2005
|
|
Burua jaso, eta ilera begiratu nion Juliori, peto, ez begietara. Hark
|
bazekien
ezin ninduela soarekin mendean hartu, nik ez bainion inoiz aurre egiten, ikasia nuen-eta zuzenean begiratu gabe tinko eusten, ileari so iraunez.
|
2010
|
|
Urteko azken gauaz ari ziren. Oliveirak
|
bazekien
ezin zuela etxetik ihes egin, inon idatzi gabeko baina azalean burdinaz xakitutako legeen ondorioz. Baina baziren bospasei hilabete ez zuela amarekin hitz egiten.
|
2011
|
|
Liburuari izena ematen zion neskak lau urte eta erdi baino ez zituela, liburutegiko haur liburu guztiak irakurrita zituen, eta, liburuzainaren aholkuz, heldu askok benetan irakurri gabe irakurri dituztela esaten duten liburu garrantzitsu horietako asko ere irakurri zituen. Isabellak
|
bazekien
ezin zuela bere burua Matildarekin konparatu, baina bere senak nolabait esaten zion gaur egun zeukan irakurzaletasuna oso txikia zenean irakurritako liburu hartako Matilda bezalakoa izan nahi izateari zor ziola; halako mimetismo baten eraginez harekin identifikatu baitzen, geroago beste hainbeste pertsonaiarekin, haragizkoak bezala paperezkoekin ere, gertatuko zitzaion gisa berean.... Jolas moduko bat iruditzen zitzaion pertsonaien haragian sartzea, haiekin batera gozatu eta sufritzea, eta idazleak erabakitako paturantz lerratuz joatea.
|
|
Bahituak konfidentetzat hartu zuen Lazkano, ezagun zuen aurreko txandan zaintzen zutenekin ez zuela batere hitz egiten, hiztun egoten zen bera heldutakoan, kaputxa beltzaren pean izan arren beti Lazkanok aurpegia, begietara begiratzen zioten elkarri, hainbeste egunen ondoren bahituak errekonozimendu erronda batean aise ezagutuko zuela uste izateraino Lazkanok, bere begi grisei begiratzea aski izango zuela. " Kapusaia kendu behar nuke agian, eskertuko luke, tipo honek ez ninduke salatuko", pentsatu izan zuen, baina
|
bazekien
ezin zuela halakorik egin.
|
2012
|
|
Egia zen. Baina Dasilvak
|
bazekien
ezin zuela Sandrak errandako guztia sinetsi. Erotzeraino aspertzen zen emakumea zen.
|
2017
|
|
–Gasteizko Gobernua behin baino gehiagotan ahalegindu zen NEBen eta ETAren arteko giroa gaiztotzen, eta NEBi eskatzen ETA interpela zezala. Baina NEBek
|
bazekien
ezin zuela halakorik egin, ETA bere konpromisoak betetzen ari zelako. Eta, gainera, hala jokatuz gero, bere zeregina kolokan geldituko litzateke.
|
2019
|
|
Bere lehen ekintza prest zegoen, lehergailua egina, objektiboa zehaztua, eguna eta ordua adostea gelditzen zen. Aukera izan balu ez zukeen eginen, baina,
|
bazekien
ezin zuela gibelat egin. Azken ekintza izanen zela erabaki zuen.
|
|
Ez zuen besterik behar. Zoritxarrez,
|
bazekien
ezin zuela halakorik egin. Ezer gabe zegoen.
|
|
Leirek
|
bazekien
ezin zuela denborarik galdu. Txomin laster ohartuko zen iruzurraz, eta berehala itzuliko zen farora, baina kostarik kosta piztu nahi zuen itsasargia, segundo gutxi batzuetarako besterik ez bazen ere, istant hura hil ala bizikoa izan baitzitekeen Queen of the Seasek norabidea zuzendu ahal izateko.
|
2023
|
|
Zortzi hilabete zeramatzan mugimendu arrarorik egin gabe, zortzi hilabete droga salerosketan ihardun barik. Tentuz ibiltzeko sasoia zuen, baina era berean
|
bazekien
ezin zuela merkatutik aparte luzaroan jarraitu; zurrumurruen arabera, inguruetako beste trafikatzaile batzuek Unaik libre utzitako lekua hartzen ari ziren, eta konpetentzia horren erruz negoziotik kanpo geratzeko arriskua sumatzen hasita zegoen. Ezin zuen halakorik ametitu, ezta pentsatu ere.
|