horrek gehiago laguntzea Jainkoari dioten maitasunak baino, malkotan urtu
|
behar
dutela baitirudi; eta malkoak onak direla entzuna dutenez gero, ez diete haiei eragozpenik jartzen ezta ez lukete nahi beste ezer egiterik ere, eta albait gehien laguntzen diete. Deabruaren asmoa hemen, otoitza edukitzeko eta beren Erregela betetzeko gauza ez izateko moduan, ahultasunak jota gera daitezela da.
|
|
Horretarako denbora behar da. Hemen, berriz, denborarik galdu gabe, eskolatuak gelditzen gara eta moldatzeko hilabete
|
behar
dutela diruditen gauzak ulertzen dira, eta adimena eta arima bera harri eta zur gelditzen dira ulertzen diren gauza batzuekin.
|
|
21 Honetan luze eta zabal jardun dut, Jaunak orain toki honetan mesede hauek egin dizkien pertsonak badirela dakidalako, eta haien gidari direnak ez badira horretatik igaro, beharbada, liluramenduan hilda bezala egon
|
behar
dutela irudituko zaie, batez ere letradunak ez badira, eta penagarria da zenbat sufritzen den gauza horiek ulertzen ez dituzten aitor entzuleekin, geroago esango dudanez. Beharbada, nik ez dakit zer esaten dudan.
|
|
Ebanjelioak dioena bezala dela iruditzen zait, dei egin nahi ziela edota dei egiten ziela auzokoei. Sentimendu hau izan
|
behar
zuela iruditzen zait errege profeta Daviden espiritu harrigarriak, Jainkoaren gorazarrez harpa jo eta kantatzen zuenean. Errege aintzatsu honen oso debotoa naiz ni eta guztiak izan daitezela nahi nuke, batez ere bekatari garenok.
|
|
Okerra hemen legoke: egin behar dutena nik hain kontu handiz eta maitasunez begiratzen dudala deritzadanez gero, niri kasu egin ezik ez dutela egiten
|
behar
dutena iruditzen zaidala, eta alfer alferrik nekatzen naizela. Eta hau da haserrearazi ninduena, guztia alde batera utzi nahi izateraino, diodanez, ez zela ezer lortzen iruditzen baitzitzaidan, egia denez.
|
|
Hain fede eta jakinduria handia izanik, berehala ulertu zuen, bi gauza hauek bitartean zirela, ez zegoela gehiago jakin eta duda egin beharrik. Ez jakintsu batzuen antzera (Jaunak otoitz era honetatik eramaten ez dituen eta espiritu zentzurik ez dutenen antzera), gauzak hain arrazoi-bidetik eta beren adimenei hain egokiturik eraman nahi dituzte, non Jainkoaren handitasun guztiak beren jakinduriaz ulertu
|
behar
dituztela baitirudi. Ai, Andre Mariaren apaltasunetik zertxobait ikasiko balute!
|