2004
|
|
Maputxe, guarani, aimara, ketxu eta toba herrietako ordezkariekin batera daude Euskal Herria, Herrialde Katalanak eta Galiziatik joandakoak. Kongresuko antolatzaileek Estatu espainiarreko hizkuntz gutxituei toki berezia eskaini diete, hiru hizkuntza horiek, herri indigenenak bezala, espainieraren inperialismoari aurre egin
|
behar izan
diotelakoan. Euskal Herrian Euskaraz gonbidatu dute, eta taldeko kide Gabi Basañez dago han.
|
|
Adibide moduan jar dezaket Zarauzko hondartza, hurbiletik bizi izan dudalako. Hondartza hori uda honetan askotan itxi
|
behar izan
dute.
|
|
Kartzelariek esan zieten aldez aurretik konfirmatu behar zutela larunbat arratsaldean bisita egitea zeukatenik, justu artikulu hori goizean aplikatuko ziotela esan ziotenean. Beraz, bidaia alperrik egin
|
behar izan
zuten.
|
|
" Akanpaturik egon garen bitartean, alkatearekin hitzordua eskatu dugu behin eta berriro; azkena atzo bertan: erantzunik jasotzen ez genuela udaletxera joan
|
behar izan
ginen alkatearen bila", jakinarazi dute AOAMko kideek. Hala ere," beste behin ere erantzunik gabe" itzuli ziren atzo.
|
|
A ereduan, aldiz, nahiz eta Sopela, Urduliz, Barrika, Plentzia, Gorliz eta Lemoizko haurrak hartu, matrikulazio gutxi egoten dira. Besteak beste, ume bakarra eman zuen izena iaz Haur Hezkuntzako mailatan, eta zenbaitetan adin ezberdinetako bi talde batu
|
behar izan
dira. Hala ere," A ereduan Uribe Kosta osoko erreferentea" da zentroa, ume horien gurasoen hitzetan, eta seme-alabak Algortara eramateari uko egiten diote.
|
|
Hauen ustez, hezkuntza arduradunen" prebisio faltak" eragin ditu, gaur egun, D ereduan eta 2 urteko haurrekin dauden toki arazoak. " Matrikulazio aurrikuspenak kontutan hartu izan balira, Haur Hezkuntzarako eraikin berria egin
|
behar izan
zuten", diote hauek.
|
2005
|
|
1 Lehenengo eta behin, gure alkartasuna adierazo eta besarkada bero bat emon gura deutsegu Aintzaneren senide, adiskide eta lagun guztiei, jakin badakigulako momentu honeetan sufrimendu eta atsekabe handia daukiena; honenbestez, badakie,
|
behar izan
ezkero, ahal dogun neurrian gauza guztietan laguntzeko prest izango gaituena.
|
|
Getxon bizitzea gero eta garestiagoa da. Gazte jende askok herritik alde egin
|
behar izan
du non bizi topatu ez duelako. Etxebizitzaren prezioen erokeriari, Getxoko Udalak azken urte hauetan ezarri nahi duen zerga eta tasa politika gehitu behar diogu.
|
|
Iragan den ostiralean goizean sartu ziren ertzainak Dorretxean, barruan inor ez zegoela. Eguerdian hiru gazte sartu ziren eta dorre batean izan ziren bost orduz, baina Poliziak jarritako setioaren eraginez jaitsi
|
behar izan
ziren eta atxilotuta eraman zituzten Sestaoko ertzain-etxera. Dorretxearen kanpoaldean ertzainak bortizki aritu ziren eta beste bi lagun atxilotu zituzten.
|
|
Joan den maiatzean Gorlizko hainbat etxebizitzatan lapurretak izan ziren. Lapurra normalean gauez sartzen zen hutsik zeuden etxeetan, nahiz eta, noiz edo noiz etxeko jabea barruan aurkitu eta korrika atera
|
behar izan
bazuen ere.
|
|
Igeltsera atzealdean dagoen dorretik gaztetxeko teilaturaino jaitsi eta hamar minutura, atzera egin
|
behar izan
dute goiz osoan Mecanica de La Peña barruan daramaten hiru gazteak. Izan ere, lagun horiek beraiek UKBERRIri jakinarazi diotenez, eraikin barrutik sartu dira ertzainak eta teilaturaino igo dira, baina" pasabide eskasa ikusi" dutenez ez dituzte gazteak dorreraino jarraitu.
|
|
Gure herrian hauteskunde demokratikoak ikusteko gaude oraindik. Azken hamarkada luzetan izan diren hauteskundeak marko legal atzerritarrek inposatutako joko arauekin egin eta parte hartu
|
behar izan
dugu. Besteak beste, hautes eremu zatikatuetan antolatu dira hauteskunde guztiak, Euskal Herriaren lurraldetasuna eta hiritarron borondatea bortxatuz.
|
|
Felix Fromm Sextett (Alemania), Motif (Norvegia), Frank Wöste Trio (Frantzia) eta No Limit (Eslovakia) taldeak dira Talde Lehiketako finalean izango direnak. Aukeraketa fasea gainditu
|
behar izan
dute lau taldeek; guztira, Europako 18 herrialdetako 86 taldek hartu dute parte fase horretan. Orain arte izan den partaidetzarik handiena izan da aurtengoa, Getxo Jazzeko antolakuntzako iturriek adierazi dutenez.
|
|
Europan gaur egun bake, batasun politiko eta egonkortasun egoera bizi dugu. Egoera honetara heltzeko pauso txiki asko eman
|
behar izan
dira; Romako Ituna, Niza, Maastrich, Amsterdam eta orain Europako Itun Konstituzionala. Horregatik uste dugu orain ere norabide zuzenean doan pauso txiki baten aurrean gaudela".
|
|
Getxoko Udaleko Barne Arautegi Arloaren ekimenez, aldiro-aldiro, taxi bakoitzak beharrezkoak diren baldintzak (asegurua, gida-baimena...) betetzen dituen egiaztatzen dute polizia agenteek. Eta orain arte, taxilari bakarrari jarri
|
behar izan
diote zigorra, udalerrian ibiltzen diren berrogei inguruetatik. Zarraoak azaldu duenez," zerbitzuak hobera egin du udaltzainen eta taxilarien arteko lankidetzari esker".
|
2006
|
|
Urdulizko jaiak eskualdeko azkenak zirela pentsatzen zuenari bihotzekoa eman
|
behar izan
zitzaion atzo arratsaldeko 5:30ean Eskoletako plazan (lehengo Ipotxen plaza) “Llegas Talde” gazte koadrilak Areetako jaietako txupinak bota duenean. Baina, Mesedetako Amaren omenezko jaiak aitona-amonek estreinatu zituzten eguerdian plazan bertan gozatutako luntxarekin.
|
|
Mugikortasun bideragarriaren astean besteak beste urtero ospatzen den txirrindularitza martxa, haurrentzako jolasak, ping-pong lehiaketa eta patinatzeko aukera izango dela aurreratu zuen Fernando Burzako Ingurumen Arloko zinegotziak. Era berean, Udala saiatuko da globo aerostatikoak ekartzen, baina aurreko bi urteotan bertan behera utzi
|
behar izan
zuten ekitaldia eguraldi kaskarra zela eta. Egitarau osoa finkatzen dutenean etxe guztietara igorriko dute eskuorri batean.
|
|
Baina, jende kopuruak aurreikuspen guztiak gainditu zuenez, txitxiburruntzian eta herri bazkarian antolakuntzak nola edo hala egin
|
behar izan
zion lekua jende uholde hari, tartean dantza emanaldi partehartzailea izan zela. Bazkalostean, berriz, Erdixka Lauetan taldearekin jira eta bira ibili zen jendea, arratsaldeko azken ordura arte.
|
|
Baina ezin dugu ahaztu, martxa honek indar errepresiboen jazarpena ere izan zuela. Indar errepresibo autonomiko eta estatalek eragotzi zuten gaztetxe martxak kontrolak, identifikazioak, eragozpenak eta debekuak jasan
|
behar izan
zituen, baina hala ere, oztopo guztien gainetik aurrera jotzea lortu zuen. Euskal Herrian okupazioaren aldeko mugimenduak pairatzen duen jazarpen poliziala agerian utzi zuten indar polizialek berriro ere ekimen honetan zehar.
|
|
Iaz kaleratu zuten euren" Redskin sound from Basque Country" lehen diskoa eta euskara eta gaztelera darabilte euren hitzetan. Pasa den urrian Ciudad Realen antolatutako jaialdi batean jo behar zutela-eta, PP eta PSOErengandik presioak jasan
|
behar izan
zituzten jaialdiaren antolatzaileek.
|
|
Orain dela hilabete gutxi, MusikHerriarekin batera kaleratu dute euren lehen lana. Orain dela bi urte, Asturieseko Nava herriko taberna batean kontzertu bat ematera joan ziren, baina udaletxearengandik jasotako presioak zirela-eta, tabernaren jabeak kontzertua bertan behera utzi
|
behar izan
zuen.
|
|
Eskubideen urraketak, bat bestearen atzetik jasan
|
behar izan
ditu aipatu lagunak. Lehenik eta behin, hizkuntza eskubideak aldarrikatzeagatik epailearen aldetik zigorra jarri nahi izana.
|
2007
|
|
1994 urtean espetxera sartu zuten eta azken aldian epilepsia krisi batzuk izan ditu espetxean. 2005eko martxoaren 16an Kordobako ospitaleko larrialdian ingresatu
|
behar izan
zuten horregatik eta abuztuaren 30ean espetxeko ospitalean. Horrezaz gain, aldi bateko ausentziak izaten ditu, aldi horretan egiten duenaren kontzientzia galdu egiten duelarik.
|
|
Ekainetik hona, krisialdi larri ugari izan ditu, hiru aldiz ingresatu
|
behar izan
dute ospitalean eta espetxean ere beste bi kidekin dago ziega barruan. Hil honetan ere Txagorritxun ingresatuta egon da, eta 16an itzuli zuten espetxera.
|
|
Eskolan egindako petoak soinean, dozenaka eta dozenaka ziren Ignacio Aldekoa ikastetxe parean bildutako neska-mutilak. Batzuk, ordea, erritmoari ezin eutsi eta aita-amen besoetan jarraitu
|
behar izan
diote lasterketari. Berandu ere iritzi da gurasoren bat eta semearen errieta entzun du horregatik.
|
|
Euskararen aldeko lasterketak Internet bidez ere arrakasta duenik ezin da ukatu: horrenbeste bisitarekin ostiralean zerbitzariarekin arazoak izan eta beste bat hartu
|
behar izan
dute antolatzaileek, Igor Elordui AEKko komunikazio buruak azaldu bezala. Halabaina, sarean dugu berriro Korrika.
|
|
Baina itsaslabarretan ziren lagunak ikuskizun ederraz gozatzen ari ziren. Besteak beste, Iker Fuentes getxoztarrak, haitzen artetik atera
|
behar izan
zen, itsaskiak bultzatuta eta apar artean. Iker Acerok, berriz, ohola galdu eta Jaime Azpirozek birritan apurtu zuen.
|
|
Hamaika izan dira egunotan euskal gazteriak jasan
|
behar izan
dituen erasoak; Espainiako agindu arrotzek gazteria antolatua eta borrokalaria" terrorista" izendatu ostean, PNVk ez du aukerarik galdu bere zipaiokeria behin eta berriz agerian uzteko. Horren adibide garbia dira iragan otsailaren 4an Bilbon gertaturikoa, edota larunbatean Donostian jazotakoa.
|
|
Azkenean, biktima ospitalera eramaten utzi zioten hirugarren pertsona bati. Lepoan jasandako zauria ixteko bederatzi puntu
|
behar izan
zituen.
|
|
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazitakoaren arabera, ustezko delitugileek gizon bati eraso eta zauriak egin zizkioten: zenbait labankada eman zizkioten, horietako bat lepoan (bederatzi sutura puntu eman
|
behar izan
zizkioten). Erasoa atxilotuetako batek Getxo udalerrian (ez dute gehiagorik zehaztu) duen tabernan jazo zen, eta biktimak, bere borondatearen kontra, bertan gelditzera behartu zuten.
|
2008
|
|
Bere ordez, Tonky Blus Band izango da Kultur Leioan. " Gure esku ez ziren arazoengatik aldatu
|
behar izan
dugu", kultur iturri leioaztarrek adierazi dutenez. Tonky de la Peñak Madrilen fundatu zuen bere taldea, 80ko hamarkadan, eta gauero-gauero bere lekua egitea lortu zuen blues klubetan.
|
|
Vascuencearen legeak dituen zirrikituez ere konturatu dira; izan ere, legea bera apurtuz, D ereduko eskola bat zabaldu zuten Noainen. Hau, noski, euskalgintzak urtez urte egindako eskakizunei erantzunez egin
|
behar izan
zuten. Argi geratzen da legea bera komeni zaienean soilik baliatzen dutela.
|
|
Hasieratik zail samarrak jarri zizkigun gauzak Catalunyak. Lepo egin
|
behar izan
genuen lan partida aurrera ateratzeko. Gakoa?
|
|
Horri esker irabazi genuen partida: azkeneko laurdenean lau geunden kanpoan eta gazteenek eman
|
behar izan
zuten guztia.
|
|
Horrenbestez, ostiral honetan, irailak 26, eztabaidatuko dute Azpiegitura, Garraio eta Hirigintza Batzordeak Bilbon izango duen bilkuran. Alderdi konstituzionalistaren ustez, “Batzar Nagusien osokoak otsailaren 20an erabaki zuen Garraio Publikoa Zabaldu eta Berregokitzeko Planean sartu behar dira, beste batzuen artean,
|
behar izan
daitezkeen zerbitzu guztiak. Horretara, bada, plan horretan aztertu behar da udalerrien arteko autobus linea bat jartea, hain zuzen ere, beste garraiobide batzuekin koordinaturik, erantzuna eman diezaion Erandioko eta Leioako auzoetakoek aspaldiko urteetatik hona egin duten eskariari".
|
|
Eta hori Lee Williams galesa ezin izan duela zelaira jaitsi fitxan akatsen bat egoteagatik. Gainera, Getxoren zorte txarra areagotzeko Jeremias Palumbo eta Aitor Etxebarria bere ordezkoa lesionatu dira eta aldageletarako bidea hartu
|
behar izan
dute behar baino lehenago. Bera Berak joku zakarrez aritu da eta Getxo Artea berriz hirugarren lerroko gizonen abiaduran oinarritu da baita eskuko jokuan ere.
|
|
Areetan ospatu dira asteburu honetan, irailaren 19tik 21era (egitarau osoa agendan). Joan den urtean hainbat neska-mutil mozkor egoteagatik artatu egin
|
behar izan
zituzten eta kalte batzuk sortu ziren inguruko denda batzuetan. 2007ko azaroaren 6ko prentsaurrekoan bezala, gaur helarazitako oharrean ere, bertoko jai batzordeak iaz egindako kartela izan du aipagai zinegotzi popularrak.
|
|
Bestalde, egun berean, baina eguerdiko 13:00ak aldera, Leioako 57 urteko gizonezkoa zauritu zen Bilbon izandako istripuan. Azkenik, igandeko 19:55ak aldera, I.B.O. gizonezkoa Gurutzetako ospitalera eraman
|
behar izan
zuten, Erandion (N -637) gertatutako ezbeharrarengatik. Argazkian, istripu bat Algortako Getxo I institutu aurrean, 2005eko ekainean.
|
|
Bi autok talka egin zuten eta ondorioz, Leioako 57 urteko gizonezkoa Basurtuko Ospitalera eraman zuten maila ezberdinetako zauriekin. Errepideko hiru erraietatik bi itxi egin
|
behar izan
zituzten. Horrek, auto-ilarak eragin zituen 14:15ak arte.
|
|
Era berean, Arenas ehun urteko taldeak eta Romok zein Arraultzaldeonek ateak irekita dituztela ere nabarmendu zuten. Gauzak horrela, Bizkerre femeninoaren eta Bizkenesken jokalarien hutsunea nabarmena izan zen eta publikoak ikusi zituen neska futbolari bakarrak pilotari ostikadak emateko futbol zelaira jauzia egin zuten bizpahiru urteko neska-mutilen artean bilatu
|
behar izan
zituen. Bestalde, eguna borobiltzeko jokatutako lagun arteko partidan Bilbao Athletic 3 eta 2 nagusitu zitzaion Getxori.
|
|
Sei pertsona zauritu ziren atzo arratsaldean Sopelan, BI -2122 errepideko 21 kilometroan, zirkulazio istripu batean. Gainera, suhiltzaileek zaurituetako bat erreskatatu
|
behar izan
zuten, autoan harrapatuta geratu ostean. Ezbeharra arratsaldeko 2:50ak aldera jazo zen, lau ibilgailu talka batean nahasi zirenean; hiru turismo (Opel Corsa, Volkswagen Golf eta Ford Fiesta bana) eta irauli zen Nissan-L35 kamioi bat.
|
|
Ekainaren 1etik 4ra sortutako premiazko gastuei aurre egiteko dirulaguntza zuzenak eskainiko dizkie etxeetan kalteak eduki eta horregatik alde egin
|
behar izan
zuten auzokideei Udalak. Familia bakoitzak ondorengo gastuak ordaintzeko dirua jasoko du:
|
|
Hortaz, udal Larrialdi Planean aurreikusitako jarduera guztiak pertsonen segurtasuna bermatu aldera zuzendu ziren. Horregatik 70 bizilagun baino gehiago atera
|
behar izan
zituzten beren etxeetatik eta Udal Zaharren Etxera eta bi hoteletara eraman.
|
|
Progresibotasun-eza diote eskubide-urraketa batzuk urterik urte errepikatu egiten dira. Administrazioek" progresibotasunaren" edota" arian-arian" bezalako aitzakien bidez eskubideen urraketen betikotzeak eragiten dute, 2001ean jasotako kexak kudeatu
|
behar izan
baitira 2007an.
|
|
Patrick de la Sota Comunion Nacionalista Vasca gidatu eta EAJrekin batu zuen zein Naviera Sota y Aznar eta Euzkalduna ontziolak enpresak sortu zituen Ramon de la Sota Llano aristokrata industrialaren iloba zen eta bere aita, Ramon de la Sota Aburto, EAJk eskuratu zuen lehenengo Bizkaiko diputatu nagusia eta bere ontziak uzteagatik Inperio ingelesaren" Sir" izan zen. Espainiako Gerra Zibilean, baina, ez zuen horrelako saririk izan Euzkadiko Gobernuaren eta Espainiako Errepublikaren esku ontziak uzteagatik eta mugaz gaindi egin
|
behar izan
zuen Miarretzera. Bertan haziko zen Patrick de la Sota.
|
|
Azkenik, Leioako ezker abertzaleak lanean jarraituko du, instituzioetan eta kalean, hainbat eta hainbat urtetan jasan
|
behar izan
dugun arazo honen aurrean benetako konponbideak plantea daitezen. " Loreak", hitz gordinak, jauntxokeriak eta ezkutukeriak, Arrubarrena eta PNV alderdiarentzat utziko ditugu, gustukoak dituzte eta.
|
|
" Auzipetuek adierazi bezala Ertzainek egindako tortura eta mehatxuz sinarazitako deklarazioetan oinarritzen dira akusazio guztiak. Saratxagaren kasuan hiru auzipetuk sinatu
|
behar izan
zuten gertaera horietan izan zela", gaineratu du errepresioaren aurkako erakundeak. Bestalde, Urtzi Murueta leioaztarra Frantziatik estraditatzeko eskaeran ez zen oraingo sumarioa aipatu eta, horretara, ezin dute horregatik epaitu, AAMk jakinarazi duenez.
|
|
Egun horretan, 773 irakurlek jarraitu zituzten eguneko albisteak eta, batez ere, Zigor Goikoetxea" Gorrion" gazte getxoztarrari egindako elkarrizketaren lehenengo zatia. Gainera, jende kopuru handia metatzean, zerbitzaria erori zen eta internauta batzuek ordu erdi baino gehiago itxaron
|
behar izan
zuten albisteak irakurtzeko. Zoritxarrez ez da egun bakarra zerbitzariak arazoak eman dituena eta horrek eraginda, bisita gutxien batu dituzten egunak otsailaren 4a, ekainaren 23, 24 eta 25a zein abenduaren 25a izan dira, zero bisitekin.
|
2009
|
|
Abenduaren 18tik 23ra gertatutakoen artean, Jon Bilbao Moro Asuako euskal preso politikoak larunbateko bisita galdu zuela adierazi du Etxeratek. " Bere bikotekidea epaitegira joan zenean bertako funtzionarioen isekak, barreak eta umiliazioak pairatu
|
behar izan
zituen. Horiek horrela, ez zioten salaketa bertan jartzen utzi eta Euskal Herrian jarri du", salatu du presoen senideen elkarteak.
|
|
Salamancako Topas espetxera joandako Iñigo Otazua" Oti" algortarraren eta Patxi Aristiren zumaiarraren bikotekideek ezin izan zuten aurrez aurrekoa burutu eguraldi txarra zela eta. Atzo ziren aurrez aurrekoa egitekoak, 16:00etan, baina" eguerdiko ordu biak aldera, Burgoseko ordainlekutik 20 kilometrotara kotxea geratu
|
behar izan
zuten, bertan elurtea zegoelako", azaldu du Etxeratek.
|
|
Besteak beste, bertan da Sergio Polo sopeloztarra. " Pasa den larunbatean, Curtiseko preso politiko guztien senideek, espetxe sarreran jarria zegoen Guardia Zibilaren kontrol zorrotz batetik pasa
|
behar izan
zuten espetxera iritsi bezain pronto", salatu dute presoen familiarrek.
|
|
Muruari maiatzean eman zioten gaixotasunaren berri eta azaroan sartu
|
behar izan
zen erietxean. Bere kasua gaixotasuna zela onar zezaten borrokatzen ari zen.
|
|
Ondorioz, herriz herri eta auzoz auzo, gazte mugimendu iraultzaile eta oro har gazteriarekin batera, askapen borrokak
|
behar izan
dituen pausuak ematen joan gara.
|
|
Zenbat neska gaztek egin dute korrika edo aldatu dira espaloiz, atzetik pausoak entzun eta beldurra sentitu dutelako? Zenbat aldiz irten
|
behar izan
dute eremu publiko batetik (taberna bat, metroa), zer erantzun jakin gabe geratu direlako, edo aurrean zeukaten mutilaren erreakzioaren beldur izan direlako. Askotan, gehiegitan, uzten diete neska nerabeek gauzak egiteari, zinemara, hondartzara, mendira, oporretan joateari... gauza horiek bakarrik egitearen beldur direlako.
|
|
Gonzalo Casal itzubaltzetarrari lagunak ikusteko" eskubidea" ere kendu egin zioten. Etxekoei dagokienez, presoen senide direla frogatzen zuten agiriak aurkeztu
|
behar izan
zituzten berriro," nahiz eta paper horiek espetxe agintarien eskuetan egon jada", AAMren hitzetan. " Horrek familiarrengan eragozpenak sortzea baino ez du helburu", orduan salatu zutenez.
|
|
Muguruzak adierazi dutenez, pelikularen bidez Palestinako musikak eta, oro har, kulturak jasaten duen" iluntasuna" salatu nahi izan dute, Gazan, Zisjordanian, Tel Aviven eta errefuxiatu esparruetan aritzen diren musikari eta sortzaileak argitara ateratzeko asmoz. Lan hori egiteko oztopo ugari gainditu
|
behar izan
zituzten bidean, Israelgo soldaduen kontrol zorrotzak, besteak beste. Dokumentala Palestinan grabatu zuten iazko irailean eta ondoren Euskal Herrian ekoiztu dute.
|
|
Ituna luzatzeko asmoak PSE-EEko kideen artean “lotsa” sortu duela adierazi zuen Iñigo Urkullu EAJko EBBko presidenteak. Horregatik," zirriborro bat besterik ez dela esan
|
behar izan
dute", gaineratu zuenez. Pastorrek berak aurreratu zuen Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako sozialistek urrian egingo duten batzarrari begira prestatzen ari diren txostenean biltzen den asmoa dela hori, eta beraz, oraindik baieztatu gabekoa.
|
|
Espetxe berezietan bildu ere bai, hastapen haietan, Herrerako Guantanamo laborategian. Tratamendu nola jazarpen bereiztua jasan
|
behar izan
dugu" politika antiterrorista" deiturikoaren baitan garatu duten espetxe politika. 1989an helburu eta praktika orokortuarekin martxan jarri zuten Espainiako agintariek euskal preso politikoen kontrako sakabanaketa, esan dugunez, PNVko arduradunen laguntza eta babes erabakigarriarekin.
|
|
Aldez eta moldez, Zigor Penalaren kunplimendu osoaren ideia praktikan jarri dute, ezker-eskuin guztien asetasunerako. Orain arteko haien lege, jurisprudentzia eta doktrinak auzitan jarri
|
behar izan
badituzte ere. Helburuak bitartekoak justifikatu ditu.
|
|
Baina, aldi berean, erne agertu ziren Algortako Gazte Asanbladako kideak. Izan ere, irakurritako komunikatuan salatu zutenez, behin eta berriro" errepresioa" zer den nozitu
|
behar izan
dute eta horren adibide franko eman zituzten: orain artean hustu, bota edo itxitako gaztetxeak, pintaketa faxistak, bideo-kamera ezkutuak edo oraindik orain Mentxakabarriko kaleratzea dela eta, epaitegietan auziperatuta dauden hainbat lagunak.
|
|
" Oztopo guztien gainetik, Algortako gazteen ametsak aurrera darrai", gaineratu dutenez. Izan ere, hiru urte hauetan," traba eta oztopo ugariri" egin
|
behar izan
diete aurre Txorimaloko neska-mutilek," kamara ezkutuak, lapurretak eta jazarpen poliziala" tartean izan direla. " Hala ere, gaztetxeak gogotsu ekiten dio bideari, zirikatzen eta errealitatea egunero eraldatzen", azpimarratu dutenez.
|
|
Azken hilabeteetan manifestu antzuen, jarraipenaren aldeko hautuen eta, oro har, hitz malapartatuen jabe izan gara. Alde batetik, alde “demokratikoa” erakutsi nahi dutenen hitzak entzun
|
behar izan
ditugu, euskal jendartea integratu omen nahi duen bizikidetza demokratikoan oinarritutako proiektua kaleratuz; hori bai, bizikidetza, euskara gaztelaniarekin batera bere toki propioa bilatze aldera. Toki hori, baina, badakigu zelako urria den, gaztelera eta honen nagusitasuna bilatzen duten politikariek lagatzen diotena; hau da, hutsaren hurrengoa.
|
|
Ekaineko uriolen ondotik egin bezala, oraingoan ere diru laguntzak emango dizkie horien jabeei Getxoko Udalak, gaur, Imanol Landa alkateak baieztatu duenez. Era berean, udalerriko hotel batera eraman
|
behar izan
dituzten bost lagunen ostatu gastuez ere arduratuko da tokiko erakundea. Uholdeak saihesteko lehendabiziko lanak egin artean beste etxe batean ostatu emateko, arriskuan dauden auzokide ugarik egindako eskaeraren aurrean, horiek" aztertu eta horren arabera erantzuteko prest" azaldu da Landa.
|
|
Ordu berean, Bozeramailean Batzorde Berezia biltzen hasi da Getxoko udaletxean. Badaezpada baino ez da bertaratu Gurutze Gorria; ez dute oraindik inor erreskatatu
|
behar izan
. " Espero dezagun ezer ez gertatzea, baina hemen egon behar dugu", aipatu dutenez.
|
|
Ordu batzuk geroago erasotzailea atxilotu eta epailearen aurretik igaro ondoren Basauriko kartzelan espetxeratu dute. Emakumea, bere aldetik, Gurutzetan artatu
|
behar izan
zuten.
|
|
Ezker abertzaleak mota honetako erasoak gogor arbuiatu nahi ditu. Euskal Herrian emakumeon indarkeria sexistaren aurkako adierazpen ugari pairatu
|
behar izan
ditugu: erail gaituzte, bortxatu, mehatxu egin, jipoitu...
|
2010
|
|
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako 2.018 gazte aztertu ditu Arruek, eta zenbait galdera-sorta bete
|
behar izan
dituzte horretarako. Bildutako datuekin, haien bizi-ohiturak xehatu ditu.
|
|
-Iker Beristain. 25 eguneko gose greba egin
|
behar izan
du bere alaba ikusi ahal izateko.
|
|
Besteak beste, 300 euroko isuna jarri zien iaz Imanol Landa jelkideak zuzentzen duen Udal Gobernuak, baba-jana erraldoia egiteagatik. Horretaz gain, Getxo Antzoki berriaren lanen ondorioz, tokiz aldatu
|
behar izan
zuten herri bazkaria: Txiki Otaegi plazatik Bihotz Alaira, alegia.
|
|
Koadrila bakar batek hartu zituen plaza erdiko lekuak. Hori bai, toldo baten azpian bazkaldu
|
behar izan
zuten. Gainontzeko neska-mutil guztiek plaza inguruko teilapean aurkitu zuten lekua.
|
|
Lur Maiteak aspaldi aurkeztu zuen salaketa eta 1394/ 03 zenbakiko auzian Euskalduna zabortegian lindano bota izanaz gain, hondakin arriskutsuak Argalariora eraman ondoren zabortegiko eremua behar bezala garbitu gabe Prycari saldu eta merkataritza gune handia (egun, Carrefourrena dena) eraikitzen utzi izana ere leporatu zien Eusko Jaurlaritzari, Erandioko Udalari, Ihobe SA ingurumen kudeaketarako enpresa publikoari eta Edificaciones Industriales Asua SA (Edinasa) enpresari. Argazkian, Esther Larrañaga Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen sailburu ohiak ere auziperatu gisa deklaratu
|
behar izan
zuen/ © Eusko Alkartasuna.
|
|
Otsailaren 9an ongi etorria egin zioten Santutxun 400 bat auzokidek. Ertzaintza haien aurka oldartu zen eta hiru pertsona ospitalera eraman
|
behar izan
zituzten zauri larriekin. Abuztuan, ordea, Guardia Zibilak gelditu zuen bihar epaituko duten aferan.
|
|
Azkenik, Adierazi EH gutxietsi eta bere jarduera ezkutatu duten komunikabideen jarrera salatu gura dugu. Espainiako Auzitegi Nazionalaren erasoa jasan
|
behar izan
dugu komunikabide horiek Adierazi EH bezalako ekimen herritar eta anitzaren berri zabaltzeko. Informazioa zabaltzerakoan zehaztasuna eskatzea gehiegi datekeela dakigunez, gure hitzok komunikabide horietan zabalduko ez dituztela dakigunez (erratu ahal gara!), gogoeta egiteko baino ez diegu eskatu gura.
|
|
San Inazioko jaiek, uztailaren 29tik abuztuaren 1era arte ospatu zirenak, 9.000 lagun bildu zituzten; Itzubaltzeta/ Romokoek, abuztuaren 2an eta 4tik 8ra arte, ia 10.000 eta Portu Zaharrekoek, abuztuaren 12tik 15era arte, 26.000 bat pertsona. Babes Zibilekoek 43 osasun-zerbitzu egin
|
behar izan
zituztela jakinarazi dute: 20 San Inazioetan (3 pertsona eraman zituzten Gurutzetako ospitalera, larririk inor ez); 8 Itzubaltzeta/ Romokoetan (ez zuten ospitalera inor eraman behar izan), eta 15 Portu Zaharrean (5 pertsona eraman zituzten ospitalera, baina larri inor ez).
|
|
Babes Zibilekoek 43 osasun-zerbitzu egin behar izan zituztela jakinarazi dute: 20 San Inazioetan (3 pertsona eraman zituzten Gurutzetako ospitalera, larririk inor ez); 8 Itzubaltzeta/ Romokoetan (ez zuten ospitalera inor eraman
|
behar izan
), eta 15 Portu Zaharrean (5 pertsona eraman zituzten ospitalera, baina larri inor ez). Udaleko Gazteria eta Gizarte Zerbitzuek bultzatutako prebentziozko alkohol eta drogen borondatezko kontrolei dagokionez, 592 alkohol proba eta 103 drogen testak egin ziren.
|
|
Lau autotan joan ziren etxekoak eta lagunak Soto del Realera (Madril, Espainia) berarekin biltzeko. Bertara iritsi aurretik horietako bik Guardia Zibilaren kontrola pasatu
|
behar izan
zuten, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez jakinarazi duenez. Gero, Izagirre 20:45ean kaleratu zenean, segituan Euskal Herriko bidea hartu eta Boceguillasen geldialdi bat egin ondoren, 1:30ean iritsi ziren Algortan.
|
|
Istiluak eta auzokideei eragozpenak murrizteko helburuarekin polizia operazio berezia zabaldu zuten. Bada, 00:11tik 5:14ra 10 lagun edanda zeudela jakin zen, eta horietako bat osasun zentro batera eraman
|
behar izan
zuten, adierazi dutenez. Arrazoi berberagatik, iaz, 6 pertsona eraman zituzten.
|
|
Baina egoera okertu egin zen. Oholak batu eta lehorreratu egin
|
behar izan
genuen orduan. Hasierako helburua, ordea, ez dugu burutik kendu denbora guzti horretan, une batez ere.
|
|
Ibilgailua erosteko aipatutako iruzurra erabiltzera zihoazen bi susmagarriak. Polizia iturriek azaldu dutenez, biktimei esaten zieten beren jatorrizko herrialdetik (kamerundarrak ziren) diru kopuru handiak ezkutuan atera
|
behar izan
zituztela eta mugako aireportuan dirua kendu ez ziezaioten, billeteak tindatu egin behar izan zituztela. Azkenik, tindatutako paper horiek legezko diru bilakatuko zituztela azaltzen zieten; likido berezi batzuek eragingo zuten prozesu kimiko bati esker tindatuta zeuden paper horiek legezko diru bilakatuko zituztela ziurtatzen zieten iruzurgileek.
|
|
Ibilgailua erosteko aipatutako iruzurra erabiltzera zihoazen bi susmagarriak. Polizia iturriek azaldu dutenez, biktimei esaten zieten beren jatorrizko herrialdetik (kamerundarrak ziren) diru kopuru handiak ezkutuan atera behar izan zituztela eta mugako aireportuan dirua kendu ez ziezaioten, billeteak tindatu egin
|
behar izan
zituztela. Azkenik, tindatutako paper horiek legezko diru bilakatuko zituztela azaltzen zieten; likido berezi batzuek eragingo zuten prozesu kimiko bati esker tindatuta zeuden paper horiek legezko diru bilakatuko zituztela ziurtatzen zieten iruzurgileek.
|
|
“Pertsonen segurtasuna da lehentasuna. Hartara, premiaz jokatu
|
behar izan
dugu istripu berririk jazotzea ez dugulako nahi. Sentitzen dugu gertatutakoa eta barkamenak eskatzen ditugu, bai ezbehar horrengatik, bai aipatu pergolak aldatzerakoan sortuko diren traba eta eragozpenengatik”, adierazi du Alvaro Gonzalez Kirol zinegotziak.
|
|
Horrela egon omen ziren bi egun beranduago jabearen semeak aurkitu zituen arte. Bi egun horietan bizi izandako egoera dela eta, emakumea hilik zegoen aurkitu zutenean eta bere neba, aldiz, ospitalera eraman
|
behar izan
zuten, hainbat ubelduraz gain, hipotermia eta deshidratazio sintoma larriak zituela eta. Ertzaintzak gertatutakoaren berri izan zuenean, Krimenen ikerketako Unitateko agenteak berehala ekin zioten kasuaren azterketari eta azkenean, ustezko egileak identifikatzea lortu zuten.
|
|
Dena den, Europako Rugby Kopatzat har daitekeen torneoa herenegun hasi zen, Irlanda eta Italiako emakumeek jokatutako partidarekin. Gizonezko lehia 1883an hasi bazen ere, emakumeek XXI menderaino, 2001eraino, itxaron
|
behar izan
zuten lehiatzeko. Bestalde, mutilek 20 urte azpiko lehiaketa ere egingo dute.
|
|
" inork ikusiko ez gaituen lekuan", gaurko protestaren antolatzaileek adierazitakoaren arabera. Gauzak horrela, Sakoneta kaleko 5 eta 7 zenbakien artean, hots, Fulcrum enpresaren atzealdean, egin
|
behar izan
dute kontzentrazioa. Bertan zain zeukaten Ertzaintzaren patruila auto bat, batu beharreko tokia markatuz; eta atzetik heldu zaie polizia autonomikoaren furgoneta.
|
2011
|
|
Plataforma hori Gotzone Moraren, orduan Getxoko PSE-EEko zinegotzia eta EHUko katedraduna, inguruan sortu zen eta bera izan zen bere bozeramailea eta presoek zituzten ustezko" pribilegioen" salatzaile mediatikoa. Handik aurrera ikasketa guztiak UNEDen bitartez egin
|
behar izan
ziren, nahiz eta hainbat ikasketa bertan ezin burutu eta euskara ezin erabili. Manu Monterok eta Juan Ignacio Perez Iglesiasek Espetxeetako Zuzendaritzarekin hitzarmena berregiten saiatu ziren, beti ezetza topatu zutela.
|
|
Aurretik," Tortura Euskal Herrian" dokumentala ikusteko parada izan dute hainbat lagunek. Saioa sotoko alderdien gela mankomunean egin
|
behar izan
dute tokiko agintariek udal batzar aretoa zein informazio batzordeak egitekoa" erabiltzeko baimenik eman ez" dielako. Horren kontura," udal instalazioak bideo alderdikoi bat zabaltzeko erabiltzea" leporatu dio Getxoko PPk Bilduri.
|
|
Toki batzuetan, Getxoko Udaleko zerbitzuek ura erretiratu zuten ur-ponpak erabiliz. Beste kasu batzuetan, berriz, auzotarrek beraiek bilatu
|
behar izan
zituzten ura kentzeko bitartekoak. Hori dela eta, Pradaren ustez, Getxoko Larrialdi Plana" paper bustia" da.
|
|
Erandion, ordea, Martiartu errekak ere gainezka egin du, Golf zelaia hustu
|
behar izan
dutela. Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Saileko Larrialdiei Aurregiteko eta Meteorologia Zuzendariak erretiratu ditu eurite, haize eta itsas-egoeraren gaineko alarmak.
|
|
Politikaren karietara, 1.138 pertsonak politikari-ofizioa ikasi
|
behar izan
dute bi asteko epean, politikaria izateko asmorik ez bazuten ere. Ikasle, soldadore, mediku, kazetari eta irakasleak goizetik gauera bihurtu dira alkate, diputatu, zinegotzi eta ahaldun, ezustean, eta bizimodua dezente aldrebestu zaie.
|
|
Beranduago heldutako 15 bat lagunek barruan zeuzkaten gauzak ateratzeko aukera baino ez diete eman. Hustuketa agindua eskatu ere egin
|
behar izan
diete poliziei, aurretik erakutsi ez baitute. Isamari Zarauza alkateari hots eginda" horretaz ideiarik ez" zeukala esan du agintariak, auzokideetako batek UKBERRI.NETi adierazi dionez.
|
|
Andaluzia, Extremadura, Galizia, Aragoi... beste autonomia erkidegoetatik etorrita heldu ziren gehienak. Anabel Landa alkateak" beraien lurra uzteko erabaki gogorra hartu
|
behar izan
zuten lagun guzti horiek" goraipatu zituen. " Berangora erabat egitea lortu eta udalerriak zein Asgane auzoak daukaten izaera eraiki dute", gaineratu zuenez.
|
|
Protokoloa aplikatzeari esker, aipaturiko lau atxilotuek haien konfiantzazko mediku baten bisita jaso ahal izan zuten, betiere auzi-medikuarekin batera, eta geroztik azken horrek lauen tortura salaketak jaso
|
behar izan
zituen bere txostenetan. Bereziki, Mertxe Alcocerrena, zeinak jasandako tratuaren aztarna nabarmenak zituen.
|
|
Urdulizen, Jabier Bilbao jeltzaleak PSE-EEren zinegotzi bakarraren babesa eskuratu zuen. Lemoizen, Unai Andrakak ez zuen inoren laguntza
|
behar izan
, hautestontzietan gehiengo osa eskuratu baitzuen, eskualdean EAJk lortu duen bakarra. Leioan, Eneko Arruebarrena aukeratu zuten berriro ere alkate, oraingoan gutxiengoan.
|
|
Iaz, Terraza tabernan, %1, 75eko garrantzia zuen derrigorrezkoa ez zen gure hizkuntzak eta Koldo Iturbe Euskara zinegotzia berak barkamena eskatu
|
behar izan
zuen Getxoko Udaleko Euskara Aholku Batzarrean. Gertatutakoa" akatsa" izan zela eta egoerak" jokoz kanpo" harrapatu zutela esan zuen orduan Iturbek.
|
|
Pixkanaka hazten jarrai dezan eta, egunen batean, nazioartekoa bilakatu dadin", gaineratu du Gonzalezek. Azken helburu hori aurten beteko zutela esan zuten iaz arduradunek, baina, krisialdi ekonomikoa dela eta, alde batera utzi
|
behar izan
dutela jakinarazi dute.
|
|
Bestalde, Udala lanean aritu da Txorierrin beste errepidezko sarrera bat jartzeko, gaur egun Ondiztik doanaren osagarri izateko. Ildo horretatik, Udalak amaitu egin du lurzoruaren jabeekin akordioak sinatzen," desjabetzera jo
|
behar izan
barik", adierazi dutenez. Aipatutako erabakiak hiri-garapen arloaren behin-betiko Urbanizatzeko Jarduera Programaren (UJP) barruan kokatzen dira.
|
|
Getxoko Andra Mari Ikastetxearen Etorkizuna Ikasleen Guraso Elkarteak euskal eskola publikoko jantokietako langileen behin betiko grebaren deialdiaren aurrean bere haserrea eta nekea adierazi nahi du. Familiok 22 greba-egun jasan
|
behar izan
ditugu, inolako konponbiderik ikusten ez bada ere. Greba honek Andra Mari Ikastetxean eragin handia izan du, langileen %70ak egin baitu.
|
|
Joan zen astean, eskola zuzendaritzak lagunduta, IGEk egundoko ahaleginak egin
|
behar izan
zituen ikastetxeko eskola ordutegia bere horretan mantentzeko. 20 aita-ama bolondres aritu ziren jantokiko ordutegian ikasleak zaintzen, 12:30etik 14:30era, gutxieneko zerbitzuko 2 langilek piknika banatzen zuten bitartean.
|
|
Aste honetan, eta greba deialdi berri honen aurrean, ezin izan dugu berdin jokatu eta jantokia itxi eta klaseak 14:00etan bukatu beste erremediorik ez dugu izan. Honen ondorioz ez da eskola ordutegia betetzen, bazkalordua aldatu
|
behar izan
dugu, eguerdiko zein arratsaldeko eskolatik kanpoko ekintzak ere bertan behera utzi behar izan ditugu... garen 400 familion bizitza eta lana uztartzea ezinezkoa izan zaigu.
|
|
Aste honetan, eta greba deialdi berri honen aurrean, ezin izan dugu berdin jokatu eta jantokia itxi eta klaseak 14:00etan bukatu beste erremediorik ez dugu izan. Honen ondorioz ez da eskola ordutegia betetzen, bazkalordua aldatu behar izan dugu, eguerdiko zein arratsaldeko eskolatik kanpoko ekintzak ere bertan behera utzi
|
behar izan
ditugu... garen 400 familion bizitza eta lana uztartzea ezinezkoa izan zaigu.
|