Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 91

2015
‎Surfismoak itsasertza eta olatuak kendu behar dizkigu, edo kendu dizkigu. Kaleak ere lehen jendearentzat ziren, baina autoa asmatu zutenetik espaloian etsitzen ikasi behar izan du oinezkoak. Eta surfismoak itsasoko oinezko bihurtu gaitu.
‎Berak argi al zeukan zu izango zinela proiektuaren pertso naia, ala hautaprobak gainditu behar izan zenituen?
‎Taldekako abiadura proban, Julen Mundin pasaiarrarekin batera, hirugarren postuarekin konformatu behar izan zuten, aurreko hiru urtetan txapeldun izan ondoren. Aurten aurkari gogorrak izan dituzte modalitate honetan, eta sailkapenean finaletik kanpo geratu ziren.
‎Euskal Herriko Surf Federazioak eta Zarauzko Surf Taldeak antolatu dute kirol proba eta hiru mailetan banatuta lehiatu dira parte hartzaileak; hau da, pro, amateur eta junior (18 urtez azpikoal) kategorietan. Pro mailakoek distantzia handiko ibilbidea izan dute aurretik, 12 kilometrokoa; eta amateurrek eta juniorrek, berriz, 5,5 kilometrotako distantzia osatu behar izan dute.
2016
‎Lur azpiko pasabidearen proiektuarekin batera, Santa Klarako komentuko irisgarritasuna hobetzeko lanak egitea ere erabaki zuten. Pasabidea egiteko, komentuaren sarrerako zatia eskuratu behar izan zuen udalak; 199 metro koadroko lursaila, zehatz-mehatz. Horretarako, hitzarmen bat adostu zuen mojekin:
‎hondartza-buru bat, uretako motorrarentzako patroi bat, 17 sorosle, administrari bat, erizain bat eta bi osasun teknikari. Era berean, gutxienez anbulantzia bat eta uretako motor bat izan dute uneoro zerbitzuan.Artatze datuei dagokienez, 1.077 osasun laguntza eman dituzte," aurreko urteetako kopuru antzerakoa"; aurten, ordea, ez dute marmoken helduengatik laguntzarik eman behar izan . Haietatik 81 eraman dira osasun zentroetara.Guztira, 53 erreskate egin dituzte," aurreko urteetan baino nabarmen gutxiago, itsasoaren egoerak lagundurik".
‎Ezbehar horietako bat 2014ko itsas denboraleak eragindakoa izan zen. Ondorioz, golf zelaia berregituratu behar izan zuten, eta horretarako Txema Olazabal golflariari eskatu zioten diseinu berria egiteko. Aspaldiko harremana du Olazabalek Zarauzko zelaiarekin, gazte garaian hainbat txapelketa jokatu zituelako bertan.
2017
‎Hogei urte beteta, uste dut momentu eta aitzaki polita dela disko hau kaleratzeko. Aldaketa asko egin behar izan al dizkiezu jatorriko abestiei. Beste hainbat lanekin alderatuta, ez. Nahiko intimoa da alde horretatik.
‎Nahiko intimoa da alde horretatik. Abesti batzuk badira besteak baino moldaketa gehiago behar izan dituztenak, beste batzuk pianoarekin eta sokekin soilik moldatu ditut, beste batzuk elektronikoagoak dira... Nik uste dut denetarik dagoela zentzu horretan.
‎Adoste lan handia egin behar izan dute Kostako bost udalerrietako ordezkariek eta Udal Elkarteko arduradunek, baina erabakiak hartuta daude eta orain hondakinak kudeatzeko sistema berria abiatzea baino ez da falta. «Guretzat urte konplikatua izango da 2018a, gauza asko berriak izango direlako, baina oinarria jarrita dago eta ez dauka atzera bueltarik», azaldu du Urola Kosta Udal Elkarteko presidente Igor Iturainek (Aia, 1973).
‎Horrek kudeaketan ahalegin handia eskatu digu, jauzi handi bat da guretzat. Ordenantzak ere bateratu egin behar izan ditugu.
‎Haur izen-ematea egun eta erdian itxi zen, eta helduena ordu gutxitan. Hala ere, «esfortzu handia» egin dute ahal bezainbeste talde onartzeko, eta «horretarako ordutegia pixka bat luzatu behar izan dugu».Arrakastaren gakoa zein den garbi dute Txaparrotaneko kideek: «Lagunarteko festa bat denez, eskubaloian ibiltzen ez den jende ugari animatzen da txapelketa honetara eta horrek denon arteko giroa hobea izatea bultzatzen du.
‎Izandako erantzuna ikusita, Indamendira beste irteera bat antolatu zuten ondoren. «Horretarako, autobusak jarri behar izan genituen. Hiru bete genituen.
‎Baina, atzetik lan asko egin da: proiektuak garatu behar izan ditugu, oraindik urbanizazio proiektua onartzeko daukagu... Mamia gauzatu da:
‎Igandean jokatu zuten Adunako pilotalekuan XI. Gorostidi Harria Txapelketa, eta Aimar Irigoienek jantzi zuen txapela. Errezildarrak minutu bat eta 47 segundo behar izan zituen lanak egiteko. Gainerako txapelketa gehienetan ez bezala, Gorostidi Harria Txapelketan harri jasotzaileen abiadura hartzen da kontuan.
‎Igandeko proban 175 kiloko, 150 kiloko eta 160 kiloko zilindro zahar bana, 155 kiloko errektangular zaharra eta molde irregularreko 139 kiloko Erreka Harria jaso behar izan zituzten. Jokin Eizmendi zarauztarrak, berriz, 3 minutu eta 6 segundo behar izan zituen lanak egiteko.
‎Igandeko proban 175 kiloko, 150 kiloko eta 160 kiloko zilindro zahar bana, 155 kiloko errektangular zaharra eta molde irregularreko 139 kiloko Erreka Harria jaso behar izan zituzten. Jokin Eizmendi zarauztarrak, berriz, 3 minutu eta 6 segundo behar izan zituen lanak egiteko. Hala, bigarren sailkatu zen.
‎Aimar Galarraga nagusitu zen txapelketan, minutu bat eta 47 segundotan bost harri desberdin bina alditan jasotzeagatik. Eizmendik 3 minutu eta 6 segundo behar izan zituen.
‎Lorez baino gehiago, arantzaz beteriko futbol ibilbidea izan du Yuri Berchichek (Zarautz, Gipuzkoa, 1990). Antiguokoren, Realaren eta Athleticen harrobietan arrakastarik izan ez, eta Ingalaterrarako bidea hartu behar izan zuen soilik 16 urte zituela. «Burua ez neukan behar zen tokian».
‎Baina orain ere sasoi betean nago. Ezbairik gabe, Realean nagoenetik, lan onena orain ari naiz egiten.Bi urte behar izan dituzu egokitzeko, eta hirugarrenean lehertu zara. Zergatik. Nire jokatzeko ezaugarriak beti izan dira antzekoak, baina Realera iritsi nintzenean aldaketa nabarmena izan zen.
2018
‎Lau harri desberdin altxatu behar izan zenituen igandean. Zeinekin aritu zinen erosoen?
‎Malekoitik abiatu dira 200 parte hartzaile patinetan, eta Getariara joan-etorri egin dute. Eguraldia lagun, aparteko arazorik gabe joan da lasterketa, nahiz eta guneren batean zoruarene egoeragatik kontuz ibili behar izan duten.
‎Berri batzuk hasi ginen, baina ez ginen gehiegi, eta larri genbiltzan jende aldetik. Batzuei zaila egingo zaie sinestea, baina patroien batek arraunean ere aritu behar izan zuen arraunlari falta zela eta.
‎" Lehenengoa uztail hasieran amaitzea aurreikusten zen, baina zulaketak egiteko sistema merkeena aukeratzeak arrakala larriak eragin zituen inguruko etxeetan. Lanak geratu behar izan zituzten aurreikusi gabeko sistema aldatzeak eragindako gainkostuak nork ordaindu behar zituen erabaki arte. Prentsan ere nabarmendu da kudeaketa txar hori, sarri ikusi baitute lanak' aurrera' doazela errepikatzearen beharra".
‎Taula aukera zabal horri gehitu behar zaie burdineria eta gurpil mota ezberdinak. «Mundu oso bat da, poliki-poliki ikasten joan behar izan duguna. Zortez, lagun onak ditugu, eta bati edo besteari galdetuta asko lagundu digute».Uretako nahiz lehorreko irristailuez gain, orekarekin lotutako produktuak ere egiten dituzte, kirolariei zuzenduta.
‎Soka batekin figurazioari lotuta egoteko beharra sentitzen dut, eta hortik abiatzen naiz niretzat ezezagunak diren ariketa abstraktuetara.Nondik datorkizu itsasoarekiko lilura hori. Bistakoa dela uste dut. Txikia nintzela nireak ez ziren arrazoi batzuengatik Zarautzera bizitzera joan behar izan genuen arren, beti sentitu izan naiz oriotarra. Orion jaio nintzen eta hala dio nire curriculumak.
‎etorkizunean eztabaida benetan sakona egin beharko da hainbat konturen inguruan. Batez ere, ezker abertzalean balorazio bat egin beharko lukete hausnartzeko zergatik iritsi den hain berandu desegitea, zergatik behar izan duten ezker abertzale barruan horrenbeste denbora ETA mugiarazten hasteko eta amaiera eskatzeko, zergatik ibili diren horrenbeste urte ETAren ekintzak txalotzen... Memoria historikoaren inguruan ere hainbat galdera daude.
2019
‎Partida zaila zuen EBA saskibaloi ligan jokatzen duen Zarauzko Ulacia taldeak aurreko igandean Pielagos Kantabriako taldearen aurka, eta halaxe suertatu zitzaion, alde handiz galdu baitzuen, 82 -48ko emaitzarekin. Bederatzi jokalariz aurre egin behar izan zion Zarauzko taldeak partidari, eta egoera hori asko igarri zen partidaren bigarren zatian, goitik behera egin baitzuen taldeak, indar fisiko handiko talde baten aurka.
‎Hasi eta gutxira atzean geratu zen San Pedro, ARC1era jaisteko play-offa jokatzeko hautagaietako bat dena, eta Oriok eta Hondarribiak ezarri zuten erritmoa, donostiarrek hala edo nola, hirugarren luzera arte behintzat, jarraitzen zietelarik. Orio, Aranberri lehorrean utzi arren, oso fin aritu zen ziabogetan, eta Hondarribiak, hirugarren ziaboga egin azkenengo luzean sartu orduko jada, agur esan behar izan zion lehiari. Hala, oriotarrek bai gizonezko eta bai emakumezkoetan bandera etxeratu zuten.
‎Ekarpenei zabalik gaude. Baina oso gogorra da jendeari entzutea beren seme-alabek beste herri batera joan behar izan dutela bizitzera. Etorkinek ere ez dute aurkitzen etxerik hemen, herrian solidaritatea eta kooperazioa handia den arren.
‎Sexu-orientazioaren edo genero-identitatearen ondorioz bere herrialdetik irten behar izan duten pertsonetako bat da Santiago Carcamo hondurastarra. Iaz mugitu zen Euskal Herrira:
‎Auzotar batek baino gehiagok aipatu zuen orain urte asko ere arazoak izan zirela urarekin, gauzak gaizki egin zituztela agintariek, eta auzoak ordaindu behar izan zituela ondorioak. " Autobidetik ur mordoa etorri zen gure etxeetara, eta galera handia eragin zigun.
2020
‎Oraindik ezin sinetsi nabil pandemia (edo sindemia) baten erdian gaudela, orain kasi hamar hilabete etxean sartuta gelditu behar izan genuela gaixotasuna kontrolatzeko, etxeratze agindu horrek orbanez beteta utzi dituela gure bizitzak, eta oraindik ere birus honen eboluzioaren arabera antolatu behar dugula egunerokoa. 2020 urtea lehenbailehen amaitzea eskatzen duenik ere bada, begizkoa urtearekin batera desagertuko balitz bezala.Atzera begira jarrita, eta gertatutakoaren alderdi positiboan arreta jarri asmoz, hainbat oroitzapen... eskulanak eta denbora-pasak, etxeko txoko ezberdinetan emandako denbora, ogia egin genuenekoa, leihotik begira deskubritutakoak, auzokoekin partekatutako momentuak… eta Internet. Pandemia aurretik Interneten eta teknologia berrien erabilera etengabea bazen ere, etxean sartuta gelditu ginenean nabarmen areagotu zen horien erabilera:
‎Itxialdian ondo moldatu baziren ere, berriz konfinatzeko agindua ezarriko balute, desberdina izango litzatekeela uste du oriotarrak. " Udaberrikoak ezustean harrapatu gintuen eta azkar egokitu behar izan genuen egoera berrira, pentsatzeko denbora gehiegirik gabe. Gainera, hamabost egunero luzatzen zuten itxialdia; hasieratik bi hilabetez etxean sartuko gintuztela esan izan baligute, desberdina izango zatekeen".
‎" Gurpila behar den bezala biraka dabilen bitartean, bizitza aurrera doa, baina bat-batean geratzen denean, orduan sortzen dira buru-hausteak", azaldu du. Udaberrian, eskolak itxi zituztenean, lana eta zaintza uztartzeko antolatu behar izan zuen bikoteak. " Oporrak hartzea erabaki nuen, haurren zaintzaz, eskolako kontuez, otorduez eta etxeko lanez arduratu ahal izateko.
‎Oteitza ikastetxeko zuzendaritzako kidea zen Miren Uria (Zarautz, 1963) duela 11 urte, minbizia diagnostikatu ziotenean. Ordutik, gaixotasunarekin bizitzen ikasi behar izan du, eta haren baikortasunak atentzioa ematen du, baita pandemiaren aurrean eta Osakidetzari buruz duen jarrerak ere. Azpimarratu du inoiz ez duela bere gaixotasuna ezkutatu, eta beti hitz egingo duela minbiziarekin duen harremanaz, horrek norbaiti lagun diezaiokeela uste badu.
‎Proba asko egin zizkidaten, aurrena pentsatu zutelako gaixotasunaren zabalpena zela, baina azkenean esan zidaten kimioaren toxizitatea zela. Utzi egin behar izan nuen, eta handik hilabete batzuetara ikusi zen tumorea ez zela mugitu, ez zuela aurrera egin. Eta horregatik, beste tratamendua jarri zidaten.
‎Pandemiak harrapatu nau hori egiten ari nintzen bitartean, eta, ondorioz, pixkanaka-pixkanaka egin behar izan dut lana bukaerako diskoa eskuetan eduki arte. Zortea izan dut, inguratzen nauten lankideak oso profesional onak baitira.
‎Joan zen otsailaren 28an ekin zioten Gipuzkoako hainbat txokotako bertsolari gazteek 2020ko Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketari Oñatin. Aurreneko bi kanporaketak jokatuta, bertan behera utzi behar izan zuten sariketa, COVID-19ak eragindako osasun larrialdia tarteko. Horrenbestez, bertan behera utzi zituzten Ereñotzuko kanporaketa eta Lasturren egitekoak ziren finala.
‎Horiez gain, agerraldiekin lotutako erregulazioak eskatzeko aukera ere izango dute enpresek, horien jarduera edozein dela ere. Uztailaren 1etik, txosten berezi horietara jo dezakete enpresek, goi aginduz itxi behar izan badute enpresa, eta aurrerantzean nahikoa izango dute mugak edukitzea; adibidez, tabernek ezin zerbitzatzea barran.
‎Hala ere, bitxia da gertatu dena. Izan ere, nik ere guztiz gelditu behar izan dut Pabloren ipuinarekin berriro ere elkartu eta konektatzeko. Hain zuzen ere, berak eman nahi duen mezuetako bat delako bizi garen munduan gelditzea beharrezkoa dela nahi dugunarekin elkartzeko; daukaguna konpondu eta berriro hasteko.P.A.:
‎Izan ere, baieztapen hori da nik helarazi nahi izan dudan beste mezu bat. Azkarregi bizi gara, eta behar genuen eduki dugun moduko geldialdi bat, nolabait, mundua konpondu, norbera bere buruarekin elkartu eta aurrera jarraitzeko.Hala ere, pandemiak ekarri duen egoeraren ondorioz, osteopatia eta masajeak eskaintzen nituen zentroa itxi behar izan nuen, baita ateratzen ditudan argazkiak saltzeko erabiltzen nuen txokoa ere. Ingurura begiratu besterik ez dago, ikusteko zer gertatu den pandemiarekin, eta zein ondorio utzi dituen bai gizartearengan eta bai bizi dugun testuinguruan.Nire kasuan, dena uztea erabaki nuen, eta ama zaindu nuen.
‎Maskarak, gel hidroalkoholikoa, segurtasun-tarteak, ilarak eta abarrak dira ikasleen eta irakasleen egunerokoa aurten. Ordutegiak nahiz ikastetxeetako espazioa berrantolatu behar izan dituzte, eta ziur aski, behar berriak azaleratu dira asteotan.
‎Herriko denda ugarik itxi behar izan zituzten ateak konfinamendu garaian; hain zuzen, martxoaren 16tik maiatzaren 3ra bitartean. Denbora tarte horretako irabaziak aurreko urteko garai berdinean eskuratutakoarekin alderatuta, %40tik gorako galeak izan dituzten saltokiei zuzendutako egitasmoa da Erosi Zarautzen 2020 Beraz, baldintza hori betetzen dutenek hartu ahalko dute parte.
‎Koronabirusa zabaltzea saihesteko beharrezko neurri guztiak hartuta antolatu zuten jaialdia. Besteak beste, iaz baino sarrera gutxiago saldu ahal izan dituzte aurten, eta elkarren arteko tartea zainduta eseri behar izan zuten ikusleek. Neurri horiek, baina, ez zuten eraginik izan zezen plazako giroan, eta gozatua hartu zuten hara joandako herritarrek.
‎Ondoren, giza proban, 400 kiloko harriarekin plaza bat egin zuten. Aizkora izan zen egin behar izan zuten hirugarren lana: kirolari bakoitzak kanaerdiko bat eta 45 ontzako enbor bat ebaki zituen.
‎Berezia da bi jardunalditara jokatzen delako, eta, ligaren azken txanpan egiten denez (azken bandera da Euskotren ligakoentzat), askok Kontxarako prestaketa moduan hartzen dute. Oso ezberdinak izan dira atzoko eta gaurko jardunaldiak; atzo giro haizetsuari egin behar izan zioten aurre arraunlariek eta hori denboren arteko aldeetan geratu zen islatuta. Gaur, berriz, itsasoa bareago egon da eta haizeak ez du indar berezirik izan.
‎COVID-19-aren krisia hainbat sektoretako enpresa eta autonomo askori eragiten ari da, baina gurean, ostalaritzan, oso gogor eragin du. Konfinamendu hilabeteen ondoren, itxita igaro behar izan ditugunak, azkenean bazirudien udak tregoa bat emango zigula eta lan egingo genuela gure enpresak eta haiei dagozkien enpleguak mantendu ahal izateko. Baina halabeharrez, uztaila erdialdeko agerraldi berri batek Zarautzen ezohiko neurriak hartzera behartu zuen, eta ondorioz, taberna, pub eta jatetxeen ordutegi eta edukierak mugatu ziren.
‎«Gogorra egin zaigu konfinamendua, fisikoki zein psikologikoki». Dena den, «ilusioa» ez zaiela falta izan gaineratu du, aurtengo denboraldian iazkoari «jarraipena eman» nahi diotelako. Elkarte guztiek bezala, aurre denboraldia egoerara egokitu behar izan du ZAEk. Klubeko eta udal kiroldegiko ergometroak eta pisuak etxera eraman, eta horien bitartez jarraitu ahal izan dute lanean.
‎Izan ere, hilabetera erreten gisa jarri zuten hodi luze bat lapurtu zieten hilabete geroago.«Ordura arte, baratzeko bi sarrerak irekita uzten genituen, ez baikenuen uste Caritasentzat den proiektu baterako lanean ari garen honetan jendea lapurretara etorriko zitzaigunik. Tamalez, ordea, giltzarrapoa jarri behar izan diegu», azaldu du Oñatibiak erabat etsita. Hartutako neurriak, baina, ez die askorako balio izan.
‎«Konfinamendu garaian ez baginen baratzean aritu baimen bereziarekin, gaurko egunean ez genuen uzta hau guztia izango», azpimarratu nahi izan du Oñatibiak. Udaberrian egin behar izan da lan, orain emaitzak jaso ahal izateko. Aste hauek izaten ari dira emankorrenak, gainera.
‎Bi urtez behin antolatzen du Erniarraitzek bertsolari gazteen txapelketa, eta aurtengoa X. edizioa du. Martxoaren 1ean hasi zen txapelketa Errezilen jokatutako kanporaketarekin, baina konfinamenduaren ondorioz, eten egin behar izan zuten. Orain, egungo egoerak ahalbidetzen duelako, bertsozale elkarteak txapelketa berrekitea erabaki du, eta uztailaren 3an eta 10ean jokatuko dituzte falta diren bi kanporaketak.
‎Edukiera ere egokitu egin behar izan dute; Agirrezabalagaren dendan bezero bakarra egon daiteke aldi berean eta, Azkuerenean, berriz, bi. Hitzordu bidezko sistemari buruz galdetuta, mesfidati agertu da estetika saltokiko dendaria.
‎Ustez anomalia izan den gaitz hau sendatu arte, balkoietako barroteetatik behatzera kondenatuak.Alarma egoerak aurrera egin ahala, bortitzak izan dira COVID-19ak jotako biharamunak. Bidegurutze makabroetan zirt edo zart egin behar izan dute askok: lanera joan eta gaixotzera arriskatu, edo lana galtzera arriskatu.
‎Martxoaren 16an, astelehenean, sartu zen Sanchezen dektretua indarrean, eta Espainiara zihoazen hegazkinetan espainiar pasaportea zutenak bakarrik sar zitezkeen. Aireportuan ikusi nituen bidaiari batzuk, esaterako, hegazkinera igo gabe geratu behar izan ziren
‎Kalean ibiltzeko arrazoirik ez zuen jendea identifikatu behar izan dutela ere gaineratu dute, baita batzuei isunak jarri dizkietela ere.
‎Lauzpabost urte eman zituzten filma grabatzen, eta denbora tarte horretan eskultore bat jantzi diseinatzaile bihurtzeko" zoriona" izan duela aitortu du. «Ordura arte ez neukan inolako loturarik jantzien munduarekin, eta pentsatu genuenean herri bat sortu nahi genuela bere arropekin eta guzti, nire antrebentziaz, nik neuk egingo nuela esan nuen", azaldu du artistak. Prozesua hutsetik abiatu behar izan zuen, gainera. " Film osoa kontatzen duen stoyboard-a pasa zidatenean, pertsonaia guztiak biluzik agertzen ziren, ez zegoen arroparik".
‎Eltxoak agertzen direnean, adibidez, 40 bat izango dira, eta erakusketan hiru daude. Asko murriztu behar izan dugu, eta multzo ideia hori zaila da sortzen areto batean". Filmean jende asko agertzen da, baina erakusketa aretoa mugatua da eta aukeraketa bat egin beharra izan du Jauregik. Beraz, ongi laburbiltzen duen lagin moduko bat litzateke:
‎Ez ziruditen lehen zatiko berdinak eta partidua ekin ostean, behin eta berriz etxeko taldea presionatu ostean beste zigor golpe bat bihurtzea lortu zuen Juan Sorreluzek. Are eta gehiago, 5 metrotara izandako euskaldunen mele indartsu bat hondoratu behar izan zuten vigotarrek legez kontra eta epaileak entsegu zigorra eman zien zarauztarrei. Partiduan lehen aldiz aurrea hartzea lortu zuten 11 eta 13-koarekin.
2021
‎ZIUetako oheetan COVID-19ak jotako 50 gaixotan jarri zuen muga Iñigo Urkullu lehendakariak, urriaren 7an bertan behera gelditu zen osasun larrialdia berrezartzeko. Horrez gain, Sagarduik jakinarazi du Osakidetzak “kirurgia jarduerak mugatu” egin behar izan dituela, premiazko esku hartzeak bermatuta dauden arren. Hala ere, egun dauden oheak “hirukoiztu” ditzaketela ere gaineratu du.
‎Alegia, baimen hori tramitatzerakoan konturatu direla enpresak ez zuela beharrezkoa zen informazio guztia eman. Udalak kanpo adituak kontratatu behar izan ditu, teknikoki konplexua den informazio hori behar bezala ulertzeko eta erabakiak hartu ahal izateko. Hala ere, egoera honetan, Arantza Tapia Ingurumen Sailburuak esan du ingurumen eraginen aldeko txostena egiteko moduan daudela.
‎Zuzenbideak" erreminta kaxa" izan behar duela defendatu ohi du, konponbideetan lagundu behar duela; aldiz, errealitate berri eta korapilatsu honetan askotan" murru" izan dela ikusi du. Arranguraz egin du adierazpena; izan ere, inoiz baino garrantzi handiagoa izan dute erantzunaren egokitasunak eta doitasunak, izurria hesitze aldera neurri zorrotzak hartu behar izan baitira, herritarren oinarrizko eskubideak mugatu dituztenak, aurrez irudikatzen ere zail zen modu batean. Alarma egoeraren aldeko hautua egin dute hainbat administraziok bide horretan; Espainiako eta Frantziako gobernuek, adibidez.
‎Hamar eguneko haurra eta 8 urteko maiorazkoa etxean geratu ginen, hark ez zuelako gertatzen zenaren zentzurik, eta nik, 7 urteak gaindituak eta komunioa egina, pertsona helduaren zentzua eskuratua nuenez. Bat-bateko heriotzak sortutako unibertso beltz hartan egin nuen Herioren ezagutza, eta etxeko besteekin batera ulertu eta bizi behar izan nituen biziaren amaierako une latz haiek. Etxeko bazter batetik bestera ibili nintzen erdi galdurik dabilen mamuaren antzera, eta halako batean, ukuilura jaisteko atea irekita, eskailburuan eserita gure aita topatu nuen negarrari emanda.
‎Behin koadernoetako kantu guztien sailkapena esku artean zeukanean, horietatik argitaragabeak zenbat ziren ikertu zuen. Lan nekeza izan zen, hainbat iturritara jo behar izan baitzuen Urbietaren sinadurapean argitaratutako guztia bildu ahal izateko.
‎Une horretan bertan, Azpeitiko Oinatz Elkarteko kide bat bertara joan zen, katua hartu eta udalerriko albaitaritzara eraman zuen urgentziaz. Ordu eta erdi geroago, katua artatu eta eutanasiatu egin behar izan zuten.
‎Agenteei prestakuntza ematea eta ez dauden lekuetan polizia-protokoloak sortzea eskatzen dugu, arauak betetzen direla eta polizia-gorputzen barruan animaliekiko sentsibilitatea areagotzen dela bermatzeko. Askotan, atzokoaren moduko egoerak izaten ditugu, eta jarduteko protokolo onak eskatzen ditugu, berriro gerta ez daitezen, beste animaliek justifikatu gabeko sufrimendua jasan behar izan ez dezaten, zaindu behar dutenen eta ongizatea bermatzeko gaitasuna dutenen pasibotasunaren aurrean.
‎Azaldu du urte hasieran etorri ohi ziren lau boluntarioetatik bik utzi egin behar izan dutela zeregina, osasun zein pertsonal arazoengatik. Lanerako jende berria prest agertu dela ere gaineratu du, eta Caritasi eskatu diotela asteazkenetan janari bila joaten den jendearen artean, posible bada, laguntza bidaltzeko.
‎Heriotza mehatxu anonimo bat heldu zitzaion etxera Torresi. Inoiz bere herrialdea eta familia utziko ez zituela esaten bazuen ere, hori egin behar izan zuen.
‎Zapata denda bat dauka Fatima Cazalisek, eta kosmetika produktu denda bat Aitzpea Agirrezabalagak. COVID-19a zela-eta, iazko udaberrian itxi behar izan zituzten ateak hainbat hilabetez; une horri buruz eta gerora bizi izan dituzten aldaketei buruz mintzatu dira biak.
‎Bere izena daraman oinetako denda bat du Cazalisek, Lege Zaharren Enparantzan. COVID-19aren agerpenarekin eta martxoan indarrean sartu zen alarma-egoerarekin, ateak itxi behar izan zituzten saltoki askok eta askok, tartean, zarauztarraren dendak.
‎" Dagoeneko esku artean genuen eskatutako jenero guztia eta, denda itxi arren, eskatutakoa ordaindu beharra genuen. Hornitzaileei ordainketak atzeratzeko eskatu behar izan genien askok; modu batera edo bestera, aurre egin behar izan genien gastu guztiei", azaldu du Cazalisek. " Egoera hori ikaragarrizko sorpresa izan zen guztiontzat", gehitu du.
‎" Dagoeneko esku artean genuen eskatutako jenero guztia eta, denda itxi arren, eskatutakoa ordaindu beharra genuen. Hornitzaileei ordainketak atzeratzeko eskatu behar izan genien askok; modu batera edo bestera, aurre egin behar izan genien gastu guztiei", azaldu du Cazalisek. " Egoera hori ikaragarrizko sorpresa izan zen guztiontzat", gehitu du.
2022
‎BPXport enpresak kudeatu du hondartzako sorospen zerbitzua, eta udako hiru hilabeteetan 500 esku-hartze inguru egin ditu. 64 pertsona artatu dira botikin zerbitzuan eta 43 pertsona eraman behar izan dituzte osasun zentroetara. Itsasoan izandako erreskateei dagokionez, hondartza denboraldia 155 esku-hartzerekin amaitu dute denboraldia.
‎eta Artedramaren Hondamendia. Bestalde, pandemiaren eraginez bertan behera utzi behar izan zuten Lasala konpainiaren Dead dantza ikuskizuna berreskuratu dute azarorako.Zuzeneko musikari dagokionez, Kultura arduradunak aurreratu du Niko Etxartek joko duela hilaren bukaeran. Aurkezpenik behar ez duen euskal rockaren aitzindaria eta kantu herrikoiengatik ere oso ezaguna.
‎Orio izan da hirugarren, eta laugarren Getaria. Mirotzen kasuan lehenengoek baino 19 segundu eta 54 ehunen gehiago behar izan dituzte helmugaratzeko (20:02, 74). Getariarrek, aldiz, 21 segundu eta 84 ehunen gehiago (20:05, 56).
‎Konkretuki Rogue Waves albuma, non abesti hau aurkitu nuen. Albuma goitik behera entzun nuen eta bukatzerakoan, hasieratik jarri behar izan nuen berriro. Terry-ren ahots marruskatua oso berezia da eta niretzat, nostalgia sentiarazten dizun musika egiten du.
‎Guk ere, beste haibat tokitan bezala, murrizketak egin behar izan ditugu, eta nabarmendu nahi dugu Gesalaga-Okelanen bultzada. 2020ko irailean hasi ziren gu babesten, eta horrek ahalbidetu zuen klubak bizirik jarraitu ahal izatea; ez dut pentsatu ere egin nahi bestela zer egingo genuen iazko denboraldia hasteko.
‎Datetan eta programan hainbat aldaketa egin behar izan baditugu ere, bikain joan da elkartrukearen lehen fasea Pontarlierren.
‎Dokumentuen arabera, zazpi anai-arreba ziren etxean; bost mutil eta bi neska. Landa eremuan ohikoa denez, are gehiago garai hartan, maiorazkoa gelditu zen baserriarekin, eta beste anai-arrebek kanpora joan behar izan zuten.
‎Gudarien eta errepublikazaleen defentsak lanak izan zituen Mola generalaren reketeen erasoaldiari erantzuteko, eta azken horiek hurreratzen hasi zirenean, Bilbora erretiratu behar izan zuten. " Amona ere Bilbora joan zen umeekin, senarraren alboan egotera".
‎Egoerarik latzenean ere, duintasuna erakutsi zuen Otazok, Intxaurrondoren emazteak eta lau haurren amak. " Eusko Jaurlaritzari laguntza eskatu behar izan zion, baina ez zuen dirurik eskatu; lau umeentzako arropa eskatu zuen, besterik ez", esan du Ferminek, hori egiaztatzen duen dokumentua erakutsiz.
‎Haren historia ere berezia da: gerra hasi zenean Ukrainan zegoen, eta ihes egin behar izan zuen bere amarekin batera; asteazken batean etorri zen hona, eta hurrengo larunbatean bueltan zen. Gidari bat amerikarra zen, eta ezin izan zituen furgonetak gidatu martxa manualak zituztelako; automatikoekin ohituta zegoen.
‎Galtxagorrien Jaitsierari dagokionean, dantzari txikien burbuilak mantendu behar izan dituztela azaldu du Garazi Eizagirre Jalgi dantza taldeko ordezkariak, eta aurten ez dela herensugerik eta joaldunik izango. Dena den, Mariren gidaritzapean, hamaika pertsonaia mitologikok zeharkatuko dituzte herriko kaleak.
‎Borroka asko egin behar izan dugu, baina taldea oso sendo azaldu da, eta hori oso polita izan da. Neurriei begira, Andra Mari abesbatzan eta orkestraren batean kutsatze potenteak egon zirenez, baztertuak izan gara.
2023
‎Nerea Urteaga zumaiarrak eta Iñaki Salaberria eskoriatzarrak. Denbora gehiago behar izan dute horiek helmugaratzen; kronometroak 29: 30 denbora markatu die.
‎Zarautz Trik jaialdiaren hirugarren edizioak Modelo aretoa beteko du larunbatean; izan ere, ekitaldia bertatik bertara jarraitzeko sarrera guztiak dagoeneko erreserbatu dituzte. Nolanahi ere, ekitaldi hori ez dute ohikoa formatuan egingo, agenda arrazoiak tarteko aldatu egin behar izan baitute. Gauzak horrela, trikitixa eta dantza uztartuko dituzte aurtengoan ere, baina Xabi Solano eta Kimua dantza kolektiboaren eskutik.
‎" Zierbenak markatutako denborari begira, estutzen-estutzen joan behar izan dugu, bukaerara arte estutu dugu, eta estropada irabaztea lortu dugu. Hemen miraririk ez da izaten:
‎Igandean egingo dute profesionalak ez txirrindulariei bideratutako proba eta azken orduko berrikuntzekin dator, gainera. Izan ere, antolatzaileek atzoko aurkezpenean azaldu zutenez, beste lasterketa batekin kointzidituko du eta halabeharrez aldatu behar izan dute ibilbidea Goierri aldean.
‎Hainbat aldaketa egin behar izan dituzte ibilbidean eta ohikoa baino hamar kilometro luzeagoa izango da. Gogortasun aldetik, berriz, apur bat txikiagoa izango da desnibela.
‎" Lehenengo aldiz, karrozan aterako diren sei lagunak beren kabuz etorri dira gugana desfilatu nahi zutela adierazteko. Orain arte gu izan gara beti Santa Marina kale inguruko herritarrak konbentzitu behar izan ditugunak". Horrez gain, Agirrezabalagak dio" inoiz baino jende gehiago" bertaratu dela danborradako entseguetara.
‎Momentuz, gaztelaniaz bakarrik kaleratu dugu, eta aurkezpen saioak egiten ari gara Euskal Herrian eta Espainian. Nire asmoa zen liburua asteburu honetan aurkeztea herrian, Zarautz 4 Teens txapelketaren barruan, baina atzeratu egin behar izan dugu beste behin ere lehia, eguraldi txarra dagoelako iragarrita. Beraz, liburua datorren astean aurkeztuko dugu segur aski.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia