Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 12

2015
‎batez ere aurrean jartzen zaio beragandik sekula aldentzen ez baita benetako maitatzaile hau, berari lagun egiten, bizia eta izatea ematen. ...ela aditzera emanez; mundu osoa gezurrez betea dagoela, eta deabruak jartzen dituen gozotasun hauek neke, kezka eta kontraesanez beteak daudela; eta esaten dio ziur egon dadila gaztelu honetatik kanpo ez duela aurkituko ez ziurtasunik eta ez bakerik; utz diezaiola besteren etxeetatik ibiltzeari, berea ondasunez bete betea dagoelako, haietaz gozatu nahi izanez gero; ea nor dagoen bere etxean bezala behar duen guztia aurki dezakeenik, bereziki ostatuz etxean edukirik ondasun guztien jabe egingo lukeena, berak, seme hondatzaileak bezala txerriek jaten dutena janez, galduta ibiltzerik nahi ez badu behintzat.
‎24 Nik uste dut egoera honetara iritsi den arima batek, jada ez duela hitz egiten ez ezer egiten bere kabuz, baizik eta egin behar duen guztiaz Errege goren hau arduratzen dela. Oi, ene Jainko, bai argi ikusten dela hemen bertso haren iruzkina, eta bai argi ulertzen dela arrazoi zuela eta izango dutela guztiek usoaren hegoak eskatzean!
‎Atari itxurazkoa zuen eta solairu bikoitza bere ganbararekin, eta sukaldetxo bat. Eraikin honek gure monasterioak behar zuen guztia zuen. Atarian eliza egin daitekeela etorri zitzaidan burura eta ganbaran korua, ongi baitzetorren, eta solairuan lo egiteko tokia.
‎Halaxe egin zuen. Asko kosta zitzaigun bat etortzea, errentaz fundatzen nituen monasterioak nahikoa izan zezaten arduratzen nintzelako ni beti, mojek ez ahaideengana ez beste inorengana jo beharrik izan ez zezaten; horrela, etxean eman ziezaieten jateko eta janzteko behar zuten guztia, eta gaixoak ongi zainduak izan zitezen; izan ere, beharrezkoa falta izatetik eragozpen ugari sortzen dira. Eta pobretasunezko monasterio ugari errentarik gabe egiteko egundo ez zait falta kemenik eta konfiantzarik, Jainkoak hutsik egingo ez dielako ziurtasunez.
‎4 Andre bedeinkatu honek hartu zuen etxea eta behar genuen guztiaz hornitu zuen, bai elizarako, bai guretzat behar zenaz; beraz, horretan neke gutxi izan nuen. Baina nekerik gabeko fundaziorik izan ez zedin, kontuan hartu gabe, hara joatean nik sukar handia eta gogo txarra nituela eta barruko gaitzak:
‎30 Ospitale hau haren etxetik oso urruti zegoen. Ia egunero bisitatzen gintuen maitasun handiz eta behar genuen guztia bidaltzen zigun; horregatik hainbat hitz iraingarri botatzen zizkioten aurpegira; hain adore handia izan ezik, nahiko izango zen guztia alde batera uzteko. Hark jasaten zuena ikusteaz nahiko atsekabe hartzen nuen nik.
‎Etxea janzteko behar genituen altzari guztiak eman zituen, bai ohetan eta bai beste gauza askotan, berak etxea ongi hornitua baitzuen? eta behar genuen guztia: badirudi bere etxean falta izan arren, guri ez zekigula ezer falta zerabilela buruan.
‎Horrekin batera, andre honek burua berotzen zidan sarri sarri, eta amore eman behar izan nuen. Errenta nahiko handia eman zuen; izan ere, beti izan naiz ni monasterioak, edo guztiz pobreak izatearen, edota mojek, inor nekarazi gabe, behar duten guztia izatearen aldekoa.
‎Kondestablearengan aurkitu dute babesa, eta hark ongi hitz egin die eta mesede handia egin die. Berorren gorentasunari eskatzen diodana hau da, idatz diezaiola haren jauntasunari egin duena eskertuz eta horretan aurrera egin dezala aginduz eta lagun diezaiela behar duten guztian.
‎Nik badakit horretarako behar dena egingo duela ama prioreak; hemendik hornituko du; eta niri ere ez zait faltako nondik. Hau diot, zerbait behar duenean eska diezaion ama prioreari, dirua oraintxe bidaliko baitio eta behar duen guztia (eta oraindik ez dakit zenbat erreal utzi nizkion nik ahizpa San Gabrieli, sobera geratu zena, oso gutxi) eta begira, ez nuke nahi beste fraide horienik esaterik, berorren aitatasuna honetaz harritu ez dadin, argi ikusten baita duen premia eta uda honetan han ikusiko ote dudan kezka handiaz nago. Eta hemendik hornitzeko ahalegin hauek, ez dira hor pozarren egingo ez dutelako, ama prioreak, priore ordeak eta gainerako guztiek; beharbada, limosna gutxi izango dutelako, eta berorren aitatasuna, hori ikusirik, oso kontuz ibiliko delako baizik.
‎16 Nobizien Maistra izan bedi zuhurtasun, otoitz eta espiritu handikoa, eta ardura handia izan beza nobiziei Konstituzioak irakurtzeko, eta egin behar duten guztia irakasteko, bai zeremoniei dagokiena, bai hildurari dagokiona. Eta gehiago azpimarra bitza barruko gauzak kanpokoak baino, otoitzean nola doazen eta meditatu behar duten misterioan nola jokatu eta zer onura ateratzen duten egunero galdetuz; eta ardura handia izan beza honetan eta lehor aldietan nola jokatu eta beraiek beren borondatea, gauza txikietan bada ere, hautsiz nola joan irakasteko.
‎Zein den ona antzematea zaila delako, arretaz eta kontu handiz ibili behar da. Maite dutela hark ez jakitea eta inork ez esatea, hori litzateke hoberena; baina deabruak bere maltzurkeriekin estutu egiten du, hala gerta ez dadin, eta aitortu behar duen guztia horixe dela eta aitortzera beharturik dagoela pentsarazten dio. Horregatik ezer ez dela sinets dezatela nahiko nuke nik eta ez diezaiotela jaramonik egin.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia