Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 126

2000
‎Zinemako arduradun Antolinek esan zien guardia zibilei ni izan nintzela zalapartaren sortzailea. Kuartelera eraman ninduten, zaplada batzuk eman zizkidaten han, eta 250 pezetako isuna ezarri.
‎Hemengo jendeak ez du, itxura denez, orduak eta orduak patioan paseatzen igarotzeko ohiturarik. Itzuliren batzuk eman eta ostera barrura sartzen da jendea. Telebistaren parean eserita ematen dute denbora.
‎Prentsaren irakurketa urduri hartan ordu batzuk eman ondoren, paseo txiki bat egin zuen Gernikako kaleetan zehar. Tristatu eta sumindu egin zuen entzuten zituen solasaldi zatietan gaztelania nagusi zela jabetzeak.
‎Halako batean: " Listo!", esan zuen Elik; eskuaz azkeneko ukituak, agian ukitu informalxeago batzuk eman zizkion. Kanpoan euria ari zuen.
‎Haren buru apepinatuaren erdian, bi begiño beltzek diz diz egiten zuten; alta, ez zen mintzatzera deziditzen. Xanek pauso batzuk eman zituen gelan. Gero, bat batean geldituz:
2001
‎Hiru kondenatuak, eskuak burnietan preso, kolpeka jautsarazi zituzten, fusila akuilu. Pauso batzuk eman eta harmasako paretaren kontra paratu zituzten. Apeza hurbildu zitzaien, baina hirurek segituan bidali zuten.
‎Farfaila, zioen ondoko neofitoak, nirea askoz hobea duk. Eta hau esanda altzoko paper sortaren gainean kolpetxo batzuk ematen zituen.
‎Ugatzak, metraileta bizkar gainean eskegi, uhal batez, eta txalo batzuk eman zituen, bertan zeudenen arreta deitzeko. Denek segitu zutenez beheari musu emateko planta hartan, berriz hartu zuen metraileta eskuan eta rafaga bat bota zuen, hitz hauek esanez:
‎1521an, Maiatzeko egun batez, ximixtaren pare iragaiten da zaldidun bat Iruñako karriketan eta gobernadorearen etxean sartzen. Zaldidunaren ahotik non zer berri den jakin duenean, gobernadoreak xixtu batez ekharrarazten du muthil bat, mezu batzuk ematen diotza eta erraiten dio:
‎Praktikoa, funtzionala, dotorea, laburra, ezinago. Zaldiduna, mezularia, gaztigu emailea, Bazofias da, noski; gobernadorea da, kasu honetan, heriotzatik salbatu nahi den pertsona; hala gobernadoreak hartu nahi dituen neurriek –mutil bat ekarrarazi, mezu batzuk eman, bizkor ibiltzeko agindua– nola bere izpirituaz jabetu den umoreak –kezka, gogoeta– argi adierazten dute zer den zaldunak ekarri dion mezua: inor bera hil nahian dabilela.
‎Lurrean zerraldo zegoen eta odol xirripa zerion kopetatik behera. Hurreratu eta astindu batzuk eman nizkion. Berehala begiak ireki eta zigarro bat eskatu zidan, besteak busti egin zaizkidak eta!
‎Konplizitatezko begiz elkarri begiratu ondoren, eta egundoko azioa bailitzan, lore sorta hilobi baten gainetik hartu eta, pittin bat arinago, bideari jarraitu zioten. Urrats batzuk emanik, lore lapurrak burua jiratu eta samurkiro begiratu zidan, errukia aurrena eta onespena ondoren bilatu nahian edo. Nik baiezkoa egin nion buruaz eta berak, erantzunez, sorbaldei goraka eragin zien, errua berea ez baina halabeharrarena izan balitz bezala.
‎Amaia zutitu eta urrats batzuk eman zituen. Bere begiek distira berezia ageri zuten.
‎Odola borborka isurtzen nuen sudurretik eta sekulako kaskarrekoa hartuta neukan. Berehala nola edo hala zutik jarri eta pauso baldar batzuk eman nituen erdi balantzaka. Gero ikusmena lausotu eta konorterik gabe blaust jausi nintzen.
‎Zinez traza narrasa zuen. Aulki batean eserarazi eta zaplada batzuk eman nizkion bizkarrean animatu nahian. Pablo burumakur eta eztulka ari zen eta une batez goragalea etorri zitzaion.
‎Mahaitik jaitsi eta, pentsakor, pauso gutxi batzuk eman zituen niregana. Aurrez aurre jarri zitzaidan.
2002
‎Inaxiri igurtzalditxo batzuk eman zizkion lepoan agur legez, baina andreak masaia bat zela pentsatu zuen, eta erdi intzirika esan zion ahapetik," zuk dituzu eskuak, Mentxu, zuk...".
‎Ez zion larregi inporta guardia behar bezala ez jasotzea. Zakuari atzeko aldetik eusten zegoen lagunak txanda eskatu zion, eta gogoz bestera luzatu zituen besoak alboetara, salto txiki batzuk emateari utzi barik. Gorputza zakuaren kontra jausten utzi zuen, lagunak bere saioa egin zezan, eta burua ere zakuari itsatsi zion, alboz.
‎Lehen Diana erran duzun tokian Fiona diozu orain. Beste zurrutada batzuk eman dizkiozu.
‎Beste koordenada batzuk eman genitzakeen,
2003
‎Orduan ideia zoro batek harrapatu zidan burua. Bisitariari nire dokumentu bitxietako batzuk ematea. Merezi ote zuen, ostera?
‎–Erakutsi beharrekoetan eta erakutsi beharrekoei erakusteko –agindu zidan Zerbitzuburuak, misioari buruzko beste argitasun gutxi batzuk eman ostean.
2004
‎Hantxe segitzen zuten gurdia zamatzen. Jexus Mari kaxa batzuk ematen ari zitzaion gurdi gainean zegoen Fermini. Miren eta Bazter koka kola kaxak zamatzen ari ziren.
‎nekez pauso batzuk eman
2005
‎Azkar jaiki da Damian eserlekutik eta Leonen atea ireki du, aurrez kolpe arin batzuk emanda. Lurrean aurkitu du ahoz gora gizona, besorik gabeko elastiko urdin bat bakarrik gorputzean jantzita.
‎Aurreneko aldia nuen, ez ninduten gogorregi zanpatu, kuartelilloan berriro entzun nuen" influentziak" neuzkala, Lizarriturrik dei eginen zion gobernadoreari, langile ona nintzela, sekula oporra jotzen ez zuten haiek adinakoa bai noski. Astindu batzuk emanda Ondarretara ekarri ninduten, epaiketaren zain nago.
‎Andonik berdin jotzen zuen txistua, atabala, eskusoinua... elementu gaitza zen, ez batek edo bik, askok esanen lizukete pozarren joan izan ginela frontera haren hotsean. Eduki zuten eraginik dantza erakutsi haiek inglandarren artean, kontzientzia txarra arintzen laguntzen zien guri penny ale batzuk emateak, inbasoreak etxetik kasatu duenarekiko elkartasun horrek. Euskal haurrak aterpetzeko batzordeak sortu zituzten lord eta lady guztiek, kiroltasun handiz txalotzen zuten gureen footballa beren umeen aurka jokatzen zutenean, zelako esku zartak dantzatzen zutenean!
‎Bizkarrak harrotu zituen Tomek, bidaiarako tabakoa biltzea komeni zela komentatuta eskua jarri zuen txaluparen sabelean, zaflada maitekor batzuk eman zizkion hiltegian harakinak behorrei egiten dien moduan, horrelaxe.
2006
‎– zian! Antzezlana egingo genuela xuxurlatu nioan belarrira, indar gabeko kolpe handi batzuk emango nizkiola, eta berak hirugarren roundean lurrera botako zuela bere burua... eta, jakina, handik ez altxatzeko. KO antzeztua, eta kito.
‎Berdin ibiltzen zen, emakumeen kontuaren aldetik esan nahi dut, Atxuriko Tomasito, apur bat atzeratua zena, azokako dendarien errekaduak hara eta hona eramaten, ia ia ni nabilen moduan, baina hura suerte hobeaz, bai, dena esan behar da... ...stean aldabari laztan pare bat eman eta han hasten zen haren erreminta handitzen, tentetzen, harrotzen... eta Tomasitoren ezpainetan irribarre inozente bat, hura eskertuko balu bezala... hantxe, sukaldeko mahai gainean, arrain freskoaren usainaz, andreak gona jaso, kuleroak erantzi eta hankartean besarkatzen zuen Tomasitoren aldaba erraldoia... gero, txokolate ontza pare bat edota bestelako gozoki batzuk eman, baita Begoñako amabirjinaren postaltxoren bat ere, eta poz pozik alde egiten zuen... Hura ahoz aho zabaldu zen Bilbo osoan...
2007
‎Izango zen Orson segur zelako bere buruaz, horrexegatik zuen maite senarra, eta gutxienekoa zen gizon handi hura benetan behar bestekoa ote zen edo ez zen. Kontua gizonezkoaren baitan konpondu beharrekoa zela zeritzon, ziurtasunean zetzala koska erabakita zeukan Ojak, eta hori eta gehiago esaten zekien begiekin, apenas kliska batzuk emanda.
‎Bere itzalaren azpian ezkutatzeko gogoa egin zitzaion Migeli. Elkarrizketa behar baino gehiago luza ez zedin, ekimenaren alderdi orokorrak bazter utzi eta jaso berri zituen datu adierazgarri batzuk eman nahi zizkion jakitera, bertze batzuen artean, ia astebeteko presentzia ziurtaturik zeukatela egunkari eta irrati nagusietan, eta pare bat telebista prest zeudela urtemugari buruzko bizpahiru albiste emateko.
‎Urduri samar zegoen eta, garagardo bat irekitzeko gogoa egin bazitzaion ere, ez zuen deia erantzulerik gabe utzi nahi; zigarroa piztu zuen garagardo bila joan ordez. Telefonoak seinale galdu batzuk ematen zizkion aldian behin, baina ez zitzaion inor sartzen eta, atzendu baino lehen, botonari sakatu zion Ennio Morriconeren musika abiarazteko.
2009
‎Lotan zegoela ematen zuen, edo lotan zegoela pentsatu nahi nuen. Makurtu ere gabe, ostiko batzuk eman zizkion Ferminek, eta asto berria ekarri zela esan zuen.
‎Ezetzean tematu da hasieran, dena ondo lotu nahi duela, ziur egon behar duela, ez dela atzera egiteko garaia. Pixka bat lasaitu dut, zaplada batzuk eman dizkiot bizkarrean, Frantsesarena baino beranteste okerragoa izango dela berea esan diot eta, konturatu naizenerako, ginbaila jantzi eta tabernako atarian zegoen.
‎Ez nik zutitzekoa ere. Gorputzean atzera bota ditu eskuak, eta urrats batzuk eman ditu hizketan hasi aurretik.
2010
‎Oskar zigarro bat pizten ari zen, eta txiskeroak sua eman nahi ez zionez astindu egin zuen, kolpetxo batzuk eman zizkion gero esku ahurraren kontra. Horrek adierazten zuen ez zegoela lur hartzeko tenorean eta berdin ziola, horrenbestez, Txarli gertu ote zebilen.
2011
‎Izen artistikoa erabiltzeari utzi aurretik, Monterok aste batzuk eman zituen hiru izen abizen diferenterekin: batetik, pasaportean M.B. ageri zen –Txilen 1946an sortu zeneko izen deituren laburdurak–; bestetik, Domingo Montero segitzen zuen izaten jende guztiarentzat; eta, azkenik, Juan Vidal ere bazen.
‎Hamaika urte lehenago, Yokowaga Denkin urte batzuk eman ostean, Holandako Utrechten jokatu zuen Takak. Garai hartan, tantaka bazen ere, Europara hurreratzen hasiak ziren Asiako futbolariak.
‎Bederatziak ziren. Agian erlojuari begiratzeko hartu nuen denbora galdera tankerako isilunetzat hartu zuelako, edo besterik gabe, xehetasun batzuk eman zizkidan.
‎Zazpigarrenean plazaratuko ditek nirekin egindako elkarrizketa. Aldizkaria argitaratzearen ideia ondokoarena izan behar dik, hark esan baitzidan geriatriko horretara iritsi aurretik urte batzuk eman zituela Arrasateko psikiatrikoan eta bertan argitaratzen zuten aldizkarian, Globo Rojon, parte hartu zuela.
‎– Zentral termikoa dagoen horretan ibiltzen ginen umetan zizaretan, basatzan harrotua eginda. Sos batzuk ematen zizkiguten.
2012
‎Medikuak ez daki zer den. Pilula azkar batzuk eman dizkit. Ez zait joaten ordea.
‎Dirua aldatzera aurrena, bertako pesoak izateko. Dirua aldatu eta gero, hitzordua arratsaldean denez eta abioia goizean iristen denez, ekipajea kontsignan utzi eta aireportutik irten buelta batzuk ematera. Hitzordua hurbildu ahala aireportuko tabernara, hitzordu lekura gerturatu; kontrazeinuak gabe ere ezagutuko haute.
‎Hori bai. Azalpen batzuk emateko. Bera da bakardade sakon honetatik atera nazakeen bakarra.
‎Goldoraken grina erakustaldi hori hezkuntza politiko eskasari egotzi zion orduan Juanmigelek, txosten batzuk eman zizkion irakurtzera. Haren kartsutasuna aizuna eta hanpatua ere iruditu zitzaion, lehen hitzorduko urduritasunari egotzi zion haren jarrera.
2013
‎Ez dut sekula atzera egin neure zauriak milikatzeak errenta batzuk eman izan dizkidala ametitzerakoan. Eta oraingoan ere kritika nazakezu, esanez damisela pairutsuaren papera jokatzen ari naizela, eta kalamatrika honek terapia lan bat dirudiela, edo erreality show baten bertsio idatzia.
‎Historia baten lehen zedarria jar dezakeen esaldietako bat da, azkena gertaeren bilakaerak landatu ohi baitu. Neureganatu nahi izan ditudan gizonak ez ikaratzeko astinduriko bandera zuria, premisa estrategiko bat, hurrengo kapitulurik izango zen ala ez axola ez, eta itzulingururik gabeko eskaintza egiten nienekoa (koltxoi gainean elkarrekin buelta batzuk emateaz ari naiz). Baina, izatez eta egitez, norberaren debozioa errail artean sartzea nekosoa da; eta inorena gobernatzea, aldiz, ezinezkoa.
‎Inesek basoak marra gorriraino bete ondotik, Felizianok berea altxatu zuen," Txin txin!". Trago egin eta gero, ukabilarekin kolpe batzuk eman zituen bere petxuan. Horrekin ardoari pasatzera laguntzen ziola erran zuen, baina aldi berean haize bat eskapatu zitzaion zintzurretik haur jaioberriei bezala.
‎Azalpen historiko batzuk ematera behartuta sentitu naiz, argitasun historikoak ipuinean bertan sartzeak erritmoaren aurka egingo zukeen eta, ipuin hauen helburua ez baita ipuin historikoak izatea, historiako aro zehatzetan gertatutako maitasun istorioak izatea baino.
2014
‎Bazekien ama diskretua zela, ez zela adarra jotzen eta eskandalua sortzen ibiliko. Azkenean sos batzuk eman zizkion, eta asteburuan Oreretara joan zirela baliatu zuen han kasete bat erosteko; azken boladan etxean anaiaren bidez asko entzuten zuena: Hertzainak.
‎Kasetea atera eta neskari eman behar lioke, nahiz eta ez dakien oparia ez ote den mizkinegia, edo Hertzainak taldea gustuko izango duen. Egokia irizten dio Xabik opariari, Hertzainak taldeak Xabik beretzat nahi lukeen gogortasuna eta arrakasta baitauzka, eta opariak, honenbestez, nortasun desiratu horren printza batzuk ematen dizkio Xabiri. Etxean hamaika bider entzuna du kasetea, buruz dakizki kantuak, eta orain pena pixka bat ere badauka oparia eman behar izateagatik, baina huraxe da daukan opari bakarra, eta hantxe dago jaka barruan paper ez oso eder batean bilduta.
‎Aita erailketaren lekura joan zenean, amak argibide batzuk eman zizkien, baina ez asko. Xabirentzat, ordea, nahikoa izan zen Txomin bere etxe parean akabatu zutela entzutea(" akabatu" erabili zuen), autoko bi gizonak oroitzeko eta, zergatik jakin gabe, ondorioztatzeko hiltzaileak bi gizon horiek izan zirela zalantzarik gabe.
‎Airean ekarri eta hallean sartu duten itsasgizon horiek azaldu diote itsasontziko sotoan atzeman dutela porturat heldu aitzin, konortea abantzu galdurik, ustez eta alemanezko hitz batzuk egiten zituela arteka, eta fidatzekoa den gizon batek eman diela adreza. E. doktoreak eskerrak bihurturik eta libera poxi batzuk emanik agurtu ditu itsasgizonak. Alde egin dutelarik, atera du burua kanporat, segurtatzeko auzo etxeetan eta karrikan nehor ez dela ohartua:
‎" Paper puskila horietarik batekin dizut ordaindu bada". Nolanahi den ere, Margueritek arrangura handirik gabe hartu du Lurok eman paper zatia, oroituz eta espainiar batzuk ibili zirela iazko udan etxez etxe, zer eta urre zatiengatik paper deabru batzuk ematen. Salatuak izan ziren gizon haiek, alemanentzat lanean ari zirela.
‎Baina Kennesaw Mountaingo batailan, 1864ko ekainaren 23an, konfederatuen bala batek jo zuen eta buruan larri zauritu. Hilabete batzuk eman zizkioten ospitalerako.
‎Kartzelan ere idazten jarraitu zuen, fusilatuko zutela jakin zuenean ere bai. Fusilatzera eraman baino ordu batzuk lehenago, poema batzuk eman zituen, behar bezala errimatuak, silabak, hitzen aukeraketa, erritmoa, hori da harrigarriena. Sinestuna Lauaxeta, ematen du berdin diela sinestunei, beharbada ez dago argi berdin dien, sinestun guztiei neurri berean ez behintzat, ez du ematen.
‎Kontatu zion Olgak Sabina amonaren neba nagusiak Varsovian egiten zuela lan, gutxitan itzultzen zen Lodzera, bisita gutxi familiari. Etxera itzuli zen batean, herrira, jaioterrira, familia ikustera, egun batzuk eman zituen han, gutxi jaten, hotza etxe barruan ere. Eta Varsoviara itzuli zenean, lanera, ezustekoa hartu zuen, handia ere bai:
‎Apirilaren 19an, goizean, edadeko andre bat hurreratu zitzaion Begoña Sasietari, familiako ezaguna, arreta handia eskatzen ziona. Irene Arrias umeak amaren eskua askatu eta pauso batzuk eman zituen espaloitik. Utzi egin zion amak, ona umea.
‎Pauso batzuk eman zituen Irenek espaloitik. Uste baino lehenago ikusi ahal izan zuen euren etxeko ataria, 4 zenbakia, Alangobarri.
‎Aitzakiak jarri zituen, hobeto zegoela, ia ondo, ia guztiz ondo. Pauso batzuk eman zituen kontrako noranzkoan, joan behar zuela, berandu helduko zela, norabaitera joan behar balu bezala. Emakumeek aurpegi arraroekin agurtu zuten, ematen zuen ez zutela sinistu, berdin zion Ireneri, ez zion berdin.
‎Etxetik bereiztu zen, uste baino arinago gorputza, junturak, ez betiko moduan baina solbentzia halako batez. Pauso batzuk eman zituen, zorabiorik ez, burua apur bat lausotuta hala ere.
2015
‎Goitik zetorkion presioa, etengabea izateaz gain, gero eta astunagoa zen. Bazekien denbora ahitzen ari zitzaiola, berandu baino lehen izenen batzuk eman zituela. Behin, informazio zerbitzuetako bere menpeko batek, argienetakotzat zeukatena denek, hipotesi bat garatu zuen:
‎Kutxazain baten bila joan zen Joanes. Itzulitakoan, jaka poltsikoari kolpetxo batzuk emanez, hirurehun euro daude hemen, esan zion. Zureak dira jakin nahi dudan informazioa ematen badidazu.
‎Denak isildu ziren proposamen bi zituela iragarri zienean. Entzuleen arreta erabat bereganatuta zeukala, hasieratik zeukana, bermatzeko segundo luze batzuk eman zizkion isiltasun gozagarri hari.
‎Ezin dut bizi nire sorterriko ura gabe!" nahi zuen esan, doan guztietara eramaten duen Benedictinez beteriko petaka erakutsiz. Aduanako aretotik palmondoen gerizpe urrunera pauso batzuk eman eta itzulerdi egin du. Turisten puskak miatzen diharduen mugazainarengana hurbildu da.
‎– Uztak literatura alde batera edo zaplazteko batzuk emango ditiat.
2016
‎Bi aukerak egokiak ziren bilatzen nuen protagonista setati hori izateko, baina dentistak ez zuen sinpatiarik piztuko”, omen dio Markarisek, barrezka. Buelta batzuk eman omen zizkion eta polizia aukeratu zuen. Ez polizia gogor, bakarti eta irreala; xaloa, aita familiakoa eta hurbila baizik.
‎Ez zidan graziarik egingo... tira. Lau funtzionariok beren lekukotasuna emango zuten, alegia, zuk labana batekin eraso egin zenidala, eta zu barrura zoaz eraso saiakerarengatik, nahiz eta –irribarre egin zuen, poz pozik– okerrago izan ahal –bizkarreko lagunkoi batzuk eman zizkidan–, aurpegia xisko eginda uzten ahal dizut, hainbeste ze auto baten aurreko kristala zeharkatzea edertasun tratamendua dela irudituko bailitzaizuke.
‎Arazoak Francoren zapatek ekarriko dizkidate, gizon horrek ez du pauso on bakar bat eman bizi guztian, egizu kontu zer tratu eman dien zapatei! Dany Bouzasek piru berari heldu zion, Itsatsi iezaiezu lehengo zola motako puskaren bat beste pauso txar batzuk eman ditzan... Infernuraino?
‎Belarriak tapatzen zituen, aitak, kopetaraino errerik, arrebari botzen zizkionak ez jakiteagatik. Nazka eginda naukazue!, eta alde egin zuen mahaitik platerekoa utzita, behin egin zuen, aitak berak ohi zuenaren antzera alabak arrazoi batzuk ematen hasten zeneko. Gero arreba etorri zitzaion, ohearen ertzean jesarri zen isilik, eta aitak apaiz bati sudurra apurtu ziola kontatu zion, sudurra apurtu ziola bere partetik apaiz zikin bati.
‎behin eta berriz, horrela bide guztian. Ez lo hartu!, eta zaflada batzuk ematen zizkidaten masailetan, esna jarrai nezan. Aspergarria zen.
‎Argi gordinaren pean gertatzen zen aldi bakoitz etortzen zitzaion zorabioa izan zen, orekan ezin huraxe, Madison Square Gardenen Joe Louisek ezpaina bitu, hortzak apurtu, konortea joan zion eskuinkada haren oihartzuna –nokeatzen jarraitzen du beltz zikin hark hamar urte geroago–, bizi den arte jarraituko zaio nokeatzen, hori ere badaki. Berarendako dira orain flashak aupak txaloak onena haizak bizkarreko samurrak, eta zalapartaren erdian Rafael Artista Fotografok gizona ez itotzeko agindu du, ordena ezarri du, zaletu guztien erdian ipini du Paulino, prestatu du kamera, pauso batzuk eman ditu atzera –bere burua Beti Jaiko ispiluan miretsi behar balu bezalaxe– eta bisoretik behatzeko makurtu delarik bikote gazte hau ikusi du, borrokazale multzo horri emakumezko batek intriga puntu bat emanen diola prentsatu du, Aizue, mesedez, inporta al zaizue.... Kokatu da bikotea argazkilariak eskatu dien lekuan eta orain bai, bisorera makurtu eta flasha leherrarazi du basque woodchopper sendoari begiak itxiaraziz –Joe Louisen ukaldia berriro–, umekondo samaldak inguratzen duela marinelei egiten dieten kantu hartan txapeldunari Monei, Paulino!
‎Jauregi apaina zen, bikaina, hiru solairukoa. Lorategi handi bat zuen inguruan, eta lorategira marmolezko eskailera zabal batzuk ematen zuten, San Markosen bi lehoi hegadun zituztela alde banatan.
2017
‎Eta bat batean bi ezezagun izan ziren Golem zinemetako leihatilan, nora joan jakin ezinean, besteak noraezetik salbatuko zituelakoan. Urrats batzuk eman zituzten bakoitzak zenbait alde. Eta gero gelditu egin ziren hiru metroko distantziaz.
‎izar batzuk ematen
‎Ramonek eskua eragin zuen eta Oso zutitu egin zen. Kolpe batzuk eman zizkion buru gainean eta zakurrak besaulkiko beso gainean jarri zituen zangoak txera gehiagoren zain.
‎Buelta batzuk emanda nago neroni ere, eta “Garai ederrean zatoz. Beti beranduegi” edo tipo horretako zerbaitekin pentsatzen ari nintzen, zerbait zuzena, ulergarria, eta mundu bat zabaldu didazue.
2019
‎“Zer ari zara hor? Nahita egin duzu ikerketa feminista bat eta nahita ari zara hitzaldi batzuk ematen... feminismoaren karrora igo zara lekua egiteko... ”. Feminismoa hor jarraitzeko aprobetxatzen ariko banintz bezala.
‎Orain utziko zaitut, ordu batzuk eman behar ditut baratzea garbitzen.
‎Ipuin gutxi publikatu ditu Iturriak, egunkarietan, aldizkarietan, eta guztiak ari gara biltzen eta irakurtzen. Ipuin bihurriak dira, nahasiak, buruko min batzuk ematen dituztenak, baina azkenean eskertzen direnak, hau bezala:
‎Pedro Iturriaren ipuinak itzultzeko eta komentatzeko. Ordu batzuk ematen ditu ipuinak komentatzen erositako pertsonarekin, besterik ez, horretarako ematen die dirua, diru asko, horretarako erosten ditu. Ipuin hau bezala, “Ez dira gureak” hau, Margarita Maguregi erakusten duena, mamu batzuk, munstroak.
‎Semea zerbait esaten hasi zen, gozotegiko neskari hitz egin zion, hori argi ikusi nuen. Pauso batzuk eman nituen orduan eskumatara, horma baten atzean jarri nintzen, gozotegi barrukoek ezin ninduten ikusi. Korrika hasi nintzen gero, izerdi asko bota nuen, oso desatsegina.
‎Pentsatu gabe eman ditu? Beste herri batzuk eman ahal zituen. Siriarrak?
‎Egun batzuk eman nituen zain erantzun aurretik. Irudipena neukan nire jokaera gotorrak euskararen alde, zugan piztu nahi nuen portaeraren kontrako ondorioetara eraman zintuela; ez zenidala behar bezala ulertu, alegia.
‎Ostatuko barraren aurrean zaudela dirudi; hanka luzeko aulki baten gainean eserita bezala. Eserlekua jiragarria da; beraz, buelta batzuk eman, eta torlojuaren gisan jaitsiko zara berehala. Altuegi dago, beharbada, zuretzat; ez ditut zure begiak ikusten.
‎Ezer baino lehen esan zidan zuen baratzeko munstro batzuk eman nahi dizkizut ezagutzera; baliagarriak gerta dakizkizuke igarkizuna asmatzeko.
‎Inork deitu ez badio ere, apaiza ailegatu da handik pixka batera. Eskua luzatu dizue denoi, otoitz egin du isilpean, eta bedeinkazio batzuk eman ondoren, etorritako bidetik egin du alde.
‎Herrira etorri baino lehen, egun batzuk eman zituzten Bilbon. Etsaiaren mende dagoen erabateko itxura zeukan hiri bizkaitarrak, eta piperpotoak ikusi zituzten balkoi askotan.
‎Aurreneko ikasteguna dute Jaume bueltatuz geroztik. Egun batzuk eman ditu Kantauriko Perlan, eta gauza asko dauzka bere bisitari buruz kontatzeko. Asteburua iraun du ozta, baina zer nolako gozamena!
‎Orioko semea aski gaztea da oraindik, baina dagoeneko urte batzuk eman ditu etxetik kanpo, eta ezin izan dio negarrari eutsi; malko bakarra izan da, baina bonbilla bezain handia. Aldez edo moldez, hala oriotarra nola Aiakoa, gerraren arriskutik libratu ahal izan dira:
‎(IÑAKI eta KEPA harritu egiten dira. JOXANek zaplazteko batzuk ematen dizkio bere buruari. IÑAKIk gurpildun aulkia seinalatzen dio KEPAri.)
2020
‎Beste trapezistak egin du jauzi orain plataformatik, bigarren Danielak, eta aurrekoak bezala, abiadura hartzeko hasierako kulunken ondoren, hura ere jira eta buelta hasi da barraren inguruan eta buruz behera bukatu du hark ere, barra ertzetan orkatilak sokekin ondo bilduta eta finkatuta; halako batean, ordea, berriz beste itzuli batzuk eman eta ahuspez geratu da, sabela barraren gainean duela gorputza luze luze eginda, eta horrela kulunkatu da, postura arriskutsu horretan trapezioaren zealdoarekin arku zabala eginez. Gorputza irristatzen hasi da Daniela, burua gero eta aurrerago eta beherago, eta, eroriko zela zirudienean, berriz ere buruz behera geratu da barratik zintzilik, oraingoan orkatilak soketan katigatu gabe, oinbularrak barraren gainean dituela.
‎Furgoneta arrankatu, kaminoaren erdian jartzeko pixka bat atzeratu, eta bolanteari kolpe bortitz batzuk emanez atera du Lezetak industrialde ondoko zerbitzubidetik. Biribilgunetik ziztu batean irten da, Gariren protestei entzungor eginda, eta HozTeken egoitza dagoen poligonorako bidea hartu du.
‎Sandra Cianiren jarrera ikusita, neuk ere ez nuen telefonoz hitz egiteko gogo handirik, eta mailez azaldu nizkion nire ondorioetako batzuk. Capria eta Ozzeta izenen atzean Bergarako bi leinu zeudela azaldu nion, Gabiriakoak eta Ozaetakoak, eta ahaide nagusien arteko gerren zertzelada batzuk eman nizkion. Biak ere oinaztarren bandokoak izan arren, Gabiriakoek eta Ozaetakoek liskar ugari izan zituztela esaten nion.
‎Horrela jarraitu zuen azalpenak ematen eta, nire harridurarako, margolari ezezagun bati buruzko ikerketa bestelako kontu pertsonalekin zipriztintzen. Aitonaren osabaren kontuekin hasi, eta bere bizitzako zertzelada batzuk ematen jarraitu zuen Sandra Cianik. Kazetaritza ikasketak amaitutakoan, egunkari batean hasi omen zen lanean, hasieran denetik eginez, baina pixkanaka kultura kazetaritzako bidea egin omen zuen, batez ere arte gaietan zentratuta.
‎Eskerrak eman zizkidan seriotasuna lehen aldiz irribarre txiki batekin hautsiz. Gero gu bion kontaktua irten zen, niri instrukzio batzuk eman ondoren, eta azkenean ni neu atera nintzen, bakarrik, mundu berri ezezagun batean murgildu behar duenak duen helduleku faltaren sentipenarekin. Baina ez nuen beldurrik sentitu; ez nuen kezka handirik, ez urduritasunik.
‎Urte batzuk lehenago neuk idatzi nuen artikulurako erabili nituen iturrietakoak freskatu, eta gogoan nituen izenekin hasi nintzen han eta hemen aztarna bila. Erroman ibilitakoen artean Etxenagusia hondarribiarra zen orduko nire lantxo hartatik ondoen gogoratzen nuena, beharbada Erroman geratu eta bertan hil zen bakarretakoa izan zelako, eta haren zertzelada batzuk eman nahi izan nizkion Sandra Cianiri. Bergarako Errege Mintegian hasitako ikasketen jarraipen sendorik ez zuen izan Etxenagusiak, harik eta izeba batek herentzian utzi zion dirutzak bizitza erabat aldatu zion arte.
‎(Amorruz, MIRENek kolpe batzuk ematen ditu tokadorean.)
‎(KONTXAren MAMUA atera eta eszenatokia gurutzatuko du kantuan. EGOITZen inguruan buelta batzuk emango ditu abesti baten notak kantatuz. Amaitzean, kamerino aurrean eseriko da KONTXAri begira.)
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia