Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 98

2000
‎Ez da Iparraldean euskara apapa badoala jakitea bakarrik. «Normaltasunaren esparruaren» barruan ere, zeharo urruti gaude kultura batek behar beharrezkoak dituen gutxieneko jarduera batzuetatik. Lau hari mehek eusten diote gure eguneroko jardunari askotan, eta ez da boutade bat, sarritan bi lagunek aparato burokratiko oso batek baino lan gehiago egin izan dutela erakusten den herri batean bizi gara.
‎Hala ere, publikoa erakartzaren aitzakian ezin da edozer egin, zenbait publiko mota baitago. Antzerki esperimentala ere behar beharrezkoa da, baina publikoak erraz ikusiko duen obra bat egiteak ez du esan nahi esperimentazioarik ezin egon daitekeenik.
‎Orora, irrati egitasmo berria abiarazteko kostua 600.000 bat liberan (15 milioi pezeta inguru) ibiliko da. Subentziorik ez dutenez, martxoan hasitako kanpainak ekitaldi hauetan du oinarri eta, horren kariaz, behar beharrezko dute ekitaldiak kutunki apailatzen jarraitzea jendea hunkitzeko asmoz. Kontu korronte bat ere irekia da horretarako.
‎Arantzazuko batzarrea egin ondoren, Euskaltzaindiak eskerrak agertu nahi dizkie etorri diren nahiz beren iritziak bidali dituzten guztiei. Lehenik ikusi duguna da guztion ustez gure hizkuntzaren batasuna behar beharrezkoa dugula. Batasuna noski ez da Euskaltzaindiak egin dezakean gauza, eta are gutxiago bat batean egin dezakeana.
‎ETB martxan jartzeko ilegaltasun denak egin genituen, baina bere babesarekin. Kultura eta Hezkuntzako diru partidak ez ziren eztabaidatzen, onartzen ziren behar beharrezkoak zirelako, gure ezpata zelako hura.
‎Eta beste zenbait alderdiri bagagozkio, zer esanik ez. Euskaldun irakasle eta ikasleak, zenbait idazkaritzaren premia daukate, textoak eta liburuak argitaratzeko lanean bakarka jardun ez ditezen(...) Euskal alfabetatzeak, behar beharrezkoa du bateratze lan bat. Eta aipatu ezin ditugun beste amaika abarretan orobat egin bide genduke.
‎Indarkeriaren aurka erantzun penala behar beharrezkoa da. Hiltzen duenari erantzukizun penala eskatu behar zaio.
2001
‎" Uste oietan kokatzeak, eta loari emateak, esnatze triste bat ekarriko digu. Gure aurrerabiderako, elburu baikor eta eraginkorrak behar beharrezko ditugu. Gure etorkizunaren jabeak geu izatera iritxi gaitezen, ahaleginetan leiatu dugu.
‎Hasiera batean estresa behar beharrezkoa zuen gizakiak naturaren arriskuetatik babesteko, eta ahalik eta eraginkortasunik handienarekin jokatzeko (ehizean egiteko, adibidez). Eta erreakzio hori orkestratzeko, gorputzak bi hormona ditu, funtsezkoak bata nahiz bestea:
‎Gauza bat baita euskal herri edo komunitate horri dagozkion berezko eskubideak, eta beste bat zein elkarbizitza eredu emanen lioketen Euskal Herriko biztanleek euren buruari eskubide guztiak bermatuta egon daitezen. Logikoki, behar beharrezkoa da prozesu horretan kanpo injerentziek ez baldintzatzea euskal herritarren erabakiak, horrela eskubide guztiak eraginkorrak zein gauzagarriak izan daitezen.
2002
‎Gure eziera, berriz, estua, itxia, iñoxentea izan zen. Eta behar beharrezko zait gure haurrei eziera on bat ematea. Iñoxentekeriarik gabe, baiña zor zaien lasaitasunez, begirunez eta jatortasunez.
‎Mina behar beharrezkoa da; bizitzeko bizimina behar da. Mina bizia da eta bizitasuna mina.
‎Iparraldean, berriz, galdutako eta atzeraka doan mundu bati lotua ikusten dute euskara. Hartara, uniformizazioak eta mundializazioak hizkuntza" nagusiak" ikastera eta erabiltzera bultzatzen dutenean, euskara gazte belaunaldientzat behar beharrezkoa den hizkuntza erakargarria bilakatzea lortzen ez badugu, poliki poliki, funtzio sinboliko eta politiko hori ere ahulduz joango da eta euskara albo batera lagako den balio erantsirik gabeko kontua izatera iritsi liteke.
‎Euskal Herriko makina tresnaren sektoreko arduradunen ustez, nazioarteko feria horretan azaldu behar dute Amerikako Estatu Batuetako eta gainerako merkatuak berriro onera datozen seinaleak, zein, bestalde, behar beharrezko baitituzte, neurri handi batean munduko herrialdeetara produktuak esportatzetik bizi direnez gero. Alde horretatik, nahiz eta iazkoan salmentak barruko merkatuan jaitsi gehien, egia da, halaber, kanpoko hiru MAKINA TRESNAK
‎Gisa honetara, iaz 30 urte bete zituen ikastola honek erronka handi hau hartzeko prest dagoela agertu du. Jakina denez, Ikastolarentzat erdietsitako etekin guztiak lanaren poderioz ongi etorriak eta behar beharrezkoak izaten dira euskarazko irakaskuntza aitzina eramateko. 1.500 lagunentzako herri bazkaria apailatzea ez da nolanahiko erronka.
‎Baina harrigarriena zera da: Gobernuak dio gaur egun hezkuntza oso gaizki dagoela orokorrean (aurreko urteetan PSOE koek egindako lardaskeriagatik) eta horregatik Kalitatearen Legearekin harturiko erabakiak behar beharrezkoak omen dira irakaskuntza hobetzeko baina, aldiz, oposiziokoek diote erabaki horiek direla hain juxtu irakaskuntza okerragotuko dutenak. Batzuentzat oso ona dena besteentzat oso txarra.
2003
‎Egoera honi aurre egiteko, dena den, gizarte lana behar beharrezkoa dela badakite gizarte eragileek, gizartearen presioak eraginen duelako aldaketa alderdi politiko eta instituzioetan.
‎Proposamenak badu zeresanik hau guztiari dagokionez. Eta hasieran eusten nion bezala, hausnarketa politikorako garai ilunak izanda ere, arazo konkretu hau konpontzeko gutxieneko komunikazioa behar beharrezkoa da. Utz ditzagun monologoak behingoz.
‎Sendagai ugari errezetatu dizkiote, eta pixkanaka indartzen ari da. Erabat osatzeko, ordea, behar beharrezkoa izango da esparru guztietan aintzat hartzea eta erabiltzea. Baina horretarako, funtsezkoa da esparru ahulenei, bederen, sendagai berezia ematea.
‎Gaztelaniaz primeran moldatzen gara, bai ahoz bai idatziz, baina hori ez da inongo eskola sistemaren arrakasta. Gaztelania ongi erabiltzea behar beharrezkoa dugu bizimodu normala izateko, bizitzaren arlo guztietan. Nire ustez horrek eragiten du gaztelaniaz hain ongi jakitea, eta eskola sistema laguntza txiki bat besterik ez da.
‎Aspuruk hartu du lan hori:" Orain 10 bat urte, Euskal Herrian herri aldizkarien fenomenoa hedatzen hasi zen, gure eskualdean ez zegoen ezer. Institutuko lagun batzuen artean ikusi genuen hemen halako zer edo zer sortzea behar beharrezkoa zela". 1995ean ikusi zuen argia Getxorako bakarrik zen kazetak.
‎Antzerkia ez da aurretik erabakitzen den ekintza bat. Gizakiak, sortu zenetik, behar beharrezkoa izan duen zerbait da. Nire ustez antzerkia gizakiak bere berezkoa duen zerbait da.
2004
‎Bestalde, jaki funtzionalen inguruko azterketak behar beharrezkoak dira oraindik. Izan ere, jaki mota hauen produkzioa ikerketa bera baino askoz ere azkarrago doa eta inkognita asko daude oraindik argitzeke.
‎Euskal Herrian epailea izateko euskara jakin beharrik ez dagoela, baina, zuzenbidea, ostera, jakitea behar beharrezkoa dela adierazi berri du Euskal Herriko Epaitegi Nagusiko buru izendatu berri den Fernando Ruiz de Piñeiro epaile madrildarrak. Izan ere, epaile lanak burutu behar izatekotan, euskara edo zuzenbidea jakitearen arteko hautua egin behar omen da.
‎Loratseuztapena edo polinizazioa behar beharrezkoa da lorearen ernalketa gertatzeko. Gerta daiteke, lore berean organo arrak eta emeak garai ezberdinetan heltzea.
