Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 131

2000
‎Engainatu egin zenuen eta kito. Gizonek titi parea behar dugun bezala, emakumeek buru pixka bat nahi dute, eta zure inteligentzia, Legg, aspaldi ito zen zerbezatan".
‎Neure burua gorrotatzen hasia nintzen: ohartun nintzen zerbait gorde behar banu bezala jokatzen ari nintzela, ondikotz, deus gordetzekorik ez nuelarik. Zigarro bat piztu nuen.
2001
‎Bihotzean nuen min beltza zuzenean paperera bota. Zauri bat gaiztotu eta sendatzeko zornea atera behar duzunean bezala.
‎Otoitzik ez nuen ikasi. Ezpainak mugitzen nituen automatikoki, atzetik bikoizketa egiteko besteren batek etorri behar balu bezala.
2003
‎Berehala irten zen Jesusaren etxetik, beraz. Eskumuturreko erlojua keinuka hasi zitzaion Matiasi orduan, asistentzia medikoa behar balu bezala, arnasa hartzeko arazoak balitu bezala. Matiasek aurpegira begiratu zion erlojuari eta konturatu zen goiz zela oraindik eta astia zeukala goizeko laugarren etxera joateko.
‎Jarrai diezaiodala, eskuarekin. Komunetara luzatu dut besoa, hartara behar banu bezala. Joan egin da.
2004
‎Aitzitik, lan hori neure bihotz osoaz txalotzen dut. Baina aldakuntza hauek ekonomi oinharri batzuk behar dituzten bezela, hizkuntza oinharri bat ere behar dute.
2005
‎Azkenean, gela barrura egin, ohearen eta armairuaren artetik pasatuz pertsiana igo, eta leiho ondotik lehengusinari begira gelditu da. Naroak begietara eraman ditu eskuak lehenbizi eta nagiak atera gero, ukabilak alde banatara luzatuz eta bizkarrezurra goranzko uztaian teinkatuz, gezi biak azkenik benetan sabairantz jaurti behar balitu bezala. Ametsek leihoa ere ireki eta naturaltasun osoz hitz egin dio:
‎Eskuan balantzaka duen kalimotxoari begira dago, likido ilun horretan misterioren bat argitu behar balu bezala. Azken finean, berak uste baino errazagoa izan da.
‎Madoka ez da kexatu lehengusu lehengusinek euskaraz berba egitearren, ze hizkuntza darabilten galdetu baino ez; beraz, Naroak ere ahalegina egin du Ametsek eta Madokak euren artean japonieraz hitz egiteagatik kexu ez agertzeko. Argi dago hirurek ingelesez egitea neutralagoa litzatekeela, nesken artean derrigorrez egin behar duten bezala. Bestalde, japonieraz zelan dakien galdetu ere ez du egin nahi izan.
‎Bat batean, horrek benetan bera sentiarazi behar balu bezala, oroitzapenak kateatzeari ekin dio. " Gogoratzen haiz" batekin hasi da lagunari galdetzen, Xabi egiten ari den komikiaz kontatzen diharduena moztuz.
2006
‎deitzen dena. Hor dena dago behar zuen bezela, ez nioke hitzik ezarri edo kenduko. –Xalbadorren heriotzean?
‎Beti jakin nahi zuen guztia. Begira –esan dio Maiteri–, Alemaniatik etortzen ginen bakoitzean maleta zaharrean nekarren guztia arakatu behar zuen berak, han ez dakit zer aurkitu behar balu bezala, altxor bat. Ni baino nire maleta ikusteak gehiago pozten zuela esango nuke.
‎Iruñeko polizia etxeko bere bulegoan, Aramendia tenienteak arnasa hartu zuen, pisu handia jaso behar duenak bezala.
‎Gaztelutik deusek egotzi ez banindu bezala. Haren barnean, dena nik utzitako gisa berean aurkitu behar banu bezala.
2007
‎Elisa ezagutu izan banu, ezagutu behar nukeen bezala, ez zitzaidan ahotik halako berokeriarik aterako. Bere begiak nireetan finkatu zituen, eta gehiago ziruditen sumendiak begiak baino, sumendi ketsuak, jakina.
‎Eta hori bera da dagoenaren aurpegia: desagertuta lukeen zerbait, frutontzian maskalduta dagoen sagar zaharrak aspaldi behar lukeen bezala.
2008
‎Nafarroa zer den erabakitzerik ez dago nafarren eskuetan, eta ez da egoten ahal; Nafarroaren izaera, historiaren emaitza eztabaidaezina da, Foru Hobekuntzan gauzatua. Historia ongi ikasi dutenek (hau da, egiazko nafarrek ikasi behar duten bezala ikasi dutenek) badakite haren ondorioa dela Nafarroaren espainiartasun esentziala. Mundu errealean, noski, kontrakoa eska lezakete nafarrek, baina orduan beren burua traizionatuko lukete eta beren benetako tradizio historikoari uko eginen liokete.
‎–Gutuna izenpetu eta gaueko mahaitxoaren gainean utzi nuen, biharamunean hoteleko zerbitzariek erraz aurkitzeko moduan. Gero bizarra kendu, hortzak garbitu eta pijama garbiarekin prestatu nintzen, norbaitek nire bila etorri behar balu bezala. Trajea jantzi edo ez ere zalantzak izan nituen, baina gehiegizkoa iruditu zitzaidan, ez nuen nahi heriotzak tratuan edo trukean hasteko prest nengoela pentsa zezan.
2009
‎–Jainkoa? izan daiteke edukiak objektiboki arrazoitu ahal izateko arrazoimenak ezinbestekoa duen ideia erregulatzaile transzendentala (kontraesanaren printzipio formala behar duen bezala zuzen pentsatzeko); izan daiteke ilusio metafisiko bat bai, baina itzuriezinezkoa, etab. Edo, Platonzaleen maneranago, izan liteke lehenbiziko deus ezeren izateko posibilitatea edo lehen arrazoi bezala espekulazioak suposatu beharreko X logikoa, ontoteologikoa?, izatea pentsatzearen muga absolutua, edo anitzaren pentsatzeak esijitzen duen Bat absolutua, etc. Filosofian, munduaren hasi... Beraz, filosofian berriro libre legoke Jainkoaz jardutea.
‎Izan ere, egia da, ongi dagoen eta gaizki dagoenaren artean arrazoimen hutsak lukeela definitiboki ebatzi. Arrazoimen analitikoak esango liguke, dagoena, egon beharra zegoelakoxe dagoela; eta, horrela, dagoena ongi dago( behar zuen bezala dago); gaude, beraz, dagoenarekin patxadan eta estoikoki sereno... –No, protestatzen du Russellek?, I will not be serene and above the battle; what is horrible I will see as horrible, and not as part of some blandly beneficient whole?.
‎–Bai, baina munduak eta munduko leku guztiek Erromara begira behar dute, munduko iparrorratz guztiek iparrizarrari begira behar duten bezala, bestela galdu?
‎eskuarena barkatu nizun, baina nekez barkatuko dizut Albertorena!; gero, baina, Maurik inoiz esandako hitzak oroitzen zituen: . Heriotza bizitzaren beste aldea da, bizitzak bizitza izateko ezinbesteko duena, mendiak mendi izateko amildegia behar duen bezala edo pozak poz izateko sufrimendua: behin bizitza asmatuta, Jainkoak heriotza asmatu behar zuen derrigor!?; ondoren, argudio katea etortzen zitzaion burura, bere ideia gero eta anarkistagoetatik analisi zorrotza eginez:
‎–Kontuak ederki atera ditiat, ordea, Domingo, mago on batek atera behar dituen bezala, erantzun zion Ildefonsok?. Nire bizitzako magia saiorik onena izan duk, hori bai?
‎Chaplinen curriculum harekin, beraz, Domingo ez zen harritu, berak lagunari egindako iruzkinari?. Eskapada ederra egin duk lehen, Chaplin!??, honek era hartan erantzun izanaz: . Kontuak ederki atera ditiat, ordea, Domingo, mago on batek atera behar dituen bezala(?), kantinplora bat zegoèn tokian txintxirrin bat ateratzea ez baita egunero gertatzen den gauza!?.
‎–Bai, baina munduak eta munduko leku guztiek Erromara begira behar dute, munduko iparrorratz guztiek iparrizarrari begira behar duten bezala, bestela galdu...
‎–Kontuak ederki atera ditiat, ordea, Domingo, mago on batek atera behar dituen bezala –erantzun zion Ildefonsok– Nire bizitzako magia saiorik onena izan duk, hori bai... kantinplora bat zegoèn tokian txintxirrin bat ateratzea ez baita egunero gertatzen den gauza! –jarraitu zuen, urontzi baladunari eragiten zion bitartean, hots metaliko jarraituak ateraraziz.
‎Chaplinen curriculum harekin, beraz, Domingo ez zen harritu, berak lagunari egindako iruzkinari –" Eskapada ederra egin duk lehen, Chaplin!" –, honek era hartan erantzun izanaz: " Kontuak ederki atera ditiat, ordea, Domingo, mago on batek atera behar dituen bezala(...), kantinplora bat zegoèn tokian txintxirrin bat ateratzea ez baita egunero gertatzen den gauza!".
‎eskuarena barkatu nizun, baina nekez barkatuko dizut Albertorena!; gero, baina, Maurik inoiz esandako hitzak oroitzen zituen: " Heriotza bizitzaren beste aldea da, bizitzak bizitza izateko ezinbesteko duena, mendiak mendi izateko amildegia behar duen bezala edo pozak poz izateko sufrimendua: behin bizitza asmatuta, Jainkoak heriotza asmatu behar zuen derrigor!"; ondoren, argudio katea etortzen zitzaion burura, bere ideia gero eta anarkistagoetatik analisi zorrotza eginez:
2010
‎Juancar ere bai, baina berak badu bere enpresa ere, laneko bere ardurak, eta horren osagarri polit bat zen berarentzat etxera itzuli eta familia eder bat topatzea, zuen emaztea eta haur zoragarri bat. Nik, berriz, umetan izan ez nituen poz guztiak opa nizkion umeari, neronek ere bigarren bizialdi bat izan behar banu bezala, lehenbizikoan pasa nituen estualdi eta oinazerik gabea. Justizia kosmiko bat zegoela sentitzen nuen, edo Jainkoak entzun egin zituela nire otoitzak.
‎Isilik jarraitu zuen beste puska batean, informazio hura irentsi, hausnartu, asimilatu, prozesatu egin behar balu bezala. Gero, berriz, aldamen batean utziak zituen paperak bere aurrera ekarri eta oparitu berri nion arkatzarekin marrak egiten hasi zen orri batean.
2011
‎Igandero, meza entzun ondoren, Donato Balerdi eta herriko beste gazte asko elizpera biltzen dira, erretorearen esanetara. Hilero hilero, berriz, Jauna hartzera joango zaizkizu zintzo, apaizaren hitzaldia debozio handiz, haren hitzak jan behar balitu bezala, entzun ondoren, txarolezko zapatak jantzita.
‎–Nik uste diat inork ere ez zuela sinesten, esan zuen Arthur erregeak, susmo txarrak hartu behar balitu bezala?. Baina zaldunak, beste guztiek sinesten zutelakoan, isilik geratu zituan.
‎Enare, bere aldetik, atzerantz doa. Bere begikalduak, bere inozentziak, bere hauskortasunak kanpoko airea behar balu bezala. Agurearen gorputz mendre eta urdindua azkenekoz ikusi du.
‎Ofizial falangista hura geratu zen, uniforme urdin fin atonduarekin, gorpuarekin. Andresi eskutik kendutako papera zerabilen eskuan, esku barruan zimurtu, sakatu eta bola bat egin behar balu bezala.
‎Zubitik kale aldera abiatuta, Salbide baserriaren oilategia zegoen, erruda landare eta guzti, taxuzko oilategiak behar duen bezala. Errudak uxatzen omen ditu oiloen zorri eta arkakusoak.
‎Heriok ez du ezer esaten. Gaixoaren ondoan dago, geldirik, hurrengo mugimendua ohean lo dagoen agureak egin behar balu bezala.
‎Erabakia hartu aurretik, egun txarra izateko zorian oraindik. Ordenagailuan musika zerrenda begiratu dut grinatsu, egunak lehenbailehen konbentzitu behar banindu bezala geratzea merezi zuela mantapera itzuli gabe, ez itzuliko nintzelako, ikasi dut organo boikot egileari horraino eusten,, gosaldu arte, esaten diot neure buruari, funtzionatu ohi dit, normalean ez dut beste eperik jarri behar,, dutxatu arte?, eta denbora baldin badago kantaren batekin hasten naiz; hasieran beti kanta errazen bat, ez dakit, alaia, Have you ever seen the rain?
‎Besoak igo ditu esku ahurrak niganantz, atxilotu behar banu bezala. Grazia egin dit zerak, pistola batekin apuntatuko banu bezala jokatzeak.
‎Gainera, nazio estatua Espainian gutxienez hain nazio eta hain itogarri izan ondoren beste formularen bat bururatu behar litzaieke, orain nazio ezberdinetako pertsonaz inguraturik gaudenean, planteatu behar genuke nazioaren kontu hori territoriotik libratu eta erlijioen gisan etxeko kontu bat izan dadila. Serio jartzera eramaten nau Lurrek, gorroto dut aspektu hori, denok nazioa bai, nazioa ez ibili behar bagenu bezala gure identitateetan garrantzitsuena balitz bezala, anda ya; gainera, gaiarekiko nire interes falta azaltzen nionetan, eta bere setari ikusten nion neurosi gradua, talde paramilitarren bateko kidea banintz bezala hitz egiten zidan.
‎Lurren bila joan behar genukeela esan nion; berak ez omen zuen handik altxatzeko asmorik barregura pasa bitartean, ezta etxetik ateratzekorik ere jatekoa prestatu eta bazkaldu arte. Ni baino helduagoa zirudien, umetasunerako libre sentitu nintzen eta hitzontzi jarri, listua loditurik, ideien zatiak baino iristen ez zitzaizkidala, falta zena asmatu behar banu bezala. Zoragarri sentitzen nintzen, loaren atari gozoan.
‎Maider ere espero bezala dago Facebookean baina poztu egin naiz ikusteaz, argazki hura osasuntsu dagoen froga balitz bezala, irribarre horren atzean gutxienez klase ertaineko bizitza batek behar balu bezala. Edo ez, ez da argazki egiatia, bilatua da, artifiziala, natural agertzeraino kontzientea, eguzkitako betaurrekoak hartu ditu eskuan gela barruan izanik ere, pareta zuri zurien aurrean, dituen altzariak apartatu ondoren, ziur.
‎Honek atzera egin zuen, eta paketea lurrera erori zen. Une batez biak paketeari begira gelditu ziren, bat batean leher egin behar balu bezala.
2012
‎Ez naiz maiz mozkortzen, baina abenduaren 20a izateaz gain, ostirala, ostia, besterik egin nezakeen? Isabelek ez daki data honetaz ia deus, eta ez du askoz gehiagorik ere jakingo, baina aldarri egin nion, gertatzen zitzaidana ulertu behar balu bezala. Deituko diot.
‎Izerdituta neuzkan eskuak, eta esku bat praketan igurtziz sikatzen nuen bitartean bestearekin heltzen nion, bustiko zitzaidan beldurrez. Ni ere izerditan ari bainintzen, Mamo bezala; izerditan Diputazioko gizarte laguntzailearekin elkarrizketa izan behar nuenean bezala, adopziorako egokia ote nintzen ikus zezan. Huraxe izan zen lehenengo galdeketa, ama izatea merezi nuen edo ez erabakitzeko.
2013
‎...eraskumeen etxeetan afariz afari eta dantzaldiz dantzaldi ibili zirela urte batzuetan; Norma eta Teresa jaio zirela; bi alabak hazi zituela, gizarte katolikoak eskatzen zuen ama zaintzaile, eratsu eta maitakorra izaten eta biak ezkondu zirela eta bost bilobaren amona egin zutela; zortzi urte zirela alargundu zela eta senarra hil zen egunean beltzez jantzi zela, behar den bezalako emazte batek egin behar lukeen bezala; 85 urte egin zituen egunean alabek eta bilobek ezusteko festa bat prestatu ziotela, eta denen erdian egin zuela putz; desio bat eskatzeko oihu egin ziotela bilobek, baina ez esateko, bestela ez dela betetzen, eta ez zuela esan, eta bete zela. Bai, bizitzak nahiko ongi tratatu zuen.
‎Hipnotizatu behar balu bezala jarraitzen zuen gizonak Katiari begira, bere begiak iman indartsuak balira bezala. Halako batean, gizonezkoak burua Katiaren belarriraino hurbildu zuen eta zerbait xuxurlatu zion soseguz.
‎Begi parean genituen bizkondearen behor eta zaldikoak. Ez ziren hain miresteko gauza, haien eroslea izan behar banu bezala famatu bazizkidan ere. Egiazki, Frantzian nonahi ikusiak nituen zamari ederragoak.
2014
‎Dena dago argiz ureztaturik. Dena dago egon behar duen bezala, ez baitago beste egoteko modurik. Ez da aldatuko.
‎–Hemen nauzue, hasi zen, umeen arteko liskar txiki bat konpondu behar balu bezala?. Zer da kontua?
‎Suediako herri galdu hartako gauza guztietatik, mutiko haren begiak zitzaizkion ohargarrienak: begi eder haiek, eta betileak, zeinak begietatik gogoz bestera urrundu eta okertu egiten baitziren, haiekin berriz topo egin behar balute bezala.
2015
‎Eta ahotsa garbitu du, andereño Mirenek arbelaren aurrean azalpenak eman behar dituenean bezala:
‎Nabarmena da zenbat ari zaion kostatzen hitz egitea, esateko daukana botatzeko barreneko indar guztiak bildu behar balitu bezala.
‎Zer esan ez dakizula geratu zara, aurrez ondo pentsatutako hitz haiek entzutean zuk zeuk ere erantzuna emateko denbora behar bazenu bezala. Barkamena eskatu dizu.
‎Oso gauza ohargarria da jendeak eskailerak igotzeko duen modua. Badira batzuk mailak korrika arinean igotzen dituztenak, takoiekin baldosen gainean kolpe ozenak emanez; beste batzuk, berriz, oinak lurretik altxatzeko gogoz kontrako ahalegina egin behar balute bezala igotzen dira, poliki, hiltegira doazen animalia zahar astunak bezala. Eta badira eskailerak pauso geldo baina sendoan, dotorezia duin bati eutsiz, igotzen dituzten emakume irtirinak, ipurmasailak txandaka gora eta behera mugituz ni bezalakoen arreta erraz bereganatzen dutenak.
‎Kanalaren ahoraino iritsi zirenean pagadiko bidea hartu zuen berriz ere, pausoa gehiago motelduz. Tximinoari eskutik helduta igo zuen aldapa, herrenak eta berezko mugimendu indarge hark astunago egiten zioten igoera hartan helduleku bat behar balu bezala. Tximinoak lagundu egiten ziola iruditu zitzaidan, ahuleziak eta ezinak abaildutako nagusiak bere baitan aurkitzen ez zuen kemena tximinoak ematen ziola.
‎Ez daukazu apetitu handirik, baina Ramon benetan gogoz kontra ari dela ematen du. Sardexka gehiago erabiltzen du letxuga eta tomate puskak platerean tokiz mugitzeko ahoratzeko baino, eta zerbait ahora eramaten duenean hor ibiltzen du bueltaka, irensteko ikaragarrizko ahalegina egin behar balu bezala.
‎Aitorpen baten hasiera garbi horrek urduri jarri zaitu, eta, zerbait txarra entzuteko prestatu behar bazenu bezala, zeuk ere trago ederra egin diozu kopari.
‎Harreran, behar duen bezala, harreragilea zegoen.
‎Ramsay andreak inola ere ez zion senarrari hitz egingo, jabetzen baitzen, aztarna ezagun haietatik, begi saihestuengatik eta bere baitaratzeko joera berezi harengatik, bere burua bil bil egin eta pribatutasuna behar balu bezala oreka berreskuratzeko?, minduta eta estu zegoela. Ramsay andreak burua laztandu zion Jamesi; harengana zuzendu zuen senarrarengatik sentitzen zuena, eta mutikoak Army and Navy Stores katalogoko gizon baten etiketazko alkandora zuria horiz nola margotzen zuen begira zegoen bitartean, burura etorri zitzaion zer poza izango zen semea artista bihurtzea; zergatik ez?
‎Desira ezinezko bat errealitate bihurtzen ikusi dut... eta ez zait gustatu. Orain arte bizi eta sentitu izan dudan guztia gezurra izan balitz bezala sentitzen naiz, frustratua, engainatua... eta txarrena, frustrazio eta engainamendu ororen hartzailea eta igorlea ni neu naizela... ez daukadala nori errurik egotzi... berriro hutsetik hasi behar banu bezala nagoela... lortu ezin den desira ez dela gehiegizko ametsa ulertu dut, norbere buruarekin ados egotea baizik, pentsatzen, sentitzen, egiten eta nahi dugunarekin ados... eta adostasun horren arabera gozatzea...
‎behar berriak sortu behar banitu bezala.
‎Eta oraintxe bertan, gu txikitan udako oporretan aritzen ginen moduan ari dira futbol partidurako taldeak antolatzen, denontzat futbol zelai bakarra egon eta elkartzen diren guztiek jokatu behar dutenean bezala.
‎Jite hori nabariagoa izan zen lehenengo urteetan, frankismopean, non erresistentzia politikorako elementu garrantzitsua izan baitzen. Frankismoa gainditzean, hots, garaipena lortzean?, euskara berpiztu egingo zen, beste arlo batzuetan gertatu behar zuen bezala. Baina ez zen horrelakorik gertatu frankismoaren amaieran eta, frankismoaren aitzakia galdurik, euskaltzaleek koherentzia handiagoa eta emaitza hobeak eskatu zituztenean, nazionalismo mota honen gabeziak azaldu ziren, ez baitzen gai hizkuntzaren berreskurapenaren alde indar guztiz aritzeko, hori egitea kaltegarri izan baitzekiokeen euskaldun ez zen jende multzoari begira, eta nazionalismo honen lurralde osagarriari begira ere.
‎epaitu beharra daukate, prozesua dute amets. Zalduak dioenez, kritikak, ez edo baina esaten ausartu behar duen bezala, bai esaten jakin behar du?. Alegia, fiskala, epailea eta abokatua, hirutasun saindua.
2016
‎Orain arte honen esanahiaz inor ez zen konturatu eta izen hori gizaldiz gizaldiz hortxe zizelkaturik zegoela iduritzen zuen. Orain bai ohartzen zen, goiko parteko arkitekturak leize goiko zola baten forma zeukan, borobil xamarra, estalaktita negartiak osatzeko gertu bezala, areto barnean zeuden guziek prekondairarekin bakea egin behar balute bezala. Txantxetakoa ez baitzen bikotea izan zitezkeen lehen gizon emazteak munduaren hasieran kokaturik ez egotea, Bibliak kontatzen zituen guziak hebrear arokoak baitziren, orduko gizarte modernoan ezarriak, eta hori asmatuta baizik ez zegoela zerakutsan.
‎Eskuak aurpegitik kendu, eta jaitsi egin ditu. Mahai gainean jarri ditu eskuak, eta geldi geldirik egon da une batez, bete behar dituen egitekoez jabetzeko ahalegina egin behar balu bezala. Azkenean altxatu, eta bulegotik atera da; halla zeharkatu, eta sarrerako eskailerako hiru mailak jaitsi ditu, pausoa behartu gabe, patxada handian.
‎Bitarte horretan, kalean berriz topo egiteko aukera gertagaitzari hauspo eman nahi zion zaintzaileak. ...n ustekabean neskarekin topo egin zuen toki hartara egiten zuen, ezkutuko indar batek erakarrita bezala, eta besteetan baino egonaldi luzeagoa egiten zuen plazatxoko jarlekuan eserita, eta atzera ere egin izan zuen behin baino gehiagotan, toki beretik behin eta berriz pasatzea neskaren presentzia erakartzeko erritu bat balitz bezala, toki haren inguruan bueltaka ibiltzeak eremu magnetiko bat sortu behar balu bezala, neska hara erakartzeko adinakoa.
‎Mahai ondoko aulkitik jaiki, bi poltsak hartu, eta hor geratu da zutik, kirol poltsa gris urdina sorbaldatik zintzilik eta karpetak gorde dituen plastikozkoa eskuan dituela. Ateari begira geratu da geldirik, bulegotik ateratzeko aparteko ahalegina egin behar balu bezala, bulego barruan dagoen indar batek bertan atxiki nahi balu bezala. Azkenean atea zabaldu, eta baldosa zuri beltzeko halla zeharkatzen hasi da, konstelazioen errituetako pausoera motel berberaz, zorua leun zapalduz.
‎Behinola, gaztea zela, antzezlan bat egin zuen eta oraindik ere tarteka lokamuts horrekin esnatzen da, agertokian dagoela oihala altxatzen hasi direlako. Eleberri bat aurkeztu edo irakurle talderen batekin egon behar duenean, egun batzuk aurretik hasten da larritzen, eta hitzordura doanean gerrara edo espetxera joan behar balu bezala egiten ditu despedidak. Gutxi falta izaten omen zaio bere azken borondateak zein diren agertzen hasteko.
‎Noski baduela xarma. ...ztuko didala bekokitik leporaino, edo begietara zuzenean begiratuz bere beheko ezpainari hozka egingo diola, edo eskuarekin behin eta berriz laztanduko duela bere adatsa eta ahots hezearekin esango didala belarrira ni naizela bere idazlerik onena eta, niri begietara begira isilik une luze bat eman ondoren, nire zakilaren tamaina aipatuko duela, horregatik bakarrik munduko gizonik zoriontsuena izan behar banu bezala. Pixka bat aspertzen hasita naukate bere trikimailuek.
‎Tzortxok, ordea, bestelakoetan ari zen, ohi edo behar zuen bezala, antza. Hasi baitzitzaidan, oso hasiera eder batekin:
‎Egundoko dardarizoa hasi zitzaidan, eta ez nintzen gai bat bateko ikara hari eusteko. Zulatu behar banindute bezala begiratzen zidaten Danielen begiek; izpiak zituela ematen zuen. Liburu ireki baten antza izango nuen une hartan:
‎Ondorioz, bere suminaren indar osoarekin eskatu zuen Anthonyk?(...) gure jabetza berrietako emakumeei boto eskubidea eman diezaietela, gizonei ematen zaien baldintza berberetan?. Hawaiiko eta Puerto Ricoko emakumeek eskubideak eskatu behar balituzte bezala AEBetako inperialismoak beren gizonak biktimizatu adina biktimiza zitzan.
‎diru pila edo diru eza ez dira aski aurretik bizitza luzea duenaren bihotza iluntzeko; aberriaren ilunaz denez bezainbatean, aldiz, Jaurlaritzaren barnetegian ezagutu berri dituen gazte bipilen sua eta garra ikusita, ziur da luze baino lehen lortuko duela Euskadik bere askatasuna, gerra aurretik zuena ez ezik, lehendik amestutako askatasun oso eta erabatekoa; bestelakoa da Begoñaren ilunaldia: izan ere, Parisa bizitzera joan diren honetan, alde handia baitago bere adineko gazte sasoiko eta osasuntsuz inguraturik egon, Donibane Lohizunen zegoen bezala, ala ganbara kaxkar batean egun osoa amari konpainia egiten eman, orain eman behar duen bezala, kale jendetsuen, jende aldraren eta hizkuntza arrotzaren beldurrez Elorrioko emakume hau ez baita ausartzen inora joaten alabarekin ez bada, eta alabarekin izanda ere nahiago du galdutakoaren doluz eta damuz lantua jotzen aritu, egunero ari den bezala, ezen ez begi aurrean dituzten berritasun eta era guztietako bitxikeriekin alaitu, Begoñak nahiko lukeen antzera.... Zaharraren oroimina eta gaztearen bizimina, bizia bera bezain zaharra den alegia, hemen luzatzen eta xehatzen ibiltzea merezi ez duena.
‎Politikaren despolitizazioa dakusa, adibidez, berritzaileak diruditen diskurtsoen atzean. . Eskuin berriaren argumentu nagusietako bat zera da, ustezko izendapen teknikoen aldeko jarrera, kargu publiko guztiek independenteak eta ideologiarik gabekoak izan behar balute bezala, teknikari soilak. Eta diskurtso hori, gezurra izateaz gainera, kontserbadorea eta atzerakoia da erabat.
2017
‎Begiratu egin zidan. Opil guztia papurtua zuen, baina bere atzamarrak artean hura papurtzen ari balira bezala mugitzen ziren eta begiak larrituta bezala zeuzkan eta orduan bere ahoari koskaka hasi zen bere burua pozoitu behar balu bezala, berun gorri guzti harekin.
‎Oporretako hilabetea igaro eta guk herritik alde egin edo irakaslea porturik desagertzean gauzak bere onena itzuliko zirela iruditzen zitzaidan, baina hilabetea ahitzen zihoan neurrian okerrera egin zuen egoerak. Irakaslea burua galtzen hasi zen eta bion arteko jolasa, emakume gisa neure ahalmenen berri ematen zidan sokatira hura, atsekabe bihurtzen hasi zen?, esan eta etenaldi bat egin zuen, bekaina bukatu eta ezpainarekin hasi aurretik arnasa hartu behar balu bezala. Burua pixka bat aldendu zuen eta margolariak margolanari bezala begiratu zion nire zauri josi berriari.
‎Ea zer gertatzen den, galdetu dit honek, bere baitara bilduta bizi den mutilzahar bat bere baitara bilduta bizi den emakume batekin aurkitzen denean. . Ezer ez?, atera zait bat batean, nik gauza horietaz zerbait jakin behar banu bezala, eta kontatu diot nola maitasunak berak batzuetan isiltasuna sortarazten duen,, isiltasun kosmiko bat?, erantsi diot, eta gogoratu diot nola orain urte asko orduko neskarekin joaten nintzen erretegi batera jangelan bikote batek elkarrekin hitzik trukatu gabe afaltzen zuelako. –Ni miretsirik egoten nintzaien begira, banekielako bazegoela loturaren bat maiteminaren eta isiltasunaren artean, zein eratako lotura zen ez banekien ere.
‎Gero aurrera egin zuen berriro, sudurraz engantxatu behar banindu bezala.
‎Egunean zehar erretako guztiak gutxi bailiren, errematea jartzen zekien, ia egunero, balkoiko zeremoniaz. Ohe eta loaren ihesi bailebilen, atsedenaren unea atzeratzen saiatzen zen, egunean zehar ezer egiteko astirik ez eta gogoeta guztiak orduantxe egin behar balitu bezala.
‎Eta guk ere irribarrez erantzuten genion haren irribarreari, haren makurkeriaren ispilu, agintzen duenak agintzeko menekoak behar dituen bezala behar baikenuen guk ere bidea erakutsiko zigun norbait. Heldutasunerako bidea, ezagutzen ez genituen sekretuak deskubritzeko bidea.
‎Bostak buruz beheiti geunden eta irudi zuen inor ez zela menturatzen berriz kopetaren altxatzera. Bizi osoan, beti, horrela egon behar bagenu bezala.
‎Bihotzaren taupadak gero eta biziagoak ziren. Bolantea, ene indar guztiez tinkatzen nuen, tinkatzen, puskatu behar banu bezala!
‎Berdin gizarte langilearekin. Joaten zara, eta galdetzen dizute zer pasatzen zaizun, ea etxerik, autorik, bikoterik duzun, edo familiarik duzun, haiek mantendu behar bazintuzte bezala. Eta noski, aurreko urteko errenta aitorpena eskatzen dizute, iaz diru sarrerak izan bazenituen, gosez hil zaitezke aurten.
‎Medikuon kasuan prekarietatea ez da hainbeste ekonomikoa; epe luze batean ez badizute deitzen bai, baina bestela bizitzeko ematen digu irabazten dugunak. Arazoa da lokalizatuta egon behar bazenu bezala bizi behar duzula, baina horren truke kobratu gabe. Planik ezin duzu egin, eta, noski, ez duzu oporrik, edo oporrak nahi badituzu, kontraturik ez duzun egun horietan ez deitzeko eskatu behar duzu.
‎Gero, onartzea etorriko zitzaion, ez dagoela hain gaizki pentsatzea, begira, janaria ekartzen digute, begira, bisitan etortzen dira, begira, lagunak ere baditut? Eta, azkenik, etsipena, aspermena, akidura, nazka, tristura, leihoa ireki zuen Martak, airea behar balu bezala. Sakon hartu zuen arnasa?.
‎Afaltzen hastekoak ginela nolabaiteko nekea sumatzen nuen nik, egun osoan bueltaka ibili denaren nekea, nahiz eta badakien, atzera begiratuta, ezer gutxi egin duela. Anaiarengan egundoko indar ezkutua sumatzen nuen, ordea, edozein momentutan mahaia hartu eta irauli behar balu bezala. Bere hitzetan ez, hitzok esaten zituen moduan sumatzen nuen hau.
2018
‎–Barkatu, Stevens jauna, esan zuen, aulkitik altxatu behar balu bezala?. Nekatuta nago, besterik gabe.
‎–Aizu, ni hementxe ari naiz, zurekin hitz egin nahian, biok bakarka, eta zu hortxe, erretilu arraio hori hartuta niri begira, bat batean korrika atera behar bazenu bezala.
‎Solairuko sail guztiak ordenan garbitu eta fregatu bitartean, bi metroko makila bat (bi erratz elkarlotu) lotegian tente zegoen, unearen zain bere erreferentzia patioko murruaren altuerari aplikatzeko. Murru honen geriza barrutian luzatu ahala, gure taupadak azkartuz eta indartuz zihoazen, kanpoko murruaren barrena jotzeak eztanda bat eragin behar balu bezala. Isil isil gertatu zen, itzalak egiten dakien bezala.
‎Eta neure sabela seinalatzen diet, ahur biekin xaplatuz. Denek haraxe begiratu dute, eta neuk ere bai azkenean, posible guztiek bertatik pasatu behar balute bezala.
‎Juduaren historia, izan ere, edo hobe, kristauaren historia juduarekin, herri madarikatuaren historia madarikatua da. Mende eta mendeetan aljama edo ghettoetan baztertua bizi behar izan du jende gaizto horrek, jende onak zanpatua beti, ustiatua eta, behar duen bezala, aldizka aldizka masakratua. Aipatzekoa, etxean, Lizarrako pogroma, 1328ko martxoaren 6an.
‎Haren begietatik biomahaira zebilen emakumearen begirada. Mutilak patxadaz aztertzen zuen, edozein unetan buru gainean bilduta zeraman orrazkerari buruzko iritzia eman behar balu bezala. Miriami argi geratu bide zitzaion Xabier ez zela kikilduta iritsi.
‎Zalantzarik gabe, 7.002 preso harena baino hamaika aldiz gurago zuen 3.448 presoarena garbitu. 9.888 presoak bere ohiko asiar patxadaz esan zion, horrek 10.872 presoa ere lasaitu behar balu bezala, okerragoak ere aurkituko zituela.
‎Zer egin diogu guk horrela jokatzeko? Ez dugu jakin gure alaba behar bezala maitatzen edo ez behintzat berak behar zuen bezala maitatzen.
2019
‎–Ba, egia esan, ez dakit. Uste dut, alde batetik, ordura arte berak bakarrik zeraman zerbait zela, bere barruko zerbait, eta puntu bat arte erraza zitzaiola edo,, ez dut ezer esaten, bizitza guztian hala egin dut eta dena nolabait badoa aurrera??, baina behin ahots goran esaten baduzu, gizarte oso baten mentalitatearen kontra hasi behar duzu borrokan, kontrako noranzkoan zoaz, zerbait justifikatu behar bazenu bezala. Nik, adibidez, pentsatzen jarrita, zail bezala bizi izan banuen justifikatu beharra, ba, bere kasuan, ezin dut imajinatu?
‎Gainera, momentuan sentitzen nuen: , orain eman behar ditut azalpen batzuk, nik neuk ere oraindik ondo ulertzen ez ditudanak?, ez nituenak reposatuta, eta halako sentsazio bat, zerbait argudiatu behar banu bezala. Eta, beraz, asko kostatu zitzaidan; gainera, gero ere, ikusten nuen ez zela oso ondo ulertzen.
‎–Seguru asko bihar oroituko da bere maiestatea, esan zuen Brouzak van Delle lasaitu eta kontsolatu behar balu bezala, berorrek lepoa jokatu eta galdu egin zuela.
‎Zalantzan egon zen apur batez, buruan zerabilena gehixeago hausnartu behar balu bezala.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia