Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 56

2000
‎Egun gutxi batzuk baino ez neraman etxetik kanpora, egun gutxi batzuk baino ez, beraz, telebista lehen adinako egunerokotasunez ikusi gabe, baina hori aski zen iragarki guztiak ez ezagutzeko. Iragarki berri hark telebistatik urrundua sentiarazi ninduen, telebista egunero ikusteak sortzen duen aberri eroso eta abegikorrean arrotz, traidore ia ia, eta horrek, absurdua bazen ere, oroimin samur bat sentiarazi zidan, ez arrazoizgaineko erru beldurrik gabea, emaztea eta seme alabak abandonatuta etxetik alde egindako gizon bihozgabea banintz bezala.
‎Egun gutxi batzuk baino ez neraman etxetik kanpora, egun gutxi batzuk baino ez, beraz, telebista lehen adinako egunerokotasunez ikusi gabe, baina hori aski zen iragarki guztiak ez ezagutzeko. Iragarki berri hark telebistatik urrundua sentiarazi ninduen, telebista egunero ikusteak sortzen duen aberri eroso eta abegikorrean arrotz, traidore ia ia, eta horrek, absurdua bazen ere, oroimin samur bat sentiarazi zidan, ez arrazoizgaineko erru beldurrik gabea, emaztea eta seme alabak abandonatuta etxetik alde egindako gizon bihozgabea banintz bezala.
2001
‎– Zera, lapurtu zidaten formula aurrez faltsutu nuen. Egia esan, ukitu batzuk baino ez nizkion egin; formula osaketa zapuzteko nahikoa ordea.
‎– Kasuaren xehetasun guztiak ez ditut ezagutzen, zertzelada gutxi batzuk baino ez; hala eta guztiz, zenbait informazio... nola esango nuke?... pribilegiatu edo, eskuratzeko parada izan dut.
2002
‎Minutu batzuk lehenago, leihotik begira aletu zituen zigarroa erre bitarteko begirakuneak eta hausnarketak. Haize erauntsiek kaleko harlauzen gainera jaurtikitako ur parrastek errekatxo lasterrak sortzen zituzten espaloi bazterretan estolda bila, baina tanta soil batzuk baino ez ziren ailegatzen leihoko kristaleraino, eta tanta horiek beiraduran marrazten zituzten arrastoetan iragarpen ezkutua aurkitzen saiatu zen Mentxu, esku ahurreko zimurretan eta kafe hondakinetan egin ohi den bezala. Tabakoaren kearekin batera hatsak kristalean sortutako lurrunak ur tanta ibiltarietan zelanbaiteko indar magnetikoa izan zezakeela imajinatu zuen.
2003
‎Deus ere ez beretzakorik Müllerrek esandako denen artean. Deus ere ez aste gutxi batzuk baino ez dituen gorpuaren adin zehatza erabakitzeko. Urrutik egun zehatza jakin nahi du, pentsatu du Damianek, eta orduan, orduan zehazki, hasi da lenteetatik behatzen.
2005
‎Horixe ziren haiek. Maleta hartu, eta estaziotik apur bat urruntzen ziren, belar izpi luzexka batzuk baino ez zituen orube hutsera iritsi arte. Maletak bertan ireki eta banatu egiten zuten edukia.
‎Ez zuten halakorik lortu, ordea. Esaldi bakar batzuk baino ez Senperenaren ahotik:
‎Ala ez, Damian? Azken batean, hamarreko batzuk baino ez zenituen galduko hordagoarekin, eta irabaztekotan, ostera, joko guztia zeuretzat.
‎Pello sukaldariak ekarritako onddoek eten dute jarduna. Joaquinek gainerako mahaietara jarri du begirada, baina, asteguna denez, frantses senar emazte galdu batzuk baino ez ditu ikusi jangelako beste aldean, hiru edo lau mahaitan barreiaturik. Berehala etorriko direla oilagorrak, esan du Pellok.
‎Lau itzuli eman zizkion, toperaino. Segundo batzuk baino ez zituen behar izan beroa atzamarretan nabaritzeko. Biraoka ospatu zuen, marmar gozoan.
2006
‎Baina sarjentuak pozik egoteko arrazoiak zeuzkan. Errefuertzoak eta kamioi nodriza sekula baino bizkorrago iritsi ziren su lekura, bera eta kaboa laster atera ahal izan ziren eraikinetik, beso berrien etorrerari esker sua laster kontrolatu zen, eta ordu pare batean foku txiki batzuk baino ez ziren geratzen. Eta sua kontrolatu ahala, begiluzeak hurreratzen hasi ziren; hauen ondoren, kazetariak, hauen ondoren, Suhiltzaileen Partzuergoko presidentea, eta azken azkenean, ke zirimola indarge batzuk baizik ikusten ez zirelarik, dagokion agintari autonomikoa.
‎Denda bestela engainagarria da. Saltzen diren gaietako gehienak bezperako Pow Wow jaian ikusitako artelanen ildoan daude baina, gutxi batzuk baino ez dira indiar eskuek landuak. Nahiz eta indiarren artisautza babesteko arauetan esan adi begiratzeko salgaiei, benetakoak direnek etiketa behar baitute ekarri; jatorrizko artisautzakoek nork noiz non egina den dakarte.
‎Esku zereginean trebatuek ordubete behar omen dute tipia bera eta barrukoa dena ondo atontzeko, eta minutu batzuk baino ez kendu eta biltzeko. Horren ardura, tipiaren gaineko beste dena legez, emakumeena izaten zen.
2007
‎Lucio jaiki egiten zen kristalen gainetik, eta batere odolik gabeko bizkarra erakusten zien ikusleei harro. Kristalen ertzekin egindako arrasto txiki batzuk baino ez azalean. Bai, ikusteko modukoak izaten ziren aurpegi haiek.
2010
‎– Gijongo mutila akabatu zutela egun gutxi batzuk baino ez dira igaro. Ez dira ausartuko.
2011
‎Copenhagen Riga Bremen Oostende Limassol Plymouth Amsterdametik gure portura zetozen baforeek bestelako duintasuna ematen zioten ostertzari, zer zen hura, eskuinera akasturik gabeko marra horizontal batek bereizten zituen bi urdintasunak, itsasoaren kolorez margoturiko aintzira izoztu bat, gasolino bakan batzuk baino ez arrantza txipian lehorretik hur. Antxetaren bat edo beste errepide bazterreko harkaitzetan, errepidea labarren orpoan labarrei uhina debekatzen, itzalik ez seinalerik ez, itsaso domestiko bat Bilboraino, herri xarmagarriak hoteltxoak hondartzak baserriak mendi magaletan.
‎zatoz gero gurekin afaltzera! Xehetasun batzuk baino ez zaizkigu falta.
‎Berak antzezlanean esaldi gutxi batzuk baino ez izanagatik, ia obra osoa dakielako buruz Diego Lazkanok.
2012
‎Segundo gutxi batzuk baino ez ditugu elkar agurtzeko, ertzak leuntzeko.
2014
‎Ostalari da Parisen, eta irri gozo bat badu. Gaineratekoak lotsatuak dira gehienak, hilabete batzuk baino ez daramatzate biziendako hilobi hauetan guduan; begitarteak histeko aski, halere. Ez du haiek ezagutzeko asti handirik izan Lurok, maiatzaren 28ko gauerdian antolatu baitute aitzindariek esku kolpe bat.
‎Eztul bederak saihets hezur bat kraskatzen diola sentitzen du, minak ez baitio lasai pentsatzen uzten gainera. Minutu batzuk baino ez ditu izanen. Kausituko dute, eta kalituko.
‎Guziak. Egun zenbaiten buruan hutsik izanen da Baiona, gizon heldu, elbarri, espainol, langile behar eta gisa horretako batzuk kendu eta, emazteak, atso agureak, haurrak, eta abere batzuk baino ez dira izanen Baionan: abantzu gizonik gabeko hiri bat.
‎Ernest Fort jaunaren izenean letra bat, postontzian, Baionako Suprefeturatik igorria. Laneko mahaiaren ondoan, kirrimarra batzuk baino ez dituen koadro bat: ogien eta ikatz zatien bodegoi bat iduri du.
‎Polizia artean jesarrita, isilik, gizon minimoa dirudi Eichmannek, lotsa ere ematen du, nazka kultural apur bat ere bai. Inpresioa da erraz akaba daitekeela pertsona hori, mengela, ostiko batzuk baino ez; igartzen da berehala lehertuko litzaiokeela aurpegia, likido beltzetan, zurietan, odol apur batekin ere bai. Besterik da hizketan hasi denean:
‎Iruditzen zait inoiz ohe normal batean lo egiteko aukera badut, etxe epel batean, orduan gaixotuko naizela benetan, atzerakorik gabe beharbada. Orain min batzuk baino ez ditut giharretan. Badira hilabeteak azkenez egin nuenetik biluzik lo, urtebete ere bai agian, horregatik nago orain horretaz hain harro.
‎Konortea galtzeko puntuan dela utzi dio eskuak presio egiteari eta arnasa hartu ahal izan du Laurentek bainuontzitik kanpora. Segundo batzuk baino ez, berehala bultzatu du eskuak uretarantz berriro. Zentzuz pentsatu ezin duen arren, ondoegi kalkulatuta dagoela iruditu zaio Laurenti.
‎Amak ate aurrean itxi du euritakoa, giltza sartu baino segundo batzuk lehenago. Gona busti du euritakoa ixteko mugimenduan, tanta batzuk baino ez, asko ikusten direnak, ordea, gona grisean. Alkandora ere busti du, izkina batean, tantarik lodiena beharbada, eta hezea sentitu du azalean, gerrialdean.
‎Berriro izen bera, berriro gertakari bera, 1973koa, Txikia hil zutenekoa. Minutu gutxi batzuk baino ez zituen egin Algortan Eustakio Mendizabalek, tren geltokitik Fadurako errepideraino, tiroa, Basurtuko ospitalea, arrasto asko utzi zituen hala ere. Izen berria debekatzen ahalegindu zen Gobernu Zibila orduan, ordea, 1980an bertan.
2015
‎Hemen ere izan dugu desegokia izateko bidea erakutsi duenik. Hilabete batzuk baino ez dira Bilbon bertan Norbere burua maitatu izeneko jardunaldiak egin direla. Beharbada izango duzue horren berri ze, euskal pentsalari ospetsuenetako batek jardun zuenez, euskal hedabideen jarraipen diskreto bat izan zuen.
‎ARANTZA: Argazkilari eta taxista ziztrin batzuk baino ez gara. Autonomo memelo gogaituak!
‎Irratia balebil, sikiera. Baina zintzilik dauden kable batzuk baino ez dira irratiak lukeen lekuan ageri.
‎Raulen apartamentura heldu naizenean bera ez dago etxean. Sukaldeko mahaiaren gainean, inpresoratik atera berri diren tinta usaineko orrialde batzuk baino ez. Internetetik hartuak, jakina.
‎Berea ez dirudien arren berea den zurrunga batek iratzarri duen arte. Non dagoen jakin gabe zutitu da, eta segundo batzuk baino ez ditu behar bizitzak duen gaiztoa ametsak kendu ez diola jabetzeko. Sardina belztuak bildu ditu parrillatik.
2016
‎Multzoa mehetzen hasi da Palazzo Borghesera joateko, batzuek metroa hartu dute lehenbailehen iristeagatik. Zeinen guti garen, zeinen guti egun izoztu honen berotasunean, zeroikume batzuk baino ez guri deika turistez beteriko bateaux mouchesen artetik Senaren erdian. Banderolak, pankartak batu zaizkigu, eta Place de la Bastillen zeudenekin nahasi garelarik trafikoa eten ahal izan dugu, bost minutu eskatu diegu, bost minutu tutu joka bost fusilatuen izenean bosna notako oihuan Fran co a ssa ssin, Fran co a ssa ssin.
‎Pelikuletan marineek ageri dituzten iduneko horiek, bakoitzari zegokion zenbakiarekin. Ez aulkirik edo antzeko jesarlekurik barru hartan, parakak garraiatzeko loneta luze batzuk baino ez alboetan.
2017
‎Ordu batzuk baino iragan ez badira ere, besoek galdua dute guritasuna; aurpegia, zurbilaz gain zorroztua du, sudurra luzatua, eta kokotsa barnera sartua; zaila da Axiren gorputz sendoa izara zuri urdin haien pean dagoela sinestea, halako muino leun batzuk baino ez baitira nabari.
‎hizkuntza, kultura, nortasuna, nahi duguna izateko eskubidea... Eta orain, Franco hil ondoren, miseriazko apur batzuk baino ez zaigula ari itzultzen, gogoz kontra eta mehatxupean horiek ere.
‎Eta artean ere bai, jakina. Artista baten bizitzan aldi jakin bat edo bakan batzuk baino ez dira izaten zinezko pasioarenak. Gainerako aldietan, ohikeriari eta errazkeriari amore emanda egiten dute lan artistek, are aiseago merkatua lagun izanez gero; artea, maitale beharrean, senar edo emazte dutela.
2018
‎Egun batzuk baino ez dira Alacantera autoz eraman zuela. Fakirraren apnea arazoak oroitu ditu Telmok, insuficiencia respiratoria, muerte súbita, inoiz ez da nahikoa, inoiz ez gaude prest.
‎Emakumezko baten oihartzun irtirina gela hondoan, “Qui est ce, mon cher? ” galdezka. Arcachongo laguntxo bat dauka ohean, egun gutxi batzuk baino ez dira pasatu eta inguratu du jada norbait. “Gehiago gustatzen zaizu ohea, jatea baino”, esan zion behin Korok.
2019
‎Elisha Kent Kane Advance belaontziko zirujauaren memorien arabera, Artikoko izotzetan harrapatuta geratu zirelarik, mehatxu larria bihurtu zitzaizkien arratoiak. Eskifaiak sua piztu zuen sentinan, ke artean itotzekotan, baina gutxi batzuk baino ez ziren hil. Kumaldia kumaldiaren atzean, marinelak bezain goseturik zeuden.
‎Inoiz urkamendia bera ikustera heldu dira, exekuzioa eta egun batzuetara, ez baitute egurra egun batzuk geroagora arte kentzen. Urkatuak ordu batzuk baino ez dituzte zintzilik uzten, biharamunera arte asko jota, baina urkamendia bera, egurra, zenbait egunez uzten dute dagoen moduan.
‎Lehen zatia, hiruzpalau kilometro, kosta partetik egingo dute, ekialderantz, baina momentu jakin batean mendi aldera sartu dute. Arrebak zorro txiki bat darama, arropa gehiagorekin, jatekoarekin; nebak oinetako batzuk baino ez, euritarako, lepo inguruan lotuta. Izan ere, goizetik dago zerua pisu, kargarekin, argia ilun.
‎Urkamendia zenbat eta hurbilago, argiago daukate hara doazela trenean sartzen diren gehienak, larunbata baita, ordu ezohikoa, ez da trenean hainbeste jende egoten bestela. Bakan batzuk baino ez doaz aurpegi neutroarekin, gainontzekoak aldarte piztuan datozela esango luke arrebak.
‎Eskaileraren astinduarekin hostoren bat eta ur tanta batzuk baino ez dira jausi; ematen du eutsi egingo diola oraingoz. Igotzen hasi da.
‎Aurreneko ahalegin hartan, bakar batzuk baino ez ginen bildu; jende hurbila. Aurki, ordea, erruz etorri zitzaizkigun ate joka, eta kontuz ibiltzen hasi behar izan genuen badaezpada.
2021
‎Emozioa sentitzen genuen haietako bat harrapatzean. Ez zuten aienerik egiten airez itotzen zirenean, edo gure beharriek ez jakin haiena aditzen; gorputz irristakorrak desesperaziozko inarrosaldi batzuk baino ez zuen egiten gure eskutik ihes egiteko. Begietara begira hiltzen zitzaizkigun, baina gu soraio, haien sufrikarioaz ohartu gabetanik:
‎Luppik, noski, ezin hobeto eman du bere azken rola izan daitekeena, bere zahar ahoskera gorabehera, eta luxu bat izan da bere isilune esanguratsuak eta eskuen keinu agintedunak behatu ahal izatea. Umore txinpartak ere sortu dira, jenerala bere kultur faltak ezarritako tranpetan erortzean, baina umore tristea izan da azken finean, tanta batzuk baino ez kolpistek sortutako basakeriaren infernuan.
‎Antzinatasun klasikoko zenbait leku bisitatu ditut uda honetako oporretan. Kasu gehienetan harri solte batzuk baino ez dira geratzen hiri eta zibilizazio mitiko haietatik eta, gainera, tokirik interesgarrienetan harrien ahotsa baino gehiago turista talde handiena nagusitzen da. Baina zertxobait ahaleginduz gero, posible da oraindik ere aztarna bakartiak aurkitzea eta historiaren lezio isila aditzea.
2023
‎Bidean aurrera egin, mendatetxoaren gailurrean dagoen tunel estutik igaro Alceoko Tunela, beherantz jo, Aralla de Lunaraino, eta garagardo bat hartu nuen errepide ondoan ikusi nuen tabernan, aurretik maillotaren atzeko poltsikotik ateratako platano erdia jan eta gero. Herritar batzuk baino ez zeuden, turistarik ez. Ez nion gertatutakoaz ezer kontatu inori, jakina.
‎Zuberoa jatetxetik pentsiorako ibilbidean Uriartek informazio jakingarri batzuk eman zizkion agirretarrei buruz. Hilabete gutxi batzuk baino ez ziren Jaxinto Agirre, Guadaluperen aita, hil zela. Ama aspaldixko hil zen, Kokotxa desagertu ondoko urte korapilatsu eta zailetan.
‎Ez horixe. Hilabete gutxi batzuk baino ez. Bi, hiru... lau agian, gehiago ez.
‎Jardunaldia egiteko asmoa aurkeztu zenerako, programa ia erabat finkaturik zen, eta hari solte batzuk baino ez ziren geratzen. Aleksievitxen presentzia lotuta zegoen, eta Sanchez Godinek Aleksievitxek hitzaldia eman bezperan aritu behar zuen, horixe zen Leiho bat zabalik mundura delako hartan erreserbatua zuen eguna.
‎Goian aipatutakoak adibide sinple batzuk baino ez dira. Irakurleak ongi ulertzeko zein garrantzitsua den intentzioen lana.
‎ALAZNE: Zahar alproja batzuk baino ez zarete, ika mikan beti! Hori ere ez dugu argi?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia