2023
|
|
Kontu hartzailetzaren adostasuna egintzaren baliozkotasunaren betekizuna da. Aitzitik, kontu hartzaileak aztertutako egintzen kontrako iritzia duenean, idatziz jarri
|
behar
ditu beraren eragozpenak, baldin eta, azterketa egin ostean, aztertutako egintza, agiri edo espedienteen edukiarekin edo formarekin ados ez badago. Horren inguruko azken erabakia Kontu hartzailetza Nagusiari dagokio, eragozpena kontu hartzaile eskuordeak egin duenean, edota Ministroen Kontseiluari, Kontu hartzailetza Nagusiak egin duenean.
|
|
Horren bitartez, likidazio egintza aztertzen da, legezkoa den ala ez ikusteko. Fiskalizazioaren emaitzari dagokionez, kontu hartzailea ez badago ados egintzarekin, eragozpen oharrean agertarazi
|
behar
du bere iritzia eta, horren inguruko adierazpenik edo jarduerarik egon ezean, Kontu hartzailetzak auzitegi ekonomiko administratiboetara jo dezake bidezko errekurtso zein erreklamazioak aurkeztuz, auzitegiak autua konpon dezan.
|
|
Estatuko edo lurralde erkideko tributu sistema eta Lurralde Historikoek eta Nafarroak ezarritako sistema oso berdinak dira egiturari begira eta jasotako tributuei begira. Ikusi dugunez, foru sistemaren kasuan Ekonomia Itunean eta Hitzarmenean bilatu
|
behar
dugu bere sorburua. Ikus ditzagun, bada, sistemetako zerga nagusiak, izen bera dutela lurralde erkidean eta foru lurraldeetan.
|
|
Atxikipena egin ez bada edota atxikipena legeak zehaztutako kopurutik behera egin bada, eta zergadunak betebehar nagusitik benetan jasan zuen atxikipena (eta ez egin behar zitzaion atxikipena, alegia) kendu badu, orduan Tributu administrazioak ordaintzailearen aurka jotzen zuen atxiki behar zuenaren ordainketa eskatzeko. Horrela egindako ordainketa atxikipena jasan behar zuenari eskatzen zion ordaintzaileak, batetik, eta atxikipena jasan
|
behar
zuenak berak aurkeztutako aitorpena edo autolikidazioa aldatzea eskatu behar zuen, bertan sartu ez zuen atxikipena berreskuratu ahal izateko, bestetik. Egun, ordea, eta 2010eko otsailaren 18ko Auzitegi Gorenaren Epaiaren (53/ 2005 errek.) arabera, besteak beste, zergadunak aitorpena aurkeztu duenean, Tributu administrazioak ezin diezaioke ordaintzaileari eskatu atxiki gabeko kopuruak edo legeak zehaztutako kopurutik behera atxikitakoak, baldin eta zergadunak bere aitorpenean benetan egindako atxikipenak kendu baditu, eta ez atxiki beharrekoak.
|
|
Tributu sistema moderno guztietan, tributuen aplikazioa subjektu pasiboaren elkarlanean oinarritzen da. Horregatik, subjektuek elkarlan horri muzin egiten diotenerako edo, bestelako kasuetan, elkarlanik ez denerako, Administrazioak hautabidezko sistema bat izan
|
behar
du bere arioz zerga oinarria zehazteko, presuntzioak eta indizeak erabiliz. Hori da zeharkako zenbatespen sistema.
|
|
%50 Bizkaian, %35 Gipuzkoan, %10 Araban, eta %5 lurralde erkidean. Arauketa aplikagarriari dagokionez, ostera, aurreko ekitaldiko eragiketen zenbatekoa aintzat hartuko da; Bizkaiko arauketa aplikatu
|
behar
du bere egoitza fiskala Bizkaian dagoelako, Euskadin eragiketa guztien %25 baino gehiago egin dituelako (9.600.000/ x 100= %80), eta Euskadin eginiko eragiketa guztiak ez ditu Gipuzkoan eta Araban egin.
|
|
Gainera, epai horrek kontuan hartu du bizitza pribatuan noraino sar daitekeen; izan ere, ulertu da enpresak balioetsi behar duela arrazoi legitimoak izatea, komunikazioak zaintzeko neurriak praktikan jartzea justifikatzen dituztenak. Esangura horretan, enpresak balioetsi
|
behar
du beraren xedea lor daitekeen hain inbaditzaileak ez diren bideak baliatuta, bai eta, hala denean, gauzatu nahi den zaintza neurria zein izan eta neurri horrek eragin ditzakeen ondorioen larritasuna. Ildo horretatik doa 2018ko otsailaren 8ko (1121/ 2015 db. errek. zk.) AGE.
|
|
(b) Modu egokian bete
|
behar
du berari dagokion jarduera, enpresa batzuekin izan dezakeen elkarlehia desleiala saihestuz eta bere enpresaren entzute galtzea eta enpresaburuaren interesen aurkako edozein jarduera saihestuz.
|
|
Azken buruan, horrek esan nahi du bulegoak zaindu
|
behar
duela bere abokatuek eskainitako zerbitzuak kalitatezkoak izatea. Horretarako, bada, bulegoak, lanbidearen nondik norakoen jakitun den heinean, abokatu horien jarduera intentsitate handiagoarekin diseinatu eta kontrolatu ahal izango du.
|
|
Haatik, baliteke enpresa nagusiak enpresa kontratariaren esku ordenagailuak eta informatika ekipamenduak jarri eta horri intraneten sartzeko gakoa eman arren, enpresa kontratari hori benetako enpresa izatea, antolaketa propioa izateagatik, enpresa nagusian zerbitzuak ematen dituzten langileak prestatzeagatik eta horien lana antolatzeagatik [2017ko urtarrilaren 10eko (1670/ 2014 db. errek. zk.) AGE, 4 Salakoa]. Halaber, kontratariak bere langileak ordaindu behar ditu, langile horiek enpresa nagusian egiten duten lanarengatik, eta kontratari horrek zuzenean hartu
|
behar
ditu bere gain arriskuak [2002ko maiatzaren 30eko (1945/ 2001 db. errek. zk.) AGE, 4 Salakoa; 1991ko urtarrilaren 17ko (2858/ 1989 errek. zk.) AGE, 4 Salakoa].
|