Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 85

2001
‎Kotxea lantegian utzi eta gastuaren azkeneko kostua, guztira, zenbat izango zain eta beldurrez egon behar genueneko garaia pasea dugu, zorionez: 1987 urteaz geroztik, baldintza jakin batzuk bete behar izaten dituzte tailerrek ere, kontsumitzailearen eskubideak bermatzeko.
2002
‎" Baiña eldu da berriro gure artean agertu behar duzun garaia, ta gizaldi oni seiñale berri premiatsu ta ukaeziña eman bear diozuna. Zuk dakusazu, Jesu, gure gabezia; zuk dakusazu gure txirotasunaren andia; ezin duzu aintzat ez artu gure bearrizanaren luzapide eziña, gure larritasunaren egia ta gogortasuna, gure landerreria, gure etsipena:
2004
‎Bistakoa zen amorrarazita zegoela, zeren ez baitzidan bere lagun on ona nintzenik aipatu ere egin. Pentsatzen jarrita, Setatsuak berak ere oso gaztea izan behar zuen garai hartan, bestela ez zen erantzun txar batengatik haserretu izango. Txarragoak ematen dizkiot orain, eta ez da asko estutzen.
2005
‎Batek nire jatetxea nola zihoan jakin nahi zuen eta nire erantzunek ez zioten balio, nik ere telebistara pasatzeko asmoa ote nuen jakin nahi izan zuen gero, eta auskalo zer azkenik. Besteak, ea noiz egin behar genuen garai bateko eskola kideek afari bat. Batek emaztearengandik ihes egin nahi zuen, besteak lagunengandik.
2006
‎Horraino denok ados egongo gara. Baina hortik aurrera, zer nolako ikuspuntutik begiratzen den, naturala izan behar lukeen garai horrek hainbat molestia eta endredu ekarriko dizkio emakumeari, baldin eta ez badauzka gauzak behar bezain argi.
‎O, ez, inola ez, etxera joan behar dut garaiz.
‎Hala ere, nahiz eta Suetonioren eredua jarraitu Eginhardok obraren sarreran adierazten du bere maisua historiarako eta adierazpen literariorako Zizeron izan zela. Kontutan izan behar dugu garai honetan klasikoen eredua kopiatzen zela eta klasiko bakoitza helburu batentzat kopiatzen zela. Ildo horretatik pentsa dezakegu Zizeron adierazpen literariorako oinarri bezala hartu zuela eta Suetonio biografo bezala eredutzat hartu zuela.
2007
‎orozabal eta orohartzaileabada, ez da elkargunerik izango, ez da hizkuntza edo kode komunik izango. Norberaren estiloak bereizgarri behar du garai honetan, are gehiago Artean. Edertodago, beraz, estilo hori tradizioa berresten bizi behar duten langintzetan, bainakodeak apurtuz berriak sortu behar dituztenean gaitza da estilo jakin bati begiraegotea, batez ere, estilo hori zertan den argi ez badago.
‎Nik nahikoa daukat txoko honekin. Baina ikusi behar zenuketen garai hartan, bai! Ia ia Garziatarrenaren tamainakoa zen!
2008
‎Testuak ez dira edozein irakurlerentzat idazten; testu bakoitza irakurle mota batek kontsumitzen du, eta irakurlea aldatu egiten da garai historiko bakoitzaren baldintza zehatzen arabera. Horrek agerian uzten du, Weinrichen ustez, historiografia literarioak aintzat hartu behar duela garai historiko bakoitzeko irakurlea (eta beraz, historian zehar gertatzen diren harrerak).
‎Izan ere, uztailaren 10ean argitaratu zuten albiste batean, Kontsulta Legea Legebiltzarrean eztabaidatu eta bozkatu behar zuten garaian ETAk su eten txikia egingo zuela eta Ibarretxek jakin bazekiela publikatu zuten. Kazetaren arabera, buruzagi abertzale batek jakinarazi zion, zeharka bada ere.
‎Informazio fidagarria eta kalitatezkoa ematea, foroan adierazi den bezala, funtsezkoa da asistentziako esperientzietan parte hartu eta erantzukizuna hartzeko. Erabiltzaileak informazioa behar du garaiz, informazio kalkulatua, garrantzitsua, ulergarria eta ebidentzia onenarekin eta gardena. Informazioa, gainera, hainbat euskarri teknologikoren bidez bideratu da, eta autodeterminazio pertsonalean, erantzukizun zibikoan, zerbitzu aukera ezberdinen arteko aukeraketan, autozainketetan eta betetze terapeutikoan oinarritutako etikak zuzenduko du.
‎Eusko Legebiltzarrean Galdeketa Legea bozkatu behar zuten garaian, ETAk Eusko Jaurlaritzako lehendakari Juan Jose Ibarretxeri su eten laburra eskaini ziola argitaratu zuen El País egunkariak uztailaren 10eko eta 11ko papereko edizioetan; eta halaxe berretsi zuten atzo Javier Moreno egunkariko zuzendariak eta Luis Rodriguez Aizpeolea kazetariak epailearen aurrean.
2009
‎Berdin zeruetako erregina artzain sotil bati agertu izanak, ez jaun noble bati. Apaltasunak, gutxitasunak, esplikazioak behar ditu garai hartako frantziskotar euskaldun batentzat. Luzuriagak denarentzat dauzka esplikazioak, eta horietan XVII. mendeko euskaldunen kontzientzia burgoia erakusten digu, kontzientzia erlijiosoa ere inbaditua daukana.
‎Eta gauza bitxia gertatu zait orduan. Gozokia eskaintzean, halako batean, haren begietan neureak ikusi ditut, txikitan Mirenekin batera izekok emandako gozokiak hartu eta haren txutxu markak agoantatu behar genituen garaikoak. Bizitza gurpil bat da, eta gauzak beti errepikatuz doaz.
‎Artisautzateknikak darabiltzan enpresa honetan produktu iberikoak eraldatu eta saltzen dihardute. Masan Zaratamon dago eta 1986 urtean sortu zen, txarkuteria tradizionalakaldaketa asko behar zituen garai batean. Betiko hestebetegileak, betidanik ezagutzen genituenak, desagertzen hasiak ziren, eta hestebetegile berriek bestelako zerbitzuak behar zituzten.
‎Ia 3.200 milioi euroko aldea! Egia da kalkulua egin behar zuten garaian, 2008ko irailean eta urrian, finantza mundua azken 50 urteotako zartakorik handiena jasotzen ari zela, eta sistema osoa porrot egiteko zorian izan zela. Baina zerga bilketaren igoera iragartzea halako ekaitza gainera zetorrenean ez zen oso oso zuhurra izan.
‎Halaber, eta Euskal Herriko eragileei dagokienez, ezker abertzaleak elkarlana nahi duela berretsi du Etxeberriak. Eragile bakoitzak bere oinarriak prestatu behar ditu garai berrirako eta elkarlan berrirako. Horren harira, urriaren 17an Donostian eginiko manifestazio jendetsua urrats handia izan zela nabarmendu du, baina EAJ eta Aralarren jarreren inguruan zenbait zalantza agertu ditu.
‎" Ezeren historia batek, demagun gure herriarenak, benetakoa izan nahi badu, jaso behar luke garaiaren zalapartak isildu duena ere. Horregatik, historialari apal honek abisu eman nahi dizu:
2010
‎2009an, “jarduera babestuen” %85ek jaso zuten Gobernuaren finantziazioa. Hala ere, Beatriz Corredorrek adierazi zuenez, “guztiok austeritatera itzuli behar dugun garai honetan, baliabideen eraginkortasun handiena lortzeko, denok hartu behar ditugu erabakiak, gure eskumenen esparruan, egoera berri honetan errealismoz kokatzeko”. Horri dagokionez, ministroaren arabera, errealismoak, etxebizitza politika publikoetan, estrategikotzat jotzen diren ildoak lehenesten ditu, eta, zuzentzen duen sailaren kasuan, aurrekontu ahalegina alokairua sustatzera eta birgaitzeari sustatzera bideratuko da.
‎Ezagupenarena izan behar lukeen garaia oztopoz beterik daukagu, gazteria arazoek gainditurik atzematen ari da. Argi da egoera honek ezin duela berdin segitu, eta jakin ere badakigu herri honen gidaritza dutenek ez dutela deus egiteko asmorik.
‎Ez dakigu zeintzuk izan ziren bere gogoko idazleak eta irakurketak, Gerra Zibilak Gurutzen liburutegia ere galdu baitzuen. Hala ere, utzitako obra laburrean oin hartuta, ondorioztatu behar dugu garaiko euskal literatura ondo ezagutzen zuela, berau baliatzen zuela euskara bere kasa lantzeko eta bizi izan zen artean 30eko hamarkadako olerkari nagusien lanak, hau da, Lauaxeta, Lizardi, Orixe, Jaurtakol eta beste autore batzuen lanak, ezagutu, irakurri eta, beharbada, landu ere egin ahal izan zituela. Halaber, ingelesa eta frantsesa jakinda, ez litzateke harritzekoa izango Gurutzek hizkuntza horietako literaturak gertutik gertura ezagutu izana, batez ere frantsesa, Gurutzen olerkiek iradokitzen duten bezala.
‎–Jakin behar duzun garaian jakingo duzu. Eraiki behar duzun ontzia izaten duzunean.
2011
‎Ozarkeria galanta, ez baikenuen formaziorik, ez erreferenterik, ez deus, Denok izan ezik, Gasteizko talde profesional sortu berria. Bizi honetan zer egin erabaki behar genuen garaia iritsi zitzaigun, eta antzerkia egin nahi genuela erabaki genuen. Zoria lagun izan genuen, eskolan, gizarte langileak eta irakasleak bertako neska mutilentzako aisialdi ekintzak prestatzen hasi baitziren, eta, besteak beste, adierazteko zailtasunak zituzten haurrei adierazpide egokiak bilatzeko saioak egiten.
‎Gaua izan zen berriro ere grebalariek euren ekimenerako erabili zutena. Udal plenoaren sesioa bertan behera utzi zen, Azurza alkatea eta Gurruchaga zinegotzia bakarrik azaldu baitziren, beste zinegotziak, euren boikot dimisioa zela eta, agertu ez zirenez sesioa burutzeko beharrezko zinegotzi kopurua ez zegoelako (aztertu behar dugun garai osoan zehar ohiko eta ez-ohiko sesioen txandakatzea emango da olosako plenoan, ohikorik ospatu ez zelarik aipatutako arrazoiagatik)
‎Batzuetan, familiarik ere ez dago. Cantón de Cañarren (Ekuador), guraso askok emigratu dute, biztanleria erdira murriztu arte, eta “hiru umetik batek –8.000tik gora– erantzukizunak hartu behar ditu garaiz aurretik, familiak aurrera ateratzeko eta anai arreba txikiak zaintzeko”, azaldu du Plan GKEak. Beste ondorio bat eskola uztea da:
2012
‎«Komunikazio proiektu guztiek biziberritu behar dute garaiekin batera. Hori ezin da egin jendearen komunikaziorik gabe.
‎Lan handia egin nuen, eta egun asko behar izan nituen gauza horiek prest izateko; horrenbestez, atzera egin behar dut garai horretan pentsamenduan izan nituen beste zenbait gauza aipatzeko. Izan ere, denda jartzeko eta harkaitzean zuloa egiteko erabakia hartua nuenean, hodei ilun lodi batetik euri jasa hasi zuen, eta halako batean tximista distira izan zen, eta atzetik, jakina, haren ondoriozko trumoi hots ikaragarria.
‎Kosmetikoak, ile distirarazleak eta zakur lehorgailuak Txakurren kosmetikoak ugaritu egin dira azken urteotan. Urruti geratzen dira maskotek ile motarentzat egokiena den xanpuarekin konformatu behar zuten garaiak. Gaur egun, xanpu mineralak daude, menda usainekoak, tonifikatzaileak, kremazkoak edo lehorrak, ginsengezkoak, ginkgo bilobaren, banbuaren eta baita goroldioaren landarearen estraktuarekin.
2013
‎Espazioa zenbat eta antolatuago egon, hobea izango da denen errendimendua, eta emaitzetan islatuko da hori». Espazio bat landu behar duten garaian, hainbat kontu aztertzen dituzte. Besteak beste, azterketa geobiologikoa egiten dute.
‎MADDI. (Modu txarrean) Lanera itzuli behar dut garaiz, eta sandwich bat bazkalduko dut.
2014
‎Gelara zerbait positiboa iristea falta zen eta hori handi handi jartzea. Gehien behar zuten garaia zen. Israelek sartzea eragotzi zigun eta oraindik debekatzen digu, baina ari gara lortzen".
‎Behinola, gotorleku horietan kosakoen destakamentuak izaten ziren, herrialde hura bai kirgizen kontra bai tatariarren kontra babesteko. Baina, bertan behera utzirik, Moskuko gobernuak herri liskartsu horiek erabat menderatuak zeudela uste izan baitzuen, ezin zituzten erabili, hain zuzen, benetan baliagarriak izan behar zuten garaian. Forte gehienak errautsetan zeuden, eta gabarrariek Mikel Strogoffi erakusten zizkioten ke mataza batzuek, gora zurrunbiloka hegoaldeko zerumugan, abangoardia tatariarra hurbil zegoela frogatzen zuten.
‎Halaxe nahi eta behar zuen garaiak: berritzea, apurtzea?
‎Kontuan hartu behar dugu garai hartan nazioajaiotzez parekoak edo jatorri berekoak taldekatzeko erabiltzen zela. Inperioen arragoetan, beraz, hiritarrak hasi ziren lotura bertikalen gainetik lotura horizontalak lehenesten eta, hartarako, naziokontzeptua erabiltzen hasi ziren.
‎Urtaro hotzenetan gaueko elektrizitate metaketa bidezko berogailuetara korronte oso handiak garraiatzen dira. Beroa metatu behar duten garaian, gehienetan gauez, kableen eta metagailuen inguruan eremu magnetikoak ageri dira. Horiek kokatzean atseden guneekiko babes distantziak oso kontuan izan behar dira.
‎Foruzaletasunak eta Hegoaldeko lau probintzien historia bateratuari egindako erreferentziek, XIX. mendearen amaieratik zetorren eta aurrez aipatu den joerari jarraikiz, errepublikanoen eta euskararen arteko harremana estutu zuten. Berrezarkuntza osoan zehar euskara gehien aipatu zuten tartea XX. mendearen lehendabiziko hamarkada izan zela esan daiteke, hain zuzen ere euskal diputatuek Kontzertu Ekonomikoa sinatu behar zuten garaia eta, beraz, foruzaletasuna gorengo mailan zegoen momentua, batez ere Gipuzkoan. Egon daitezkeen adibide guztien artean bat aukeratzekotan, La Voz ek kaleratu zuen Foru Ligaren berri ematen zuen olerki kronikatu itxurako albiste hau, II. Errepublika arte euskaraz kaleratu zuen bakarra, zeinetan gipuzkoar guztien batasunaren alde egiten zen, ideologiak alde batera utziz21:
‎Unitatearekin lanean hasi aurretik, gure ezagutzetan sakonduko dugu, hasi behar dugun garaiari buruz zer dakigun jakiteko.
‎Herriak behar zuen garaian zuena eskeiniz beti,
2015
‎Pertsonek osatzen dute herria, eta herriaren jabe dira herritarrak, pertsonak. Orduan, beti kontuan hartu behar dugu garai desberdinetan zer premia edukitzen dituzten pertsona horiek, eta ahalegindu behar duguna da dauden betebehar horiek osatzen joatea. Hortik abiatuta aterako dira aurrera begirako proiektuak.
‎Ura bazen eta sua ere bai, baina motela, txingar handikoa baina garra apalekoa, harrokeria gutxikoa. Gontzal Mendibili esan ohi zion,' Arestiren Aitaren etxea defendituko dut ondo egon da sasoi baterako, baina Amaren sua berpiztuko dut hartu behar genuke garai berrietarako'".
‎Currin bera ibili zen, batik bat, atxikimenduak lortzen, Hego Afrikan, Irlandan eta Erresuma Batuan zituen harremanei esker, baina izan zuen laguntzarik, noski. Lehen zerrenda bat prest zuten otsailaren erdialderako, hain zuzen, Currinek Madrilen hitzaldi bat eman behar zuen garairako. Adierazpenaren eta zerrendaren berri Madrilen bertan ematea zen asmoa.
‎Jo dezagun Iron Manengana, oso ezaguna da-eta komikien jarraitzaileen artean. Estreinaldia 1963an egin zuen, bere arazo medikoak gainditu behar zitueneko garaian. Bihotzaren taupada erritmoarekin ditu arazoak eta txip txiki bat txertatu zaio hura konpontzeko.
‎Carlos Canoren kantaldia baino hilabete batzuk lehenago. Domínguez doktorearen sabela egunez egun haziz joana zela gogoratzen du idazleak, haurdun zegoela erreparatu zioten eguna atzean geratua zela, tratamendua bukatutzat eman behar zuten garaia gerturatzen ari zela?, ordezkoak hartu zituen kontsultan.
‎Bide beretik, kontuan hartu behar dugu garai horretan Euskaltzaleen Biltzarrak sariak banatzen zituela eskoletan, eskuara hobekienik erabiltzen duten gazteri?. Aukera hau euskararen aldeko dinamikaren bultzatzeko pentsatua zen.
‎14 Profesa egin behar zuen garaian, bi edo hiru hilabete lehenago, sufrikariorik gabe hain on handiaz gozatzerik izan ez zezan, tentaldi oso latzak izan zituen; ez profesa ez egiteko erabakia hartzeraino, baina oso gogorra iruditzen zitzaion. Orain zuen ona lortzearren nahigabez igarotako urte guztiak ahazturik, deabruak hain oinaze handietan sartzen zuen, non ezin baitzuen ezer egin.
‎Mirestekoa da hain baliabide gutxirekin, Lino Akesolok eta batez ere Santiago Onaindiak, egin zuten lana; irudikatzen dugu zein nekagarria izan behar zuen garai hartan erabiltzen ziren hiztegi eta tresna urriekin, ordenagailurik gabe, garbizalekeriaren zama gainean zela, eta euskaldun guztien euskarara hegaldia jaso ezinik, lan hauek burutzea.
‎" euskal herritarren esku behar du izan burujabetzak, euskal gizarteak (aniztasun guztiak aintzat harturik eta askatasun osoz) erabaki behar du garai historiko bakoitzean zein autogobernu era nahi duen eta zein eduki izan behar dituen autogobernuak, garaian garaiko lehentasunen eta aukeren arabera".
2016
‎Bere profesional ibilbidean hirugarren aldiz egin du lesio berbera espainiarrak. Aurreko biak eskuineko belaunean izan zituen.Hortaz, taldeak konfiantza berreskuratu eta hobera egin behar duen garaian, are zailtasun gehiago izango ditu Eusebio entrenatzaileak. Besteak beste, konfiantza osoa baitzuen bai Agirretxerengan eta bai Canalesengan.
‎BRECHT. Brecht-ek esan ohi zuen tristeak direla heroiak behar dituzten garaiak.
‎1827an, emakume beltz batek emakumeen eskubideei buruzko gutun bat argitaratu zuen Freedom, s Journal egunkarian, herrialdeko lehen egunkari beltza?. . Matildak?, halaxe izendatu baitzuen bere burua, emakume beltzen hezkuntzaren alde egin zuen, eta gogoan izan behar dugu garai hartan polemiko samarra zela emakumeen eskolatzearen gaia, eta ez oso estimatua. New Yorkeko egunkari aitzindari hartan plazaratu zuen gutuna, eta handik urtebetera hasi zen Frances Wright Eskozian jaiotako militantea emakumeen hezkuntzaren aldeko hitzaldiak ematen.
‎Haren belaunaldiko beste batzuez idatzi nuena errepikatuz amaituko dut: . Mirestekoa da hain baliabide gutxirekin egin zuten lana; irudikatzen dugu zein nekagarria izan behar zuen garai hartan erabiltzen ziren hiztegi eta tresna urriekin, ordenagailurik gabe, garbizalekeriaren zama gainean zela, eta euskaldun guztien euskarara hegaldia jaso ezinik, lan hauek burutzea?.
2017
‎Guk lurra behar dugun bezalaxe behar gaitu lurrak gu orain duen egoera mantentzeko. Beraz, errekonozimendu horretatik hasiz gero, pertsonak era duinago batean lanean aritu behar duten garaian, oinarrizkoak diren bitarteko batzuk behar dira". Langileen eskubideez mintzo direla aldarrikatzen du, bideez hitz egitea" langileen bizitzaz" hitz egitea dela argudiatuz.
‎Eta hemen ez da ezer gertatu. Frantziak eta Espainiak paperik gabekoak «formalitaterik batere gabe» kanporatzeko eskubidea onartu zioten elkarri 2002an.Mugek lausotu behar zuten garaian, mugak gotortzen eta sendotzen ari dira, geografikoak eta mentalak.
‎Ulertu behar duzue garai honetarako mendebaldeko aliatuen eta errusiarren arteko lankidetza ia ia, nahiz eta ez erabat, etenda zegoela.
‎Berdin berdina ari da gertatzen orain. Egokitu egin behar dugu garai berrietara, gainera, lanbide guztietan. Zer gertatuko den lanpostuekin?
‎Eta eskaintzen den prestakuntzak bakarrik ez, uste du aurrena unibertsitateak berak egokitu behar duela garai berrietara, ikasleek ez ezik unibertsitateak ere izan behar duela ekintzailea: –Lehen ezagutza transmititzea zer haren zeregina; aurrera egin zuen eta, ezagutza transmititzeaz gain, ezagutza egitera era pasatu zen, ikerketa egiten zuen erakunde bihurtu zen.
‎Urteak bete ahala, lasaitasun aro bat izan zuen unibertsitatean ikasketak burutu behar zituen garaian. Arkitektura ikasketak Madrilen egin nahi zituela, eta gurasoak konbentzitu zituen zenbait urtez etxetik kanpo bere bizi maila mantentzeko.
2018
‎Itxura klasikoko eraikin handi bakarra da Bilbon, diskotekara joateko jantzitako dinosauro bat. Garai batean unibertsitatea izan ei zen, ikasleek klaseetara joan behar zuten garaian. Hura bai denbora galtzea.
‎Mundu osoak zuen harako joera! Gainera, espainolez zer irakurri behar genuen garai hartan. Sartre, Camus?
‎Eguiluz gogoan ditu" etengabeko segurtasunagaz" ibili behar zuen garaia: " nire aurka atentaturen bat egiteko aukeren aurrean, elkarbizitza zaila zen.
‎Norbait ez dago ados Strzeminskik gure eskola iraultzen duela, beste irakasle batzuk auzitan jartzen dituela eta formalismo purua sustatzen duela noiz eta arteak gizartea akziora motibatu behar duen garai batean?
2019
‎Lehen, garrantzi handia zuten halako erlojuek, herritarrek ordua jakitek o modu bakarrabaitzen; gaur egungo jendeak, aldiz, ez du ezagutzen erloju mekanikoen historia eta garrantzia.Hori dela eta, Iruñeko udaletxeko erloju zaharra berritzearen helburua ez zen bakarrik erlojuamartxan jartzea baizik eta baita guregana heldu zaigun ondare teknologikoa balioan jartzea ere.Izan ere, aintzat hartu behar dugu garai bateko erlojugileek egindako lana, eta ezagutzera emaneta zabaldu egin behar dugu orduz geroztik ailegatu zaigun informazioa.
‎" Niretzako, oso osagarri egokia da poltsa; baina denek ez dute balio. Izan behar du garai batekoa... amamarena edo".
‎Edo 11:10 izan eta hamabietarako zenbat falta den dakienik. Edo 10:00etan autobus geltokian egon behar badu garaiz iristeko aurreikuspenak egiten dakienik. Are gehiago, denbora asko edo gutxi zer den ulertzeko bide luzea izango du oraindik.
‎Orain arte, b hizkia momentu berezi batean soilik atera zaigu: inperatiboan, eta aurrerago ikusiko dugu, 3 pertsonarako bertze laguntzaile bat behar zuten garaian gure hizkuntzara ekarri zutela.
‎L hizkia, berriz, alegiazko baliabideak behar zituzten garaian agertu zaigu. Nola jakin zer behar zuten eta zer nolako oztopoak izan zituzten?
‎Galdera egiten duenak hau erabili du eta erantzuna emanen duenak, hori erabiliko du. Bada, erabilera hau ulertzeko, kontuan hartu behar dugu garai hartan, hiztunaren ikuspuntutik, hiru espazio bereganatzen ari zirela eta onartu behar dugu funtzio hori artikuluarenarekin konparatuz arras diferentea izan zela.
‎Alabaina, izandako harri mugimendua ikusirik, bertan handia izan behar zuen garairen batean giza jarduera. Ez ahaztu, ezta ere, goraxeago dauden Biaitzeta eta Jentilzulo bitarteko trikuharriak.
2020
‎Nafarroako konkistatik kasik bi mendera arte nahiko ondo eutsi zion euskarak bere estatus sozial hegemonikoari, ahozkoari dagokionez. Nafarroako erdialdearen hegoaldera, mendebaldetik (Lizarra) ekialdera (Zangoza) Tafalla eta Erriberritik eta igaroaz, eremu aski elebiduna izan behar zuen garai hartarako. Bai egongo ziren euskaldun elebakarrak eta erdaldun elebakarrak, baina elebidun askotxo ere bai, hots, euskara hegemoniko zen eremutik erdara hegemoniko zen eremura ez zela zakar igarotzen, baizik eta elebitasun aski zabalduaren bitartez.
‎Lutxi maitea, ez dakizu nolako poztasuna ekarri duen gurera zure sortzeak. Jakin behar duzu garai hauek ez direla ezagutu ditugun onenak, urrundik ere. Mundu hau hankaz gora doala iruditzen zait askotan, mundu hau hankaz gora ezarri dugulako beharbada, axolagabekeriagatik, egoera larria gutxiesteagatik, agian.
‎Negu hobea izaten zen hangoa ardientzat, ez baitzuen elurrik egiten ia. Juliari oso gogorra egiten zitzaion senarra ikusi gabe egon behar zuen garai hura, baina hiru umerekin ezin harekin joan. Are gutxiago erditu berritan.
‎1 Konfiantza handia behar dugun garaietan (azterketak, txapelketak...), konfiantza erranaldia egunean zehar gure baitan anitzetan errepikatzea gomendatzen da.
‎Gogoratu behar dugu garai hobeagoetan bizi izan genuena.
2021
‎" Munduko ia nazio guztietan desagerrarazten ari dira arteekin eta humanitateekin lotutako ikasgaiak eta karrerak, bai lehen eta bigarren mailan, bai hirugarren eta unibertsitate mailan. Nazioek mundu mailako merkatuan lehiakorrak izateko baliagarri ez den guztia ezabatu behar duten garaian, estatu politikak definitzen dituztenek alferrikako apaingarri gisa hartuta, karrera eta materia horiek abiadura handian galtzen dute lekua, dela curriculum programetan, dela guraso eta seme alaben buru eta bihotzean. Are gehiago, zientzien alderdi humanistiko moduan deskriba genezakeena, hau da, irudimenarekin, sormenarekin eta pentsamendu kritikoaren zorroztasunarekin lotutako alderdia ere galtzen ari da, herrialdeek errentagarritasuna epe laburrera sustatzea erabakitzen duten heinean, errenta sortzeko egokiak diren gaitasun erabilgarri eta praktikoak landuz".
‎Horregatik ari dira hizkuntzalariak eskatzen komunikazio estrategia inklusiboak sistematikoki txertatzeko hondamendietako prestakuntza, erantzun zein berreskuratze faseetan. Komunikazio inklusiboaren printzipioak defendatu behar ditugu garai onenetan, garai okerragoak datozenerako prestatuta egoteko. Instituzioek denbora gehiegi daramate herritarren hizkuntza eta komunikazio premiei jaramonik egin gabe jarduten.
‎Ortuzarren metafora bera erabili zuen atzo Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Deia n bertan argitaratutako iritzi artikulu batean: «Argi laburrak eta luzeak aldi berean piztuta egon behar duten garai batean bizi gara. Herri bat indartzeko paradigmak eta tresnak aldatu dira, aldatzen ari dira».
‎«Bizitzarekiko ikuspegi iluna dute, gizakiaren alderdirik ustelenari heltzen diote. Kontuan izan behar dugu garai eta gizarte bereziki ilun batean garatu zela». Zinemagileen egoera eta presioa ere aipatu ditu; izan ere, garai hartan, gerraren eta nazismoaren itzalpean garatu zen makartismoa AEBetan.
‎iparretik edo hegotik. Ibilbidea definitu behar dute garai bateko ibaiaren deltaren aurrealdera iristeko. Erabaki horretan irizpide zientifikoak ere aintzat hartzen dira, bide bat hautatzeak bestea ez ikertzea esan nahi baitu.
‎Trantsizioan eta gero ere, galdeketa luzeak eta tortura pairatu zutenen testigantzek, hala nola mediku forentseen dokumentuek, garbi erakusten dute kasu askotan medikuek laguntza eman ziotela poliziari tortura modu ‘egokiaz’ burutzeko. Ontsalaz, Tokion praktika horien aurka 1975ean sinatu zen ‘Agiria’68 ezagutu eta bete behar zituzten garaiko medikuek, funtzionarioak izanik ere. Geroztik antzeko dokumentu asko ekoiztu da eta medikuen artean ezagunak dira.
2022
‎Díaz Ayuso anai arreben adiskide den Daniel Alcácerren enpresak Priviet Sportive du izena. Ulertzekoa da, larrialdi batean, musuko asko, onak eta azkar behar dituzun garaian, izen hori duen enpresa batera jotzea laguntza eske. Izenak berak ez dio, ba, zertara dedikatzen diren eta zer lanetan diren puntako!
‎Ondo landutako mezua, erantzun onak —eztenkada bikainen bat tarteko— gainerako taldeei emanak, eta bere alderdia Gasteizen eta Madrilen egiten ari den lanaren salmenta ona. Kontua da, ordea, hemengo sozialistek euren jendearen barne kohesio eta autoestimua igotzea baino zerbait gehiago behar dutela garai batetik hona galdutako indarra berreskuratzeko. Eta horretarako biderik egokiena ez da Pedro Sanchezek egiten duen oro itsu itsuan defendatzea, nahiz eta erkidegoko herritarren interesen kontra joan.
‎Orainaldia ezberdina da. Ikusmolde eta ekiteko modu berriak behar ditu garai honek.
2023
‎Are, Eskisabelek nabarmendu du munduan gertatutako «aldaketa azkar eta handiek» beste testuinguru bat eman diotela hizkuntzen auziari, eta «zailtasun gehiago» erantsi dizkiotela hizkuntza gutxituen egoerari. «Globalizazioarekin, digitalizazioarekin... hizkuntza gutxitu guztiek erronka handiak ditugu, eta orain ditugun tresnak ere kamutsak gertatzen zaizkigu; beste batzuk indartsuago behar ditugun garaiotan, ditugun eskas horiek ere galtzen ditugu».
‎Institutuan zegoela, Asier Aranguren kazetari aretxabaletarra joan zitzaien kazetaritzari buruzko hitzaldia ematera: " Zer ikasi erabaki behar genuen garaia zen, eta hainbat lanbidetako pertsonak etorri ziren eskolara euren testigantza kontatzera". Hitzaldia amaitu zenean, Asierrengana gerturatu zen Maider," ez nuen batere argi kazetaritza euskaraz edo gaztelaniaz egin.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia