2010
|
|
Don Pedrok egunak zeramatzan sagarrak bukatu eta azenarioak jaten, eta buruan jarri zitzaion hurrena Juan azaltzen zenean —maiz etortzen zen marmita txikia jasotzera, usainik sor ez zedin— egindako ogi handi eta borobil
|
batzuk
botako zizkiola sabaitik, eta mana hartaz gain zezina edo urdaiazpikoa ere ekarriko ziola; ez urdaia, noski, urdai frijitua koipea dariola eta bero bero jan behar zelako, baina bai bestelako hainbat txerriki. Denbora aurrera, janari goxoen irudiak ugaritu egin zitzaizkion.
|
|
Gorria eta horia oso kolore espainolak dira."" Ba, motoa erre egin genian, David —esan zuen azkenean Agustinek. Arazo mekaniko bati buruz ari zela iruditu zitzaidan aurrena— Euskal eskolaren aldeko paper
|
batzuk
bota genitian. Eta polizia konturatu egin zuan paperak motoaren atzeko poltsa horietatik ateratzen genituela.
|
|
Gero cola cao handia prestatu nuen eta zereal gutxi
|
batzuk
bota nituen Asun izebak txikitan oparitutako pop katiluan, kanpotik buelta osoa ematen baitzion Le Mans eko zirkuituak. Esperientzia ez zen guztiz desatsegina izan, zereal guztiak bukatu ez nituen arren.
|
|
Basoko piztiak aski ez eta beste ehiza mota baten gutizia pizten zitzaionean, aldiz, ostatu ilunen batean sartzen ziren Simeon eta bere lagunak, eta neska txikiak ekartzeko eskatzen zuten, neska bargasta haien konpainia ederrean edan eta gero, arraren harra ase ahal izateko. Goizaldean, burua sorgortuta esnatzen zenean, zilarrezko txanpon
|
batzuk
bota eta ospa egiten zuen handik Simeonek, ohelagun izan zuen emakumeari edandako ardoari bezain leku murritza emanez bere oroimen kamutsean.
|
2012
|
|
Harekin gozatzen du zintzurra erreko dion kafesnea. Bezperako ogi sobranteko puska
|
batzuk
bota ditu gero, eta salda guzia inarrosi. Ogi zopek kafesnez mozkor txalantak ematen dute, jirabiraka ibaiko ur uherrean.
|
2013
|
|
" Indio batek ezkondu nahi duenean, emaztetzat hartu nahi duenaren etxera joan, haren ondoan eseri, hitzik esan gabe hasperen egin eta, haren aitaren oinetara ale
|
batzuk
bota ondoren harian sartutako barraskilo txiki edo maskor puxkak, badoa kanpora eta, beste zeremoniarik edo erriturik gabe, ezkonduta dago".
|
|
Ez dira inoren amets energiak itzaltzeko egindako afirmazioak. Trazo gordin
|
batzuk
bota ditut, eta esan dudan hau hala ez den neurrian, hobe. Eta baliteke esan dudana baino panorama hobea sortzea alderdietan eta erakunde eragileetan (hain zuzen ere horretarako estrategia bat aipatu nahi dut hurrengo kapitulu honetan).
|
2014
|
|
Xamuiok infernu bezala bizi zuen horretan, lurrean, argi izpi
|
batzuk
bota nahi izan zituen bertsotan. Jakiteko beharrezkoa da irudikatzea, baita horretarako infernua bera irudikatu behar bada ere.
|
2020
|
|
Navas de San Juanen astebete inguru pasatu genuen. Aitak eta osaba Asensiok ehiza eskopetak eraman zituzten, aukera sortzen bazen tiro
|
batzuk
botatzeko.
|
|
Oin hatsak aditu nituen, ez zegozkien ez hitzorduaren jartzaileari ez destinoari berari; hotelaren arduradunari eskatu nion beste baso bat bermut, betea oraingoan. Atera zuen botila eta edalontzi garbi bat, zeinari, ahalik eta zarata handien eginez, izotz koskor lodi
|
batzuk
bota baitzizkion. Gure begiradak gurutzatu ziren; bai, botila mahaitxo gainean utz zezan eskatuko niokeen baina vous devez conduire xuxurlatu eta eskuan zeramalarik biratu zen.
|
2022
|
|
Txema gabonetako oporretan izerdi
|
batzuk
botata etorri da, hemen agertuko duen ponentzia frantsesez moldatzen jardunda. Gero, hainbeste hitzaldi hiru egunetan sartu beharrak denborak estutu dituela-eta prestatutako gehiena kanpoan utzi behar izan du.
|
|
Xehetasunak nahi ditu emakumeak, baina presa ezkutatzen ahalegintzen da. Laudorio
|
batzuk
botatzen dizkio gizonari, laudorio apalak, atzetik duten asmoa azalera ez dadin. Zortzi egun nahi ditu Barrikadasek, agian hamar.
|