‎Hortaz, osagai onak izanda ere, denbora, pazientzia eta arreta dira tresna egokienak mokadu bizkaitar zoragarri horretaz gozatu ahal izateko. Gosea handia izanda ere, suari gehiago eraginda, ez dugu behar beharrezko itxaronaldia gutxiaraziko, eta ondorioz ez dugu plateraren prestaketa nahi hainbat bizkortuko. Alferrik bota bai ordea!
‎Ez dugu lau haizetara Madrilera negoziatzera goazela zabaltzen, badakigulako esfortzua ikaragarria dela eta Madrilek ez digula ezer oparitzen. Aipatutako eskumenak behar beharrezkoak zaizkigula errepikatzen diogu Madrilgo Gobernuari, baina beti esanez, ez dugula transferentzia bat bera ere azpitik negoziatuko. Gernikako Estatutuak berezitasunak ditu gure enplegu, gizarte segurantza, ikerketa eta garapena kudeatzeko, eta ez dugu guztientzako kafea delakoa onartuko.
‎Eta beste maila batzuetan ere ez dut uste eragin duenik. Nik ezagutzen ditudan Oteizaren inguruko sektore guztiek bat egin dute erakusketarekin, guztiek sentitzen baitzuten erakusketa behar beharrezkoa zela eta, are gehiago, hau antolatzeaz arduratu behar zuen erakundea, egun dagoen erakunde boteretsuena zela, Guggenheim, alegia.
2005
‎Alvaro Gastonek dio," behar beharrezkoa dela familia berriak iristea. Hiltzen ari gara.
‎Erabaki horiek izan behar dute euskarak behar dituen neurri politikoak hartzeko eta horrek bi gauza esan nahi du: 1) hizkuntz neurriak euskararen estatusa, ereduen sistema gainditzeko erabakia, modu horretakoak alegia, eta 2) euskarak garatzeko behar beharrezkoa duen marko politiko berri baten aldeko neurriak, burujabetza prozesu bat alegia. Lehen puntuko hizkuntz neurriei buruz jardun dut gorago, bigarren puntu horretan sakonduko dut segidan.
‎Hizkuntza politika, geure herria hezur-mamitzeko politikaren adarretako bat da, adar estrategikoa gizartearen kohesioa eta elkarbizitza lortuz joateko, Euskal Herriaren nortasunari zein eraikuntza prozesuari zuzen zuzen atxikitzen zaiona, hain zuzen. Beraz, hizkuntza politika garatzeko behar beharrezkoa da adostasun politikoa areagotzea.
‎Ez du esan posible izango dela garaipen osoa, inondik ere, baina bai lehen baino hobeto iristea jendearengana eta zenbait garaipen partzial lortzea. Bere iritziz, bestelako komunikazioa behar beharrezkoa da komunikazioaren munduan eredu neoliberala jaun eta jabe agertzen den mundu honetan; eta komunikazio mota hori matxinada ekintza bat da, manipulazioaren, merkatuaren diktaduraren eta gorrotoaren aurka altxatzen den errebolta horizontala eta demokratikoa. Han eta hemen, egunez egun, hedatuz doan sarea dela dio; teknologia berrien abantailez baliatuz eraikitzen ari den mugimendua.
‎Horretarako, uste dut, euskal idazleak badituela, lehen aipatu bezala, Ezagutzaren Gizartean behar beharrezko diren bi ezaugarri: etorkizuneko gizakiak sormena eta sorlana du behar beharrezko; ezezagun denari galdetzeko nahi ta nahiezko joera, besteak beste, alegia, esperimentatzeari beldurrik ez izatea.
‎Horretarako, uste dut, euskal idazleak badituela, lehen aipatu bezala, Ezagutzaren Gizartean behar beharrezko diren bi ezaugarri: etorkizuneko gizakiak sormena eta sorlana du behar beharrezko; ezezagun denari galdetzeko nahi ta nahiezko joera, besteak beste, alegia, esperimentatzeari beldurrik ez izatea.
‎Baina horretarako, behar beharrezkoa da euskal sortzaileen lan baldintzei erreparatuz hastea.
‎Bestalde, EIEk, Batzar Orokor batean bazkide batek hala eskatuta, eta Mallorcan GALEUSCAk burutapen hau izan zuelako nagusi, ekin dio azken urte hauetan, euskal liburugintza atzerriratzeko plangintza horri. EIEk, Galtzagorri eta PEN KLUBaren laguntzarekin hasiera hasieratik, Editoreen eta Itzultzaileen elkarteekin batera, uste du, sorkuntza indartzeko behar beharrezkoa dela urrats hau.
‎ondo edo gaizki eginak zeuden, legea errespetatuz edo bortxatuz eginak ziren, eta abar. Hori jakitea behar beharrezkoa da, gaizki eginak baleude 18/ 98 prozesu guztia baliogabe gera daitekeelako. Diligentzia horien garrantzia kontuan hartuta, ikerketan zehar defentsak hainbat aldiz eskatua zuen 75/ 89 diligentziak 18/ 98 sumariora eransteko.
2006
‎«ETA banda terroristak bere jarduera amaitutzat jo dezan edo mahaian eseriko direnek esan dezaten argi eta garbi uko egiten diotela terrorismo bidezko politikari. Baina hauek ez dira baldintzak, oinarrizko beharrak baizik, mahai baten inguruan esertzeko behar beharrezkoak bere funtzionamendua bermatu ahal izateko».
‎Zer da hau, ordea? Horregatik esaten dut nik behar beharrezkoa dela forua zer den ulertzea. " Gizatalde batek modu librean erabakitzen dituen ohitura eta erabilerak".
‎Beraz, herritarrok etorkizunari buruz dugun" espektatiba" dagoeneko prozesuaren eta lehia politikoaren parte da. Zenbaiten ustean aktore politiko bakoitzak bere" publikoa" prozesurako prestatzea behar beharrezkoa du. Baina, aktore politikoen artean Iritzi Publikoa nork bereganatu lehia alde batera utzi eta isileko lan eraginkorra burutzen bada prozesuan aurrera egitea errazagoa izango da.
‎Ez dela gure lan bakarra eta gure helburu bakarra? Jakina, baina behar beharrezkoa zen eta da.
‎J. MUÑOZ. Lan esparru horiek guztiak behar beharrezkoak dira. Jakina, garrantzitsuena batera lan egitea da.
‎Daukagun egoera oso salatzekoa da eta hasten bazara salatzen behin eta berriro, agian komunikabideek irudi biktimista hori eman dezakete. Gure egoera hain bigarren mailakoa izan denez, aurrerapauso guztiak behar beharrezkoak dira. Gehienetan ez dugu %100a lortzen edo nahi dugun aldaketa edo lege perfektuak, baina ematen diren pauso guztiak aurrerapausoak dira.
‎Gobernuaren esanetan, zerbitzu publiko horiek hobetzeko dirurik ez dago. Hezkuntza publikoa funtsezkoa da demokrazian, eskola kontzertatua behar beharrezkoa da.
‎Hortik aurrera metodologia bat baino gehiago erabil daiteke. Dena den, behar beharrezkoa da euskaraz egiteko motibazioa piztea eta elikatzea. Horretarako, estrategia, baliabide eta tresna egokiak garatu behar dira».
‎Gonzalezen esanetan, «lankide batekin gazteleraz hitz egiteko ohitura hartzen duzunean ez da erraza hizkuntza aldatzea, lan handia egin behar duzu ohitura hori aldatzeko». Bestetik, lan horretan kanpoko norbaiten estimulua behar beharrezkoa dela konturatu dira, «Aitor Unanueren lanak berebiziko garrantzia izan du. Hasiera batean motibazioa piztu zigun, eta ondoren motibazio hori elikatzen asmatu du», azpimarratu digu Urrutiak.
‎Erronka erabilerarena delako. Karikaturizatuz esango nuke, oso ondo dagoela eta behar beharrezkoa dugula fisika nuklearrari buruzko tesi doktorala euskaraz izatea, baina ez dut inongo zalantzarik kontu hori bideratua dagoela eta erabileraren erronka askoz handiagoa dugula esparru ez formaletan. Berealdiko garrantzia du hor lan munduak.
‎Sandinistak iraultza eginda iritsi ziren boterera, eta holakotan prestatutako jendea falta izaten da askotan. Nikaraguan behar beharrezkoak ginen medikuak, eta batez ere ni bezalakoak, Kuban formatutakoak. Hala joan nintzen, Armada Sandinistak indar inperialisten aurka zeraman gerran laguntzera.
‎Igo eta jaitsi gabiltzala, kontzentrazioa behar beharrezkoa dela ohartu gara, bai eusten gaudenean eta baita igotzen ari garenean ere. Izan ere, oso kirol fisikoa dirudien arren, burua argi izatea ere funtsezkoa da.
‎H. M. de San Vicente. Nomadak justu behar beharrezkoa duten horrekin bizi dira, garraiatu dezaketen hori beharrezkoa dena besterik ez da, eta musikak hor zer toki edo zer espazio betetzen zuen interesgarria zen guretzat. Are gehiago txalaparta hain instrumentu pisua izanda.
2007
‎Herrialde bateko herritarren artean kirola bultzatu eta zabaltzeko behar beharrezkoa da erakundeen inplikazioa. Erakundeek kirola egitearen onurak jakinarazi eta kirola egiteko erraztasunak eman behar dizkiote gizarteari.
‎Ramon Lazkano musikagileak Berrian: " Bakartasunean lan egiten dugunontzat etxetik kanpoko oihartzuna jasotzea behar beharrezkoa da kemena sustatzeko. Hala, zeharo pozgarria da azken urteetako nire lanak ospe honetako akademiarentzat (Frantziako Arte Ederren Akademiarentzat) aipagarriak izatea, are gehiago atzerrian.".
2008
‎Hau da, pentsatu eta ebaluatu egin behar da ea gure ekintzak Hegoaldeko herrialdeetan errealitatea benetan aldatzeko baliagarriak diren edo behintzat horretan laguntzen ote duten. Era berean, behar beharrezkoa da GGKE en barruko argi ilunak ebaluatzea, benetako gizarte betekizun gisa eta herritarrek parte hartzeko leku gisa zein tokitan dauden argitzea eta, halaber, erakundeekiko nolako harremanak dituzten aztertzea".
‎Plazako zirkuituak, esperimentazioak, bakoitzak lantzen dituen ekoizpen bereziak… Aukera zabala dago. Horrek lotura zuzena dauka dedikazio nagusia bertsolaritzari eskaintzearekin, eta hori bertsolaritzarentzat osasungarria baino gehiago, behar beharrezkoa da.
‎Bigarrenik, ezkontzarako arropak erosi beharra. Mutilek gehiago disimulatu dezakegu arropa berak berriz ere eramanez, baina nesken kasuan are gehiago koadrila bereko ezkontzak badira estreinatzea behar beharrezkoa izaten da.
‎Hamar urte geroago, Euskal Herriko gatazka politikoa gainditzeko bi oinarri horiek ere behar beharrezkoak dira: Euskal Herriko gizarteari bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea aitortzea, eta bortizkeria oro alde batera uztea, ETArena barne.
2010
‎Bide horretan bilduz izango dugu etsaiaren aurrean inoiz indarrik gehien, hainbeste non estatuaren erantzun oldarraldiak ohartaraziko gaituen egiten ari garen bidearen balioaz. Horregatik, herriaren aktibazioa behar beharrezkoa izango da prozesu guztia bermatzeko eta bidean gertatuko diren astakerien aurrean iparra mantentzeko. Estatuaren oldarkeria hasia da eta astakeria geroz eta handiagoak egingo ditu, baina etorriko diren kolpeen indarra, malkoak eta odola aurrera egiteko baliatu behar ditugu, norabidez aldatu gabe, gure asmoarekin aurrera jarraituz.
‎Halere, Legebiltzar honetan onartu izan da Etxerat en jardunari buruzko informazioa epaitegietan ematea. Herri honetan biktima guztien sufrimendua aintzat hartzea behar beharrezkoa da, biktima mota guztien erreparaziora jotzea eta bitartekoak jartzea berriz ere biktimarik izan ez dadin. Ez dago biktimen artean hierarkizaziorik egiterik eta egiten bada urrunen dugun sufrimenduarekiko enpatia garatzen ez badugu ez dugu herri honek behar beharrezko duen alor horretan aurrera pausorik emango.
‎Herri honetan biktima guztien sufrimendua aintzat hartzea behar beharrezkoa da, biktima mota guztien erreparaziora jotzea eta bitartekoak jartzea berriz ere biktimarik izan ez dadin. Ez dago biktimen artean hierarkizaziorik egiterik eta egiten bada urrunen dugun sufrimenduarekiko enpatia garatzen ez badugu ez dugu herri honek behar beharrezko duen alor horretan aurrera pausorik emango.
‎Bruselako Adierazpenak asmatu egiten du ETAri behin betiko su eten egiaztagarria eskatzen dioenean. Eta asmatzen du horixe delako ezkerreko abertzaleok behar beharrezko daukagun urratsa, guztiok. Hori aurrerapauso itzela litzateke, baina ezin da hori lotu Espainiako Gobernuak hau edo beste egitearekin.
‎Itzultzailearen Egunerako prestatutako bideo emanaldian halaxe zioten elkarrizketatuek ere, gauza asko ekarri dituela Literatura Unibertsala bildumak: literaturaren altxor harrobia, euskal liburuen katalogoa handitzea, trebakuntza itzultzaileentzat, euskararen normalizaziorako behar beharrezkoa den literatura hizkuntza, irakurle ohitua… Lurdes Auzmendi, Bakartxo Arrizabalaga, Mari Jose Olaziregi, Koldo Biguri, Juan Gartzia, Anjel Erro, Patxi Baztarrika, Gorka Arrese eta Karlos del Olmo ikusi eta entzun genituen besteak beste aipatu bideo emanaldian.
2011
‎behin ere ez dut uste izan emakumeok emakume izate hutsagatik onak eta zoragarriak garenik. Alderantziz, beti defendatu izan dut emakumeok nahi bezain kabroiak eta zitalak izan gaitezkeela, eta eskubide hori behar beharrezkoa zaigula. Emakumeok nahi dugun guztia izan gaitezke:
‎Bai, behar beharrezkoa da lanketa batzuk emakume taldetan eta beste batzuk gizon taldetan egitea. Emakume taldeak euren eskubideen alde lanean hasten direnean, inguruko gizon asko eta emakume batzuk ere bai izutu egiten dira, eta ez dute jakiten egoera berriaren aurrean nola kokatu.
‎Bi hilabete azken hauetan agian hatsa hartu dute berriz, ez dakit. Gaindegia behar beharrezkoa da, baina lehen lehenik ezagutu behar dugu elkar. Ezin da lehenik ideologiaren esparruan lan egin, ez badugu elkar ezagutzen.
‎Estatu bat behar dugula hori guztia kudeatzeko? Hori, askorentzat, behar beharrezkoa da.
2012
‎21 urteko hernaniarrak egoera deseroso hori bizi du egunero, duela bi urtetik; etxera heldu, eta aita leku batean dagoen bitartean ama bestean egoten da. Ez daramate familia baten bizimodua eta behar beharrezkoa baino ez dute hitz egiten. Sostengaezina dela adierazi du, eta ikasketak etxetik kanpo egiteak errealitate horretatik aldentzeko aukera ematen diola:
‎" Bi ekimen horiek aspaldiko borroka dira, eta zorionekoak gu azkenean heldu direlako! Harrobia behar beharrezkoa dugu antzerki taldeek; batez ere, orain hasten direnek. Egoitza horretan kalitatezko ikuskizunak ekoiztu daitezke, horretarako jaio baita, antzerki taldeek baliabide egokiekin lan egin dezaten.
‎Paco Ibañezen ahotsean ikasi genuen olerkiaren arabera, poesia behar beharrezkoa da, eguneroko ogia eta minutuan hamahiru aldiz arnasten dugun airea bezain beharrezkoa. Denboraren joan etorriak erakutsia badakigu poesiaren handitasunak ez duela zer ikusirik mundua aldatzeko eraginarekin.
‎Hutsune hori aldatzeko asmoa ere badugu". Ikusgarritasuna behar beharrezkoa da ezein diziplinatan erreferenteak sortzeko garaian. Dauden artistak ikusaraziz lortzen da berauek promozionatzea, eta aldi berean, sortzaile berrientzat ikur izatea.
‎Komunitate bakoitzak bere burua jagon egin behar duelako, bere burua gobernatu. Baina horretarako komunitatean sinisten duten hiztunak behar beharrezkoak dira.
‎Nik beti erraten diet botikak hartzea ona dela zure bizitza normala ezin duzunean egin: ezin ohetik jaiki, ezin jan, ezin lorik egin… Orduan, behar beharrezkoak direnean, bai. Baina triste egoteagatik soilik ez.
2013
‎Kantuetan, testuetan eta zuzeneko emanaldietan umorea dago. Umorea behar beharrezkoa da. Horregatik da hain serioa afera.
‎Basoak sortzen ari da, bi helburu nagusirekin: galzorian dauden espezieak berreskuratuz bioaniztasuna zaindu eta aberastu eta baso didaktikoak izatekoa, eta bestetik etorkizunean behar beharrezkoak izango diren kalitatezko zura eta energia sortzeko egurra lantzekoa.
‎Ez zaio axola talde ttiki ezberdin anitz egotea, artikulatzen direnean ikusten du arriskua. Hala, fragmentazio horri aurre egiteko behar beharrezkoa da subjektu zatitu horiek bilduko dituen lider bat. Alabaina, lider horiek ulertu behar dute euren papera zuzendaritza kolektiboak ahalbidetzeko baldintzak ereitea dela, mugimenduen autonomia garatzea, eta erakunde parte hartzaileak egikaritzea.
2014
‎Psikolinguistikan askotan aipatzen da zein den haurrak entzuten duen hizkuntzaren iturria, behar beharrezkoa baitu iturri hori, nahitaezkoa. Hizkuntza entzun ez duen haurrak ez du hizkuntza ikasiko.
‎Gure egungo babesle, laguntzaile eta harpidedunek eskertzen digute. Eta bizirauteko behar beharrezkoak zaizkigun babesle, laguntzaile eta harpidedun gehiago lortzeko balio dezala! Hala espero!
‎Nire ustez, sufrimendua hedatu eta gizartea zatitu dugunok elkarbizitzaren aldeko apustua egin behar dugu, pentsaera ezberdina dutenen arteko errespetuan oinarrituz. Baina, aurretik, gertatutakoaren hausnarketa sakona egitea behar beharrezkoa da, ondoren gure ekarpena gizarteratzerakoan, sinesgarritasuna izateko.
‎Gauza bat da dantzan jakitea eta beste bat dantza irakasten jakitea. Euskal dantza Eskolak behar beharrezkoak ditugu" aldarrikatu du sortzaileak.
2015
‎Txinzerrek bere webgunean hala du idatzita: " Etorkizunean lehorteak ustez latzagoak izango direnez eta eskualdeko biztanleen kopuruak gora egiteko joera duenez, behar beharrezkoa da Jaizkibel aldeko zorupeko uren ustiakuntza emendatzea". JMBDren ustez manko munitateak sinetsarazi nahi izan du Endara arroan ur gutxiago dagoela Jaizkibelgo putzuen eraikuntza justifikatzeko," lehorteak asmatu nahi dituzte" diosku Alkainek irmo.
‎...orratzen, kasta (bertze kontzeptu biologizatzaile bat, ezta?), ustelkeria, ongizate materialeko murriztapenak… salatzeaz gain, estatu ereduaz, instituzioen berrantolamenduaz, justizia sistemaz, militarismoaz, errepresio indarrez eta jokamoldeez, hezkuntzaz, kulturaz, estatu barneko kontzientzia nazional ezberdinez, nafarron erabakimenaz…; bizitza materiala eta giza bizikidetza bermatzeko behar beharrezkoak diren bertze kontuez zer eskaini eta zeinekin lan egiteko prest agertzen den.
‎dena entzuten duzu, baita zure beldurrak ere. Jatetxe batean jendea zein baino zein ozenago ari denean altxa eta" ixo!" oihukatzeko zorian geratzen naiz, eta zinean ere, behar beharrezkoa den musika soilik jartzea dut gustuko. Musikak ez badu garrantzirik, ez badu deusetarako balio, zertarako jarri?
2016
‎Azken batean, oso gauza logikoa da: inork ez badizu eskaintzen, eta artistentzat behar beharrezkoa bada, ziur naiz nolabait egingo dela. Ez dakit ez noiz, ez nola, ez izen horrekin ala beste batekin, baina egingo da.
‎Sendatzea behar beharrezkoa da, betiere politikoki egiten badugu, asmo feminista batekin eta laguntzen badigu gure arbasoen memoria berreskuratzen: nola osatzen ziren beraiek, inposatutako mendebaldeko sistema baliatu gabe.
2017
‎Gaur egungo egitasmoa etorkizunean pentsatuz egindako eskaera dela azpimarratu du Oiartzabalek: " Eskaera egin dugu etorkizunean abeltzaintzak, eta batez ere artzaintzak mendi horretan jarraitzea nahi badugu, baliabide horiek behar beharrezkotzat ditugulako. Jardun horiek mantentzen badira, Aralar larreetako belar motzarekin eta txukun mantentzea ekarriko du, gaur egun bezala".
‎Eta nola gertatu den jakin dezagun. Hori ere egingarri izan behar da, behar beharrezkoa baita". Egunari ez zioten trabarik jarri Frantziako agintariek eta Luhusoko ekimenaz geroztik izandako negoziaketei esker dela jakin izan da.
2018
‎Baina biktima horiekin justizia egiteko, behar beharrezkoa da ahalik eta kopuru zehatzena jakitea, ez soilik Gernikaren kasuan, baita atzegoardiako frankisten errepresioaz ere. Nafarroan adibidez, ahozko historia funtsezkoa izan zen fusilatuei zenbakiak jartzeko.
‎Ikusi besterik ez dago zer gertatu den Nafarroan eta Iparraldean, urte askoan oso bestelako hizkuntza politikak izan diren horietan. Beste hainbat jarduera publikotan bezala, herri aginteen lidertza eta aitzindaritza behar beharrezkoa da. Hizkuntzaz ari garenean, hizkuntzaz ez ezik, gizarte baten bizikidetzaz ari gara, gizarte baten ereduaz.
‎Jardun publikoan behar beharrezkoak dira kritikak, eta onartu egin behar dira. Nik, esaterako, asko ikasi dut kritiketatik… Euskaren munduan behar baino gehiagotan bereizi dira gizarte dinamika eta erakundeen dinamika, gauza kontrajarriak balira bezala, eta ez da hori kontua.
‎Landareek urarekin duten lotura izugarria da. Jaiotzatik behar beharrezkoa dute. Haziak urik gabe ez du berehalakoan landarerik sortuko.
‎Izen abizenik ez dute eman nahi izan, baina beraien esperientzia orriotara ekartzeko prest agertu dira. Thailandian lurreratu ziren orain urtebete pasatxo, soinean behar beharrezko gauzak soilik eta gehienetan eginez mugitu dira hara hona. Thailandia, Kanbodia, Laos, Txina, Mongolia, Kazakhstan, Kirgizistan, Tajikistan, Turkia eta Europako herrialde ugaritako zigiluak dituzte pasaportean.
‎Nazio Batuen Erakunderaino eraman dute ahotsa, gutxieneko emari ekologikoa eskatuz, bertako landareak eta fauna mantendu ahal izateko. Flora behar beharrezkoa dute elikatzeko ez ezik sendagai gisa eta baita erritualetarako ere. Makalak esate baterako.
2019
‎Aurkitutakoen artean, lagunarenaz gainera, Alberto Barandiaranen artikuluak izaten nituen nik gustuko: luzeak, sakonak eta gehiagotan erran behar da behar beharrezkoak.
2020
‎Bere papera baldintzak sortzea da, Euskal Herriak behar duen eraldaketa edukiz betetzea, prozesua borroka sozialarekin hauspotzea eta elikatzea, eta instituzioen aurrean ahots propioz aritzeko aukera ematea sektore sozialei. Hori guztia behar beharrezkoa izango da krisi honetan ere, nola egin da erronka.
‎Horregatik esperantza pixka bat eduki nahi dut eta sinetsi Euskal Herriak beste puntu batetik helduko diola krisi honi. Eta jendeak ere kontziente izan behar du euskarazko kultura kontsumitzea gure esku dagoela eta behar beharrezkoa dela, bizirik mantendu ahal izateko.
2021
‎Neskak ahalduntzea eta tresnak ematea du helburu Indarkeriaren Eskailerak, baina mutilen ardura da indarkeria matxistarik ez eragitea eta lanketa behar beharrezkoa da haiekin ere. Hezkidetza arduradunaren hitzetan, mutil talde handi bat dago ulertzen duena azaldutako egoerak ez direla normalak, baina eskolan gaia jorratzen denean eraso egiten zaiela sentitzen dute batzuek, nekatuta daude biktima eta erasotzailearen diskurtsoaz.
‎Aiaraldean inolako konplexurik gabe borrokatu dira botere hori mugatzeko. Aberastasunaren banaketaz, lanaldiaren murrizketaz, pribatuaren kontrol sozialaz edota ekonomian behar beharrezkoa den esku hartze publikoaz konplexurik gabe aritzea, hori ere izango da bidea ezarritako normaltasunari berria deitzen hasteko.
2023
‎Komunikazioaren mundua aldaketa sakonak bizitzen ari da eta joera orokor horri gehitu zaizkio pandemia, bizitzaren garestitzea (tartean argindarrarena eta paperarena) … eta horrelako laguntzak behar beharrezkoak dira eraldaketa egiten laguntzeko, kontua da laguntza horren diru banaketa hori nola egiten den. 2021ean Jaurlaritzak dirua banatu zuen inongo deialdirik egin gabe, dirulaguntza zuzen bidez, eta 2022an nolabaiteko irizpideak jarriz egin dute banaketa, baina berriz ere irizpide horiekin lerro talde berak lehenetsi dituzte, talde handienak, hain justu alderantziz behar lukeenean:
‎Aipatzen ditugunean gure arteko aliantzak, konplizitatea, ahizpatasuna... ez gara esaten ari elkarri masajeak ematen ari garela etengabe, baizik eta barre egiten dugula egoeraz, gure buruaz eta besteez, baliatuta ironia fina eta batzuetan baldarra ere bai. Da estrategia bat bertsotan irauteko behar beharrezkoa, eta horren isla ere izan daiteke. Kotxeko eszenan, adibidez, elkarri kontatutakoak jaso ditugu, eta horien inguruan ez dugu negarrez hitz egiten.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia