Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 62

2004
‎Nik ez nion ezer eskatzen laguna izateagatik, bakarrik horixe bera, laguna izatea; berak, berriz, laguna izatea eta umiltasun gehiegizkoa eskatzen zidan. Bere petralkeriak txintik atera gabe irensteko behar beharrezkoa zen umiltasuna, hain zuzen ere.
2010
‎Seguru nago aldrebeskeria ugari jasan behar izan dituzuela. Hala eta guztiz enpresa ma ku la ga be-a erakusten duzue eta horregatik zaizue behar beharrezkoa gure laguntza; hemendik aurrera ere ongi babesturik egon zaitezten. Barkatu nolabait kontrakoa pentsatzera eraman baldin bazaitut.
‎Iruzurrak aldatzea posiblea da eta, gainera, behar beharrezkoa. Gizakia, askatasunik ez duenean ere, askatasuna" da".
2011
‎Politika ogibide izan aurretik, Pujol banku jabeak hainbat kultur ekimen bultzatu zituen, horien artean katalanez idatziriko lehenbiziko entziklopedia. Esperientziak erakutsia bazekien etekin handirik gabeko negozioak izanagatik, behar beharrezkoak direla, diruz neurtzen ez den bestelako aberastasuna sortzen dutelako. Azpiegiturez solasean hasi eta kultura porlanaren maila berean jartzen duen agintariak, nire ustez, ohorezko aipamena luke politikarien entziklopedian.
‎Baina, Stuart Millek arrazoi du: behin duintasunez bizitzeko behar beharrezkoak diren nahiak aseturik, ondasun zerrenda handitzeak ez dakar zoriontasun maila handiagorik, inondik ere. Mugarik gabekoak baitira gure nahiak, sailkapeneko goi postuetan dagoenak behekoak ahantzi eta gehiago duten banaka batzuei baizik ez die begiratuko, haien mailaraino heltzea amets.
‎Eztabaidaren aurreko jarrerari begiratuz, muturreko bi motatako pertsonak ditugu: batetik, gatazka eta liskarzaleak, sesioa maite eta arrainak ura nola, diskusioa behar beharrezko dutenak. Kontrako muturrean daude eztabaidatik deabruarengandik bezain fite alde egin ohi dutenak.
‎J.J.k soka gero eta gehiago tenkatu behar zutela esaten zuen, ia apurtzeraino eraman behar zutela egoera. Bahiketa gauzatzen ez zen bitartean, tentsioa ahalik eta gehien areagotzea behar beharrezkoa zela esaten zuen oharrak. Carla Capponi parlamentari komunistaren mugimenduen zehaztasunak ematen zituen oharrarekin batera zetorren eranskin batek.
2012
‎Cameron hura," ez da gizarterik" predikatu zuenaren ondorengo klon makala baino ez da, berak dioena edozein neoliberalek esango luke lasai asko, haien kredo sinpleena da eta. Ez da elkartasun sozialik, bai, ostera, itun soziala eta politikoa dena dela ere, bere burua ondo gobernatzen duten hiritar zintzo ordenazaleak, horiek bai, horiek izan badira eta behar beharrezkoak herri zibilizatuetan. Baina, noizean behin, zibilizazioaren bihotzean ere barbaroak agertzen dira, bere burua gobernatu ezinik, besteei eragindako minen alderako enpatia barik eta ordenarekiko begiramenik gabe.
‎, ez balu haiekin psike autonomoaren proiektua ere bota. Subjektu Handiarekin batera, beraz, norberaren autonomiaren izenean bera lortzeko behar beharrezko baldintzak sastarretara bidali zituen. Eta hala izanda, ekintza ildo luze eta segituetan atxikitzeko behar diren kemena eta gogoa ahitu ziren, haien ordez apatia eta soraiokeria hedatu ziren erruz.
‎Izan ere, Psikologiak zientzia maila lor zezan, zientzia moderno orok bezala, abstrakzio bidean bizi arrunt hurbila begi bistatik galdu behar bazuen ere, lan praktiko ikaragarria egin beharra zegoen. Jendea artatzeko psikoteknologia behar beharrezkoa zen, besteak beste, arima munduaz haraindiko inbertsio funtsa izateari utzita, arima, psike hitzaren aterpe berrian, mundurako (ezarri beharreko) inbertsioa bilakatu zelako.
‎Labur bilduz, inperio estatuek eta nazio estatuek bortxa monopolizatu arau barne lurralde baretuak eratu zituzten, haietan harreman sareak luzatu, ugaldu eta trinkotu ziren. Beraz, interes jokoak sare luze zabaletan gero eta konplexuagoak bilakatu ziren, eta behar beharrezko egin zitzaion jokalariari bere burua arte handiz gidatzea eta kontrolatzea. Lege psikosozial sinplea dago bertan:
‎Zentzu honetan, alderantziz, Tomas Urzainqui eta Xabier Arregi, 77 esate baterako, zuzen dabiltza Demos zein Civitas alde batera eta Ethnos beste aldera jarri beharrean, biak ala biak tartekatzen dituztenean. Falta zaiena, hala ere, edo falta zaiguna, hurrengo urratsa ematea da; ulertzea, alegia, nazio guztiz eratuaren lekunea segurtatze aldera, euskal ethnos horrek, bai tradizionalki bai gaur egun kontzebituta dagoen erara behintzat, ez duela behar beharrezko den iraganekiko hausketa eta etenaldi egiazkoa bermatzen, ez duela, beste hitz batzuetan esanda, estatus mamutsua betetzen, gorputz gabekoa, guztiz alderantziz baizik; hau da: lotura" organiko" tradizionaletatik banatuta dagoen nazioa izendatu beharrean, euskal ethnos petral horrek zer eta jadanik eratuta dauden beste Demos eta Civitas batzuen gehigarri soiltzat funtzionatzen duela.78
‎Artea: behar beharrezko den jakia gizaki garatu eta askearentzat. Gaur egungo artea:
‎Gestapo beldurgarriak Prim kalean zeukan bere egoitza zorigaiztokoa zabalik eta martxan jende askoren etsipenerako). Orain ordea alderantzizko emigrazioa hasia zen, ehunka pertsonak alde egin behar izan zuen nazien atzaparretatik eta horretarako behar beharrezkoa zen hegoalderantz ihes egitea, Pirinioak zeharkatuz. Une jakin batean naziek milaka pertsona harrapatu (eta asko eta asko, hil) zituzten Frantzian, Belgikan, Holandan ezin izan zutelako hegoaldeko muga zeharkatu.
‎Duela hogeita hamar bat urte, berrogei edo berrogeita hamar bat oso medikuntza farmakologikoa jasaten igaro ondoren, berragertu ziren zenbait eskola naturista eta medikuntza prebentiboaren ikuspuntu higienistak. Hori behar beharrezkoa zen gure gorputzak nozitzen ari ziren etengabeko" pastillajeari" nolabaiteko galga jartzearren. Eta badirudi oraindik ere ia besterik gabe pastillak eta bestelako botikak hartzeko joera etengabeko hori ez dela inolaz ere moteldu (Espainia da Europako bigarren herria antibiotikoen kontsumoari dagokionez).
2013
‎—Ibili azkar, bai. Lo egitea behar beharrezkoa duk. Ni ere segituan joango nauk ohera.
‎Mina erakusgarri ez dela, irakasgarri ez dela, jakin bazekien andre hark, saminerako erakustaretorik nahiz enkantearetorik ez dagoela, mina partekatu daitekeela bi trenbide orratzen arteko tartetxoan soilik. Horrelaxe egina genuen, behar beharrezko diren hitzei baino gehiagori lotu gabe, maitasun kontuetan urri urri baitira behar beharrezko hitzak.
‎Mina erakusgarri ez dela, irakasgarri ez dela, jakin bazekien andre hark, saminerako erakustaretorik nahiz enkantearetorik ez dagoela, mina partekatu daitekeela bi trenbide orratzen arteko tartetxoan soilik. Horrelaxe egina genuen, behar beharrezko diren hitzei baino gehiagori lotu gabe, maitasun kontuetan urri urri baitira behar beharrezko hitzak.
‎Hori bai, prozedura txit konplikatua asmatu zuen tratua egiteko. Junok ekarritako ondasunak behar beharrezkoak zitzaizkiela azalduko zuten biztanleek idazki batean, eta, haien eskariari erantzunez, Arrillagak ontziaren karga guztia erosiko zuen. Baina ez Rezanovengandik, baizik eta errusiar komisarioagandik, transakzioan Rezanoven izenik ez azaltzeko.
‎Hogeita hamasei urte haietan, sobera betea zuen derrigorrezko zerbitzaldia. Baina ez zegoen inor haren postua beteko zuenik, Mexikoko gobernuak debekatu egin baitzuen mexikar jatorriko inor misioetan jardutea, eta azkenean bertan geratu zen Zalvidea, anaia arteko kontsolamenduari uko eginda, eta behar beharrezko gauzak lortzeko ere nahiko lan bazuela.
‎Nola, ordea? Lurralde pobre eta antzu hartan" ez egurrik zegoen, ez iltzerik, ez sokateriarik, ez galipotik, ez horrelako lan baterako beste inolako gairik; ez maisurik, itsasontzigilerik, zerraririk edo bestelako ofizialik; ez tresnarik, ez horrenbeste jenderentzat behar beharrezko janaririk". 64 Ezinezkoa zirudien, baina, Th. H. Hittellek dioen bezala, Ugarte bezalako batentzat ezinbestekoa zena ezin zen ezinezkoa izan.
‎" brebiarioa beste ekipaiarik ez zuela, oinez ekin zion, bakarbakarrik, Probidentziaren eskuetan utziaz behar beharrezko mantenua; hamar legoarainoko ibilaldiak egiten zituen bakardade haietan, etengabeko euriak eta bide malkartsuak oztopo zituela; baina kolegiora heltzeko nahiak dena eramangarri egiten zuen, eta azkenean heldu zen, aipatutako urteko irailaren 13an".
‎Elikagaiak gero eta urriagoak izateak ez zuen askorik laguntzen. Ontzietako bat Sinaloara bidalia zuten behar beharrezko gauzen bila, baina bi hilabete geroago haren aztarrenik ez zen. Hala bada, batzarrean bilduta, La Paz abandonatzea eta leku hobe baten bila abiatzea erabaki zen.
‎Anzak antolatu nahi zuen espedizioa, esaterako. Serrak garbi adierazi zuen, Alta Californiako kokalekuek iraungo bazuten, behar beharrezkoa zela Sonoratik Monterreyra arteko bide hura ezartzea. Baja California pobreegia zen San Diegoko eta Monterreyko kokalekuei inolaz ere laguntzeko, eta Loretotik San Diegora arteko hirurehun legoako bidea luzeegia eta zailegia zen erabilgarri izateko.
2014
‎Jakina, kastitateak ez zuen Lawrencerentzat monje batentzat duen esanahia, eta ez zen haren pean ezartzen espiritu berarekin. Praktika hori, haren kasuan, ura baizik ez edateko ohiturarekin lotuta zegoen (ardoak baino zapore berezi gehiago zituela esaten zuen), behar beharrezkoa baizik ez jatearekin, eta lo ere neurri berean egitearekin".
‎Agenda garbia eta zaindua hura; aitak mendigoizale trebatuaren antzera behar beharrezko zama baizik ez zeraman bizkarrean. Ezta gramo bat ere sobera.
‎Gizon minuziotsua zen, dudarik gabe, zalantzarik edukiz gero data edo ordua galde zeniokeen horietakoa. Bere ibilbidearen behar beharrezko ez zatekeen aztarnarik ez zuen uzten atzean: gau batean itsas ertzera egurastera joan eta goizean hondartzan ez zegoen haren oinatzen idazkeraren zantzurik.
2015
‎objektu edo tresnak diren direna izango dira praktika batean horrela funtzionatzen badute, sinboloa ez da sinboloa sinbolizatze praktiketatik kanpo, edonoren eta edozeren ezaugarria ez da ezaugarria praktika batean zentzu hori hartzen ez badu. Esaterako, mahaia objektu gisa ulertu ahal dugu," azalera lauko altzaria", edo objektu hori dela erabaki dezagun behar beharrezkoa duen funtzio gisa," gauzak azalera baten gainean jartzea". Ezagutza eta mundu eraikuntza jarduerak dira eta etenik ez duen jarioa:
‎Ez da, egia esan, nire burutazioa. Uste dut esperientzia eta bizipenen irakaspena izan dela eta euskal Zeraren ahalegin eta eztabaiden komunitateek ondo ikasi dutela babes ideologiko handiek, hots, artikulazio handiek, behar beharrezkoak izanagatik, ez dutela guztiz ziurtatzen praktika baten bizitza, praktikan ari direnek bere zentzua, immanente eta unean unekoa, sentitzen ez badute. Kode ideologikoek bereizgarritasuna eta zentzu zabala ematen diete praktikei, baina zentzu hura bizitzako kontuetatik urrunegi egon daiteke.
‎Guztiz bestelakoa izango litzateke, azalaren kolorea eta posizio sozialaren uztardura jende asmoetatik, ekimenetatik eta harremanetatik sortu den artifizio bat dela sinetsiko bagenu. Kasu bietan, ordea, sinesmenak eragina izango du sinesleek serio sinesten badute, eta hartarako behar beharrezkoak izaten da sinesle arteko kohesioa, bai eta norbera sinetsiarekin identifika dadila ere.
‎Horregatik, funtsezkoa da sorkuntza jarraipena, sortze jarioari eustea, praktikarik praktika konfigurazio berriak sortuz, eta aurrekoekin josiz. Eta, orobat, konfigurazio itxiak, ikonoak, espektakuluak, produktuak eta abar eraisteko eta deskonposatzeko behar beharrezkoa da zentzugintzaren eta signifikatzearen barrengoei buruzko jakintza semiotikoa: nola apailatzen dira komunikazio ekintza eta espektakulu biltzaileak?
2016
‎Euskara bera zuen luzaidarrak kezka iturri, euskara batuaren beharrak arranguratzen baitzuen doilorki, bada, behar beharrezkoa ikusten zuen gauza egiteke eta abantzu gauzaezina sumatzen zuelako:
‎13 sermoitegi horietan bakarra dugu euskaraz, eta baliteke galdutako bi aleak euskaraz ere idatzirik egotea, kontuan harturik misio aunitz egin zituela euskal herrietan eta euskaraz. Eskuizkribuok abantzu irakurtezinak dira, eta behar beharrezkoa litzateke, guztiena ezpada, lan alferra baita, bai euskarazko alekiaren transkripzioa egitea, ahalaz gutxi gal dadin. Aipagarria da Palaciosen jatorrizko euskara bizkaieraduna bazen ere, bere euskal lanak gipuzkeraz taxutu zituela.
2017
‎Informatzea erakustea balitz bezala! Ez bada nekaraztea, behar beharrezkoena estaliz!
‎Argia da hau guztiaren funtsa: euskarak musika estilo berrietan espazioak irabazten dituenean, euskara abesti horietan sartzen denean, hizkuntz komunitateak bere osasunerako behar beharrezko diren arnasguneak irabazten ditu. Baina, horrez gain, beste lurralde batzuetara (geografikoak eta bestelakoak) eraman dezakeen erresonantzia kutxan sartzen da hizkuntza.
‎Ondoren, bertakoa beharrezko den bakarra oraindik izanik ere, bigarrena ezagutzeko beharra zabaldu egiten da. Denborarekin bigarren honek funtzioak irabazten ditu (14) eta bere erabilera behar beharrezko bihurtzen da zenbait lanbidetan edota hedatu egiten da gizarte maila batzuetan, prestigioa irabaziz. Emeki emeki bigarrenak familia kanpoko funtzioak betetzen ditu eta bertakoa bakarrik arlo intimoetan erabiltzen da:
2018
‎Halere, eleberriak sinesgarritasuna behar du eta hor sortzen da arazoa: nola egin sinesgarri fikzio hutsa dena, eta horretan behar beharrezkoa da egilearen pertsuasio indarra eta ahalmena: erabiltzen dituen hitzak, egoerak, deskribapenak eta abarrekoak baliagarriak izango dira sinesgarritasun hori lortzeko.
‎Iduritzen zaigu datorren urteetan oraino gertakizun hau errepikatu behar litaikeela, beharbada beste modu desberdin batez, nonbait olerkien irakurketak, idatzitako mintzairetan atxikiz, bainan hizkuntza batek bestea ez dezan jan, kongresuko idatzi eta erran guziak bi hizkuntzetan espresatzea behar beharrezkoa litezkeela sentitzen dugu!
‎...ra, eta horrek lehen begiratuan ederki salatzen du zer arrazoi ikaragarrik beharturik bizi diren Iruñeko biztanleak pilaturik batzuk besteen gainean, etxe zaharrei pisuak erantsita, ezinezkoa baita etxe berriak eraikitzea hiria zabalduta eta karrikak luzatuta; horren ondorioz, kaleak kasik lurpeko galerien antzekoak dira, ez baita eguzkirik sartzen, eta argia nahiz ura urriak baitira, bizitzarako behar beharrezkoak izanik ere. Arrazoi hura harrizko hesia da, hesiak muga gaindiezina ezarri baitio hiriaren perimetroari; horregatik dago Iruñea irmo giltzapetua, eta horrexek behartzen du hiria zerura igotzera, lurra ukatzen baitzaio.
‎Makaldian lainoen arteko izpiak baino ez ditugu biltzen gogoan Eta biltzen baditugu aitzina egiteko behar beharrezkoak ditugulako biltzen ditugu.
‎Haien iritzia ez da kontuan hartzen, eta gainera, haiei dagozkien problemak ez dira tratatzen. Matematika irakasleak jakin behar du sosegua eta nolabaiteko barne oreka behar beharrezkoak direla matematika ganoraz egiteko. Ezin da matematikarik landu ikasleak indarkeria testuinguru batean murgildurik daudenean, asteburuan bizitu dutenarengatik urduri eta aztoraturik dauden bitartean.
2019
‎Estrategia politikoari dagokionez, Brankakoek diote euskal nazio askapenerako mugimenduak alienazio linguistiko eta kultural horren erabateko kontzientzia izan behar duela, eta soberania politikoa eskuratzeko ezinbesteko tresnatzat jotzen du Euskal Nazio Fronte bat osatzea. Horregatik, Hirugarren Munduko hainbat herriren Nazio Askapenerako Frontearen eredua bere eginez, Branka ren ustetan behar beharrezkoa da eragile abertzale guztiak batzea Euskal Herriaren independentziaren alde eta estatu zapaltzaileen esplotazioaren kontra borroka egiteko. Horretarako, Euskal Herriko klaseen arteko elkarlana proposatzen du, eta burgesia txikiak koordinazio lana egitea.
‎Hortaz, feminismo antikapitalista batek ezinezkoa du Marx alde batera uztea. Izan ere, Stevi Jackson-ek esan bezala," 1980ko hamarkadako lehen urteetara arte, teoria feministaren barruko ikuspuntu nagusiek marxismotik edaten zuten, edo harekiko elkarrizketa bati jarraitzen zioten". 6 Nolanahi ere den, behar beharrezkoa da Marxen kategoriei oinarri berriak jartzea eta" Marxengandik harago" joatea; 7 ez bakarrik Marxen garaitik hona gertatu diren eraldaketa ekonomiko sozialengatik, baita Marxek harreman kapitalistak ulertzeko izan zituen mugengatik ere. Alta, azken mende erdiko gizarte mugimenduek agerian jarri dute muga horien garrantzi politikoa, eta argitara ekarri dituzte hainbat gai sozial Marxen teoriak aintzat hartu ez zituenak edo alde batera utzi zituenak.
‎Geruza multzo honetan aztarna ezin hobeak aurkitu ditugu euskararen enigma desestaltzeko. Oso garai garrantzitsuak izan ziren horiek euskararentzat, indarrean jarri baitzituzten behar beharrezko hizkuntza osagarriak: oinarrizko adizkiak, pertsona izenordainak, eta abar.
‎Kontua da gauza horiek lortzeko inperatibozko esaldiak ezin aproposagoak direla. Esaldi mota hauek behar beharrezkoak direlako, pentsatzekoa da hizkuntza baten oinarrian ere aurkituko direla.
‎hemen utzi nuen. Bada, euskaldun haiek geroaldia asmatzeko behar beharrezko zena barneratua zuten: egitekoa eta planak.
‎Gure lanean zehar behin baino gehiagotan aipatu dugu hau erakuslea, konbentzituta gaudelako, giza hizkuntzen jatorrian, euskararen jatorrian behintzat, garrantzi handiko elementua izan dela, behar beharrezkoa eta ordezkaezina, gainera. Bertzalde, gauzak horrela planteatuta, ondorio zuzena hauxe da:
‎Ondorioa: galde erantzun esaldietan, aspaldiko garai haietan, hau erakuslea, behintzat, behar beharrezkoa izan zen.
‎Nolabait ere, erran dezakegu lehenbiziko erakuslea asmatu zutenetik, giza hizkuntzetan lehenengo pausoak eman ondoren, beren logikan harrapatuta zeudela ematen duela: aspaldiko garai haietan behar beharrezkoa zen holako errekurtso bat edukitzea elkar ulertzeko; lexiko urria eta oinarrizko adizkiak, hain zen eskasa haien hizkuntza gaitasuna ze, behatz erakusleaz lagundurik, aurrean zuten objektura hurbiltzeko ez zuten inolako aukerarik izan. Eta hau hitzaren abantailaz jabetu ondoren, denbora kontua izan zen gainerako erakusleez eta erabilerez konturatzea.
‎izan, egin, eman, hartu, bota. bere osagaiak oso primarioak direla, oinarrizkoak dudarik gabe. Hitz horiek hasiera hasieratik behar beharrezkoak ziren, eta, horregatik, horiek bezalakoak, hain zuzen, Swadehsen Oinarrizko Hiztegian70 meritu osoarekin agertzen dira: beldur izan, arnasa hartu, oka egin, usain egin, barre egin, ehizan ibili, tu bota, kosk egin, igeri egin, hegan egin, zutik egon aditzak dira, hain justu, agertzen direnak.
‎Bada, aditz esapide hauek, bizipenak bezala, primarioak, oinarrizkoak, behar beharrezkoak dira; eta zaharrak izanik ere, bere horretan jarraitzen dute, ez dira aldatu, oso erabilgarriak direlako. Orduan, nondik atera dute euskararen pobrezia?
‎Onartu behar dugu Swadesh ek asmatu egin zuela hitz hauek bildu zituenean; izan ere, garai guztietan, gizon emakumeak, haien beharrean, halakoak izan baitira erabili dituztenak; behar beharrezkoak direlako, hain justu, izan da hautaketaren zergatia.
‎Azken egoera honek aparteko aipamena eskatzen du. Arrisku abisuak behar beharrezkoak dira, ezinbertzekoak, denontzat; eta holakoak giza espeziean ez ezik, hainbat animali espezietan ere ikusiak dira. Guk abisu oihuak aparte, holakoak erabiltzen ditugu:
‎Hau guztia kontuan hartuz, ez digu gehiegi harrituko aitortzen badugu aginte esaldiak edozein garaietan behar beharrezkoak izan zirela, izan direla eta izanen direla.
‎Hain zuzen, hiruak erro arabiarra duten hitzak. Herrirako behar beharrezko lehengaiak almazenatzen, neurtzen, saltzen zireneko lekua: garia, ardoa, haragia, bakailao gatzatua, bale olioa...
2020
‎Izeba zegoen ostatu hau andaluziar etxe herrikoi bat zen. Hango etxe tradizional gehienek bezala, barruan patio txiki fresko bat zuen, udako egun erreak jasateko behar beharrezkoa. Oso xumea zen, komunean iturriko urik ere ez zegoen.
‎Apalategiz apalategi gelaz gela txokoz txoko behar ez ditugun produktuei esker behar beharrezkoak diren bizi leku pribatu guztiak desagerraraziko dizkigute.
‎Ekoizpen garaikidean erregimen intermediala nagusitzen ari da. Formatuak, teknikak, keinuak, erreferentziak gero eta mugikorragoak dira eta behar beharrezkoa da formatu, teknika, keinu eta erreferentziak elkarrekin obren kritika perspektiba bati esker hausnartzea.
‎epeltzean, hain zuzen, alde batetik Madrileko politikari batzuen zentralismoa eta bestetik herrialdeko zenbait kideren txokokeria. Ez zen hauta txarra izan, hamaika urtez haren eskua behar beharrezko baitzen bi alderdi eskuindarren arteko harremana koipeztatzeko. Haren katedratiko aurpegiari dagokionez, Carlos Olcozen bibliografia joriak ez zuen interes berezirik sortu zuzenbide foralean espezializaturiko nafar zirkuluetatik kanpo.
‎—Bai, aireztatze sistema xume bat jarri zen. Eta baita altzari banaka batzuk, noski, behar beharrezkoena. Koltxoi bat, mahaia, aulkia, kanpineko komun bat Dena garbi egoteaz arduratu ginen beti.
2022
‎Kasuari buruzko zenbait xehetasun aurki daitezke Piarres Broussainen 1913ko eskutitz batean, zeinean izen deiturarekin irakur baitezakezu zerrendatuta nortzuk ziratekeen liburuaren behin behineko irakurleak(" benficiaires eventuels"), eta behin ikusita zer nolako pertsonak diren (adibidez," 1°— Sr Dr Irigaray, Irurita, porElizondo (Navarra)[...]; 2° M. Garmendia, a Sare, par Saint Jean de Luz. [...]", pentsa dezakezu Piarres Broussainek inplizituki dioena dela mediku saiogilearen irakurketa probetxugarri baterako behar beharrezkoa zela eskolatua izatea eta liburuzalea, alegia, ez zela nahikoa leitzen jakitea, derrigorrezkoa zela beste plus bat.
2023
‎Berebat bertako bizilagunek eta kontzeju boteretsuek Alzateko jaunaren edo Zabaletarren pribilegioen eta baliabide ekonomiko garrantzitsuenaurka jardun ohi zuten. Jauntxoen terrore kolektiboaren erabileraren eta herritar xeheen erreakzioaren arteko lotura posiblea irekitzen zuten Alfontso Otazurena bezalako lanek eta behar beharrezkoak dira. Bandoen arteko borrokari buruz Caro Barojak egindako iradokizuna eta 1525eko jazarpenak politikoki men eginarazteko ahaleginari lotzeko Bennassarrek egindakoa, frogatuta egon ez arren, interes handikoak dira".
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia