|
Handik aurrera, Teofilo Mariaren eta taldearen ahaleginak izugarriak izan ziren, Teofilo Mariarenak, batez ere; izan ere, zer egin zuen berak ordura arte?; aitaren ondoan goxo bizi, bolizko dorre batean sartuta, langileekin zerikusirik ez zuèn munduan, haiek agurtu ere gabe eta haien begietara ere begiratu gabe, ezta aurrean gertatzen zitzaizkionean ere; jarrera hura, maila batean, aitaren estilo pertsonalaren ondorioa ere bazen, hartarako izendatu baitzuen Nazario Orbek, bere garaian, konfiantzazko lan-talde tekniko bat, tartean zeuden Pedro Lakanda eta Martin Belzunze?, langileekin komenioak eta arazo guztiak eztabaidatzen zituena, taldearen hari guztiak Nazariok berak mugitzen bazituen ere; Teofilo Mariak, ordea, berehala ikusi zuen nekez bete zitzakeela bere planak kontu haiek guztiak berak zuzenki eraman eta langileekin halako harreman batzuk gauzatu ezean, ohi baino ausartagoak, etsaiari gerra egiteko etsaia ezagutu behar baitzuen lehenik eta behin, lehen eskuko informazioa bitarteko, ez bigarren edo hirugarren eskukoa: gerrari buruzko edozein gidaliburuk esaten zuen hori; aldi berean, baina, aitaren estiloa soilagoa ere bazen neurrian, gurutzatuak eta zaldunak iraganeko kontutzat zituen Nazariok?, gehiegizkotzat
|
behar zuen
honek semearen jarduna, nahiz eta Pedro Lakanda eta Martin Belzunzeren iritziak gero eta Teofilo Mariaren aldekoagoak ziren: hasi, primeran hasi da berorren seme hori, nagusi, ermitan sartu aurretik leial gintzaizkion, eta ermitatik atera ondoren leialago?; guztiaz ere, Nazariok zuhurtasunez jokatu behar zuen?
|
|
Handik aurrera, Teofilo Mariaren eta taldearen ahaleginak izugarriak izan ziren, Teofilo Mariarenak, batez ere; izan ere, zer egin zuen berak ordura arte?; aitaren ondoan goxo bizi, bolizko dorre batean sartuta, langileekin zerikusirik ez zuèn munduan, haiek agurtu ere gabe eta haien begietara ere begiratu gabe, ezta aurrean gertatzen zitzaizkionean ere; jarrera hura, maila batean, aitaren estilo pertsonalaren ondorioa ere bazen, hartarako izendatu baitzuen Nazario Orbek, bere garaian, konfiantzazko lan-talde tekniko bat –tartean zeuden Pedro Lakanda eta Martin Belzunze–, langileekin komenioak eta arazo guztiak eztabaidatzen zituena, taldearen hari guztiak Nazariok berak mugitzen bazituen ere; Teofilo Mariak, ordea, berehala ikusi zuen nekez bete zitzakeela bere planak kontu haiek guztiak berak zuzenki eraman eta langileekin halako harreman batzuk gauzatu ezean, ohi baino ausartagoak, etsaiari gerra egiteko etsaia ezagutu behar baitzuen lehenik eta behin, lehen eskuko informazioa bitarteko, ez bigarren edo hirugarren eskukoa: gerrari buruzko edozein gidaliburuk esaten zuen hori; aldi berean, baina, aitaren estiloa soilagoa ere bazen neurrian –gurutzatuak eta zaldunak iraganeko kontutzat zituen Nazariok–, gehiegizkotzat
|
behar zuen
honek semearen jarduna, nahiz eta Pedro Lakanda eta Martin Belzunzeren iritziak gero eta Teofilo Mariaren aldekoagoak ziren: hasi, primeran hasi da berorren seme hori, nagusi, ermitan sartu aurretik leial gintzaizkion, eta ermitatik atera ondoren leialago...; guztiaz ere, Nazariok zuhurtasunez jokatu behar zuen... oroitarazi ere, oroitarazten zion Teofilo Mariari bere kezka, ez egunero, baina bai noizean behin:
|