Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 59

2000
‎Irri egin nuen neure baitan. Gurasoenean gela partekatzen genuen garaietan, batxilergoa aitzina ateratzen erabili behar zuen denbora paperak koloretzen ematen zuen, aita zenaren amorragarri. Gaixoak ez zuen sekula amestuko, bere seme gazteenak delako denbora pasa alferra ogibide bilakatzen jakinen zuenik, hiriko eta are kanpoko argitaletxe eta publizitate agentzien" free lancer" preziatua gertatzeraino.
2001
‎Ondorioz, a taldean sartzea erabakitzen dugu, nahiz eta urtean birritan b talderako salto erabat zilegia egiteko aukera izan. Baina a taldean egoteak ikasturtea eta azterketa bakoitza gainditzeko behar dugun denbora kalkulatzera behartzen gaitu.
2005
‎Ametsek hotzikara sentitu du gorputz osoa astintzen. Burua hotz nahi du, arinegi ez amaitu, Ainarari behar duen denbora emateko. Gaur, ordea, badauka eusten lagunduko dion zerbait, atseginean guztiz kontzentratzen uzten ez dion eltxo gogaikarria:
2007
‎Noiz idatziko zuen liburu hura egunean hamabi orduz lanean aritzen bazen? Nondik atera behar zuen denbora. Gorrotoa sentitu zuen.
2009
‎Bere gorputz lurrundua, betiko desagertua. Gero, handik bere etxera joateko behar duen denbora kalkulatu du, iratzargailua ipintzeko.
2010
‎–Kafea hartzeko eta merkealdietan diskoak erosteko behar dugun denbora kenduz gero gutxixeago...
‎Berehala joango dela esan dio Julenek, hara iristeko behar duen denboran. Kiroletako arropa aldatu eta autoa hartzera joan da, gaur beste ariketa mota bat tokatzen dela pentsatuta.
2011
‎–Ni hirekin nagok, oro har, Honorio, baina ulertu behar duk denborak izugarri aldatu direla, eta normala dela, alde batetik, XXI. mende hasi berri honetan egiten den politikak zerikusirik ez izatea sasoi batean egiten zenarekin? –Jorgek.
‎Bagdadeko morroiarena ezaguna da. Birjiliorena ez nuen ezagutzen, baina hark ere bere lana amaitzeko behar zuen denbora guztia lortu zuelakoan nago. Badago Herio engainatzerik, edo konbentzitzerik.
‎–Gizon guztiek behar lukete denbora pasa bat. Bestela ez da giro haien ondoan.
‎Zu gabe, egun hauek... Tira, hemen geldituko zara behar duzun denbora guztian. Etxe honetan ez zaitu aurkituko, une batez isilik gelditu zen?.
2012
‎–Hartu behar duzun denbora. Bihar bertan lagun batekin geratu naiz Casa de Campora joateko.
‎Ez duzu berandu iritsi nahi. Ondo asko zaindu dituzu kalerako prestatzeko eta bertara iristeko behar dituzun denbora tarteak.
‎Baina niri gustatzen zait gauzak botatzea, ea norbaitek harrapatzen dituen?. Guk harrapatu genizkion, eta baita ere eskaini behar zuen denbora guztia gauzak agertu eta argitu zitzan, geure baitan antzeko gauzak agertzen eta argitzen zirela sentitzen baikenuen enkontru bakoitzean. Baina egia da gure gizarte hiper materialista honetan mistika kontuak, bizitzaren zentzuari buruzko galderak edo mugagabetasunari buruzko sentipenak erdeinuaren lupetzara botatzen direla agudo.
‎Pipi bilogorria (Xestobium rufovilosum) zomorro txiki bat da, zazpi bat milimetrokoa, denbora apurtxo bat baino bizi ez dena intsektu heldu gisa (ugaltzeko behar duen denbora, ez beste).
‎–Bai, bai, hartu behar duzun denbora. Nik, hainbesteko presarik ere ez daukat, esan zuen Julenek, disimuluz erlojuari begiratzen ziola.
2013
‎Soldadu gaztearen bisaiak kolore guztiak zituen galdu alfereza ikusita. Aienatua zen gure begi paretik, bihotzak taupada egiteko behar duen denbora baino lehen. Beatricek aski adore izan zuen bere harridura irribarre batez eztitzeko eta gure aldera jotzeko.
2014
‎Hitzontzi babo bat zen. Geroago, zuzendu egin nuen iritzia, harriduraz jabetu ahala sekulako zehaztasunez jo zuela «aferak» behar zuen denbora.
2015
‎Gaur larunbata da, eta ez dugu ingeles eskolarik izan, familia eguna izan da eta. Suposatzen da egun horietan familia kideekin (geure kasuan, Clairerekin) igaro behar dugula denbora, ingelesa praktikan jartzeko; eta, ahal dela, txangoren bat egiteko. Halere, Dublin inguruetatik ibilaldi ederren bat egin beharrean, Claire supermerkatura joan da erosketak egitera, gu etxean bakarrik utzita.
‎Batez ere, shock terapiatik. Zalantza ere egin du uneren batean, Gerardekin emango duen denbora, eman behar duen denbora, ez ote den beste terapia bat, zer ez ote den terapia bera lako zoro batentzat.
‎–Orduan, galdetu nion, sinetsi ezinik?, arkaniarrek gaztelu hura berreraiki behar zuten Denboren... Denbora Berrien jaun haren omenez?
‎Soldaduak ez zuen zutik iraun kaskagorriak? ñaño hori? errateko behar zuen denbora baino tarte luzeagoz.
‎sartzen zara abioian eta ordubetean Orlyn zaude, egunkaria irakurtzeko astirik ere gabe. Lagun batekin kafea hartzeko behar duzun denbora berean Parisaino joan zintezkeela pentsatze hutsak adiskidetu egiten nau bizitzea egokitu zaigun mende aurreratu honekin.
2016
‎Hau izango da Regulus, egin du bere artean, lehoiaren papar azpian, kima sarria bukatzen den puntuan dagoen izarra, Leo konstelazioa osatzen dutenen artean bizienetakoa. Kontzentratzeko behar duen denbora pasa denean, pausoa luzatu du, ezkerreko hankaren mugimendu geldo eta neurtu batekin. Baldosa beltzak zapalduz ibili du lehoiaren sabelalde guztia, hallaren barreneko hormaren paraleloan, zuzen zuzen hasieran, eta gero, hallaren zabaleraren bi heren edo egin dituenean, eskuinaldera hartu du diagonalean, hallaren barren aldera.
‎aurreiritzi asko eta elkarren ezagutza gutxikoak. Eta hizketagai mamitsuak behar ditugu denbora betetzeko. Besteen miseriek gureak estaltzen dituzte.
‎Uhin horiek sismografora iristeko behar duten denboraren arabera, hiru uhin motatan
‎2 Mirenek eskolara joateko behar duen denbora neurtu du. Irudikatu eta aztertu egoera hori sortu
‎30 metroko altueratik askatutako gorputz batek lurrera iristeko behar duen denbora
‎egiteko behar duen denbora ondo kalkulatu badut.
‎– Zeregin bat egiteko behar dugun denboraren eta lan egiten duten pertsonen kopuruaren arteko erlazioa.
‎–Zeregin bat egiteko behar dugun denboraren eta lan egiten duten pertsonen kopuruaren
‎26 Autobus batek goizeko ibilbide bat egiteko behar dituen denborak jaso dira (minututan):
2017
‎Begirada ebaluatzaileak izan ohi ziren gehienetan. Aski zituzten pare bat segundo, kaletik zihoazela pauso bi emateko behar zuten denbora, azterketa azkar bat egin eta bikaintasun kalifikazioa emateko, ia guztiek pasadan niri begiratzen baitzidaten, nondik atera duk emakume puska hori??, galdeginez bezala. Batzuk, lotsagabeenak edo konformagaitzenak, itzuli ere egiten ziren emakumeari disimuluan bigarren begiratu bat botatzeko.
‎– Beraz, lasai hartu behar duan denbora, eta kontatu zer den, Nick, esan zuen Kenek?. Nire ofizioko eginbehar guztiak alde batera uzten dizkiat lagun bat larrialdian denean.
‎Martinsek deiadar egin izan balu, erreza zatekeen tiro batez jotzen, baina suposatzen dut ez zela Lime, penizilina trafikaria, kalean behera ihesi zihoana; Harry zen. Limek kioskoa tartean jartzeko behar zuen denbora justuan egon zen zalantzan Martins; gero deiadarka «Bera da!» baina Lime ordurako lurrazpian zegoen.
‎Aspergurarekin eta gutxitasun konplexuarekin. Erostea ahaztu duzun opariarena, prezio ezin hobean dagoen perfumearena, hegazkinera igotzeko itxaron behar duzun denborarena, nahi izango zenukeen eta ez duzun klasearena. Horren guztiaren usaina da sudurretik sartzen zaizuna, garuneraino.
‎Asko jota, onartzen dute zure osasuna eta segurtasuna ez dela zaindu. Eta horretarako froga oso argiak erakutsi behar izaten dira, frogatu behar duzu denbora askoan egin dizutela jazarpena, oso gaizki tratatu zaituztela eta abar. Orduan egiten dutena da konpentsatu biktima, zerbait ordaintzen zaio, baina jazarpena egin duena kriminalizatu gabe, hura airoso ateratzen da?.
‎Delitu edo krimen txikiren batengatik kartzelatutako pertsonak ote dira? Baina, orduan, espetxean eman behar zuten denbora betea badute, ez al dira ariko haiek bi aldiz zigortzen?
‎Iodoaren masak erdira jaisteko behar duen denborari t1/ 2, semidesintegrazio periodoa, deitzen zaio eta
2018
‎Arnasa hartzen du hondo eta botatzen du zabal, astiro, konketaren gainean, olatu luze batek kostalde osoko haitz eta harri txingar beltz guztiak bustitzeko behar duen denbora osoa bezainbeste. Horrela gogoratzen dira gauza batzuk.
‎Aldundiak Sabrina oporretatik itzuli arte gutxienez agindu zien gizarte laguntzailea ostiral horretan bertan etorri zitzaien, hasierako uneetarako jarritakoa ordezkatzera. Rosanak, 35 urte inguruko emakume lirain eta biziak, curriculum luzea zeukan, batez ere adineko pertsona bakartiak zaintzen, baina Aiorari bakarka adierazi zionez, esku ona zeukan nerabeekin ere, eta burua ikasketetan berriz jartzeko behar zuen denbora guztia utziko zion. Etxea haren eskuetan laga baino ez zeukan.
‎–Epaile jauna, jaun andreok, ikusle maiteok, lehenik adierazi behar dut denbora gutxi izan dudala gaurko entzunaldi hau prestatzeko, hasi baino ordu pare bat lehenago kontratatu bainau Txetxu Urrutiren familiak. Ez dago dudarik kasu lazgarri baten aurrean gaudela eta gure gizarteak erabat arbuiatzen dituela halakoak.
‎Jakin behar genuke zer jarrera zeukan langileen eskaeren aurrean eta agian uste baino etsai gehiago agertuko zaigu, hogei bat urtez zintzotasun osoz maite izan duen senarra baino etsai askoz argiagoak, gainera. Bidezkoa denez, fiskaltzak denbora behar du ikerketa egiteko, ez diot nik ukatuko, baina neuk ere behar dut denbora hori eta izugarri zailduko zait defentsa ondo prestatzeko lana nire defendatua espetxean egonez gero. Edozelan ere, seme alabei egingo zaien kalte bikoitza da lehenetsi beharrekoa edozein erabaki hartzerakoan.
2019
‎Bi haur izan zituenean, ordeak, izuak hartu zuen. Senarra ondoan eduki behar zuen denbora guztian; hark etxean luze egoteko moduko lan bat aukeratu behar izan zuen. Emakumea larriminez bizi zen denbora guztian, haurren liskarrak esajeratuz eta eguneko gorabeherarik ñimiñoenei garrantzi handiegia emanez.
‎gizonaren presentzia probetxuzkoa du guztiz; gizonarentzat, erdiesten duen etekin sexuala da askotan harreman baten interesik handiena: azken batean, nahikoa izan dezake amodio saiorako behar duen denbora igarota maitalearekin; emakumea, berriz, salbuespenak salbuespen?, soberazko denbora guztia, betetzeko, deseatzen egoten da, ez baitu denbora zertan enplegaturik:
‎Raimundo Silvak ordua begiratzen du erlojuan, gero atera egiten da. Behin kalean, loradendara joan eta lau arrosa erosteko behar zuen denbora baino gehiago ez zuen eman, loradendako zurien eta beratzenak erosi zituen. Halako elkarrizketa bizia eduki zuen saltzailearekin, erosketaz aparte lortu nahi zuena lortu ahal izateko, horretarako normala dena baino eskupeko handiagoa eman behar izan zuen, berak usatzen zuena eta are handiagoa, erabili zituen argudioek ez baitzuten saltzailea limurtu, lehen argudioa izan zen hamabi arrosaren eta bi arrosaren arteko diferentzia aritmetikoa dela, eta ez baliokoa, azkena izan zen promes bat betetzeari buruzko zehar aipamen lauso eta misteriotsua, azalduz, baita ere, promes horren gaineko zin solemne batek ez ziola beroni buruzko azalpen gehiago ematen uzten, Zure pazientziak eta adeitasunak luketen bezala.
‎–Lasai, motel, atzo esan nian bezala, presarik ez zagok eta behar duan denbora guztia hartzak. Lan bikaina egiten ari haiz eta.
‎–Hartzak behar duan denbora guztia, gazte. Lan bikaina egiten ari haiz, eta egun batekoagatik ez diat kargu hartuko.
2020
‎Izan ere, Espainiako tren azpiegituretako administratzaile Adifek berak 2015ean egindako txosten baten arabera, denbora gutxiago pasatuko luke bidaiari batek Gasteiztik Bilborako ibilbidea egiten autoz (49 minutu), AHTan baino (76 minutu). Denbora horren barruan sartzen da etxetik atera eta helmugara iristeko bidaiariak behar duen denbora guztia, geltokira iristeko loturak barne.
‎aldaketa tasa. Hau da, espezieek egokitzeko behar duten denboran baino azkarrago aldatzen bada mundua, haietako asko bidean galduko dira.
‎Hala ere, ez ezazu inongo presarik izan. Zu ongi egotea nahi dut, Ameriketan behar duzun denbora ematea eta batez ere, behin hitz egin zenuenetik, ea berba gehiago egiteko ohitura hartzen duzun. Zure zain egongo naiz.
2021
‎Halako batean, Alamuteko agintariak, Mendiko zaharrak, dei egingo zion paradisuan bizi zen gazte lerden eta kementsu haietako bati, eta eginkizun bat izendatu. Paradisua utzi behar zuela denbora batez, baina ez luzaro. Bete beharrekoa bete artean bakarrik.
‎Maskarapean, gainerako zentzumenak zolitu nituen halabeharrez, geunden tokitik mugitu gabe eta behar zuen denbora hartuz arropak eranzten zizkidan bitartean, keinu geldo eta leunekin. Erik Satie ren piano nota lasaiek eta sandalo usain arin batek biltzen zuten guztia, baina bestelako perfume iradokitzaile baten lurrina aditzen nuen, ezin asmatu zein loreren esentziarena, Frida niregana gerturatzen zen bakoitzean.
2022
‎Hilabete batzuetan hirurogei orduz egin dut lan, sei urtez ez dut oporrik izan. Ez dugu dirurik eduki, baina denbora izan dugu, gure semeak behar zuen denbora. Ikusi dut gauza asko ez direla ezinbestekoak, eta horrek askatasuna dakar.
‎OSTATU batean lan egitearen alderik txarrena da adeitsua izan behar duzula denbora guzian. Eta ez dakizu nola egiten duzun, baina lortzen duzu jendearen aitzinean irribarrea ateratzea.
2023
‎Nik bitartean mokadua prestatuko dizuet. Hartu behar duzuen denbora!
‎OROITZAPEN horiek kitzikaturik, berez behar lukeen denbora baino gehiago iragan du sukaldean, errekia labetik ateratzen eta pikatzen, senarra eta familia guztia egongelan utzi dituen bitartean. Handik baztertu nahi izan du, behar izan du, bakarrik egoteko bere amets frustratuekin eta bere frustrazio iratzarriekin.
‎Nire oparia izan da, gainera. Hartu behar duzun denbora.
‎Mirarik, haietako batean, esaten dio baietz, itxarongo diola, berak esakatu bezala, bi urtez. Epe hori omen da Etxebarriari pisua ordaintzeko behar duten denbora. " Que dos años no es nada" idazten du Mirarik, Gardelen tangoari erreferentzia eginez.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia