Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 78

2000
‎Afalondoan, gaurko txandakoek harrikoa egindakoan, denok behar bezala egokitu gara: Epailea (Dan), ororen buru; haren eskuinean, Clinton (X), Hillary (O) eta abokatu defendatzailea (I); Lewinsky (A) eta fiskala (T) ezkerretara eta, gainerakoak, aurrez aurre.
2001
‎Gizarte Segurantza ez zegoen prestaturik emakumea lan esparruan sartu den neurri garrantzitsuan sartzeko, eta, 60ko hamarkadako Espainiako Estatuaren gizarte egiturari atxikita geratu da. CESek dioenez, nahiz eta emakumeek lortzen duten estaldura esparrua, sistemaren babes maila eta prestazio kopurua, azken urteotako arau aldaketei esker, zertxobait hobetu den," oraindik ez da lortu gaur egungo gizarte eta lan arloko egiturari behar bezala egokitzerik". Prestazioak eskuratzeko ezaugarriak eta baldintzak, txostenak dioenez, gaur egungo gizartearen eta ekonomiaren egiturari baino 60ko hamarkadako Espainiako gizarteari lotuagoak daude.
‎Titiburu handitu edo arrailduak: haurrak bularrera ahoa behar bezala egokitzen ez dionean, oso litekeena da edoskitzea amarentzat mingarri gertatzea, titiburuek arrailtzeko edota handitzeko joera hartzen dutelako.
‎osasun eta polizia betekizunak, untxien hiltegietako, zatiketa aretoetako, industrializazioko eta haragien komertzializazioko araudi tekniko sanitarioa, untxiak hiltzea, haien kanalak, haragia eta hondakinak lortzea, eta horiek ikuskatu, zaindu, garraiatu, inportatu, esportatu eta merkaturatzea. Untxi haragiaren ekoizpenari eta merkaturatzeari eragiten dioten osasun eta osasun arloko betebeharrak Europar Batasunean ezarri dira eta 1994az geroztik gure zuzenbidera behar bezala egokitu dira. Arauen arabera, horietako asko autonomia erkidegoetara transferituta, untxia araudi tekniko sanitarioak zehaztutako baldintzak betetzen dituen eta Batasunaren barruko merkataritzarako eta hirugarren herrialdeetara inportatzeko haragi freskoen trukeari eragiten dion establezimendu baimendu batean lortu behar da.
‎Urteak igaro ahala gure gorputzak jasaten dituen aldaketa organikoek, besteak beste, elikadura behar bezala egokitzea eskatzen dute, adin horietan hain ohikoak diren gaixotasunei aurrea hartzeko eta malnutrizio egoerak saihesteko. Urdaileko mukosaren atrofia eta ingurune azidoaren alterazioa, botika jakin batzuk (diuretikoak, laxanteak), tabakoa eta alkohola ez ezik, zenbait mineral (burdina, potasioa eta magnesioa) xurgatzea ere zailtzen dute.
2002
‎Parkeen %17 ez daude behar bezala egokituta minusbaliatuentzat.
‎Erabiltzaileak dituen eskubideen ataltxoan, berriz, estazioa irekitzeko unean elurraren egoera orokorraz eta zabalik dauden pistez informazioa jasotzekoa, aplika dakiekeen arautegia ezagutzekoa eta eskiatzeko behar bezala egokiturik dauden pistez gozatzekoa bakarrik jasotzen dira.
‎mugitzen direnei dagokienez, ikerketa honek frogaturik uzten du Espainia osoan bisitaturiko zinema guztien %72 ez daudela behar bezala egokituta eta beste horrenbeste gertatzen dela museoen %55ekin eta udal igerilekuen %58rekin.
‎Taxien kasuan, bi kolektibo horientzat behar bezala egokiturik ote zeuden egiaztatu zen.
‎Azkenik, 6 eta 11 artikuluek ateak irekita uzten zituzten kontrabandorako ere. Beraz, hitzarmen hori lehenago aipatu den XVII. mendean garatutakoitsas ekonomia sistemari behar bezala egokitzen zitzaion, eta hurrengo mendeanizandako aldakuntza sakonak gertatu bitartean, indarrean jarraitu zuen.
‎Familia baten aurrekontua bere helburuei behar bezala egokitu behar bazaie, bada bete beharreko urrezko arau bat: gastuek dirusarrerak ez gainditzea.
‎Oro har, animaliak hegazkineko sotoan fakturatu eta estibatu behar dira. Edukiontzi batean jarriko dituzte, baina, batzuetan, jabearekin bidaiatu dezakete behar bezala egokitutako bidaiari kabinan. Horretarako, hegaldian zaindu eta garraiatzeaz arduratu behar duzu, gainerako bidaiariei eragozpenik sortu gabe.
‎Erreklamazio egileen inpugnazio horren oinarria hauxe zen: Espainiako legegileak ez zuela behar bezala egokitu 1997ko Europako Erkidegoko zuzentarau batean xedatutakoa; zuzentarau horren arabera, estatu kideek beren lurraldean debekatuko dute beren etiketatzean nahitaezko zenbait zehaztapen ez dituzten elikagaien merkataritza. Alde batetik, inpugnazioaren oinarria hauxe zen:
2003
‎Oinetakoak behar bezala egokitu behar zaizkie behatzei eta orpoei.
2004
‎Hilabeteko lentillen egokitze probaren bidez bezeroaren asebetetzea bilatu nahi da, begietara behar bezala egokitzen zaizkiola ikustea eta onartzen dituela ziurtatzea; beraz, oso garrantzitsua da proba hori ezer erosi baino lehen egitea, batez ere bezeroak graduazio handia duenean.
2006
‎Iragarleak, publizitate jarduera martxan jartzen duen publizitate subjektua denez, hartzaileei helarazi nahi dien jarduera ekonomikoari buruzko informazioa zabalduko du; hau da, publizitate agentzien eskuetan jarriko du aipatutako informazioa, horiek behar bezala egokitu eta komunikazioa beren lan objektu bihur dezaten. Halere, iragarleak berak eraman dezake aurrera informazio jarduera, horretarako organizazioa eta langileak baldin baditu behintzat; beste batzuetan, berriz, iragarleak teknikaria kontratatuko du zuzenean, horrek publizitate kanpaina bidera dezan; kasu horretan, prozesua kontratu harreman baten barruan gertatuko da (De la Cuesta, 2002:
‎Bi pabiloitako kanpoko hormak egurrezkoak izango dira, eguraldiaren eraginei aurre egin ahal izateko behar bezala egokituak. Argiak zoruan eta eraikinaren egituran jarriko dituzte.
‎Hala ere, aipatu adibide biek Historiako helburu politikorik sakonenak barnebiltzen dituzte. Eta onartzen bada kasu biotan Alexandro errege tiranikoak eta Lenin tiranoak berak Sokrates eta Hegel filosofoen irakatsia (errealitate historikoan mamitu ahal izateko Aristoteles eta Marx intelektualek behar bezala egokitua) praktikan jartzera mugatu direla, Kojeveren iritziz esan liteke filosofoen aholku politikoak funtsean aintzat hartuak izan direla eta Estatu unibertsal homogeneo batera garamatzatela.
2007
‎Orain arte, Konstituzioaren aurreko arau batean, hots, 1960ko abenduaren 22ko Legean, jaso da eskubide horren araubidea. Edozelan ere, arau hori behar bezala egokituta zegoen, Konstituzio Auzitegiaren adierazpenen arabera.
‎Izanen zuten lenteei buruz mintzatzeko astirik, eta denbora pitin batean egoteko erran zion, mahai gainean zeuzkan trasteak behar bezala egokitu bitartean.
2008
‎Orain, Beta meategia hutsik dago. Instalazio berriak martxan jarri zituztenean, han zegoen material guztia jaso, eta, behar bezala egokitu ondoren, ipar plataforman biltegiratu zuten.
‎2 Irisgarritasuna: instalazio horiek ezgaitasuna duten pertsonentzat behar bezala egokituta dauden egiaztatu da, bai eta sarbideetan, kanpoko esparruetan, aparkalekuetan, geletan, komunetan, eremu komunetan, igogailuetan, arrapaletan eta abarretan irisgarritasun neurriak betetzen diren ere. 3 Garbiketa:
‎Era berean, kontuan hartu behar da etapa horretan ikasleari eskatzen zaion maila handitu egiten dela ikasturteak aurrera egin ahala, eta, beraz, ikaslearen lanak eta errendimenduak aurreko etapan baino handiagoa izan behar duela. Ikaslea aldaketa horietara behar bezala egokitzea erabakigarria izan daiteke hezkuntza etapa honetan arrakasta izateko edo eskola porroterako, eta, ondorioz, ikaslea goragoko hezkuntza mailetara pasatzeko. Hori dela eta, familiek Bigarren Hezkuntzako lehen urtean bete behar duten eginkizuna ez da behaketa hutsera mugatu behar, baizik eta parte hartzailea eta aktiboa izan behar du, adin horietan ikasleari eman behar zaion independentziaren barruan, haren egokitzapena eta integrazio soziala nahiz akademikoa errazteko.
‎«Lau t' erdian ligaxkan sartu nahiko nuke. Kostako zait, lan handia egin dut behar bezala egokitzeko, baina eremu horretan ere koska bat igo nahi nuke».
‎Azken batean, haien aniztasuna eta konplexutasuna aintzat hartzean datza. Ez bakarrik haiei buruz daukagun ideiarekin eta jakinarazten diegunarekin ados egon daitezen35, baizik eta esparrua behar bezala egokitzeko, eta, horrela, batetik, Euskal Herriak bizi duen egoera berezian bizikidetza negoziatzeko, eta topaketaeta eztabaida espazioak abian jartzeko, eta, bestetik, esku hartzeko egitasmoak eta ekintzak antolatzeko (gizarte, politika eta kulturaren arloan), errealitate konplexu eta anitz horiek eta gure herriarentzat lortu nahi ditugunak abiapuntu hartuta....
‎Kalitatearekin lotuta, datuek erakusten dute ikerketa dela euskal unibertsitate sistemaren alderdirik ahulena. Zentzu honetan, GHEEra behar bezala egokitzeko, beharrezkoa da tesieta doktore kopurua, argitaratutako artikuluak zein erregistratutako patenteen kopurua gehitzea, baita enpresarekiko harremanean sakontzea ere.
‎1999ko ekainean, Europako hogeita bederatzi herrialdetako ministroek Bolognako Adierazpena sinatu zuten, GHEE sustatzeko helburua ezarriz. Bateratze prozesu horretan 46 estatuk hartzen dute parte gaur egun, eta 2010ra arteko epea dute GHEEra behar bezala egokitzeko.
2009
‎Etxebizitza horiek guztiak behar bezala egokituz gero, ezinduak erosoago eta seguruago biziko lirateke, independenteagoak izango lirateke, eta bizi kalitate hobea edukiko lukete.
‎Zure familia Bartzelonan izatea Osasunara behar bezala egokitzeko arazoa zela ere entzun zen iragan sasoian. Beste ergelkeria bat?
‎Horretarako tribuko gainerako kideen laguntza izango dute. Astero astero tribuko buruzagiak eta kide jakintsuenek ebatziko dute familia behar bezala egokitzen ari den ala ez. Saioaren amaieran senide guztiek buruzagiaren onespena lortu dute.
‎Baita haiekin batera Everestera (8.848) joatekoa den Ramon Olasagasti kazetariak ere espedizioaren berri emango du beheko kanpalekutik. Altuerara behar bezala egokitzea ezinbestekoa du alpinistak goi mendiko espedizioetan, eta azkarrago girotzeko baliagarria izango dutelakoan ari dira denda horietan lo egiten.
‎Ongi bidean, irailaren bigarren hamabostaldian egingo dute munduko gailur garaienera iristeko saioa, baina aurrez bide normalean jarraituko dute aklimatazioa. . Ia 9.000 metro ditu Everestek; lau edo bost aste behar dira behar bezala egokitzeko. Ipar aurpegiko bide normalean gora eta behera?, argitu du Zabalzak.
‎Altuerara behar bezala egokitzeari errespetua zioten mendizaleek. Patagonian haizea izaten da baldintza, aurreikusi ezin daitekeen muga.
2010
‎Araba, Bizkai eta Gipuzkoako administrazioak ez dira familia eredu berriak ahalbidetu dituzten zuzenbide aldaketetara behar bezala egokitu, eta aldaketa hori egiteko eskatu die EAEko Ararteko Iñigo Lamarcak. Sexu bereko gurasoek eta horien seme alabek osatzen dituzten familiek, edota sexu bereko bikoteek, oztopo batzuk dituzte administrazioarekin harremana izatean.
‎Enpresek lagundu egin behar dute trantsizioa, baina askoz garrantzitsuagoa izango da geure prestakuntzan eman beharreko jauzia. Kazetari profila aldatu egin behar dugu, edo nahiago bada, osatu eta aberastu ingurutik sortzen ari den diziplinartekotasunera behar bezala egokitzeko.
‎Hori gutxi ez, eta aurten Araba Euskaraz festa antolatzeko ardura egokitu zaie. Ikastola berria izaki, behar handiak dituzte, egoitza behar bezala egokitzeko eta txukun txukun jartzeko. Duela 25 urte Agurainen ospatu zen euskeraren aldeko jaia, eta mende laurden beranduago, lautadako herri koxkor honetara itzuli da festa.
‎PAULA. Ez kezkatu. Horixe dute instalazio berriek, behar bezala egokitu arte. Baina onerako izango da, seguru nago.
‎Ia guztietara iristen da hiri autobusa, metroa, tranbia eta trena, baina %36k bakarrik du bidegorria inguruan (egoerarik onena Gasteizen eta Donostian dago). Irisgarritasuna hobetu daiteke% 18k ez du ezinduentzako komun egokiturik (Oviedon ez zen bakar bat ere ikusi), eta% 30ek ez zuen behar bezala egokituta igerilekuko igerilekuko sarrera. Gainera, ez zegoen minusbaliatuentzako aparkalekurik bost kirolgunetik bitan (Alacanten eta Iruñean, bakar batean ere ez).
‎Ailegaeraz geroztik, Spliteko bazterrak ikusi eta gaztelua miatu bitartean, aitari eta bere adiskide Ursulari idatzi nahi izan zien; orain, berriz, bere geletan behar bezala egokiturik zegoela, ez paperik ez idaztekorik ez eskura, eta haien galdea egin zion bere gelazainari.
‎Kiniela gutxitan zegoen, ordea. Neguan ez zen behar bezala egokitu MP4 autora, eta Bahrainen Hamiltonengandik urrun gelditu zen. Goranzko bidea hartu du ordutik aurrera.
2011
‎Halere, atzo bertan hasi ziren zelai berria jartzeko lanak San Mamesen. Bi egunez ariko dira langileak berria jartzen, eta aste eta erdi izango du zelaiak behar bezala egokitzeko; Racingen aurkako partida baino lehen. Aurreko urteko uztailean aldatu zuten azkenengoz San Mameseko zelaiaren zati bat, AC/ DC taldearen kontzertuak hondatuta utzi baitzuen.
2012
‎Onena da zaharra bere etxean ahalik eta denbora gehien eta bizi kalitate egokiaz egotea; baina, zenbaitetan, hori ezinezkoa da: minusbaliotasunagatik, etxebizitza behar bezala egokituta ez egoteagatik (eskailerak, argi gutxi, irisgarritasun eskaseko bainuontziak edo desnibelak) edota etxea uztera daramaten bakardade sentimenduagatik eta gizarte isolamenduagatik. Familiarekin bizitzera joateaz gain (duela gutxi arte hori zen ohikoena), egun beste hautabide batzuk daude, hala nola, hainbat prestazio eskaintzen dituzten egoitzak edo ohiko etxebizitzaren antzekoak diren ostatuak.
‎Iragarleak, publizitate jarduera martxan jartzen duen publizitate subjektua denez, hartzaileei helarazi nahi dien jarduera ekonomikoari buruzko informazioa zabalduko du; hau da, publizitate agentzien eskuetan jarriko du aipatutako informazioa, horiek behar bezala egokitu eta komunikazioa beren lan objektu bihur dezaten. Halere, iragarleak berak eraman dezake aurrera informazio jarduera, horretarako organizazioa eta langileak baldin baditu behintzat; beste batzuetan, berriz, iragarleak teknikaria kontratatuko du zuzenean, horrek publizitate kanpaina bidera dezan; kasu horretan, prozesua kontratu harreman baten barruan gertatuko da (De la Cuesta, 2002:
‎Azken dantza izan du Begi puntuan.Katalunian urte batez bizi ondoren, Azpeitira itzuli zara. Egokitu al zara. Badira hilabete batzuk herrira itzuli nintzela, eta behar bezala egokituta nago. Komertzial lana eta eskalada uztartzen ari naiz, eta, eskaladari dagokionez, egurra ematen saiatzen naiz; batzuetan gehiago eta bestetan gutxiago, baina eskalatzeari utzi gabe betiere.
‎Aspaldi jauntzi gabeko txaketa jaspeatua hartu du. Irri murritxa eskapatu zaio ezpain artetik, ez baitu uste konkortzen hasiriko bizkarrean behar bezala egokituko zaionik. Ongi izaki, ordea!
‎Baina itsusia da kanpotik mintzatzea, ez bainaiz HBko militante eta ez dut pasatzen haiek pasatzen dutena. Arriskuzko bide bat daramatela ikusten ditut HB eta ETA, egoera honi ez zaizkiola behar bezala egokitu.
2013
‎Ondo sinkronizatuta, eta urtaroko aldaketa gogorretara behar bezala egokituta, denak daude baso magiko hauen etengabeko birsorkuntzaren begira. Basoak ziurtatuko baitie aterpea eta janaria etorkizuneko belaunaldiei.
‎Esan daiteke elkarrizketatzaileak helburu hirukoitza duela: Hautagaiaren uneko potentziala ebaluatzea (eskainitako lanposturako). Etorkizuneko potentziala ebaluatzea (enpresaren barnan sustatzeko aukerari dagokionez). Eskaintzen den postuari buruzko informazioa xehetasunez jakinaraztea hautagaiari.Hautaketa prozesuan, ezinbestekoa da elkarrizketa sakona egitea. Neurri batean edo bestean, saihestu liteke aurreko probak egitea, baina enpresari (edo hautaketa enpresa) batek ez luke hautagaia aukeratuko hura aurretik ikusi eta elkarrizketatu gabe, eskainitako postura behar bezala egokitzen den jakin gabe alegia.5 Hautagai finalisten proposamena: aurreko proba eta elkarrizketa guztiak egin eta haien emaitzak aztertu ostean, hautaketa prozesuaren arduraduna gai izango da profil psikoprofesiografikora gehien hurbiltzen diren hautagaiak aukeratzeko (normalean 3 hautagai). 6 Azterketa medikoa:
2014
‎Laugarren zatiak, azkenik, Lizarratik gertu dagoen Zubielki eta Lizarra bera lotzen ditu (hiru kilometro). Pena da Murieta eta Zubielki artean bide berdea behar bezala egokitua ez egotea.
‎Izan ere, Kanpezutik Murietara bitartekoa dago behar bezala egokitua. Txangozale askok orain arte deskribaturiko zatia egin ohi dute eta atzera Santo Toribio ermitara itzuli, baina Kanpezu eta Murieta lotzen dituen zatiak ere merezi du, merezi duenez.
‎Horrelako instalazioak diseinatzean kontuan izan beharreko gairik garrantzitsuenetako bat sistema osoaren bolumena ondo neurtzea da, eta noski, behar bezala egokitzea, batetik, benetan jasoko den ur grisen emarira, eta bestetik (eta nagusiki), benetan den ur berrerabilgarriaren emarira, zeren eta behar bezala neurtzen ez bada, tratatutako ur garesti horretatik asko alferrik galduko da.
‎Zenbat eta produktu kantitate handiagoa, orduan eta zimurragoa izango da testura.5 Azkenik, azpietarako babeslea aplikatuko dugu gainazal osoan, hainbat eskualditan. Azken akabera lortzeko, produktuaren kantitatea, irteera konoaren irekiera, aplikatzeko abiadura eta distantzia behar bezala egokituko ditugu.? 7.41 irudia.
‎Airea emateko ekipamenduaBabes sistema honek aire garbia ematen dio langileari arnastu dezan. Horre­tarako, ekipamenduak konpresore txiki bat du, langilearen aldakako gerrikoan koka­tuta egon ohi dena, eta aire konprimatua erregulatzeko eta iragazteko multzo batez hornituta dago; hodi baten bidez, maskara integral batera edo arnasa hartzeko mozorro batera bideratzen da aire hori.Beste kasu batzuetan, aire konprimatuko saretik hornitzen da airea behar bezala egokitu ondoren.Gainpresioak ziurtatzen du iragazi gabeko airea ez dela sartuko; bestalde, arnasa hartze guztiz normala ziurtatzen da.Maskara integralakMaskara integralek langilearen aurpegi osoa babesten dute, begiak barne. Arnas­bideak babesteko, ikatz aktibozko iragazkiak erabil ditzakete hesi gisa, edo aire konpri­matua erabil dezakete arnasaren babesa bermatzeko eta bisorea lurruntzea eragozteko.Maskara integrala buruan doitzen da; hala, giroko airea sartzea era­gozten da.Arnasa hartzeko txanoakArnasa hartzeko txanoek langilearen aurpegia, burua eta lepoa babesten dituzte; beraz, modu optimoan babesten dute, zona horiek kutsatzea eragozteko.Era horretako sistemak airea ematekoak izaten dira, eta lehen ikusi dugun bezala funtzionatzen dute.4.4 Begiak babesteko ekipamenduaBegiak garrantzi handiko organoak dira, eta lesio mekanikoen arriskupean daude, hala nola zatikien proiekzioen arriskupean, bai eta substantzia toxi­koek eragindako lesio kimikoen arriskupean ere.Pintura eta disolbatzaileek begietarako substantzia kaltegarriak dituzte, eta narri­tadurak eragin ditzakete, ikusmena une batez galtzea eta bai itsutasuna ere.Pintura sailean begiak babesteko, babes indibidualeko ekipamendurik erabi­lienak betaurreko babesleak, mozorroak eta maskara integralak dira.Betaurreko babesleakPintura sailean bi betaurreko babesle mota erabiltzen dira nagusiki:
‎Inbertsio handia egin behar du Hegaztiak azpiegitura eta trenetan, garestia izateaz gain Hala ere, beste ahots batzuen arabera, abiadura handiko trenak sartzeak bide alternatiboak (mantsoagoak baina merkeagoak) desagerrarazten ditu, eta bidaiariak produktu hori aukeratu edo betiko utzi behar izaten du. Gainera, AVE teknologia oso garestia eta inportatua da, eta inbertsio handia eskatzen du trenetan eta azpiegituretan; beste tren batzuetan, berriz, bideak behar bezala egokituta, batez besteko abiadura% 15 edo% 20 txikiagoa da. Eta trenbideaz baino azkarrago bidaiatzeko, ahots berberek hegazkina garraiobide bikain gisa defendatzen dute, eta azpiegiturak eginda daude (edo, komenigarria zen kasuetan, modernizatu egin dira) eta, gainera, prezio gero eta lehiakorragoak ditu.
‎Arkitektura ideiaren izaera elastikoa ez zaie ohiko irudikapenak ezarritako mugei behar bezala egokitzen. Horrek ez du esan nahi ortogonalki irudikatutako arkitekturaren garapena paraleloki eman ez zaionik, haren irudikapena bi dimentsiotan zaila dela baizik.
2015
‎Gure proposamena litzateke testu hauek aukeratzerakoan, ikasleen herri edo eskualdeko euskarazko hedabideetan sortutakoak bereziki kontuan hartzea. Noski, irakasleen ardura da testu horiek behar bezala egokitzea, bai proiektu komunikatiboan helburua den ahozko testu generoaren ekoizpena behar bezala bideratzeko, edo baita ariketetan genero horren dena delako alderdiak lantzera bideratzeko.
‎Bestalde, moduluen izaera ez da gure sistemara behar bezala egokitzen. Modulu askok denbora gehiago behar dute hasieraketa egiten, dokumentu bat prozesatzen baino.
‎Aldiz, aldez aurreko ezagutza baten efektua da. Ezagutza horrek interesa eta arrakasta izan zituen, baina, orain, faltsua da edo ez da behar bezala egokitu. Errore mota horiek ez dira ustekabekoak, eta aurreikus daitezke.
2017
‎Bigarren horrekin nahikoa izan litzateke: plan hori ongi diseinatuta baldin badago, ikasle jakin horri behar bezala egokitua, nahikoa izan luke ikasleari aurrera egiten laguntzeko, errepikatu barik.
‎Argumentu ahula. Izan ere, edozein diktaduratan ere legeak daude, Francorekin genituen bezala, baina demokratikoak izatetik urrun; legeak edozein harreman arautzeko izan behar du eta harreman horiek indarrean dagoen esparru juridikoan ez badira behar bezala egokitzen, legea aldatzea besterik ez da gelditzen. Hori da Kataluniari gertatzen zaiona gaur egungo espainiar legediarekin eta espainiar agintariak argudio nagusi gisa erabiltzen ari dira, tranpa eginez.
‎Aldaera berezidun gene horiek gai dira gantz azidoak biologikoki aktiboak diren molekula bilakatzeko, eta, horrela, estres oxidatiboaren arazoa arintzeko.Beraz, azterketa horrek argi eta garbi erakusten digu eboluzioak asmatutako trikimailuak baino gauza eraginkorragorik ez dagoela muturreko baldintzetan bizitza bermatzeko.Gogoan izan, aurtengo neguan arropa sendoa soinean daramazuela su ondoan hotzak bazaudete, errua zuen genomarena da! Ez dago-eta hotzetara behar bezala egokitua!
‎Eredu horrek pertsona horiek gehiegi babestea eskatzen zuen, eta horrek zaildu egiten zuen heldutasunera igarotzean gizarte trebetasunak garatzea eta garatzea. Gaur egun, Down sindromea duten pertsonen% 80 behar bezala egokitu eta integratzen dira hasierako eta lehen hezkuntzako erakundeetan. Bigarren hezkuntzan, berriz,% 50eraino jaisten da, eta oso gutxi erabiltzen da unibertsitatean.
‎Langile hipermodernoak epe laburreko harremanak kudeatzen jakin behar du, lan batetik bestera, jarduera batetik ezberdin batera etengabe pasatzen jakin behar du ezinbestean. Enpresek jada ez dute betiko lana bermatzen, ezta betiko lan berdina egingo denik ere eta, horrezkero, langileak ikasi du etengabe berriztatzen eta egoera berrira behar bezala egokitzen. Inprobisatzeko gaitasuna eta malgutasuna ezinbestekoak dira, ondorioz; bigarren erronka aurrekoari dago hertsiki lotuta, langileak gai izan behar baitu gaitasun berriak garatzeko, eskakizunak aldatu ahala gaitasun berriak esploratzeko trebetasuna; hots, langile hipermodernoak talentua izan behar du, etengabe birziklatzeko gaitasuna.
2018
‎Irakurri, mintegian informatu edo aditu bati kontsulta egin diezaiokezu. Baina helburua landareak edo barazkiak landatzea da, baratze ekologikoa, behar bezala egokitu behar dira klimara, denboraldira eta espaziora kontatzen duenarekin. Horregatik, ez da jasangarria Madrilen erdialdean buganvilla bat landatzea, inguruko hezetasuna maite duena:
2019
‎Azkuna Zentroko plantilla behar bezala egokituko da Proiektu Programa berrira, hala prestakuntzan nola pertsonen kopuruan.
2020
‎GUTUNA: «Proiektuarekin aitzinera segitzeko prest gaude, baina soilik errepidea behar bezala egokituko dela ziurtatzen baldin bada»
‎B. Ez da tarterik behar bezala egokitu (ez zen tarterik egin autobusarekin behar bezala gurutzatzeko).
‎XX. eta XXI. mendearen joanarekin, aldatuz joan dira lan merkatuko baldintzak eta familia ereduak, eta Gizarte Segurantza ez da behar bezala egokitu. Perez Eransusek metamorfosiaren laburpena egin du.
‎Une gogorrak ere izan ditu Ainhoak prozesuan. Piezak elkarrekin behar bezala egokitzen ez zirela iruditzen zitzaionean, edo lete betekada gisako batek eraginda den dena mina, ukendua, liburua, ni neu eta are Lete bera ereantzarak ferratzera bidaltzeko gogoa sortzen zitzaionean, edo, besterik gabe, aldarteak ilunera eta ilunetikjotzen zuen uneak.
2021
‎Beste kontu bat da seguruak izatea… Alde horretatik, Rebeca Colomer optometristak (Admira Visión) dioenez, “begi bakoitzak bere parametro espezifikoak ditu, eta lente mota bera oso modu desberdinean egokitzen da bi pertsonatan”. Lentilla begietara behar bezala egokitzeko, aurretik urrats eta proba garrantzitsuak egin behar dira, hala nola errefrakzioa eta ikusmen zolitasuna neurtzea, begia arraildurazko lanpara baten bidez aztertzea, kornearen topografia bat egitea edo ikusten den irisaren diametro horizontala neurtzea. “Horrekin, azterketa egokia dugu proba lenteak eskatzeko, egokitzapena hasteko eta pertsona bakoitzarentzako lentilla egokiena aurkitzeko”, adierazi du Colomerrek.
‎Izan ere, ikerlan askok eskolaren erreprodukzio kulturala nabarmendu duten bezala, beste askok agerian utzi dute eskolek ikasleak prestatzen dituztela maiz ekonomia industrial kapitalistan parte hartzeko. Bestela esanda, badirudi eskolak ez dituela prestatzen ikasleak bizitzara moldatu ahal izateko —baldintzak eta testuingurua bata ala bestea izan, baizik eta moldatzen dituela estruktura ekonomiko jakin batean behar bezala egokitu ahal izateko. Geroz eta lan gehiagok argi uzten dute, oraindik ere, eskolek enpresetako balioak, hierarkiak, motibazio moduak eta bestelakoak bereganatzen dituztela, ikasleak geroan izan dezaketen lan hierarkian behar bezala txerta daitezen —konpetentziak dira horren adibide— Zoritxarrez, honetan ere aurrez aurre tronpatzen dira errealitate biak, uste zabalaren arabera eskolak bizitzarako prestatzen baititu ikasleak.
2022
‎Lehenik eta behin, ezinbestekoa da elurraren egoerara behar bezala egokitzen den materiala edukitzea: zoru iltzedun oinetakoak, pioletak eta kaskoa, batik bat.
‎Egiaztatu lotura ondo koipeztatuta dagoela, baita behar bezala egokituta eta saretuta daudela ere, batez ere errepidera aterako bazara.
2023
‎...u kontuan; pertsonaren garapena ulertzeko, haurtzaroko esperientziak eta heldu arokoak hartzen ditu kontuan, eta garapenaren zortzi estadio sekuentzial deskribatzen ditu (Sadock & Sadock, 2003); garapen estadio horiek elkarren artean erlazionatuak daude; batean arrakasta edo porrota izateak bestearengan eragina du (Morris, 1996); estadio bat ongi gainditzen ez duena, hurrengo estadioetan ez da behar bezala egokituko; gainera, estadio horien artean garapenaren krisialdiak gertatzen dira (Sadock & Sadock, 2003).
‎f37d️ Ingalaterrako setterraren elikadura Ingalaterrako setterra behar bezala elikatzeko, kontuan izan behar da oso txakur kementsua dela. Zure dietak behar bezala egokituta egon behar du zure ariketa mailara, adinera eta tamainara, eta behar adina mantenugai eman behar dituzu eguneroko kaloria higadura estaltzeko. Imagen:
‎Martitzeneko osoko bilkuran egin zion gaiari buruzko galdera Maria Isabel Vaquero senatari jeltzaleak Raquel Sanchez Espainiako Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendarako ministroari. Galdetu zion ea iruditzen zitzaion Espainiako Estatuaren kudeaketapean dauden Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako garraio publikoak behar bezala egokituta daudela elbarriek erabiltzeko. Besteak beste, Goikoetxeak zer nahi duen ere azaldu zion:
‎Edurne Iziarrek azaldu du, bere kasuan, ez zutela formakuntzarik jaso, eta bere kabuz ikasi behar izan duela. Arturo Iziarrek, berriz, gestoria batera jo zuen, programa behar bezala egokitu ziezaioten, eta kexu da horrek “gastu gehigarri bat” ekarri diolako. Elexpuruk azaldu du programa instalatu zion teknikariak eman zizkiola hura erabiltzeko azalpenak.
‎Hala, enpresaren txostenetan jasotzen dute Atiagan eta Ormijanan bide berriak zabaltzeko asmoa. " Cantoblancoko Parke Eolikorako sarbidea lehendik dauden bideak erabiliz egingo da, eta bide horiek behar bezala egokitu dira. Era berean, barneko bideak egokituko dira haize sorgailu guztietara sartzeko, bai eraikitze fasean, bai parkea ustiatzeko fasean ere".
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia