Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 36

2000
‎Handik alde egin nuenean, itzal bat ikusi nuen zuhaitz batzuen artetik ihesi, baina ez nion kasu handirik egin, hain bainengoen arestian ikusiak liluraturik...
2005
‎Azken bihurgune itxira heldu baino askoz lehenago hasi nintzen galga sakatzen, gelditzeko denbora emateko, ziztu bizian jaitsia bainintzen. Behera heldu nintzelarik, bizikletatik jaitsi, eta hormigoizko horma batzuen artetik sartu nintzen, handik putzu sakon batera heltzeko; harriz inguraturiko putzu hartara desbideratzen zen ibaiko uraren parte bat, gero handik erriberako lantegietara eramateko. Han, burdinazko biradera handi bat zegoen, gerra aurrekoa, urari ateak zabaltzeko edo ixteko; ez zen, baina, erabiltzen, erabat gogorturik baitzegoen.
2007
‎Lisaren irribarrea barre algara bilakatu zen. Uso saldo bat ziplo hegaldatu zen pizza hondar batzuen artetik , ikarak hartuta, eta zuhaitz baten azpiko belazean zirrika ari ziren bi gaztetxok burua altxatu zuten, halako batean gurasoek ikusi izan balituzte bezala.
2008
‎Identifikazioa bitara uler daiteke: pertsona bat beste batzuen artetik bereizi edo eredu batekin (inorekin) bat egin; bietan pertsona, identifikatu, dugu (Dupâquer, 1980:
2009
‎Espainian jaioa. Ile kizkur urdindu estuen eta betaurreko handi batzuen artetik , aurpegi goxo eta alaia nabarmentzen zitzaion, irribarre etengabekoa, guztiei zien maitasunak eragina.
2010
‎Hasperen egin nuen: " Hola bizi beharra ere, harri lirdingatsu batzuen artetik atera gabe, leku argitsuak badirela jakin gabe". Lubisen ahotsa erne zen:
2011
‎Hasperen egin nuen: . Hola bizi beharra ere, harri lirdingatsu batzuen artetik atera gabe, leku argitsuak badirela jakin gabe?. Lubisen ahotsa erne zen:
‎Horrenbeste egun giltzapean egon ondoren, gatibu jarraitzen zutela ahaztu zitzaien une batez, baina TomᨠNováken aginduak, aurrera jarraitzeko esanez, errealitatera ekarri zituen berehala. Gaztelu bat zen hura, eta beheko beste patio batera joateko, almena batzuen artetik igaro behar zuten lehendabizi. Pasabidea bi lagun elkarren ondoan ibiltzeko modukoa zen; hortaz, aurrealdean bi zaindari jarri ziren; haien atzean, Fran eta Ana; apur bat atzerago, Jan; eta ilararen amaieran, beste bi zaindariak eta TomᨠNovák.
2012
‎Arbola zenbaiten ondo azaletan ikus daitezke grabatuak artzainek han iragaitean utzi izkiriozko aztarnak, beren deitura eta izen ttipiaren lehen bi hitzak segurrez ere! Oren pare baten bidea egina ginukeen mendian gora noiz eta ere muno baten oinetan, arbolaxka batzuen artetik agertzen baitzaiku Piarre ene haurreko lagunaren oihal etxola gisako bat. Kasik desertu baten erdian!
‎Hor nuen ikusi, ongi ezagutua ginuen Jean, kartoin batzuen artetik jalgi zuten gorputz ezpal bilakatua, larrua gorri beltzarandua zuen! Hunkipenak jo ninduen!
2013
‎Han gertatu ziren gudu ezagunenak, baita sekulako sarraskiak ere. Gerla etsaien arteko guduen bidez aitzinatzen zen, eta gertakarien leku nagusiak haiek izan ziren, beste batzuen artetik . Alabaina, Frantziaren eta Alemaniaren arteko frontean, hiru haiez gain, beste batzuk ere baziren, eta beste fronte batzuk ere baziren, Errusia aldean, Serbia aldean eta abar.
2015
‎Laugarren egunean aldatu egin zen dena: Ritari harila erori zitzaion magaletik parkeko zelaian behera eta hura jasotzera jaiki zenean, bere begiek eta nireek topo egin zuten jolasean zebiltzan ume batzuen artetik . Eskuarekin egin zidan kasu, geltokietan trenari agur egiten zaionean bezala eginez.
‎Hala, ekosistemen zaintzak eragin positibo zuzena izango du populazioaren osasunean, pertsonen bizi-kalitatean, baita ekonomian ere. Eta ekosistemen zaintza hori, beste bide batzuen artetik , iraunkortasun-politikek dimentsio ekologikoaren eta gizakien ongizatearen arteko harremana barne hartzen dutenean lortzen da (ikus 1.5 irudia).
2016
‎Goiko tiradera itxi eta behekoa ireki duenean, errodamendu baten bolatxoak mugitu dira tiradera barrenetik aurreko aldera, kartoizko karpeta zahar batzuen artetik . Noiztik ote zeuden bolatxo haiek han?
‎Aurrera jarraitu du, hormaren ondotik aurrena eta beste makina batzuen artetik gero, erdiko nabe horren beste aldean dagoen sarrera aldera, produkzioko arduradunaren bulegoa eta langileen aldagelak dauden aldera. Perfilei lakatua emateko gunea pasatakoan, karga-jasogailuaren ondoan geratu da, eta sabaiaren angelu batetik begira daukan kamerari erreparatu dio.
‎Izen eta tituluak aletzen jarraitu zuen, beti bezala gizabidetsu eta zuzen, baina ezaxola: berak inola ere dastatuko ez zituen jaki batzuen artetik aukeratzeko emango balit bezala, berdin-berdin. Bere Philips hura goraipatzeko bakarrik piztu zen, neurriz ordea.
‎Azkenean, enbor batzuen artetik irteten dira eta eskutik heltzen diote elkarri. Lehen aldiz, elkarrekin kantatzen dute.
‎Eguerdia ordu erdiz pasea zela salatzen zuen mesanotxeko erlojuak. Hodei batzuen artetik hegazkin igaro berri baten lerro zuriari erreparatu zion leihotik, zerua erdibitzen. Nagiak ateratzen irten zuen pasillora.
‎Milesker Mixel! Solasaldi goxo batzuen artetik jakin dugu handia! Joseba Elosegi famatuak bere burua sutan bota zuelarik Francoren aitzinean, bera ere han berean zela Donostiako Anoeta trinketean beste pilotari batzuekin, Munduko Pilotako Xapelgoak baitziren.
2017
‎Amildegia lurrezkoa da, lurbetetze batek eragindakoa, eta pixkanaka bihurtzen da amildegi. Lehendabizi gainbehera dago, eta gero, hutsunea, sasi batzuen artetik , berez aterako balitz bezala. Hondakinak laharretan zintzilik, eta han behean zaborra, ezin jakin zergatik, baina gogoratu bezala, zuri, ia distirant.
2019
‎Horiek hola, ikusi behar halere nola gauzatuko den orai aipatzen duten hori, ez baitugu orainokoan, prediku eder batzuen artetik , garbitasun handirik. Ez dakigu xuxen guhauren baitarik ari behar dugunez, hori litake egokiena, ala gobernuak ezarriko dituen, alegia-eta deusez, halako muga batzu.
‎Ez zuen erraz aurkitu. Amore emateko zorian zegoela, eguna jada ilunduta, sasi batzuen artetik zetorren aire-korronte hotz bat nabaritu zuen. Sarrera sastrakek estaltzen zuten, baina esku-ukaldi pare batez baztertu zituen, eta hantxe topatu zuen burdin hesi herdoildua.
2020
‎Gero, eskuin aldean, urmael bat, natural antzekoa, ertz zingiratsukoa, ihiz, ezpata-belarrez eta kanaberaz betea hurbilean, eta sahatsez, zurzuriz eta hurritzez gorago, goi aldetik jaisten zen erreka artifizialaren bazterretan. Ezker aldean, aldiz, pergola eta merendero bat, basalorez eta iratzez inguraturik; goraxeago, txilarrez, elorriz eta otez egindako parterre handi batzuen artetik igarota, lizar, urki, astigar eta arteen baso mistora iristen zinen. Eta, bidezidor ia ikusezin batean igotzen jarraituz gero, Abiadura Handiko Trena egiteko erauzi eta guk gorriak ikusirik haraino aldatutako hamabost haritz zahar adakera-zabalekoz osatutako baso itzaltsu magiko bat aurkitzen zenuen, bertako goroldioaren gainean etzatera eta lorategi haren mantentze kontratua lortuz gero jubilatu arte bizimodua aterako zenuela amets egitera gonbidatzen zintuena.
‎Ezezagun aberaskumea baizik ez zen, politikaz gutxi eta tokiko politikaz deus ere ez zekiena; areago, ez zuen lanik hartzen probintziako gaien aldeko interes urria disimulatzen. Xehetasun horiek ez zuketen argi-argi bereiziko etorri berria beste afiliatu batzuen artetik , baina nabarmenagoak ziren adbenedizoaren kasuan. Aberaskume entxufatua baldin bazen, lotsagabeki aberaskume entxufatu agertzen ahal zen bera bezain aberaskume entxufatu ziren kideen aitzinean.
2021
‎Lauzpabortz kilometraren buruko, lerdoin apal batzuen artetik igaiten gira Bidanian harat. O
‎Eta esan eta egiñ, bere eske ioan ziran norbaitzuk, eta ekarri eben laster, beste lagun batzuen artetik , gizon andi, gurgarri, urteakaz makurturiko bat. Txaloka artu eben upalategiko ienteak.
‎Gogoan dut: eskailera zabal batzuk agertu ziren ezproilore-buruxken artean, eta haietatik gora joan ginen etorbide handi batera, zuhaitz ilun oso zahar eta itzaltsu batzuen artetik . Etorbide osoan barrena, zera, enbor gorri zartatuen artean, marmolezko ohore-eserlekuak eta estatuak, eta uso zuri guztiz otzan eta maitekorrak...
‎Bazirudien labearen bafadak, lurrun sulfuroso bat garraztasun mineko boladekin, dardaraz jartzen zuela Hanleyko muino urruna. Une hartan ilargia irten zen jitoan zihoazen hodei batzuen artetik , erdi bidean Newcastleko baso-profil ondulatuen gaineko zeruan. Ubide lurruntsua han behean isurtzen zen zubi lauso baten azpitik, eta Burslem aldera zeuden zelaietako gandu mehean desagertzen.
‎Gero neska bat korrika ikusi zuen mostradoreekin estropezu egin eta botatzen zituela; bere burua zen, itzal batzuen artetik korrika.
‎Belauna txikitu eta gero ere, baneukan barne-sen bat oker zegoenari eta injustiziari aurre egiteko. Esate baterako, gerra amaitu berritan, buelta bat ematera jaitsi nintzelarik igande bazkalondo batean Doneane aldera, ume taldetxo bat, ni baino bizpahiru urte gazteagoak, denak mutilak, ikusi nituen belazean etzanda, sastraka batzuen artetik zelatan. Barrez ari ziren.
2022
‎Don Eduardori, horretarako propio egindako begi itxurako aska batean bainatzen zelarik, landare lurrintsuen esentziak botatzen zizkioten uretan; askaren nini inguruan koloretako arraintxoak ibiltzen omen zituen igerian, eta tximeletak buruari bueltaka. Bidaiariak ez du ez koloretako arraintxorik ez tximeletarik begiztatu, baina goizeko argi izpiek hormigoizko zutabe batzuen artetik iragatean eratzen zituzten irudiak gozatu ahal izan ditu; ur-jauzi eta putzuen ondoan ibilita, berriz, freskura sentitu du; eta aise joan zaio denbora, oihan jori hartan han-hemenka paratutako hormigoizko egiturei begira. Izan ere, zein baino zein baitira:
‎Franek aldatua zuen izaten zuen aurpegi serioa. Irla txiki batzuen artetik pasa ziren koraletara bidean. Franek pentsatu zuen zoriontsua zela, leku hartan eta pertsona haiekin.
‎Atzerapen jasangaitz baten ondoren, trena, poliki-poliki, geltokitik irten zen. Etxe hondatu batzuen artetik aurrera arrastaka joan, eta ibai ñirñirkaria igaro zuen. Westland Row geltokian jende mordo bat pilatu zen bagoiaren ateetara; baina maletazainek atzera eragin zieten, hura feriara zihoan tren berezia zela esanez.
‎Zuberoako bortua, Baxenabarrekoa baino gorago izanagatik, Biarnokoa baino puska bat apalago da, eta neguan ere maiz jendea hortik ibil daiteke alde batetik bestera, bereziki Iratiko apalunetik, haize hegoak usu elurra urtzen baitu Euskal Herrian, Pirinio handietan ez bezala. Errextasun horrek esplikatzen du handizki, beste arrazoin batzuen artetik , Lapurdi eta Baxenabarreko makien ahulezia: euskaldun gazte asko hegoaldera joan da, gero ipar Afrikara, hango armadetan sartzeko.
2023
‎Arreba ez zen gehiago etxean bizi, aspaldian. Ama zen, malko batzuen artetik , besarkatu zuen bakarra. Ez zion hitz erdirik erran, baina haren babesa sentitu zuen.
‎Hogeita pare bat pauso zenbatu ditut. Hogeita bi urrats xendran, zuhaitz batzuen artetik pasa eta ozeanoa bistaratu arte. Argi ukabilkada batek jo nau.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia