2015
|
|
Moja gehiago hartu ziren, eta Jauna gure aurka gehien nabarmendu zirenak mugitzen hasi zen, benetan guri lagundu eta limosna egin ziezaguten; eta horrela, onetsi egiten zuten hain gogor gaitzesten zutena, eta apurka apurka auzia alde batera utziz zihoazen eta konturatzen zirela, zioten, Jainkoaren lana zela, hainbeste kontrakoren artean Haren Maiestateak aurrera joatea nahi izan baitzuen. Eta une honetan ez dago inor fundazioa egin gabe uztea zuzena zela uste duenik, eta honela, hain arduratsu hartzen dute gu limosnaz hornitzea, non, eskean jardun gabe eta inori eskatu gabe, Jaunak iratzartzen baititu bidal diezaguten, eta behar duguna falta ez zaigula igarotzen dugu; Jaunagan itxaro dut hala izango dela beti; gutxi direnez gero, egin
|
behar
dutena egiten badute, Haren Maiestateak orain egiteko grazia ematen dienez, ziur nago ez zaiela beharrezkoa falta izango eta ez dutela astunak izan eta inor nekarazi beharrik izango, Jaunak ardura hartuko baitu orain arte bezala. [26] Niretzat poz handi handia da neure burua hemen sartua ikustea hain askatuak dauden arimekin.
|
|
Baina hiru gauza hauek batera aurkitu ezin badira, bi lehenak garrantzitsuagoak dira; bada, letradunengana jo dezakete haiekin komunikatzeko haien beharra dutenean. Diodanez, otoitza eduki ezik, hasieratan letrek gutxi balio dute; ez dut esaten ez dutela harremanik izan behar letradunekin; bada, egian bidea harturik ez doan espiritua nahiago nuke nik otoitzik gabe; eta letrak izatea gauza handia da, hauek gutxi dakigunoi irakasten eta argia ematen digutelako eta, Eskritura Santuko egietara iritsirik,
|
behar
duguna egiten dugulako: zaindu gaitzala Jainkoak zentzugabeko debozioetatik.
|
|
Batzuetan izuturik uzten nau lagun txar batek egiten duen kalteak, eta ni neu hortik igaro ez banintz, nuke sinetsi. Gaztetan handiagoa izan
|
behar
du egiten duen kalteak. Gurasoek nigan eskarmentua har dezatela nahi nuke, horretan kontu handia izateko.
|
|
2 Toledon zen andre bat, Medinaceliko dukearen arreba; ni haren etxean egona nintzen nagusien aginduz, San Joseren fundazioa dela-eta luzeago azaldu nuenez; maitasun handia hartu zidan, eta horrek izan
|
behar
zuen egin zuena egitera iratzartzeko bideetako bat; askotan, bide hauetaz baliatzen da Haren Maiestatea, guri, etortzeko denaren berri ez dakigunoi, fruitu gutxikoak iruditzen zaizkigun gauzetarako. Andre honek entzun zuenez gero, nik monasterioak fundatzeko baimena nuela, ekin eta ekin hasi zitzaidan Malagon izeneko bere herrixka batean egin nezan fundazio bat.
|
|
9 Esaten ari nintzenera itzuliz, aspaldi idatzi nion Paulori, domingotar jakintsu handi batek, nik Matusalenekin ikusi behar izan nituenak kontatuz, uste dut esan zidala ez zuela inolako ahalmenik, erakutsi egin
|
behar
zuela egiten zuena zer eskubidez egiten zuen; beraz, horretaz ez dago orain zer esanik.
|
|
1 Ihes egizue, Jainkoarren, ene alabak, mesede hauei garrantzia ematetik. Saia dadila bakoitza egin
|
behar
duena egiten; nagusiak eskertzen ez badio ere, ziur egon dadila Jaunak ordainduko eta eskertuko diola. Bai, bizitza honetan saria lortzera ez gara hona etorri eta.
|