Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 78

2000
‎Nire ustez, idatzizkoak ere ez dira denak berdinak eta euskalkiek badute lekurik idatzian ere. Esate baterako, Miren Agur Meabe idazleari entzun diodanez, idatzi behar duenaren arabera, berez bizkaiera ateratzen zaio eta berak berezkotasun hori errespetatu egin behar duela idazterakoan ere. Edo ez dakit zergatik ez diren atera behar ipuinen batzuk bizkaieraz, etxean gurasoek umeei irakurtzeko; edo herri aldizkarietan zerbait, edo akaso eleberri batean, sormenerako euskalkiak ere garrantzitsuak direlako.
2004
‎Lehenik xabalinak ez zuela itzulirik eman behar idatzi zuten, eta hori gabe 95 metrora botatzen nuen. Eta gero xabalinaren puntak, jaurtitzeko eremutik hasita, une oro aurrera begiratu behar duela idatzi zuten. Hor izorratu ninduten.
‎1 Oro har, ez dira onartuko jardunaren deuseztasunari buruzko intzidenteak. Hala ere, salbuespen gisa, alderdi legitimoek edo halakoak izan behar zutenek idatziz eska dezakete jardunaren deuseztasuna, forma akatsetan oinarrituz, baldin eta forma akatsok defentsarik eza sortu badute, eta, akatsak gertatu ziren unea dela eta, akats horiek prozesua amaitzeko ebazpenaren aurretik salatu ezin izan badira, eta, gainera, errekurtso arrunta edo berezia ezin bada jarri ebazpenaren aurka.
2005
‎Sorgina, ene lehen liburua, Edition de minuit, eta Gallimard era igorri nuen. Eta bi editorialetatik biziki erantzun luzeak jaso nituen, azalduz zergatik ez zituzten hartzen esku izkribuak, baina animoak emanez, ongi zela, segitu behar nuela idazten. Nik uste nuen horrelako erantzunak denei bidaltzen zizkietela, baina denborarekin jabetu nintzen erantzun haiek bereziak zirela, eta serioski ari zitzaizkidala.
‎Zer esan behar zieat?". Nik ere ez nekien nola erantzun, ez neukan nahikoa haize oraindik neure burua idazletzat aurkezteko eta milaka lantxo xikin egin behar nituen idaztearren, idazlea izan nahi nuen. " Kazetari" erantzutea pentsatu nuen, baina" itzultzaile" etorri zitzaidan ezpainetara.
2006
‎Auto exijentzia berriz ere: idazleak forman egon behar du idazteko. Neurria emateko.
2007
‎Gainera berak ez ninduenez maite, sekretuan eraman behar nuen eta sufritu egin nuen, orduan hasi nintzen idazten. Nire eta nire anaiaren logelan Matterhorn mendiaren posterra genuen eta mendi hura igo behar nuela idazten hasi nintzen. Mendiak neskagatik sentitzen nuena ordezkatzen zuen eta horrela hasi nintzen idazten, mendi hari idazten.
‎L. SAINZ. Norberak izan behar du idazten duenaren erantzule. Egia da komunikabide baten webgunean dagoela, baina eduki hori sinatuta dago.
‎Aitortu behar dut idaztea izugarri maite dudan ekintza dela, eta lan duina egitea dela niretzat egon daitekeen saririk handiena. Izan ere, idatzi nahi duenak idatzi behar du, zortzi irakurle izanik ere, zortziehun mila balitu bezala, eta idatzi behar du sekula saririk jasotzerik ez balu bezala.
2008
‎Bazkideek bidezko deritzeten informazioa eta argibideak eska ditzakete eguneko aztergaien zerrenda osatzen duten gaiei buruz, dela idatziz, batza orokorra bildu baino lehen, dela ahoz, batzan bertan. Administrazio organoak informazioa eman behar du idatziz zein ahoz, unearen eta eskatutakoak duen izaeraren arabera, salbu eta, organo horren iritziz, informazio horren publizitateak kalte egiten dienean sozietatearen interesei. Salbuespen hori ezin da aplikatu, eskabidea aurkeztu duten bazkideek gutxienez sozietate kapitalaren ehuneko 25 ordezkatzen dutenean.
‎fokua, edukia, antolamendua, estiloa eta itunak. Fokuari dagokionez, irakurleen kontzientzia garbia izan behar du idazleak, garbi izan behar ditu idatziaren helburua eta asmoa. Argia eta bereizia edo lausoa eta nahasia izan daiteke fokua.
‎– Hitzezko adierazpenak baino osatuagoa izan behar du idatzizkoak. Idatzi behar duenari buruzko galderak eginez edota liburuak, entziklopediak edo web guneak kontsultatzeko aholkatuz lagunduko zaio haur idazleari.
‎Idazteko erabiltzen diren grafemek eta irudikatzen dituzten objektuek ez dute inolako antzik, hots, guztiz konbentzionalak dira grafemak. Beraz, sinbolizatze gaitasunaren maila jakin bat izan behar du idazten hasiko den haurrak. Horregatik, adimen urritasunak dituztenek arazo asko izango dituzte idazten ikasteko.
‎Ezkerretik eskuinerako marrak, ezkerrerantz biratzen duten kiribilak, marra bertikalak, kiribil edo begi handi eta txikiak egiten saiatu behar du 4 edo 5 urteko haurrak. Sorbaldaren, ukondoaren, eskumuturraren eta hatzen mugimenduak konbinatu behar ditu idazten ikasteko, alde horietako artikulazioen mugimenduari esker idazten baita. Ukondoa mahai gainean jartzen da eta besaurrea haren inguruan biratzen da, ezkerretik eskuinera.
‎Diktaketak, berriz, grafemen irudia barneratuta izatea, soinuak eta grafemak erlazionatzen jakitea, eta, soinuetatik abiatuta, grafemak idaztea eskatzen du. Idazketa sortzailearen kasuan, aldiz, norberak sortu behar du idatzi behar duena; ez da kanpoko kinadei zuzenean erantzunez sortzen den idazketa.
‎Literatur generoa eta egitura erretorikoa kontuan hartuta antolatuko du testuaren edukia. Hierarkizatu egin behar ditu idatziz azalduko dituen edukiak, eta lotura eman behar dio testuari.
‎Irakasleak berehala hasi behar du idazteko zailtasunak dituenari laguntzen. Hasieran, haurrak diktatuko dio testua irakasleari, horrek idatz dezan.
‎Kaleratutako langileak jakinarazpen bat jaso behar du idatziz, arrazoiak eta noiz egingo den adierazita.
‎J.M.: Baina bakardadea behar dut idazten hasteko.
2009
‎Pertsona kaltetuak, lehenik, egiaztatu behar du ez direla bost urte igaro produktua ekoizteari utzi diotenetik, eta ondoren, idatziz zuzendu behar zaio ekoizleari agiripean ziurtatua behar du idatziak, eta eskatu behar dio pieza aldatu eta produktua konpon diezaiotela.
‎–Zoragarriak dira liburuak?, Pinillaren irudiko. . Eragozpen bakarra daukate, norbaitek hartu behar du idazteko lana?, adierazi du umoretsu.
‎Ariketa fisikoa erruz behar dutela idatzi da sarri, baina Luis Mari Lopez de Ipi, a euskal artzain txakurren hazleak dioenez,, ia beste edozein txakurrek behar duenaren adina?. Lopez de Ipi, ak urteak daramatza artzain txakurrak hazten, eta ezagutza handia dauka haren ezaugarrien inguruan:
2010
‎Trantsizio prozesua arrakastatsua izateko, indar subiranistek uneon bizi duten menpeko egoera gainditu behar dutela idatzi duzu.
‎Horrela, guztiengatik, Jimeno Bulnes, M.,. Las dilaciones indebidas y el secretario judicial?, 2000/ 2 zk. eta Gómez Santamaría, M. A.,. El derecho a un proceso sin dilaciones indebidas como derecho fundamental?, op.cit. Beste egile batzuek eraginkortasuna babes exekutiboarekin lotzen dute, eta eraginkortasuna neurtzeko bi elementu daudela aldarrikatzen dute, betearazpenean organo jurisdikzionalak dituen ahalmenak eta sententzien derrigorrezko betetze indizea. ...as del proceso social y claves para su reforma, op.cit., 157 or. Aurreko irizpide guztiak uztartzen ditu, Gómez de Liaño, F. k, Introducción al Derecho Procesal (Abogacía y Proceso), op.cit., 236 or., eraginkortasunaren printzipioa aplikatuz «prozesuak emaitza erabilgarri bat, herritarrari benetako konponbide bat ematen diona, sortu zuen eskari sozialari erantzun egoki bat ematen diona» izan behar duela idazten du, betiere «arrazoizko iraupen batekin, eskuragarria den kostu batekin eta ebazpenak betetzeko edo betearazteko erraztasunarekin». Azkenik, Toharia, J. J. rekin, Opinión pública y justicia.
‎Gestio plana lurralde antolamenduko plan guztiaren gainetik dagoela azaldu du teknikariak eta plan hori eratzen denean, LIC gune hori ZEC izatera igaroko litzatekeela, hots, Babes Bereziko Gunea. Gestio plana, abianAbian da gestio plana, eta teknikariak jakinarazi duenez, badu nahikoa presa, dokumentuak urte amaiera baino lehen egon behar baitu idatzita, “hainbat espezie eta habitat babesteko ekintzak zerrendatzen ditu dokumentu horrek. Lehenik eta behin, Eusko Jaurlaritzak babestu beharreko eremuaren inguruko diagnosia egiten du eremu horren egoera azalduz.
‎Felliniren La dolce vita atera zenean, jesuitek film hari buruzko kritika bat eskatu zioten Letture aldizkarirako. Nazareno Taddeik bere ustez esan behar zuena idatzi zuen. Eta azterketa horretan, filmaren alderdi onak ere azpimarratu zituen.
‎Gezurra esan nion amari: ipuin lehiaketa bat antolatu zutela" Espainiaren 25 urteko bakea" ospatzearren, eta parte hartu nahi nuela, bakardadea behar nuela idazteko.
‎Eta, azkenik, gramatika hau ongi etorriko zaiela Gaztelera ikasi behar dutenei idatzi zuen, bizkaitarrak eta nafarrak barne:
2011
‎Gainera, berak ez ninduenez maite, sekretuan eraman behar izan nuen eta sufritu egin nuen, orduan hasi nintzen idazten. Anaiaren eta bion logelan Matterhorn mendiaren posterra genuen eta mendi hura igo behar nuela idazten hasi nintzen. Mendiak neskagatik sentitzen nuena ordezkatzen zuen eta horrela ekin nion idazteari, mendi hari idazten.
‎Krokis bat osatuta egoteko, erabat definitzeko behar diren kota eta adierazpen guztiak eduki behar ditu idatzita bista eta ebakiduretan.
‎2 Aurrera begira, ematen zuen gipuzkera osotuak edo lapurtera klasikoak izan behar zuela idazteko euskararen batasunerako ardatz. Nafar lapurteraren aukerak hasieratik baztertua ematen zuen.
‎Hala ere, beste batzuek trebetasun psikomotor gutxiago dute eta, beraz, idazketa zuzena lortzeko trebetasun gutxiago. Letra txarra duten ikasleek denbora gehiago behar dute idatzitako lanak osatzeko. Askotan, ikasleek ez dute letra on bat lortzeko ahaleginean parte hartzen, ez baitute funtsezkotzat hartzen beren hezkuntzan, ez dakite ez dela irudi kontua soilik.
2012
‎Idatzi, argi, jardueren garapena. Pentsatu behar duzue idatzitakoa irakurrita edozein hezitzailek erabiltzeko modukoa izan behar duela. 4 fasea.
‎Noski, kontuan eduki behar dugu idatzitako horrek urruneko makinarekin konektatzen gaituela SSH erabilita, baina ez diogunez kontrakoa esan, lehenetsitako ataka erabiliko du, hau da, 22 zenbakiduna. SSH zerbitzua beste ataka batean entzute badaukagun, lehengo adibidean zehaztu dugun moduan, hau idatziko genuke:
‎—Azken gutunean, zure emaztea imitatu behar zuela idatzi nion amari —esan zuen.
‎Polliki behar ditut idatzi hitzok, ezen ez baitakit nirekin nagoen eta non, eta zergatik ezpainetara datorkidan zure izena, hain bakartua nagoenean zugandik.
2013
‎Beckerrek diolarik hainbat aldiz soldaduek haiengandik espero zena idazten zutela, hori egiten ote zuten Saint Pierrek, Zerbitzari k eta Etxeparek? Hiru horiek fede onez ala fede txarrez ari ziren argitzea interesgarria litzateke, baina orain arte aztertu ditugun testuen arabera, ez dirudi fede txarrez ari zirenik, eta idatzi behar zutena idazten zutenik bakarrik. Baina ohiturazko soldadu bihurtuak zirelako zantzuak baziren.
‎Beste artikulu bat, hainbat kanoikada izan zela eta alemanek lubaki bat hartu zietela jakinarazi ondoan, zauritu gutxi izan zutela zehaztuz bukatu zuen, erasoei larritasuna apalduz. Gisa bereko mezuak izan zituen beste batzuetan ere, adibidez, gero eta zauritu gutxiago zutela eta erietxe batzuk itxi behar zituztela idatzi zuenean. Itxura guztien arabera, Jean Saint Pierre ospitaleetan ibiltzen zen; ez da harrigarri, hainbat hilabetez 18 erizain atalean ibili baitzen, zaurituen garraiatzen.
‎Beste hainbat berri edo anekdotatan zenbait soldaduren zauri zehatzak aipatu zituen. Soldadu batek bazuen apaizen kontrako hitz gaixto bat larruan egina, eta zauritu eta apaiz soldadu batek artatu behar zuela idatzi zuen behin. Beste behin, apaiz euskaldun bat zauritu zela idatzi zuen, eta, auzo herriko elizara eraman zutela, ospitale gisa moldatua baitzen.
‎Zerbitzari k hainbat aldiz azpimarratu zuen pausa merezitua zutela. Denbora anitz leku arriskutsuetan eta gerla betean iragan ondoan, atsedena behar zutela idatzi izan zuen, kasu honetan bezala:
‎taberna batean geratzeari buruz telefonoz ari bagara, deia bukatutakoan telefonoak automatikoki erakutsiko liguke taberna horretara iristeko mapa. Edo gure hozkailuak esnea behar duela idatz lezake automatikoki gure erosketa zerrendan, esne gutxi dagoela edo amaitu egin zaigula esaten entzuten badigu. Baina seguru nago askok honezkero ikusi diozuela alde ilun nabarmena:
2014
‎«Folio bat galtzea baino nahiago dut hortz bat galtzea», dio. «Idazten duzunean iruditzen zaizu, horrelaxe egon behar zuela idatzita esaldiak, sintaxiak... Galtzen baduzu, esaldi hain perfektuak iruditu zitzaizkizun haiek imitatzen saiatzen zara, baina ezinezkoa da.
‎Francis Scott Fitzgeraldek berak zioen bizipenak behar zituela idazteko, eta haren gurari hori ezin egokiagoa da solas labur honi ekiteko, bizitakoak eta idatzitakoak nahasian emango baititugu hemen, antologia honetako kontakizunek gidaturik. Kontuan izan, bizi ere, karrez bizi nahi izan zuela:
‎Herderrek Estatuaz eta aginte botereaz hitz egiten duen moduan, ez da harritzekoegia, Lehen Mundu Gerra ostean iraultzaile. Sobiet (Batzar) Errepublikanoek? eta anarkistek beren aitzindaritzat hartu badute Alemanian2022 Kantek, edozein gizartetan ere gizakiak nagusia behar duela idatzi bazuen,, nagusi beharra duen gizakia aberea da?, osteratu du Herderrek;, gizaki bilakatu orduko, nagusirik propioki ez du behar? 2023 Gizakiak behar duena lagunartea da (andreak gizona, gizonak andrea, haurrak hezitzailea, gaixoak sendagilea), hots, komunitatea, nazioa; ez, nagusia. Naturalena, orduan, herria bera bere buruaren nagusi izatea litzateke, eta jendaki bakoitza bere buruaren jabe.. Estaturik naturalena herri bakar bat karaktere nazional bakar batekin da(...).
‎Begirada, usaimena eta entzumenarekin batera, ukimena behar du iragankorra denak. Eta agertuz doanak, batez ere agertuz doanak, ukimenak biltzen dituen zentzumen guztiak behar ditu idaztean irekitzen den desiren guduan: " La figura mitica del cazador errante vagando sin reposo por el mundo[...] es la imagen perfecta del deseo imparable e insaciable.
2015
‎Bizirik egotearen ajeak dira. Gerediagak, ordea, iraun behar duenari idatzi dio, horren alde.
‎Halabeharra hitza, berdin berdin erabil liteke euskaraz txiripa adierazteko, kasualitate hutsa alegia, ala patua, izarren zeinuetan gertatu behar zuela idatzitakoa. Berdintze horretan ez dago kontraesanik zeren, modu batera nahiz bestera izan, aldez aurretik ez baitago igartzerik zer etorriko den, eta gertatu ondoren ere horixe besterik ez baitakigu:
‎erraza eta, ahal dela, inguruko hizkuntzetakoen berdina izatea komeni dela. Oso kontuan eduki behar dugu idaztea ez dela hizkuntzalari eta hizkuntzazaleen zeregina, herritar guztiena baizik eta, hori dela eta, ahalik eta araurik gutxien ematea eta, ematen direnak, ahalik eta errazenak izatea komeni da. Eta bere hizkuntzako arauak auzokoenak bezalakoak badira, orduan eta hobe.
‎Ez zen entzumenaz izan, ez baita ezer entzuten, baina nahiko argi sumatzen da barrurantz biltzea, hortik igarotzen denak ikusiko duenez, nik ez baitakit argiago adierazten. Uste dut, bere baitan biltzen den kirikinoaren edo dortokaren antzera dela irakurri dudala, eta ongi ulertu behar zuen idatzi zuenak. Baina hauek nahi dutenean biltzen dira beren baitan; hemen kontua ez da guk nahi izatea, Jainkoak mesede hau egin nahi izatea baizik.
‎Jakin beza Makario hain izugarria egonik, esan didatenez, haren arimagatik nahigaberik nahiko dudala. Orain Toledora joan behar duela idazten didate. Nire Eliseorekin topo ez egitearren, leku hartan bisita egina baitu, bere gordelekura joan nahiko duela etorri zait burura, eta ez litzaidake gaizki irudituko zentzura etortzeko balitz.
‎Idazkera zuzena. Idatzizko mezuek zuzen eta irakurtzeko moduan egon behar dute idatzita, eta ez dute akats ortografikorik izan behar. Gainera, garrantzitsua da mezuok aurkezteko modua:
‎Alde batetik, lantzen dituzte unibertsitate mailako geometriako problemen ebazpena eta teoremen frogapena. Bestetik, Bigarren Hezkuntzako curriculuma oinarri hartuta, gai bat garatu behar dute idatziz, eta gai horren aurkezpena egin behar dute taldearen aurrean.
‎Haren protagonistek arazoak dituzte beren burua onartzeko orduan. Saizarbitoriaren irudiko, idazleak bere buruaren aurka behar du idatzi.
2016
‎Idazleak egin behar duena idaztea da, eta zure liburuez asko hitz egin behar baldin baduzu, seinale zure liburuek ez dutela zure ordez hitz egiten. Malo, beraz.
‎Zergatik?" Bertzeak ihardetsi: " Norbaitek kolpatzean, harean behar dugu idatzi: barkamenduaren haizeak ezabatuko du.
‎barkamenduaren haizeak ezabatuko du. Bainan norbait onegile delarik guretzat, harrian behar dugu idatzi: ez da haizerik ezabatuko duenik."
2017
‎Halere, ulergarria denez, berandu arte ez ninduen loak hartzen, baina gauaren onirismoak beti ematen dio txanda egunaren materia fisikoari, eta nik nire errelatoa idazten jarraitu nuen, edo esan behar dut idazten saiatu nintzela, hastapen onetatik abiatu arren, etengabe bide antzuetan galtzen nintzelako, istorioan aurrera egin ezinik. Jakina, oraindik ez nuen pentsatzen nire ezintasun hark gaueroko agerpenarekin inolako loturarik zeukanik.
‎Prestatu, prestatu... Hori aurkezpenak egin behar ditugunean idazten du normalean. Eta halaxe pentsatu nuen orduan ere:
‎Horrela, euskal komunikabideetan feministek duten lekua eta euskaraz sortzen ari den teoria/ ikerketa/ saiakera feministen gorakada nabarmendu ditut. Baina, era berean, ispilatze efektuaren aurrean tentuz ibili behar dugula idatzi dut:
2018
‎Handik urte batzuetara, lanean hasi eta sos zenbait bildurik, gure etxeko hobiko gurutze itsusian ageri zen Casa Jamar hark min ematen zuen eta hilarri berria egin zezan galdegin nion Zerrajerori, irudi klasikoa zuen hilarri borobila. Erran gabe doa, Xamarrena behar zuen idatzirik. Ez nintzen bakarra, bazen jende gehiago; horrek zuen herriko hilerria berritu eta bertakotu neurri batean, iraganari so aitzina egiteko.
‎11" 1960 eta 1961 artean, Arestik Joan eta Mirenen [Maldan Behera] historiaren ustezko hasiera argitaratzen du, eta zentsuragatik (eta ez Mitxelenak ironiaz zioen bezala, bertsoak gaizki neurturik zeudelako) zati batzuk baino ez dira agertzen Zuzenbide debekatua izenburuarekin; frankismoaren kontrako jarrera nabaria da, betiere literatura gailentzen zaiolarik. Lana 1985ean argitaratu zen osorik." (Kortazar, in Kortazar zuz. 2008) zerbait idazteko orduan pentsatu behar zuen idatzi behar zuena aurretik beste norbaitek onartu behar zuela, eta idatzitakoaren arabera, zigor bat jaso zezakeela. Hori dela eta, idazteko orduan, guk beti zentsuratzaile bat genuen aurrean.
‎Zuk zuretzako toki bat behar duzu idazteko toki bat, inspiratzeko toki bat.
2019
‎Haurren mailan aurkeztutako lanak A3 taimaina izan behar dute, eta kartulina batean aurkeztea gomendatzen dute.Garilaren 12ko 14:00ak baino lehen aurkeztu behar dira lanak. Egileek plika sistemaren bidez aurkeztu behar dituzte proposamenak; hortaz, lanaren atzealdean lema bat jarri behar dute idatzita. Lanarekin batera gutun azal bat aurkeztu behar dute, eta gutun azal horretan erreferentzia moduara lema idatzi behar dute.
‎Marguerite Yourcenarrek ere estimutan zuen maletaren irudia, baina ez haren formarengatik, bidaiara eramatekoa maletaren neurrira egokitu behar delako baizik: maletak behar du idatzi nahi denaren, bidaia intelektualaren, neurriko.
‎Idatzi nahi dugunaz idazten al dugu? Zeri buruz idatzi behar dugu idatzi nahi genukeenaz idatzi ahal izateko. Zein dira ordaindu beharreko peajeak?
2020
‎sistema literarioak ezarri ohi duen idazkeratik kanpo izkiriatzea eta argitaratzea, baita sistema ekonomiko politikoak ezkutatzen dituen gauzei buruz idaztea ere, baina idazle moduan, hots, literatura eginez, alegia. Ezberdina baita prosa zientifikoa, kazetaritzari dagokion idazletza edota literaturak behar duen idazteko manera.
2021
‎Prozesuaren beldur naiz. Konbikzio maila handia behar dut idazteko. Horregatik ditut hain parentesi deigarriak lanen artean.
‎Whatsapp taldean mugimendu urduriak nabari dira. Ainhoarekin gelditu behar duela idazten hasi da. Letrak idatzi ahala ezabatzen ditu behin eta berriz.
‎Rosettako harria, bere ia zortziehun kiloko pisuarekin, monumentu bat da, eta ez objektu bat. Liburuak eramaten erraza izan behar du, erraztu behar du idazten eta irakurtzen duenaren intimitatea, irakurleak aldean eramateko modukoa izan, eta haren ekipajean sartu.
‎" Zer da katixima?"," Katixima da liburutto bat erraiten daukuna zer den erlisione katolikoa!". Handik aintzina, behar genituen idatzi liburu berriak haurren adinaren, psikologiaren eta pedagogiaren arabera. Zer iraultza denentzat!
2022
‎Proiektu aitzindaria da RSCaren kudeaketaren arloan, eta enpresek beren portaera korporatiboa jarduten duten gizarteetara egokitu behar dutela idatziz adierazitako borondateari erantzuten dio.
‎Bere izeba eta baita txikitako lagun batzuk ere han bizi ziren eta lanerako denbora behar zuen. Bakea eta lasaitasuna behar zituen idazteko. Ondoko herrietan ere baziren aukera batzuk.
‎Oraingoz mahai gainean jarri diren dokumentu bakarrak Errusiarenak dira. AEBek eta beren aliatuek proposamen konkretuak plazaratu behar dituzte idatziz, iraganari begira baino etorkizunari begira daudenak. Moskuk bi itun berri proposatu ditu Europako segurtasuna berrantolatzeko, eta 1997ko egoerara itzultzeko.
‎Ni bigarren multzokoa naiz [barrez]. Eskema asko egiten ditut, liburua nire buruan ikusi behar dut idatzi aurretik. Hasierako zatian kontatzen dut New Yorkerako egokitzapena, haurrena, Rosikaren borroka... baina, bat batean, pandemia iritsi zen, eta bizitzak berak eman zidan aukera liburuan Noraren [Uri idazlearen emaztea] ahotsa sartzeko.
‎Hainbat eta hainbat ‘akademikoren’ egoera dramatikoa irudikatuko lukeen txistea litzateke, ez soilik filosofoena, aukeratu egin behar baitute: ezarritako markoan argitaratzeko idatzi, edo benetan pentsatu behar dutenaz idatzi. Filosofiaren kasuan, zedarritze horrek efektu bikoitza du, ondorioak oraindik aski baloratu ez baditugu ere:
2023
‎Bilatzen ditut nire momentuak; momentu berezi horiek behar ditut idazteko. Bertzela, ez dut idazten.
‎–Uste dut gaur ez garela Junina itzuliko. Aizu, Zigor, uste duzu zure amari gaua lagun baten etxean pasatu behar dugula idazten badiozu oso txarto hartuko duela. Goizegi da beste inor kezkatzen hasteko, nik uste...
‎" Ausartagoak gara idazle bezala pertsona zibil bezala baino. Denbora asko behar dut idazteko; beraz, uler ezazue denbora hori hartzea. Oso zaila da hori ulertaraztea zure inguruari edo gizarte produktiboari.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia