Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 106

2008
‎Hori nahikoa ez, eta ateratzen den emaitza ateratzen dela ere, gatazka pizteko arriskua dago; izan ere, kurduek ez dute onartuko hiriak Bagdaden esku jarraitzea; eta ez turkmenoek ezta arabiarrek ere ez dute nahi Kirkuk Kurdistanen zati izaterik. Horiek hala, galdeketa beranduenez ekainean egin behar bazuten ere, Bagdadek erdibideko irtenbidearen zain jarraitzen du. Eta, oraingoz, ez du galdeketarako datarik jarri.
‎Festetako giroa denek egin behar badute ere, ezin uka daiteke blusak eta neskak protagonistak direla beste urte batez.
‎«Espainiako bandera zintzilikatu da administrazioko eraikin guztietako kanpoaldean, eta barnean, toki hoberena izan du». Baina idatziak ez du inoiz aipatzen noiz, ezta zehazten momentu oro egon behar duenik ere.
‎Hala behar du. Larunbatean, hortzak estutzera joango zirela ere bota zuen, esmalteak hautsi behar bazituzten ere. Ez dago albisterik hortzen inguruan.
‎Horretan, beste hainbatetan bezala, artista sena zenuen. Behin eta berriro saiatzen zinen proposamen baten aurrean gure ezezkoa egia bihurtzen, horretarako mila buelta eman behar bazenituen ere.
‎Arantza Urkaregi eta Txelui Morenok agerraldia egin zuten atzo Donostian. Hasiera batean Araba, Bizkai eta Gipuzkoako aurrezki kutxen balizko fusioaren inguruko azterketa egin behar bazuten ere, prentsaurrekoa aldatuko zuen berria jaso zuten «komunikabideen bidez»; ezker abertzaleko kideek prentsaurrekoa hastera zihoazenean jakinarazi Gorenak EAE ANV legez kanpo uzteko erabakia. Azterketa egoki bat egiteko zailtasunak zirela tarteko, sententzia jaso, irakurri eta aztertzean iritzi osatuagoa emango dutela hitzeman zuten ezker abertzaleko kideek, baina, aurreratu zutenez, «legez kanporatzeen eta oztopoen gainetik, lan politikoa egiten jarraituko du ezker abertzaleak, nazio eta gizarte eraikuntzaren alde».
‎Bekaitzaren erresuma fratrizida honetan, mesede izugarria egingo liguke jendea edukietan zentratzeko estrategiak lantzeak. Jauntxoek umezurtz sentitu behar badute ere.
‎Tentsioa agerikoa da, eta Hego Korea prestatzen hasia da neurri militarrik hartu behar badu ere, Ipar Koreak ustekabean harrapa ez dezan. Defentsa Ministerioak argitara emandako txostenaren arabera, izan ere, penintsulako mendebaldeko itsasoko zaintza handitu du bere gobernuak; azken urteetan itsasalde horretan izandako liskarrak errepikatuko diren beldur baita.
2009
‎Baina herritarren kontrako erasoak ez dira soilik ekintzaileen aldetik etortzen, baita berez haiek babestu behar dituztenen aldetik ere. Afganistango presidente Hamid Karzaik azken egunetan hamazazpi zibil hiltzea egotzi zien atzo bertan AEBetako militarrei.
‎Istripua gertatu ondoren, bide hori hartzea erabaki du Jimenezek. Berdin zait bide luzeagoa egin behar badut ere. Iturmenditik joango naiz hemendik aurrera.
‎Gainera, Claude Onesta entrenatzaileak buruhauste handia dauka, Dinart defendatzaile aparta min hartua duelako. Horregatik, Luc Abati Kroaziara abiatu da, herkidea ordezkatu behar badu ere. Gaur da azken eguna jokalariak aldatzeko.
‎22 egunean 1.400 palestinar inguru hil eta 5.000 zauritzea neurri egokiko erantzuna iruditzen zaio nonbait gobernuburuari. Izan ere, israeldarren segurtasuna bermatzea da ororen gainetik haren helburua, baita horretarako milioi eta erdi palestinar kartzela erraldoi batean preso eduki behar baditu ere.
‎Faxismoa da hori, esan du Zabaletak, eta askatasunak zapaltzea. Hedabideek askatasunean oinarritu behar luketela ere gehitu du.
‎Egon den tokietan gardentasuna, parte hartzea, zintzotasuna...frogatu du ezker abertzaleak. (...) Ezker abertzaleak argi eta garbi esan dezake herri honekiko zintzoa izan dela(...) gauza asko gaizki egin ditugula onartu behar badugu ere(...). Baina herri honetan ilusio handiak piztu direnean(...) ilusio horiek ezker abertzalearen eskutik etorri dira.
‎Aldaketa politikoa eta soziala beharrezkoak direla ohartarazi dute LABeko kideek, baita langile mugimenduak borroka fase berria abiatu behar duela ere. Baina, horretarako, estrategia berritu behar dela esan du Etxaidek:
‎hautesle gehiengoaren mesfidantza edota ukoari egin lioke aurre bere balizko agintaldian. Kosta ahala kosta prest egiteko ei dago halarik ere, Zapaterok BNG eta EAJren ezinbertzeko laguntza parlamentarioa galtzen badu ere Madrilen, Hego Euskadiko Ekialdean bezala (barka nazaten Nabarraldekoek) PSOEren sukurtsalak PPren beraren edo PPren sukurtsal baten oinetan jarri behar baditu ere. Baliteke, halaz ere.
‎Sukaldean edo komunean obrak egin behar dutenek ere izango dute aukera laguntza eskatzeko. Eraikinak hamabost urte baino gehiago edukitzea eta ohiko bizilekua izatea dira baldintzak.
‎Bizilagun gertukoenak sei kilometrotara bizi ziren. Pilota jarduna arazorik gabe uztartzen zuen abereekin egin beharreko lanarekin, Paz de Zigandara entrenatzera joateko ordubetez gidatu behar bazuen ere. Ona da pilota beste zerbaitekin uztartzea.
‎Mila aldiz errepikatzen duzu, eta zalantza sortzen da. Estrategikoki, etorri behar duenarentzat ere ez da ona. EITB aldaketaren erakusleiho gisa erabili nahi dutela uste du.
‎Etorkinen esanak indartzeko Afrikako eta Europako errealitatea ezagutzen duten intelektual afrikarren gogoetak ere jaso dituzte. . Lanerako besoak badoaz, pentsatu behar dutenak ere bai, eta iparraldeko herrialdeetan ikasi dutenek ez dute itzuli nahi. Gazteen migrazio hori gertatzen den hein berean, mendebaldeak milaka europar bidaltzen dizkigu, kooperazioaren eskutik:
‎Azken batean, Ali Khamenei buruzagi gorenaren erregimenak aukeratua izan zen hura ere. Baina, askatasun pixka bat arnastu nahiak indartzen zuen, libreago izan nahiak, erregimenaren arau batzuk onartu behar bazituen ere. Orain, aldiz, desengainuaren kolpeak beste gauza batzuk ulertarazi dizkio.
‎Lee Konitz saxofoi jotzaileak ez du joko Gasteizko Jazz Jaialdian. Musikaria pneumoniaz gaixotu da, eta gaur Gasteizen eman behar zuen kontzertua bertan behera utzi behar izan du, baita atzo Rotterdamgo North See jaialdian eman behar zuena ere. Hortaz, Brad Mehldau, Charlie Haden eta Jorge Rossy hirukotea ariko da gaur, Mendizorrotza kiroldegian.
‎Jakitea zortzi beka soilik eman ahal ditzakezula, esku artetik egungo artista interesgarrienen proposamenak pasatzen zaizkizun bitartean. Zaila izan behar du ere gustu pertsonalei besterik ez eskaintzea arreta, eta nolabaiteko objektibotasunez, pluraltasunaren bila, lanaren kalitatea ikustea (kalitatea zer den definitzea, hori bai lan aparta!). Izan ere, urte gutxitan Montehermosoko bekek garrantzi internazionala hartu dute, eta gero eta gehiago dira aurkezten diren maila handiko artistak.
‎Sadulaieva kexu zen Txetxeniako umeekiko Errusiako Federazioak eta Txetxeniako Gobernuak erakutsitako utzikeriagatik, eta hala ere Ramzan Kadiroven gobernuarekin batera hainbat egitasmotan ibili zen. Haurren eskubideak errespetatzea zen bere helburua, horretarako edozein ate jo behar bazuen ere. Besteak beste, beso edo zangoren bat galdu zutenei protesiak lortzeaz arduratzen zen.
‎Aspaldi hasi zen horretan: agintea hartu ahal izateko PPrekin bat egin, horretarako Aizpun zaharra baztertu behar bazuen ere; Juan Cruz Alliri aginte makila kendu, txapela buruan Nafarroa Oinez era sarriegi joaten hasi zenean; PPrekin atzera hautsi, aliatu estrategikoa PSN zela erabaki zuenean hots egingo die berriro Barcinak, beharrik baldin badu; Allirekin berriro adiskidetu, behar izan zuenean; eta plazer handiz ostikoa eman haren oinordekoei, PSNren laguntasuna ziurtatua duenean....
‎Uranioa aberasteari ez diola uko egingo berretsi du Teheranek, prozesu guztia berak egin behar badu ere
‎Kopenhagen helburu zehatzak finkatu behar dira ahaleginek arrakasta izango badute. Xede horiek zeintzuk izan behar duten ere azaldu du De Boerrek: 2010ean herrialde aberatsek 10.000 milioi euro jarri behar dituzte mahai gainean klima aldaketari aurre egin eta estatu pobreagoei laguntzeko.
‎Gehienik 58 pertsona aterpetu ditzakete Lapurdin. Hotza handia delarik eta beharra handiagoa delarik, gure ahalak gainditu behar ditugu eta ohe gehiago ezarri, segurtasun irizpideak urratu behar baditugu ere, dio Arotzarenek.
‎Bestalde, ebakuntzetarako itxarote zerrenda egiteko eskatu du, sexua aldatzeko operazioek erietxeko beste zerbitzuen funtzionamendua eragotz dezaketelakoan. Osakidetzak, eskaintzen dituen zerbitzu, programa eta laguntzen zerrenda publikatu behar duela ere uste du Transexualidad Euskadi elkarteak.
‎Lehen etengabeko emaria zuten errekek, orain egun batean bai bestean ez ekartzen dute ura. Ez dakigu noiz erein behar dugun ere, eurite garaia ez baita zehatza. Nora ezean gabiltza, non amaituko dugun ez dakigula, azaldu du Skarma Dachenek, Himalaiaren magaleko lurra landuz bizirauteko ahaleginean ari den nekazariak.
‎Danimarkako hiriburuan egindako goi bileran kaosa izan da nagusi hasieratik bukaeraraino. Berez, negoziazioek herenegun arratsaldean amaitu behar bazuten ere, gobernuburu eta estatuburuek elkarrizketak luzatzea erabaki zuten, nolabaiteko akordioa lortze aldera. Hegoafrika, Txina, India eta AEBen arteko bileratik irten zen azken proposamena, eta hori bera izan zen ondoren beste guztiei aurkeztu zietena.
‎GNU/ Linux sistemetan, GParted oso ezaguna eta erabilia da, gparted izeneko paketearekin instalatzen da eta fitxategi sistema askorekin bateragarria da; alegia, GNU/ Linux, MS Windows eta beste partizio mota batzuk sortu ahal dira. NTFS partizioak egiteko mkntfs aplikazioa behar badu ere, hori lortzeko, ntfstools paketea instalatzea nahikoa da.
2010
‎Hamarkadetako laguntasunak eta literaturarako maitasunak batu zituela esaten du. Kafkak euren bizitzaz idatzi zuela ere bai, eta baita espetxeari lotua bizi behar duela ere, bere borroka bakezaleari eusteko beharra garrantzitsuagoa delako.
‎Anestesiarako joera du giza arrazak, minak izua eragiten dio, izua, baina minak berak baino izu ikaragarriagoa, mina har dezakeela sentitzeak. Beraz, minik ez hartzen saiatzen da giza jendea; berdin zaio horretarako bere burua gezurrez eta gozoz gizendu behar badu ere, ez da hain zaila istorioak sinestea, fede apur bat nahikoa da, minik ematen ez duen bitartean.
‎Bi ziklo horien amaierak bestelako eszenatoki bat ekarri behar bazuen ere, ez da horrela suertatu. Kapitalismoa injustizian eta ezberdintasunean oinarritutako sistema birziklatzen doa etengabe; etxean, berriz, PSOEk aldaketa (atzerapen) politikorako tresna garrantzitsuenak eskuratu ditu.
‎Balio etikoak, errepresioa eta legea zorrotz ezartzea eskatu dituzte eledunek, genero indarkeria gainditzeko. Epaiketan Udalak herri akusazio gisa aurkeztu behar duela ere adostu dute.
‎215 milioikoa izan da inportatutako gaien balioa. Berrikuntza, nazioartekotzea, prestakuntza, jarduera eta lan taldea oinarri hartuta, orain arte moduan elkarlanean jarraitzeko, gertuko administrazioa behar dutela ere esan du Arandiak.
‎Oso atomizatua ikusten dut gure mugimendua. Bakoitzak bere bidea egin behar badu ere, mugimendu bateratu moduan ere funtzionatu behar dugu.
‎Egingo dute, horretarako inbertsio handia egin behar badute ere, eta herritarren babes eta oniritzia oso zalantzazkoa izan arren.
‎Eta hasieran ia ia behartuta hartutako tresna izan bazen ere, garbi izan zuen Oleagak ikasi egin behar zuela. Baita jazzaren hizkuntzaz jabetu behar zuela ere. Bitxia da, baina bateria eskolak jasotzearekin batera, jazza entzutera behartu nuen neure burua.
‎Bateriako elementurik preziatuenak, hala ere, platerak ditu. Horiek dira nire ordezkariak, hegazkinez bidaiatu behar badut ere, neurekin eramaten ditudanak. Izan ere, popean edo rockean baino gehiago, jazzean platerak dira ezinbestekoak, Oleagaren iritziz:
‎Bakoitzak bere buruaz halako definizio zorrotz bat egin behar du. Bere burua saltzen jakin behar du ere.
2011
‎Une honetan lesio garrantzitsuak ditugula egia da, baina horretarako ditugu 23 jokalari. Irandarrek Asiako Kopa jokatu behar dutela ere egia da, baina ordezkoek euren balioa erakusteko balia dezakete aukera. Negar egitea ez zait gustatzen niri, kexatzeak eta nahigabetzeak ez digu ezer onik ekarriko.
‎Unibertsitatean lizentziatura egiten ari diren ikasle gehienak emakumeak dira, baita nota onenak ateratzen dituztenak ere, baina EHUko katedratan %20ra ere ez dira iristen. Emakumeak bere gaitasunak bi aldiz erakutsi behar balitu ere. Oraindik ere bide asko itxita dauzka.Bruselan berriemaile aritu zinen, baita Afganistanen ere.
‎Bertan, orain herritarrek kaleetan eta plazetan eskatzen dutena aldarrikatzen zuten disidenteek, egun preso edo erbestean daudenek.Eta Al Assadek orduan oposizioari entzungor egin zion moduan egin dio entzungor orain herriari, batzuei eta besteei huts eginez, ez baitu ez demokrazian sakondu, ez liberalizazio politiko eta ekonomikorik sustatu, ez preso politikorik askatu, ez eta ustelkeria amaitu. Eta Larrialdi Legea bertan behera utzi badu ere, berandu da jada erreformetarako, batez ere ez diolako uko egin neurri horri esker egin ditzakeen basakeriak egiteari, protestak indarrez sakabanatzeari, oposizioko kideak eta giza ekintzaileak atxilotzeari eta torturatzeari, manifestariak tiroka hiltzeari, horretarako frankotiratzaileak baliatu behar baditu ere, eta alderdian aurreneko desertzioak eragin baditu ere, bi parlamentarik dimisioa eman zuten atzo?. Tunisian eta Egipton diktadoreek egindako oker berdinak egingo ez zituelakoan zeuden Sirian.
2012
‎Esango diozu zeure buruari seguruenik? Hasteko, behintzat, beharrezkoak ez diren pentsamendu eta oroitzapenak husteko konpromiso irmoa hartuta, horretarako erritualen bat erabili behar baduzu ere. Horiek idatzi, eta, ondoren, erretzea, desegitea... esate baterako.
‎Mario Montik joan den astelehenean bere programa berriarekin bat egiten duten Italiako alderdiak «gidatzeko» prestasuna erakutsi zuenetik, zentroan kokatzen diren mugimendu politiko eta alderdien babesa batzen ari da, datorren urteko otsaileko hauteskundeei begira. Duela hamahiru hilabete Silvio Berlusconi merkatuaren presioak kendu eta Giorgio Napolitano presidenteak «herrialdea salbatzeko» jarri zuenean, bere egitekoa hauteskundeokin amaituko zela esan zuen, baina orain, Italian inork ez du zalantzan jartzen haren nahia gobernuburu izaten jarraitzea dela, horretarako demokraziaren arauak gainditu behar baditu ere. Montiren aldeko apustua egin dutenekin gaur da bilera egitekoa, bere neurri ekonomikoak bideratu dituzten ministroekin, besteak beste.
2013
‎Eta hori «hutsegitetzat» jotzen du Lopezen alderdiak. Euskadi, «estatu gisa» Egibarrek, atzo egindako hitzetan, Euskadik «estatu gisa» pentsatu eta jokatu behar duela ere adierazi zuen: «EAJn gero eta indar handiagoa du estatu moduan jokatzeak eta pentsatzeak, Espainiako Estatua, ikuspuntu ekonomiko batetik, Euskadi trabatzen ari delako».
‎«Eta abar eta abar». Askotan miatu dituzte senideak eurak, baita bisitak kristalaren atzean egin behar dituztenean ere. Oro har, aspalditik daude «tentsio egoera gogorrean» Sevillan dituzten presoak, Etxerat eko kide Onintza Lopez de Munainen esanetan.
2014
‎Urrutirago joan da UPDkoa. Lidergo argiarekin batera «Europako armada» behar duela ere esan du. «OTANetik kanpo egongo den armada propioa, baina OTANekin harreman handia izango duena.
2015
‎Hain zuzen, torturak ez ikertzeagatik Europako Giza Eskubideen Auzitegiaren salaketa ugari jaso ditu Espainiak azken urteetan.Gainera, torturaren biktimei «erreparazio egokia» eman behar diela gogorarazi diote Espainiari, zehazki osasun arloa aipatuta. Baita auzi medikuen txostenak Istanbulgo Protokoloaren arabera egin behar dituela ere, inpartzialak izan daitezen. Segiko kide izatea egotzita zigortutako azken zazpi gazteren kasuan, esaterako, Istanbulgo Protokoloa eginda, tortura salaketei sinesgarritasuna eman zieten perituek, baina Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaimahaiak ez zituen aintzat hartu.
2016
‎Proiektu nazionaletatik haragoko esperimentuak egin genituen denok. Esperimentu programa horiek mundu osoko zientzialari komunitateari zegozkien.Elkarbizitza Lurrean zaila bada, nola daramazue hori, hain toki txikia izanda. Guk oso ongi dakigu zein den gure lana, eta ongi dakigu norberaren sentimenduak errespetatu behar ditugula ere. Nazioarteko estazioko eskifaia eredu ezin hobea da ikusteko hainbat nazionalitatetako pertsonek elkarrekin bizi eta lan egin dezaketela.Zergatik da gai espazioa Lurrean elkar ezin ikusi dutenak batzeko. Garaierari esker, Lurrean gatazka handiak sortzen dituzten arazo txikien gainean jar zaitezke.Argazki ederrak ere egiten dituzu espazioan, ikuspuntu berezia duzula aprobetxatuz.Lurraren irudi eder horiekin geratzea gustatzen zait, eta, noski, jendearekin partekatzea, edozeinek ez baitu espaziora joaterik.Urrutitik nola ikusten da Lurraren egoera ekologikoa. Askoz ere hobeki ikusten da espaziotik.
2017
‎Zer ez du esaten, ordea? Zamaketari batek zenbat irabazi behar duen, hasteko; urte askoan egindako borrokaren emaitza diren lan baldintzak aldatu behar direla ere ez du esaten; ezta gutxieneko soldata halako hiru baino %5 gehiago irabazten duten zamaketariek %10 jaitsi behar dutela ere beren soldata; eta batez ere, ez du esaten orain arte enplegu finkoa zutenek langabeziara joan behar dutela, eta patronalaren eta sindikatuen arteko negoziazio batek bakarrik salba ditzakeela enpleguak, Bilbon eta Pasaian 600 inguru.Eta orain zer. Eta orain greba, orain lan gatazka. Azterketa parlamentarioak bigarren saioan gainditzeak ez duelako ekarri lan gatazkaren soluzioa, PPren gobernuaren martxoko porrot politiko sonatua garbitzea baizik.
‎Horregatik, entrenatzaileak bermatu behar duena da jokalaria horretatik aldenduta egotea. Azken finean, futbolariak ere pertsona normalak dira, eta zaila da egoera horiek kontrolatzea.Badaezpada, entrenatzaile batek prest egon behar al du finala galtzeko, gero jokalariak kontsolatu behar baditu ere. Sekula ere ez. Museko jokalari on baten gisan, entrenatzaileak zein jokalariek irabaztera joan behar dute gogor.
‎Horrela ezagutzen zenituen lagunak ere, nor zer zen. Orain legeztatua dago umeek korrika non eta zenbat egin behar duten ere! Petzeroarenarekin hasi dut zutabea propio. Euskal Erdikoa baino ez baita Inozente eguna.
2018
‎Instituzioen ahanztura hori nabaritu zuen halako gertaera traumatiko baten aurrean zegoen hutsuneaz jabetzean: «Familiak ez daki nora jo behar duen ere. Deitzen zaituzte, kontatzen dizute zer gertatu den, baina, gero, erabateko isiltasuna dator».
‎Borroka ildo guztietan egin behar da lan. Gizarte aldaketan saiatu behar dugu, baina bizitzako dimentsio berriak hartu behar ditugula ere jabetu behar dugu. Eta hori erronka bat da.
2019
‎LABen autonomia maila praktikak erakutsi du, eta hori ez da arazo bat, aitzakia bat baizik.LAB independentea dela erakutsi du praktikak. LAB independentea da bere erabakiak hartzeko, jakina.LABek eraldaketa sozial eta politikoaren aldeko jarrera dauka, noski; esaten dugu borroka nazionala ezin dela erlatibizatu, aldaketa politikorik gabe ezin dela gauzatu eraldaketa soziala. Sindikalismo abertzaleak burujabetza prozesu batekiko konpromiso argia izan behar duela ere garbi diogu, eta kontraboterean ari gara erakundeen aurrean, kritikarekin, baina proposamenekin ere bai.ELAk dio kritika bakarrik iristen dela ezker abertzalea ez dagoenean erakundeetan.Hori ez da egia, eta hainbat adibide daude garbi erakusten dutenak.Bat edo beste aipatuko duzu. Iazko Martxoaren 8aren testuinguruan, soldata arrakala dela eta, Eusko Legebiltzarrean aho batez onartu zut... ELAk adibide hori bera erabili izan du justu kontrakoa esateko, eta horregatik aipatu dut, haiek baino kritika handiagoa egin genuelako.
2020
‎Horretarako, baina, koronabirusa eragiten ari den alarma egoera kendu litzateke denboraldiari ekin aurreko asteetan, arraunlariek denbora izan dezaten uretan behar bezala entrenatzeko. Oraingoz, traineru ligen antolatzaile diren Traineruen Kluben Elkarteak, Kantauriko Arraun Elkarteak eta Emakumezkoen Traineru Elkarteak egutegiak onartu dituzte, baita bestelako aukera batzuk ere egutegia moldatu behar badute ere, egoerak hala eragiten badu.
‎Gauzak horrela, teknologia bat demokratizatzeko, derrigorrean, teknologia horrek merkatuan prezio bat izan behar duela ere irudikatzen du esaldiak. Apala izanik ere, prezio hori pagatu ezin dutenek dute teknologia horretara sarbidea eduki, beraz.
‎Besarkada estuak ematen dituen norbait denok ezagutzen dugu, eta eskuarekin sorbaldan kolpe bat emateko gai ez dena ere bai. Badago bere burua baino harantzago ikusteko gai ez den jendea; baita, zerbait izatekotan, derrigor besteak behar dituena ere. Badago jendea haragijalea dena eta badago jendea beganoa dena.
‎Proiektu gisa planteatu behar da hizkuntz aldaketa, eta proiektu bati beti denbora fisiko bat eman behar zaio, kirolean bezala. Hausnartu behar dugu ere zein izan daitezkeen oztopoak, eta horien arabera ekintza plan bat egin. Progresibitatea ere oso garrantzitsua da:
2021
‎«Iruditzen zait jendeak behar eta nahi dituela liburuak. Baita jendeak liburuak gainetik kendu behar dituela ere. Bitartekari bat falta da, zerbait sinplea:
‎Kritikatu egin zuen, halaber, Kataluniako Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi izana bozak atzeratzeko erabakia: «Noiz bozkatu behar dugun ere esaten digute orain». Espainiako Auzitegi Gorenak buruzagi independentistekiko duen «mendeku gosea» salatu zuen Rullek.
‎Bestalde, AstraZeneca botika etxearekin duen borrokan pauso bat gehiago eman du EB Europako Batasunak, eta ezagutarazi egin du harekin sinatutako kontratua, baina ez du zehaztu zenbat ordainduko dion botika etxeari, ez eta hark hilabetero zenbat txerto eman behar dituen ere.
‎Izan ere, gu talde ausarta gara, presioa oso goran egiten dugu, eta baloia berreskuratzean oso bizkor atera gaitezke erasora. Baina lerroak atzeratu behar ditugunean ere oso ondo egiten dugu.
‎Egileen eta artisten artean Gurrutxagak jasotako kezkak hauek dira, besteak beste: langile izaera ez zaiela aitortzen; babesgabe eta ezjakin sentitzen direla dagozkien eskubideen arloan; erakunde publikoek, lana ematen dietenean, ardura gehiegi uzten dutela haien gain; legedia egin duenak ez ezik, legedi hori interpretatu behar duenak ere ez dakiela ia ezer haien lan baldintzez eta beharrez; euskarazko kultur produkzioa babesteko neurriak ez direla hartu nahi... eta beste hainbat.
‎Eusko Jaurlaritzak iragarria duen Euskal Artistaren Estatutuaren mamia ez dutela ezagutzen azaldu dute elkarteko kideek. «Sektoreko langileokin ez dute ezer kontsultatzen, ezta guri aplikatuko dizkiguten arauak egin behar dituztenean ere. Ulertzen ez gaituzten eta ulertzen ez ditugun legeak ditugu.
‎Frontoitik kanpo ere mezu asko bidaltzen dizkiogu elkarri, elkar motibatuz eta animatuz. Oso oso gustura ari gara, gozatzen, eta finalean hori egin behar dugu ere: gozatzen saiatu», dio Aizpuru III.ak.
‎Ziur haiek emango dutela. Ondo hasi behar dugu ere, haiei presioa sartzeko. Urriza Labaka bezalako bikote bati irabazteak balio handiagoa emango lioke txapelari».
‎Ilusioa sortzen didan zerbait eta familiarentzat ere egokia den zerbait izan du. Erabakia ez daukat hartuta, baina, horrelako denboraldia egin ostean, arrauna urtebeterako utzi behar badut ere ez zait inporta.
‎Hortaz, jaialdian egin beharra zutenaren zati bat modu digitalean eskaintzea erabaki dute; profesionalentzat zuzenduak ziren tailer eta hitzaldiak, hain zuzen ere. Bestalde egitekoak zituzten dokumental proiekzioak, lehiaketak eta hitzaldiak errealki egin nahi dituzte, beste data baten zain egon behar badute ere. «Guretzat, jaialdi hau jendearekin elkarbanatzeko egina da, mintzatzeko, ikasteko».
‎Eusko Jaurlaritzak handitze lanei buruzko txosten propio bat idatzi behar duela ere gogorarazten du Bilboko Arte Ederren Museoaren Defentsa Mugimendu Zibikoak, baina, zehazten duenez, ez dago argi ikerketa hori egin ote duten. Fiskalari helarazitako txostenean diote propiotzat hartutako kanpo txosten bat badagoela, eta hor ere arau hauste bat ikusten du Uriartek.
2022
‎Sanchezek, bere jarrera aldaketa argudiatzeko asmoz, behin baino gehiagotan azpimarratu zuen diskurtsoan NBEren «esparruan» lortu behar dela gatazkaren konponbidea, eta gaineratu zuen nazioarteko gainerako kideek ere «laguntza» eman behar diotela NBEri negoziazio prozesua aurrera eramateko. Gatazkaren irtenbidea bi aldeek onartu behar dutela ere gehitu zuen.
‎Eskasiak ditugu hainbat produktutan. Batzuetan, gauzak lortzeko arazoak ditugu, edo horiek jasotzeko denbora gehiago itxaron behar dugu ere bai...».
‎Eta halaxe erantzun zioten emakume ugarik. Haurdun geratu direla jakin eta abortua behar dutenei ere mintzatu zitzaien: «Hemen gaude zuek babesteko, klinikak irekita mantenduko ditugu, behar bezalako finantzaketa bermatuko diegu, auzitegi horrek esaten duena esaten duela».
‎Asmo argi batekin jarduten dute: beraien korporatibismoa indartzea, horretarako edonoren eta edozeren gainetik pasa behar badute ere komunismoaren banderaren aitzakiapean. Horrelako jokamoldeek ez dute lekurik gure herri eta auzoetan.
‎Eraginkorragoa da, bai, bider hori tartean sartzea. Arnasa handia ematen dio esan behar duenari bezala ulertu behar duenari ere.
‎Hezkuntza komunitateko kideon borroka arlo guztietara eramanez, euskararen aldarria eginez, gure identitatearen transmisioa eginez. Etorkizunean euskaldun gisa bizi nahi bagenuen, euskal curriculumaren alde egin behar genuela ere bagenekien, eta gure heinean ere ekin genion. Berrikuntza eta sormena landuko zituen eskola bat nahi genuen gure ikasleentzat.
‎Gorenaren arabera, Espainiako Gobernuaren dekretua anbiguoa da, ez duelako kaleratzeko debekua ezartzeko lege oinarririk —«ez dago [kaleratzeko] benetako debekurik», dio—, eta kaleratzeak eginez gero horiek nolakoak izan behar duten ere ez duelako zehazten. Horiek horrela, ez du egoki ikusten kaleratzeak automatikoki baliogabetzat jotzea, hori egin ahal izateko zer araudi eta oinarrizko eskubide urratzen diren argitu lukeelako dekretuak.
‎Harresi horren kanpoko aldean geratzen da azoka. Hasieran eremu handiagoa induskatu behar bazuten ere, 2.000 metro karratuko eremua aztertu da azkenean. Galtzadaren zati bat eta I. mendean eraiki eta komertziorako erabili izan zen eraikin baten aztarnak egonkortu, eta begi bistan utzi dira.
‎Hogei daramatza Kieven bizitzen, ezkonduta dago, eta 10 eta 17 urteko bi seme ditu. Mozketekin bizi behar badute ere, ez da kexatzen. «Okerrena da etxean Internetik ez edukitzea eta sakelako telefonoaren Internetak ez duela ongi funtzionatzen.
‎Euskarak eta bere kulturak «bereizezinak» behar luketela ere uste dute, eta hizkuntzaren normalizazioarekin lotuta deskribatu dute kulturgintza. «Euskara ez da normalizatuko euskarazko kulturgintzaren ekosistema osasuntsurik gabe».
‎Euskarak eta bere kulturak «bereizezinak» behar luketela ere uste dute eragileek, eta hizkuntzaren normalizazioarekin lotuta deskribatu dute kulturgintza. «Euskara ez da normalizatuko euskarazko kulturgintzaren ekosistema osasuntsurik gabe».
2023
‎Gehitxo ote den, oso aldez aurretik hasten direla, gastua handia dela krisi garaiotarako... Nork ordaindu behar lituzkeen ere mintzagai izaten da. Udalek hainbeste, komertzioek beste hainbeste...
‎Cinco Días egunkariaren arabera, 2021 urteko kontuetan, Glovok jada gorde zuen diru bat stock option horiek gauzatzen baziren ere. Hots, salmenta bat edo burtsaratze bat gertatuz gero, Glovok eskubideetan ezarritako prezioa baino garestiago zeuden akzioen aldea estali behar bazuen ere. Guztira 200 milioi euroko hornidura bat egin zuen enpresak.
‎Pentsamendu eta praxi neoliberalaren beste fase bat da: fase horretan, jada ez da eztabaidatzen zer den errentagarriena edo eraginkorrena, ezta kudeaketak publikoa edo pribatua izan behar duen ere; horren ordez, zuzenean ematen zaio sektore pribatuari arlo publikoa kudeatzeko ardura, hark negozio borobila egin dezan. Administrazioak (udalak) uko egiten dio berea den hori kudeatzeari, lanak «doan» izango direla aitzakiatzat hartuta.
‎Zakur jabeak zakurzalea izan behar duenik ez dago inon idatzia. Eta zakur jabe denak beste zakur jabeak ulertu eta errespetatu behar dituenik ere ez. Izatez, arrunt bestelako bi gauza dira zakur jabe eta zakurzale.
‎Eta herri eta auzoetan antolatzeko deia egiten dugu. Ardurak hartu behar dituenari ere ardurak hartzeko exijitzen diogu; gizonei, adibidez. Gure aldarria ez da kaleak hartu eta batzea bakarrik:
‎Eta herri eta auzoetan antolatzeko deia egiten dugu. Ardurak hartu behar dituenari ere ardurak hartzeko exijitzen diogu; gizonei, adibidez. Gure aldarria ez da kaleak hartu eta batzea bakarrik:
‎Hala ere, Hernandez ez dago ados Rodriguezek eskumenen inguruan esandakoarekin, eta uste du gutxieneko soldata handitzeko «oztopo handiena» euskal patronala dela. Hernandezek uste du gutxieneko soldata handitzeko bidea aldeen arteko akordioa dela, baina Eusko Jaurlaritzak lidergo handiagoa behar duela ere adierazi du, eta Yolanda Diaz Espainiako Lan ministroa jarri du adibide gisa. Bestalde, Hernandezek gogorarazi du administrazio publikoak azpikontratatutako enpresa askorentzat lan egiten duten langileek irabazten dutela gutxieneko soldata, eta hor Jaurlaritzak gehiago egin dezakeela uste du.
‎Baina ez dugu hozka bat gaindituko ez baditugu arau horiek gainditzen. Badira Paristik heldu diren legeak, baina behar ditugu ere bakoitzak barneratu dituen debekuak hautsi. Lehenik erakundeek:
‎Errua sendi ugariko semea izaten da beti, eta, beraz, ezin da soilik komunikabideak bazter utzi dituztenen gainean utzi. Urteak daramatzagu erreferentziazko kazetaritza higatzen, klik bizkorra lehenesten, irakurleei kalitatea eskaini ordez erabiltzaile aseezinak alferrik asetzeko moduak bilatzen, horretarako albisteak eta errealitatea sinplifikatu behar baditugu ere, kontsumo erraz eta bizkorraren bidez. Guk geuk elikatu ditugu joera horiek, orain hezurretan dauden komunikabideen gaitasunak gutxituta.
‎Formakuntza batzuk oinarri oinarrizkoak izaten dira, baina beste batzuek luzeago irauten dute, eta ikastaroa egiten dutenek titulu bat eskuratzen dute. Badira duten lan motagatik nahitaez lehen sorospeneko teknikak ikasi behar dituztenak ere. Formakuntzetan, Heimlichen maniobra nola egin behar den azaltzen dute, besteak beste tamaina eta adina kontuan hartuta.
‎Bai, baina oso argi dut ezin naizela itsu itsuan aritu sakearekin. Ondo errestatu behar dut ere bai; alde handia dago tantoa lehia betean hasi edo jada salduta.
‎Arabako taldea ataka estuan zegoen azken jardunaldian: Alhamari irabazi beharra zion Ibaian, eta Sporting Huelvak eta Vila realek huts egitea behar zuen ere bai. Baina baldintza horietako bakar bat ere ez da bete gaur; funtsezkoenetik hasita:
‎Guk gure webgune propioa dugu, eta gero bertze horretan guztiok gaude. Interneten bidez eskatu behar duenak ere, beraz, badu zer merkataritza eredu sustatu nahi duen erabakitzeko aukera.
‎Sarritan iruditzen zait, eztabaida hauetan, honezkero engaiatuta daudenen artean errieta egiten diogula. Ez dut uste Zupiria, Txibite eta UGT guztiaren errudun izendatzearen kirol aspergarrira jokatu behar dugunik ere. Galdera da noiz interpelatuko ditugun lankideak, auzokideak, euskara txukun jakiteari esker irakasle, administrari, kultur teknikari diren hamarnaka mila klase ertaineko euskaldun horiek, ia noiz irakurriko duten Aturritik iparraldera eta Ebrotik hegoaldera idatzitako literaturatik zerbait euskaraz.
‎Udal Musika Bandak doinua jarri zion agurrari, eta jaien amaierako trakak publikoa emozionatu zuen. LaMia Marik azken kontzertua 04:00etan eman behar bazuen ere, plazan zeuden ikusleetako askok etxera buelta egin zuten su artifizialen ostean, aurreko gauek eragindako nekeak behartuta, agian. Oro har, jai egunetako giroa ona izan den arren, hiru gizon atxilotu dituzte indarkeria matxistagatik, eta, horrez gain, kaleko saltzaileen aurkako eraso arrazistak izan direla salatu du LAB sindikatuak.
‎«Baionara iristeko informazio oinarrizkoa ematen diegu: nondik joan daitezkeen, non egoten diren kontrolak... arropa edota jatekoa behar badute ere ematen diegu», aipatu du. Hasierako urteetan, Parisera bideratzen zituzten etorkinak, baina gaur egun Baionara iristen laguntzen diete, bertan aterpetxe bat baitago.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia