Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 635

2000
‎eta Frantses Euskaldunei Gramatikako Erreglak Euskaraz adierazi, eta erakusten dizkiete. Hala ez Eskolan, eta ez Gramatikan Euskara behin ere utzi behar ez da. Soldadu Jaun honek arrazoi handia zeukan.
‎Eta, baldin gauzak hala gertatu baziren, zer barkatu behar zion, bada, erregeordeak heroi bati, dominak eta sariak izan ohi direnean heroitasunaren ordain...? Edo, egin behar ez zuten zerbait egin ote zuten, bada, gure arbaso haiek, berorrek ezkutatu nahi diguna...?
‎—erran nion, begi haien galderari ihardetsi nahian, urduri, zer erran ez nekiela, zeren hiruzpalau ideia korapilatu baitzitzaizkidan buruan, denak baterat, harik eta burutik mihirat jaitsi zitzaidan lehenari ekin nion arte—: Atzo, egin behar ez nuen zerbait egin nuen, baina, egin ere, egin behar nuen, nahiz eta, bertzalde, ez nuen egin behar, zeren... —eta orduan bai, guztiz egin beharrekoa egin nuen:
‎Eta are gehiago. Zeren, aitzin-solasean erran dizudan bidetik, jakinik ezen gure egunorozko historiak berdin faltsu daitezkeela nola alferrik erantsiarekin hala ahantziarekin... ez ote zaigu, Axularrez ari garelarik ere, halako zerbait gertatzen, eta ez al zaizu zuri ere iduritzen ezen Sarako maisua luze mintzatu izan zela mintzatu behar ez zuenaz eta, aldiz, ez zela mintzatu mintzatu be har zuenaz.... Mintza zitekeen, konparazione, sorginek jasan zituzten torturez; mintza zitekeen, halaber, Migalena eta Bokal Ziburuko apezez eta Dargibel Azkainekoaz, zeinak sutan erreak izan baitziren, De Lancreren manuz; mintza zitekeen, finean, Carranza artzapezpikuaz, zeinak erraiten baitzuen ezen elizak pobreen artean banatu behar zituela bere ondasunak; edo Martin Azpil kuetakoaz — zeina Gero osoan behin aipatzen duen, munta eskaseko aipuan— eta haren teologiaz eta Nafarroari buruz zuen ikusmolde politikoaz; edo Frantzisko Vitoriakoaz —ez al zituen, bada, Erromako elizako teologo handi hark erran, bertzeak bertze:
‎ez zen munduan saindurik, ez ama birjinarik, aita hainbertze hunki zezakeenik, nola hunkitu baitzuen duke hark. Oroitzen dut —ez ahantz ezen jauregiko bizilagun guztiek etxeko filosofo tipitzat nindukatela orduko—; oroitzen dut, bada, ezen gure prezeptore jaun Marcel Trinitateari buruzko lezionea ematen ari zitzaigula Mattini eta bioi bere eskola haietarik batean, eta zalantza etorri zitzaidala, supituki, Trinitatearen pertsonak ez ote ziren lau, eta erantsi behar ez ote genien Aitari, Semeari eta Spiritu Sainduari Villagrandeko dukea, hain ziren soberakoak eta neurriz kanpokoak aitak dukeari eskaini zizkion alabantzak eta laudorioak. Eta, handik aitzina, aitak kartaren bat skribatu, eta ikustekoa izan zen nola zabaldu zitzaizkion begiak, hontz jigant batenak iduri, noiz eta dukearen ihardespena jaso baitzuen!
‎Maddalenek —zeina osabaren erranetarat ari baitzen, nik orduan ez banekien ere— afariko saltsa bati baino gehiagori egotzi purgak edo haiei nahastu belar urak ere izanen zuten hartan zer erranik, zeren Maddalenek, kozinari aparta zen neurrian, baitzekien jan edanei nahastu beharreko belarren eta espezien berri, baina segur nago ezen bertzela ere berdintsu eta orobatsu gertatuko zela. Izan ere, ez ote gara, bada, halakoak, jaun André, Adan eta Ebaren denboratik, zeren zuhaitzetik ez jateko debekua jaso zutenean piztu baitzitzaien haiei ere hartarako gogoa eta desira, halako suertez, non egin behar ez zutena egin baitzuten hondarrean. Eta afaldarrei ere bertze hainbertze, zeren, nola baitzekiten ezin joan zitezkeela kakategi hartarat, uste zutelako ezen sugegorriek habiatzat hartu zutela, hala etorri zitzaien guztiei, handik berehala, harat joaiteko gogoa, baina nola ezin joan baitziren, haurdun geratzeko perilean jarri nahi ez bazuten bederen, hala barreiatu eta sakabanatu ziren jauregiaren gibelaldeko landetarat, hertze aharratuen kolerari bide baten emaiterat osaba Joanikotek haiei guztiei oihuka adierazten zien bitartean egin zezatela egin beharrekoa lasai, zeren segur baitzen ezen gauaren hotzak kikiltzen zituela kanpoko sugeak eta behartzen beren gordelekuetan egoiterat.
‎—Urte berria da eta etorkizun berri jori baten aitzinean gaude, baina ez genuke ahantzi behar ezen ez dagoela etorkizun onik zimendu sendorik gabe, eta gaur zimendu horietaz mintzatu nahi nizueke: gure arbasoek galdu zituzten gerla haiei buruz, alegia —eta, mahaiaren alde baterat eta bertzerat so egiten zigula eta barrendik hats hartzen, gaineratu zuen—:
‎...ea, imajinatzen nuenean neure burua emazteki bati lotua eta besarkatua, hain erreus eta hain arduratsu jartzen nintzen, non iduritzen baitzitzaidan ezen lurrikara baten atarian nengoela, eta odola zainetarik ateratzerat zihoakidala noiznahi den... eta ezbaiak eta zalantzak zetozkidan, bere sasoinean eta bere puntuan aitzina egiteko gai izanen ote nintzen, eta damutzen eta neure bularra jotzen hasi behar ez ote nuen, baldin ez banintzen hartarako gai.
‎Gorputz haren ederra, jaun André, edergarri gehiagorik behar ez zuena, zeren eta edergarri guztiak baitzituen bere! Jainkosa batena behar zuen, zinez, gorputz hark!
‎Eta nigar egin nahi nuen, eta ezin nuen, gorputza spirituari jaundu balitzaio bezala. Ordea, bazkalduz gero kapitaina bere balentriak kontatzen hasi zitzaidanean, osabari gertatuak jada ahantzirik, nigarrari eman nion, halako batean, nehongo arrazoinik gabe... arestian konplitu ezin izan nuèn desira orduan konplitu izan balitz bezala, behar ez zenean. Ez, ez natzaizu gezurretan ari, jaun André, zeren atzo gertatuak balira bezala oroitzen baititut istant haiek eta istant haietako gorabeherak, ene desiren eta ene izatasunaren arteko liskarra islatzen zutenak —ene barrengo haustura, alegia—, huraxe izan zelako halako zerbait gertatzen zitzaidan lehen aldia; edo erran nuke ezen hura ez zela izan, benturaz, gertatu zitzaidan lehen aldia, baina bai gertatuaren berri nekien lehen aldia, ene barren hausturaren kontzientzia klar eta garbi harekin, gorputza leku batetik balihoakit bezala, arima bertzetik; edo erran dezaket, finean, ezen orduan bizi izan nuela neure baitan bataren bitasuna, zeren ustez bat nintzena bitan banatua banengo bezala sentitu bainintzen, leku batean egon arren bitan banengo bezala, han eta hemen, sentimendu kontrajarri haien zurrunbiloan.
‎Eta, hala, ene galdera hauxe duzu, jaun André: geure lekuan egon genukeenean egoiten ez bagara, eta behar ez denean egoiten bagara, zeren humoreek, finean, beren menerat baikaituzte, non dago libertatea...?
‎Aski eta gehiegi. Zeren beldur bainaiz kontatu behar ez ote nizun gau hartako hainbat kontu. Eta baietz iduritzen zait alde batetik, eta ezetz bertzetik... nahiz eta badakidan ezen azkenean guztia aditzerat emanen dizudala, deus ere ezabatu gabe, zeren, anitzetan erran dizudan bezala, zintzo eta onest jokatu nahi bainuke neure buruarekin, eta zure aitzinean naizen eta izan naizen bezalakoa agertu.
‎Hitzarmen bat, ongi xehatua, letra larria eta tikia poliki bereizita, eta hogei urte gainetik kendu, arimaren edo auskalo zeren truke. Ximurendako merke, dirurik ordaindu behar ez izanik.
‎Nik nahi baino gutiagotan, bistan da; horien maiztasuna areagotzeko komenigarritasunaz lotzen nintzaionean," egun inspiratuak" zirelakoan zuritzen zuen gehiago ezina. Inspirazioa behar bezala biziaraziz gero —nik maiz egiten izan behar ez nuena—, zalantza guti nuen lehengo lepotik aterako zuela burua. Ximurraren abileziez ez nuen zuzeneko ezagutzarik.
‎—Osaba Josuk hiretako goraintziak eman zizkidak —gezurra erran nuen bertze zigarro bat piztu behar ez izateko.
‎Ezustean bildua, ez nion berehalako arraposturik eman. Burroak istant bat geroago etorri zitzaizkidan gogora, iloba ongi hezi batek izeba bati inoiz ere erran behar ez dizkionak. Emakumearen zangoak, alabaina, korridorean barna urrunduak ziren.
2001
‎" Bakearen aitzakiarekin ezin liteke injustizia onartu" orduantxe egin zuen bere. Euskaldunok ahaztu behar ez genukeen esaldia.
2002
‎Nire arreba hori ez da ni bezalakoa, zeharo bestelakoa da. Oso serioa eta zuhurra da, ez du ia inoiz irribarre egiten (eta inoiz ez barrerik), eta zerbait garrantzitsua adierazi behar ez badu hitz bakar bat ere ez esatea hartu du arautzat. Bestalde, ez du inoiz elkarrizketa inozorik entzuten eta ezta arrazoizko kontuak ez direnak ere.
‎Hanka sartzea eta berriro sartzea. Esan behar ez diren hitzak, egin behar ez diren okerrak... Ezgauza haizela uste izan arte.
‎Hanka sartzea eta berriro sartzea. Esan behar ez diren hitzak, egin behar ez diren okerrak... Ezgauza haizela uste izan arte.
‎Iluntasun ezberdinak lasterka hasiko zirela iruditu zitzaion Alazneri. Jada behar ez eta axolagabe abandonaturiko ametsak balira bezala.
‎Sarari, aldiz, orduantxe gailendu zitzaizkion buruan zentzua eta sen ona, kontuak jada erremediorik ez zuenean: esan nahi baita errudun sentitu zela, esan behar ez zituen hitzak esan zituelako eta urrunegi joan zelako. Izan ere, nor zen bera Sergioren fideltasuna kolokan eta zalantzan jartzeko?
‎Sergio ere negarrez hasi zen, barkatu, Sara, egin behar ez nuena egin orduko damutu bainintzen, barkatu, barkatu... Jarraian, desesperazioaren ertzeko suak harturik, biek ala biek erre zituzten arestian eta aurreko bi egunetan pilatutako tentsioak, fidakaiztasunaren eta desleialtasunaren izotzak ezarritako distantziak urtuz eta amodioa inoiz baino basatiago eginez, inoiz baino samurrago.
‎Baina erantzun hark ez zuen jada balio. Horregatik gutiziatzen zuen izaki ikusezin bat izan, inori azalpenak ematen ibili behar ez izateko. Une batez, etxea eta denda saldu eta Euskal Herrira itzultzea otu zitzaion.
‎–Bada, ezkondu behar ez badun, joan hadi Andaluziara, eta joan hadi munduaren beste muturrera, ene begien bistatik urrun, han hobeto egongo haiz-eta botijoak egiten!
2003
‎Emakumeak utzitako testuak eskuetan nituela abiatu nintzen kalera, eta idazlea eskueran izateak eman zidan poza iragarpen ilunago batzuek itzaliko zidatela sentitu nuen. Ez nekien artean, ezin nezakeen jakin, ondoko orduetan ezbehar baten lekuko ez ezik urruneko eragile ere bihurtuko nintzenik, eta ez nekien artean, ezin nezakeen jakin, behar ez nuen emakume batekin maiteminduko nintzenik ere, baina halabeharra eta zoria elkartzen direnean, zorigaiztoa ateratzen da gehienetan irabazle.
‎Askotan, gertakarien haria korapilatzen eta trabatzen denean, gertatu behar ez zuena gertatu denean, alferrikako gogoetari lotzen gatzaizkio, eta hasten gara pentsatzen zein erraza den, zein erraza izan behar zuen ezbeharra edo heriotza saihestea, ezbeharrak horrexegatik harritzen baikaitu, gertatzeko zuen aukera urriagatik. Orduan, atzera jo eta gertakaria ezinbesteko bihurtu duten kate-begiak aurkitzen saiatu ohi gara.
‎Ai, bai, Joxeperen buruhaustea, seigarren manamenduarekin batez ere! Zeren eta, irudi lizunetan pentsatu behar ez bazuen ere, haiek gero eta ugariagotuz joan baitzitzaizkion. " Ez dut emakume lizunetan pentsatu behar, baina hori diodan bitartean, emakume lizunetan pentsatzen ari naiz":
‎Uste dut garai hartan ez nuela imajinatu ere egiten noizbait ezkontzea onartuko nuenik. Urrun ikusten nuen etorkizuna, niri sekula iritsi behar ez balitzait bezala. Begiak itxita bizitzaren kolore guztiak ikusteko kapaza den haurtxoa nintzen maiz.
2004
‎Gizarte molde modernoetan identitate ezaugarrien egitekoa eraldatu izanak ez du esan nahi halako nazionalitate zapaldu baten pizkunde proiektuan hizkuntzaren nortasun eginkizuna aldez aurretik determinaturik dagoenik. Izan ere, historiaren deiari berandu erantzuteak ez baitu esan nahi, zenbaitek bere ideologia demokratikoaren aginduz dei hori zapuzteko gogo bizia azalduagatik, dei zaharrari erantzun berririk eman behar ez zaionik.
‎GAUR, ETA ORAIN DELA HOGEI BAT URTE GAUZA BERA, GURE LAN NAGUSIA NAZIO KULTURA, ETA HIZKUNTZA BEREZIKI, ZABALTZEKOA DA. Politika abstraktoak eta atzerriko sasi politikeria, aldiz, egin behar ez duguna da hain zuzen. Gaurko egunak etxe barneko ereintza egunak dira; eta ez inportazio aroak.
‎Hiru hizkuntza horiek, azkenik, nagusitu egin dira beren hiru herrietan; eta, barka nazazue, euskera piztuko badugu, herri horien gertaerak aztertu behar ditugu bereziki. Irlandako jokabideak aztertuak ditut, bai; baina nola jokatu behar ez den erabakitzeko hain zuzen. De Valerak nekez kilikatuko nau, Hitler-en miresle eta frankista zela jakinik... eta Irlanda ingles herri integrista berezi bat bihurtu duela jakinik!
‎Harrigarria da, huni buruz, noraiño sartu dan Fraintzia’n abertzalekeria" chauvinista" hori; eta Meillet hizkuntzalari famatuak berak, esate baterako, hasarre bizian gaitzesten dituela URSS’eko hizkuntza txikien pizteak; eta behin eta berriz latz eta garratz mintzatzen, eta gaiztoki maiseatzen," nekazarien hizkuntzak"... " demokrazia mogimenduek" behar ez zuten mailla gora batera jasorik... (ikus Ling. Hist., II, 38gn. horr.).
‎Giglionne hil eta denboragarrenera, Pablok argazki bat topatu zuen armairuaren azken bazterrean. Pablok pentsatu zuen Giglionne deabru zaharrak gorde zuela argazki hura, beharbada, dokumenturen bat faltsifikatzerakoan, behar ez zuelako edo batek daki zergatik. Gorde zuela, beraz, eta armairuan ezkutatu, igual Atorra Beltzek topatuko zuten beldurrez.
‎Baina ni ez nintzen amona bezalakoa. Eta, nola mila juramentu eta birao entzuten bainituen tabernan –aitari ere noiznahi entzuten nion mekauenlaostia edo mekauendioren bat–, eta nola gauza jakina baita haurrek lehenago ikasten dituztela ikasi behar ez dituztenak ikasi beharrekoak baino, ni ere noiznahi ateratzen nintzen biraoren batekin.
‎hainbeste mintzo zen, bai, non, neurriz mintzo zenean ere, neurriz kanpo ari zela baitzirudien. Eta esan behar ez zituen gauzak esaten zituen.
‎–Taberna zoo txiki bat da, eta begiraleku aparta, gizakiaren jokabideak aztertzeko –esan zidan behin batean– Hara: pentsatzen hasia naiz idazten ari naizen liburua apurtu behar ez ote dudan eta beste bati ekin. Oraingoz titulua bakarrik dut garbi:
‎gaizki eraman izan dut aulkia, oso gaizki ere bai, batzuetan. Eta noiz edo noiz, egin behar ez nituèn deklarazioak egin izan ditut, Barçan egon nintzen garaian, adibidez. Ordezkoek ere, baztertuak diren neurrian, gutxieneko errespetua merezi baitute.
2005
‎–Neska, zergatik holako berotasuna? Ez dut uste honen ostean ikusi behar ez nauzunik, baina segi lasai, hauek kableak baino hobeto egokitzen zaizkit eta.
‎Urko saiatu da Ametsi gehiegi ez begiratzen, hartzen duen momia itxuraz hitz egin baitio Naroak, baina hala ere zeharka zelatatzen du. Naroak ez du ahalegin handirik behar ez begiratzeko, nahikoa du gogoratzen duenarekin.
‎Ametsek eta Naroak elkarri begiratu diote, elkarren sentimendu etsiak ulertzeko hitzik behar ez dutela.
‎Bulego handian Ametsek lasai hartzen du arnasa, sartzen nabaritu duen neskarengana bihurturik burua. Zer gertatu den jakin ez arren, zerbaitek kableak behar ez dituela adierazi dio eta mugimendu lasaiez atera ditu burutik. Patxadaz, oraindik bero dagoen plastikozko edalontzia hartu eta kafe apur bat edan du, aulkian kulunka.
‎–Uste dut jakin behar ez nukeen gauza gehiegi dakidala, ikasteko beharrik barik. Hau Yoyogi parkea da.
‎Adierazitako laukitxoan sinatu eta ezer ordaindu behar ez izana eskertu du bere baitan. Gizonak, bestalde, ez du eskupekoari itxaroteko denborarik hartu, eta martiztarrek xurgatua bezala desagertu da, igogailuaren ate atzetik.
‎Aurrera segitu eta aterpetxea bera dagoen eraikinera iritsi da. Naroak lekua deskribatu zionean esan zion ordutegi zehatzak izan arren –goizean hamar eta erdiak baino lehen gela utzi eta gauean hamaikak baino lehen sartu, edo holako zerbait–, erraza dela haietatik kanpo mugitzea, alboko ate bat dagoelako beti zabalik eta gelako giltza utzi behar ez delako. Berehala egiaztatu du, kristalezko ate automatikoa bere aurrean ireki zaiolarik.
‎Inor ondoan behar badu hura da. Bidaia hau berarekin egin behar zuen, ez bakarrik haren laguntza besterik behar ez duelako, ezpada Naroak beti egin duelako amets Japoniara joatearekin. Orain argi gogoratzen du haren begien distira, Urkoren bulegoan ideia aipatze hutsarekin.
‎Begira gelditu zitzaidan une batez; besterik esan behar ez nuela ziurtatzean aulkiari begiratu eta eseri egin zen azkenik, oinak eserlekuak azpian zituen euskarrien gainean jarrita. Nik bere aurrean zutik jarraitu nuen, noizbehinka urrats batzuk emanez, burumakur.
‎Aseguru etxea herriko jubilatu batena izan zen, Lucasek urteetan biltegi bezala erabilia; ezertarako behar ez zituen gauzak gordetzen zituen bertan: umeak bazterrean utzitako jostailuak, bizikleta zaharrak, aldizkariak, lapikoak...
‎–Bai, baina badira gauza batzuk, gizon batek sekula aldatu behar ez dituenak –erantzuten zion emazteari.
‎Ardo zaharrak aitzakiarik behar ez duen bezala. Ardoa, laguna bezala, zaharrago eta hobea baita, omen.
2006
‎solasik behar ez duen adierazpen garbi
‎" Unos, con encantadora previsión, nos proponen que no seamos Quijotes; y otros, según la moda más reciente, nos invitan a una existencia absurda, llena de ademanes congestionados" 397 Ortega da, beraz, Don Quixote sinbolo nazional bat bihurtzearen aurreneko kritikoa; pertsonaia hori sinbolo nazional erlijioso morala bihurtzearen salatzailea ber denboran: hori efektua baita, batetik Espainiaren arazoa axalgainki planteatzearena, eta bestetik Cervantes-en obra literarioa behar ez den legez irakurtzearena.
‎Aurreko egunekoaz ezer aipatu behar ez duela ikusita, Nereak berak eman dizkio azalpenak izekori.
‎Ihesi dabil. Hala ere, besterik esan behar ez zuela uste zuenean, berriz hartu du hitza. Errepideko argietan du galdua begirada, eta autoan egongo ez balitz bezala hitz egin du.
‎Baita ere, lurmentzearekin batera, Braulioren furgoneta itzuliko zelako, eta beherako bidean ni behintzat harekin joango nintzelako. Hitz egin gabeko erabakia zen, baina hitzik ere behar ez zuena: mendia eta bakardadea neure hobe beharrez hautatu nituen, bolada on bat igaro nuen, on hura amaitu zen, eta banuen, beraz, itzultzeko garaia.
‎Bazuen, bai, aingeruen beharrik Dee gaixoak, baina, aingeruen eskutik etorri behar zuen laguntzaren ordez, behar ez zuen deabruaren bultzada etorri zitzaion. 1582 urtean Edward Kelley ezagutu zuen.
‎Jainkorik behar ez zuen baroia: Jean Baptiste Cloots," Anacharsis"
‎Hala ere, barneko sua ez da zuhurtasun hutsez itzaltzen, eta Bawtryko uhalgileak esan behar ez zituen hitzen batzuk esan zituen esan behar ez zituen lekuren batean, eta epailearen aurrera eraman zuten. Erretxindutako edo puritanoen garaian gorriak ikusitako norbaiten aurrera eramango zuten, agidanean, eta heriotza zigorra jaso zuen gizajoak.
‎Hala ere, barneko sua ez da zuhurtasun hutsez itzaltzen, eta Bawtryko uhalgileak esan behar ez zituen hitzen batzuk esan zituen esan behar ez zituen lekuren batean, eta epailearen aurrera eraman zuten. Erretxindutako edo puritanoen garaian gorriak ikusitako norbaiten aurrera eramango zuten, agidanean, eta heriotza zigorra jaso zuen gizajoak.
‎Zaldunak eta jauntxoak ere pozik ziren, merkatari eta elizgizonak bezala, ugazabei ere ondo etortzen baitzaizkie jendearen pozak eta ondasun banaketak –oiloak ere esan omen zuen: " Saldu behar ez bada ere neur dadila garia", neurtzen denean garia edota banatzen direnean ondasunak, beti erortzen baitira lurrera apurren batzuk– Baina, ondasunak eta diruak eskuz esku aldatu eta jendea batetik bestera ibiltzeaz gain, baziren ezkutuko beste arrazoi batzuk elizgizonei eta herrialdeko agintariei Tro Breiz begikoa egiten zietenak.
‎Jainkorik behar ez zuen baroia: Jean Baptiste Cloots," Anacharsis"
‎Izeko Alicek berehala sumatu zuen etxekoandrearen malezia eta maltzurkeria, erraz konturatu baitzen mihi leun eta zuriko andere anker hark zigor bikoitza ezarri ziola. Alde batetik, inolako zaintzarik behar ez zuen cottage erretiratu hura zaindu zuen, eta egonean egonez" hightlands" etako bakardadea hezurretaraino nola sartzen zitzaion sentitu. Bestetik, iloba atsekabetuaren lantu eta tristurak jasan zituen, maitasuna deitzen zioten eta berak inoiz dastatu ez zuen eromen mikatz hura neskatoaren bihotzetik erauztea lortu bitartean.
‎–Mihia bezain arina duzu luma, jauna –mintzatu zen Idiakezen idazkaria– Ez ordea elizgizon izan nahi duen batek behar lukeen ofizioetan. Luma behar ez den tintontzian sartzeko ohitura duzu, gainera, eta horrek sua erakartzen du, lurreko nahiz zeruko epaileen iritzian. Oker ez banago, Lope Ramirez Bakedanokoa jaun noblea arras nahigabetua da.
‎–Zorioneko hago –eman zidan eskutara– Zorro honi esker hago bizirik. Itzulian eraman behar ez bahu, Biduzeko arrainek besta izanen zitean gaur hirekin. Agaramonteko etxekoen odola kario duk bazter hauetan.
‎Donapaleura behar ez nuen egunetan, zamaritegian aritzen nintzen, azienden arduran. Bertzenaz, Migel Mailurekin edo goarnizioko soldaduren batekin, sastagaian eta ezpatan, pikan eta baleztan.
‎Kanpoan hainbertze denbora egin ondoan, mozorropean zanpatzen ari nintzen berriz Amikuzeko lurra. Behaskanera gabe, Zohaztiko bidea hobetsi nuen, Donapaleu urratu behar ez izateko. Hazia eta laztua banintzen ere, bazter haietan nornahik ezagutzen ahal zuen Garrüzeko lehengo gazteluzainaren iloba.
‎Belaunak urratuta etxera negarrez heldu nintzen egun hartan, bi ipurdiko eman zizkidan amak; bata, behar ez zen tokian ibiltzeagatik, eta bestea, prakak eta belaunak urratuta ekartzeagatik. Katu beltz baten atzetik ibili ginen, etxe arte zikin batean zakua gainera bota eta harrapatzea lortu genuen arte.
2007
‎Inork ez genuen erantzun. Eduk, arreba bati kasurik egin behar ez zaiolako. Eta nik, lelotuta bezala geratu nintzelako.
‎Ez naiz sekula orain bezain goiz esnatu izan goizetan klasera joateko. Zazpietarako dutxan nago egunero, kasik, behar ez ditudan garbiketak, txukunketak eta apainketak egiten. Maite nauenak naizen bezalakoa maitatu nauen arren, badirudi erdi mozorroturik edo hobeto sentitzen naizela.
‎–Jainkoaren kontuak ez nau kezkatzen. Laplacek esan ohi zuen bezala, behar ez dudan hipotesia da? (6).
‎Ustelduta egotea horixe baita: gauzak nonbait egotea tokatzen ez zaienean, behar ez duten garaian. Zer da sagar ustel bat, beranduegi existitzen jarraitzen duen sagarra ez bada?
2008
‎Lan egin beharra, dirua, zuela gehien lotzen zuena. Orduak pasatzen zituela gustatzen ez zitzaion gauza bat egiten behar ez zituen gauzak erosteko. Sistemak irentsi egiten dituela bere aurka daudenak ere.
‎Beñardok, izan ere, bazuen barne jario ezin oparoago bat, edo hitzez eta irudiz osatutako ibai bat, bestela esanda, etorri handikoa, hitzek eta irudiek handiago egin zezaketena eta bidean harrapatzen zituèn guztiak, gogoa eta borondatea, adibidez? arrastatzen zituena, uholde batek bezala, eta orduan esan behar ez zituenak esaten zituen, nahi gabe.
‎batean zapi busti bat eskatzen zion ahizpari, kopetan jartzeko; bestean azpil bat, oka egiteko; orain listuontzia; gero pixontzia; geroago bizkorgarria? behar zuenean beharrekoa eskatzen zuen, hutsik egin gabe, eta behar ez zuenean ere bai, zoaz baina joan ahala zatoz, zatoz baina etorri ahala zoaz, bidean harriak jartzea beste eginkizunik ez balu bezala.
‎zutitu egin zen, baita, zutitzearekin batera, Nataliari begiratu galdu bat zuzendu ere?; orduan, ordea, Nataliaren begiradarekin topatu zen? hitzik behar ez zuèn begirada funditzailearekin. Nataliari harila erori ote zitzaion, edo berak bota ote zuen nahita, neskamea umiliatzeko asmotan??, harekin zera esan nahi balio bezala: –Nik lehen behar zintudan, orain ez!?.
‎–Alabatxo, badakigu Gerardorekin hasi behar ez zenituèn harremanak hasi zenituela: kartazko harremanak, oso oker ez banago?
‎(?) Hain gaizki gaude, non kalonje jauna pentsatzen hasi baita bikietako bat. Natalia? exorzitatu behar ez ote duen(?)?.
‎esan nahi dudana da zuraren eta harriaren biluztasunak zuzenago eraman gaitzakeela Jainkoaganaino, zetaz eta parpailaz jantzi ohi dugun santu patroi baten irudiak baino, zeren zetak eta parpailak, askotan eta askotan, bidezko bidetik desbideratzen gaituzten. Edo gogoratu zer esaten zuen san Jeronimok, apaingarririk ederrena apaingarririk behar ez duena dela. Izan ere, kontu hauetan irudia beti da akzidentea, eta izatea muina?
‎Batekoek zein bertzekoek bat egiten dute nazionalismoa nahiko fenomeno berria dela historian, eta normalean sorreraren data 18 mende bukaera 19 mende hasierako tarte horretan kokatzen dute. Non jaio zen lehenago, Frantzia iraultzailean edo Herderren Alemanian, eta bi herrietan sorturiko nazionalismoak erabat kontrajarrita ote dauden, bertze istorio bat da, sinplekeria galantak erratera eraman duen istorioa gainera, baina hemen kontatu behar ez dudana.
‎Ausazko aberria nahi dut, eta adiskideei bisitan joan lan egunetan ere. Haragi bizian eduki gorputza, eta beste jantzirik behar ez. Bakarrik egon amarrurik gabe.
‎Irakur tzen ari zaren gutun lakratu hau eraman dizun gi zonak nire konfiantza galdu du. Iturri onetik jakin dugunez, behar ez zuen harremanen bat edukia da. Beraz, arriskuak arriskutsu gertatu baino lehen, bidaia luze batera gonbida ezazu.
‎Irlanda aipatu, eta oraindik orain euskaltzale bati irakurri dizkiodan hitzak etorri zaizkit burura. Asentxio Hondartzabalaren hitzok ederki marrazten digute egin behar ez genukeenaren ibilbidea, eredutzat hartu behar ez genukeenaren jokamoldea:
‎Irlanda aipatu, eta oraindik orain euskaltzale bati irakurri dizkiodan hitzak etorri zaizkit burura. Asentxio Hondartzabalaren hitzok ederki marrazten digute egin behar ez genukeenaren ibilbidea, eredutzat hartu behar ez genukeenaren jokamoldea:
‎Geure buruak engainatu ditugu sarri. Ez borrokarik behar ez dugulako, jakina. Borrokaren zentzuak euskal esanahia izan ezean, kontraesanaren handiak borroka mota hori itxuragabetu egiten duelako baino.
‎Onartua ez ezik aitortua dugu dagoeneko, eta berriz ere ez daukagu zertan ezkutaturik: hots, identitate etnikoak lurralde baldintzarik behar ez baldin badu ere ezinbestez, nekez egituratu liteke nazio identitaterik lurraldearen euskarririk gabe. Badira salbuespenak, judu herriarenak eta, mendez mende atzerrietan barrena diasporan barreiaturik, eta hala ere nazio kontzientziaren jabe izandakoak.
‎Autoko tramiteak nahasiagoak dira, galdu behar ez dudan papera eman eta pasaportean beste orrialde oso bat bete didate, autoaren matrikula eta guzti. Ondorioz, Mauritaniatik autoz irten behar dudala dioen dedouanement a egin dugu.
‎Kontatu nizun, izan ere, nola Natalia eta Natividad maitemindu ziren mutil batekin; bada, gauzak okerragora joan dira. (...) Hain gaizki gaude, non kalonje jauna pentsatzen hasi baita bikietako bat –Natalia– exorzitatu behar ez ote duen(...)".
‎Natalia, baina, deliberaturik zegoen sakrifizio hura bere bizkar gainean kargatzera; hasi ere, halaxe hasi zuen bere ibilbidea, indartsu bezain borondatetsu; egunak aurrera egin ahala, ordea, indarrak ahituz joan zitzaizkion, ez baitago gaixo gaixoagorik zaintzaile osasuntsua gaixotu nahiko lukeena baino, eta era hartakoa baitzen Natividad, bere ahulezia indar gisa erabiltzen zuena, teorian bera baino indartsuagoa zena –Natalia osasuntsua– ahultzeko: batean zapi busti bat eskatzen zion ahizpari, kopetan jartzeko; bestean azpil bat, oka egiteko; orain listuontzia; gero pixontzia; geroago bizkorgarria... behar zuenean beharrekoa eskatzen zuen, hutsik egin gabe, eta behar ez zuenean ere bai, zoaz baina joan ahala zatoz, zatoz baina etorri ahala zoaz... bidean harriak jartzea beste eginkizunik ez balu bezala. Nataliak sumatu zuen arte bere pazientziaren gurdia harri haien artean trabatuta gelditu zela.
‎esan nahi dudana da zuraren eta harriaren biluztasunak zuzenago eraman gaitzakeela Jainkoaganaino, zetaz eta parpailaz jantzi ohi dugun santu patroi baten irudiak baino, zeren zetak eta parpailak, askotan eta askotan, bidezko bidetik desbideratzen gaituzten. Edo gogoratu zer esaten zuen san Jeronimok, apaingarririk ederrena apaingarririk behar ez duena dela. Izan ere, kontu hauetan irudia beti da akzidentea, eta izatea muina... eta muina ezerezetik hurbilago dago iruditik baino, ezer ez garela aitortzen dugun bakoitzean hutsune bat zabaltzen baita gure baitan, Jainkoak bere egonleku bihur dezakeena, bestela nekez.
‎–Alabatxo, badakigu Gerardorekin hasi behar ez zenituèn harremanak hasi zenituela: kartazko harremanak, oso oker ez banago...
‎Eta Regina, makurtzen hasia zena –ukitu ere, ukitu zuen harila eskuin eskuaz– zutitu egin zen, baita, zutitzearekin batera, Nataliari begiratu galdu bat zuzendu ere...; orduan, ordea, Nataliaren begiradarekin topatu zen... hitzik behar ez zuèn begirada funditzailearekin –Nataliari harila erori ote zitzaion, edo berak bota ote zuen nahita, neskamea umiliatzeko asmotan? –, harekin zera esan nahi balio bezala: " Nik lehen behar zintudan, orain ez!".
‎Beñardok, gainera, bere mihia zuen, eta mihiak galtzen zuen, beste mihidunak baino maizago: Beñardok, izan ere, bazuen barne jario ezin oparoago bat, edo hitzez eta irudiz osatutako ibai bat, bestela esanda, etorri handikoa, hitzek eta irudiek handiago egin zezaketena eta bidean harrapatzen zituèn guztiak –gogoa eta borondatea, adibidez– arrastatzen zituena, uholde batek bezala, eta orduan esan behar ez zituenak esaten zituen, nahi gabe.
2009
‎Akabua bai horixe, naibotasun frantziskotarrarena! Santamariaren diplomaziak lortu zuen, Jakin ez jaustea behar ez zuen eskuetan. Horrela atera zen Arantzazutik, 56an han sortu eta ordura arte hango ikasle teologoek kudeatu izaniko aldizkaria, J. M. Torrealdai, K. Santamaria eta Rikardo Arregiren esku Donostian paratzeko, birrantolatua, tinko tinkatua ildo inkarnazionistan.
‎–Ea ikasten duzuen sudurra behar ez den tokian ez sartzen, maritxu horiek! –erran zuen erraldoiak.
‎Berria baita oraindik. Harlemen urte batzuk daramatzanerako ikasiko du behar ez denetan ez sartzen, konplikaziorik ez bilatzen. Ordua zela eta istilu honekin kezkati nengoen zutaz eta hala jaitsi naiz behera zure bila.
‎–Zurbiltasun hori, berriz. Esan behar ez nuena esan dudala iruditzen zait, edo beharbada egon behar ez dudan lekuan nagoela?. Irratitik, esan nahi dut.
‎–Zurbiltasun hori, berriz. Esan behar ez nuena esan dudala iruditzen zait, edo beharbada egon behar ez dudan lekuan nagoela?. Irratitik, esan nahi dut.
‎Bakarrik. Ez hemen, egin behar ez denetik gutxi gorabehera eskubete distantziara. Martinekin.
‎Sasoi baten lana ez zen soldata eta buruko mina eta telefonoak jotzen duenean buruan entzuten duen eta orain zer ete da madarikatu hori. Sasoi baten ez zen kartzela eta fitxatzeko momentu horretan saldu behar ez den zerbaiti prezioa jartzen ari zarela sentitzea. Sasoi baten lana zen baina ez beharra, eta eskatu ez den bizitza batek eskatzen duen odola, eta injustizia txiki eta ia inbisibleekin astiro eta geldiro hiltzen zaituen lekua.
‎Aurkitzen duena, ostera, beste zerbait da. Irratirako behar ez dituen guztiak sastarretara botatzen ari da. Dolua aprobetxatu nahi du bizitza berriari ekiteko eta paper zaharrak eta fakturak eta dietak botatzeak asebete egiten du.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia