Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 194

2001
‎Nahiz eta zeruan hodei eskas batzuk baino ez ageri, aspalditik duen gabardina zaharra eta zapata marroi ilunak jantzita irten da kalera Tasio. Bere buruan ziurtasuna ematen dion janzkera.
‎Izan ere, arraroa da horrelako egun batean hondartza hain hutsik topatzea. Hodei txuri bakan batzuk baino ez daude zeruan, marea behean eta haize leuna itsasaldetik. Hondarretara jaisteko aprobetxatu du horregatik Tasiok.
2005
‎Maiatzaren hogeita bederatziko arratsaldean, egun haietan jasaten ari ginen sargoria hondatzera zetozen laino beltzak agertu ziren mendebaldetik. Hasieran mantxa ilun batzuk baino ez ziren izan, han zeru urdinaren kantoi batean, baina hurbildu ahala, sargoriak jarraitzen zuen bitartean, zeruaren zati gero eta handiagoa bereganatu zuten. Arratsaldeko zazpiak aldera entzun ziren lehenengo trumoi hotsak, zerua gure gainera erortzera balihoa bezala.
‎Irantzu? Esamesa batzuk baino ez zaizkit heldu: hondartzako etxean jarraitzen duela baino ez dakit.
‎Sofa zahar baten gainean bikote bat zegoen basatiki musuka eta eskua sartzen; haien ondoan Triku, kartzelan egondako bat. Egun batzuk baino ez omen zituen igaro barruan, baina aldatuta irten zen, politika alde batera utzi zuen betiko. Barruan" beratu" egin zutela esaten zen, nahiz eta berak ez zion inori kontatu zer egin zioten.
2006
‎Menturaz –hala iradokitzen baitu zantzu askok izkribuan– Hendaiako saiotxoaren garai berekotsu eta haren osagarritzat hartu behar da beste" Por el son a la visión" izenburukoa, data gabekoa antza369 Hemen guztiaren erro eta arima –nazioaren kintesentzia, arrazaren zentzu, mundu ikuskeraren egitamu, patu historikoaren argi, eta zer ez–, hizkuntza da, hitza, kasik balio teologiko sanjoandar batean (eta hainbat eratan Renan gogorarazten duen arren, inon ez da nabaritzen Herder edo Humboldt-en oihartzunik urrunekoena ere). Testu hauta bere osoan orotariko analisietarako, lehen zatiko ebakin batzuk baino ez ditugu hemen aldatuko, iruzkinak irakurle artatsuari utziz:
‎Gainera, esan nion, denbora laburrerako izango zen. " Udazkenean Londresera joan nahi du, hilabete batzuk baino ez dira".
2007
‎Hegel-ek, aldiz, Europaren egungo boterera eta munduaren dominiora nola etorri izan garen meditatu du: historiaren gorabidea ulertzeko klabea Estatuak eta inperioak dira, ebatziko du; herriak berez jendemasa amorfo batzuk baino ez dira, historian ezer ez dira Estatuaren tresna gisa baino (nazioa deus ez da burua gabe, etab.).
‎Hirira etorri berritan, ordea, oso gaizki pasa nuen. Baserrian osaba zenaren galtzerdi batetik hartutako duro batzuk baino ez nituen ekarri, eta gehiagoren jabe izateko segurtasun gutxi, gainera. Beraz, modu oneko ostatu baten bila hasi nintzen eta aurkitu ere bai, hiriak mendia edo mendiak hiria jotzen duen auzunean.
‎Sabaira begiratu nuen, arrailtzen hasia zen. Ez nion garrantzirik eman, pitzadura estu eta mehe batzuk baino ez ziren. Lo geratu nintzen:
2008
‎Durangoko afrikar lagunez oroitu gara, diola ama hizkuntza zelan idatzi eztabaidan. Arabiar Afrika utzi eta beltzean sartu garen adierazle gutxi batzuk baino ez dira. Aldapa baten amaieran emakumezko polizia batek geldiarazi gaitu, paperak eskatu eta apur batean begiratu ostean, aurrerantz jarraitzen utzi digu beste barik.
‎Batera eta bestera ibili gara hiriko banketxeetan, alferrik. Ez dago kutxazainik Bamako osoan, guk dirurik apenas, aldatzeko euro gutxi batzuk baino ez. Europar zurien arazoak, bistan da, hemen badira ardura handiagoak Afrikara joan diren euskaldun birenak inor larritzeko.
‎Baina jantzi urdina, hemen behintzat, benetakoa da. Norentzat mozorrotuko dira geu eta Agadirrez aspertuta etorri diren turista gutxi batzuk baino ez badaude. Oinetako deigarriak daramatzate, gorriak batzuk, beilegiak besteak.
‎Cais do Sodré portu ondoan egonda, barkuetan zetozen marinel atzerritarrak erakartzeko helburuaz irekiko ziren, ziurrenik, lokal haiek. Baina 2008 urteko udaberriaren amaieran, banaka batzuk baino ez ziren itsasoz iritsitako bisitariak, eta kobazulo haietan, turista arruntez gain, portugaldarrak ziren bezero gehienak. Inguruko kantoietan patxadaz itxaroten zuten prostituta ugariei, segur aski, berdin zien, poltsa bero ekarriz gero, nor hurbiltzen zitzaien zerbitzu eske, lisboar petoak nahiz kantu zaharretako marinel ilehoriak.
2009
‎–Berriro ere zerbaiterako balio izatea. Beste inor egiteko gauza ez den zerbait egin eta norbaitek eskertzea, gaztaina puta batzuk baino ez badira ere, azaldu zion aitonak izebari honek galdetzean.
‎Kantek esaten zuen, sentimendu batzuek barrutik kanpora ateratzen gaituztela, beste batzuek geure barrura sarrarazi. Mendiaren handi sublimeak geure eskastasun fisikoa sentiarazten digu (pikortxo batzuk baino ez gara). Baina, bere barruan, ezdeus horrek bere burua ez du sentitzen ezdeustua, baizik argi mirarizko baten ekarle guren deskubritzen dizu harriturik?
‎Zer da inportantea. Egun batzuk baino ez duzu. Hautatu egin behar.
‎dio in Pro Caelio 15, 36). Orain mutiko gutxi batzuk baino ez da ikusten igerika edo igeri txaplastaka. Arrutik, baserrikumea bera, hemen horma artean itxita etortzen ikusten dena, alboetan zumeak eta zuhaitzak dituela imajinatzen du gorago, landa eta herrixka artean pasatzen menditik behera, Campagnako laborantza lurrak eskuzabal ontzen, jende xumearen lana ongarritzen.
‎Etxera itzultzean, ogitarteko batzuk baino ez zituzten prestatu bazkaltzeko, eta postrea bukatu baino lehen, bigundu, elkarrengana oldartu eta maitasuna egin zuten. Logelako estufa piztuta, manten pean kuzkurtuta geratu ziren arratsalde pasa, bizkarra bularraren kontra.
‎Eliasek ostatua utzi zuen egunaren bezperan atsoarekin hitz egiten geratu zen. Minutu batzuk baino ez ziren izan baina Elias isilik eta burumakur atera zen. Hurrengo egunean bizikleta hartu eta betiko alde egiteko.
‎–Arratsalde on, anderea. Barkatu modu honetan ekitea, baina Gipuzkoako Aldunditik nator, eta etxe honi buruzko galderatxo batzuk baino ez nizkizun egin nahi.
‎baita oihuka eta bibaka jarraian ere, gora Damaso eta gora orbetarrak!, Sasi eta Mendiren zaunken artean, han atarian, nora iritsi baitziren, zaratak eta zalapartak erakarrita, ama eta izeba Ernestina, Ada eta Maria Bibiana, neskameak eta lorezaina, ziztu batean: ...n betaurrekoak jarriak balitu; piramidearen erpinean zegoen, bai, bere posizio pribilegiatuaz gozatzeko gertu, ingurua bistarekin menderatzeko gertu, alegia, hurbileko belardiak eta urruneko mendixkak, etxeak eta gizon emakumeak, objektu eta izaki guztiak oinpean, zuhaitzak eta harriak ere belauniko?, alferrik, ordea, Damasok, betaurrekorik gabe, laino artean bezala behar baitzuen, eta irudi lauso batzuk baino ez baitzituen atzematen, argiaren urriak lausoagotuak, ilunabarraren azken hasperenean, bigarrengotasunaren itzala berarekin eramatera kondenaturik balego bezala, baita lehenengoa izatera deitua izan zenean ere.
‎Barre zarpaila egin du berriz eta beste ikazkinari begiratu dio. Besteak ez du ia ezer ulertzen, hitz bakan batzuk baino ez, eta sosegu falta nabarmena dauka. Bleulerrekin jarraitu du argalak:
‎Nicolasaren senideek ere ez dute ezer atxiki. Oroitzapen lauso batzuk baino ez.
‎Etxekoak afalaurreko prestakuntzetan ari ziren, lau mutilak kantuka hasi zirenean, vamos al frente, vivos y ligeros/ a la vanguardia, que es puesto de honor... baita oihuka eta bibaka jarraian ere, gora Damaso eta gora orbetarrak!, Sasi eta Mendiren zaunken artean, han atarian, nora iritsi baitziren, zaratak eta zalapartak erakarrita, ama eta izeba Ernestina, Ada eta Maria Bibiana, neskameak eta lorezaina, ziztu batean: ...koak jarriak balitu; piramidearen erpinean zegoen, bai, bere posizio pribilegiatuaz gozatzeko gertu –ingurua bistarekin menderatzeko gertu, alegia, hurbileko belardiak eta urruneko mendixkak, etxeak eta gizon emakumeak, objektu eta izaki guztiak oinpean, zuhaitzak eta harriak ere belauniko–, alferrik, ordea, Damasok, betaurrekorik gabe, laino artean bezala behar baitzuen, eta irudi lauso batzuk baino ez baitzituen atzematen, argiaren urriak lausoagotuak, ilunabarraren azken hasperenean, bigarrengotasunaren itzala berarekin eramatera kondenaturik balego bezala, baita lehenengoa izatera deitua izan zenean ere.
2010
‎Gogartetxearen eta Arrupe Etxearen arteko aparkalekutik barrena, kotxetik jaitsi ere egin gabe zeharkatzen zuten ate automatikodun metalezko hesia, atzeko sarreratik sartu ahal izateko derrigor gainditu beharrekoa. Behin itxituraren barruan, kotxetik jaitsita oinez metro gutxi batzuk baino ez zituzten egin behar, ate txiki batetik barrena eurentzat gordetako aretoetara sartzeko, bidean inor topatzeko arriskurik gabe. Barruan:
‎Arabako Diputaziora 2007ko udan iritsi zenean, EAk deituta, PP agintetik kendu eta EAJ eta Aralarrekin osatzen ari zen hiruko gobernuan Euskara, Kultura, eta Kirol sailaren ardura hartzeko, Lorena López de Lacallek prentsan irakurritako zertzelada batzuk baino ez zituen ezagutzen Iruña Veleiari buruz. Zertzelada batzuk baino ez, besteak beste politikara iritsi berria zelako.
‎Arabako Diputaziora 2007ko udan iritsi zenean, EAk deituta, PP agintetik kendu eta EAJ eta Aralarrekin osatzen ari zen hiruko gobernuan Euskara, Kultura, eta Kirol sailaren ardura hartzeko, Lorena López de Lacallek prentsan irakurritako zertzelada batzuk baino ez zituen ezagutzen Iruña Veleiari buruz. Zertzelada batzuk baino ez, besteak beste politikara iritsi berria zelako. Europako Parlamentuan hainbat urtez itzultzaile eta interprete aritu ondoren, Gasteizen ardura berriak proposatu zizkion Eusko Alkartasuna alderdiak, eta onartu egin zituen.
‎Ez dakigu zehatz mehatz zer erran zion Picassok Jüngerri. Esaldi solte batzuk baino ez ditugu kapitain alemaniarraren egunkarietan. Alde batetik, gerrari buruzko esaldi hau:
‎Saltzaileak, dramarako joera nabarmenarekin, sorbaldatik heldu eta dendaren atzealdera eraman zuen. Han, belar izpi bakan batzuk baino ez zituen orube baten erdian, bere auto bakarti, distirant, beldurgarria zegoen, uzkurtuta, zain.
2011
‎animalia aske izaten segitu nahi duen gizakiarena, erregimen kapitalista bortitzetik urrun, naturarekin kontaktuan. Erremediorik gabe irensten gaituen erritmo frenetikoaren aurrean, adoretsu bakan batzuk baino ez dira ausartzen korrontearen kontra joaten, eta Tasio protagonista da horietako bat. Montxoren pelikuletan sarri errepikatuko da askatasun egarri hori, inguratzen gaituzten pertsona eta erakundeen hertsapenei aurre egiteko beharra.
‎Ordu batzuk baino ez zaizkit geratzen. Nola adierazi hori maite duzun pertsonari?
‎Gezurra esango nuke asteak izan zirela esanez gero, ez baitzen hainbeste denbora igaro. Hala nahiko nukeen, baina egun batzuk baino ez ziren izan. Zoriontasunak gutxi irauten duela diote, eta nire kasuan, bederen, hala izan da beti.
‎–Gu ez gara borreroak, tiranoak edo putakumeak! Gu zinegotzi soil batzuk baino ez gara! –Indaleciok.
‎Kexak ere urriagoak ziren; Aroa bizirik aurkitzeko aukerak gero eta eskasagoak zirenez, ez zuen askorik merezi. Ane gero eta medikatuagoa zegoen eta, oro har, kazetari batzuk baino ez ziren ari sua bizitzeko ahaleginean. Elkarrizketa batean, ikerketa zeraman polizia buruetako batek esan zuen nahiago zuela errudun bat solte uztea, errugabe bati zerbait leporatzea baino.
2012
‎Nik lurrean nuen arropa janzteko aprobetxatu nuen, lekuz kanpoko ahalkealdi bati jarraiki. Amets, ordea, erdi biluzik zebilen, praka motzak ziruditen galtzontzilo zabal batzuk baino ez zituela. Begiratu bat eman nion haren gorputzari.
‎–Inuzente batzuk baino ez gara. Eskuraezinak diren aurreikuspenak sortzen ditugu, eta geure burua konbentzitzen pasatzen ditugu egunak.
‎Egia esate aldera, burruntzi edo sorgin orratzen antz handiagoa dute euliena baino, eta mendira joaten garenean ikusi edo sumatzen ditugun, zomorro? horietako batzuk baino ez dira gehienontzat.
‎Ur horietan murgil egitea arriskutsua da gizakiontzat (neoprenozko jantzirik gabe ezinezkoa, jakina) eta bizidun gehienek minutu batzuk baino ez lituzkete iraungo bizirik bertan. Eta orain dator mutur muturreko bizileku horietan bizi den gure piztiaren balentria:
‎Orduan gauez bilatzen zenuen, taberna batetik bestera. Zure lagunek diskotekara joatea erabakitzen zutenean, zu Karlosen bila hasten zinen, benetako parranda egiteko, benetako bizitzan murgiltzeko, Karlos autentikoaren aurrean zure lagunak umemoko batzuk baino ez baitziren. Zenbat ikasi zenuen Karlosekin.
‎Gure gaia bortxaren egungo kondenamania izango da, ez bortxaren zilegitasuna bai ala ez, ezta bortxaren kondenaren zilegitasuna ere. Eta nota batzuk baino ez da izango hemengo saio hau, hamar ataltxotan, bortxaren kondenaren esijentziak zer ezkutatzen duen eta zer erakusten duen: gure kultura inkisitoriala.
‎Talka bortitzaren ondorioz, atzeko atea hautsi eta erdi irekita gelditu da: ostiko batzuk baino ez ditu behar ihesbidea erakusteko. Bi preso horiek, eskuburdinarekin bikiak legez elkarri lotuta, ustekabeko askatasuna erdietsi dute, zenbaterainokoa izango den oraindik ez badakite ere.
‎Goiz ederra egiten zuen, eguzkitsua, hotza eta garbia. Etxetik irten eta urrats batzuk baino ez zituen eginak, iparraldera ematen zuten auzoko etxearen leihoetara so egin zuenean. Ez zen ezer berezirik ikusten; lotan zeudekeen.
2013
‎Horrek zaintza lana erraztu zezakeelakoan. Hara ez da turismoa ailegatzen, mendira doazen bilbotar batzuk baino ez, kale eta plaza haietatik auzuneko jendea besterik ez dabil. Norbait berria baletor konturatzeko errazago.
‎Ez da ezer izan. Atzo benda aldatu zidatenean ikusi nuen zer neukan eta erretura txiki batzuk baino ez dira, baina halako gasa benda handiak jarri dizkidate...
‎–Ondo nago, aita, txakur horrek arramazka txiki batzuk baino ez dizkit egin. Amaiak arrazoia du.
‎Sekretua Emelengana heldu zenean bere amaren ezpainetatik, XX. mendearen amaiera aldean, ulergaitza zen dagoeneko, hitzen segida bitxi bat besterik ez. Ermandadeko kideek ez zuten dagoeneko altxorra babesten, haren existentzia ezagutu besterik ez zuten egiten, eta haren kokalekua ezagutzeko pista sakabanatu batzuk baino ez zituzten. Eta hala ere, sekretua transmititu beharra zegoen, egoerak hala eskatzen zuenean altxorra topatzeko bidea topatuko zutelakoan.
‎Nire izena Bahac Tilmatine da, bi itsaso eta kontinente oso bat zeharkatu ditut zurekin hitz egiteko. Minutu batzuk baino ez dizkizut eskatuko. Eskaini behar dizudana ez bada zure interesekoa, hemendik alde egingo dut eta ez duzu berriz nitaz hitz bat ere entzungo.
2014
‎Ondo konpontzen da alabarekin, hamabostean behin izaten du etxean, asteburuan, eta hilabete udako opor garaian?, eta bere buruari irmo agindu dio iruzkin zaurgarririk ez egiten saiatuko dela. Álex Ubagoren irekiera emanaldian bere mingainari eutsi ahal izan dio, behintzat, baina Manák bigarren abestia jotzen amaitu bezain pronto. Police mengeldu batzuk baino ez dira-eta!, batek ihes egin dio, eta Police hura zein talde ote den galdetzen entzun behar izan dio Aneri, desesperazio arin batean murgiltzeko, une batez.
‎–Tira ba. Ez dut gauza handirik gogoan, egia esan behar badizut, eszena batzuk baino ez. Batean, hobekien oroitzen dudanean, Alma Mahler agertzen zen, baina ez zen Alma Mahler bera, baizik eta antzeko emakume bat, ez dakit ulertzen didazun; emakume ilehoria, garçon moduko orrazkerarekin, enpresa gizon alemaniar edo austriar baten alaba, eta artearekin lotua nolabait, musikarekin edo pinturarekin, auskalo.
‎Kareztatutako horma biluzietan nabaria da giroaren hezetasuna, eta ez dut leihoetatik begiratu behar kanpoan lainoa dela jakiteko; nuke, gainera, leihoetako oholak itxita baitaude: haien zirrikituetatik argi izpi ahul batzuk baino ez dira iragazten. Nire parean, mahai luze baten inguruan, erakundeko beste hamar kide daude, ni bezala aurpegia buru berokiz estalita; horretaz ohartu naizenean, ametsa gogoratzean, edo agian baita amets egiteko unean bertan ere, ezin izan dut saihestu Tintin eta Faraoiaren Zigarroak albumeko irudiaren oroitzapena, Indiako konspiratzaile taldearen bilerarena, eta, ziur nago, irribarre txiki batek egin dit ihes, ezpainetan segundo ehunen batzuk iraun didana.
‎Ez nuen jakin zer erantzun. Bufalinoren eleberriko orrialde gutxi batzuk baino ez nituen irakurriak, eta Sciasciarekin beti berdin gertatzen zait: beraren eleberrien hasiera eta planteamendua bikainak begitantzen zaizkit, eta bukaerak, salbuespenik gabe, oso ahulak.
‎Esku batean poltsa herrestan neramala eta bestean erretiluari eusten niola, ontziratze atetik hurbileneko mahaian esertzera abiatu nintzen. Tiketa eta bueltak Schweppes potoaren ondoan zeuden oraindik, baina berehala ohartu nintzen txanpon batzuk baino ez zeudela han: bi euroko bat, euro bateko bi eta hamar zentimoko hiru.
‎Beste muturreko atera jarraitu zioten, eta, biltegi huts bat igaro eta pare bat eskailera sigi saga igo ondoren, azkenean gela txiki batera iritsi ziren; gelan, pegarrak eta lanbas makila batzuk baino ez zeuden, eta bonbilla ahul batek argitzen zuen. Han utzi zituen, aurretik bi dolar eskaturik eta ordu erdi batean botila bat whiskirekin itzuliko zela hitzeman ondoren.
‎Bere lana egin zuen Apostoluak eta kubata batzuk baino ez nizkion ordaindu behar izan. Oso pozik jarri zen Gica opariarekin, eta Nadiak esan zidan belarrira, umeak entzun ez zezan, berak eskertuko zidala oparia.
‎Lagun batek eta biok izan genuen auto istripu arina aipatu zuen amak, eta baita biok gindoazela edanda poliziak argiketan jarri zuenez. Burugabe batzuk baino ez ginela eta bera ikaratuta bizi zela bukatu zuen amak. Onespen hotsak izan ziren mahai inguruan.
‎Ezin zen inor hurbildu guk ikusi gabe. Belardiak eta mahasti batzuk baino ez ziren ikusten, etxerik ez. Haize fina zebilen, baina ez zuen hotzik egiten.
‎Neure buruari begiratu nion: galtzontzilo nasai batzuk baino ez nituen soinean, ortozik nengoen eta odolez zikindurik nituen oinak. Sukaldetik alde egin nuen ezer esan gabe, dutxa bat hartu eta janzteko intentzioarekin.
‎Hark ez zien inolako beldurrik esamesa horiei. Dena dela, bera ere hilabete urri batzuk baino ez da bizi izan hemen, dakizunez, heriok nahikoa gazte eraman baitu?
‎berak) baten obratzat eta haren esku ikusten zuen; inoiz ez berak deus pentsatzeko ezgaitzat eta estupidotzat zeukan herriaren obra eta horren esku. Izan ere,, pentsatzen dutenak gutxi gutxi batzuk baino ez dira?, haren esanean (Renanek hitzez hitz beretuko du). Parisen Louis XV eta Berlinen Federiko II.aren gortesau eta aholkulari ibili eta gero Ferneyko bere erresumatxo feudalean eseri da laborarien ugazaba eta nagusi ilustratu, haien lekuan beti berak pentsatuz; eta haientzat elizatxo bat eraiki du?. Deo erexit Voltaire?
‎–haren esanean? Alemania erdialdeko erresumatxo batzuk baino ez ei dira; odol germaniar garbiaren izenean Treitschkek, hark legez. Prusia osoa Alemaniatik kanpo lagako ote luke?
‎Adibidetxo batzuk baino ez da argitalpenon aipuarekin ematen duguna (aipatu dugu autore gehiago liburuaren hasieran). Historia ez da edonon halaberekoa:
‎Frantsesa hizkuntza naturala da; unibertsala, hortaz; arrazoimenaren hizkuntza, logikarena, argiarena, beste ezein ez bezala. Hizkuntzan substantziala sintaxia da, eta sintaxi logikoa frantsesa da; beste hizkuntzak substantzialki frantses txar batzuk baino ez dira.
‎Les oiseaux du ciel, la mer, les montagnes, les jeux des enfants, passaient tour à tour dans ses enseignements? 174 Ordea, Pazkoa ospatzera Jerusalemera joan, eta hango rabinoekin, judaismo ofizialarekin? buruz buru talka egingo du, ez du sufritu baino egin175; jarraitzaile gutxi batzuk baino ez du irabazi han176 Jerusalemgo esperientzia mingotsak Jesusen barnea guztiz irabiatu du: –Jésus rentra en Galilée ayant complètement perdu sa foi juive, et en pleine ardeur révolutionnaire? 177;? À partir de ce moment, ce n, est plus en réformateur juif, c, est en destructeur du judaïsme qu, il se pose? 178. Jésus, en d, autres termes, n, est plus juif? 179 2 Ekitaldia:
‎Boltxaiako atea libre zegoen ia. Zaindari gutxi batzuk baino ez ziren ageri. Eta gainera, traidorearen esanari jarraituz, eta han zer gertatu zen aztertzean bera bakean utz zezaten eta arrazoi politikoak baino erabili ez zitzaten, zaindari urri haiek erbesteratuen sail txiki hartatik hautatuak izan ziren.
‎Halakoa zen egoera garai hartan. Egoera latza ekialdeko Siberiako alderdi hartarako, zeharo isolatua baitzegoen, bai eta haren hiriburuaren defendatzaileentzat ere, banaka batzuk baino ez baitziren.
2015
‎Dena behar bezala bukatu nahi zuen. Hilabete batzuk baino ez ziren izango, eta gero, jai.
‎Zupada berri bat eman zion zigarroari. Gauza gutxi batzuk baino ez ziren ehuneko ehun ziurrak. Elur giroa egiten zuela, mozkortu arte edateko gogoa zuela, izorratuta zegoela.
‎–Ez da itaunketa bat, anderea, hildakoaren txostena osatzeko galdera soil batzuk baino ez dira izango.
‎Nuevos Ministerios. Gutxi batzuk baino ez ginen geratu bagoian. Ez zen inor sartu.
‎Babeserako kopia izan aurretik poemok hitzez eraikitako pentsamendu hausnarketa jazoera une batzuk baino ez ziren. Barruko harra edo dena delakoa ateratzeko ariketa baino ez.
‎Zaborra izan nuen koltxoi. Eta ubeldu eta kaskarreko bakan batzuk baino ez nituen izan.
‎Nire bizitzan ezagututako jende gutxi, oso gutxi sartu izan dut neure idazlanetan, gaur arte bederen; zuzen zuzenean eta bere hartan inortxo ere ez, eta itxuraldaturik izanik ere apur batzuk baino ez; irudimenezko sorkariei nahiago izan dut irudimenezko jantziak eman. Periko da salbuespen bakarrenetakoa, baina ez dut uste oso eskerturik egongo zaidanik ohore horrengatik.
‎–Ba hori, motel. Azken batean, atzo jipoia jaso zuten Halid eta hauek, narrubeltz zikin batzuk baino ez zirela. Jipoi prebentibo bat izan zuan, horrela ikusi behar duk.
‎Mek ezpain azpiko bere bixar izpiari tira egin dio. Haiek ere, bizar izenik merezi ez duten ile gorrizta zikin batzuk baino ez balira, bien artean bereizteko balioko luketela pentsatu du Xk.
‎Auto bakan batzuk baino ez dira pasatzen errepidetik, eta hori ere tartean tartean. Montauban inguruko herrixkaren batera daraman bidea izango da hura, herrikoek eta soroak landu behar dituztenek soilik hartzen dutena, eta txintik esan gabe zutik mantentzen diren zuhaitz apurrek bakarrik hausten dute inguruaren bakardade irudipena.
‎Partida galtzeko beldurra izango zuten seguruena. Barre murritz batzuk baino ez zituen sortu Txatoren ateraldiak.
‎Puntako idazleak izanik gidoigile trebe ere bazirenak ez dira falta, noski: Marcel Carnék zuzendutako Les enfants du paradis (1945) gogoangarriaren gidoilari Jacques Prévert, edota Truman Capote, Graham Greene eta Tennessee Williams, gutxi batzuk baino ez aipatzearren.
‎Nobelen egokitzapenen mugen adierazgarri da literaturaren historiako nobela klasiko ederrenen egokitzapenetako gutxi bihurtu direla historiako klasiko (John Hustonen Moby Dick (1956) izan liteke salbuespenetako bat), eta kontrabidean, zinearen historiako pelikularik ezagunenen errepasoa eginez gero, ohartzen gara haietako bakan batzuk baino ez direla literaturan pareko garrantzia duten eleberrietan oinarrituak izan19 Hitchcocken miresleek Dostoievskiren eleberriak egokitzeko eskatzen zioten. Zergatik ez zuen sekula halakorik egin?
‎Arropa kaxak erraz atera zituen, liburuak zituztenak nekezago eta ordenagailua zeukana amildegi ertzera eramateko bizpahirutan gelditu beharra izan zuen. Baina azkenean den dena botatzea lortu zuen, eta etxean, ohe gainean bere semeak eskolarako idatzitako folio batzuk baino ez zituen gorde.
‎Belardiz inguratutako eserleku batean zeuden, eguerdia zen eta parkean joan etorrian zebiltzan agure batzuk baino ez ziren ageri; nabaria zen hezetasuna oraindik.
‎–Gosea pasatu genuen hemen, ez pentsa! Frantziskotarrok herri xehea bezala bizitzea erabaki genuen, eta, hartara, eguerdian eta gauean arroz pixka bat eta babarrun gutxi batzuk baino ez genituen jaten. Gaitzak ere harrapatu ninduen?.
‎Horren kupula ez da lortuko hamarkada askotan. Eta egun hemen gaudenok igeltsero batzuk baino ez gara, gehienez solairu bat bukatu ahal izango dugunak. Umilak, apalak eta materialistak izan behar dugu, ohartzeko gure lanaren tamainaz, zeren gizakiaren bikaintasunaren kupula urruti baitago oraindik?.
‎Rodríguezek, baina, ez du sinesten Floridako kubatarren alternatiban. . Haiek ez dira alternatiba, burugabe batzuk baino ez dira. Hala ere, gustatuko litzaidake aniztasun politikoa errespetatzea.
‎–Hemen bikainak dira haiek nahi duten irudia ematen, kanpoan interesatzen zaien propaganda zabaltzen. Baina hemengo umeak panpina batzuk baino ez dira. Ikasketak emango dizkiete, mediku egin daitezen, esaterako, Hark. Fidel Castroz ari da?
‎eguraldiaz jardun baino isilik egotea nahiago izango duen norbait, zerbait esatekotan baino hitz egingo ez duena, betelanari ihes egingo diona. Gizaki bakoitzari bizitza osoan halako lagun bakan batzuk baino ez zaizkiola egokitzen begitantzen zaio, eta, zoritxarrez, abaila bizian igarotzen zaizkiola askotan ondotik; eta gero, berriro, isilik egon baino eguraldiaz jardun nahiago duen jendeak inguratzen duela, esatekorik ez duenean ere hitz egin gabe egoten ez dakien jendeak, betelanean aritu ohi den jendeak.
‎Hemen ikus ditzakezun argazkiak urraketa horien adibide batzuk baino ez dira. Itzulpen kaxkarren
2016
‎Kantuaren azken akordea jotzerakoan txalo, txistu, oihu, harrabots eta delakoak itxaroten zituen... Txalo ahalketsu batzuk baino ez zituen entzun. Istant batean, mundua irauli zitzaion.
‎Beraien lagun batzuen etxean afaldu genuen, eta etxera itzultzen ari ginen. Gauza anitz ez ditut buruan, baina oroitzen dut euria ari zuela, ez anitz, tanta gutti batzuk baino ez. Lurra bustia zen...
‎Zeruak negar egiteko gogoa du oraino, baina eusten ari dio. Tanta bakan batzuk baino ez ditu isuri. Urrunera ikusi du.
‎Gizonezkoa, inor agertzen ez zela ikusita, denda barrura sartu zen. Segundo batzuk baino ez ziren pasako, baina itxaronaldia amaigabea egin zitzaion zaintzaileari. Orduan gizona korrika ateratzen ikusi zuen, kotxera hurbildu eta barruan geratu zen emakumeari zerbait esaten.
‎Lagin batzuk baino ez ditugu aldatuko, atzoko eta gaurko gudariei erakutsitako onginahiaren adierazgarri. Hurrenkera kronologikoan, Antonio Garmendia Tupa ri egindakoa da lehenbizikoa.
‎Ordu batzuk baino ez zituen erabakitzeko. Sekula hartu zuen eta akaso sekula hartuko zuen erabakirik garrantzitsuena hartu behar zuen.
‎Edo hori guztia da legenda izatea. Eta berak legenda bihurtu nahi zuen edo ez erabakitzeko, ordu batzuk baino ez zituen. Baietz erabakitzen bazuen, legenda bihurtzeko izango zen.
‎Tunela aurreraxeago amaitzen zen: metro bakan batzuk baino ez ziren geratzen beherantz. Eta hantxe hasten ziren Micòlek iragarritako eskailerak, bertaratu aurretik guztiz desberdina begitantzen zitzaidan espazio batetik aurrera.
‎Ostiral goizean, jaiki eta leihotik begiratu nuen: laino gutxi batzuk baino ez ziren ageri eta ateri zegoen. Une batez dudan egon ostean, azkenean poztu egin nintzen.
‎–Gure alderdiaren egiturek bi hilabete baino ez zituzten martxan hasi zirenetik, eta mahai ondoan, berriz, ehun urtetik gorako alderdi bat eta ibilbide luzeko beste hainbat genituen. Heldu berri batzuk baino ez ginen?, dio Gillen Carrozak.
‎Eta hain zuzen ere barre horietan igar daiteke agintarien etengabeko tentazio hura debekurako. Sinplea da berez kontakizuna, eta moldaketa minimo batzuk baino ez dizkiote egin jatorrizko testuari: morroiek berenjenak lapurtu dizkiotela uste du etxeko nagusiak, eta banan banan deitu eta jipoitzen ditu horregatik.
2017
‎–Mesedez, Graciela, egun batzuk baino ez dira izango. Besoan duen zauria sendatu eta pixka bat indartu arte.
‎Berebat egiten du Zorbak. Aldiz, gu, jende eskolatuok, aireko txori kaskarin batzuk baino ez gara.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia