Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 89

2000
‎Ekitaldi horretan lurraldea modernizatzeko hamaika proiektu premiazko aurkeztu ziren, eta gonbita egin zitzaien euskal enpresariei proiektuetan parte hartzera. Besteak beste, aireportuko terminala berriro eraikitzeko, gas urtua garraiatzeko zisternen produkzioa handitzeko eta altzairugintzarekin zerikusia duten beste proiektu batzuen berri eman zuten
‎Oro har, pertsonaia ezberdinen berri eman ahal izateko narratzaile orojakilea aurki badezakegu ere, batzuetan, bere iraganeko pasarte batzuen berri ematerakoan, Pedro pertsonaiak hartuko du hitza lehen pertsonan. Honela, bi maila narratibo bereiz daitezke:
‎Ramirez-ek dioen bezala (1995), batzuentzat propaganda aparatu hutsak direnak, beste batzuentzat informazio iturri ezinbestekoak dira, nahiz eta guztiak bat datozen bulego hauek hedabideetako kazetarien lana baldintzatzeko ahalmena ezagutzeko orduan. Autore honek komunikazio kabineteei buruzko datu adierazgarri batzuk eman dizkigu, baita ondorio interesgarri batzuen berri eman ere. Hona hemen:
‎Xanek egunkariko lehenengo orrialdeari behako bat eman zion. Titular handiak, euskaraz, bonbardatze batzuen berri ematen zuen; zehaztu ere egiten zuen bonbak non jausi ziren; ordea, leku izen hura ez zuen Xanek behin ere aditu; fonetika, hala ere, ezaguna zitzaion. Osterantzean, notizia haren azpian, hizki txikiagoetan, beste titular batek honela zioen:
2002
‎Nerabeak psikologikoki tratatzearen garrantzia ere nabarmentzen du, epe luzera ondorio handiagoak izan baititzakete. Ikerketaren aurkezpenean, Erresuma Batuan egindako beste lan batzuen berri eman zen. Lan horiek erakutsi zuten aknea zuten pazienteen %60k noizbait iseka egin ziotela, eta %38k baieztatu zuten arazoak harreman pertsonalak zaildu zizkiela.
2003
‎Eredu hori —ezarritako teknikak eta usteak kolokan jartzen dituen anomalia baten bitartezko aurkikuntza— behin eta berriro errepikatu da zientzi garapenaren ibilbidean. ...haketekin bateratzeko saiakeren bitartean agertu ziren.14 Gas noblea deitutakoak nitrogeno atmosferikoaren dentsitatearen neurrian agertutako anomalia txiki baina iraunkor batengatik hasitako ikerketa saio luze batzuen emaitza izan ziren.15 Gasetan zeharreko eroapen elektrikoaren ezaugarri anomalo batzuk azaltzeko proposatu zen elektroia, eta spina espektro atomikoan behatutako beste anomalia mota batzuen berri emateko iradoki zen.16 Neutroiak zein neutrinoak beste adibide batzuk eskaintzen dituzte, eta zerrenda hori mugarik gabe luza liteke.17 Ustekabeko berrikuntzak, zientzia helduetan, zerbaitek huts egin ondoren aurkitzen dira batik bat.
2005
‎Jesus Moyak, berriz, jatorriz gasteiztarrak izan ziren Isunza eta Hurtado de Mendoza ahizpak XVI.mendean Burgosko Medina de Pomareko klaratarren komentuan izan zuten bizitzaz dihardu. Eta Jose Luis Barrio Moyak 1730eko ezkonsari gutun madrildar batean agertzen diren euskarazko liburu batzuen berri ematen du.
‎Uste dut ez dela deus aportatzen existitzen ez den su eten bat iragarriz. Ez da deus aportatzen hasieratan dauden negoziazio batzuen berri emanez," hau eta hura elkartu direla badakigu" esanez. Horrekin amorratu egiten naiz askotan:
‎Arte Garaikideko Euskal Zentro Museoak plazaratutako liburu eder honetan, Joan Fontcubertaren hitzak eta argazkiak aurki ditzakegu. Lurreko hainbat bazterretan ibilia dugu Fontcuberta, eta haietako batzuen berri ematen du liburuan. Lancetillan, Honduraseko kostaldeko Atlantikoan aurkitutako ezkutuko botanikari buruzko irakaspenak, adibidez.
‎Aro Garaikideaz, Gasteizko udal autogobernua erakusten duen dokumentu bat, eta napoleondar inbasioaren aurka Araban egondako erresistentzia erakusten duten bi agiri aurki daitezke. Cesaro Martinez-ek mende gatazkatsu horretako arabar ilustre batzuen berri ematen du. Eta Morazak, gerra karlista eta Vandeé ko matxinada parekatzen ditu.
‎Urriaren 6ko udalbatzarrean mailegu aldaketa batzuen berri eman zuten, hiru proiektu garrantzitsurekin zerikusia duten aurrekontuen handitzeari lotutakoak ziren aldaketak: Garmendipeko kirol gunea, Santutxoko horma eta Alde Zaharra biziberritzea.
2007
‎Pertsona edo familiaren bizitza intimoari buruzko egitateak zabaltzea, egitate horiek eragina dutela pertsona edo familia horren entzute eta izen onean, bai eta gutunen, oroitzapenen edo izaera intimoko beste idazki pertsonal batzuen berri ematea nahiz horiek argitaratzea ere.
‎Legearen 7 artikuluan, 2 artikuluko babes esparruan aipatutako «bidegabeko esku sartzeak» deskribatu dira: ...de horiek zein pertsonak erabili eta pertsona horrentzat ez diren adierazpen edo gutun pribatuak ezagutzeko, bai eta horiek grabatzea, erregistratzea edo erreproduzitzea ere; pertsona edo familiaren bizitza intimoari buruzko egitateak zabaltzea, egitate horiek eragina dutela pertsona edo familia horren entzute eta izen onean, bai eta gutunen, oroitzapenen edo izaera intimoko beste idazki pertsonal batzuen berri ematea nahiz horiek argitaratzea ere; pertsona edo familiaren datu pribatuak ezagutaraztea, baldin eta datu horiek ezagutu badira datuon berri ematen duen subjektuaren lanbide jarduera edo jarduera ofiziala dela eta; norbaiten irudiak jasotzea, erreproduzitzea edo argitaratzea, argazki, film edo beste edozein prozeduraren bidez, pertsona horren bizitza pribatuko toki zein uneetan; norbaiten...
‎Eskuragarri diren (eta neronen zaletu liburutegian dauzkadan) aldizkari eta liburu batzuen berri emanez.
‎Jk azaltzen duenez. P. Zock, azterlanaren arduradun nagusia, aldez aurreko beste lan batzuen berri ematen dute. Lan horiek sprayen erabilera eta garbiketako profesionalek asmaren agerpena lotzen zituzten.
‎Sustapen Ministerioak datu batzuen berri eman du. Datu horien arabera, urteko lehen bederatzi hilabeteetan, Espainian bizitegi erabilerarako obra berrien ikus onetsiak 526.977 unitatera iritsi ziren, eta %22, 3 jaitsi ziren 2006ko epe berarekin alderatuta.
2008
‎Ez dute egiaren erdirik esaten krimenei buruz, eta iruzur egiten diete nazioarteko iritzi publikoari eta biktimei. Ekintza eta sarraski gutxi batzuen berri ematen dute, baina egile material gutxi batzuk soilik salatuz, eta atzeko guztia ezkutatuz: egile intelektualak, Gobernuko kideak, enpresak, multinazionalak, hilketa eta biztanleriaren aurkako terrorismo prozesu horren atzean egon den guztia ez da ageri.
‎Hori gertatzen denean, agintari nazionalek produktuen ekoizpena edo banaketa aldi baterako eten edo murriztu dezakete, eta berehala eman diezaiekete horren berri beste estatu kideei, Europako Batzordeari eta Elikagaien Alerta Azkarreko Sistemari (RASFF). Orain, EBk aurkeztu berri duen ‘Food Contaminants’ txostenak elikagaien segurtasuna urratzen duten substantzia batzuen berri ematen du. Patulina sagar zukuan 150 °C inguruko tenperaturan tratatuz gero, patulina kontzentrazioak %20 murriztu daitezke.
‎) ” beharrezkoa da gertatutakoa azaltzeko. Inprimakian datu pertsonal batzuen berri eman du, hala nola helbidea edo harremanetarako telefonoa, eta galeraz arduratzen den enpresari buruzko informazioa. Bidaiaren hegaldi, helmuga eta ordutegiarekin batera, galdutako ekipajearen deskribapen zehatza ere zehaztuko da.
‎Hain zuzen ere, urtetan nahitaez erabili behar izan denez, nutrizio arloko ikerketa bideak ireki dira, bai prebentzioaren alderdiekin zerikusia dutenak, bai sintomak arintzeko. Gaur arte, segurtasunez oso interesgarriak izan daitezkeen aldaketa dietetiko batzuen berri eman da. Sydneyko Unibertsitateko ikertzaileen arabera, artritis erreumatoidea duten pazienteek, batzuetan, egoera orokorra okertu egin dezakete, beren dietako osagairen bati alergia izateagatik, dela esnekiei, artoari, zerealei eta solanazeoei, hala nola patatei eta tomateei.
‎Kerejetak erretiroa hartu zuen 1988an, eta telefonoz hitz egiten genuen Joseanek, nik neuk eta Santamariak. Asmo batzuen berri eman zigun Kerejetak, eta aurrera egin genuen. Erabaki garrantzitsuena taldea elkarte anonimo bihurtzea izan zen.
‎Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez, 17:25 inguruan gertatu zen ezbeharra, Gurugu esaten dioten parajean, NA errepidetik gertu. Langilea batzuen berri ematen zuten hesiak jartzen aritu zen eta lana amaitu ostean herriko abeltzaintza poligonora zihoan.
2009
‎Aldakorra da oso futbola. Erabaki batzuen berri eman dezakezu une jakin batzuetan, baina gerora horiek aldatu. Riesgok ongi jokatu du eta Zubikarai oso ongi ari da entrenatzen.
‎Nolanahi ere, Antidoto programaren sustatzaileek onartzen dute hainbat erakunderen laguntza izan dutela, hala nola Ingurumen eta Landa eta Itsas Ingurunearen Ministerioa, Guardia Zibilaren Natura Babesteko Zerbitzua (Seprona), MAVA fundazioa, Biodibertsitatea Fundazioa (MARMri atxikia) edo Espainiako Ehiza Federazioa. Alde horretatik, ekimen interesgarri batzuen berri eman da berriki. Adibidez, Aragoiko Gobernuak, Andaluziako Juntak eta Italiako Gran Sasso eta Monti della Laga parke nazionalak LIFE europar proiektu bat jarriko dute abian pozoiak erabiltzearen aurka borrokatzeko.
‎sartu zela zehaztu dute agirian: ? 02:14an hegazkinak modu automatikoan igorritako mezu andanak matxuratze batzuen berri eman ziguten; hortik aurrera, hegazkinarekin harremana edukitzeko arauzko saioak egin ditugu, baina hauek erantzunik ez izatean jarri dugu indarrean alerta egoera?.
‎Merkatura atera da Fernando Garcia Makua presidentea buru duen taldea. Duela aste pare bat, Caparrosek berak balizko fitxaketa batzuen berri eman zuen: Aitor Tornavaca (Recreativo), Jose Javier Barkero (Numantzia) eta Mikel San Jose (Liverpool).
‎Parlamentuan egin zuen agerraldia ministroak, arratsaldean; ordurako, baina, denen ahotan zen txostenaren edukia. Bild egunkariak plazaratu zuen albistea txostenaren pasarte batzuen berri emanez. Defentsa Ministerioak erasoa gertatu eta ordu gutxira biktimen artean zibilak zeudela pentsatzeko zantzu argiak zituela zehazten da dokumentuan.
2010
‎Azken hamarkadan zinema dokumentalak eman dituen proposamenik erakargarrienak erakutsiko ditu Zinemaldiak. Fikzioa ez den zinemak askotariko bideak hartu ditu, eta horietako batzuen berri eman nahi du Donostiako jaialdiak. Horien artean daude, Zinemaldikoek azaldu dutenez, autodokumentala edo gai indibidualei eta pribatuei buruzko zinema subjektiboa En construcción (Jose Luis Guerin, 2001), Más allá del espejo (Joaquim Jorda, 2006), My Winnipeg (Guy Maddin, 2007), dokumental autogogoetatsua, filmatzen ari den materialaren aurrean dokumentalistaren jarrera aztertzen duena The Five Obstructions (Lars von Trier, Jorgen Leth, 2003), zinema entsegua eta idazkera esperimentalaren hainbat modu Le souvenir d' un avenir (Chris Maker, Yannick Bellon, 2001), Auge/ Maschine Parts 1, 2, 3 (Harun Farocki,), Los rubios (Albertina Carri, 2003), Mysterious Objects at Noon (Apichatpong Weerasethakul, 2000), dokumental faltsua, ez fikzioaren erretorika erabiltzen duena fikzioko istorioak kontatzeko The Wild Blue Yonder (Werner Herzog, 2005), ikuspegi berrietatik landutako testigantza sozial edo historikoa S, la machine de mort khmère rouge (Rithy Panh, 2003), Tie Xi Qu:
‎Gure burua inportatzaile garrantzitsutzat aurkeztu dugu. Eta bertako langile batek, bezero berri bat egingo duela pentsatuz, sekretu batzuen berri eman digu.
‎Laguntzeko bide bat baino gehiago daude: bilketa lanerako informazioa emanez, Lan Taldean bertan parte hartuz edota beste esperientzia batzuen berri emanez. Horretarako aukera izango da hileko azkenengo barixakuetan, udaletxeko 2 pisuan, arratsaldeko 17: 30etatik aurrera edo soraluze1936@gmail.com posta elektronikoan.
‎Joseba eta biok lehen taldearekin ibili ginen hasieran, baina atzeratu egin ginen gero Josebak hala nahita. Bakarka hitz egin nahi zuela nirekin esan zidan, eta gau hartan erabakitako gauza batzuen berri eman. Ondo iruditzen zitzaidala esan nion.
‎Musikeneren orain arteko funtzionamenduan izandako anomalien inguruko datuak eman zituen lehenik Zelaak, eta horren aurrean hartutako erabaki batzuen berri eman zuen gero. Musikenek bikaintasuna xede izaten jarraitu behar du, Zelaaren ustez, baina arrazoizkoagoa den kudeaketa batekin.
2011
‎Jatorrizko izenburuak edo itzultzaileen izena kredituetan agertzeari dagokionez, ez dago uste bezain zabalduta. Jarduera arauak aztertzea tamaina horretako lan batean ezinezkoa bada ere, Manu Lopez Gasenik joera batzuen berri ematen du: testuen osotasuna itzultzen da, toponimo eta antroponimoetan jatorrizkoak errespetatzen dira (beste garai eta tradizio batzuetan ez bezala) eta badirudi, hasierako araua orekaturik dagoen arren, egokitasunaren eta onargarritasunaren artean, itzulpena egokitasunerantz lerratzen dela, jatorrizko obren eta literatura sistemen arauak gordetzearen alderantz, alegia (Senez, 2009).
‎Eta liburua hortik abiatzen da, baina, Kepak ondo esan bezala, Iturriozek egin zituen guztiak biltzen dira bertan, morroi, artzain, mikelete lanak, gerra garaiak, gerra ondorengoak, mugalari eta kontrabandista egindakoak. Leku garai batzuen berri ematen digu biografia honek, hartara, laño baina zehatz, egunerokoa jaso baino nahi ez due­naren apaltasunez.
‎Hasiera batean, Egan aldizkari elebiduna zenean, Euzko Gogoak Eganen zenbaki batzuen berri eman zuen, eta donostiar aldizkari elebiduna euskaraz elebakar egin zenean, Euzko Gogoak ongi etorri beroa egin zion, editorial oso bat aldizkariari eskainiz:
‎Orduan ikusi nituen estreinakoz iragarkiak zinema aretoetako komunetan ere, eta kolpean etorri zitzaidan burura merkatu legeak esparrurik minenetara ere eroatea zela hura; handik hilabetera, A real revolution in advertising artikulua irakurri nuen Ode aldizkarian [21], eta the commercialisation of public space zuten hizpide bertan, joera horri mugak jarri guran zebiltzan mugimendu batzuen berri emateaz batera.
2012
‎Mundu globalean eta teknologia berrien itsaso zabalean, euskarak eta hizkuntza gutxituek badaukate lekua, eta badabiltza lekua egiten. Arlo horretako egitasmo interesgarri batzuen berri emango da Euskararen erabilera soziala nola zabaldu teknologia berriak erabiliz jardunaldian, urriaren 19an. Argiak, Iametzak (Argiaren taldeko komunikazio enpresa teknologikoa) eta Ametzagaiñak antolatu dute jardunaldia.
‎Hitzaldiez gainera, Euskal Herrian garatu diren esperientzia praktiko batzuen berri emango dute jardunaldietan: Tropela, Osasunlingua eta Arbel digitalaren proiektuak emango dituzte ezagutzera.
‎Asko dira aste honetan disko berria kaleratu duten artistak, eta Gazteak horietako batzuen berri emango dizue:
‎Badakigu zerbait egin behar dugula, baina ez dakigu on ala kalte egingo diogun. Lehen sorospenen inguruan oinarrizko jarduera batzuen berri ematen saiatuko gara unitate honetan, kontuan izanda gai honetan sakontzeko ezinbestekoak izango genituzkeela medikuntza eta erizaintza arloetako profesionalen ekarpen gehigarriak.
‎«TXORI» jatetxean sukalde laguntzaile berri bat hasi da lanean. Sukaldariak sukaldean kontuan hartu dituen oinarrizko arau batzuen berri ematen dio.
2013
‎Hamaika aldiz esan zion Albertinak zelan eroan behar zuen ugazabarekin egin beharreko elkarrizketa: lehenengotik, txikerkeria batzuen berri emango zion, futbol edo lan kontu batzuk, berbarako?, eta azkenean, bonba: bere alabaz maiteminduta zegoela; Dionixiok, baina, artean ere artega zegoelako, baita burua apur bat nahastua ere seguruenik, oroimenaren eremu egonkorrean inkontzienteki sartu eta handik aukeratu zituen ahalegin handirik barik gomuta zitzakeèn berbak, ordurako hamaika bider gomutatuak zituelako, baita buruz ikasiak ere:
‎Eskubide dudan azalpen honetan zure sentimenduen iraingarri izan litezkeen beste sentimendu batzuen berri eman beharra suertatzen bazait, damu dudala besterik ezin esan nezake. Men egin zaio behar horri... eta barkesketan areago jarraitzea zentzugabekeria izango litzateke.
‎Irudi bat transformatuz ere hainbat irudi eraiki daitezke. Hurrengo jarduerak transformazio horietako batzuen berri emango dizu.
‎Barf defendatzen dutenek ziurtatzen dute nutrizio beharrak eta txakurraren instintiboak asetzen dituztela, eta kontserbagarriak eta koloratzaileak saihesten dituzte. Aitzitik, kritikariek beren arriskuetako batzuen berri ematen dute. Artikulu honek bi jarrera horiek eta horien arrazoiak deskribatzen ditu.
‎baldintza horiek lehen urtean bakarrik balio dute, epe horretatik aurrera, urteko kuota ordaintzeko. Sortzen dituzten interes motei dagokienez, ez dira beste kontu mota batzuen berri ematen. Bere ordainsariak oso baxuak dira, batez beste %0, 10 inguru, nahiz eta proposamen batzuetan ordainsari handiagoa ematen den, %1, 50 inguru igo daitekeena eta, areago, gordailu kontalari batekin lotu daitekeena errentagarritasuna gehiago handitzeko.
‎Hamaika aldiz esan zion Albertinak zelan eroan behar zuen ugazabarekin egin beharreko elkarrizketa: lehenengotik, txikerkeria batzuen berri emango zion –futbol edo lan kontu batzuk, berbarako–, eta azkenean, bonba: bere alabaz maiteminduta zegoela; Dionixiok, baina, artean ere artega zegoelako, baita burua apur bat nahastua ere seguruenik, oroimenaren eremu egonkorrean inkontzienteki sartu eta handik aukeratu zituen ahalegin handirik barik gomuta zitzakeèn berbak, ordurako hamaika bider gomutatuak zituelako, baita buruz ikasiak ere:
‎Aurreko orrietan, misiolari batzuen berri eman dugu, eta Kaliforniako misioen historiako unerik garrantzitsuenak ere aipatu dira, gainetik bada ere: nola bota zituzten jesuitak 1767an espainiar Amerika osotik, eta nola hartu zuten haien tokia beste ordena batzuek, dominikarrek Baja Californian, Santa Cruz de Queretaroko frantziskotarrek gaurko Texasen eta Arizonan, Mexikoko San Francisco Kolegiokoek Alta Californian...
2014
‎Propagandaz harago, sistemak ingurumenean dituen ondorioak zuzenean ikusteko aukera izan dute han. Kalte horietako batzuen berri ematen du Gasland dokumentalak (2010), eta gaur emango dute Berrizko kultur etxean (Bizkaia). Urtarrilean hildako Pete Seeger abeslariaren This Land is Your Land kantatik abiatzen da Josh Fox zinemagilea dokumentala egiteko, eta horrekin hitz jokoa eginez osatu zuen izenburua.
‎Gaur iragarkien balizko itzuleraz galdetuko dio PSOEk Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordeari. Beste neurri batzuen berri eman zuen RTVEko presidenteak: Teledeporte katea ez dute itxiko, Radio Exterior irratiko uhin laburreko emanaldiak berreskuratuko dituzte, zuzendaritzako kideen kopurua 154tik 129ra murriztuko dute, eta edukien erosketak zein koprodukzioak gutxiagotu egingo dituzte.
‎Hurrengo artikuluan, berriz, itxuraz abandonatutako tenplu misteriotsu batzuen berri ematen zen. Eta, azkenekoan, tenpluetatik gertu Vespertilio homo eboluzionatuago bat aurkitu zutela esaten zen;" aurrekoak baino altuagoak, kolore argiagokoak, eta, alderdi guztietatik, arrazaren aldaera hobetu bat".
‎Legearen erreforma ondorengo arauakOharra bidali du Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoa (KIUB), honako hau jakinaraziz: Joan den ekainaren 13tik abian da kontsumitzaileen eta erabiltzaileen legearen erreforma. Erreformak kontsumitzaileen babeserako araudia nabarmen aldatu duenez, Azkoiti eta Azpeitiko kontsumitzaileen bulegotik aldaketa hauetako batzuen berri eman nahi da: 1 Kontratazio telefonikoa: Era honetan egindako kontratuetan arazoasko eta asko sortzen dira.
‎Inork gutxik ukatuko du Txillardegiren protagonismoa. Testigantza batzuen berri emango dut segidan:
2015
‎Txostenaren egileek datu gehiago eskatzen dizkiete estatu kideei, herrialdeen arteko konparazio egokiagoak egiteko eta ingurumen arazo horren egoera eta ondorioak ahalik eta zehatzen ebaluatzeko. Trafiko zaratak nola eragiten digun Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) hainbat ikerketa zientifiko eta instituzio egiten ditu, hala nola, zuzenekoak zein zeharkakoak, maila iraunkorrekiko edo zarata mailekiko esposizioarekin zerikusia duten kalte kaltegarri batzuen berri ematen dutenak. Zaratak estresa, antsietatea edo depresioa eragiten du, eta, gainera, espezieen aberastasunari kalte egiten dio Osasunarekin zerikusia dutenen artean hauek daude:
‎Bestalde, bera izan den bilkura batzuen berri eman du.
2016
‎...la esaten nion bakoitzeko, erruki aurpegia jartzen zuen hala ere, nire emaztearekin gogoratzen zelako seguru asko, eta kontatu behar izan diot nire egoera sentimentala zein den, etxe berean bizitzen jarraitzen dugun arren bakoitzak bere bizimodua egiten dugulako, nahiz eta nire bizimodua oso mugatua den emaztearenarekin alderatuta, hori ere garbi utzi nahi izan diot, eta haren abentura sentimental batzuen berri eman diot, maitale batekin dagoenean hurrengoarengan pentsatzen ari delako. Oso interesaturik agertu da gure etxeko harremanen ereduarekin, eta luze jardun natzaio agerpenak ematen eta bera galderak egiten, berriro tartean bere senarra sartu zaigun arte.
‎Alabaina, geologia da toki horren interesgune nagusia. Paisaiak Lurraren historia hurbileko gertaera zirraragarrienetako batzuen berri ematen du.
‎Baina ondoren beste lan batzuen berri eman digu:
2017
‎Eta asteek aurrera egin ahala, are zailago bihurtzen da egoera?. Horregatik, SNCn egiten duten lehen gauzetako bat, askotan, beste elkarte batzuen berri ematea izaten da. –Elkarte asko daude hemen, ez langabeei begirakoak, orokorrean.
‎Bilkura publiko CCAS edo herriko laguntza sozialen zentroak informazio bilkura antolatzen du ortzegun huntan, 13an, Lapurdi gelan 14: 30etarik 15:30era 50 urtez goitiko jendeentzat. Dohainik eskaintzen dituen jarduera berri batzuen berri emanen dute. Bakarkako edo taldekako jarduerak dira, bakotxari egokituak edo ebolutiboak, beharren araberakoak.
2018
‎Ontasuna gutiziatua den bezain beldurgarria dela hilezkortasuna dio Frazer ek (1984 IV: 62), horri buruzko mito batzuen berri ematean. Holstein-en (Alemania) alai eta ongi jaten bizi zen andere batek betiko bizi nahi izan zuen; haren guraria ederki bete zen hasieran, baina zahartu arau ihartzen hasi zen, eta gero ibili ere ezin zuen egin:
‎abiatzen da kontakizuna, eta Osantza Aranguren protagonistaren nondik norakoak jarraituz ematen du Gaztelak Nafarroaren aurka ekindako gerrak Durangaldean izan zituen ondorioen berri. Gaztelako koroaren aginduetara Nafarroari eraso beharrean Nafarroako Erresuma defendatzeko borrokan aritu ziren pertsonaia batzuen berri ematen du nobelak, hainbat pertsonaia eta gertakari historikotan oinarrituta.Nobela mardula da Azeri dantza, dokumentazio lan handian oinarritzen dena, eta eleberriaren baitako istorioek orduko bizitzaren berri izateko balio dute: egoera sozioekonomikoa, ohitura eta tradizio kultural eta erlijiosoak...
‎Horietako kasu batzuen berri eman ziguten, eredu gisa, denak ere azken urteetan jazotakoak.
‎Tira, baina egoera horrek ez du lar iraungo... Baimen berezia eman didate zeren... jakin nuen espetxean ezohiko bisitak onartzen dituztela familia egoera batzuen berri emateko eta... ai ene, ez dakit zelan esan ze badakit azalpen luzeegiak eskatuko dizkidazula... tira, izatezko bikotea osatuko dut. Bai, badakit esan nuela inoiz ez nintzela horretatik pasako, eta ez jarri estralurtar aurpegi hori.
2019
‎Aldiz, maitalea edo senarra baldarrak baldin badira, gutxiegitasun konplexu bat sortuko diote emakumeari, eta luzaroko neurosiak gaineratuko zaizkio batzuetan konplexu horri; frigidotasun tematsua ekarriko dion erresumin bat sentituko du. Stekelek horren adibide harrigarri batzuen berri eman du:
‎Orain arteko udako ohiko kanpainetan, AECC ko kideek sortutako inkesta bat erantzun eta bete izan dute herritarrek, beren bizi ohitura batzuen berri emanez. " Galdetzen genien ea noiz joaten diren paseatzera, ea nola babesten diren eguzki izpiengandik, ea hondartzara joatean noiz eta zer jaten duten, eta abar", zioen Sierrak.
2020
‎Eta espektatibak ez zirela gehiegi bete esan beharra dago. Saioaren lehen zatian, han hemenka, normalean pertsona konkretuei eta ikastetxe batzuei esker antolatzen diren ekimen batzuen berri eman zen. Lehen zati horren bukaeran Aldundiaren ekimenaren berri eman ziguten.
‎Luzaz egon ginen horrela, bera idazlearekin bizitako pasadizoak gogoratuz eta ni hiletako edo biharamun gaueko gorabehera batzuen berri emanez. On egin ziola ikusi nuen nirekin hitz egiteak, behin eta berriz eskerrak ematen baitzizkidan.
‎Gehiegizko pisuaren eta obesitatearen prebentzio faktorea izan daiteke haur eta nerabeengan eta horiekin lotutako bestelako gaixotasun kronikoengan. Unibertsitate Konplutentsearen txostenak familia janariak obesitatearen prebentzioarekin lotzen dituzten beste lan batzuen berri ematen du. Horietako bat ‘Family meals and body weight’ da, 2011n Appetiten argitaratua, eta AEBko 100 familiaren ohiturak aztertzen ditu.
‎Gaztearen irakasle izandako norbait agertu zen, mutur okertze askoren laguntzaz duda handiak ereiten zituena gaztearen onberatasunari buruz. Adin txikikoak izan ez arren aurpegia pixelatua zeramaten emakume batzuek eskolan izandako liskar batzuen berri eman zuten kamera aurrean. Liskarretan beti zeuden Heidi eta Marko gizajo batzuk, negarrez eta odoletan bukatzen zutenak.
‎Argigarria bedi monologoko puntu batzuen berri ematea.
‎Batetik, identifikatua sentitzen naiz Xabier Letek idatzitako makina bat esaldirekin. Bestetik, hain modu argian erabiltzen dituen metaforen bitartez nireak ere badiren irudi batzuen berri eman izan dit. Neure sentimendu batzuei hitzak jartzen dizkiola sentitzen dut, barrua argitzen didala.
2021
‎Herri horretan batek daki zenbat Aramendi dagoen. Zenbait kasutan, bat zenbatzailea ere erabiltzen da adierazgarriak izan daitezkeen adibide mota batzuen berri emateko: Musikari horrek badu Mozart baten indarra, baina ez da Mahler bat bezain merke itsaskorra.
‎Bigarren kapituluan aipatu ditugun hiru ezaugarri horien eta hiru ezaugarri horietatik datozen beste batzuen berri emango dugu aditzari eskainiko dizkiogun bost kapituluetan. Ondorengo puntuetan aletuko ditugu xehekiago kapitulu horietako edukiak.
‎Asteroko literatur agenda osatzen hasi ziren, eta, ondorioz, beste agente batzuen berri ematen ere aritu dira harrezkero: argitaletxeen argitalpenak, idazleen hitzaldiak eta errezitaldiak, liburu aurkezpenak, literatur jaialdiak, azokak, irakurle taldeak...
‎Mikel Saenz de Buruaga kazetariari mozal legea aplikatu zion Eusko Jaurlaritzak, Hala Bedi irratiarentzat lanean ari zela 2016ko maiatzean Errekaleorren (Gasteiz) gertaera batzuen berri ematen ari zenean. Epaiketa 2019an egin zuten, ertzain baten salaketagatik.
‎Argi eta garbi mintzatu da Margrethe Vestager Europako Batzordeko lehia komisarioa. EBk monopolioaren aurkako legea urratzea leporatu dio sagarraren konpainiari, aplikazioen garatzaileei komisio handiak kobratzeagatik, eta debekatzeagatik zerbitzu horietara harpidetzeko beste modu batzuen berri ematea. EBk ikerketa bat abiatu du Spotify musika aplikazioaren arduradunek Appleren aurka duela bi urte aurkeztutako salaketa bati erantzunez.
‎Udalbatzak bere ohiko gaurko saioan 2020an egindako aurrekontu aldaketa batzuen berri eman du, gehigarrizko 930.000 eurotik gorako kreditu batez baliatuta. Horien artean daude 500.000 euro Getxoko ostalaritzako esparrura zuzendutako laguntzetarako, pandemiak eragindako krisiari aurre egiten laguntze aldera, eta 105.840 euro Puerto Deportivo el Abra Getxo S.A. sozietateari zinemen eraikineko 4 eta 5 aretoen azpian dagoen aretoa erabiltzeko eskubidea eskuratzeko.
‎" Markiegi kontrairaultzaile bat besterik ez da, erakundeari entzutea kendu nahi diona ustezko barne ezberdintasun batzuen berri emanik".
2022
‎Hautetsi gazteek ideia berriak ekartzen dituztela zioen. Euskal Elkargoko hautetsiekin negu huntan iragan biltzar batzuen berri eman dauku. Jendarte zibila eta hautetsiek elkarrekin mendiaren kudeaketarako gogoetak eramaiten dituzte, bereziki turismo alorretik.
‎iragarri du «aste honetan bertan» akordioa egongo dela errepideko garraiolariekin. Hau da, aditzera eman du bihar edo etzi beste neurri batzuen berri emango duela gobernuak, Europar Kontseiluan mugak non dauden argitu ondoren. Grebaren amaiera aurreikusi du, beraz, Sanchezek; «sinistuta» dago hala izango dela:
‎Oraindik ere programazioa lantzen ari direla kontatu du Espillak, baina bertan izango diren ekitaldi batzuen berri eman du. Besteak beste, Metrokoadroka konpainiak Bidaide antzezlana eskainiko du maiatzaren 12an; eta Ines Osinagak, Lorea Argaratek eta Olatz Salvadorrek Mauriziak ez dau inor hil ikuskizuna emango dute, maiatzaren 13an.
‎Ez naiz oroitzen guardia zibila zen, epaitegiko langilea edo aguazila. Gure aitak eta auzoek kontzejura joan behar izan zuten desakordio batzuen berri ematera, eta ni haiekin joan nintzen. Orduan ere egonarriz eraman behar izan genuen egoera hura.
2023
‎Atzoko protestak baketsuak izan ziren. Parisen istilu bakan batzuen berri eman zuen prefeturak, baina manifestaziotik kanpo zegoen talde batek eragin zituela zehaztu zuen. Auto bat irauli, eta su eman zioten, eta banku, aseguru etxe eta janari lasterreko jatetxe batzuetako leihoak hondatzen saiatu ziren.
‎Auto bat irauli, eta su eman zioten, eta banku, aseguru etxe eta janari lasterreko jatetxe batzuetako leihoak hondatzen saiatu ziren. Atxiloketa gutxi batzuen berri eman zuen Poliziak. Larunbata izanik, grebara ere ez zuten deitu, baina Paris Orlyko aireportuan egindako «lanuzte sorpresa» batengatik bertan behera utzi zituzten programatuta zeuden hegaldi ugari.
‎Esan zuenez, plan horren oinarrietako bat da «autonomia erkidegoetako poliziekin elkarlana sustatzea, eta koordinazio bideak ezartzea». Era beran, Fernando Grande Marlaska Espainiako Barne Ministroak planaren helburu batzuen berri eman zuen: «Poliziei baliabide berriak ematea, sexu indarkeria prebenitzea, eta biktimei arreta ematea».
‎Parkinsonaren eta dopaminaren arteko lotura ere jarri zuen adibidetzat Quiron Saludeko neurologoak, adikzioekin sortzen diren antz eta alde batzuen berri emateko. “Dopaminak mila aurpegi ditu”, jakinarazi zuen.
‎Horretan 2.000 erakunde eta lagunek babestu dutela adierazi du. Haren webgunea eta sare sozialak blokeatuta geratuko direnez, komunikaziorako beste kanal batzuen berri eman dio gizarteari, eta tokiko batzordeei errepresioari aurre egin ahal izateko hainbat gomendio zabaldu dizkie.
‎–Andereak, jaunak, mila esker etorririk, eta barkatu atzerapen txiki honengatik. Hona deitu zaituztet gure udal taldean gertatu diren aldaketa batzuen berri emateko. Denek badakizue jende baztertu saldo batek sekulako nahasmena sortu duela gure herrian, azkenaldian.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia