Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 84

2000
‎Ezkonduko gintuen abadeak bazekien horretan ez nenbilela sobrante. Ikasi egin behar nituela esaten zidan berak, nik ezetz. Tirabira eduki genuen egun batzuetan.
‎Gelako alde hura aski ilun bazegoen ere, Xani ohe biak hartuta zeudela iruditu zitzaion. Lazaro txaketako poltsikoak husten ari zela, Xan zain gelditu zen, hark nora behar zuen esan ziezaion. Ez zirudien, ordea, etxean beste gelarik zegoenik.
2001
‎Liburuak. Eta orduan, B kanon bat behar genuela esan zuenean, hain zuzen, hasi ginen Kolko Mitxoletarekin gogoratzen, bera baitzen, gure artean, soziolinguistika, filatelia, matematika, sumo, eraikuntza, filologia, apikultura, psikologia, zinema, latina, enologia, zientzia, literatura, numismatika eta abar, hau da, zer edo zer, kanon bat zer izango zen ere barne, esaterako, eta gauzak, orokorrean, zekizkiena.... Earrainyú, esan genuen, Kolko Mitxoletak jakinen du kanon bat zer den eta zertarako balio duen, baina Amazonian galdurik dago, eliteko andereño batzuek zainduta, eta" alua, paripé, alua" baizik ez du esaten.
‎– Atzo telefonoz deitu zidan, nirekin hitz egin behar zuela esanez. Ez zen inor azaldu.
2002
‎Bulegoa zirudien gelaxkatik irten zirelarik Joselu zuten kanpoan zain, eta busti berriko ilajeak berezko kizkurren kontrako lisatu hezeak barreiatzen zituen haren bekokian. Kezkarako arrazoirik ez zegoela eta prestatzailea morroi jatorra zela esanez moduko zaflada jo zion Santosek semeari lepaostean, eta ahots ozenez esan ere arrazoia zeukala entrenamenduan guardia gehiago jagon behar zuela esan zionean, erasoa baino inportanteagoa zela defentsa. Defentsa, eta mugimendu guztien dotoretasuna.
2003
‎Bordeleko portutik ontzi handi bat itsasoratu zen, Guyana aldera presoak zeramatzala. Halako batean, jendarmeen bergantin arinago bat hurbildu zitzaion itsasoaren erdian, presoetako bat handik atera eta berriro lehorreratu behar zutela esanez. Gizon hori Pierre André Latreille deitzen zen, elizgizona eta Errepublikari eta Iraultzari sekula men ez ziola egingo esanda zeukana.
‎egin behar duena esaten diote etengabe.
‎Fraideen saminerako, ekaitzaren erdian kodizea itsasora erori zen. Alabaina, San Cutberto ametsetan agertu zitzaien, marea jaisten zenean kodizea zein lekutan bilatu behar zuten esateko. Honelaxe eskuratu zuten berriro liburu ederra, batere hondatu gabe.
2004
‎" Berriz ere elurra egin behar duela esan dik gobernuak. Alper alperrik ari haiz." Kalean behera egin eta:
2005
‎Izpiritua alha zeukan: azken orduak sakon eta aberats bizi behar zituela zioen; ez, ez zuen herritar zahar eta akitu haien antzera bere buruaz beste eginen, baizik eta munduaren azala, bilakatua zen itzal herrestaz garbituko, hots osasun publikoaren alderako obra baliotsua obratuko.
‎Marra eta kolore haiek forma behar zutela esaten zioten. Paisaiak eta erretratuak pintatu behar zituela, oinarriak ikasi.
‎Il Maestrok bere Nocturnea aurkitu behar zuela esan zionetik, ariketa horixe bera egiten du Chopinekin. Eta emaitzak beti harritzen du.
‎Ezpainik ez lukeen batek egingo lukeen bezala, musurik suabeena eman dit. Bere modura, deus ahoskatu gabe, behar zaitut esan dit".
‎Almak gehiago mugitu behar genuela esaten zidan, eta ni ez nintzen sukaldeko neurrietatik haratago mugitzen, espazio aski libre izan arren Zodiac kafetegiko pista erraldoian. Sukaldeko dantzaria esaten zaion hori nintzen ni, ez inolaz ere saloikoa.
‎Gaixorik dudan izeko bat bisitatu behar nuela esan diot.
‎Albistea jakin bezain azkar gosaltzeari utzi eta aztoraturik heldu zenion ibaian gorako bideari. Edo erreka behar nuke esan, Damian. Korrika lehenbizi eta pauso azkarrez gero iritsi zinen lekura, arnasestuka beti, erretako ke guztiaren damua gainetik kendu ezinik.
2006
‎Bolada luzea zeraman etxetik irten gabe, han bizilagun zituen intsektuen bizitzaren xehetasunen ikerketa sakonean buru belarri murgildua. Telefonoz deitu eta gehiago irten behar zuela esaten zioten behin eta berriz hirian zituen ahaide eta adiskide apurrek," kalean ibili"," paseatu"," egurastu"... Amorrarazi egin zuten azkenerako.
‎Gero, ze erremedio, mexikanoek autoak konpontzen lan egin behar dutela esan nion Edithi. Latino’s bezalako lekuetan, legearen ertzean, paperak eta noiz izango dituzten jakin barik.
2007
‎Algara bat lapurtu nahiko dio, baina Joana prest dago tinko eusteko. Zerrenda dataren arabera ere ordenatu behar duzula esatea ahaztu zait, esan dio orduan. Joanak nagusiari kableak ikusi izana iruditu zaio, kamixetaren lepoaren azpitik.
2009
‎Nire baitan berarekin eztabaidatzen ari nintzela igarri balu bezala, gorago begiratu behar genuela esan zuen Frantsesak.
‎Izen barregarri hura nondik atera zuen galdetzekotan egon nintzen, baina hizketan jarraitu zuen, hau, hori eta hura egin behar genuela esaten. Kasurik ere ez zidan egingo.
‎Hiru lagun baino ez ginen elkartean, argi esateko, eta Oinazearen Federazio Txakarra dei geniezaiokeela etorri zitzaidan burura. Baina ni horretara heltzerako, sekretupeko izen bat behar genuela esan zuen Frantsesak, Narodnaia Volia edo La Mano Negra bezalako izen bat, entzute hutsarekin izua sortuko zuen izen bat, errespetua eta izua, biak batean, sortzeko indarra emango zigun izen bat. Oinazearen Federazioaren izen harekin ez genuen Ujenio zaharraren oilategiko oilorik koldarrena pittin bat ere aztoratuko.
‎Ostiraleko bazkariaren parte bat ere erori zait mostradore gainera. Ramirok itxi egin behar duela esan du. Berandu da nonbait.
‎Ilun zuen begitartea. Bridak enbor ihar baten bueltan bildu eta komunera joan behar zuela esan zidan.
‎Zutitu egin zen, galtzetan kabitu ezinik, eta begira gelditu zitzaidan, ezpainak erdi irekita. Komunera joan behar zuela esan zuen.
2010
‎Senarra iraintzen hasi zen, hor al zegoen galdezka. Bertatik bota behar genuela esan zidan lehendabizi. Gero, berehala alde egin behar genuela bertatik.
‎Handiagoa ere bazuan. Gosea berdintzeko behar zuela esaten zidaan, irribarre gaizto harekin. Barkatu egiten nioan.
‎– Nik ez diot ziririk sartu. Liburuak zuretzat behar zituela esan zidan.
‎Nire laguntza behar zuela zioen, mezu ezin laburrago batean. Tonua lasaia zen.
2011
‎Kafea hartu genuen eta nire bizitzaz galdetu zidan, lana, bikotea eta halakoak. Jakin behar zuena esan nion. Jakin mina izanagatik ere, ez nintzen ausartu bere bizitzaz ezer zehatzik galdetzen, esaterako bikotekiderik zegoen edo ez.
‎Lekuko behar ninduela esanen nuke, Luisek eskatua baliatu behar zuela berari aurrez aurre esateko herriko paretetan idatzi ez zituen haiek. Ibilia amaitu genuelarik, kioskora igorik lantegiko komiteko idazkariak komunikatu bateratua irakurri ondoren ukabila erakutsi zueneko Zuuutik lurrean zapalduta ekin genion LABen txartela eskuetan geneukala, Internazionala euskaraz portualdean.
‎– Norbait freskoa behar dutela esan didate, Javier.
2012
‎Arnasbiderik gabe pipiak altzarietako ezkutalekuetan hiltzen direnean, oraindik ez dira plastikoak kendu behar, pipiek jarri dituzten arrautzak ireki eta haiek ere kimikak itotzen dituen arte. Tratamenduak berrogei egun iraun behar duela esan diote, baina Norak, badaezpada, denbora gehiagoan eustea erabaki du.
‎Badakit ordea ez dela besterik gabe eta gauetik egunera gertatuko. Orubeko eraikuntzak beharginak behar dituela esaten dute mitinetan. Eta nik ezintasuna besterik ez dut sentitzen hiri honetan galduta.
‎Kafea egitekoak non dauden azaldu eta joan egin behar zuela esan dit.
‎Torturatzaileen artean. Davidekin izan zuen eztabaida batekin gogoratu da, emakumeek torturatzen krudelagoak izan behar dutela zioen hark, Abu Ghraibeko argazkietan oinarrituz. Krudelkeriak ez duela sexuarekin zerikusirik, berak.
2013
‎Keinua gogortu zitzaiola ohartu nintzen. Irribarre egin eta pozik egon behar zuela esan nion.
‎langarraren planoa egin behar zuela esan zidan
‎gauzak bidez egin behar genituzkeela esanen nuke
‎Urriaren erdia zen eta ordurako ia Gipuzkoa osoa nazionalen eskuetan zegoen; horregatik, Bergararaino lasai asko joan ziren. Han txoferrak buelta egin behar zuela esan zion, eta helbide bat errepikatu zion hiru aldiz, esaiezu nere partetik zoazela, lasai eon, oso jatorrak die. Gutun bat ere eman zion haientzat, jakin zezaten hura zeramana nor zen, eta nola lagundu behar zioten.
2014
‎Berehala zutitu da Bixente, eta haurrak bota ditu handik, denda itxi eta uretara joan behar duela esanez. Denda guztiz txukundu gabe ospa egingo du, bere aire patxadatsuarekin.
‎Astelehenean, dantza taldea utzi egin behar duela esango dio Arratibeli.
‎Autoan sartu zirenean, negar egin behar zutela esan zuen Isabellek.
‎esan zuen Faulknerrek ez zituela eskutitzak banatzen, zakarrontzira botatzen zituela bulegora heldu eta segituan. Irakasleren batek korrespondentzia hartu nahi bazuen, postetxera joan eta Faulknerren paperontzian aztarrikatu behar zuela esaten zen, ehunka gutunen artean. Izan ere, Faulknerrek irakurtzen ematen zuen denbora han ere, ez zien kasurik egiten bulegoan sartzen zirenei, ez zituen atenditzen...
‎Hasieratik kontatzen ahalegindu nintzen ni, ez zen erraza. Esan nion herritik alde egin behar genuela esaten aritu zirela behin eta berriro orduan, irratitik esaten zutela, egunkarietan ere bai, alde egiteko herritik, gaur balitz bezala gogoratzen dudala esan nion, ez dirudi inpresio handirik egin zionik.
‎18 urterekin futbola utzi behar zuela esan zion aitak, agindu egin zion, ez zuelako ikasten, ez zeukalako ikasteko astirik. Futbolerako eta idazteko, horretarako hartzen zuela denbora, beste ezertarako ez, hori esaten zion.
‎Amaren bila joan behar nuela esan nien, ez mugitzeko handik, denbora asko behar izango nuela beharbada. Izan ere, ez nekien emakumea ibaira heldu zen ordurako, bidean egon zitekeen oraindik.
‎Irene Arriasek komunera behar zuela esan zion Imanoli. Bidea erakutsi zion, atea seinalatu.
‎Leioan bizi zen Ibon, baina Algortaraino lagundu zion Ireneri birritan. Zerbait erosi behar zuela esaten zuen, Algortako denda batean, arratsaldeko hiru eta erdietan, bazkaldu barik. Ireneri iruditzen zitzaion hurrengo metroa hartzen zuela Ibonek, bueltakoa, Leioarako.
‎Umea lotara sartu behar dutela esan du amak, behar baino ozenago beharbada, momentuak eskatzen duena baino urduriago beharbada. Umeak kontra egin dio, ez du lotara joan nahi, egongelan jarraitu nahi du.
‎Eseri orduko, ordea, animatuago hasi da. Ez dio asko iraun ordea, hogei minuturen buruan ohera joan behar duela esan du, biharamunean inoiz baino lehenago irten behar duela etxetik, seiak eta laurden.
‎Irene komun ontzian jesarrita zegoela sartu ziren gizonak gelara, betaurrekoak gelako argirako, beste arropa bat. Komuneraino sartu eta eurekin joan behar zuela esan zioten Ireneri. Berehala altxatu zen komun ontzitik, ahal bezain arin igo zituen arropak, trabatu egin zitzaizkion.
2015
‎Etxean kezkatuta egongo dira. Deitu behar luke esateko dena ondo doala, egoteko lasai, berandutu egin zaiola eta hasteko afaltzen bera gabe.
2017
‎“Ni ez naiz inor zuri zer egin behar duzun esateko, baina esan didazunez eta lagunak garenez uste dudana baino ezin dizut esan: konpon ezazu kontu hori, egin ezazu aurrera ala atzera, baina, batez ere, hitz egin ezazu Josebarekin.
‎Ez ginen luzaz egon elkarrekin. Basoerdia bukatu zuenean etxera joan behar zuela esan zidan.
‎Baina ebakuntzaren biharamunean, ostegun goiz batez, atea bi bider jo eta arrosa sorta eder bat eskuetan zuela agertu zitzaidan 232 gelan, beroki beltz luze bat jantzita, zer moduz nengoen galdezka. Ama neukan une hartan ohe ondoan, eta zur eta lur geratu zen, ezkondu egin behar nuela esan banio baino harrituago.
‎Gaztetxeko zine-klub taldeko kidea nintzenez, seguru nengoen edozein aitzakiarekin giltzak eskatuz gero Joxe Manuelek, udaleko kultur teknikariak, arazorik gabe utziko zizkidala. Horixe egin nuen txupinazoaren bezperan; kultur etxean 16 milimetroko film batzuk ikusi behar nituela esan nion Joxe Manueli, bobinak ordena egokian zeudela egiaztatzeko, eta arazorik gabe utzi zizkidan giltzak”.
‎Euria zarra zarra ari zuela, zoroki barrezka aritu gara sei urteko semea eta biok baloiarekin jolasean etxe ondoko parkean. Futitu egin gara ondotik pasa eta, katarro batek edo pneumonia txar batek harrapatu behar gaituela esanez, etxera lehenbailehen joatea hobe genuela ohartarazi diguten atso agureez. Bete betean pozik sentitu gara biok.
‎Mirarik lotsatuta begiratzen zidan. Alde egin behar zutela esan nien. Eta astazakilak ezetz, ez zirela handik mugituko.
‎Izadik kirolen bat egin behar lukeela esan zidan irakasleak kurtso amaierako bileran, “barruan duen indarra ezagutu”, “beste jende mota batekin egon”, “harreman berriak egin”, “autonomia”. Horrelakoak eta gehiago esan zituen irakasleak, urtero legez.
‎Lotsa eman zidan nik ere alde egin behar nuela esateak.
2018
‎Bi hilabete zeramatzan Firenzen, eta azterketa medikua egin ostean, psikiatra batengana bidali zuten. Hark antidepresiboak eman zizkion, baina era berean terapia egin behar zuela esan zion. Eta horrela iritsi zen Dianaren kontsultara.
‎Dena zen oso hurbilekoa eta parte hartzailea. Egun batean etorri zen aktoreak behar zituela esanez, baina neskak. Mutilik ez.
‎Sekulako iskanbila sortu da bat batean. Eta bost minutu baino gehiago egin dituenez aireportu atarian autoa mugitu gabe, carabinieri bat gerturatu zaio handik joan behar duela esateko.
‎Farmazia bat du Via Vincenzo Giobertin. Bidaiaren ajeak direla eta, atseden hartu behar duela esan dio, gorabehera guztien kronika albo batera utzita. Lehertzear den ekaitzari buruz hitz egin dute soilik.
2019
‎Erosi dugun gazteari iluntzeko zazpietan etorri behar duela esateko eskatu dit Soro Barturenek. “Soro” esaten diote, gure Bizkaiko aldean ez delako “z” ahoskatzen...
‎Begi txikiak asko mugitzen ditu maistrak, eta mugitzeari utzi gabe esan du “Hemen”. Gidariak ondo aparkatu du, autotik jaitsi eta oraindik apur bat ibili behar dugula esan du maistrak, hortik aurrerakoa oinez egin behar dugula.
‎Ikastolako ikasketak amaitu eta Londresera joan nintzen ingelesa ikastera, han dirua lortu eta ondoren Basauriko Antzerki Eskolara joan nintzen. Bertan Ander Lipus ezagutu nuen, nire irakaslea izan baitzen, baina ETB etorri eta Basauriko eskola itxi egin behar zutela esan ziguten. Kanporatu egin gintuzten, ikasturtea amaitu genuen baina karrera ez ordea.
2020
‎Begira geratu zaio Lezeta, barrua husten hasi aurretik hitzak ondo neurtu behar lituzkeela esan nahi balio bezala. Ez dio ezer esan, ordea, eta begiak berriz trapezisten kartelera eraman ditu.
‎Beharbada berriz pentsatu behar genuke esan nion, oraingoan neure burua ere tartean sartuta, horrela pixka bat gozatuko nuelakoan. Orain dagoen moduan ere ez dago gaizki, belarra moztu eta dena pixka bat txukunduz gero.
‎ezin zuela ezer grabatu gabe utzi, eta hirurogei minutuko zinta batek irauten duen tartean lortu zuela informazioa. Hau da hau marka, soldata irabaztea bezeroari zer egin behar duen esanez. Detektibe emozionala, psikologoa, kazetaria, performerra, mediuma edo community managerra, denok igualak gara, zorionekoak gu.
‎Ez genuen zuzeneko hegaldirik eta Bilboko aireportura eraman gintuen bidaia agentzia batean lan egiten zuen lehengusina batek. Militar karnetak erakutsi genituen leihatilan, eta urgentziaz Malagako kuartelean aurkeztu behar genuela esan genien. Bai ala bai joan behar genuela hara.
‎“Lasai, oraindik ez du eta nireak egin: hil aurretik nola meztitu behar nauzuen esango dizuet”. Eta hala egin zuen.
‎Badira gauza txikiak, dirurik apenas ematen dutenak, jendeak behar dituenak. Atzo gizon bat etorri zen zozketa baterako boletoak egin nahi zituela eta matrizedun paper sorta bat behar zuela esanez. Eskure etxeak ditu halakoak euskaraz:
‎Ane!!! (Erdi negarrez) Gorroto ditut parkeak, gorroto ditut umea aske utzi behar dudala esaten didaten guztiak. (Badoa) Lasai, lasai, bihotza...
2021
‎“Goazen medikutara, min handia eduki behar duzu”. Koadro bat jarri behar zuela esan zidan. Plisetskaiaren poster bat, beltxargarena egiten.
‎Bagindoazenean, azken agurrerako kantuak hautatu behar genituela esan digute. Amak argi zeukan euskarazkoak izan behar zutela eta ahapetik kantatu dizkit, letrarik gabe:
‎Ez zegoen beste bueltarik. Familian gaixoak egon zirenean, bihurgunerik gabe esaten zigun zein zen egoeraren larritasuna, jakinaren gain egon behar genuela zioen. Izekok uste zuen gauzak ezkutatuta ez dela pertsona prestatzen egoerarik zailenetarako.
2022
‎Migratutako emakumeei* naziotasuna nahi badute frantsesa edo espainiera jakin behar dutela esaten zaie eta hori naturaltasunez hartzen da. Naziotasuna lortzeko adibidez, espainiar askok ez dakizkiten ezaguerak izatea eskatzen zaie eta hizkuntza ere menperatzen dutela erakutsi behar dute.
2023
‎Mariak baietz, ostegunean ongi. Hiru eta erdietan egin zuen Inesek hitzordua, hartara harategian lau eta erdietarako egon behar zuela esanda, egonaldia ordubetera murriztu zezakeen erraz asko. Orduak luze joko zuela konturatu zenean, pentsatu zuen ordu erdira laburtu zezakeela saltzaileren bat hesteki berriak eskaintzen, adibidez zetorkiola esanda, ustekabean akordatu izan balitz bezala esan ere, hanka egiteko.
‎dantzan, adibidez, hamabost minututako pieza bat ezohiko espazio batean egiteko 3.000 eurotako laguntza jasoko du. Piezak zenbat iraun eta non aurkeztu behar duzun esaten badizute, sorkuntzaren% 60a baldintzatzen dute, eta zuk dirulaguntza jaso nahi duzunez ez zara parametro horietatik aterako.
‎aurten Julia eta biok hamar opor egun bakarrik hartu ditugu urte guztian zehar, iaz zortzi hartu genituen… Eta horrela daramat nik azken hamahiru urteetan, hamabost egun segidan jairik hartu gabe. Duinki bizi gara, Garaionen lau langile gara eta hamabi pagatako soldata txiki bat daukagu, ni ez naiz lotsatzen nire soldata 1.500 eurotakoa dela azaltzeagatik, eta hori lortzeko lan pila bat egin behar dugula esateagatik. Hamalau paga izatea oraindik amets bat da...
‎Nik ez nion esan inori zuri eraso egiteko. Nik zu osorik behar zintudan esango ez esango bezala gelditu zen une batez. Behar zaitut oraindik.
‎Bata izan edo bestea izan, norbaitek hitz egin zuen oinordekoen eskubideak kudeatzen dituen agente literarioarekin. Okerren bat egon behar du esan omen zion agenteak. Ez dago Manuel Vazquez Montalbanek idatziriko Carvalho en Euskadi izenburua duen libururik; ez behintzat idazle haren herederoek, nik ordezkatzen ditudanek, dakitela, ez eta idazlearen ondarea kudeatzen duen fundazioak dakiela ere.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia